www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristiņau dotrinea
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

FEDEKO ARTIKULUAK,
DIRA AMALAU

 

Lenengo zazpirar Jangoikotasunari dagokaz: beste zazpirak gure Jaun Jesu Kristo Jangoiko, ta Gizon egiazkoen Gizatasun santuari.

 

 

Jangoikotasunari dagokazanak dira onek

 

        Lenengoa, sinistu Jangoiko guztiz poderoso bakar bategan.

        Bigarrena, sinistu dala Aita.

        Irugarrena, sinistu dala Semea.

        Laugarrena, sinistu dala Espiritu Santua.

        Bostgarrena, sinistu dala Kriadorea.

        Seigarrena, sinistu dala Salbadorea.

        Zazpigarrena, sinistu dala Glorifikadorea.

 

 

Gizatasunari dagokazanak dira onek

 

        Lenengoa, sinistu Jesu Kristo gure Jauna Gizona danez, sortu izan zala Espiritu Santuen obraz, ta graziaz.

        Bigarrena, sinistu jaio zala Santa Maria Birjineaganik, geratuten zala Birjina, semea jaio baño lenago, jaiaketan, eta jaio eskero.

        Irugarrena, sinistu artu ebala eriotzea, ta pasiñoa, gu bekatari ok salbaetarren.

        Laugarrena, sinistu jatsi zala infernuetara, eta aen etorrera santuen begira egozan Guraso Santuen Arimak atara zituzala.

        Bostgarrena, sinistu irugarren egunean illen arterik biztu zala.

        Seigarrena, sinistu Zeuretara igo ebela, eta jarririk dagoala Aita Jangoiko guztiz poderosoen eskumatati.

        Zazpigarrena, sinistu etorriko dala biziak eta ilak juzgetara. Esan gura dau: onai gloria emaitera, zerren gorde zituezan aen Mandamentu Santuak: eta gestoai betiko pena, zerren gorde etzituezan.

 

aurrekoa hurrengoa