www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Dotrina kristiana
Estebe Materre
1617, 1623

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Dotrina christiana, Estebe Materre. Iacoves Millanges, 1623

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN PARTEA

 

Giristonak iakin behar duen doktrina deklarazino gabe

 

PATER NOSTER

        Gure Aita zeruetan zaudena, erabil bedi sainduki zure izena; ethor bedi zure erresuma: egin bedi zure borondatea, zeruan bezala lurrean ere: Iguzu egun gure eguneko ogia; eta barka diatzaguzu geure zorrak, guk gure gana zordun direnei barkazen derauztegun bezala: eta Ez zaitzazula utz tentamendutan errortzera: aitzitik begira gaitzazu gaitzetik. Biz hala Salbatzaillea.

 

ABE MARIA

        Agur Maria, garaziaz bethea, Iauna da zurekin: benedikatua zara emazteen artean, eta benedikatua da zure sabeleko fruitua, Iesus. Maria saindua, Iainkoaren ama, egizu othoitz gu bekatoreok gatik, orai eta gure heriotzeko orenean. Biz hala salbatzaillea.

 

CREDO IN DEUM

        Sinhesten dut Iainko Aita bothere guztia duena, zeruaren eta lurraren egilea baithan. Eta Iesu-Kristo haren seme bakoitz gure Iauna baithan, zein konzebitu baitzen Espiritu sainduaren obraz, sorthu zen Maria Birjina gatik. Pairatu zuen Ponzio Pilatusen manuaren azpian, kruzifikatu zuten, hil zen, eta ehorzi zuten; iautsi zen ifernuetara; iaiki zen bizirik hirurgarren egunean hilen artetik; ikan zen zeruetara, iarririk dago Iainko Aita bothere guztia duenaren eskuiñeko aldean; handik ethorriko da hilen eta bizien iulgatzera. Sinhesten dut Espiritu saindu baithan, Eliza Katholika saindua, Sainduen partaletasuna, bekatuen barkamendua, haragiaren piztea, bethiere iraunen duen bizitzea. Hala da salbatzaillea.

 

SALVE REGINA

        Agur Erregina miserikordiaren ama, bizitzea, eztitasuna, eta gure esperanza agur. Zure gana gaude oihuz Ebaren seme desterratuok. Zure gana gaude hatsbeherapenez, aiez, eta nigarrez nigarrezko haran hunetan. Ea bada gure arartekoa, zure begi miserikordiazko horiek itzul itzazu gure gana, eta Iesus benedikatua zure sabeleko fruitua erakuts diazaguzu desterru hunen ondoan. A bihotz-bera, a urrikalmendutsua, a Maria birjina eztia.

 

IAINKOAREN MANAMENDUAK

        Iainkoaren manamendu sainduak dira hamar.

        Lehenbizikoa: Iainko bat dela sinhetsirik, hura bera gauza guztien gaiñetik onhets, adora, eta zerbitza dezagula.

        Bigarrena: arnegurik, zinik, edo iuramenturik banoki eta premia gabe eztagigula.

        Hirurgarrena: Igandeak eta bertze bestak begira ditzagula.

        Laurgarrena: geure burhasoak ohora ditzagula.

        Bortzgarrena: nehor hil eztezagula.

        Seigarrena: haragizko obrarik ezkontzaz kanpoan eztagigula.

        Zazpigarrena: deus ebats eztezagula.

        Zortzigarrena: Nehori falseriarik erauz eztiazogula.

        Bederatzigarrena: bertzeren senharrik edo emazterik desira eztezagula.

        Hamargarrena: lagunaren onhasunari guthizia ezkakitzala.

 

ELIZAREN MANAMENDUAK

        Eliza ama sainduaren manamenduak dira bortz.

        Lehenbizikoa: Igandetan eta bertze bestetan Meza osoa enzun dezagula.

        Bigarrena: Urthean behin bedere kofesa gaitezila.

        Hirurgarrena: Gorputz saindua Bazko-garizumakoz errezibi dezagula.

        Laurgarrena: Gartha denboretan, Bijilietan, eta Garizuman (baldin traburik ezpadugu) barur gaitezila.

        Bortzgarrena: Hamarren primiziak osoki paga ditzagula.

        Bortz manamendu hauken gaiñera baditu Elizak bi debeku.

        Bata da, Otzilare larunbatetan haragirik ez iatea.

        Eta bertzea, Abendoaren lehenbiziko Igandetik Trofaniaraiño, edo Erregeen eguneraiño, eta hauste egunetik Bazko zahar arteño eztirik ez egitea, espos Mezarik ez enzutea.

 

ARTIKULU FEDEZKOAK

        Artikulu fedezkoak. Giristinoak sinhetsi behar dituenak dira hamalaur: zazpiak dira Iainkoari Iainko bezala ukitzen zaitzanak, eta bertze zazpiak Iesu Kristo gure salbatzaileari gizon bezala dagotzanak.

        Iainkoari Iainko bezala ukitzen zaitzanak dira hauk.

        Lehenbizikoa, badela Iainko bat indar eta bothere guztia duena. Bigarrena, Iainkoa dela Aita.

        Hirurgarrena, Iainkoa dela Seme.

        Laurgarrena, Iainkoa dela Espiritu saindu. Aita, Semea, eta Espiritu saindua hirur presuna eta egiazko Iainko bat.

        Bortzgarrena, Iainkoa dela Kreatzaillea.

        Seigarrena, Iainkoa dela Salbatzaillea.

        Zazpigarrena, Iainkoa dela lorifikatzaillea.

        Bertze zazpiak Iesu Kristo gure Salbatzaileari gizon bezala dagotzanak dira hauk.

        Lehenbizikoa, Iainkoaren semea konzebitu zela, eta egin gizon Birjina Mariaren sabelean Espiritu sainduaren obraz.

        Bigarrena, sorthu zela gelditurik Andre dana Maria erdi baiño lehen, erditzean, eta erdiz gero ere Birjina.

        Hirurgarrena, kruzifikatu zutela, hil zela, eta ehorzi zutela.

        Laurgarrena, iautsi zela ifernuetara, erran nahi da, lurraren barreneko leku beheretara edo linboetara, eta handik athera zituela han haren ethortzearen begira zeuden arima sainduak.

        Bortzgarrena, piztu zela hirurgarren egunean.

        Seigarrena, ikan zela zeruetara, eta iarririk dagoela bere Aitaren eskuineko aldean.

        Hamalaur artikulu hauken gaiñera eman ahal ditezke oraiño bortz gehiago Kredotik atherarik.

        Lehenbizikoa, badela Eliza bat, erran nahi da Giristino fidel guztien batasun bat eta konpaiñia bat.

        Bigarrena, Eliza hunetan badela obra on guztien partaletasuna.

        Hirurgarrena, badela halaber bekatuen barkamendua.

        Laurgarrena, munduaren azken finean guztiok piztu beharko dugula.

        Bortzgarrena, mundu hunetako bizitzearen ondoan izanen dela bertze munduan bizitze finik eta akabatzerik izanen eztuen bat.

 

SAGARAMENDUAK

        Elizako Sagaramendu sainduak dira zazpi.

        1. Bathaioa.

        2. Konfirmazinoa.

        3. Gorputz saindua.

        4. Penitenzia.

        5. Oliadura, edo Anunzioa.

        6. Ordena.

        7. Ezkontza.

 

BERTHUTEAK

        Berthute prinzipalak dira zazpi: eta hetarik hirurak deitzen dira Teologalak, eta laurak Kardinalak.

        Teologalak dira, Fedea, Esperanza, eta Karitatea.

        Kardinalak dira, Prudenzia, Iustizia, Tenperanzia, eta Borthitztasuna.

 

PERFEZIONEKO KONSEILLUAK

        Perfet izaiteko konseilluak dira hirur.

        1. Borondatezko probetasuna.

        2. Bethiereko kastitatea.

        3. Bekaturik ezten gauza guztietan obedient izaitea.

 

OBRA MISERIKORDIAZKOAK

        Obra miserikordiazkoak Giristonoak konplitu behar dituzkeienak dira hamalaur, zazpiak dira arimakoak, eta bertze zazpiak gorputzekoak.

        Arimako zazpiak dira hauk.

        1. Eztakienari erakustea.

        2. Bekatorearen korrejitzea eta zenzatzea.

        3. Beharrean dagoenari konseillu onaren emaitea.

        4. Tristeen konsolatzea.

        5. Bidegabeen pazientki pairatzea.

        6. Gaizki egilei barkatzea.

        7. Bizien gatik, hilen gatik, eta gaizki ekiten derakutenak gatik othoitz egitea.

        Gorputzekoak dira hauk.

        1. Gose denari iatera emaitea.

        2. Egarri denari edatera eskentzea.

        3. Erromerian dabilzanen, eta bertze beharren ostatatzea.

        4. Biluzien bestitzea.

        5. Erien eta garzelan daudenen bisitatzea, hautemaitea, eta konsolatzea.

        6. Gathibuen libratzea eta atheratzea.

        7. Hilen ehorztea.

        Hauk dira hamalaur obra miserikordiazkoak: eta deitzen dira miserikordiazkoak eta ez iustiziazkoak, zeren zenbait behar ordu premiazkoz bertzetan, debozinozkoak eta borondatezkoak baitira, eta ez obligazinozkoak edo bortxazkoak.

 

ESPIRITU SAINDUAREN DOHAIÑAK

        Espiritu sainduaren dohaiñak dira zazpi.

        1. Zuhurzia.

        2. Adimendua.

        3. Konseillua.

        4. Borthitztasuna.

        5. Iakintasuna.

        6. Pietatea.

        7. Iainkoaren Beldurtasuna.

 

ZORTZI DOHATSUTASUNAK

        Zortzi presuna suerte dohatsu direla erraiten du gure Salbatzailleak bere Ebanjelioan ,eta baitira hauk.

        1. Gogoz eta borondatez probe direnak.

        2. Presuna emeak eta mansoak.

        3. Nigar egiten dutenak.

        4. Iustizia gose eta egarri direnak.

        5. Miserikordia egiten dutenak.

        6. Bihotzez jahu direnak.

        7. Presuna bakezkoak.

        8. Iustizia gatik persekuzioneak eta trabailluak pairatzen dituztenak.

 

BEKATUEN DIFERENZIAK

        Bi bekatu suerte dira: Orijinala, eta aktuala.

        Eta aktuala: bata da mortala, eta bertzea beniala.

 

BEKATU MORTAL BURUZAGIAK

        Bekatu mortal buruzagiak dira zazpi.

        1. Urguillutasuna.

        2. Abarizia.

        3. Haragizko bekatua, edo emakhoitasuna.

        4. Inbidia.

        5. Gula, edo sabel+darraiotasuna.

        6. Haserretasuna.

        7. Nagitasuna.

 

ZAZPI BEKATU MORTALEN ERREMEDIOAK

        Zazpi bekatu hauken kontra badira zazpi erremedio.

        1. Urguillutasunaren kontra, humiltasuna.

        2. Abariziaren kontra liberaltasuna.

        3. Haragizko bekatuaren kontra, kastitatea, emaztetarik apart egoitea.

        4. Inbidiaren kontra, onheriztea.

        5. Gularen soberaniazko ian edanaren kontra, abstinenzia, neurriz iatea eta edatea.

        6. Haserretasunaren kontra, dilijenzia, erne eta iratzarri izaitea.

 

ESPIRITU SAINDUAREN KONTRAKO BEKATUAK

        Espiritu sainduaren kontra direla erraiten diren bekatuak dira sei.

        1. Iainkoaren miserikordiaz etsitzea eta desesperatzea.

        2. Obra onik gabe salbatuko dela uste izaitea ere presumitza.

        3. Egia iakinaren eta ezagutuaren kontra ioaitea.

        4. Bertzeren ontasun espiritualaz damu hartzea.

        5. Bekatutan itsuturik eta gogorturik egoitea.

        6. Azken finean penitenziarik egin gabe bekatu mortaletan hiltzea.

 

IAINKOAREN AITZINEAN OIHUZ MENDEKU ESKE DAUDEN BEKATUAK

        Iainkoaren aitzineari oihuz mendeku eske daudela erraiten diren bekatuak dira laur.

        1. Gogoan deliberaturik, eta aitzinetik pensaturik egiten den heriotzea.

        2. Naturaren kontra egiten den haragizko bekatua.

        3. Probeen gaizki tratatzea.

        4. Zerbitzariei eta langilei bere soldataren eta iornalaren goratzea, eta bortxaz edukitzea.

        Erraiten da laur bekatu hauk mendeku eske daudela, zeren bertze guztien artetik hain itsusiak eta zuzenaren kontrakoak baitira, non berak bere egileen kontra iaikitzen baitira.

 

BERTZEREN BEKATU UKITZEN GAITZUTENAK

        Bertzeren bekatuak bertzeren direlarik gu-ere ukiten gaituztenak dira bederatzi.

        1. Gaizki konseillatzea.

        2. Gaizki manatzea.

        3. Gaizki egiten narritatzea.

        4. Gaizki egilearen konsentitzea.

        5. Lausengatzea.

        6. Gaizki egiten duenari laguntzea.

        7. Gaizki egilearen alde iartzen garela haren defendatzea.

        8. Gaizki egiten duela abisatu behar bidean ixilik egoitea.

        9. Ez ikusi eta ez aditu egiten duela bertzeren falten disimulatzea.

        Bekatu hauk berzerenak direlarik gure-ere badira, zeren partale gerthatzen baikara.

 

ARIMAREN ETSAIAK

        Arimaren etsaiak dira hirur: Mundua, Deabrua, eta Haragia.

        Hetarik handiena da Haragia: zeren Mundua eta Deabrua khen ditzakegu geure ganik baiña ez Haragia.

 

Laur azken finak

        Azken finak bekaturik ez egiteko gogoan eduki behar direnak dira laur.

        Lehenbizikoa; Heriotzeko orena; Arimaren gorputzetik partitzean izanen den egitekoa eta herstura.

        Bigarrena, Azken iudizioa geure bizi guztian egin ditugun bekatuez eman beharko dugun kontua.

        Hirurgarrena, ifernua: eta han gaixtoek sekulakotz pairatu beharko duten pena eta dolorea.

        Laurgarena, Parabisua, onek eta Iustuek fin gabe gozatuko duten loria.

 

Iainkoak digula hara heltzeko indar dohain eta garazia.

Biz hala.

 

aurrekoa hurrengoa