www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Dotrina kristiana
Estebe Materre
1617, 1623

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Dotrina christiana, Estebe Materre. Iacoves Millanges, 1623

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN PARTEA

 

Giristinoak iakin behar duen Doktrinaren deklarazinoa,
galdeginez eta ihardetsiz eginea

 

Giristinoaren izenaz, lehenbiziko kapitulua

 

        GALDEGITEA. Erradazu lehenbizikorik, ea Giristino zarenz.

        IHARDESTEA. Bai, Iainkoari esker.

        GALDEGITEA. Eta nor deitzen duzu Giristino?

        IHARDESTEA. Iesu-Kristo Iaunaren fedea eta legea duena, eta haren arauera bizitzen dena.

        GALDEGITEA. Nondik heldu da Giristino izen haur?

        IHARDESTEA. Iesu-Kristo gure Iauna ganik, zein baita Iainkoaren seme, eta munduaren Salbatzaille.

        GALDEGITEA. Eta erran baituzu Iesu-Kristoren fedea duena dela Giristino: Zertan dago prinzipalki Iesu-Kristoren fedea?

        IHARDESTEA. Bi pontutan.

        GALDEGITEA. Zein dira hek?

        IHARDESTEA. Bata da Trinitate sainduaren misterioa, eta bertzea Iainkoaren Semearen Inkarnazinoa.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du Trinitate hitz hunek?

        IHARDESTEA. Iainko bat dela hirur presunatan.

        GALDEGITEA. Eta berriz zer erran nahi du Inkarnazinoa bertze hitz hunek?

        IHARDESTEA. Hirur presuna hetarik bigarrena, zein baita Semea, haragiz beztitu zela, gizon egin, eta hil gurutzean gure salbatzeagatik.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu Iainko bat dela hirur presunatan?

        IHARDESTEA. Aditzen dut iainkoa baithan eztela edireiten Iainkotasun bat, izaite bat, eta naturaleza bat baizen, zein ala baiña baitago hirur presunatan, deitzen baitira Aita, Seme, eta Espiritu Saindu.

        GALDEGITEA. Zergatik erraiten duzu hirur presuna hek eztirela Iainko bat baizen?

        IHARDESTEA. Zeren hirurek naturaleza ber-bat, izaite bat, eta bothere bat baizen ezpaitute.

 

 

Giristinoaren seiñaleaz, bigaren kapitulua

 

        GALDEGITEA. Zein da Giristinoaren seiñalea?

        IHARDESTEA. Gurutze saindua.

        GALDEGITEA. Zergatik?

        IHARDESTEA. Zeren harekin egin baitu Iainkoaren semeak gure salbamenduko bora.

        GALDEGITEA. Nola egiten duzu Gurutzearen seiñalea?

        IHARDESTEA. Lehenik emaiten dut eskua belarrean erraiten dudala: In nomine Patris. Gero bulharretan, erraiten dudala, Et Filii: gero ezkerreko eta eskuineko sorbaldetan, erraiten dudala, Et Spiritus sancti. Eta gero azkenean eskuak elkarganatzen ditut erraiten dudala, Amen Iesus.

        GALDEGITEA. Gurutzearen seiñalearen egiteko hitz hauk latinez baitira, zer erran nahi dute Euskaraz?

        GALDEGITEA. Erran nahi dute: Aitaren, Semearen, eta Espiritu Sainduaren izenean, biz hala Salbatzailea.

        GALDEGITEA. Noiz edo zer okasinoetan egin behar da Gurutzeraren Seiñalea? Noiz behar da zeiñatu?

        IHARDESTEA. Goizean ohetik iaikitzean, arratsean oherakoan, etxetik ilkitzean, Elizan sartzean, orazino erraiterakoan, othurunzatzerakoan, obrari lotzerakoan, deusen periletan garenean, zenbait izialdurak hartzen gaituenean, eta finean Espiritu gaixtoak tentatzen gaituen guztietan.

 

 

Giristinoaren eginbideaz, hirurgarren kapitulua

 

        GALDEGITEA. Zer iakin behar du giristinoak bere eginbidearen egiteko?

        IHARDESTEA. Doktrina Kristiana.

        GALDEGITEA. Zer deitzen duzu Doktrina Kristiana?

        IHARDESTEA. Iesu-Kristo gure Iaunak arimaren salbamenduko erakutsi derauzkigun gauzen deklarazino bat.

        GALDEGITEA. Zenbat parte ditu Doktrina hunek?

        IHARDESTEA. Laur prinzipalenak.

        GALDEGITEA. Zein dira hek?

        IHARDESTEA. Artikulu fedezkoak, Orazinoak, Manamenduak, eta Sagaramenduak.

        GALDEGITEA. Zergatik eztira laur baiño gutiago edo gehiago?

        IHARDESTEA. Zeren Giristinoak salbatua izaitekotzat laur gauza behar baititu bere baithan eduki: Fedea, Esperanza, Karitatea, eta Iainkoaren garazia. Fedezko gauzak Kredoan daunza, Esperanzazkoak Pater nosterean, Karitatezkoak hamar Manamenduetan, eta Iainkoaren garaziaren ardiestekoak zazpi Sagaramenduetan.

        GALDEGITEA. Laur gauza hautan sartzen othe da Giristinoaren eginbide guztia?

        IHARDESTEA. Bai, zeren hautan erakusten da zer behar dugun sinhetsi, galdegin, begiratu, eta errezibitu.

        GALDEGITEA. Zer behar dugu sinhetsi?

        IHARDESTEA. Artikulu, fedezkoetan erraiten dena.

        GALDEGITEA. Zer behar dugu galdegin?

        IHARDESTEA. Orazinoetan datzana.

        GALDEGITEA. Zer behar dugu begiratu?

        IHARDESTEA. Iainkoak eta Elizak bere manamenduetan manatzen dutena.

        GALDEGITEA. Eta zer behar dugu errezibitu?

        IHARDESTEA. Elizako Sagaramendu sanduekin batean emaiten zaikun garazia.

        Bada orai errepartimendu haur hunela ikusirik ditzagun deklara Kredo, Pater noster, Abe Maria, Salbe Regina, Manamenduak, Sagaramenduak, eta bertze gaiñerako lehenbiziko partean deklaratu gabe utzi ditugun gauzak. Eta lehenbizikorik gaitezin minza Kredoaz, zeiñetan baitaude Artikulu fedezkoak gure fedearen zimenduak.

 

 

Fedeaz, laurgarren kapitulua

 

        GALDEGITEA. Zer finetako kreatu izan da gizona?

        IHARDESTEA. Iainkoaren zerbitzatzeko, eta Parabisuko loriaren ardeiesteko.

        GALDEGITEA. Zertzaz ardiesten da Parabisuko loria?

        IHARDESTEA. Fedezko, Esperanzazko, eta Karitatezko obrez.

        GALDEGITEA. Zer da Fedea?

        IHARDESTEA. Fedea da Iainkoaren dohain bat zeiñen bidez sinhesten baitugu Iainkoa baithan, eta halaber Iainkoak gure Eliza ama sainduari agertu derautzan gauza guztietan.

        GALDEGITEA. Non daude sinhetsi behar ditugun gauzak?

        IHARDESTEA. Kredoan laburzki bildurik, (lehenbiziko partean ezarria den bezala): zeren hartan edireiten dira artikulu fedezkoak.

        GALDEGITEA. Nork egin du Kredoa?

        IHARDESTEA. Hamabi Apostoluek egin zuten, eta den bezala ordenatu, eta halatan da hamabi artikuluetan errepartitua. Eta hamabi hautan sartzen da zenbait bertze ponturik ere, lehenbiziko partean erran den bezala.

        Ikus dezagun bada orai zer maneraz eta nola aditzen diren Kredoan dauden artikuluak.

 

 

Kredoan dauden artikulu fedezkoen deklarazinoa.
Bortzgarren kapitulua

 

        GALDEGITEA. Erran duzu Kredoaren lehenbiziko artikuluan Iainkoa baithan sinhesten duzula: zer aditzen duzu Iainkoren izenaz?

        IHARDESTEA. Aditzen dut Iainkoa dela Iaun bat guziz botheretsua, guziz ona, guziz iakinsuna, eta gauza guziten hastea eta fina.

        GALDEGITEA. Iainkoa zergatik deitzen da Aita?

        IHARDESTEA. Zeren Trinitate sainduaren lehen presunak egundaiñoz geroztik enjendratzen baitu bere sustanziatik seme bat bere iduritakoa.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu Iainkoa dela guziz botheretsua?

        IHARDESTEA. Aditzen dut baduela esku nahi dut guztiaren egiteko, eta bere botherearen indarrez kreatu izan dituela ezdeusetarik munduan diren gauza guztiak, zerua, lurra, ageri diren gauzak, eta ageri eztirenak ere bai.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu bigarren artikulua erraiten denean: Eta Iesu-Kristo haren seme bakoitz gure Iauna baithan?

        IHARDESTEA. Aditzen dut Trinitate sainduaren bigarren presuna dela Aita zerukoaren seme bakoitza, egundaiñoz geroztik haren sustanziatik enjendratua, zein baita Aitaren berdin gauza guztietan; Aita bezain ongi Iainko, haste eta fin gabeko, guziz on, guziz iakinsun, Kreatzaille, Salbatzaille, eta gure Iaun.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu hirurgarren artikulua erraiten denean: Zein konzebitu baitzen Espiritu Sainduaren obraz, sorthu zen Maria Birjina ganik?

        IHARDESTEA. Aditzen dut iainkoaren seme bakoitz hura delarik Iainko egiazko, dela halaber gizon egiazko: zeren beztitu baitzen haragiz Birjina Mariaren sabelean, ez ordea gizonaren obraz baiña bai Espiritu Sainduaren berthutez, gelditzen zela haren ama erdi baiño lehen Birjina, erditzean, eta erdiz gero ere.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu laurgarren artikulua, erraiten denean: pairatu zuen Ponzio Pilatusen manuaren azpian, kruzirikatu zuten, hil zen, eta ehorzi zuten?

        IHARDESTEA. Iesu-Kristo gure Iaunak pairatu zuela ainhitz gaitz Ponzio Pilatus Iudeako Gobernadoreak sentenzia emanik, eta hark azota arazirik, eta aranzezko koroa buruan ezarririk, itzatu zutela gurutzean, eta hartan hil zela bere odol guztia isuririk, eta gero gurutzetik erautsirik ehorzi zutela thonba berri betetan.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu bortzgarrena, erraiten denean: Iautsi zen ifernuetara, Iaiki zen bizirik hirurgaren egunean hilen artetik?

        IHARDESTEA. Iesu-Kristo gure Iaunaren gorputza thonban barrena zetzan bizkitartean, iautsi zela haren arima ifernuetara, erran nahi da, ez kondenatuen ifernura, baiña lurraren barreneko leku behera batzuetara, zein dei baititezke linboak eta handik athera zituela han haren ethortzearen begira zeuden Sainduen arimak. Eta gero hirurgarren egunean (zein baitzen Igandea) iaiki zela bizirik loria handiarekin.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu seigarrena, erraiten denean: ikan zen zeruetara, iarririk dago Iainko Aita bothere guztia duenaren eskuineko aldean?

        IHARDESTEA. Iesu-Kristo gure Iauna bizirik iaikiz geroz eginik bere Apostoluekin berrogei egun ikan zela heken buruan bera bere botherez zerurik gorenera; Eta Aingeru guztiak iraganik iarri zela bere Aitaren eskuiñeko aldean; erran nahi da Aitaren berdin eta pare, Aita bezanbat loria eta ohorerekin.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu zazpigarrena, erraiten denean: Handik ethorriko da hilen eta bizien iulgatzera?

        IHARDESTEA. Iesu-Kristo gure Iauna iautsiko dela munduaren azken finean zerutik maiestate handiarekin; egundaiñoko gizon eta emazte guztien iulgatzera, eta batbederari emanen dioela bere obren arauaz bere merezia, onei sekulako loria, eta gaixtoei sekulako ifernua.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu zortzigarrena, erraiten denean: Sinhesten dut Espiritu saindua baithan?

        IHARDESTEA. Sinhetsi behar dugula ezen Trinitate sainduaren hirurgarren presuna dela espiritu saindua, zeñek baitu bere ethorquia Aita eta Semea ganik, gauz guztietan hekin pare eta berdin: Erran nahi da, Aita eta Semea bezain ongi dela Espiritu Saindua ere Iainko, egiazko, haste eta fin gabe guztiz botheretsu, guztiz on, guztiz iakinsuri, gauza guztien Kreatzaille eta Iaun.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu bederatzigarrena erraiten denean, Eliza Katholika saindua?

        IHARDESTEA. Sinhetsi behar dugula munduan dela egiazko Eliza bat, erran nahi da, Giristino fidelen biltzarre bat, konpainia bat, eta battasun bat, zeinetan sartzen baitira bathaiatu izan direnak, eta Iainkoaren fedea eta legea edukiten duten guztiak.

        GALDEGITEA. Nola diozu Eliza bat dela, munduan aiñhitz Eliza denaz geroz?

        IHARDESTEA. Eliza erraiten dudanean ez naiz minzo harriz eta zurez eginak diren Elizez, baiña minzo naiz Eliza material hetan biltzen diren iende bathaiatuaz, fede eta lege baten azpian bizitzen denaz, zeiñek egiten baitu Eliza bizia, komunzki Eliza Katholika deitzen dena.

        GALDEGITEA. Egiazko Eliza hunen ezagutzeko markak eta seiñaleak zein dira eta zenbat?

        IHARDESTEA. Hirur: Battasuna, saindutasuna, eta jeneraltasuna: Erran hai da, Eliza dela bat, saindu, eta guztietara hedatua.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu Elizaren batasuna?

        IHARDESTEA. Aditzen dut Giristino fidel guztiek fede bat, doktrina bat, eta Sagaramenduen partaletasun bat baizen eztutela bere artean edukitzen: Eta batasun hartan bizi direla guztiak buruzagi baten gobernuaren azpian, zein baita Erromako Aita saindua, lurrean Iainkoaren lekuaren edukitzaillea, eta haren egiazko Bikarioa.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu Elizaren saindutasuna, erraiten denean Eliza dela saindua?

        IHARDESTEA. Lehenbizikorik aditzen dut Eliza dela saindu, zeren haren buruzagi ikusten eztena (zein baita Iainkoa) Saindua baita; Bigarrena, zeren fedea eta legeaa baititu sainduak; Hirurgarrena, zeren edireiten baita bethiere elizan (erran nahi da Giristinoen artean) fedez eta legez bezala obraz ere saindu denik: Halako moldez ezen Eliza hunetarik kanpoan Mairuen, Turkoen, eta bertze halako iendeen artean ezin dateke egiazko saindutasunik.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu Elizaren jeneraltasuna?

        IHARDESTEA. Aditzen dut Giristinoez egiten den Eliza haur munduan banatua eta barraiatua dela: baiña barraiatua izanagatik nola guztiek baitute fede bat, lege bat, eta buruzagi bat, hala guztiek egiten dutela Ezlia bat eta Giristinotasun bat.

        GALDEGITEA. Artikulu hunetan berean erran duzu, sinhesten duzula Sainduen partaletasuna: Zer aditzen duzu Sainduen partaletasunaz?

        IHARDESTEA. Aditzen dut Giristino fidel guztiek badutela parte batak bertzearen orazinoetan, eta bertze obra on guztietan, nola gorputzeko mienbroek ere izaiten baitute gozo eta parte elkarren ontasunetan.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu hamargarren artikulua, erraiten denean, bekatuen barkamendua?

        IHARDESTEA. Edeireiten dela Elizan bekatuen egiazko barkamendua Sagaramendu sainduen berthutez: halako moldez ezen nehor bekatuz bethea, Iainkoarekin etsaitua, eta ifernuko penetara kondenatua egonagatik ere, bada Elizan behar den erremedio guztia.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu hamabigarrena erraiten denean, Bethiere iraunen duen bizitzea?

        IHARDESTEA. Aditzen dut mundu hunetako bizitze bat fin gabekoa, eta onentzat ontasunez eta dohainez bethea.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du amen hitz honek?

        IHARDESTEA. Leku hunetan hanbat nola, hala da egiazki, edo, hala sihesten dut nola erraiten baitut.

 

 

Pater Nosterraren deklarazinoa,
seigarren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Huneraiñokoan minzatu gara Fedeari dagotzan gauzez, orai Esperanzari uquitzen zaitzanak behar ditugu deklaratu: Eta hartarakotzat erradazu: Zer da Esperanzan?

        IHARDESTEA. Esperanza da berthute bat zeinek emaiten baiterauku fidanzia handi bat Iainkoaren faborearekin batean zeruko loriaren ardiesteko.

        GALDEGITEA. Noren baithan behar dugu geure esperanza ezarri eta eduki?

        IHARDESTEA. Iainko egiazkoa baithan.

        GALDEGITEA. Zer gauza uste dugu ardietsi haren ganik?

        IHARDESTEA. Arimako eta gorputzeko behar ditugun guztiak.

        GALDEGITEA. Zer dira behar ditugun gauza hek?

        IHARDESTEA. Pater nosterean daunzanak, liburu hunen lehenbiziko partean ezarria den bezala: Eta orazino hartan edireiten dira gauza hek guztiak laburzki.

        GALDEGITEA. Bada orai behar dugu Pater Noster haur deklaratu. Eta lehenbizikorik erradazu: Zergatik erraiten da orazino hunen hastean, gure Aita zeruetan zaudena?

        IHARDESTEA. Erraiten da hastean guri aditzera emaiteagatik esperanza ahal dukegula ezen Iainkoak enzunen gaituela geure othoitzetan, gure aita denaz geroztik.

        GALDEGITEA. Zergatik deitzen duzu Iainkoa gure aita?

        IHARDESTEA. Zeren hura baita gure aita egiazkoa, bataz zeren hark kreatu eta munduan ezarri baikaitu; eta berriz bertzea, zeren beregainki eta bertze guztien gainetik gu Giristinoak bere seme ta bere etxeko baikadutza.

        GALDEGITEA. Zergatik erraiten dugu zeruetan zaudena?

        IHARDESTEA. Zeren zeruan baita munduko lekurik ohoratuena, ta ikusirik han dagoela kreatura guztien Iaun eta gobernari bezala, ohore ekar diazogun.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du lehenbiziko othoitzak, erraiten denean: Erabil bedi sainduki zure izena?

        IHARDESTEA. Erran nahi du, nola Iainkoaren izena baita ona eta ohorezkoa, barraia dadila izen hura fama handiarekin mundu guztitik, eta erabil dadila guztien ahoetan hain gauza sainduari dagokan ohorearekin eta erreberenziarekin.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du, ethor bedi zure erresuma?

        IHARDESTEA. Nola Iainkoaren erresuma baita zeruko loria, hemen egiten diogu othoitz eman diazagula loria hura, eta egin gaitzala lehen beiño lehen bere zeruko erresumako ontasun handi hetan partale.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du, Egin bedi zure borondatea zeruan bezala lurrean ere?

        IHARDESTEA. Erran nahi du eman diazagula garazia eta fabore haren manamendu sainduen begiratzeko, borondatearen konplitzeko eta guztietan obedient, zeruan Aingeruak diren bezala, izaiteko.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du, Iguzu egun gure eguneko ogia?

        IHARDESTEA. Erran nahi du, othoi haz gaitzala, eta eman diazagula behar dugun mantenua, hala arimakoa nola gorputzekoa. Eta arimako mantenua edo ogia de Iainkoaren hitz saindua predikuetan deklaratzen dena, edo liburuetan irakurtzen duguna: Eta halaber Sagaramendu sainduak, zeren hekin batean hazten eta mantenatzen da arima Iainkoaren garazian. Gorputzaren ogia da zer-ere bizitzeko bianda eta bestimenda behar baita.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du, Barka diatzaguzu geure zorrak, guk gure gana zordun direnei barkatzen derauztegun bezala?

        IHARDESTEA. Hemen egiten diogu ethoitz Iangoikoari barka diatzagula geure bekatuak, guk gaizki egiten deraukutenei barkatzen derauztegun bezala egiten derauzkiguten faltak. Eta hunetan emaiten da aditzera ezterauzkigula Iainkoak guri barkatuko egiten ditugun bekatuak, baldin buk barkatzen ezpadiogu geure etsaiari egiten deraukun bidegabea.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du, ez zaitzazula utz tentamendutan erortzera?

        IHARDESTEA. Erran nahi du nola baikara flako huts egiten eta erortzen errax, egiten diogu ethoitz Iangoikoari ezkaitzala utz tentatzera: Eta utzten gaituenean ere digula indar eta garazia tentamendu heken garaitzeko, eta biktorios gelditzeko.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du, Aitzitik begira gaitzazu gaitzetik?

        IHARDESTEA. Egiten diogu othoitz Iainkoari begira gaitzala mundu hunetako gaitz, peril, fortuna, eta inkontru gaixto suerte guztietatik.

        GALDEGITEA. Amen hitz hunek zer erran nahi du Euskaraz?

        IHARDESTEA. Leku hunetan hanbat nola, hala biz, edo, hala gertha dakidala nola othoitz egiten baitut.

        GALDEGITEA. Orazino haur nork egina da?

        IHARDESTEA. Iesu-Kristo gure Salbatzailleak, eta bere ahoaz beraz berak erakutsia.

        GALDEGITEA. Zertako egin zuen orazino haur?

        IHARDESTEA. Guri erakusteko zer moldez egin behar diogun othoitz Iainkoari, ta zer galdegin geure othoitzetan: Zeren orazino hunek edukitzen du bere baithan laburzki zerere galdegin ahal baitiazaiogu Iainkoari, eta hura guztia dago zazpi othoitzetan bildua: Lehen laurak ontasunaren ardiesteaz minzo dira, eta bertze hirurak gaitzaren eta kaltearen khentzeaz.

        GALDEGITEA. Deklara ezazu hobekiago zer ontasun diren galdegiten ditugun laur ontasun horiek,eta halaber zer gaitz diren khendu nahi ditugun hirur gaitz horiek?

        IHARDESTEA. Ontasunez denaz bezanbatean, lehenbiziko galdegitzen dugun ontasuna da ohora eta lauda dadin Iainkoa, erraiten dugula: Erabil bedi sainduki zure izena.

        Bigarrena, gure arimaren salbamendua, erraiten dugula: Ethor bedi zure erresuma.

        Hirurgarena, salbamenduaren ardiesteko garazia, erraiten dugula: Egin bedi zure borondatea.

        Laurgarrena, garazia hunen geure baithan edukitzeko indarra eta sostengua, erraiten dugula: Iguzu egun gure eguneko ogia.

        Gaitzez denaz bezanbatean lehenbiziko galdegitean erraiten diogu Iainkoari khen diatzagula iragan diten gaitzak, zein baitira oraiñokoan egin ditugun bekatuak, erraiten dugula: Barka diatzaguzu geure zorrak.

        Bigarrenean erraiten diogu begira gaitzala ethorkizuneko gaitzetarik, erran nahi du tentamenduetarik, erraiten dugula: Ezkaitzazula utz tentamendutan erortzera.

        Hirurgarrenean eta azkenean othoitz egiten diogu begira gaitzala orai presenteon sentitzen ditugun gaitz guztietarik, erraiten dugula: Aitzitik begira gaitzazu gaitzetik.

 

 

Abe Mariaren, eta Salbe Reginaren deklarazinoa.
Zazpigarren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Zer orazino erraiten ohi duzu Pater nosteraren ondoan?

        IHARDESTEA. Andre dana Mariaren salutazinoa, zein deitzen baita, Abe Maria: Eta gero bertze orazino bat ere bai, zein baita, Salbe Regina, liburu hunen lehenbiziko partean diren bezala.

        GALDEGITEA. Zergatik erraiten da Pater nosteraren ondoan Abe Maria?

        IHARDESTEA. Zeren Iainkoaz lekora Saindurik handiena Andre dana Maria baita, eta hanbatenarekin arartekorik ere hoberena.

        Eta halatan egiten diogu othoitz ardiets diazagula bere seme Iauna ganik arimako eta gorputzeko behar dugun garazia eta faborea.

        GALDEGITEA. Orazino haur nork egina da?

        IHARDESTEA. Parte bat egin du Aingeru Gabrielek, bertze parte bat Santa Elizabetek, ta akabatzea Eliza ama sainduak Espiritu Sainduaren konseilluz.

        GALDEGITEA. Zergatik salutatzen dugu birjina Maria orazino hunetzaz?

        IHARDESTEA. Zeren esperanza baitugu atsegin hartzen duela hitz hauken enzuteaz, ikusirik ezen hauk erran zeitzanean beztitu zela haragiz Iainkoaren semea haren sabel sakratuan.

        GALDEGITEA. Zergatik deitzen da birjina Maria garaziaz bethea?

        IHARDESTEA. Bataz zeren ezpaitzuen egundaiño izan bekaturik, ez eta bekaturen kutsurik ere, ez mortalik, ez benialik, eta ez are orijinalik edo ethorkizkorik ere; eta berriz bertzea, zeren nola bertze saindu guztiak baiño gaiago baitzen, hala bertze guztiek baiño abantaillatukiago Espiritu Sainduaren dohaiñak eta garaziak ere izan baitzituen.

        GALDEGITEA. Zergatik erraiten diogu, Benedikatua zara emazteen artean?

        IHARDESTEA. Zeren egundaiño munduan izan eta izanen diren emazte guztiek baiño hark berak ohore laudorio eta ontasun gehiago baitu bere baithan.

        GALDEGITEA. Zein da birjina Andre hunen laudoriorik eta ohorerik handiena eta prinzipalena?

        IHARDESTEA. Amatasuna birjinatasunarekin batean: zeren ezin duke abantail handiagorik Iainkoaren ama eta birjina izaitea baiño.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du, Benedikatua da zure sabeleko fruitua Iesus?

        IHARDESTEA. Erran nahi du ezen Birjina bere baithan laudatzekoa dela, eta are gehiago bere fruitua ere Iesus dohain eta garazia guztiez konplitua duela.

        GALDEGITEA. Iesus hitz hunek zer erran nahi du?

        IHARDESTEA. Hanbat nola Salbatzaillea.

        GALDEGITEA. Zergatik deitzen da Salbatzaille?

        IHARDESTEA. Zeren bere Pasione sainduaren berthutez etsai gaixtoaren botheretik (bere aldetik denaz bezanbatean) salbatu eta athera baikaitu.

        GALDEGITEA. Deklara itzazu orai laburzki Abe Mariaren gaiñerako hitzak.

        IHARDESTEA. Gaiñerakoak dira othoitzezkoak, nola lehenak izan baitira laudoriozkoak.Eta azken hitz hautan othoitz egiten diogu Andre dana Maria Birjinari Iainkoaren ama denaz geroz, ararteko on gertha dakigula bethiere bere seme Iauna gana, eta guztien gaiñetik geure heriotzeko orenean.

        GALDEGITEA. Erradazu orai, Nork egina da Salbe Regina?

        IHARDESTEA. Eliza ama sainduak.

        GALDEGITEA. Zertako?

        IHARDESTEA. Birjina Mariaren laudatzeko, eta laudatzen dugula ararteko on gertha dakigula othoitz egiteko.

 

 

Iainkoaren manamenduen deklarazinoa,
zortzigarren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Fedeari eta Esperanzari dagotzan gauzak (zein baitira artikulu fedezkoak, ta orazinoak) deklaratu ditugunaz geroz, minza gaitezin orai Karitateari dagotzanez, zein baitira Iainkoaren manamendu sainduak. Erradazu bada lehenik, zer da Karitatea.

        IHARDESTEA. Karitatea da berthute bat zeiñez onhesten baitugu Iainkoa gauza guztien gaiñetik, eta, geure Giristino laguna geure burua bezala Iainkoa gatik.

        GALDEGITEA. Zertan ezagutzen da ea nehork Iainkoa ganako karitatea eta amorioa ba-duenz.

        IHARDESTEA. Haren manamendu sainduen begiratzean eta konplitzean.

        GALDEGITEA. Iakin behar da bada nola aditu behar diren manamenduak; eta lehenik erradazu, nola aditzen duzu lehenbiziko manamendua: Iainko bat dela sinhetsirik hura bera gauza guztien gaiñetik onhets, adora, eta zerbitza dezagula?

        IHARDESTEA. Bi parte ditu manamendu hunek: lehenbizikoan abisatzengaitu Iainkoak hura bera dela gure egiazko Iauna, guk ohoratu, adoratu, zerbitzatu, eta Iainkotzat (bertze guztiak utzirik) eduki behar duguna. Bigarren partean manatzen gaitu eztagigula Idolorik lehenagoko Ientilek eta Paganoek bezala, zeiñek egiten baitzituzten imajina batzuk, erran nahi da gizonen iduri batzuk urrez, zilharrez, zurez, harriz, eta bertze añhitz materiaz, eta hain ziren erho eta itsu ezen imajina hek (deitzen baititugu Idoloak) Iainkotzat edukitzen, eta Iainko bezala adoratzen eta ohoratzen baitzituzten.

        GALDEGITEA. Sainduen imaginak Elizan edukitzea, eta hei belhaurikatzea, manamendu hunen kontra othe da?

        IHARDESTEA. Ez segur: Zeren badakigu imajina hek zurez edo harriz eginak direla, eta hek berek eztutela bere baithan berthuterik, eta ez indarrik gure faboratzeko: Baiña nola zeruan dauden Saindu egiazkoez orhoit arazitzen baikaituzte, eta heken iduria representatzen bai-teraukute, eta representatze edo orhoitze hark debozinoa berretzen eta iratzartzen baiterauku, halatan iratzarzaille, orhoitzaille, eta egiazko Sainduen representatzaille bezala ohoratzen eta adoratzen ditugu imajinak.

        GALDEGITEA. Nork egiten du huts lehenbiziko manamendu hunen kontra?

        IHARDESTEA. Paganoek, Heretikoek, Superstiziosek, eta guztiz-ere Sorginek.

        GALDEGITEA. Sorginak zer iende dira, eta nola egiten dute huts lehenbiziko manamendu hunen kontra?

        IHARDESTEA. Sorginak dira iende thaillu batzuk zeiñek (diotenez) arnegatzen baitute bere egiazko Iainkoaz, fedeaz, legeaz, errezibitu duten Bathaioaz, Aita-amaz, eta Elizako gauza guztiez: eta gero hartzen dute bere iaun eta nabusi deabrua, adoratzen dute, zerbitzatzen dute, eta haren borondatearen arauaz (bera laguntzen zaiela) egiten dute ahal dagiten gaizki guztia, guztiz ere haurretan, eta lurreko fruituetan. Eta halatan hek dira munduan diren ienderik gaixtoenak, Iainkoz eta munduz erratzea merezi dutenak.

        GALDEGITEA. Superstiziosek nola edo zertan huts egiten dute?

        IHARDESTEA. Iainkoak eta haren Elizak ordenaturik eta errezibiturik dadutzan zirimoniez, orazinoez, eta erremedioez ez contentez eta ez fidaz, bertze zirimonia, orazino, eta erremedio molde batzuetara laster egiteaz, eta heken usatzeaz.

        GALDEGITEA. Heretikoek nola egiten dute huts?

        IHARDESTEA. Fede bat, lege bat, Eliza bat, eta Elizaren buruzagi bat baizen eztelarik (zein baita Erromako Aita saindua) hek hura ukhaturik, fedea eta legea bere anzu, bere borondatera eta libertatera behar ezten bezala deklaratzen bai-tituzte.

        GALDEGITEA. Paganoek nola egiten dute huts?

        IHARDESTEA. Iguzkia, Ilhargia, urrez edo zilharrez eginikako figurak Iainkotzat hartzen eta adoratzen bai-tituzte, iduriturik ezen hek direla egiazko Iainkoak.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu bigarren manamendua, Arnegurik, zinik, edo iuramenturik banoki eta premia gabe eztagigula?

        IHARDESTEA. Zin edo iuramentu egitea nola baita Iainkoa gure erranaren lekhuko ekhartzea, aditzen dut zina egin behar dela ezin bertzez (midizina hartzen den bezala) ez premia gabe, ez gezurraren gaiñean, ez gaizki egiteko kontuan, ez eta ez konplitzeko borondatearekin ere.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu hirurgarrena, Igandeak eta bertze Bestak begira ditzagula?

        IHARDESTEA. Eztela astelegunetan bezala lanean eta trabailluan ibili behar Bestetan, baiña behar dela ioan elizara Meza, besperak, eta bertze elizako ofizioak enzun; debozinotan eta obra onetan enplegatu, aste guztiko bekatuez barkamendu eskatzen garela, eta aitzinerat erortzetik begira gaitzala Iainkoari othoitz egiten diogula.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu laurgarrena, geure burhasoak ohora ditzagula?

        IHARDESTEA. Aditzen dut geure Aita-amak gauza iustu guztietan obeditu behar ditugula, kortesia handiarekin minzatu behar gatzaiztela, eta are gehiago beharrean daudenean faboratu behar ditugula, ahal dagigun lekuraiño: zeren Iainkoaz lekora hetarik, baitugu mundu hunetako bizitzea eta izaitea, eta pena handirekin hazi bai-kaituzte. Halaber aditzen dut ohoratu eta obeditu behar ditugula geurok baiño zaharragoak, eta Eliza-gizonak, eta kargutan diren guztiak, hala espiritualekoak nola tenporalekoak.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu bortzgarrena, Nehor hil eztezagula?

        IHARDESTEA. Aditzen dut eztugula nehor hil behar, eta ez kolpatu edo zehatu ere: eta are gehiago eztiogula nehori eduki behar gaitzerizkorik, borondate gaixtorik eta ez egin liskarrik, eta ez kalterik ere.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu seigarren manamendua, haragizko obrarik ezkontzaz kanpoan eztagigula?

        IHARDESTEA. Aditzen dut presuna ezkonduek baduketela elkarrekin parte eta ezagutza: baiña ezkonduak ezztirenen arteko haragizko obrak, eta are gihiago besarkak, musuak, eta bertze desonheski hukitze guztiak ere bekatu direla.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu zazpigarrena, deus ebats eztezagula?

        IHARDESTEA. Aditzen dut Bertzeren onik eztugula ebatsi behar, eta ez iabearen borondatearen kontra eduki. Eztugula halaber kontuan, pisuan, neurrian, sal-erosietan, abenikoetan, eta bertze hartu-emanetan falseriarik edo enganamendurik egin behar, ez eta nekazaleen edo zerbitzarien iornalik edo soldatarik ere goraturik eta bortxaturik eduki.

        GALDEGITEA. Nola aditzen duzu zortzigarrena, Nehori falseriarik erauz eztiazogula?

        IHARDESTEA. Aditzen dut eztugula nehor falsoki akusatu ehar, eztiogula fama gaixtorik edo desohorerik geure mihiaz nehori eman behar: eztugula gezurrik erran behar, ez maradizionerik egotzi, eta ez eskarniorik egin. Finean nola nahi bai-tugu bertzeak gutzaz minza ditezin, hala guk ere bertzeez behar dugula minzatu.

        GALDEGITEA. Nola aditzen dituzu bederatzi eta hamargarren manamenduak, bertzeren senharrik edo emazterik desira eztezagula; eta, lagunaren onhasunari guthizia ez-zakitzala?

        IHARDESTEA. Bi manamendu azken hautan aditzera emaiten zaiku ezen gaizki obratzea bezala gaizki desiratzea ere bekatu dela, eta Iainkoak kanpoko obra bezain ongi barreneko guthizia ikusten duela. Eta nola seigarren eta zazpigarren manamenduetandebekatu baitzituen haragizko obrak, eta bertzeren onen edukitzeak, orai bederatzigarrenean, eta hamargarrenean bi gauza heken desirak eta guthizia debekatzen ditu.

        GALDEGITEA. Hamar manamenduak hunela deklaratu ditugunaz geroz, erradazu orai: Nork eman ditu hamar manamendu hauk?

        IHARDESTEA. Iainkoak berak eman zituen lege zaharrean, eta gero Iesu-Kristo gure Iaunak konfirmatu eta ontzat eduki ditu lege berrian.

        GALDEGITEA. Laburzki minzatzera zer edukitzen dute bere baithan manamendu hauk?

        IHARDESTEA. Zer-ere egin behar bai-ta Iainkoaren eta Giristino lagunaren alderakotzat. Iainkoaren alderatkoa lehenbiziko hirur manamenduetan da, eta Giristino langunarekikoa azken zazpietan.

        GALDEGITEA. Deklara ezazu nola?

        IHARDESTEA. Iainkoaren alderakotzat egin behar diren gauzak hauk dira: Iainkoa behar dela ohoratu eta zerbitzatu; haren izen saindua eztela banoki erabili behar; eta Igandea ongi eta sainduki behar dela begiratu. Eta hirur gauza hauk daude lehen hirur manamenduetan. Gero Giristino lagunaren alderakotzat egin behar diren gauzak dira hauk: dagotenei ohore emaitea, nehori bere presunan eta onetan hitzez, gogoz, eta obraz ere kalterik ez egitea: Eta gauza gauk azkeneko zazpi manamenduetan dauntza.

        GALDEGITEA. Zertzaz konplitzen dira hamar manamendu hauk?

        IHARDESTEA. Karitateaz eta amorioaz. Eta halatan erraiten du gure Salbatzailleak, lege guztia bi pontutan dagoela.

        GALDEGITEA. Zein dira bi pontu hek?

        IHARDESTEA. Iainkoaren onhestea gauza guztien gaiñetik, eta gero geure Giristino laguna geure burua bezala.

        GALDEGITEA. Lege guztia bi pontu hautan dagoenaz geroz zergatik ibentzen dira hamar manamendu?

        IHARDESTEA. Guri beheroki erakusteagatik nola eta zer gauzatan behar diren Iainkoa eta Giristino laguna onhetsi: Zeren baldin bide bezalla Iainkoa onhesten badugu, zerbitzatuko ere badugu, eta bai haren izen saindua ohoratuko, eta Igande-eguna ere sainduki begiratuko: Eta berriz bertze alde, baldin geure Giristino laguna ongi ohesten ba-dugu, falta gabe ohoratuko ere dugu, eztugu hilen, eztiogu kalterik eginen, eztiogu deus ebatsiko, ezta haren kontra minzatuko, eztugu haren emazteren eta ez onen ere gutizia gaixtorik izanen; finean geuretzat bezala haren alderakotzat ere gobernatuko gara.

        GALDEGITEA. Manamendu hauk begiratu gabe ahal dohake nehor Parabisura?

        IHARDESTEA. Ez: hauk behar ditu begiratu eta konplitu Parabisura ioan nahi duenak, zeren bertze biderik ez-paita.

 

 

Elizako sagaramenduen deklarazinoa.
Bederatzigarren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Fedeari, Esperanzari, eta Karitateari dagotzan gauzak (zein baitira artikulu fedezkoak orazinoak, eta manamenduak) deklaratu ditugunaz geroz, behar dugu orai Iainkoaren garaziaren ardiesteko gauzez minzatu. Erradazu bada, Iainkoaren garaziaren ardiesteko, eta ardietsiz gero haren geure baithan edukitzeko zer gauza behar ditigu errezibitu?

        IHARDESTEA. Elizako Sagaramendu sainduak.

        GALDEGITEA. Zer da Sagaramendua?

        IHARDESTEA. Seiñale bat kanpotik ageri dena, zeinek barrenean emaiten baitu Iainkoaren garazia ageri eztena.

        GALDEGITEA. Erran baita lehenbiziko partean ezen Bathaioa dela lehen Sagaramendua: Zer erran nahi du Bathaioa hitz hunek?

        IHARDESTEA. Erran nahi du garbitzea, ikuztea, jahutzea: eta handik du bere izena zeren Bathaioak garbitzen du arima bekatu orijinaletik, eta are gehiago bethatzen du Iainkoaren dohaiñez eta garaziaz. Orduan sartzen gara Elizan, eta egiten gara Iainkoaren seme adoptibo, ta gai Parabisuko loriaren ardiesteko.

        GALDEGITEA. Bigarren Sagaramenduaren izenak, zein baita Konfirmazinoa, zer erran nahi du, eta zer egiten du gure baithan?

        IHARDESTEA. Erran nahi du hanbat nola fermu eta finko ezartea: Eta handik du bere izena, zeren bathaiatuei berretzen deraue Iainkoaren garazia, eta emaiten deraue etsai aixto guztien kontrako fermutasun handi bat, eta are Fede sainduaren mantenatzeko, eta Iainkoagatik biziaren (behar ba-da) emaiteko esportzua eta ausartia.

        GALDEGITEA. Zer egiten du gure baithan hirurgarren Sagaramenduak, zein baita Gorputz saindua?

        IHARDESTEA. Emaiten derauku Iainkoaren garazia, eta berretzen karitatea, zein aita gure arimaren bizitze egiazkoa.

        GALDEGITEA. Zer sinhesten duzu Gorputz sainduaz?

        IHARDESTEA. Sinhesten dut ogiaren eta arnoaren iduriaren azpian daudela egiazki ta errealki Iesu-Kristo gure Iaunaren gorputz sakratua, eta odol preziatua.

        GALDEGITEA. Nola edo zer moldez egiten da hori horrela?

        IHARDESTEA. Gure Salbatzailleak Ortzegun saindu arratsean bere Apostoluekin afaritan zegoela erran zituen hitz batzuk erraiten dituztenean Aphez ordenatuek, hitz heken berthutez ogia egiten da Iesu-Kristoren gorputz, eta arnoa odol. Lehen ogia eta arnoa ogi eta arno ziren: baiña Aphezak konsekratzeko hitzak erranez gero, ezta ogirik eta ez arnorik, baiña da Iesu-Kristoren odol bizia, eta gorputz preziatu bizia dibinitatearekin iuntatua, hain egiazki eta errealki nola baitago zeruan bere Aitaren eskuiñeko aldean.

        GALDEGITEA. Sagaramendu saindu haur Mezan konsekratzen baita, Zer sinhesten duzu Mezaz?

        IHARDESTEA. Sinhesten dut Meza dela Sakrifizio guztien gaiñeko sakrifizioa, zeiñetan Iesu-Kristoren gorputz preziatua oferendatzen baitzaio Iainko Aita zerukoari, Iesu-Kristo beraren pasionearen orhoitzapenetan, gure bekatuen barkamendutan, eta halaber hilen eta bizien faboretan.

        GALDEGITEA. Zer da Penitenzia, zein baita laurgarren Sagaramendua?

        IHARDESTEA. Penitenzia daehar den bidean behar den kondizinoekin egiten den Kofesinoa.

        GALDEGITEA. Zer kondizino dira hek?

        IHARDESTEA. Bihotzezko urrikimendua, hitzezko Kofesinoa,eta obrazko satisfazinoa.

        GALDEGITEA. Hirur gauza hauk behar othe dira Sagaramendu hunen bidezki erezibitzeko?

        IHARDESTEA. Bai, zeren nola bekatua egiten baita hitzez, gogoz, eta obraz hala erremediatu ere behar da hitzez, gozo, eta obraz. Lehenbizikorik behar dugu gure bekatuez bihotzezko urrikimendua, ez gehiago bihurtzeko borondate fermuarekin: gero ahoz behar ditugu hek erran, eta osoki kofesatu, kofesatzeko lizenzia duen Kofesor batekin: eta gero Kofesorak ordenatzen derauzkigun satisfazinoak edo penitenziazko obrak behar ditugu osoki eta debotki konplitu.

        GALDEGITEA. Hunela egiten den Penitenziak zer obratzen du gure baithan?

        IHARDESTEA. Barka arazten derauzkigu han arteraiño egin ditugun bekatu guztiak, eta ezarten gaitu Iainkoaren garazian eta adiskidetasunean.

        GALDEGITEA. Bortzgarren Sagaramenduak (zein baita Anunzioa) zer ontasun egiten derauku?

        IHARDESTEA. Erienzat nola ordenatua baita, hei barka arazten derauzte bekatuen hondarrak leneheko Sagaramenduei orhoitu gabez, iakin gabez, edo bertzela azkengu zaiztenak. Halaber emaiten deraue indar heriotzeko orenean deabruaren tentamenduen garaitzeko, eta finean gorputzeko osasuna emaiten deraue, baldin arimakotzat, behar badute.

        GALDEGITEA. Seigarren Sagaramenduak (zein baita Ordena) zer egiten du?

        IHARDESTEA. Eliza-gizonei emaiten eraue esku Elizako zerbitzuaren egiteko, eta iendei Sagaramenduen emaiteko.

        GALDEGITEA. Zazpigarren Sagaramenduak (zein baita Ezkontza) zer egiten dur?

        IHARDESTEA. Elizako ordenanzen arauaz ezkontzen direnei emaiten deraue garazia eta fabore bakean eta amorioan elkarrekin bizitzeko, haur izaiteko, eta heken hazteko Iainkoaren beldurtasunean.

        GALDEGITEA. Zazpi Sagaramendu hauk nork ordenatuak dira?

        IHARDESTEA. Iesu-Kristo gure Iaunak, mundu hunetan ibili zenean.

        GALDEGITEA. Zertako dira?

        IHARDESTEA. Guk hekin batean Iainkoaren dohaiñen eta garazien ardiesteko, eta ardietsirik geure arimen salbatzeko.

 

 

Zazpi berthute prinzipalen deklarazinoa.
Hamargarren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Akhabatu ditugu gure Doktrina kristianaren laur parte prinzipalenak, zein baitira Artikulu fedezkoak: Orazinoak, Manamenduak, eta Sagaramenduak, eta erakutsi nola Artikulu fedezkoak behar ditugun sinhetsi, Orazinoetan dauntzan gauzak galdegin, Iainkoaren eta Eliza sainduaren manamenduak begiratu, eta Sagaramenduak errezibitu: Orai berthute prinzipalenez eta bertze gaiñerako lehenbiziko partean deklaratu gabe utzi ditugun gauzez behar dugu minzatu. Eta lehenbizikorik erradazu zer da berthutea?

        IHARDESTEA. Berthutea da arimaren ontasun bat zeiñek presuna egiten baitu on Iainkoaren eta munduaren aitzinean.

        GALDEGITEA. Berthute prinzipalenetarik hirurak zergatik deitzen dira Theologalak?

        IHARDESTEA. Theologal hitz hunek erran nahi du hanbat nola Iainkoari ukitzen zaikana, Iainkoari dagokana, eta behatzen dioena. Eta nola hirur berthute hek Fedeak, Esperanzak, eta Karitateak Iainkoari behatzen baitiote, eta haren alderat enplagatzen baitira hargatik deitzen dira Theologalak.

        GALDEGITEA. Eta bertze laurak zergatik deitzen dira Kardinalak?

        IHARDESTEA. Kardinal hitz hunek erran nahi du prinzipala, erroa, ithurburua: Eta nola laur berthute Prudenzia, Iustizia, Tenperanzia, eta Borthiztasuna baitira bertze berthute guztien erroak eta zimenduak, eta guztietako prinzipalenak, hargatik deitzen dira Kardinalak.

        GALDEGITEA. Deklara ezazu bat banaka zer den berthute hauken ofizioa eta guri egiten deraukutena.

        IHARDESTEA. Fedeaz sinhesten dugu Iainkoa baithan, eta halaber Iainkoak bere Eliza sainduari agertu derautzan gauzetan.

        Esperanzaz hartzen dugu fidanzia handi bat Iainko hura bera baithan (ikusirik zein on eta miserikordios den) emanen deraukula behar dugun guztia, eta azken finean zeruko loria.

        Karitateaz ohesten dugu Iainkoa gauza guztien gaiñetik, eta geure Giristino laguna eta geure burua bezala Iainkoa gatik.

        Prudenziak edo zuhurziak erakusten derauku nola gobernatu behar garen gure egitekoetan, eta ioan-ethorrietan: nola, noiz, zer moldez, eta zer denboraz hek behar ditugun egin.

        Iustiziak, nori berea emaiten dio, eta kontenta erazitzen du bat-bedera bere duenaz.

        Tenperanziak gure guthiziak bridatzen ditu, neurriz edukitzen ditu, soberaniaz gaiñez edo gutiz eskaz eztagiten.

        Borthitztasunak borthitzten gaitu, indar eta bihotz emaiten derauku Iainkoa gatiketa haren legearen begiratzeagatik presenta ahal ditezkeien trabaillu eta egiteko guztien benzuteko eta garaitzeko.

 

 

Perfezioneko konseilluen deklarazinoa.
Hamekagarren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Erran da lehenbiziko partean ezen perfet izaiteko konseilluak direla hirur, borondatezko probetasuna, bethiereko kastitatea, eta behar den gauzetan obedient izaitea. Zer deitzen duzu borondatezko probetasuna?

        IHARDESTEA. Munduko onhasun guztiak Iainkoa gatik utzirik bere bererik ez deus edukitzea. Eta konseillu hunen begiratzeko egiten dute promes te botu Fraide eta Serora sartzen direnek.

        GALDEGITEA. Zer da bethiereko kastitatea?

        IHARDESTEA. Ez ezkontzea, eta ezkonzatik kanpoan ere haragizko obrarik ez egitea. Eta hunetzaz ere egiten dute promes eta botu Fraidek, Serorek, eta Eliza-gizon ordenu sakratuak hartzen dituztenek.

        GALDEGITEA. Konseillu hunen gaiñean nahi nuke iakin ea ezkondu gabe Fraide edo Serora sarthu gabe, eta ordenurik ere hartu gabe, on denz kastitatearen begiratzea, eta promes baten azpian haragizko obretarik apartaturik bere etxean bizitzea?

        IHARDESTEA. Gauza ona eta saindua da hori, eta ezkontzea baiño hobe eta Giristinotasuneko añhitz lekutan usatzen dena: Eta halakoek izanen dute merezimendu handia Iainkoaren aitzinean, baldin bere promesa behar den bidean edukitzen eta begiratzen ba-dute.

        GALDEGITEA. Zer deitzen duzu obedienzia?

        IHARDESTEA. Bere borondate propioa utzirik bere aitzinekoen eta gaiñekoen borondatearen azpian iartzea, eta heken obeditzea, Iainkoaren kontra eztiren gauzetan. Hunetzaz halaber egiten dute promes eta botu Fraide eta Serora sartzen direnek.

        GALDEGITEA. Hirur gauza hauk zergatik deitzen dira konseillu?

        IHARDESTEA. Zeren borondatezkoak baitira eta ez obligazinozkoak, erran nahi da, Iainkoak eztuela nehor obligatzen heken begiratzeko promesik egitera, baiña batbederari utzten dioela bere hautara.

        GALDEGITEA. Ordea, prometatuz gero obligatzen dute konseillu hauk?

        IHARDESTEA. Bai obligatzen dute, eren promesarekin batean egiten dira manamendu.

        GALDEGITEA. Zer diferenzia da konseilluen eta manamenduen artean?

        IHARDESTEA. Manamenduak bethi behar dira begiratu bekatu mortalaren penan; baiña konseilluen begiratzeko obligazinorik ezta, promesik eztenean.

 

 

Espiritu Sainduaren dohaiñen deklarazinoa.
Hamabigarren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Zertako dira Espiritu sainduaren zazpi dohaiñak lehenbiziko partean ezarriak direnak?

        IHARDESTEA. Guri perfezionezko estatuaren ardiets arazitzeko. Hauk dira eskalera batzuk bezala saindutasunera heltzeko, eta Esasia Profetak gaiñetik behera iaustean bezala kontatzen ditu, baiña guk har ditzagun orai azpitik gora, hasten garela beldurtasunetik.

        Beldurtasuna da eskaleraren lehenbiziko hortza eta pausua, eta hark begiratzen gaitu bekatu egitetik.

        Pietateaz egiten gara bihotz-bera, era ongi egitera guthizios.

        Iakintasunaz ikasten dugu zer den Iainkoaren borondatea.

        Borthiztasunaz faboratzen eta sendotzen gara Iainkoaren borondatearen konplitzeko, eta haren arauera bizitzeko.

        Konseilluaz abisatzen gara nola behar dugun munduaren, haragiaren,e ta deabruaren enganamenduetarik begiratu.

        Adimenduaz egiten gara gai Fedeko misterioen ardiesteko.

        Zuhurtziaz ordenatzen ditugu geure bizitzea eta obra guztiak behar den bezala, eta behar dena gana, zein baita Iainkoa gure azken fina, eta ontasun guztia.

 

 

Zortzi dohatsutasunen deklarazinoa.
Hama hirurgarren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Zer aditzen duzu dohatsutasunaren izenaz?

        IHARDESTEA. Zenbait obra berthutezkoak zeruko dohatsutasunaren ardiesteko bideak bezala direnak: eta hargatik obra hek konplitzen dituztenal dohatsu direla erraiten da gure Salbatzaileak bere Ebanjelioan.

        GALDEGITEA. Deklara ezazu bada nola aditu behar diren dohatsutasun hauk.

        IHARDESTEA. 1. Dohatsu dira gogoz eta borondatez probe direnak,z eren hekena da zeruko erresuma. Halakoak dira munduko onhasunak eta handirasunak Iainkoa gatik uzten dituztenak: edo aberats izanagatik ere, hetan gogoa ezarten eztutenak.

        2. Dohatsu dira presuna emeak eta mansoa, zeren halakoek lurra gozatuko dute. Hek dira nihoren kontra haserretzen eztirenak egiten zaizten bidegabeak libroki barkatzen dituztenak, eta mundu hunetako gaitzak pazientiki eta gaiztu gabe pairatzen dituztenak.

        3. Dohatsu dira nigar egiten dutenak, zeren berak izanen dira konsolatuak.

        Hek dira munduko atseginetarik aparturik eta bere bekatuez urrikiturik penitenziazko obretan ibiltzen direnak.

        4. Dohatsu dira iustizia gose eta egarri direnak, zeren berak aseko dira. Hek dira gauza guztietan bere eginbidea konpliturik bertzeri ere ongi egitera, eta berak ere obra onetan egunetik egunera aitzinago iragaitera enseiatzen direnak.

        5. Dohatsu dira miserikordia egiten dutenak, zeren hala berek ere miserikordia ardietsiko dute.

        Hek dira bihotz-berak, beharrean daudenak, urrikari dituztenak, eta bere ahalaren arauaz onez ere faboratzen dituztenak.

        6. Dohatsu dira bihotzez garbi direnak, zeren ikusiko dute Iainkoa.

        Halakoak dira bekaturen notharik bere konzienzietan sentizen eztutenak.

        7. Dohatsu dira presuna bakezkoak, zeren hek deithuko dira Iainkoaren seme.

        Halakoak dira nehorekin etsaitzen eztirenak, eta bertzeren arteko gaitzerizkoak eta etsaitasunak iraungirik ahal dagiten bezanbat guztien adiskidetzera enseiatzen direnak.

        8. Dohatsu dira iustizia gatik persekuzioneak eta trabailluak pairatzen dituztenak, zeren hekena da zeruetako erresuma.

        Halakoak dira Iainkoaren lege sainduaren defendatzeagatik, edo zenbait bertze egitekoa gatik hoben gabe gaitz, pena, dolore, eta trabaillu pairatzen dutenak.

 

 

Bekatuen diferenziaren deklarazinoa.
Hamalaur garren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Zein deitzen duzu bekatu orijinala?

        IHARDESTEA. Bekatu hura zeinetzaz kutsaturik sortzen baikara Adam gure lehenbiziko Aitaren bekatua dela kausa: zeren nola Adamek bekatu egin zuenean likistu eta nothatu baitzuen bere ethorkia eta naturaleza, eta guztiok baikara haren ethorkitik eta naturalezatik, halatan sortzen gara likistuak eta nothatuak: eta nothadun hura deitzen da bekatu orijinala, erran nahi da ethorkizkoa, edo ithurburutik heldu dena.

        GALDEGITEA. Zer deitzen duzu bekatu aktuala?

        IHARDESTEA. Guk geurok Iainkoaren legearen kontra egiten, erraiten, eta pensatzen duguna.

        GALDEGITEA. Zenbat dira bekatu aktualak?

        IHARDESTEA. Biya: bata beniala, eta bertzea mortala.

        GALDEGITEA. Zer erran nahi du mortal hitz hunek?

        IHARDESTEA. Leku hunetan hanbat nola hilgarria.

        GALDEGITEA. Eta benial bertze hitz hunek zer erran nahi du?

        IHARDESTEA. Hanbat nola barkakizuna, errazki barkatzen den bekatua.

        GALDEGITEA. Zergatik deitzen dira mortal bekatu batzuk?

        IHARDESTEA. Zeren hek arima hiltzen baitute: Erran nahi du, khentzen eta iraungitzen dutela arimatik Iainkoaren garazia, zein baita gure bizitze espirituala, eta are gehiago egozten dituzte arimak sekulako heriotzera, zein baita ifernua.

        GALDEGITEA. Eta zergatik bertze bekatu batzuk deitzen dira benial?

        IHARDESTEA. Zeren errazki barkatzen baitira, ikusirik ezen Iainkoaren garazia eztutela gal arazitzen, eta ez nehor ifernura egozten.

        GALDEGITEA. Zertan ezagutzen da bekatu bat mortal ala benial denz?

        IHARDESTEA. Bekatu mortal da Iainkoaren eta gure Giristino lagunaren kontra egiten den guztia, baldin gauza asko handia ba-da, eta borondatearen konsentimendu osoarekin egiten bada; baiña gauza gutia eta aphurra denean, eta borondatea ere ez xoil deliberatua, orduan benial da eta ez mortal.

        GALDEGITEA. Zer kalte ekartzen deraukute bekatu benialek?

        IHARDESTEA. Lehenbizikorik gure Iainkoa ganako amorioa, karitatea, eta debozinoa hozten eta gutitzen deraukute, eta gero heken satisfazinotan zerbait pena mundu hunetan edo Purgatorioko lekuan pairatzera obligatzen gaituzte.

        GALDEGITEA. Bekatu benialak zertzaz barkatzen dira?

        IHARDESTEA. Hamar gauzez.

        1. Meza enzuteaz.

        2. Gorputz sainduaren rrezibitzeaz.

        3. Kofesino jeneralaren erraiteaz.

        4. Pater nosteraren erraiteaz.

        5. Bihotzezko urrikimenduaz.

        6. Bulharraren ioiteaz.

        7. Gurutzearen seiñalearen egiteaz.

        8. Ipizkuaren benedizinoaz.

        9. Ur benedikatuaren hartzeaz.

        10. Ogi benedikatuaren iateaz.

 

 

Bekatu mortal buruzagien deklarazinoa. Hamabortzgarren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Zer da Urguillutasuna?

        IHARDESTEA. Sobera abantail bere buruari desiratzea, eta bertzeak mesprexaturik nehor bere berdin ez edukitzea.

        GALDEGITEA. Zer da Abarizia?

        IHARDESTEA. Munduko aberatstasunen neurrigabeko gutizia, duen baiño onhasun gehiago desiratzen duela, edo dituenetan sobera gogoa ezartea.

        GALDEGITEA. Zer da haragizko bekatua?

        IHARDESTEA. Haragiaren atseginetan eta plazereren gogoa edukitzea, eta emaztetara emana izaitea.

        GALDEGITEA. Zer da Inbidia?

        IHARDESTEA. Bertzeren ontasunaz damu, eta kalteaz atsegin hartzea.

        GALDEGITEA. Zer da Gula?

        IHARDESTEA. Sabelari sobera iarraikitzea, ian-edanean gogoa edukitzea.

        GALDEGITEA. Zer da Haserretasuna?

        IHARDESTEA. Kanpoan eta barrenean mendekatzeko desiraz eta gaitzerizkoaz betherik ibiltzea.

        GALDEGITEA. Zer da Nagitasuna?

        IHARDESTEA. Gogoaren hiltasun bat zeiñetzaz egiten baita presuna hain triste eta pisu, non ongi egiteko gogorik eta indarrik ezpaitu bere baithan sentitzen.

        GALDEGITEA. Zergatik bekatu hauk deitzen dira mortalak, eta zazpi?

        IHARDESTEA. Ez zeren bekatu mortalak ez tiren zazpi baiño gehiago, baiña zeren zazpi hak bertze guztien erroak eta ithurburua baitira: erran nahi da, bertze guztiak hautarik ilkitzen era sortzen direla.

 

 

Espiritu Sainduaren kontrako bekatuen deklarazinoa.
Hamaseigarren Kapitulua

 

        GALDEGITEA. Zer da Espiritu sainduaren kontra bekatu egitea?

        IHARDESTEA. Espiritu sainduak bere ontasuna gatik eskentzen eta presentatzenderaukun garaziaz konturik egin gabe bekatutan barrena sartzea.

        GALDEGITEA. Zergatik erraiten da bekatu batzuk Espiritu sainduaren kontrakoak direla?

        IHARDESTEA. Zeren malizia hutsez egiten baitira. Eta nola flakotasunezko bekatuak bai-tira Aitaren kontra, eta ignoranziazkoak Semearen, hala maliziazkoak dira Espiritu Sainduaren kontra. Eta hek dira guztietako gaixtoenak, perilosenak, eta erremediatzeko gaitzenak.

        GALDEGITEA. Zer erraiten du gure Salbatzailleak bekatu hetzaz?

        IHARDESTEA. Eztirela barkatzen mundu hunetan, eta ez bertzean ere.

        GALDEGITEA. Nola aditu behar dira hitz hauk?

        IHARDESTEA. Bekatu hetarik bat zuek (lehenbiziko partean ezarriak baitira guztiak) eztirela barkatzen, eta bertzeak nekez barkatzen direla. Lehenbizikoa eta azkena (zein baitira Iainkoaren miserikordiaz etsitzea, desesparatzea, eta penitenziarik egin gabe bekatu mortaletan hiltzea) eztirela barkatzen; eta berriz bertze laurak barka ba-ditezke ere, ordea xoil nekez eta mirakuilluz bezala erremediatzen dira, presunaren borondate gaixtoa gogorra, eta itsutua dela kausa. Hartarakotzat halakoak komunzki bere bekatuetan hiltzen dira.

        Bertze gaiñerako lehen partean diren gauzek eztute deklarazinorik behar; Halatan hemen akabatzen da Doktrina Kristianaren bigarren partea.

 

aurrekoa hurrengoa