www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ekaitzpean
Jose Eizagirre
1948

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ekaitzpean (Ipuinberri), Eizagirre'tar Joseba. Editorial Vasca Ekin, 1948.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AURRETIK

 

        Euskera galduko ba litz Euskal-Erria zearo galdua litzakela ziur ba dakigulako gure izkuntza maiteari iraupena eman nai genioke; beraz, mintzatu ta irakurri bearrean gera, eta irakurtzeko irakurgaiak bear ditugu noski.

        Orrengatik, aizkenengo gure gudate izugarriaren zipriztin beltzak mendi-mendian izkutatuta dagon baserri bateraño nola iritxi diran, gaitzat artuta, «Ekaitzpean» deitzen deten ipuinberri au asmatu eta argitaratzen det.

        Euskeraz irakurtzeko zaletasuna pixtu-arazi eta errezago irakurtzeagatik egintza onen geiena alkarrizketa-eran antolatu det. Eta ala, alkarrizketaz egiña dagona arturik, antzokirako ere errez antzeztu liteke.

 

aurrekoa hurrengoa