KRISTIÑAU DOKTRINARAKO SARREREA
Kristiñau fiel guztiak
dagoz txito obligadurik
deboziñoa artzera
euren biotz guztitik,
Jesus gure argien
Kurutze Santuagaz;
bada an ill gura izan eban
gu atereteagaiti
gure pekatuen azpiti
ta arerio gestoti.
Orregaiti bada
egin bear zara,
alan zeñatutera
nolan santiguetara,
iru Kurutze egiñaz:
lenengoa bekokian
Jangoikoak libradu gaitzan
pensamentu gestoetarik;
bigarrena aoan
Jaungoikoak libradu gaitzan
berba deungeetarik;
irugarrena bularrean
Jangoikoak libradu gaitzan
obra, ta gogo gestoetarik
modu onetan esanaz:
Kurutze Santearen señaleagati
geure arerioetarik
libradu gagizuz
geure Jaun eta Jangoikoa.
Aitearen, ta Semearen ta Espiritu Santuaren Izenean. Amen.
|