www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arima penitentearen okupazione debotak
Juan Tartas
1672

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN KAPITULIA

ORATIONIA

 

                        Zer den,

                        haren nezesitatia,

                        nolako behar dian izan,

                        zer bertute eta indar dian Iinkoa baitan.

                                «Clamaverunt iusti et Dominus exaudivit eos» Psal. 33.

 

        Arima debotak eta penitentak hirur Prinzesa edo hirur Erregina behar dutu berekila konserbatu eta khario eduki, nahi bada bizi Iinkoaren amorioan, haren zerbutzian; haren beldur saindian mundu hontan bizirik, nahi badu haren gratian hilik haren gloria eternala zelian ardiatsi.

        Hirur Prinzesa hurak dira orationia, barura eta amoina. Hetarik lehena da orationia, zoin doktor saindiek komunski partitzen baitiuzte bi partetara edo bi menbrutara. Lehena da oratione mentala eta segonta oratione bokala; lehena da ama eta segonta alhaua; lehena egiten da bihozez, gogoz eta espiritus, eta segonta mihiz eta ahoz; lehena hon da segonta gabe, baina segonta ezta iagoiti hon lehena gabe. Hargati gure Iaunak reproxu egiten zian iudu falsu eta gaizto haier, «Populus iste labiis me honorat, cor autemeorum longe est a me» (Math. 15), «populu falsu honek espaiñes, ahoz eta mihiz ohoratzen nu, alabaina hoien bihotiza niganik hurrun da», niganik apart dago.

        Segurrena da, noiz ere mentala eta bokala biak iunto baitira Iinkoaren onsa eta gogo honez adoratzeko, maitatzeko, laudatzeko, remerziatzeko, hari ohoraskatzeko eta galdatzeko behar diren gauza justo, hon eta lejitimo diren ororen, zuin baitira orationiaren suiet, fundamento, objekto eta fin prinzipalak.

        Nahi dianak onsa ikasi manera eta methoda oratione mentalaren pratika, irakurt bitza P.P. Iesuista debot hek, Coton, Causin, Richeome, Binet, Pons eta bertze anhitz, zoiñek dokteki materia haur traktatzen baitute, zoin komunski deitatzen baitira Iesusen Konpaniako Aitak, zoinen ordriaren lehen fundazaliak izan baitira S. Ignaze de Lohiola eta S. Franzes de Jabier, biak euskaldun Euskal herrian sortu, eta zoiñen dizipulu digniek ohore eta abantailla handirik egun oroz emaiten baitute Iesu-Kristen elizari, populu, natione kristino diren orori, ixasoan eta lu idorrian, orienten hasirik ozidentera drano. Irakurt beza oraino S. Franzois de Sales, Genebako Prinze eta apeskupia; irakurt beza oraino P. Marc le Telier, Recole franziskanoa, eta P. Gery espaiñola, Iesusen oratorioan apheza. Han eridenen du nontik bere espiritua kontenta hobeki, eziez ene libruto hontan, zointan kontentatzen bainiz erraitera orationiaren definitionia, konditioniak eta bertutiak ahalik eta laburskiena irakurtzalia enuiatu gaberik.

        tala eta segonta oratione bokala; lehena da ama eta segonta alhaua; lehena egiten da bihozez, gogoz eta espiritus, eta segonta mihiz eta ahoz; lehena hon da segonta gabe, baina segonta ezta iagoiti hon lehena gabe. Hargati gure Iaunak reproxu egiten zian iudu falsu eta gaizto haier, «Populus iste labiis me honorat, cor autemeorum longe est a me» (Math. 15), «populu falsu honek espaiñes, ahoz eta mihiz ohoratzen nu, alabaina hoien bihotiza niganik hurrun da», niganik apart dago.

        Segurrena da, noiz ere mentala eta bokala biak iunto baitira Iinkoaren onsa eta gogo honez adoratzeko, maitatzeko, laudatzeko, remerziatzeko, hari ohoraskatzeko eta galdatzeko behar diren gauza justo, hon eta lejitimo diren ororen, zuin baitira orationiaren suiet, fundamento, objekto eta fin prinzipalak.

        Nahi dianak onsa ikasi manera eta methoda oratione mentalaren pratika, irakurt bitza P.P. Iesuista debot hek, Coton, Causin, Richeome, Binet, Pons eta bertze anhitz, zoiñek dokteki materia haur traktatzen baitute, zoin komunski deitatzen baitira Iesusen Konpaniako Aitak, zoinen ordriaren lehen fundazaliak izan baitira S. Ignaze de Lohiola eta S. Franzes de Jabier, biak euskaldun Euskal herrian sortu, eta zoiñen dizipulu digniek ohore eta abantailla handirik egun oroz emaiten baitute Iesu-Kristen elizari, populu, natione kristino diren orori, ixasoan eta lu idorrian, orienten hasirik ozidentera drano. Irakurt beza oraino S. Franzois de Sales, Genebako Prinze eta apeskupia; irakurt beza oraino P. Mark le Telier, Rekole franziskanoa, eta P. Gery espaiñola, Iesusen oratorioan apheza. Han eridenen du nontik bere espiritua kontenta hobeki, eziez ene libruto hontan, zointan kontentatzen bainiz erraitera orationiaren definitionia, konditioniak eta bertutiak ahalik eta laburskiena irakurtzalia enuiatu gaberik.

        «Orationia da espirituaren eta arimaren goiti Jinkoaganat alxatzia edo Iinkoari gauza iustoen galdatzia», hala dio S. Damask. (Lib. 3. De Fide Orthod.): «Oratio est ascensio mentis in Deum, sive decentium a Deo petitio». (S. Augustin sermon 230. de temp.), dio: «Quid est oratio nisi ascensio animae de terrestribus ad caelestia, inquisitio supernorum, invisibilium desiderium?, «Zer da orationia lurreko gauzetarik zeluko gauzen xerkatzia, gauza inbisiblen desira eta amorioa baizi?». (S. Chrysost. hom. 30 In genesi), dio: «Orationia da Jinkoarekin minzatzia», «Est colloquium cum Deo». S. Basil. (orat. In lulia. mar.): «Oratio est boni cuiuspiam petitio, quac ad Deum a piis effunditur», «Orationia dela gauza hon baten galdoa, poin iustok Iinkokoari egiten baitute».

        Definitione komuna da haur: orationia dela Iinkoari gure desiraren explikatzia eta representatzia, harganik zerbaiten ardiasteko: «Oratio est desiderii nostri coram Deo explicatio, ad aliquid ab illo impetrandum». Hementik ensegitzen da orationian badela bi akto; lehena da, noiz ere gure bihotzian formatzen baitugu desirkunde bat gure Iinkoaganie obtenitzeko zoinbat gratia eta fabore, edo delibratzeko gure burien zonbat azident edo danjer handitarik, eta desir hori baitugu edo gure edo gure lagunen. Segond aktoa da, noiz ere desir hori baitugu representatzen bihozez edo mihiz, mentalki eta bokalki. Manera hortan dira endelgatzen erran diren orationiaren definitioniak.

 

 

SALBATZEKO BEHARREZKO DA

 

        Segur da orationia absolutoki nezesario dela salbatzeko; hargati gure Iaunak erran zian bere Pasionian bere Apostolier (Marc. 14): «Vigilate et orate, ut non intretis in tentationem», «zaudezte bijilant eta erran ezazie oratione, eror etzitien tentationian». Eta S, Math. 7. dio: «Petite et dabitur vobis»; eta St. Luk: «Petite et accipietis», «Galda ezazie eta emanen zauzie»; «galda ezazie eta ukanen duzie». Haren arraizoiña klar da, zeren behar dugu Jinkoari susmetitu, ezagutu hura dela gure prinzia, gure prinzipios, gu haren kreaturak eta haren esklaboak; hura gabe ezdeusak gira. Hala dio Eskritura saindiak (Isa. 45.): «Mihi curvabitur omne genu», «Belhain orok niri gur egiten du». Bada sumisione hori egiten du barneti eta kampoti gure Jinkoari oratione mentalaren eta bokalaren moienes; hanbateki orationia nezesario da salbatu izateko.

        Anthiocus Erregemiserable hark konfesione hori egin zian bere tormenten artian: «Iustum est subditum esse Deo et mortalem non paria Deo sentire» (2. Mach. 9): «Iusto da Jinkoari obedient eta susmetitu ilatia eta gizon mortalak orok sendi eta pati dezan jinkoak ezin senditzen eta patitzen diana», zonbatere malhuros eta infame hura bere othoizian ezpaitzen exauditu izan, zeren ezpaitzian behar zena eta behar bezala jinkoari galdatu. «Orabat scelestus Deum, a quo non erat veniam consequuturus», «Othoitzen ziala jinkoa, baina etziala perilik ardias lezan harganik bere barkamendia».

        Profeta roialak ere dio gizonak salbatu izatekoz behar diala abaxatu eta susmetitu eta gurtu Jinkoari, eta gero bere orationia egin: «Subditus esto Domino et ora cum».

        S. Thomasek dio orationia dela relijionesko akto bat, zointan gizonak erakusten baitu Iinkoa dela hon ororen emailia, prinzipios eta Iauna; haren beharra diala eta orationiaren moienez jinkoari bere ohoriak, adorationiak eta kultoak rendatzen dutiala, kreatura hunble batek bere kreatorari zor dian bezala.

 

 

BESTE ARRAZOI BAT

 

        Orationiaren nezesitatia salbatu izateko porogatzen da bertze arrazoiñ eder hontzaz. Salbatzeko nezesario da gizonek Ihesi egin dezan bekatu mortaler eta egin obra honik; bada gizonak ezin egiten dutu bi gauza hok Iinkoaren gratiaren sokorri aktuala gabe, eta gratiaren sokorri aktuala ezin ardiasten da orationia gabe, zeren hura baita moien bat, zoin gabe Iinkoak ezpaitu emaiten gratia; hanbateki orationia nezesario da salbatu ikateko.

        Prezepto afirmatiboak eztu obligatzen gizona «pro semper», iagoitikoz, negatiboak bezala, baina solamente «pro tempore», behar den denboran eta okasionetan; hala nola, noiz ere nehork senditzen baltu tentatione handi bat eta danieros bat, zoini ezin egiten baitu resistentiarik, eta ezin garaitzen baitu; noiz ere nehork bere buria hilzeko danieretan ikusten baitu, partikularki bekatu mortalian bada ordian; jagoiti ilatekoz, obligatu da Iinkoari galdatzera bere bekatien remisioniaren, noiz ere bekatoria tenitu baita gratiala disposatzera, hala nola, nahi dianian berak sakramendia rezebitu edo berzer administratu.

        Hortik behar da konkluditu gizona ezin daukiela denbora luzez bekatu mortal gabe orationiaren aiutia gabe, zeren ezin bizitzen baita tentatione gabe hanitz denboraz, eta tentationiak ezin garaitzen baititu orationia gabe. Nork ere bere buria ikusten baitu danjer eta peril horietan, ezpadeza orationia besarka arma segur bat bezala haien kontre, erorten da segurki bekatu mortalera eta damnatione eternalera, hartan hilzen bada. Pobre batek bere buria hilzera uziten dianian, goses hilzera, ahalkez edo herabez amoina galdatzera, bere buriaren erhaile date, zeren eta amoina galdatu balu bere bizia salbatzen ahal baitzian. Nehork bere buria ikusten dianian ohoin eta bolurren artian eta uzten hilzera oihu eta heiagora egin faltaz, bere bizia salbatzen ahal zialarik oihu eta heiagora egin balu, halakoa ere damnatu date, zeren bere buriaren murtrier eta homizida baitate.

        Ber forman eta maneran, gizonak bere buria ikusten dianian danjer espiritual haietan eta ez oihu egiten Iinkoari, zoiñek baitu botere haren delibratzeko danjer haietarik, peril handi batetan ezarten du bere arima galzeko eta damnatzeko.

        Arima debota eta penitenta, danjer haietan zirenian oihu egizu eta heiagora Iinkoari bertze ordus errege Ezekias ari zen bezala: «Domine, vim patior, responde pro me, quid dicam aut quid respondebo cum ipse fecerim?» (Isa. 38), «Iauna, phenatan nuzu; urgatz, nezazu, emazu arraposta enegatik; zer emanen dut edo arrapostu emanen dut, ni nizanaz geroz egilia eta ogenduna?

        Errazu Profeta roialak bezala: «Clamabit ad me et ego exaudiam cum; cum ipso sum in tribulatione, eripiam eum et glorificaba eum» (Psal. 90), «Eginen du oihu niri eta nik enzunen dut; harekila niz haren tribulationian, delibratuko dut eta glorifikatuko». Imita ezazu Iosafat: «Cum ignoremus quid agere debeamus, hoc solum est nobis residui, ut oculos dirigamus ad te» (2 Paral. 20), «Iauna, phenatan gutuzu, zer egin behar dugun eztakiguzu; gure esperanza eta gure konsolationia zutan duzu, gure bihozak eta gure begiak zuganat goiti alxatzen zituguzu». Koraie, arima debota; zure tribulationia ioanen da, zure orationia Iinkoae enzunen du bi haiena bezala.

        Ezkira solamente obligatu behar-ordian gure buriegati Iinkoaren othoitzera, baina orano gure kristino lagunegatik, ikusten dutugunian extremitate handitan. Gure laguna ikusten dugunian gosez hiltzera doela, obligatu gira hari sokorri emaitera, amoina eta honki egitera damnationiaren phenan. Ber gisan ikusten dugunian gure laguna tribulatione espiritual handi batetan, gure oratione honez obligatu gira haren sokorritzera, hargati Iinkoari othoi egitera; bertzela galdiak gira. Hargati erran du Apostoliak Ioandone Ioanek: «Orate pro invicem ut salvemini» (Iaco. 5), «Batak bertziagatik othoi egizie, amorekati salba zitezten».

 

 

NON EGIN OTOIZ

 

        Arima debota eta penitenta, gure Prinzesaren laur kalitatiak edo laur konditioniak hasi gabe, dugun ikusi zer lekutan orationia den hobe, eta non den hobe Iinkoari gure othoitziak ohoreska ditZagun, eta gero examinatu behar dira gure Prinzesaren laur anderiak edo laur neskatoak.

        Orationia leku orotan ongi jin da; Iinkoa leku orotan da, oro ikusten dutu, oro enzuten dutu; leku orotan da «per essentiam, per potentiam et per presentiam», «Bere esentiaz, bere boteriaz eta bere praesentiaz», Profeta Roialak erran dian bezala: «Si ascendero in caelum, tu illic es; si descendero in infernum, ades (Psal. 138), «Iauna, zelurat igan banadi, zu han zira; ifernurat ieusten baniz, han present zira; zu orotan zira.

        Populiagati egiten diren oratione publikoak, hala nola, lethariñak, prozesioniak, mezak, peredikoak eta exortationiak,egin behar dute publiki, orok ikus eta enzun dezaten elizetan partikularki, erran dian bezala Profetak: «In ecclesiis benedicite Domunum» (Psal. 67), «Elizetan lauda ezazie Iauna eta benedika». Hargati eliza deithatzen da Iinkoaren exia, ene exia da orationiaren exia «Domus mea domus orationis vocabitur» (Math. 21), «Ene exia deithatu izanen da orationiaren exia».

        Leku hura da ordenatu orationen egiteko. Han ikusirik gure lagunak oratione erraiten, debotionian sartzen gira haien imitatzera. Han diren gauza saindiek, sakramendiek, unzi eta basa sakratiek, imajinek, aldare saindian unguru-unguru ibilten dizen ainguriek leku saindu hazen konsiderationiak, zointan espata figurarik, lege zaharrian bezala, baina bai erideiten egiasko Iinko gizon bat eta egiasko gizon Iinko bat, konsideratione saindu horik obligaten, dute arima debota eta penitenta Iinkoari bere othoitzen egitera eliza saindietan, partikularki orationiak badira publikoak.

        Baina oratione partikularak leku orotan ongi jin dira, argi egiten badira ber, orobat kanberan, orobat kabinetian, borta zerraturik, gure Iaunak erakusten dian bezala: «Tu autem cum veris, intra in cubiculum tuum et clauso ostio ora Patrem tuum qui videt in abscondito» (Math. 6), «Noiz ere eginen baituizu zure orationia, sar zite zure kanberan, eta borta zerraturik, othoi ezaz zure Aita, zoiñek ikusten baitu sekretian».

        Pasaje hortan ezta defendiatzen orationia elizati kampoan, eta eztu erraiten eztela hon elizan baizi, baina S. Krisostomek dio: «Puto non ad locum referri quod Dominus ait, sed ad propositum orantis», «Eztiala estekatzen orationia lekuari, baina minzo dela orationiaren egiliaren borondatiaz eta intentioniaz». Erran nahi du gure Iaunak eta haren ondoan saindu honek, nehor beldur bada orationiaren egitian urgillia, banitatia han sar dadin, edo bortharen ezkiez papatzian edo ezkien goiti alxatzian edo oihu eta heiagora egitian, hobe dela ordian orationia egin dadin kanberan eta kabinetian bortak zerraturik, «clauso ostio», orationiak eztezan gal bere balioa eta bere frutia, banitatia dela kausa, zointara danieros belizate haren egilia eror ladin, postura haietan egin baleza bere orationia gizonen aitzinian.

        Danier hortarik kampoan arkord gira orationia hobe dela elizan, eta han Jinkoak hobeki exauditzen diala gure othoizia, erran zian bezala bertze ordus Salomoni, Hierusalen haren ohoretan templia akabatu zianian: «Audivi orationem tuam et elegi locum istuin mihi in locum sacrificii» (2 Paralip. 7), «zure orationia enzun dut eta leku haur hautatu dut, sakrifizioak han egin ditian ene ohoretan». Arkord gira halaber leku orotan orationiak hon direla, onsa egiten badira ber. Arima debota eta penitenta, orationia hon dukezu, behar diren gauzak humilki galdatzen badira, orationiaren egilia gratian bada, atentionia badu eta preserbatzen badu. Hok dira gure Prinzesaren laur anderiak eta neskatoak. Dugun lehena examina.

 

 

ORATIONIAREN LEHEN KONDITIONIA

GAUZA ONA ESKATZEA

 

        Ezta behar galdatu deus Iinkoari, non ezten iusto eta lejitimo non ezten eman Iinkoaren gloriari eta gure arimaren salbamendiari. Hala dio S. Augustinek: «Petere in nomine Salvatoris est ea tantum petere, quae ad salutem nostram faciunt aut Dei gloriam (Trait 73, in Ioa.), Galdoak egin behar du Iinkoari Iesus haren seminaren izenian. Manera hartan egiten delarik, badugu promes gu launak emanik, zer ere haren Aitari haren izenian galdatuko baitu hura oro ukhenen dugula: «Amen dico vobis, si quid petieritis Patrem meum in nomine meo, dabit vobis» (Ioa. 15); eta zeren ezpaitugu galdatzen behar den bezala, hargatik dio Apostolu batek eztugula ardiasten gure Iinkoaganik gure demandaren eta gure othoiziaren efektoa: «Petitis et non accipitis, eo quod male petatis et in concupiscentiis insumatis» (Iaco. 4), «Galdatzen duzie eta ez obtenitzen, zerzen gaixki eta gaixtoki galdatzen baituzie eta zien othoiziak zien gaixtakarietan eta zien boluptatetan emplegatzen baitituzie».

        Sokrates filosofak erraiten zian etzela behar deus galdatu Iinko imortaler, baina solamente ongi egin dizagien; hek iakinen zutela guk batbederak zer behar gundian. Bermianeran dezagun galda gure Iinkoari haren gloriari eta gure arimen salbamendiari eman diren gauzak; ikosiko du gure Iinkoak guk zer behar dugun. S. Bazilo iaunak dio gure Erregia liberal dela eta handi; samurtzen dela gauza xipirik hari galdatzen dugunian eta samurtzenago behar eztirenak hari galdatzen dutugunian: «Indigne fert quando quis exiguum aliquid a se petit, multo magis si ea petimus, quae minime conveniunt» (Art 5. et 6.).

        S, Thornasek dio gauza batzu Iinkoari behar direla galdatu absolutoki, hala nola bizitze eternala eta moienak hara helzeko; bertze gauza batzu, hala nola, aberaztazunak, ohoriak, bizitze luzia, ezkonze aberatsak, behar direla Iinkoari galdatu konditionerki, gure arimen salbamendiaren hon, profitable eta avantailloux ikanen direla eta bertzela ez; arimari konbenitzen badira bai, bertzela ez. Orationiaren forma haur ederra da: Iinkoa othoi dezagun egin dezan gutzaz plazer diana oro, ikusiko dian bezala haren gloriari eta gure salbamendiari eman dela.

        S. Augustinek dio onsa konsidera eta examina badezagu oratione dominikala, «Pater noster» (Epist. 21. ad Probam.), gure Iaunak bere Apostolier, bere dizipulier, bere elizari eta guri orori erakusi diana, eridenen dugula gure oratione ororen bertutia eta hitzak oro han direla; hari konformatzen bagira, eztugu iagoiti deus galdatuko Iinkoari, non ezten haren gloriaren eta gure arimen salbamendiaren, eta oro Iesus haren semiaren izenean.

        Arima debota eta penitenta, haur da gure Prinzesaren lehen anderia eta neskatoa; dugun konsidera eta admira bigarrena, zoin baita gratiazko estatia, zointan behar baitu izan orationiaren egiliak. Haur da orationiaren arima, bizia eta giza.

 

 

ORATIONIAREN BIGARREN KONDITIONIA

GRAZIAN EGOTEA

 

        Gure lehen Prinzesa ederrak nahi du eta behar du bere aldian Iinkoaren gratia, xahutarzuna eta puritatia. Andere honen faltaz Prinzesak eztu ukenen lo onik, Iinkoaren gortian inutila izanen da, ezta ongi jin izanen zeluko palatioan. Hala dio Eskritura saindiak: «Cum multiplicaveritis oraciones vestras, non exaudiam vos, manus enim vestrae sanguine plenae sunt; qui declinas aurem suam ne audiat legem, oratio eius execrabilis est» (Issa. 1. Prov. 28), «Nois ere zien orationiak doblatuko baitituzie, ezzutiet enzunen, zien eskuak odolez betherik daude; nor ere ezpaita nahi behatu Iinkoaren legiari eta haren botzari, haren orationia exekrable eta abominable izanen da».

        Profeta Roialak konparatzen du orationia inxensiari. Inxensiak, ezpadadi iar inkaz bizian, eztu emaiten kerik, ez urrinik; inkazak behar du izan inkaz bizia eta ez inkaz hila, kerik eta urrin honik emaiteko: «Dirigatur, Domine, oratio mea sicut incensum in conspectu tuo» (Psal. 140), «Iauna, ene orationia ezarzu pizturik eta xuxenturik zure aitzinian gratiaren eta karitatiaren suiaren moienes. Ber maneran arima bat ezpada gratian, haren orationia hila izanen da eta bertute gabia Iinkoaren aitzinian, inxensia den bezala inkaz hilaren gaiñian.

        Inxensiak bere ialgitia eta sortzia hartzen du pinoa deithatzen den zuhaintze gora, handi eta xuxen harganik; arima batek ere behar du igan xuxen, iusto, gora, eta gratian, nahi badu haren alhaba, baita orationia, den exauditu, enjun eta ongi jin Iinkoaren aiteinian.

        Lege zaharrian ere ageri da nehor etzela ausat Tabernakle Saindian sartzera, ez eta sakrifiziorik egitera, ezpalis xahu eta santifikatu biziaren penan: «Omnis homo qui accesserit ad ea quae consecrata sunt, in quo est immunditia, peribit coram Domino» (Levit. 22)», Nor ere sartuko baita gauza saindu eta konsekratu diren lekura xahatu eta purifikatu gabe, galduko da eta perituko Iinkoaren aitzinian. Ber maneran, arima debota, zure orationiaren ohoreskia eta Fizioa zure Iinkoari nahi dugunian egin, zure konzenzia onsa purifika ezazu eta santifika; gratian sar zite, bertzela haboro damnudukezu zure orationian eziez profeitu, eta zure Iinkoa deshoratzen duzu konzenzia kriminel bateki hazen miserikordiaren inportunatziaz, dagua eskuan odoles betherik.

 

 

HIRU ERATEKO EGITEAK

 

        Pundu honen hobeki endelgatzeko, arima debota, iakin ezazu gizonak lurrian egiten dutian obrak oro direla hirur suertako: edo hilak edo biziak edo mortifikatiak, Theologiak erakusten dian bezala. Eniz minzo bekatu mortalez, zeren hurak baitira damnationezko obrak; minzo niz obra honez.

        Obra hilak dira, «opera mortua», zeren ezpaitira karitatian, ez gratian eginak. Egiten duzu barur, erraiten duzu oratione, emaiten duzu amoina, alabaina haien egitian bekatu mortalian zira: obra hurak oro hilak dira gratiaren faltas, zoin gabe ezpaitira batere meritorio Iinkoaren aitzinian, zeren meritu ororen hatsarria eta prinzipioa baita ata karitatia, Theologiaren maximak krakusten dian bezala: «charitas est principium merendi».

        Obra biziak dira gratian eta karitatian egiten direnak bekatu mortalen estatuik kanpoan, «opera viva»; hurak dira meritorio eta digne rekonpensu ardiasteko Iinkoaren aitzinian, Iinkoak targunez bere hontarzunez promez eman dian bezala haier emaitera.

        Obra mortifikatiak, «opera mortificata», dira gratian eginak eta gero bekatu mortalaz estekaturik eta enpexaturik daudianakt. Horren endelgatzeko, arima debota, konparatione honi beha kute. Iguskiak orienten ialgiz geroz lurra ikusten du eta argitzen, baina odei eta lanho lodi bat eta grosier bat iarten denian eta formatzen, iguskiak lurra eztu onsa argitzen, ez berotzen, eta gero ipar aire hon bat jiten denian eta akazatzen odei eta lanho hura, lurra argitzen du eta berotzen iguzki hark lehen bezala. Ez iguskiak bere argia eta ziaritatia galdu zian odei eta lanho hura zela kausa, baina haren argia enpexaturik zagoen odei hura zela kausa, non ezin helzen baitzen aski onsa lurrari bere agiaren emaitera.

        Ber gisan,arima debota, obra hon bat egun egin duzunian gratian barnen, eta bihar bekatu mortalera erorten zirenian, zer gertatzen da atzo egin zunian obra hona? Ezta hilzen, baina bai mortifikatzen. Hori da guk deitatzen dugun obra mortifikatia, «opus morficatum»; eta gero jiten zirenian penitentia egitera, Espiritu Saindiaren ipar airiak akazatzen du bekatiaren odeia eta lanoa, eta obra gaxoa remetitzen da leheneko estatura, pitzen da, digne rendatzen da bere rekonpensaran Iinkoaren aitzinian ardiasteko, «viviscit Opus».

        Arima debota, sar zite gratian, ordian egizu ohiu Inkoari; zure obra dukezu obra bizia, «opus vivum», eta zure botza, zure ohiu Iinkoak enzunen du eta zuri emanen hari galdatzen duzun gauza: «Clamaverunt iusti et Dominus exaudivit eos». haur da gure Prinzesaren bigarren anderia edo neskatoa: gratia, iustitia, bekatu mortaliak gabe izatia.

 

 

BI GALDERA

 

        Zoinbat kuriosek erranen du; esteia hon bekatu mortalian izanik obra honik egitia? Erran dugun bezala, obra hura hila date, zeren ezpaita egina gratian; orotrat ere obra hona date «per modum dispositionis et novi gaudii», zeren disposatzen baitu bekatoria penitenzia egitera eta gero alegrantia berririk emaiten baitu bekatoriari, S. Thomas, Eskolaren ainguriak, erran dian bezala, zonbatere bere naturaz ezpaita meritorio Iinkoaren aitzinian.

        Kuriosak oraino erranen du: Iinkoak enzuten dutia bekatoriak? Gratiaz, bai, baina ez iustitias, ezta tenitu ez obligatu hoien enzutera eta haier bere galdoaren emaitera bere iustitiaren respetus, zonbatere batizutan bere gratiaren respetus enzuten baititu. Bekatore oro bi maneratan da:

        Edo bekatian bizi da eta borondate aktualian bere bekatian kontinuatzeko eta perseberatzeko. Halakoaren orationia Jinkoak eztu enzuten, ez eta exauditzen. Hala erran du Eskritura Saindiak: «Cum multiplicaveritis oraciones vestras, non exaudiam vos, manus enim vestrae sanguine plenae sunt» (Isa, l), «Zien orationiak, nahibada doblatuiak, eztutut enzunen, zeren zien bihozak maletiaz eta bekatiaren odol grosieraz betherik beitaude». Sendimendu hori bera zian Profeta Roialak: «Iniquitatem si aspexi in corde meo, non exaudiet Dominus» (Psal. 45), «Iauna, neure bekatia eta neure inikitatia neurk bihotzian ikusten dudano eta borondatian nizano hartan obstinaturik egoiteko, enuzu enzunen, ez emanen ene demanda». Jende hetzaz minzo denian S. Krisostomo Iauna, dio: «Qui orat et peccat vel est in proposito peccandi, non orat Deum, sed deludit», «Nork Ere othoitzen baitu Iinkoa eta bekatu egiten edo bizi baita bekatu egiteko borondatian, halakoak eztu othoitzen Jinkoa, baina trufateen da Jinkoaz». Halakoak Pilatesen soldadoak iduri dira: gurtzen ziren Iesu Kristoren aitzinian eta gero xofletez bethatzen. Hala ari dira denbora hontako bekatoriak: gurtzen dira egun oroz Iesusen kurutziaren aitzinian eta gero, bere bizio eta boluptate gaixtoez, oren oroz Iesus hura bera dagua-ukaldis hiltzen, desohoratzen eta poiñardatzen;

        Edo bekatoria da dolu eta regret diana Iinkoaren ofensatus; Iinkoaren amorekatik odio eta detestatione diana bere bekatien kontre. Halakoren oihia Jinkoak exauditzen du. Enzun zian Chananearen oihia erran zianian Iinkoari: «Miserere mei, Domine, Fili David» (Math. 15), «Iauna, Dabidten semia, har zazu miserikordia eta pietate nitzaz». Enzun zian seme prodigoa erran zianian bere aitari: «Pater, peccavi in caelum et coram te, iam non sum dignus vocari filius tuus» (Luc. 15), «Neure aita, kriminel nuzu zelian eta lurrian; Iinkoa eta zu ofensatu zutiet». Enzun zian publikanoa erran zianian: «Deus, propitius esto mihi peccatori» (Luc. 18), «Iauna, bekatore handia nuzu, egidazu gratia eta miserikordia». Pasaie horren gaiñian dio S. Augustinek: «Si Deus peccatores non audiret, frustra publicanus ille dixisset. Deus, propitius esto mihi peccatori», «Jinkoak ezpalitza bekatoriak enzun, auuerretan erran zutian publikano hark: Iinkoa, miserikordia egin izadazu». Enzun zian Magdalena, nigar egin zianian eta bere nigarres Iesusen hoiñ sakratiak ekuzi: «Rigavit lachrimis suis pedes eius» (Luc. 7). Enzun zian ohoiñ hona, erran zianian Iaunari kurutzian urkaturik eta kruzifikaturik zagoela: «Domine, memento mei, cum veneris in regnum tuum» (Luc. 23), «Iauna, orhit zite nizaz zure resumala,zirenian», zeren dolu hartzen baitute bere bekatiez eta hurak aborritzen eta detestatzen, eta Iinkoari prometatzen ez gehiago hetara itzultera. Baina etzian enzun Antiochus gaixtoa, ez fariseu superbiosa, ez Iudas traidoria; eztu enzuten gure denboran hanitz bekatore obstinatu, zeren bere malezietan bizi baitira eta borondate aktualian, haboro bekatu egun oroz Iinkoaren kontre kometitzera.

        Gizon bat kolpaturik dagoenian fuzil kolpu batez edo ezpata ukaldi batez, edo haren gorpitza pozoaturik dagoenian, nola nahi zira barberak sendo dezan, bala, burduiña, pozoa gorpitzian deno? Ezta moienik. Idoki behar du behin kanporat balak, burduiñak eta pozoak, eta gero sendotu. Ber gisan bekatariaren bala, burduiña, pozoa idokazu zure arimatik kanporat haren sendatzeko. Bekatia zure arimatik kanporat loan denian, egizu oihu. Iinkoak enzunen zutu, baina ez bekatia haren barnian deno.

        Arima debota eta penitenta, haur da gure prinzesaren bigarren anderia eta neskatoa, gratia. Edukazu andere haur prinzesaren aldian gauaz eta egunaz. Gratia hark emanen du prinzesari lurrian gratia franko eta prinzesak zure arimari zelian gloria franko. Goazen aitzina. Dezagun konsidera prinzesa handi honen hirurgarren anderia, zoin baita atentionia.

 

 

ORATIONIAREN HIRURGARREN KONDITIONIA

ERNE EGOTEA

 

        S.Thomas, Eskolaren aiNguriak, dio aTentionia dela hirur suertako: hitzen konsideratzia, haien signifikationari gogo emaitia eta Iinkoaren eta bere demandaren xuxen bere gogoan eta espirituan edukitia, eskin ez eizker kanporat barreiutu gaberik. Azken eta heren konditione haur orationian absolutoki nezesario da eta, lehen bi konditioniak ez ukenik ere, orationia hona date eta ez du galduko bere frutia Jinkoa baitan.

        Orationiaren atentionia oraino deitatzen dugu edo aktuala edo birtuala. Lehena da, nois Ere oratione orotan hasI eta akaba artino ezpaitugu galzen gure intentionia eta debotionia. Birtuala da, noiz Ere orationiaren hatsarrian hartu baitugu eta proposatu fermoki gure orationian ukenen dugula, eta edukiko gure gogoan, intentionla eta atentionia orationIa akaba artino; eta gero gure naturaren frajilitatia eta espirituaren flakatia dela kausa, jiten baikira atentione haren galzera; orotarat ere gure orationia hona date, gutan ezpada faltarik eta egiten badugu eginhala hartara bihurzeko eta Jinkoaganat xuxen gure orationia konbertitzeko. Ordu hartan gure orationia ukenen da eta ardiatsiko du bere koroa eta bere meritia atentione birtualaren moienez, ez ukenik ere atentione aktuala.

        Atentione noble eta konplitu hura zian bere othoitzetan Profeta Roialak erraiten zianian Iinkoari: «clamavi in toto corde meo et exquisivi te (Psal. 118),» Iauna, neure bihotz oroz zuri ohiu egin dut eta neure debotioniaren indar oroz xerkatu zitut».Horren gaiñian erran du S. Augustinek hitz hon bat eta eder bat: «Toto conde clamatur, quando nihil aliud cogitatur», «Gizonak bere bihotz oroz bere Iinkoari oihu egiten du, noiz ere ezpaitu berze gaizatan phensatzen».

        S. Isidorak erraiten dian bezala: «Ahoko hitzen azanzak eta soiniak zer balio dute, bihoza bada mutu eta hil, eta ezpada minzo?: «Quid prodest strepitus verborum, quando est cor mutum?». Autor hark berak dio gehiago: «nola nahi zira Iinkoa beha dadin zure botzari eta zure oihiari, izu zihaur etzirenian nahi behatu

        zure orationiari? Eztuzu nahi enzun zure othoizia, eta nahi zira Iinkoak enzun dezan zure demanda?. Gauza hori ezta iustoa ez eta razoinablia»: «Tu non vis audire orationem tuam et tu vis Deurn exaudire petitionem tuam?.

        S. Bernard iaunak erraiten du orationia eztela hon atentionia gabe; mihia inutilki eta auferretan trabaillateen dela orationian, bihoza ezpadago othoizez. «Dum cor non orat, in vanum lingua laborat». Gure arimak eztuke debotionerik, gogorik, ez konsolationerik bere othoitzetan, ezpadu atentionia bereki, zeren atentionia da debotioniaren eta plazeraren ama, eta debotionia eta plazera haren alhaba. Ama eztianak eztuke alhaba.

        S. Donunicus gau batez ioan zen eliza batetara resolutione saindu bat harturik, gaua oro aldare gehienaren aitzinian belharikaturik orationian igaran behar ziala. Gauherditan postura hartan zagoela debruak elizaren tinitik harri handi bat egotzi zian saindu haren aldera. Harriak honki haren arroparen punta, gorpitza honki gabe; eliza oro harriak bere azanz handiaz ikaratu eta mobitu; saindiak hargatik orogatik bere orationiaren atentionia, ez bere gorpitzaren postura, argi artino galdu gaberik. Demonioak ikusirik saindu jeneros haren konstantia, atentionia eta debotionia, dio haren istoriak, oihu eta azanz horrible bat eginik, elizati kanporat ihesi ioan zela. Arima debota, imita ezazu honen atentione handia zure orationian eta, infernuko demonioek orok tentaturik ere, zaude ferme zure othoitzetan.

        S. Franzes handiak maxima saindu haur zian bere debotionetan. Elizan sartzian hur benedikatiaren hartzian erraiten zian gisa hontan bere buriari: «Neure pensamendiak eta egitekoak oro, zaudeste heben ni jin artino; banoa neure orationen, adorationen eta laudorioen aldare saindian neure Jinkoari rendatzera. Neure lana akabatu dudanian, zien beharrik badut, berritz hartuko zutiet», «Manete hic, cogitationes meae, donec egrediar, et ubi opus Dei complevero, si indigere me vobis contingat, iterum vos assumam». Arima debota, zer exenpla ederra eta saindia saindu honek emaiten drauizun, zure orationiaren Iinkoaren aitzinian sainduki formatzeko!

        Jenesian 22. ageri da, noiz ere Abraham saindiak manu ukhen baitzian, bere seme maitia eta bakoitza Isak sakrifika lezan haren ohoretan mendi baten tinian, bere semia eta bere zerbutizariak harturik berekila, ioan zela mendi haren zolala, eta, han utzirik bere ekipajia oro, ioan zela mendi haren tinira bere semiaz sakrifizio Iinkoari egitera, erraiten zialarik bere jender: «Manete hic; cum adoraverimus, revertemur ad vos», «Zaudete hemen; ene semiak eta nik egin dugunian gure adorationia Iinkoari, jinen gira zienganat.

        Istoria ederra eta luzia irakurtu nahi dianak, erran den kapitulian edirenen du gauza ederrik eta misteriosik. Nik eztut hartzen hantik, ene suietari, baita orationiaren atentionia, hari eman den gauzarik baizi. Zeren uste duzu Abraham patriarka saindiak bere jendia kitatu ziala mendi haren zolan eta berbera bere semiarekila ioan mendi haren tinira bere kolpiaren egitera? Zeren beldur baitzen jende hek trubla lezaten bere sakrifizioaren egitian, eta elian aski atentione bere adorationian; zuri eta niri eta mundu orori exenplu eta lektione egiteko, noiz ere oratione bat edo sakrifizio bat nahi baitugu Iinkoari rendatu, gure pensamendiak eta munduko egitekoak utzirik «à la part», intentione eta atentione handireki egin behar dugula gure aktionia.

        Arima debota, zure orationia nahi duzunian Iinkoari egin, edo kanberan, kabinetian, bidian, lu idorrian, edo ixasoan, gauaz edo egunaz, ezten zure gogoan Iinkoa baizi; harekin ziren ordu hartan iosirik eta uniturik atentione handi batekin. Haur da gure prinzesaren hirurgarren anderia, atentionia. Dezagun examina laurgarren eta azken konditionia edo anderia, zoin baita perseberanzia.

 

 

ORATIONIAREN LAURGARREN KONDITIONIA

ETENGABE ESKATZEA

 

        Erran komuna da finak koroatzen diala obra: «Finis coronat opus». Orationiak, amoinak, barurak oro hon dira, erran diren konditioniak hekila badira ber, baina gizonak ezpadu hetan perseberatzen eta han finitzen, hurak oro obra hilak eta inutilak dirate. Obra honaren gilza eta balioa oro dependitzen da perseberantiatik eta hartan finizetik. Hanitz mundu onsa hasten da obra honetan eta, haietan kontinuatu eta finitu faltaz, miserableki damnatzen.

        Bertze jende batzu miserableki eta gaixtoki hasten dira bere obretan eta aktionetan, eta gero Jinkoaren gratiaren kolpu mirakulos bat huroski finitzen eta glorioski salbatzen. Sorbonako Doktora Parisen onsa hasi zen, haren exenplia ikusi duzun bezala nik Onsa Hilzeko Bidiaz igaren urtian egin dudan librian, baina gero perseberatu faltaz, malhuroski finitu, peritu eta damnatu. Iudas traidoria bertze Apostoliak bezala onsa hasi zen, eta gero perseberatu faltaz, bere desperationia zela kausa, Iesus bere nabusiaren regret handian bere buria pikotze batean urkaturik, bere arima deabruari infamia eta miseria handitan miserableki eta malhuroski largatu eta abandonatu. Bertze Apostoliak oro, zerzen bere Iinkoaren zerbutzian perseberatu baitziren eta bere biziak eta odolak haren ohoriagatik isuri eta iokatu, trionfa eta ohore handireki salbatu eta sekulakoz glorios rendatu.

        Dabid erregia, Magdalena, ohoin hona gaixki hasi ziren bere aktionetan Iinkoaren kontre eta, gero bere penitentietan eta bere nigarretan fermoki perseberaturik, Iinkoaren gratiari eta haren bokatione saindiari bere bihotzen kanberaren portaliak ordu honez idekirik eta kabalturik, huroski, glorioski eta trionfantki salbatu eta zelian saindu, sainda gertatu.

        Zonbatere, arima debota, kanbio eta diferentia horik bai damnatuietan, bai salbatietan ikusten, eta remarkatzen Eskritura Saindian baitugu eta apostoliak bezala «O altitudo divitiarum sapientiae et scientiae Dei, quam incomprehensibilia sunt iudicia et investigabiles viae eius» (ad Rom. 11), «o! Iinkoaren zuhurtziaren eta szientiaren aberastarzunen handitarzuna, ala baitira inkonprehensible eta adorable zure manamendiak eta zure bide saindiak», orotarat ere fineziarik handiena da gizonari, Iinkoaren zerbitzian ordu honez hastia, obra honetan gazterik hastia, zeren poetak erran dian bezala «lanaren erdia egin du onsa hasi denak»: «Dimidium caepti qui bene caepit habet». Iinko honak zure borondate hona, zure obra honian emanen drau,zu indar eta gratia hartan perseberatzeko: «Omnia possum in eo qui me confortat», «Oro ahal dirot hareki baitan, zoiñek konfortatzen bainu», dio Apostoliak.

        Perseberantia nezesario dela obra honetan eta partikularki orationian erakustera eman du Iesus gure Iaunak bere pasionian, noiz ere Olibeteko baratzian hiruretan berhalikaturik bere Aita eternalari bere othoitzia egin baitzian forma hontan: «Pater, si possibile est, transeat a me calix iste» (Math. 26), «Neure aita ohoratia eta adorablia, kaliza haur bihoa eneganik, posible hada», bere Apostolier, bere dizipulier eta guri exenplu emaiteko, behin, berritan, hiruretan eta haborotan Iinkoari orationian oro eskatu behar guntiala, nahi bagina exauditu ziren gure orationiak.

        Apostoliak kre hiruretan othoitu zian bere Iinkoa, delibra lezan tentatione handi hartarik, zoiñek tormentatzen baitzian bere haragiaren aldetik, berak aithortzen dian bezala. «Ter Dominum rogavi ut discederet a me» (2 Cor. 12), «Hiruretan othoitu dut neure Iauna, aparta lezan eneganik haragiaren punta eta akulu gaixto hura, zoiñek xoflestatzen eta fatigatzen bainundian». Arrapostia ere ukhen zian Iaunaganik han berian. «Saule, sufficit tibi gratia mea, nam virtus in infirmitate perficitur», «Paul, ene apostolia, zaude ferme zure konbatian, ene gratiaz aski duzu, zure bertutiak ukhenen du bere koroa eta konplimendia zure infirmitatiaren eta flakaziaren erdian». Apostoliaren abisa eta mania da orationian perseberanzia nezesario dela eta hura gabe eztiala meriturik.

        S. Bernard debotak dio Iinkoa ezpada jiten aski sarri gure sokorritzera, eguruki dezagun pazentiatan; jinen dela ordu denian, luzaturik ere zonbait denbora; gure desiren arau jinen dela, gure meritiari rekonpensu emaitera. «Quod si tardat ad votum, non tardabit ad meritum». Noiz ere gibeltzen baita haboro gure arrakestaren enzutera, ordian hobeki augmentatzen diala gure meritia; eta ezzutiala pribatuko hon hartzaz, zoin nahi beitrauzu eman. Zoinbait denboraz luzaturik bere presenta eta bere donoa, hargatik eztugula behar zesatu, ez gelditu Iinkoari gure othoitzen egitetik, zeren segur baita,, noiz ere gure perseberanzia izanen baita handiago, hala hala gure ohoria eta meritia izanen dela handiago Iinkoaren aitzinian: «Quod Deus concessurus est, si differt, non aufert», «Zer ere emanen baitu, luzatzen badu eztu edekiten».

        Helizea profetak piztu eta resuszitatu zianian haur hila, etzian piztu lehenik bere hatsa haren ahoan ezarri zianian; baina zazpitan ezarri zianian bere hatsa haur hilaren ahoan, ordian piztu zian eta resuszitatu haur hila. Hori da garbiki erraitia aktione saindien arima eta bizia perseberanzia dela.

        Naaman prinze sorhaio eta lepros hura etzen sendotu bere lepratik zazpitan Iordaneko uheitzian sar eta ukuzi artino, mania ukhen zian bezala profetak emanik: «Vade lavare septies in Iordane et recipiet sanitatem caro tua et mundaberis» (Lib.4 Reg. cap. 5). Tronpeta soinus Ieriko hiria Iosuek hartu zian, zazpitan hiriaren unguria aphezek eta soldadoek eginik eta ez anartino: «Circuierunt civitatem, sicut mandatum erat, septies» (Iosue 4).

        Jenesian irakurtzen dugu Iakob eta Esau, Isaak patriarka saindiaren hi semek, zoin Rebeka bere amak sabeltra batez sorthu baizutian, disputa eta gerra handirik bere artian ukhen zutela, Esauk Iakobpen kontre zerbait inbidia eta malitia harturik. Iekusi zianian Iakopek galdia zoala eta bere anaie Esauk masakratu nahi ziala, oihu egin zian Iinkoari gisa hontan: «Erue me de manu fratris nici» (Genes. 30), «Iauna, othoi, ene anaie Esauen eskuetarik guarda nezazu». Iinkoak haren othoitzia enzunik, berehala igorri zian ainguru bat konsolatzera eta, gaua oro harekila iraganik borrokan, ainguriak erran zian Iakopi. «Dimitte me, iam aurora est», «Iakob, othoi, utzi nezazu, argi handia duzu». Baina Iakopek ezpaitzian oraino ainguriaren benediktionia ardiatsi, errapostu eman zeron: «Non dimittam te, donec benedixeris mihi», «Ez, ainguria, etzutut kitatuko, non zuk niri zure benediktione saindia eman artino».

        Arima debota, Iakob saindu haren imitationetan edukazu hon, zaude ferme orationian, persebera ezazu hari, zure Iinkoaren benediktione saindia obteni artino. Eztezazula imita leopard animal poltron hura, zoiñek bere ehizia kitatzen baitu, ezpadeza atrapa lehen iauzian. Kontinua ezazu koraioski zure orationia; ialgiko zira burutan eta ohorez. Promesa eman dizu Iesus gure Iaunak, nork ere perseberatuko baitu fineradrano, hura salbatuko dela: «Qui perseveraverit usque (in) finem, hic salvus erit» (Math. 10). Galdezazu Iinkoari haren gloriari eta salbamendiari eman diren gauzak; sar zite Iinkoaren gratian zure bekatiak kitaturik; atentione handireki egizu zure othoitzia; persebera ezazu zure orationian eta, orationia baita ene hirur prinzesa lehena, ala ziren gizona, ala ziren emaztia, prinzesa hark eginen zitu prinze eta prinzesa lurrian eta zelian: lurrian gratiaz, eta zelian gloriaz.

        Arima debota eta penitenta: orhit zite humilitatia, baita obra hon orotan nezesario, edirenen duzula nahastekaturik gure prinzesaren laur anderen artian. Eztezaopula hantik kanpoan xerka; han duzu segurki. Etzitiala tormenta haren ezin edirenez, gure prinzesaren eta haren anderen gortian kaideran iarririk izeusiko duzu.

 

 

ORATIONIAREN INDARRA ETA BERTUTIA

 

        Orationiak eztu solamente emaiten konsolatione handirik gure espirituari eta gure arimari, baina oraino badu indar meritatzeko, satisfatzeko eta inpetratzeko, komunski doktorek erakusten duten bezala. Horren arrazoiña da, zeren ialgiten gratian den gizonaganik, meritorio da, hala nola bertze obra honak oro; penal bada eta aspre, satisfatorio da esentialki; zoinbat demanda eta arrakestu bada, ordian inpetratorio da, zeren orationiari konbenitzen baita, eta ez berze obrer, inpetratzia.

        Orotrat ere bata berziaganik separatzen bada, ahal date meritorio eta ez inpetratorio, hala nola gizon iustoak zerbait Iinkoari galdatzen dianian eta ezpaitu obtenitzen, eztelakoz eman haren salbamendiari. Gisa hartan Apostoliak galdatu zian Iinkoari delibra lezan

        Haragiaren tormentetarik, eta ezpaitzian ardiatsi bere demanda, zeren Iinkoak nahi baitzian tentatione hartan okupaturik egon ladin. Ahal date halaber inpetratorio, eta ez meritorio, hala nola gizon bekatoriak galdatzen dianian bere bekatien remisionia edo saindu batek zelian galdatzen dianian zerbait gugatik. Baina ezta posible den meritorio, non ezten satisfaktorio. Disputa da Eskolan ahal datianez satisfatorio eta ez meritorio. Skotus subtilak dio bai eta S. Thomasek dio ez.

        Orationiaren ofizioa honorable da eta saindiez eta Iesu Kristo Iaunaz pratikatu izan dena. Plazer eta profeitu handirik emaiten du haier orori, zoiñek debotki bere othoitziak egiten baitituzte: eritarzunae sendotzen ditu, ez solamente nork kre othoitzia egiten baitu, harenak, baina oraino norgati othoitzen du, harenak. Hargati dio zuhurrak. «Fili, in tua infirmitate ne despicias te ipsum, sed ora Deum et curabit te» (Eccl. 38), «Ene semia, zure infirmitatian eztezazula zure buria mesperexa, baina Iinkoa othoi ezazu eta hark sendatuko zitu». Zenturionaren orationiak haren semia sendotu zian, dizipulien orationiak Simonen amaginharebari eman zian osagarria. Ioandone Iakuek dio fediaren orationiak eria sendotuko diala: «Oratio fidei salvabit infirmum» (Iacb.ult.).

        Orationiak bizia luzatzen du, Errege Ezechiari heldu zen bezala. Orationiak nehor bere etsaietarik delibratzen du. Baruch profetak hala dio: «Clamate ad Dominum et liberavit vos de manu principum inimicorum» (Baruch 44), «Oihu egizie Iaunari eta hark delibratuko zutie prinze gaixtoen eskuetarik».

        Orationiak bakia eta abundanzia emaiten du, dio Profeta Roialak (Psal. 131): «Fiat pax in virtute tua et abundatia in turribus tuis», «Egin bedi bakia zure bertutian eta den abundanzia zure torrietan». Hargati Simonek, Oniasen semiak, erraiten zian: «Da pacem, Domine, in diebus nostris», «Iauna, eman izagizu bakia gure denboran».

        Orationiak gerlazko denboran emaiten du biktoria: «Cum Moises levaret manus, vincebat Israel» (Exod. 17), «Eskuak goiti Moisek alxatzen zutianian, Israeleko populiak biktoria eramaiten zian».

        Idortian uria erakarten du. Emazte ezteriler, haurrik eztutener emaiten du jeneratione, Sarak eta Anak porogatu dien bezala. Akusatione falsietarik eta kondemnatione iniustoetarik delibratzen du, Susanak zakian bezala (1 Reg. I). Pensamendu gaixtoak eta demonioak akazatzen ditu: «Hoc genus daemoniorum non ejicitur nisi in jejunio et oratione» (Dan. 13), «Demonio suerte haur ezin akazatzen da baruraren eta orationiaren moienes baizi», dio gure Iaunak bere dizipulier. Iinkoaren kolera ematzen du, zeliak erdiratzen ditu, heldu zen bezala ohoin honari: «Hodie eris mecum in paradiso» (Mar. 9), «Egun enekin izanenitz ene paradusian», eta Ioandone Estebe Iesu Kristen lehen martirari: «Ecce video caelos apertos et Iesum stantem a dextris virtutis Dei», «Ikusten ditut zeliak erdiraturie eta Iesus zuti bere Aitaren alde eskuiñian». Hori bera erran du gure Iaunak: «Iesu baptizato et orante, apertum est caelum» (Luc. 2), «Iesus bateiatu zenian eta egin bere orationia, zelia erdiratu zen». Hala dio oraino Apostolu batek: «Multum valet deprecatio iusti assidua» (Iacob. 5), «Balios da handizki iustoak ardura egiten dian orationia».

        Arima debota eta penitenta, orationiaren edermenak eta indarrak izeusirik eta konsideraturik, ezpadezazu ohora eta maita eta enplega ardura-ardura zure etsai bisible eta inbisible ororen garaitzeko, eztakit zer egin, ez zer erran zutzaz, danieretan zirela baizi, zeluko zure parte hona galdurik, infernurat ioaiteko eta han sekulakoz damnaturik egoiteko. Ordu da minza gitian gure bigarren prinzesaz, zoin baita barura.

 

aurrekoa hurrengoa