www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristiņau dotrinea
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

JANGOIKOAREN LEGEKO AGINDE,
EDO MANDAMENTUAK DIRA AMAR

 

Lenengo irurak dagokaz Jangoikoaren onreari; eta beste zazpirar lagun urkoaren onari.

 

        Lenengoa da Jangoikoa gauza guzien ganean amaetea.

        Bigarrena aen Izen Santuaz juramentu banoan ez egitea.

        Irugarrena, Jai egunak santifikaetea.

        Laugarrena, Aita, eta Ama onretea.

        Bostgarrena, ez iltea.

        Seigarrena, aragiazko pekaturik ez egitea.

        Zazpigarrena ez ostutea.

        Zortzigarrena, testimonio falsorik ez ezartea, ta guzurrik ez esatea.

        Bederatzigarrena, lagun urkoen emazterik ez deseetea.

        Amargarrena, besteen ondasunik ez deseetea.

        Amar Mandamentu onek bitan sartuten dira: Jangoikoa serbidu, ta gauza guztien ganean amadutean, ta zeure lagun urkoa zeure burua legez. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa