|
BIGARREN KAPITULIA
BARURA
Zer den eta haren indarrak zer diren.
«Humiliabam in ieiunio animam meam». Psal. 34
Baruraren definitione jenerala haur da: «Ieiunium est abstinencia ab iis quae gustu percipiuntur», «Barura dela abstinenzia bat, zer ere ahoaren gozoari eman baitira, haietzaz oroz». Ahoaren gozoari eman diren gauzak: ian, edana eta medezinak. Ianak edekiten du gosia eta edanak egarria eta medezinak sendotzen gorpitzaren infirmitatia. Baruraren konplitzeko hetzaz oroz abstenitu behar dugu, zonbatere barazkaldu gabe edo ondoan gauza apurra edo iaten edo edaten ahal baitugu «per modum medicinas», «medezina anzo», eta ez «per modum nutritionis», «hazkurri anzo», edo estomaxaren flakatia edo buruko doloria dela kausa, barura hautse gabe.
Barurari doktorek emaiten draukote bertze definitione partikular bat: «Ieiunium est abstinencia voluntaria a cibo iuxta ritum Ecclesiae», «Barura dela abstinenzia boluntario bat ianetik Eliza saindiaren ordonanzaren eta kostumaren arau». Erran du definitioniak abstinenzia ianaren respetus, zeren edanak ezpaitu barura hausten, maxima komunak erraiten dian bezala: «Potus non frangit ieiunium». Endelgatu behar da guti eta sobreki edanak, zeren barur egunian nehor horditzen balis sobera edanik edo sobera janik, bi bekatu mortal kometi liro: bata hordikerias eta gormandizaz, eta bertzia baruraren haustiaz. Barur hon ororen regla segura eta iustoa da sobrietatia.
HIRU BARAU MOTA
Barura partitzen da hirur partitara: naturala, eklesiastikoa eta espirituala. Barur naturala da eguna hasten delarik gauherditarik gauherditara, noiz ere nehork ezpaitu deus hartu, ez ian, ez edan, ez medezinarik hartu. Barur hori nezesario da iaun aphezer bere meza erran artino, eta bertze persona laiko orori bere konfesione sakramentala eginik bere komunione saindia egin artino, ezpada persona eria. Kasu hartan denbora oroz, ala barurik, ala ez barurik, ala medezina harturik, persona eriak rezebitzen ahal du komunione saindia frankoki bekaturik egin gabe.
Barur eziesiastikoa da definitione partikularian erran duguna: abstinentia bolontario bat iateko gauza orotarik eliza saindiaren maniaren arau; hala nola, garazuman zointan ezpaita permis, exkusa lejitimoz kanpoan, ez haragirik, ez arraulzerik iatia; eliza saindiak manatzen dutian besten bijilien barur egitia haragirik ian gabe, eta halaber irakoitz ostiralen haragiz abstinenzia egitia; horien ororen begiratzia bekatu mortalen penan, exkusa lejitimorik kanpoan. Hori da barur eklesiastikoa, zoiñen begiratzera obligatu baikira hain onsa, nola Iinkoaren manu saindien, salbatu nahi bagira; manatzen gutian bezala Iesus gure Iaunak Eliza saindiari obedienzia ekar dezagun damnatione eternalaren penan, erraiten dialarik Ebanjelio saindian: «Si Ecclesiam non audierit, sit tibi sicut ethnicus et publicanus», «Ezpadu sinhesten Eliza eta hari behatzen eta obeditzen, halakoa, edukazu heretiko eta pagano».
Barur espirituala da, noiz ere arimak egiten baitu barur bekatu mortaletarik gabe eta Iinkoaren gratian bizi baita, haren maniak eta Elizarenak debotki eta relijioski begiraturik. Haur da barur noblia eta barur saindia, noiz ere gorpitzak eta arimak biek barur egiten baitute: gorpitzak biandaz eta arimak bekatuz; noiz ere gorpitza gizonak baruraren moienez gaztigatzen baitu eta mortifikatzen eta, arima bekatien abstinentiaren moienez ederturik eta purifikaturik, Iinkoari ohoroskatzen eta harekila unitzen baita arima debota.
Ezta deus ederragorik eziez gure bigarren prinzesa haur, barura, bi aldetarik konplitu denian: gorpitizaren eta arimaren aldetik. Gorpitzak baditu bere biandak, ian edanak, bizitzeko mundian; arimak ere baditu bere bianda espiritualak, Iinkoa baitan mundu hontan bizitzeko eta harekila entertenitzeko, zoin baitira pensamendiak eta bere afektioniak. Pensamendu eta afektione hurak gaixtoak eta maletiosak badira eta arimak hetzaz abstinenzia egiten badu, repusatzen eta akazatzen badutu, barur hona da eta saindia; baina pensamendiak eta afektioniak badira hon eta saindu eta arimak hetzaz egiten abstinenzia, erran nahi dut, ez retenitzen barnerat, baina kanporat akazatzen eta repusatzen, hura date barur gaixtoa eta barur kriminela, edo, hobeki erran dezadan, hura date bekatian bizitzia eta Iinkoari gerlaren egitia.
Lehen barur hon haren egiliak ardiasten du Iinkoaganik gratia eta benediktione, zeren erakusten baitu bere barurian Iinkoari eta Elizari bere humilitatia eta bere obedienzia, eta barur gaixtoaren egiliak, ezpadeza kita bere urgillia eta bere bekatia, tiratzen du bereganat Iinkoaren kolera iustoa, zeren erran baitu Apostolu batek: «Deus superbis resistit, humilibus autem dat gratiam» (Iacob. 4), «Iinkoak superbioser gerra egiten diala eta emaiten bere gratia arima humiler».
BEKATU NAZKAGARRIA
Ezta deus hain haztiogarririk Iinkoaren aitzinian, nola baita bekatia. Hargatik S. Louis Franziako Erregiak maxima eder eta saindu haur pratikatzen zian bere aktione orotan, bere gaztetarizunian hasirik hil artino, eta manu eta konseillu hon hura bere ordenian eman zian bere semiari eta koroaren ereter eta suzesor lejitimoari, zoin deithatzen baitzen Louis le Hardy: «Potius mori quam peccare», «Lehen hil, eziez bekatu mortal bat Iinkoaren kontra kometi». Kazimir Poloniako errege gazte batek arrapostu eman zian here medikuen abisaren eta konsultaren kontre: «Potius mori quam peccare», «Lehen hil, eziez bekatu mortalik egin Iinkoaren kontra». Mediku hek nahi zuten Errege gazte hark bere plazerak andere batekila har litzan, bere osagarri korporalaren hobeki bere eritarizunian ardiasteko, baina prinze gazte eta debot hark arrapostu eman zian berehala jeneroski eta sainduki: «lehen hil eziez bekaturik egin», «Potius mori quam peccare».
Eudoxia, Arkadius inperadore handi haren emaztiak, egun batez igorri zutian bere anbasadoriak S. Krisostomari, zoin baitzen Konstantinoples hiri handi hartako Archebesko dignia, mehatxuz eta rodomentadez betherik, elezan gehiago deus erran bere peredieku publikan haren aktionen kontre biziaren penan. Archebesko saindu hark arrapostu eman zian anbasadorer: «Iaunak, errazie zien prinzesari zesa dadin bere bekatietarik, nahi badu ni zesa nadin haren kontra minzatzetik». Anbasadoriak arrapostia gizon saindu harganik harturik, ioan ziren eta erran bere prinzesari: «Anderia, auherretan igorri gutuizu mehaxu egitera gizon hari; gijon hura eztuzu beldur nehoren ere, bekatiaren baizi: «Nihil ille, nisi peccatum timet».
S. Anselmak ere erraiten zian nahiago zela bekatu gabe infernian sartu, eziez bekatiareki paradusian: «Mallem purus a peccatis et innocens gehennam intrare, quam sorde pollutus caelorum regna tenere».
Aristotesek ere, zonbatere pagano baitzen, bere Politikoan maxima haur obserbatzen zian: «Melius est mori, quam facere aliquid contra bonum virtutis», «Hobe dela hilzia, eziez deus egitia bertutiaren kontre».
Arima debota eta penitenta, exenplu hotarik iuiatuko duzu zonbat Iinkoak bekatia hastio dian, eta nahi bazira zure barurak eta bertze zure obra honak ongi jin diren eta meritorio diren Iinkoaren aitzinian, aparta zite bekatietarik, sar zite gratian. Haur da barur espirituala, bekaturik ez egitia eta baruraren gratian egitia.
ZERTAN DATZAN BARAUA
Barura konsistitzen da bi pundutan. Bata da barnekoa eta bertzia kanpotikoa. Barnekoa da substanzian, kantitatian eta denboran; kanpotikoa da gratian. Substantia edo kalitatia da barur egunian haragirie eztezagun ian, garazuman ez haragirik, ez araulzerik. Bertze bijilien baruretan kostuma jenerala da araulze iatia, baina ez haragirik. Ezniaz eta hantik egiten den iatekoaz denaz bezanbat, zoin komunski gorhia edo burroa deitzen baitugu, permis da leku orotan eta denbora orotan Franzian, Ispanian eta probinzia orotan. Legerik ezten denboran, kostumak balio du legiak bezanbat, doktoren artian maxima komunak erraiten dian bezala: «Defficiente lege, consuetudo habet vim legis» (2. Q. 147, Arti. 8. ad tertiam). Zonbate Thomasek baitio garrezuman eztela permis eznia, Navarrus doktorak dio, lizan ordian kostuma garrezuman eznerik ez iatia, kostuma hura peskribitu bada berrogei urthez honat, permis dela iatia. Permisione edo debeku hori fundatzen da kostuman, zeren doktor batek erran dian bezala egiteko hortan «Mos populi mos Dei» (Cap. 21, Nu. 13), «Populiaren kostuma dela Iinkoaren kostuma».
Kantitatiak egiten eta desegiten ahal du barura. Sobre bada eta reglatu, jende perestien eta diskreten artian pratikatzen den bezala, egunian behin apaira onesbat eginik barura hon date; baina exzesibo eta disolutu bada, gormanten eta hordien artian helzen den bezala, barurak guti balio ukhenen du. Den bethiere sobrietatia baruraren regla hona eta segura. Permis da oraino arratsian kolatione arhin baten egitia, guti nehork jaten et edaten dialarik. Noizpait, zeren apairia kristino fidelek arratsian egiten baitzuten, zerbaiten goizian kostuma zuten hartzera «per modum medicinae», «medezina anzo», baina denbora hontan hartzen dugu arratsian zerbait «per modum nutritionis», «hazeurri anzo». Kardinal Kaiktanek dio arratsian kolationiak egin behar diala ogiareki solamente. Navarrus autorak dio kolationian hartzen ahal dugula barura hautse gabe ogi, mahatzarno eta bi frutu suertetarik. Armilla eta Tinellus bi autorek aprobatzen dituzte Errumeko kolationiak, zoin baitira soberaxe handi eta anple, zoin komunski deithatzen baitira «colatione romanac». Kardinal Toletek ere eztutu kondemnatzen, abusik ezpada, zeren kostuma hala baita Errumen eta Aita Saindiak toleratzen baititu dakialarik.
Horrible dira eta izigarri egun handien eta aberatsen artian egiten diren kolatione disolutiones bethiak: hirur, laur, zorzi, hamar, hamabi plat konfituraz, frutu honez betherik, eta hetzaz ezin eta ahal leher artino bere tripak betherik, ohorat ioaiten dira barur gaixoa plagaturik eta masakraturik. Ezta hori barur egitia, baina hori da baruraz, elizaz eta baruraren manazaliaz trufatzia eta bere burien tronpatzia. Hori da Epikurus eta Sardanapalen imitatzia, zoiñek bere dizipulier doktrina maradikatu eta profano haur bere eskoletan erakusten baitzien: «Ede, bibe, post mortem nulla voluptas», «Ian zak, edan zak, hilez geroz ezta plazerik».
Denbora ere nezesario da barurian. Noizpait Apostolien denboran eta geros Elizaren hatsarrian, oren komuna apairiaren egiteko, barur egunian zen arratsian, besperen ondoan; gero egerdiaren ondoan oren bakoitzian; gero egerditan; gero hameka orenetan. Kardinal Toletek dio, oren batez edo bigez egerdi baino lehen. Egiteko hortan nehork behar du segitu bere herriko kostuma. S. Hieronimok dio baruraz minzo denian: «Unaquaeque provincia abundat suo sensu et praecepta maiorum Apostolica arbitretur», «Probinzia eta herri orok badutu bere kostumak eta bere opinioniak». Eta S. Augustinek dio: «In his rebus, in quibus nihil certi statuit divina Scriptura, mos populi, mos Dei, et instituto maiorum pro lege habenda sunt» (in Epistola ad Casulanum), «Eskritura saindiak deus segurrik erraiten eztian gauzetan populiaren kostuma dela Iinkoaren kostuma, eta zaharren kostumek igaren behar dutela legiaren pare». Hantik jin da proberbio zaharra: «Cum fueris Romae, romano vivito more», «Errumen izanian, egin zak Errumen bezala».
Navarrus eta Kaietanek diote orenaren antizipatzia eta arratseko kolationiaren kanbiatzia egerdiko apairiala, kausa razonable eta lejitimo gabe, bekatu mortal dela; baina Kardinal Toletek eta haren ondoan Doktor berriek diote antizipaturik ere orena eta kanbiaturik kolationia apairiala sordexian ere eztatekiala bekatu beniala baizi. Hirur punduk zerratzen du kanpotik barura oro; kalitatian, kantitatian eta orenian.
Barnetik barura konplitu igatekoz, nezesario da barur egilia den gratian, nahi badu haren barura, bertze obra honak bezala, den meritorio Iinkoa baitan. Orotrat ere, ala den gizona gratian, ala ez, egin behar du barura, kometi eztezan bekatu berri bat elizari zor dian obedientiaren kontre, zoiñek manatzen baitu barura. Bertze alde obligatu da baruraren egitera, haragiaren tentationen eta akulien bridatzeko. Obligatu da halaber baruraren egitera zeen, gero gratian denian, eztian hainbertze difikultate obra honen egiteko. Obligatu da halaber baruraren egitera, hobeki bere bekatien remisioniaren eta haietzaz bere bihotzian kontritioniaren obtenitzeko. Hanbateki gizona obligatu da baruraren egitera, nahibada den bekatian, eta bertze obra honen ere bai, hobeki Inkoaren gratian sartzera disposatzeko eta han bere konsolationen eta plazeren Iinkoarekin hartzeko. Hori da S. Thomasen eta Tolet kardinalaren sendimendia eta hori da baruraren sainduki konplitzeko barnetik nezesario den bigarren pundia: barura konpli dezan gizonak Iinkoaren gratian eta karitatian.
BARUAREN XEDEAK
Baruarenen finas dira hirur. Lehenik harura ordenatu da haragiaren, odolaren tentationen eta mobimendu gaixtoen flakatzeko eta hotzeko. Deusek ere eztu gure haragia eta odola hanbat tristetzen mortifikatzen, nola ian-edanaren mutziak eta edekitiak. Hanti jin da proberbio zaharra: «Sine Cerere eta Bacho friget Venus», «Ogia eta mahazamoa gabe paillardiza hotz dela». Hargati garazuma ordenatu da primaberaren hatsarrian, zointan gure odola berotzen baita eta samurtzen, emalten gure arimari mila pena,milla tormenta, luxuriala eta bertze bekatietara eror eraziteko. Ordian baruaren moienez bridatzen da odola eta mortifikatzen.
Bigarrenian barura ordenatu da zeluko gauzen hobeki kontenplatzeko eta, gauza saindien gure bihotzian onsa konsideraturik, hobeki maitatzeko eta haien kontenplationian gure arimen salbamendiaren egiteko. Gure espirituak bere libertatia hobeki konserbatzen du gorpitza barur denian eziez, biandaz eta mahasarnoz beterik, iuiamendia eta sensu hona, gormandiza eta hordikeria dela kausa, galdurik dagoenian. Ordian ezta propi lurraren eta lurreko gauzen baizi, aberen pare. Barurak espiritual eta zerbait faizonez aingurien pare rendatzen gutu, hobeki gure Iinkoaren adoratzeko, maitatzeko eta laudatzeko eta, lurra kitaturik gur pensamendu ororeki zelurat kramaiteko.
Hirurgarrenian harura ordenatu da gure bekatien pena denboralaren mundu hontan ardiasteko. Segur da kulparen respetus, kontritioniaren eta sakramendien moienez gizon bekatoriak bere bekatien remisionia ardiasten diala, haren aldetik ezpada faltarik, zeren theologiaren maxima baita: «Sacramenta novae legis conferunt gratiam ex opere operato obicem non ponentibus», «Lege berriko sakrarnendiek emaiten baitute Iinkoaren gratia bekatore orori, bekatoriaren aldetik espada faltarik», digneki presenta badadi haien rezebitzian. Orotrat ere baratzen da oraino pena denborala, zoin behar baitu patitu eta satisfatu gizonak edo mundu hontan, edo purgatorioan bertze mundian. Barurak du indar haur, non satisfatzen baitu pena denboral hura. Eta Eliza saindiak baitaki purgatorioko penak, eta handi direla, eta mundu hontakoak haien respetus arhin eta mendre, ordenatu du barura, pena haien mundu hontan pagatzeko eta satisfatzeko. Mundu hontan deno gilzona, meritatzen ahal du: «Viator est in statu merendi», baina bertze mundian «Cessat tempus merendi», «ezin diro meritu». Barurak egiten du satisfazione pena denboralaz mundo hontan, zoin bertze mundian purgatorioan obligatu baitzen konplitzera, hil izan baliz hura konplitu gabe, Eliza saindiak barurareren hirut fin horik explikatu ditu ederki garazumaren hasarreko Mezaren prefazioan gisa hontan: «Corporali ieiunio vitia comprimis, mentem elevas, virtutem largiris et praemia», diolarik Iinkoari: «Barur korporalaz bizioak hiltzen eta desegiten dutuzu, bihoza eta espiritua goiti eramaiten, bertutia eta rekonpensia emaiten».
BARAUA HAUSTEKO LAU ARRAZOI
Bada hanitz kausa gizona barur egitetik eskusatzen eta dispensatzen dutenik. Doktoren opinione komuna da laur partetan kausa hurak oro sartzen ahal direla, zoin baitira paubrezia, tribaillia, infirmitatia eta ofizio espiritualak, obra miserikordiosak.
a. Jende pobriak behar dianian bere ogia bortaz-borta galdatu, ezpadu biltzen egunian behin apairu hon baten egiteko doia, ezta obligatu barur egitera; eta, ez ibilirik ere bortaz-borta, pobre bada eta ezpadu moienik apairu hon baten egunian egiteko, pobreki eta miserableki bizi bada bere familian, halakoa ere ezta tenitu barur egitera. Baina pobre izanik ere biltzen badu egunian behin apairu hon baten egiteko eta dian indar eta osagarri hona, tenitu da baruraren konplitzera. Hala dio kasuista hon ororen opinioniak.
b. Tribaillia ere kausa lejitimoa da baruretik gizonaren dispensatzeko. Barura eta tribaillia estira adeskide bere artian eta biak algarreki ezin onsa egoiten ahal dira. Ez solamente gizon pobria, baina oraino gizon aberatsa bere ofizioan tribaillatzen den egunian, barura heldurik ere ezta tenitu barur egitera. Halaber tribaillia hartzen denian republikoaren edo jeneralki hiri baten edo probinzia baten profeitutan, hala nola gerra denboran, barur egunian tribaillatzen denian edo murraillen reparatzen edo, suia lothu bada hirian edo zoinbat exetan, haren hilzeko eta hiriaren konserbatzeko, halakoa baruretik dispensatia date tribaillia dela kausa. Silbester eta Tolet arkord dira gauza horietan.
k. Infirmitatia kausa iustoa da baruretik nehoren dispensatzeko. infirmitatia, Gabriel doktorak dio, laur gisatako ahal dela.
Lehena da «infirmitas languoris», noiz ere persona bat edo fiebraz edo bertze zoinbait eritarizunez aflijiturik baitago.
Bigarrena da «infirmitas complexionis», noiz ere persona bat ardura eritzen baita eta, ezpadeza zerbait ian eta edan, abstinenzia dela kausa, buruko eta estomakaren dolore handitara bertan erorten baita; edo hain sinple eta hain flako baita, non apairu bakoiz batez ezin hartzen baitu gorpitizak behar lukian sokorria eta hazkurria, baina borxatu baita biga ezpa hirur aldiz haien hartzera.
Hirurgarrena da «infirmitas aetatis», «adinaren infirmitatia». Jende gaztiak 21 urthe ardiaz artino eztira tenitu barur egitera, zeren adin hartara heldu beno lehen denboran, ian eta edan behar baitute bizitzeko eta handitzeko. Orotrat ere gauza hona eta onesta da jende gaztia ordu honez kostuma dadin zoinbat baruren egitera, amorekatik, adinak dutianian, ezteizan gero ediren sobera pena eta difikultate elizako prezeptoaren konplitzeko. Haboro, jende gaztia suiet bada paillardizala eta haragiaren obretara, obligatu dela barur egitera ez ukenik ere behar den adina; ez elizaren manus, baina bai Iinkoaren manuz, «iure divino», zoiñek nahi baitu barur egin dezagun gorpitzaren eta haragiaren gaztigatzeko, mortifikatzeko eta kruzifikatzeko, haren akulu, mobimendu eta tentatione gaiztoak jiten direnian haren espirituaren korronpitzera.
Jende zaharrak ere dispensatu dira 60 urthe ardiatsi geroz doktor ororen opinione komunian, zeren adin hartan berotarzun naturala flakaturik eta hozturik baratzen baita jende adin hartara heldu direnetan, erran dian bezala Profeta Roialak (Psal. 89): «Dies annorum nostrorum in ipsis septuaginta anni, si autem in potentatibus octoginta anni, amplius eorum labor et dolor», «Gure urthen egunak diren hirurogei eta hamar, lan handienak helzen badira lauretan hogeietara, haien denbora hantik harat eztate dolore eta trabaillu baizi».
Ioanes Vignerius Tholoseko doktor handi batek eta Kardinal Toletek diote egiteko hontan ezin emaiten dela regla segurik; hobena dela nork bere iuiamendia eta bere konzentia konsulta ditzan, ala den gaztia, ala den zaharra, indar badu bere osagarriari eta bere konzentiari ogenik egin gabe goberna dadin. Bada zoinbait 50 urthetan flakoagorik, eziez bertze batzu 70 edo 80 urthetan. Kasu hartan nork bere konzentia du Iinkoaz landan bere iujia. Hon da duda hartan nehork konfesor zuhur bat eta prudenbat har dezan bere gida eta bere direktor.
Horrible da eta izigarri denbora korronpitu hontan ikusten duzun desordria zoinbait jenderen personan. Badute indar mahazarno honez orditzeko, bertzeren emaztiareki adulterio kometitzeko, bere konkubinez, amorez eta bere bilena tropeles, Turk gorte bat eta barruki bat eginik, mundu ororen aitzinian eskandaloski bizitzeko; eta eztute indarrik barur baten egiteko edo garezuman edo bijilian. Badute indar franko bonaxera egiteko, eta ez indarrik abstinenzia baten egiteko denbora debetatu direnetan. Beha bite zer erraiten dian profetak haien kontra: «Vae qui potentes estis ad bibendum vinum et viri fortes ad miscendam ebrietatem, et opus Dei non respicitis» (Isa. 5), «Maradikatu ziratela poxant zireteienak mahazarno edateko, bortitz eta azkar zireteienak nahaztekatzeko hordikeriaren zien boluptatetan eta Iinkoaren obra mesperexatzen duzienak».
Bada bertze jende batzu, falsu, ipokrita eta biguot batzu, ezin eta ahal barur egitez bere buriak hiltzen eta desegiten baitituzte. Halakoak S. Hieronimok bere burien murtrier direla dio, eta konparatzen ditu bolureki, zoiñek bertzeren honetarik amoina egiten baitie:«De rapina holocaustum efficit, qui vel ciborum nimia egestate, vel manducandi vel somni penuria immoderate corpus affligit», «Halakoak ohoinkeriaz egiten du bere ohoreskia, zoiñek guti ianes, guti edates eta guti lo eginez bere gorpitza sobra aflijitzen eta tormentatzen baitu». Persona eriak eta flakoak, ezin egiten dialarik eta obligatu eztelarik, baruraren egitiaz hainbertze bekhatu egiten du, nola persona osoak eta azkarrak egiten ahal dialarik ez egitiaz. Iinkoa hon eta iusto da, eztu deus manatzen inposiblerik eta ez elizak kre. Ama hona denak bere haurrak eztutu kargatzen ezin egin ahal diroienes baizi.
Laurgarrena da «infirmitas conditionis». Noiz ere emazte bat izorra baita edo unhude, eskusa lejitimo du barurik ez egiteko, baina eztu eskusarik bianden kalitatian; erran nahi dut, barurik ez eginik ere, bijiliak behar dutiala begiratu. Arima debota, laur pundu horietan da imfirmitatia, zoiñek persona dispensatzen baitu baruretik.
d. Laurgarrena «causa pietatis». Obra espiritualak eta obra miserikordiosak lejitimo dira nehoren baruretik dispensatzeko. Hurak dira peredikatzia, irakurtzia, konfesionen enzutia, ospitalen zerbutzatzia, leku saindien bisitatzia, errumes ebiltia. Horik oro egiten direnian edo ofizioz edo obedientiaz edo boto eginez lehendanie dispensable dira baruretik. Silbester autorak dio peredikuak ez eginik ere «ex officio», baina «ex devotione», profitable badira eta abantaillos populiaren, dispensatzen diala baruretik, zeren kasu hartan barurak ezpaitu hainbertze balio, nola peredikuak. Senharra eta emaztia ere eskusatzen dira baruretik, ezkonziaren karguak ezin egarten badira eta batak bertziari ezin rendatzen baditu bere eginbidiak barur egitian. Emazteak senhar faxos bat dianian eta ezin konserbatzen badu exenko bakia bere senharrareki barur egiten badu, kasu hartan «pro bono pacis» barura hausten ahal du; baina senharra badu hugenaut edo lutherano, lehen behar du bizia jokatu, eziez deus egin, ez barura hautse, fediaren mesperexutan.
SEI KASU KONKRETU
Nork ere mutilak eta neskatoak barur egunian triuailla kraziten baititu, tribaillia luzatzen ahal bada eta hantik damurik ezpada jiten nabusiari, bekhatu mortal egiten du, zeren bere zerbutzarien baruraren hautsiaz kausa baita; baina tribaillia ezin luzatzen bada eta hantik damurik badu, ez nabusiak, ez zerbutzariak eztu egiten bekhaturik, barura zerbutzariak hausik ere.
Aita familiazkoak emaiten badu auharia eko bianda defendiaturik iatera bere haurrer edo bere zerbutzarier, haren gidan eta haren kargian direner, bekhatu mortal egiten du, zeren partizipant rendatzen baita haien bekhatian, harzatz hurak korrijitu merexian. Hala diote Paludanus eta Gabriel bi doktorek.
Tafernariak eta ostatu orok emaiten dianian bere ostatier barur egunian edo bijilian bianda debetuzkorik iatera edo inportunatzen baruraren haustera, nahibada berak barur egin dezan, bekhatu mortal kometitzen du, zeren barur egin behar dian personari, barurari eman ezten biandarik emaitia, ezpaita permis.
Bertze jende batzu dira, zonbatere ezpaititute barur egiten, zeren dispensatu baitira, edo ezpaititute nahi egin, orotrat ere bere lagunak kumitatzen baitituzte auharitera eta baruraren haustera, agian ezpaizuten barura hauseko kumitu harzaz baizi.Jende hurak oro dira kausa hoien bekhatiaz, eta «per consequent» bekhatu egiten mortalki.
Herri batetarik bertzera nihor ioaiten denian eta barur eguna den herri hartan eta ez hontan, tenitu deia hementik harat ioaiten persona, han barur egitera? Silbester doktorak dio, han egoitera badoa, tenitu dela hanko baruraren egitera; baina hantik aitzinago badoa edo honat utzulzeko bertan ioan bada, eztela tenitu hanko baruraren egitera.
Medezin barberek gogoa eman dezaten, ez emaitera atestatione falsurik ez handier, ez xipier, bianda debetaturik iatera garezuman, ez bijilietan, bere arimak eta bertzerenak nahi ezpaitute periletan ezarri damnatione eternalian. Arima debota eta penitenta, barura baita gure bigarren prinzesa, hobeki ohora dezazun eta egin haren konsiderationian zure arimaren salbamendia, ditzaski laburski kontenpla haren indarrak eta meritiak.
BARURAREN INDARRA ETA BALIOA
(BOST EXENPLU)
Barura prinzesa eder bat da eta poxant bat, molde honian egin badadi ber. Haren amorekatik Iinkoak populiak eta probinziak bere etsaien danieretarik delibratzen ditu, eta konserbatzen haien biziak eta honak.
Hala heldu zen Bethulia hirian. Holofernes Nabukodonosor inperadoriaren lotenent jeneralak setiatu zian Bethulia hiria, seietan hogei infanteria soldado eta hogei eta bi milla kabaleria, soldadorekin. Mundu guzia lotsaturik eta transiturik zagoela, baruka ordenatu izan da Eliaxin Bethuliako iaun aphez handi haren manus. Hala dio Eskritura saindiak: «Clamavit omnis populus instancia magna et humiliaverunt animas suas in ieiuniis et orationibus» (Iudith. 4), «Humiliatu ziala populiak bere arimak eta bere gorpitzak baruraren eta orationiaren moienez eta oraino populiak oihu eta heiagora handirik egin ziala Iinkoari». Eliaxin Iinkoaren aphez handi hark populia segurtatu zianian haien othoitziak exauditu izanen zirela, egon balite ferme bere baruretan, Iudith emazte alhargun sainda eta jenerosa hura ialgirik Bethulia hiritik, harturik lagun bere neskatoa bere edermen ororekin, alegia amoroskerias ioaiten zela Holofernesen ikustera, haren kanberan etzanik, Holofernes tirant hari bere dagua propiaz lepoa trenkatu zaukon; eta haren buria bere neskatoaren alzoan Bethuola eramanik, mundu oro salbatu zian bere aktioniaz, eta Holofernes buriaren despendioz haren armada handia konfusione handitan retiratu eta peritu, Bethulia hiria danier orotarik delibratu. Irakurtunahi dianak istoria, edirenen du gauza ederrik eta aitortuko mirakulu handi hura baruraren moienez egin izan zela.
Asuerus erregiak galdu nahi zian Mardokeus eta haren populia oro. Aman erregeren ministre eta insolent hark lanta erazi zian urka bat berogei eta hamar beso luze, Mardokeus miserable haren han urka eraziteko baina Aester ederrak egin zian bezain sarri barur, bere jende ororeki hirur egunez eta hirur gauez, Asuerus erregiak bere sentenzia kanbiatu zian eta Aman urka erazi Mardokeusen belian. Barurak salbatu zian Mardokeus inozent kriminela eta kondemnatu Aman kriminel insolente. Mirakulu haur barurak egin ziala ezta behar dudatu. Aester ederrak eman zian manu bere jender gisa hontan. «Non comedatis et non bibatis tribus diebus et tribus noctibus, et ego similiter cum ancillabus meis ieiunabo» (Ester. 4), «Eztezaziela ian ez edan hirur egunez, ez hirur gauez; nik ere neure neskato ororekin barur eginen dut». Barur hura akabatu zen bezain sarri Iinkoak kanbiatu zian Asuerus erregiaren gogoa. Kondemnazalia urkatu izan zen eta kondemnatia salbatu. Gure Iinkoak ezin hobeki erakusten zian renkontre hartan baruraren indarra eta meritia zonbat handi diren.
Ionas profetak Ninibe herri handi hari perediku egin zian Iinkoaren manuz, ezpalute penitenzia egiten eta Iinkoaganat konbertitzen, berrogei egunetan galdia poza. Profetaren botza populiak enzunik, ordenatu izan zen barur bat hirur egunez, ez erregek, ez handiek, ez xipiek, ez aberek, ez zutela deus ianen ez edanen. Barura ordenatu, konplitu eta exekutatu zenian, Iinkoak egin zian miserikordia eta gratia Ninibe hiriari. Hala dio Eskritura saindiak: «Praedicaverunt ieiunium et vestiti sunt saccis a maiori usque ad minorem et misertus est Deus super malitia eorum» (Iona. 3). Zer prinzesa poderosa eta askarra! Profeta Ionasek perediku batez eta jenden eta aberen hirur egunen barurak herri bat salbatu zian kondemnatuz geroz, zointan baitzen gutiena sei ehun mila arima.
Tobias saindiaren librian ageri da ainguru Rafaelek zonbat estima egiten zian baruraz. Bi Tobias aita semek mila gratia eta mila fabore rezebitu zuten ainguriaren aldetik, zoin baitzen estali eta bestitu gizon gazte baten formaz. Istoria luze da eta ederra. Irakurtu nahi dianak edirenen du han gauza ederrik eta mirakulosik. Noiz ere izan baitzen kestione elgarganik parti eta separa litian, semiak erran zian aitari: «Ene aita, zer eginen dugu gizon gazte honzatz? Iusto duzu zerbait rekonpensa eman dezagun hari dutugun obligatione handier. Ni gidatu nu neure exetik Mesapotamia herrirat. Hantik hara gidatu nu neure exerat. Emazte aberasbat eta Iinkoaren beldurrian bizi den bat eman draut. Arraiñ handi batek iretsi eta deboratu nahi bainundian, harganik delibratu nu. Sara neure esposa mezatu nuien lehen gauian, demonio kruel batek itho eta sufokatu nahi bainundian, harganik kre salbatu nu. Zuri ere, zure begietako argia eta bista galdu baizundian, remetitu draulu, sendotu zutu. Zer ezagutee eta rekonpensu eginen dugu horren gaiñian?». Bi aita semiak arkord baratu ziren, behar zutela bere honen erdia presentatu bere hongi egiliari: «Ut dignaretur dimidiam partem omnium quae attulerant acceptam habere». Ainguriak enzun zianian haien oferimendia, erran zian bi aita seme haier: «Benedika eta lauda ezazie zeluko eta lurreko Iinkoa, zeren hanbat gratia eta miserikordia. Nik eztut zien honen, zien urhiaren, ez zilharren beharrik: «Bona est oratio cum ieiunio, et eleemosyna magis quam thesauros auri recondere», «Egin ezazie oratione, barura eta amoina. Hobe dira hurak, eziez urhesko thesauren gorderik edukitia». Ainguriak bi Tobias saindiak laudatu zutian eta gomendatu gure hirur prinzesae eta eman krakustera barura, baita bien artian, nezesario dela orationiari eta amoinari, oso eta konplitu izatekoz. Dezagun erran barurak indar eta botere handia diala, ainguriak harzatz hanbat estima egin dianian, bi Tobiaz aita semen aitzinian heganik partitzeko orenian.
Iesus gure Iaunak, aingurien eta gizonen erregiak, arrapostu eman zian bere apostolier, ezin sendotuz lunatiko bat plaiñus baitzaudian: «Hoc genus daemoniorum non eiicitur, nisi per orationem et iciunium» (Luc. 7), «Ene apostoliak, demonio suerte hori ezin akakzatzen da orationiaren eta baruraren moienez baizi». Demonioen etsaia eta azotia bada barura, gure Iaunak erran dian bezala, kofesatu behar da baruraren indarra eta balioa handi dela gure etsai bisible eta inbisible ororen kontre. Hargati gure Iaunak berrogei egunez eta gauez desertian barur egin zian guri exenplu emareiteko, gure tentationiak baruraren moienez garaitu behar guntiala. Haren imitatione saindiala Moisek ere Sinaiko mendian berrogei egunes eta gauez barur egin zian, Iinkoaren legiaren dignekiago han berian errezebitzeko (Exod. 24). Israeleko Populiak, desertian egon zeno, lur prometatiala hobeki helzeko berrogei urthes egin barur eta ez ian deus, egunian behin zelutik erorten zen mana poxin bedere baizi (Exod. 16). Eta nork barura hause baizuten, punitu izan ziren rigoroski, S. Anbrosiok remarkatu dian bezala. Eta profeta roialak dio rebel hetzaz: «Adhuc escae eorum erant in ore ipsorum et ira Dei descendit super eos et occidit pingues eorum» (Psal. 77), «Rebel gormant haien ahoetan ziren haien biandak eta Iinkoaren kolera ikusi da haien gainera». Helias profetak ere hauspian ogi opil poxin ianik, barur egin zian berrogei egunez eta berrogei gauez Orko mendi hartara helzeko (Reg. 3,19).
GARIZUMA ONA DA
Eztira behar sinhetsi Calvin eta Luther, bi heretiko hordi, gormant eta insolentak, eta haien dizipulu obstinatiak eta maradikatiak, zoiñek ezpaitute sinhesten garazumarik. Eliza saindiak eluke hartu karga handi haur, garezuman barur egiteko eta abstinentia, ezpalu garezuma erakusi Espiritu saindiak, apostoliek eta Elizak. S. Hieronimek dio: «Nos unam quadragesimam ex traditione Apostolorum toto anni tempore nobis congruo ieiunamus» (In Epist. ad Marcellam), «Garezunbat urtian behin apostolien traditioniak erakusirik barur egiten dugu». S. Ignatius martirak epistola baten dio, garezuman ordonanza Ioandone Ioane Ebanjelistaganik ikasi ziala. Minzo da gisa hontan: «Dies festos nolite inhonorare. Quadragesimam vero nolite pro nihilo habere, imitationem continet Dei conversationis», «Bestak eztizaziela desohora eta garezuma eztezaziela mesperexa, zeren Iinkoaren konbersationiaren imitationia erakusten baitu».
Garezuma Apostoliek ordenatu dute hirur finetara. Lehenik, Iesus gure Iaunaren baruraren ohoretan, amorekatik ahal bezanbat haren konforme gerta gitian. Bigarrenian denboraren dexemak Iinkoari renda ginzan. Horren gaiñian erran du S. Gregoriok: «Ut qui toto anno nobis vivimus, authori nostro in eius decimis mortificemur», «Amorekatik, urte orotan guregati bizi baikira, gure kreazalia baitan haren dexemetan hilik egon gitian». Hirurgarrenian, zeren hantik abantailla handirik retiratzen baitugu, bekhatiak hilzen eta korrijitzen, espiritua Iinkoaganat eramaiten eta alxatzen, bertutia eta rekonpensia ardiasten.
GORPUTZA ZIGORTU BEHARRA
Enfin, arima debota eta penitenta, barurari konklusionia eman dezadan. Konsidera ezazu gorpitzez eta arimaz gizona konposatu baita, arimak eztu deus hain partida handirik, nola gorpitza. Gerlan beti bizi dira; gorpitza bada insolent eta urgilluxu, gaztiga ezazu, korriji ezazu baruraren moienez, ordian dukezu arima burzagisa eta gorpitza neskato, iusto den bezala. Hala ari zen Apostolia: «Cum infirmor, tunc potens sum», «Noiz ere ene gorpitza baita flakoenik, ordian da ene arima azkarrenik». Gorpitza dela etsai arimaren eta gerra egiten drola, ezta dudarik; han da gure penarik handiena. Apostoliak guk batbederak bezala borogatu zian gerla haur, erran dianian: «Caro concupiscit adversus spiritum et spiritus adversus carnem», «Haragiak egiten du gerra espirituari eta espirituak haragiari». Eztugu ukhenen koroarik zelian, ezpagite konbati jeneroski lurrian: «Non coronabitur, nisi qui legitime certaverit», dio Apostolu hark berak. Har zazu barura zure soldado eta zure lagun haragiaren kontre; biktoria eta trionfa zure aldetik izanen dira.
Evagrius personaje saindu bat, Thebaides herriko desertietan bizi zen bat, egun batez reproxatu izan zen: zergatik hanbat barur egiten zian, zergatik hanbat mortifikatzen zian bere gorpitza. Errapostu eman zian: «Etsai batek gerra egiten draut eta nik ere hari bai; geldi bedi niri gerra egitetik, eta ni ere geldituko niz»: «Quiescat ille, inquit, et ego quiescam». Arrazoin zian erimita saindu hark zure haragiak gerla egiten drauzuno, egiozu zuk hari; bertzela galdu zira, eta zeren hark zuri bethi gerla egiten beitrauzu, egiozu zuk ere denbora oroz hari.
S. Hilarionze bere gorpitza asto bat deitatzen zian eta erraiten zaukon: «Astoa, eztuk ukhenen lasto baizi iatera; gosez hilzera nauhut utzi; eztia koraierik, niri ustikaturik emaiteko?», «Faciam ego, aselle, ut non calcitres; paleis te nutriam et farne te conficiam?». Saindu hura Iesu Kristen soldado fidela zen; bazakian bianda friantek eta mazarno honak odola pitzen eta samurtzen ozutela; hargati zian recours barura eta bianda hotz eta grosier zirener, haragiaren edukiteko bethiere esklabo eta kaptibo.
Arima debota eta penitenta, imita izazu bi ermita saindu bere abstinentietan, eta ordian aitortuko duzu barura, baita sekont prinzesa, arma honik dela debruaren, mundiaren eta haragiaren kontre. Ordu da bisita bat eman dezagun gure heren prinzesari, zoin baita amoina, eta ikusirik haren edermenak eta haren indar handiak, iunkta dezagun bertze bi prinzesekiela, zoin baitira orationia eta barura. Bata bertziaganik beretzerik, oro eder dira eta maitagarri, baina hirurak elgarrekila iunto direnian, ezta deus mundian hain ederrik, ez hain bortitzik: «Funiculus triplex difficile rumpitur», «Korda bat hirur orepiloz estekaturik dagoenian, nekez hausten da». Hirur prinzesa hoiek ere elgarrekila direnian, inprenable dira eta inbinzible.
|
|