www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Dotrina kristiana
Estebe Materre
1617, 1623

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Dotrina christiana, Estebe Materre. Iacoves Millanges, 1623

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU HUNEK HIRUR PARTE DITU

 

        Lehenbizikoan ibenuzen da Giristinoak iakin behar duen Doktrina deklarazino gabe.

        Bigarrenean Doktrina haren deklarazinoa galdeginez eta ihardetsiz egina.

        Hirurgarrenean ezarten dira debozinozko othoitz eta Orazino batzuk bere denboretan egin eta erran behar direnak.

 

 

A MONSEIGNEUR

Monseigneur le reverendissime Clavde de Rveil Euesque de Bayonne, Conseiller du Roy en fes Conseils d'Estat et Priué, Aumosnier et Predicateur ordinaire de sa Majesté, etc.

 

        Monseigneur,

        Voicy ce liuret escrit en Basque, et dressé ponr le profit de Basques, qui se vient rendre à vous, qui estes le Prelat tres-merité de cette nation Basque. Il vous est iustement deu, puis qu'il a esté connu dans le territoire a vostre Dioceze: et d'ailleurs comme il traicte de l'instruction spirituelle des ames, il se vient par deuoir ietter conte les bras de celuy sous et par l'auctorité du quel depart et administré le pain de la doctrine salutaire. Ce zele ardent que vous temoignez au salut de ces ames que vous sont commises, et ce foing pastoral qui vous fait employer à la visite de votre troupeau, auec tant d'affection comme un chacun sçait, me portent à croire que vous ne reietterez pas ce mien ouurage, lequel quoy que petit, et indigne de vous estre presenté, vous auez meantmoins cy-deuant aduoué propre et utile pour l'aduencement spirituel de ceux auquels ie le destine: ioint que ceste affabilité gracicuse, que la nature a si viuement emprint en vostre visage, me fait esperer que vous luy ferez un accueil aggreable, tant en consideration de son utilité, comme aussi pour la sincere intention de celuy qui le vous dedie. Agreez doncques ie vous supplie que son front soit honoré de vostre nom celebre, afin qu'il soit de tant mieux receu de vos diocesains Basques qu'il sera par eux recognu pour votre, et comme ne venant en leurs mains que par celles de leur Prelat, qui respire à toute reste le bien et salut de leurs ames. Sur l'asseurance de ceste faueur te prieray ce grand Dieu qui coronne de glorie à ceux qui procurent l'accoissement de son honneur, qu'il benisse vos loüables desseins, et comble vostre ame de ses graces: et auec ce me diray en toute humilité.

        Monseigneur,

Vostre tres-humble et tres-obeyssant serviteur,

F.E. Materre

 

 

EUSKALDUNEI

 

        Miretsiko duzue agian nik (Euskal-herriko ez naizelarik) Euskaraz eskiribatzeko ausartziaren hartzea. Baiña baldin konsidera ba-dadi edirenen duzue eztela gauza hunetan ausarrziarik, eta ez zer miretsirik: aitzitik bertzela egin ba-nu miretsi behar zatekeiela eta erran ahanzi zitzaitala neure eginbidea. Zeren Iainkoak niri hitzkunza hunen ikasteko enze aphur bat eman derautanaz geroz, iduritzen zait hoben nukeiela, eta ere ezagutza gutitako eta esker gabe izanen ninzela, baldin Euskal-herrian ikasia Euskal-herriko probetxutan enplegatu ez-panu.

        Ebanjelioko zerbitzari alfer hura gaztigatu zuen bere nabusiak, zeren irabazian erabiltzeko errezibitu zuen talentua eta dirua estalia eta ehortzia eduki zuen. Handik izan noiz ni ere beldur hala gertha zekidan, baldin Euskaraz menzatzeko ardiesi dudan talentua eta iakina arima irabazian enplegatu gabe ehortzia eta gordea edukitzen banuen. Eta etzait iduri asko dela Kadiratik predikatuz probetxu egitea baiña are uste dut eskiribuz ere behar dela enseiatu eta trabaillatu.

        Eta nola lanak zimendutik behar baitu hasi, eta gure salbamenduko obraren zimendua baita Doktrina Kristiana, halatan nik ere, handik hasten naizela, hartu dut gogo liburutto hunen egiteko, eta iendartera atheratzeko, hunetan (bertze erakuslerik eztenean) ikus dadin laburzki zer-ere sinhetsi, obratu, eta esktu behar baita; Eta gero ikus dadin halaber nola behar den Euskara eskiribatu eta irakurtu.

        Gaiñerakoan badakit Euskal-Herria añhitz moldez minzatzen direla, eta nor bere herriko Euskara zaikala hoberenik eta ederrenik. Eta handik gogoka emaitan deraut ene eskiribatzeko molde haur etzaiela guztiei ongi idurituko: baiña nahi dut iakin dezaten halakoek nek hitzkuntza hunetan dakidana Saran ikasi dudala, eta hango euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuiatzeko, zeren ez paitakit nik hangoa baizen. Ordea ea Sarako Euskara denz Euskal-herriko hoberena eta garbiena, ez naiz ni hartan sartzen, bat-bederak emanen du bere iduririk. Eta Sarako Euskara hunetzaz kontent eztenak ezkiriba beza bertze Euskara hobeago batez eta hobeakiago, ez naiz ni hargatik bekaiztuko, eta ez inbidios izanen.

        Finean hemen den guztia borondate on batekin Iainkoaren ohoretan eta arimen probetxutan egina da: Hala beraz errezibi ezazue, eta zuen orazinoetan egin nazazue partale.

 

 

EXAMINAZALEEN APROBAZINOA

 

        Ikusi dut Bayonako Iaun Bikario Jeneralaren manuz Dotrina Kristiana daritzan liburu bat Aita Materrak egina, eta edireiten dut ez tuela deus ere gure Fede sainduaren kontrako gauzatik: Aitzitik dela obra bat ttipia delarik handia, hitz gutiz añhitz erraiten duena, ongi 7eskiribatua, eta merexi duena ibil dadin iendartean, eta guztien eskuetan. Saran egina Abendoraen lehenean, milla seietan ehun eta hamesei garren urthean.

P. de Axular

 

        Ikusi dut eta irakurtu gure Iaun Bikario Jeneralaren manamanduaren azpian Aita Materra San Franziskoren Ordenako Fraide eta Reuleko Gradianak egin duen Dotrina Kristana, eta eztut hartan edireiten gure Fede, eta Eliza ama Katholika sainduaren kontrako gauzarik: Aitzitik iduritzen zait dela Euskaldun guztienzat probetxu handitakoa, eta hala inprimaturik argira ilkitzeko digne dela. Isatsun egina Abendoaren bortzgarren egunean, milla seietan ehun eta hamaseigarren urthean.

P. De Guilantena

 

 

IRAKURZAILEARI

 

        Nola bethiere aprendiz eta ikas-behar baikara, eta gaitz baita obra baten alde guztiz jugen nehork ezin arbuia dezakeien bezala egitea, beha egotu naiz ea zer erraiten zuten iendek nik zerbait urthute duela eskiribatu nuen giristinoaren Dotrinaz, eta ediren dut ezen batzuen artean hartzaz zebilan solhasa, eta erraiten zena zela Dotrina eta Dotrinaren deklarazinoa ez elkarrekin, baiña beregainki eta bereziki bi partetan ibeni behar zirela. Bada halako hrl atsegin egiteagatik, eta renoni ere eztela gaizkiago iduriturit berezi ditut elkar ganik, eta egin bi parte. Eta zeren añhitz baita Euskal-herrian irakurtzen dakienik, baiña ez Euskara baizen bertze hitzkunzarik aditzen, halatan egin ditut halakoenzat Euskaraz debozinozko othoitz eta Orazino batzuk, goizetan, arratsetan, eta bertze añhitz denboratan eta okasinotan egin eta erran ahal ditezkeienak, zeinetzaz egiten baitut hirurgarren partea, Guztiak dohazi borondate on batez eginak. Egiezu begitarte, eta errezebi itzazu nik zeurerk balira errezibi nitzan nahi zendukeien bezala.

 

aurrekoa hurrengoa