www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Dirua galgarri
Mariano Izeta
1962

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Dirua galgarri, Mariano Izeta. Auspoa, 1962

 

 

aurrekoa hurrengoa

—XI—

 

        Apirilen lenbiziko egunetik asi ziren bakantzeko bear zituzten yauntziek prestatzen, eta batez ere Peugeot txikiaren zirriken berritzen. Iritxi zen ilabetearen zortzia. Eguraldi ona zagon. Iguzkiek berotzen zuen. An emenka, landetan yendea ageri zen lanean. Euri ondo eder arekin ongi lotu ziren nekazariak beren lurrari egin aal guzian.

        Gure «turistak», biotza alai eta ortzetan irria, abiatu ziren Suiza aldera, ango aize osasungarria artu naiean. Igaro zituzten bidean bi egun, gauz ederrak ikusiz, eta iritxi ziren Ginebrara. Lenago izebari bazoazile gaztigatu zioten, eta gazteak iritxi orduko izeba eken zai zagon.

        Olakoetan gertatzen den bezala, musuak, irriak eta yostetak izan zituzten elkarren artean. Arrera maitekor bat egin zaben izebak.

        Iri zoragarri artan plazenki pasatzen zituzten egunak, ango edertasunek eta bestak ikusiz.

        Margaret eta Mayi etxetik ateratzen etzirenian Franzisek egiten zituenb ere ibillaldiak Ginebrako kasiko aldera. Iru edo laualdiz aritu zen yokoam eta denetan irabazi. Suerte aundiko gizona zen. Boltsa aski indarrean zauken eta ainbertze gauz erosi zituen oroitzapenetako. Goan bezperan, Margaret eta Mayi etxean zirelarik, Franzis agertu zitzaien uroski esku-muturreko erloju dirdiranta batekin.

        —Agur, ene maiteak, —erran zaben sartu orduko bere besoa erakutsiz.

        —O! Zer erloju ederra! Urrezkoa al da —erran zion Margaretek.

        —Bai, urrezkoa eta Longinez. Zuendako ere ekarri ditut bi edergail. Zuretako Mayi, bertze erloju urrezko bat, eta izebandako urrezko «brazalet» au.

        Bi emaztekiek luluraturik zeuden Franzisek ekarritako gauzekin. Biek ere muinkatu zuten pozaren pozez berendako zen gizon aipagarria.

        Baiaramunean prest ziren etxeratzeko, ainbertze egun atsgeingarri pasatu ondoren izebaren ondoan. Azken agur bat andre maitagarri areri egin eta abiatu ziren bere txokora. Lenago erran zutenbezala, 15 egun pasatu zituzten, eta 24'rako etxean ziren.

 

aurrekoa hurrengoa