www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jean Pierre Duvoisin
1853-1864, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

JAUN DONE JOANI APOSTOLUAREN
APOKALIPZA - 2

 

LEHENBIZIKO KAPITULUA

        1. Jesu-Kristoren Apokalipza, Jainkoak eman dioena, laster gerthatu beharrak direnen agertzekotzat bere zerbitzariei; eta ezagutza eman dio, bere aingerua igorriz Joani bere zerbitzariari,

        2. Zeinak Jainkoaren hitzari lekhukotasun bihurtu baitio, eta Jesu-Kristoren lekhukotasuna hura ikhusi izan duten guziei.

        3. Dohatsu profezia hunetako hitzak, irakurtzen eta entzuten dituena, eta hunetan iskribatuak daudezinak begiratzen dituena, ezen tenorea, hurbildua da.

        4. Joanik Asian diren zazpi elizei. Grazia eta bakea zuei denaganik, eta zenaganik, eta ethorriko denagatik; eta haren tronuaren aitzinean daudezin zazpi izpirituenganik.

        5. Eta Jesu-Kristoganik, zeina baita lekhuko leiala, hiletarik lehenbiziko sorthua, eta lurreko erregeen buruzagia, gu maithatu gaituena eta garbitu gure bekhatuetarik bere odolean,

        6. Eta gu egin izan gaitu Jainkoaren eta bere Aitaren erresuma eta aphez, hari gloria eta buruzagitasuna menderen mendetan. Halabiz.

        7. Huna non heldu den hedoiekin, eta edo-zein begik ikhusiko du, eta hura zilhatu dutenek ere bai. Eta hura ikhustean, lurreko jendaia guziek joko dituzte bulharrak. Bai. Halabiz.

        8. Ni naiz alfa eta omega, hastea eta akhabantza, dio Jainko Jaunak; denak, eta zenak, eta ethorriren denak, guziz ahaldunak.

        9. Ni, Joani, zuen anaia eta laguna atsekabean, eta erresuman, eta jasaitean Jesu-Kristo baithan; izatu naiz, Patmoze deitzen den irlan Jainkoaren hitzagatik eta Jesusi egin lekhukotasunagatik.

        10. Igande egun batez, gogotan eraikia izan nintzen, eta aditu nuen ene gibelean mintzo gaitz bat, hala-nola turutarena,

        11. Zioena: Ikhusten dukana ezar zazu iskribuz liburu batean, eta bidal zazu Asian diren zazpi elizei, Efesan, eta Esmirnan, eta Pergamen, eta Thiatiran, eta Sardesen, eta Filadelfian, eta Laodizean.

        12. Eta itzuli izan nintzen ikhustekotzat niri hari zitzaitan mintzoa; eta itzuli nintzenean, ikhusi nintuen urhezko zazpi gandereilu.

        13. Eta zazpi gandereilu urhezkoen erdian Gizonaren-Semea iduri zuen norbait, soineko luze bat jauntzia eta urhezko gerriko batez bulhar azpian tinkatua.

        14. Haren burua berriz eta ileak xuriak ziren ardi ilea bezala eta elhurra bezala; eta haren begiek sugarra iduri zuten.

        15. Eta haren oinek iduri zuten letoina, labe gorrian bezala, eta haren mintzoak iduri zuen ur handien orroa.

        16. Eta bazaduzkan zazpi izar bere esku eskuinean, eta haren ahotik ilkhitzen zen ezpata bat bi aldeetarik zorroztua, eta haren begitharteak argitzen zuen hala-nola iguzkiak bere indarrean.

        17. Eta hura ikhusi nuenean, erori nintzen hila iduri haren oinetara. Eta bere esku eskuina gainean ezarri zarotan, zioelarik: Etzaitezela izi, ni lehena naiz eta azkena.

        18. Eta bizi naizena, eta hila izatu naiz eta huna non bizi naizen menderen mendetan, eta nik daduzkat heriotzearen gakhoak eta ifernukoak ere.

        19. Ezartzkitzu bada iskribuz ikhusten ditutzunak, eta direnak, eta haukien ondotik gerthatu behar direnak.

        20. Huna ene esku eskuinean ikhusi ditutzun zazpi izarren misterioa, eta zazpi gandereiluena, zazpi izarrak dira zazpi elizen aingeruak, eta zazpi gandereiluak, zazpi elizak dira.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Iskriba zozu Efesako elizaren Aingeruari: Huna zer dioen zazpi izarrak bere esku eskuinean daduzkatzienak, eta zazpi urhezko gandereiluen artean dabilanak.

        2. Badakizkit zure eginak, eta nekheak, eta egartzeak, eta nola gaixtaginak ezin jasan ditzazketzun, eta haztatu ditutzula apostolu zirela erraileak, hala etzirelarik, eta gezurretan atzeman ditutzu.

        3. Eta jasankor zare, eta egarri izan duzu ene izenagatik, eta ez duzu ukho egin.

        4. Bainan badut zuretzat erraiteko bat, zeren eta bazterrerat utzi duzun zure leheneko karitatea.

        5. Orhoit zaite beraz nondik zaren erori, eta egizu penitentzia, eta bihur zaite leheneko egintzetara. Ezen bertzela, heldu natzaitzu, eta kenduko darotzut zure gandereilua bere lekhutik, ez baduzu egiten penitentzia.

        6. Hau ordean baduzu, higuin dituzu alabainan Nikolatiarren egitateak, zeinak hastio baititut nik ere.

        7. Beharririk duenak entzun beza Izpirituak elizei diotena: Garhaileari emanen diot jan dezan bizitzeko zuhaitzetik, zeina baitago ene Jainkoaren pharabisuan.

        8. Eta Esmirnako Elizaren aingeruari iskriba zozu: Huna zer dioen lehena eta azkena denak, hil izan eta bizi denak:

        9. Badakizkit zure atsekabea eta behartasuna, bainan zare aberats, eta zuretzat gaizkika mintzo dira Juduak direla erraiten dutenak, eta hala ez direlarik, bainan bai Satanen biltzar direnak.

        10. Jasaitera zohazenez ez izan beldurrik batere. Huna non debruak zuetarik zenbait sartuko dituen presondegian, gaizkirat tarritatuak izan ditezentzat, eta atsekabe izanen duzue hamar egunez. Zaude gogor heriotzeraino, eta nik emanen darotzut bizitzeko khoroa.

        11. Beharririk duenak entzun beza Izpirituak elizei diotena: Garhaile atherako denak ez du bidegaberik izanen bigarren heriotzetik.

        12. Eta iskriba zozu Pergamako elizari: Huna zer dioen bi aldeetarik zorrozturikako ezpata dadukanak.

        13. Badakit non duzun egoitza, S

        atanen alkhia dagoen tokian dela, eta ihardukitzen duzu ene izena, eta ez duzu ukhatu ene sinhestea. Ez-etare egun hekietan zeinetan Antipas, ene aithorle leiala hila izan baitzen zuen artean, non baitaduka Satanek bere egoitza.

        14. Bainan badut zure alderat erraiteko zerbait; zeren hor baditutzun dadukatenak Balaamen irakaspenarentzat, zeinak Balaki irakasten baitzioen galbide atheratzin Israelgo semeen aitzinera, sori etziren gauzetarik janarazten, eta lerrarasten lohikeriarat.

        15. Hala-hala eta zuk oraino badituzu Nikolatiarren irakaspenarentzat dadukatenak.

        16. Orobat egizu penitentzia, bertzela horrako natzaitzu laster, eta hekiei gudu emanen diotet ene ahoko ezpatarekin.

        17. Beharririk duenak entzun beza Izpirituak elizei diotena: garhaizea daramanari emanen diot mana gordea eta harri xuritto bat emanen diot, eta harriaren gainean iskribatua izen berri bat, hartzaileak baizik, nihork ez dakiena.

        18. Eta iskriba zazu Thiatirako elizaren aingeruari: Huna zer dioen Jainkoaren Semeak, zeinak baititu begiak su-garraren pareko, eta zangoak letoina iduriak.

        19. Ezagutzen ditut zure eginak, eta sinhestea, eta zure karitate eta erabiltzea, eta zure jasankortasuna, eta zure azkeneko eginak lehenekoak gainditzen dituztenak.

        20. Bainan badut zure alderat erraiteko zerbait: uzten duzulakotz Jesabel, emazteki profetatzat bere burua ematen duen bat, irakhaspen egitera, eta ene zerbitzarien enganatzera, hekiek lohikerietan erorraraztera, eta Jainkoaizunei eskainietarik janaraztera.

        21. Eta eman izan diot penitentzia egiteko astia, eta ez du nahi bere lohikeriaz urrikitara ethorri.

        22. Huna bada jarraraziren dut ohaturik, eta harekin khutsatu direnak, hesturarik gaitzenean izanen dira, baldin ez badute beren tzarkeriez penitentzia egiten.

        23. Eta haren semeak heriotzez hilen ditut, eta eliza guziak jakintsun eginen dira, ni naizela galtzarrak eta bihotzak ondoraino haztatzen ditudana, eta zuetarik bat-bederari eginen diot bere egiteen arabera. Zuei berriz, erraiten darotzuet,

        24. Eta gainerako Thiatiran zaretenei: Irakaspen huntan ez dauden guziak, eta ezagutu ez dutenak Satanen maltzurkerien handia, berek dioten bezala, ez darotzuet bizkarrera emanen gehiagoko kargarik.

        25. Bainan behintzat, dadukazuena begira zazue ni ethorri bizkitartean.

        26. Eta garai atherako denari eta ene egintzak azkeneraino begiratu ditukeenari nausitasuna emanen diot jendaien gainean,

        27. Eta erabiliko ditu burdinazko zigorraz, eta lurrezko untzi bat bezala izanen dira zathikatuak,

        28. Nik ere ene Aitarenganik hartu izan dudan bezala, eta emanen diot goiztiriko izarra.

        29. Beharririk duenak entzun beza izpirituak elizei diotena.

 

HIRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta iskriba zozu Sardeseko elizaren Aingeruari: Huna zer dioen Jainkoaren zazpi izpirituak eta zazpi izarrak daduzkanak: Badakizkit zure eginak, baduzula bizi zarelako izena, eta hila zarela.

        2. Zaude atzarri, eta gothur zazu bertze hiltzera zihoazenak: ez ditut ezen zure egintzak betheak aurkhitzen ene Jainkoaren aitzinean.

        3. Gogoan har zazu beraz zer izan eta zer aditu duzun, eta begira zazu, eta penitentzia egin. Ez bazaude ordean atzarria, ethorriko natzaitzu ohoina bezala eta ez duzu jakinen zein orduz ethorriko natzaitzun.

        4. Hargatik Sardesen badituzu izen bakhar batzuek beren soinekoak zikhindu ez dituztenak; eta hetxek enekin ibiliko dira soineko xuritan, zeren mereztun baitira.

        5. Garhaizia eramanen duena horrela izanen da soineko xuriz jauntzia, eta haren izena ez dut bizitzeko liburutik ezeztatuko, eta aithortuko dut haren izena ene Aitaren aitzinean, eta haren aingeruen aitzinean.

        6. Beharririk duenak entzun beza Izpirituak elizei diotena.

        7. Eta iskriba zozu Filadelfiako elizari: Huna zer dioen Sainduak eta Egiatiak, Dabiten gakhoa dadukanak, zeinak idekitzen baitu, eta nihork ez du hersten; zeinak hersten baitu, eta nihork ez du idekitzen.

        8. Badakizkit zure eginak. Huna non aitzinean idekirik ezarri darotzutan nihork herts ez dezakeen sarbidea; indar guti duzulakotz, eta ene hitza duzulakotz, begiratu, eta ez duzulakotz ukhatu ene izena.

        9. Huna non Satanen bilkhutik emanen darozkitzutan Juduak direla erraile batzuek, eta ez dira hala, bainan gezurrez dira mintzo. Huna non ethorraraziko ditudan, eta khurtuko dira zure aitzinean, eta jakintsun eginen dira nola zaitudan maite.

        10. Begiratu duzulakotz ene jasanpeneko hitza, nik ere begiraturen zaitut frogetako orduan, zeina ethortzekoa baita mundu guzira lurrean bizi direnen frogatzera.

        11. Huna non heldu naizen berehala, idukazu eskuan duzuna, nihork har ez dezan zure khoroa.

        12. Garhaile atheratzen denaz habe bat eginen dut ene Jainkoaren tenploan, eta ez da gehiago kanporat ilkhiren; eta haren gainean iskribatuko dut ene Jainkoaren izena, eta ene Jainkoaren hiriaren izena, Jerusaleme berriarena, zerutik jausten dena ene Jainkoaganik, eta ene izen berria.

        13. Beharririk duenak entzun beza Izpirituak elizei diotena.

        14. Eta iskriba zozu Laudizeako elizaren aingeruari: Huna zer dioen Egiak, lekhuko leial eta egiazkoak, zeina baita Jainkoaren kreaturen has-burua.

        15. Badakizkit zure eginak, etzutela ez hotza ez beroa, balinba bazine edo hotz edo bero.

        16. Bainan ephela zarelakotz, eta etzarelakotz ez hotza ez eta beroa, hasiko natzaitzu arthikitzen ene ahotik.

        17. Erraiten baituzu: Aberats naiz, eta onthasundun, eta ez naiz, nihoren behar; eta ez dakizu zarela erromes, eta urrikaltzeko, eta behar, eta itsu, eta buluz.

        18. Sinhets nezazu, eros dizadazut suan garbiturikako urhea, aberats zaitezentzat, eta jauntz detzatzuntzat soineko xuriak ager ez dadien zure buluztasunaren ahalkeria, eta uronez busti zatzu zure begiak ikhuz dezazuntzat.

        19. Nik ene maiteak larderiatzen ditut eta azotatzen. Erna zaite beraz, eta egizu penitentzia.

        20. Huna non nagoen athe aitzinean, eta jotzen dut; nihork aditzen badu ene hela, eta idekitzen badarot athea, sarthuko naiz harengana, eta afalduko naiz harekin eta hura enekin.

        21. Garhaile atherako dena jarraraziko dut enekin ene tronuan, nik ere garhaitu izan dudan bezala, eta jarri izan naizen bezala ene Aitarekin haren tronuan.

        22. Beharririk duenak entzun beza Izpirituak elizei diotena.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Gero ikhusi izan nuen; eta huna athe bat idekia zeruan; eta turuta bat bezala niri mintzatzen lehenbizian aditu izan nuen mintzoak erran zarotan: Igan zaite hunat eta erakutsiren darozkitzut horien ondoan gerthatu behar direnak.

        2. Eta ordu berean gogotan eraikia izan nintzen; eta huna jarlekhu bat ezarria zen zeruan, eta jarlekhuaren gainean norbait jarririk.

        3. Eta jarria zagoenak iduri zuen jaspe eta zardoniz harria, eta jarlekhuaren inguruan bazen ortzadar bat esmeralda iduri zuena.

        4. Eta jarlekhuaren inguruan baziren bertze hogoi eta lau jarlekhu, zeinen gainean hogoi eta lau zahar jarriak eta soineko xuritan jauntziak, eta hekien buruetan urhezko khoroak.

        5. Eta tronutik ilkhitzen ziren simistak, eta garrasiak, eta ortziriak; eta tronuaren aitzinean baziren zazpi argi biztuak, zeinak baitira Jainkoaren zazpi izpirituak.

        6. Eta bazen tronuaren aitzinean berinazko itsaso bat bezala kristaila iduri, eta jarlekhuaren erdian eta jarlekhuaren inguruan zauden lau abere aitzin-gibeletan begiz betheak.

        7. Eta lehenbiziko abereak iduri zuen lehoina, eta bigarrenak aratxea, eta hirugarren abereak zuen begitharte bat gizonarena bezalakoa, eta laugarren abereak iduri zuen hegaldaka dohan arranoa.

        8. Eta lau abereek bazituzten seira hegal, eta inguruan eta barneko aldean betheak ziren begiz. Eta ez gabaz, ez egunaz, atsik hartu gabe, erraiten zuten: Saindu, Saindu, Saindua Jainko Jauna, guziz ahalduna, zeina baitzen, eta zeina baita, eta zeina ethorriko baita.

        9. Eta abere hekiek haritzen zirenean gloria, ohore eta benedizione ematen tronuaren gainean jarria zagoenari, menderen mendetan bizi denari,

        10. Ahuspez erortzen ziren hogoi eta lau zaharrak tronuan jarria zagoenaren aitzinean eta adoratzen zuten menderen mendetan bizi dena eta beren khoroak tronu aitzinera arthikitzen zituzten, ziotelarik:

        11. Badagokizu gure Jainko Jauna, bihur dakizun gloria, eta ohore, eta indarra: Zeren Zuk egin baititutzu guziak, eta Zure nahiz baitziren, eta eginak baitira.

 

BORTZGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikhusi nuen tronuan jarririk zagoenaren esku eskuinean liburu bat barnetik eta kanpotik iskribatua, eta zazpi zigiluz joa.

        2. Eta ikhusi nuen aingeru borthitz bat goraki oihu egiten: liburuaren zabaltzea eta zigiluen urratzea dagokioenik nor da?

        3. Eta nihor etzen ez zeruan, ez lurrean, ez luphean ere, liburua zabal zezakeenik, ez-etare hari begira.

        4. Eta ni nigar minetan nindagoen nihor etzelakotz gai aurkhitu liburuaren zabaltzeko, ez-etare haren ikhusteko.

        5. Eta zaharretarik batek erran zarotan: Ez egin nigarrik; huna non Judaren tribuko lehoinak, Dabiten semeak, irabazi duen liburuaren zabaltzeko eta zigiluen urratzeko botherea.

        6. Eta ikhusi nuen; eta huna tronuaren erdian, eta lau abereen artean, eta zaharren erdian, Bildots bat xutik, hila iduri; bazituen zazpi adar eta zazpi begi, zeinak baitira Jainkoaren zazpi izpirituak, lur guzira igorriak direnak.

        7. Eta ethorri zen, eta hartu zuen liburua tronuan jarria zagoenaren eskuineko eskutik.

        8. Eta liburua zabaldu izan zuenean, lau abereak, eta hogoi eta lau zaharrak ahuspez eman ziren Bildotsaren aitzinean, guziek eskuetan zaduzkatelarik maniurrak eta untzi batzuek betheak usain onez, zeinak baitira sainduen othoitzak.

        9. Eta kantatzen zuten kantika berri bat, ziotelarik: Badagokiozu, Jauna, liburuaren zabaltzea eta hartako zigiluen urratzea, zeren izan baitzare heriotzez hila, eta Jainkoarentzat zure odolaz erosi baikaituzu leinu, eta mintzaia, eta populu, eta jendaki guzietarik.

        10. Eta egin izan gaituzu gure Jainkoarentzateko errege, eta aphez, eta erreginaturen gare lurraren gainean.

        11. Eta ikhusi nuen, eta aditu hainitz aingeruen boza tronuaren, eta abereen, eta zaharren inguruan, eta hekien ostea mila-milinenetara igaiten zen,

        12. Goraki oihuz ziotelarik: Badagokio hila izan den Bildotsari ardiestea berthutea, eta Jainkotasuna, eta zuhurtzia, eta indarra, eta ohorea, eta gloria, eta benedizionea.

        13. Eta zeruan, eta lurraren gainean, eta luphean diren guziei, eta itsasoan eta haren barnean direnei, orori aditu nioten erraiten: Tronuan jarria dagoenari, eta Bildotsari: Benedizione, eta ohore, eta gloria, eta bothere menderen mendetan.

        14. Eta lau abereek erraiten zuten: Halabiz. Eta hogoi eta lau zaharrak ahuspez erori ziren, eta adoratu zuten menderen mendetan bizi dena.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikhusi nuen Bildotsak ideki zuela zazpi zigiluetarik bat, eta aditu nuen lau abereetarik bat, ortziriaren boza bezalako batekin: zato eta ikhus zazu.

        2. Eta ikhusi nuen, eta huna zaldi zuri bat, eta haren gainean jarria zenak bazuen balazta bat eta eman zioten khoro bat, eta garaitzaile garaitzerat athera zen.

        3. Eta ideki zuenean bigarren zigilua, bigarren aberea aditu nuen erraiten: Zato eta ikhus zazu.

        4. Eta athera zen bertze zaldi bat gorrasta, eta haren gainean jarria zenari emana izan zitzaioen bakea lurretik khentzea, eta gizonak beren artean hilka hariaraztea, eta emana izan zitzaioen ezpata handi bat.

        5. Eta ideki zuenean hirugarren zigilua, hirugarren aberea aditu nuen erraiten: Zato eta ikhus zazu. Eta huna zaldi beltz bat, eta haren gainean zenak balantza bat eskuan bazadukan.

        6. Eta aditu nuen boz bat bezala lau abereen artetik erraiten: Erregu ogia otxinean eta hiru erregu garagar otxinean, eta arnoari, eta olioari ez uki.

        7. Eta ideki zuenean laugarren zigilua, aditu nuen laugarren aberearen boza erraiten: Zato eta ikhus zazu.

        8. Eta huna zaldi hits bat, eta haren gainean jarria zenak izena zuen Herioa, eta zarraikioen ifernua, eta eskua emana izan zitzaioen lurraren lau bazterretan jendea hilarazteko ezpataz, eta gosetez, eta izurritez, eta lurreko abere basez.

        9. Eta ideki zuenean bortzgarren zigilua, ikhusi nituen aldarepean, Jainkoaren hitzagatik, eta ekharri zuten lekhukotasunagatik hilak izan zirenen arimak.

        10. Eta deihadar handitan hari ziren, ziotelarik: Noiz arteo, Jauna, (saindu eta egiati zarena) egonen zare zuzenari bere bidea emateko, eta gure odolari asperkunde lurrean bizi diren horietarik?

        11. Eta bakhotxari emana izan zitzaioen soineko xuri bat, eta errana izan zitzaioten igurik zezaten aphur bat oraino, bethe zedin artekan hekien zerbitzari-lagun eta anaia, hekiek bezala hiltzekoak zirenen moltzoa.

        12. Eta ikhusi nuen, ideki zuenean seigarren zigilua; eta huna lur-ikhara handi bat egin izan zen, eta iguzkia belztu zen ilezko zakhu bat bezala, eta ilhargia dena odola bezala egin izan zen.

        13. Eta izarrak zerutik erori ziren lurrera, pikondoak bere pikoak ixurtzen dituenean bezala, haize handi batek iharrosten duenean.

        14. Eta zerua bildu zen, liburu bat biribilkatzen den bezala, eta mendi guziak eta irlak jauzi izan ziren beren tokitarik.

        15. Eta erregeak, eta buruzagiak, eta soldadu aitzindariak, eta aberatsak, eta botheredunak, eta gathibu guziak eta hala etzirenak, gorde ziren oro harziloetan eta mendietako harkadietan.

        16. Eta erraiten zioten mendiei eta harkadiei: Eror zaitezte gure gainera, eta gorde gaitzatzue tronuan jarria dagoenaren ikhusmenetik eta Bildotsaren haserretik,

        17. Zeren ethorri baita hekien hasarrearen egun gaitza; eta nork iraunen duke?

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Horietarik lekhora, ikhusi nituen lau aingeru lurraren lau izkinetan xutik, lurreko lau haizeak atxikitzen zituztela, eman etzezatentzat lurraren gainera, ez-eta itsasora, ez-eta-ere zuhaitz bakhar baten gainera.

        2. Eta ikhusi nuen bertze aingeru bat iguzki-sortzetik igaiten, Jainko biziaren seinalea zadukala, eta lurrari eta itsasoari bidegabe egiteko eskua zuten lau aingeruei oihu handi bat egin zioten,

        3. Erraiten ziotelarik: Ez egin lurrari, ez itsasoari, ez-eta zuhaitzei kalterik kopetetan hatz bat ezar dezotegun artean Gure Jainkoaren zerbitzariei.

        4. Eta aditu nuen zenbatekoa zen hatzaz joak izan zirenen ostea, ehun eta berrogoi-ta-lau mila hatzaz bereziak Israelen semeen ondore guzitarik.

        5. Judaren leinutik hamabi mila hatzaz bereziak: Rubenen leinutik, etc.; Gaden leinutik, etc.;

        6. Aserren leinutik, etc.; Neftalien leinutik, etc.; Manazeen leinutik, etc.;

        7. Zimeonen leinutik, etc.; Lebien leinutik, etc.; Isakharren leinutik, etc.;

        8. Zabulonen leinutik, etc.; Josepen leinutik, etc.; Benjaminen leinutik hamabi mila hatzaz bereziak.

        9. Ikhusi nuen gero, nihork khonda etzezakeen oste handi bat jendaki, eta leinu, eta populu, eta mintzaia orotarikakoa, tronuaren eta Bildotsaren aitzinean xutik, soineko xuritan eta palmak eskuetan.

        10. Eta goraki oihuz zauden, erraiten zutelarik: Agur gure Jainko tronuan jarria dagoenari eta Bildotsari.

        11. Eta aingeru guziak xutik zauden tronuaren, eta zaharren, eta lau abereen inguruan; eta ahuspez erori ziren tronuaren aitzinean, eta adoratu zuten Jainkoa,

        12. Ziotelarik: Biz, benedizionea, eta ospea, eta zuhurtzia, eta eskerra, eta ohorea, eta botherea, eta indarra gure Jainkoari menderen mendetan. Halabiz.

        13. Eta zahar bat mintzatu zen eta erran zarotan: Nor dira soineko xuritan dauden horiek? eta nondik ethorri dira?

        14. Eta ihardetsi nioen: Jauna, badakizu zuk. Eta erran zarotan: Horiek dira atsekabe handien artetik hunat ethorri direnak, eta beren soinekoak Bildotsaren odolean garbitu eta xuritu dituztenak.

        15. Hargatik daude Jainkoaren tronuaren aitzinean, eta gau eta egun hura zerbitzatzen dute bere tenploan; eta tronuaren gainean jarria dena hedatuko da horien gainera.

        16. Ez dute gehiago ez goserik ez egarririk ikhusiko; eta horien gainean ez dute joko ez iguzkiak, ez bero baterek.

        17. Zeren tronuaren erdian dagoen Bildotsa izanen baita horien artzain, eta edaranen baititu bizitzeko ithur-uretan, eta Jainkoak horien begietan xukhaturen baititu nigar guziak.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta ideki izan zuenean zazpigarren zigilua, zerua ixilik gelditu zen oren erdi baten ingurua.

        2. Eta ikhusi nituen Jainkoaren aitzinean xutik dauden zazpi aingeruak, eta zazpi turuta eman izan zitzaizkoten.

        3. Eta ethorri zen bertze aingeru bat, eta aldarearen aitzinean gelditu zen isentsatzeko untzi bat eskuan, eta eman zioten isentsu hainitz, ezar zitzantzat saindu guzien othoitzak Jainkoaren tronu aintzinean den urhezko aldarearen gainean.

        4. Eta sainduen othoitzetarikako isentsuen khea Jainkoaren aitzinean igan zen aingeruaren eskutik.

        5. Eta aingeruak hartu zuen isentsarioa, eta bethe zuen aldareko sutik; eta lurraren gainera arthiki zuen, eta athera ziren ortziriak, eta deihadarrak, eta simistak, eta lur-ikhara handi bat.

        6. Eta zazpi aingeru, zazpi turutak zituztenak, turuta jotzeko eginbidetan eman ziren.

        7. Eta lehenbiziko aingeruak jo zuen turuta; eta harria suarekin eta odolarekin nahaste egin izan zen, eta arthikia izan zen lurraren gainera, eta lurraren herena errea izan zen, eta zuhaitzen herena kiskaili izan zen, eta belhar ferde guzia xigortu izan zen.

        8. Eta turuta jo zuen bigarren aingeruak; eta mendi handia bezalako bat, su-garra zarioela, arthikia izan zen itsasora, eta itsasoaren hirugarrena odol bilhakatua izan zen.

        9. Eta itsasoan bizia zuten kreaturen hirugarrena hil izan zen, eta galdu izan zen untzien hirugarrena.

        10. Eta hirugarren aingeruak turuta jo zuen; eta zerutik erori izan zen izar handi bat, su-garretan zuzi bat bezala, eta erori izan zen hibaien herenera eta ithur-uretara.

        11. Eta izarraren izena zen Azantzioa; eta uren herena azantzio bilhakatu izan zen eta hainitz gizon hilak izan ziren ur hekietaz, khirestu zirelakotz.

        12. Eta laugarren aingeruak turuta jo zuen; eta joak izan ziren iguzkiaren herena, eta ilhargiaren herena, eta izarren herena halako moldez non ilhundu baitzen hekien hirugarren phartea, eta heren harek argirik ez baitzuen gehiago ematen egunari, ez-etare gauari.

        13. Eta ikhusi izan nuen, eta entzun zerua barna hegaldaka zihoan arrano baten boza, zeinak oihuz goraki baitzioen: Zorigaitz! zorigaitz! zorigaitz lurrean bizi direnei, turuta jotzekotan diren bertze hirur aingeruakgatik.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Bortzgarren aingeruak turuta jo zuen. Eta ikhusi nuen izar bat zerutik lurrerat erori zela, eta emana izan zitzaioen lezeko phutzuaren gakhoa.

        2. Ideki zuen lezeko phutzua, eta phutzuko khea, igan zen goiti hara nola labe handi batena; eta iguzkia, eta airea ilhunduak izan ziren phutzuko kheaz.

        3. Eta xartalak phutzuko khetik athera ziren lurrera, eta ahal bat emana izan zitzaioten lurreko harrobiek duten bezalakoa.

        4. Manua zuten etzezaten bidegaberik egin ez lurreko belharrari, ez-eta ferde ziren gauzei, ez-eta zuhaitz bakhar bati ere, bainan bai Jainkoaren hatza kopetan izaten etzutenei.

        5. Eta eskua eman izan zitzaioten ez hekien hiltzekoa, baizik ere hekiei bortz hilabethez oinhaze ematekoa; eta hekietarikako oinhazeak dira harrobiak gizona asikitzen duenean bezalako oinhazeak.

        6. Eta egun hekietan, gizonek heriotzea bilhatuko dute, eta ez dute aurkhituren; eta nahiko dute hil, eta herioak ihez eginen diote.

        7. Eta xartala bezalako hekiek iduri zuten gerlakotzat aphaindurikako zaldiak; eta buruan bazituzten khoroak bezalako batzuek, urhezkoak iduriz, eta hekien begithartea gizon begithartea bezalakoa zen.

        8. Eta zituzten ileak emaztekienen idurikoak; eta hekien hortzek lehoinenak iduri zuten.

        9. Eta bazituzten bulharretakoak burdinazkoak iduri eta hekien hegalen harrabotsak zaldi hainitzekin gerlara dihoazen gurdi lasterren harrabotsa iduri zuen.

        10. Eta zituzten buztanak harrobienak iduri; eta eztenak bazituzten buztanetan; eta zuten gizonei kalte egiteko ahala bortz hilabethez; eta beretaz gorago zuten.

        11. Erregetzat lezeko aingerua deithen (sic) dena Hebraraz Abaddon, Grekaraz Apollion, Latinez Exterminans.

        12. Zorigaitz bat iragan da, eta huna non haren ondotik heldu diren oraino bertze bi zorigaitz.

        13. Eta seigarren aingeruak turuta jo zuen, eta Jainkoaren aitzinean den aldarearen lau izkinetarik aditu nuen boz bat,

        14. Erraiten seigarren aingeru turutadunari: Ufrateko hibai handian estekatuak diren lau aingeruen lokharriak urra zatzik.

        15. Eta deslothuak izan ziren lau aingeruak, zeinak eginbidetan baitzauden oreneko, eta eguneko, eta hilabetheko, eta urtheko, hiltzekotzat gizonetarik herena.

        16. Eta hogoi miletan hamar miletara igaiten zen zaldizkoen armada hura; aditu nuen ezen zenbat ziren.

        17. Eta hula ikhusi nituen zaldiak ikhusaldi hartan; hekien gainean jarriak zaudenek bazituzten suzko, hiazintazko eta sufrezko bulharretakoak; eta zamarien buruak ziren lehoin buruak bezalakoak, eta hekien ahotarik ilkhitzen ziren sua, eta khea, eta sufrea.

        18. Eta hirur izurri hauetaz, ahotarik atheratzen zitzaizkoten su, khe eta sufreaz hila izan zen gizonetarik herena.

        19. Ezen zamari hekien ahala datza ahoan eta buztanean; ezen hekien buztanak sugeen idurikoak, buruekin dira eta buru hekiez zaurtzen dute.

        20. Eta izurri haukietaz hil izan etziren bertze gizonak etziren beren eskuetako egintzez urrikitan sarthu, ez gehiago adoratzekotzat debruak, urhezko, zilharrezko, letoinezko, harrizko eta zurezko jinkordeak, zeinek ezin baitezakete ez ikhus, ez adi, eta ezin ibil baititazke.

        21. Eta etzuten penitentziarik egin beren gizon hiltzeketez, ez phozoindatzeez, ez lizunkeriez, ez-etare beren ohoinkeriez.

 

HAMARGARREN KAPITULUA

        1. Ikhusi nuen gero bertze aingeru hazkar bat zerutik jausten hedoi batez inguraturik, eta ortzadar bat buru gainean; eta haren begithartea zen iguzkia iduri, eta haren zangoak suzko habe batzuek bezala.

        2. Eskuan bazuen liburutto bat zabaldua. Eskuineko zangoa ezarri zuen itsasoaren gainean eta ezkerrekoa lurraren gainean,

        3. Eta borthizki oihu egin zuen, lehoinak marruma egiten duenean bezala. Eta oihu egin izan zuenean, zazpi ortzirik beren bozak mintzarazi zituzten.

        4. Eta zazpi ortzirien zazpi bozak mintzatu ziren ondoan, ni iskribatzera nindohan; bainan zerutik aditu nuen boz bat erraiten zarotana: Zigila zatzu zazpi ortzirien erranak, eta ez horiek iskriba.

        5. Eta itsasoaren eta lurraren gainean xutik ikhusi izan nuen aingeruak eskua zerura goititu zuen,

        6. Eta zin egin zuen menderen mendetan bizi denaz, zerua eta hartan direnak, lurra eta hartan direnak, itsasoa eta hartan direnak egin izan dituenaz, Gargoro etzela, denborarik izanen,

        7. Bainan zazpigarren aingeruaren mintzatzeko egunetan, turuta abiatzean, betheko dela Jainkoaren misterioa, jakitera eman izan duen bezala bere zerbitzari profeten ahoz.

        8. Eta zeruko boza aditu nuen niri berriz mintzatzen eta erraiten: Zohaz, eta itsasoaren eta lurraren gainean xutik dagoen aingeruaren eskutik har zazu zabaldua den liburua.

        9. Goan natzaioen beraz aingeruari erraiten nioelarik, eman lezadan liburua. Eta ihardetsi zarotan: Har zazu eta irets zazu eta kharatz eginen darotzu sabela, bainan zure ahoan eztia bezala gozo izanen da.

        10. Hartu nuen bada liburua aingeruaren eskutik, eta iretsi nuen; eta ene ahoan gozoa zen eztia bezala; eta iretsi izan nuenean kharastu zen ene sabelean.

        11. Eta erran zarotan: Oraino ere behar duzu profetisatu jendakiei eta populuei, eta mintzaiei, eta errege askori.

 

       

HAMEKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta eman zarotetan khanabera bat, neurtzeko makhila iduri, eta errana izan zarotan: jaiki zaite, eta neur zazu Jainkoaren tenploa, eta aldarea, eta hor adoran daudezinak.

        2. Sorioa berriz, tenploko kanpoaldean dena, bego kanpo, eta ez dezazula neur; zeren eta jendaki atzeei utzia izan zaiote, eta hekiek berroi eta bi hilabethez zangopean erabiliko dute hiri saindua.

        3. Bainan ene bi lekhukoei emanen diotet eskubide, eta zakhutan jauntzirik profeziak adiaraziko dituzte mila berrehun eta hirur hogoi egunez.

        4. Hekiek dira Jainkoaren aitzinean dauden bi olibondo eta bi gandereiluak.

        5. Eta norbaitek gaizkirik egin nahi badiote, sua atherako da hekien ahotik, eta iretsiko ditu hekien etsaiak; eta norbaitek bidegabe ekharri nahi badiote, hainak hola izan behar du hila.

        6. Badute zeruaren hersteko eskua, uririk eror ez dadientzat berak profesia egiten hariko diren egunetan; eta eskua badute uren gainean hekiek odol bihurrarazteko, eta lurra edo-zein izurriz jotzeko, nahiko duten aldi guziz.

        7. Eta akhabatu duketenean beren lekhukotasuna, lezetik igaiten den basabereak gerla emanen diote, eta garhaituko ditu, eta hilen.

        8. Eta hekien gorphutzak etzanak egonen dira Zodoma eta Ejiptoa ispiritualki deitzen den hiri handiko plazetan, non ere hekien Jauna gurutzeari izan baita josia.

        9. Eta asko tribuetakoek, eta populu, eta mintzaia, eta jendakietakoek hekien gorphutzak ikhusiren dituzte hirur egun et-erdiz, eta ez dituzte hobian ehorztera utziko.

        10. Eta lurrean bizi direnak bozkariatuko dira hekien heriotzeaz, eta gozo hartuko dute; eta elkharri emaitza bidaltzen hariko dira, bi profeta hekiek atsekabetan ezartzen zituztelakotz lurrean bizi zirenak.

        11. Bainan hirur egun eta egun erdi baten buruan biziko hatsa Jainkoaganik hekien baithan sarthu zen. Eta xutitu ziren zangoen gainean, eta izialdura handi bat lothu zen hekien ikhusleei.

        12. Eta aditu zuten boz handi bat zerutik hekiei erraiten: Igan zaitezte hunat. Eta beren etsaien begietan, zerura igan ziren hedoi baten gainean. Eta ikhusi zituzten beren etsaiak.

        13. Eta ordu berean egin izan zen lur-ikhara handi bat, eta hiriaren hamargarrena lehertu izan zen; eta lur-ikhara hartan hil izan ziren zazpi mila gizon; eta bertzeak laztuak gelditu ziren, eta gloria bihurtu izan zioten Jainkoari.

        14. Bigarren zorigaitza iragan da; eta huna laster ethorriko dela hirugarren zorigaitza.

        15. Zazpigarren aingeruak jo zuen turuta, eta zeruan egin izan ziren boz handi batzuek, erraiten zutenak: mundu hunetako erreinua Jaunarena egin da eta haren Kristorena, eta erreginaturen du menderen mendetan. Halabiz.

        16. Eta hogoi-ta-lau zaharrak, Jaunaren aitzinean beren alkhietan jarririk daudezinak, ahuspez erori ziren, eta Jainkoa adoratu izan zuten, ziotelarik:

        17. Eskerrak bihurtzen darozkitzugu, Jainko Jaun guziz ahalduna, zarena, eta zinena, eta ethorriko zarena; zeren hartu duzun zure indar handia, eta erreginatzen baituzu.

        18. Eta jendaiak hasarretu dira, eta ethorri da zure hasarredura, eta hilen juiatzeko ordua, eta saria bihurtzeko zure zerbitzari profetei, eta sainduei, eta zure izenaren beldur direnei, ttipiei eta handiei, eta lurra gaizkindu dutenen kalitzekoa.

        19. Eta ideki izan zen Jainkoaren tenploa zeruan, eta han ikhusi izan zen patuko arkha, eta egin izan zen simista, eta oihu, eta lur-ikhara, eta harrite handia.

 

HAMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta sendagail handi bat agertu zen zeruan: andre bat zen iguzkiaz inguratua, eta haren oinen azpian ilhargia, eta haren buruaren gainean hamabi izarrezko khoro bat.

        2. Eta sabelean haurdun baitzen, oihuz hari zen haur minetan, eta oinhazetan zen erditzekotzat.

        3. Eta agertu izan zen bertze ikhuskari bat ere zeruan; eta huna erainsuge handi gorrast bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta zazpi belharreko zazpi buruetan.

        4. Eta bere buztanarekin herrestatzen zuen zeruko izarretarik herena, eta erorrarazi zituen lurraren gainera, eta erainsugea gelditu zen haurminekin zagoen andrearen aitzinean; hura erditzen zenean irestekotzat haren semea.

        5. Eta bizia eman zioen muthikoki bati, zeinak burdin zigorrarekin manatuko baititu jendaia guziak; eta haur hori eraiki izan zen zerura, Jainkoagana eta haren tronuaren ondora.

        6. Eta andreak ihes egin izan zuen toki baztertu batera non baitzuen Jainkoak xuxendurikako lekhu bat, han hazia izatekotzat mila berrehun eta hirur hogoi egunez.

        7. Eta egin izan zen gudu handi bat zeruan: Migelek eta bere aingeruek gudu eman zioten erainsugeari, eta erainsugea gudukatzen zen eta haren aingeruak ere bai.

        8. Eta etziren nausitu, eta etzen gehiago hekientzat zeruan tokirik aurkhitu.

        9. Eta arthikia izan zen erainsuge handi hura, suge zaharra, deitzen dena debrua eta satan, gizon guziak enganatzen dituena; eta anbildua izan zen lezerat, eta haren aingeruak harekin batean izan ziren eragotziak.

        10. Eta aditu nuen boz handi bat zeruan erraiten zuela: osatuak dira orai salbamendua, eta indarra, eta gure Jainkoaren erreinua, eta haren Kristoren botherea, zeren anbildua izan baita gure anaiei iratxikitzaile gaixto zena, eta gau eta egun hekiei Jainkoaren aitzinean gaizki iratxekitzen zuena.

        11. Eta berek garhaitu dute hura Bildotsaren odolaz eta beren lekhukotasunaren hitzaz, eta beren biziak ez dituzte maithatu herioari ihes egiteraino.

        12. Hargatik bozkaria zaitezte, zeruak eta han zaudeztenak. Zorigaitz lurrari, eta itsasoari, zuetara jautsi baita debrua hasarre handitan, zeren baitaki ephea labur duela.

        13. Eta erainsugeak bere burua ikhusirik lurrera arthikia, jazarri zioen haurra egin izan zuen andreari.

        14. Bainan arrano handi baten bi hegal emanak izan zitzaizkon andreari, hegalda zadientzat mortuko bere tokira, non hazia baita denbora bat, eta denboretan, eta denbora baten erdia, sugearen ikhusmenetik kanpo.

        15. Eta sugeak bere ahotik ura arthiki zioen hibaia bezala andreari gibeletik, uharrak eraman zezangatik.

        16. Bainan lurrak andreari ekharri zioen laguntza, eta bere ahoa idekirik iretsi izan zuen sugeak ahotik igorririkako hibaia.

        17. Eta erainsugea andreari sumindu zitzaioen, eta goan zen gudu ematera haren odoletikako bertze semeei, Jainkoaren manuak begiratzen eta Kristori lekhukotasun ekhartzen diotenei.

        18. Eta baratu zen itsasoko legarraren gainean.

 

HAMAHIRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikhusi nuen itsasotik igaiten basabere bat zazpi buru eta hamar adar zituena, eta hamar adarren gainean hamar belharreko, eta zazpi buruetan arneguzko izenak.

        2. Eta ikhusi nuen basabereak iduri zuen lehoinabarra: Aztaparrak hartzarenak zituen eta ahoa lehoinarena. Eta erainsugeak eman zioen bere indarra eta bere ahal handia.

        3. Eta ikhusi izan nuen haren buruetarik bat joa hiltzekotan bezala; eta haren heriozko sakhia sendatua izan zen. Eta lur guziak ederretsi zuen eta eman zen basaberearen ondotik.

        4. Eta adoratu izan zuten erainsugea, basabereari ahala eman ziolakotz, eta basaberea ere adoratu zuten, erraiten zutelarik: nor da basaberearen iduriko? eta nork eginen ahal dio gudu?

        5. Eta emana izan zitzaioen aho bat espantu handi egilea eta arnegu arthikitzailea; eta emana izan zitzaioen gaizki egiteko ahala berrogoi-ta-bi hilabethez.

        6. Eta ahoa ideki izan zuen arneguka haritzekotzat Jainkoari, eta haren izenari, eta haren tabernakleari, eta zeruan daudezinei.

        7. Eta emana izan zitzaioen sainduei gerla egiteko eta hekien garhaitzeko ahala. Eta leinu, eta populu, eta mintzaia, eta jendaki guziren gainean esku emana izan zitzaioen.

        8. Eta adoratu zuten lurreko egoiliar hainek orok, zeinen izenak ez baitira munduaren hastapenetik iskribatuak izatu hila izan den Bildotsaren bizitzeko Liburuan.

        9. Eta nihork beharririk balinbadu adi beza.

        10. Gathibu eramaile dena, bera gathibu goanen da; ezpataz hiltzaile dena, bera ezpatatik goan behar da. Huntan dago sainduen jasanpena eta fedea.

        11. Eta ikhusi nuen bertze basabere bat lurretik igaiten, eta bazituen bi adar bildotsarenak bezalakoak, bainan erainsugea bezala mintzo zen.

        12. Eta lehenbiziko basaberearen bothere bera erabili zuen haren aitzinean; eta lurrari eta hartan daudenei adorarazi zioten lehenbiziko basaberea, zeinari sendatu izan baitzitzaioen heriozko sakhia.

        13. Eta egin zituen sendagaila handiak, zerutik sua jautsarazterainokoan gizonen aitzinean.

        14. Eta liluratu zituen lurreko egoiliarrak, basaberearen aitzinean egiteko ahala zuen sendagailen ariaz, erraten ziotelarik lurreko egoiliarrei, ezpataren sarraskia izanik bizi zen basaberearen mustra bat egin zezaten.

        15. Eta basaberearen mustrari bizia emateko ahala emana izan zitzaioen, eta mustra hura mintzaraztekoa, eta mustra adoratuko etzuten guziak hilaraztekoa.

        16. Eta eginen du izan dezaten guziek, ttipiek, eta handiek, eta aberatsek, eta beharrek, eta beren buruen jabe direnek eta hala ez direnek basaberearen hatza esku eskuinean edo belharrean.

        17. Eta nihork saltzerik edo erosterik ez dezan egin-ahal, ez balinbadu basaberearen hatza, edo izena, edo izenaren zenbatekoa.

        18. Huntan da zuhurtzia. Duenak adimendu berez beza zenbat den basaberearen zenbatekoa. Ezik gizon baten hanbatekoa da; eta haren hanbatekoa sei ehun eta hirur hogoi-ta sei.

 

HAMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikhusi nuen; eta huna Bildotsa xutik zagoela Ziongo mendiaren gainean, eta baziren harekin ehun eta berrogoi-ta lau mila haren izena eta haren Aitarena belharrean iskribaturik zakhartenak.

        2. Eta zerutik aditu nuen boz bat, ur handien harrabotsa iduri eta ortziri handi baten karraska bezala. Eta nik aditu nuen boza zen maniurrarien maniurrak hari direnean bezalakoa.

        3. Eta jarlekhuaren, eta lau abereen, eta zaharren aitzinean kantatzen zuten kantika bat bezala, eta nihork ezin eman zezakeen kantu hura ehun eta berrogoi-ta lau mila lurretik erosiak izan ziren hekiek baizik.

        4. Horiek dira emaztekiekin khutsatu ez direnak, ezen diran birjina. Horiek dira Bildotsari jarraikitzen direnak nora-nahi goan dadien. Horiek gizonetarik erosiak izatu dira, Jainkoari eta Bildotsari pikain bezala.

        5. Eta horien ahoan ez da aurkhitu gezurra. Alabainan thonarik gabe dira Jainkoaren tronuaren aitzinean.

        6. Eta ikhusi izan nuen bertze aingeru bat zeru erdia gaindi hegaldaka zihoala, Ebanjelio bethierekoa zadukalarik irakhasteko lurrean daudezinei, eta jendaki, eta leinu, eta mintzaia, eta populu guziei,

        7. Erraiten zuelarik goraki: Zaitezten Jaunaren beldur, eta ohore ekhar zozue, ezen ethorria da haren erabakietako orena, eta adora zazue zeru, lurren, itsaso eta ithur-uren egilea.

        8. Eta ondotik ethorri zen bertze aingeru bat erraiten zuela: Erori da, erori Babilona handia, jendaia guziei edanarazi diotena beren linburkerien arno hasarrea.

        9. Eta hirugarren aingeru bat agertu zen bertzeen ondotik, erraiten zuelarik goraki: Nork ere adoratu baituke basaberea, eta haren mustra, eta hartu belharrean edo eskuan haren hatza,

        10. Hainak edanen du Jainkoaren hasarrezko arnotik, haren hasarrezko untzian huts-hutsa xuxendua denetik, eta suaz, eta sufreaz oinhaztatua izanen da aingeru sainduen aitzinean eta Bildotsaren aitzinean.

        11. Eta hekien oinhazeetako khea iganen da menderen mendetan, eta ez egunaz, ez gauaz onik ez dute izanen basaberea eta haren mustra adoratu duketenek, eta ekharri duketenek, haren izenaren hatza.

        12. Huntan da Jainkoaren manamenduak eta Jesusen fedea begiratzen dituzten sainduen jasainpena.

        13. Eta zerutik boz bat aditu nuen, eta erraiten zarotan: Iskriba zazu: Dohatsu hilak Jauna baithan hiltzen direnak. Oraidanik, dio Izpirituak, beren nekhetarik hats har dezaten, ezen jarraikitzen zaizkote beren egintzak.

        14. Eta ikhusi nuen, eta huna hedoi zuri bat, eta hedoiaren gainean jarririk norbait gizonaren Semearen idurikoa, urhezko khoro bat buruan eta sega zorrotz bat eskuan.

        15. Eta bertze aingeru bat athera zen tenplotik, goraki oihu egiten zuela hedoiaren gainean jarria zagoenari: Arthik zazu zure sega, eta ebak zazu, zeren ethorria baita ephai-aroa, ezen zorhitu dira lurreko uztak.

        16. Eta hedoi gainean zenak lurrera arthiki zuen sega eta ebakia izan zen lurra.

        17. Eta bertze aingeru bat ilkhi zen zeruan den tenplotik, hura ere sega zorrotz bat eskuan.

        18. Eta athera zen aldaretik bertze aingeru bat suaren gainean esku zuena; eta oihu egin zioen hazkarki sega zorrotza zadukanari, eta erran zioen: Erabil zazu zure sega zorrotza eta ebak zatzu lurreko mahastiko molkhoak, ezen onthuak dira hango mahatsak,

        19. Eta aingeruak hedatu zuen bere sega zorrotza lurrera, eta bildu zituen lurreko mahatsak, eta arthiki zituen Jainkoaren hasarreko dolhare handira.

        20. Eta hiriz kanpoan oinkatua izan zen dolharea eta handik athera zen odola zaldien kaberestuetaraino mila eta sei ehun estaden eremuan.

 

HAMABORTZGARREN KAPITULUA

        1. Eta zeruan ikhusi nuen bertze seinale bat handia eta ederresgarria zena, zazpi aingeru azkeneko zazpi izurriak zaduzkatenak, hekien bidez baita akhitzen Jainkoaren hasarrea.

        2. Eta ikhusi izan nuen berinazko itsaso bat bezala suarekin nahasia; eta basaberearen, eta haren mustraren, eta haren izeneko zenbataren garhaitzaileak xutik berinazko itsasoaren gainean, Jainkoaren maniurrak eskuetan.

        3. Eta kantatzen zuten Moise Jainkoaren zerbitzariaren kantika, eta Bildotsaren kantika, ziotela: Handi eta ederresgarri dira zure egintzak Jainko Jaun guziz-ahalduna; zuzenak eta zinak dira zure bideak, oi mendeetako Erregea.

        4. Nor ez da zure beldur izanen, Jauna? eta nork ez du goretsiren zure izena? Ezen zu zare bakharrik urrikalmendutsua, eta jendaki guziak ethorriko dira eta adoran emanen dira zure aitzinean, agertuak direlakotz zure erabakiak.

        5. Eta gero ikhusi nuen, eta horra non lekhukotasuneko idukolharen tenploa idekia izan zen.

        6. Eta tenplotik ilkhi ziren zazpi izurriak zaduzkaten zazpi aingeruak, liho-harizko soin xuri eta garbiak jauntzirik, eta urhezko gerrikoz bulharretan tinkaturik.

        7. Eta lau abereetarik batek zazpi aingeruei eman ziotzaten zazpi urhezko untzi, Jainko menderen mendetan bizi denaren hasarreaz betheak.

        8. Eta tenploa khez bethe zen Jainkoaren handiagatik eta haren indarragatik; eta tenploan nihor ezin sar zaitekeen, zazpi aingeruen zazpi izurriak iragan artean.

 

HAMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta aditu nuen boz handi bat tenplotik erraiten zazpi aingeruei: Zohazte eta lurraren gainera ixur zatzue Jainkoaren hasarrearen untziak.

        2. Eta goan zen lehenbizikoa, eta lurraren gainera hustu zuen bere untzia, eta basaberearen hatza zutenei eta haren mustra adoratzen zutenei egin izan zitzaioten zauri gogor eta ezin gehiago gaixtoa zen bat.

        3. Eta bigarren aingeruak ixuri zuen bere untzia itsasora, eta jarri zen hil baten odola bezala, eta itsasoan bizia zuen guzia hil izan zen.

        4. Eta hirugarren aingeruak bere untzia ixuri zuen hibaietara eta ithur-uretara, eta odol egin ziren.

        5. Eta aditu nuen uretako aingerua erraiten: Zuzena zare, Jauna, zarena eta zinena; saindua zare huneletan erabakitzen duzuna.

        6. Ixuri dutelakotz sainduen eta profeten odola, odola eman diozute edatera zuk ere, ezen hala zuten merezi.

        7. Eta aditu nuen bertze bat aldaretik erraiten: Bai, Jainko Jauna eta guziz ahalduna, zinak eta zuzenak dira zure erabakiak.

        8. Eta laugarren aingeruak ixuri zuen bere untzia iguzkira, eta eskua emana izan zitzaioen gizonak oinhazetan ezartzeko beroaz eta suaz.

        9. Eta beroaren handiak kiskaili zituen gizonak, eta burhoztatu zuten Jainko izurri haukien gainean ahala duenaren izena, eta etzuten penitentzia egin hari gloria bihurtzeko.

        10. Eta bortzgarren aingeruak bere untzia hustu zuen bazaberearen jarlekhura, eta ilhundu zen hunen erresuma, eta gizonek, minen minez, beren mihiak jan izan zituzten.

        11. Eta burhoka haritu zitzaizkon zeruko Jainkoari beren oinhaze eta zauriakgatik, eta beren egitateez etzuten penitentziarik egin.

        12. Eta seigarren aingeruak bere untzia hustu zuen Ufrateko hibai handi hartara, eta agortu zuen hango ura, bidea aphaintzekotzat, iguzki sorthaldeko erregeei.

        13. Eta ikhusi nituen erainsugearen ahotik, eta basaberearen ahotik, eta profetaizunaren ahotik hirur izpiritu lohi atheratzen igelen itxuraren azpian.

        14. Hekiek dira ezen debruen izpirituak, harritzeko sendagailak egiten dituztenak, eta goaten dira lurreko errege guzien gana, hekiek gudura biltzera, Jainko guziz-ahaldunaren egun handikotzat.

        15. Huna non heldu naizen ohoina bezala. Dohatsu atzarri dagoena, eta soinekoak soinean begiratzen dituena, bulusirik ibil ez dadien, eta ikhus ez dezaten itsusi den bezala.

        16. Eta bilduko ditu hebraraz Armagedon deitzen den tokira.

        17. Eta zazpigarren aingeruak airera hustu zuen bere untzia, eta boz hazkar bat athera zen tenploko tronutik, erran zuena: Egin da.

        18. Eta jauzi ziren simistak, eta deihadarrak, eta ortziriak; eta egin izan zen lur ikhara handi bat, eta hain handia, non halakorik ez baitzen egundaino gerthatu gizonak lurraren gainean bizi zirenaz geroztik.

        19. Eta hiri handia egina izan zen hiru zathitan, eta jendaien hiriak lehertu ziren. Eta Jainkoa orhoitu zen Babilona handiaz hari emateko bere hasarre gaitzituaren edanuntzia.

        20. Eta irla guziek ihes egin zuten, eta mendiak etziren aurkhitu.

        21. Eta harrite handi bat, pikorra talendua bezalakoa, zerutik erori zen gizonen gainera, eta gizonek burhoztatu zuten Jainkoa harrizko izurriagatik, izurri ikharagarri gaitza baitzen.

 

HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta ethorri zitzaitan zazpi untziak zaduzkaten zazpi aingeruetarik bat, eta mintzatu zitzaitan, zioelarik: Zato, ur handien gainean jarria dagoen ematzar handiaren kondenamendua erakhutsiko darotzut,

        2. Zeinarekin khutsatu baitira lurreko erregeak, eta horditu lurrean daudezinak haren linburkeriako arnoaz.

        3. Eta gogotan eraiki ninduen mortura. Eta emazteki bat jarria ikhusi nuen basabere gorri baten gainean, zeina burhozko izenez bethea baitzen, eta zeinak baitzituen zazpi buru eta hamar adar.

        4. Eta emaztekia zagoen purpuraz eta eskarlatez inguraturik, eta urhez, eta harri baliosez, eta perlaz aphaindurik, eta eskuan zadukan edateko untzi bat urhezkoa, dena izigarrikeriez eta bere linburkeriako lohiz bethea.

        5. Eta bere belharrean izena iskribatua zuen: Misterioa: Babilona handia, linburkerien eta lurreko izigarrikerien ama.

        6. Eta ikhusi nuen emaztekia sainduen odolaz eta Jesusen martiren odolaz horditua. Eta hura ikhusteaz gogorki laztua gelditu nintzen.

        7. Eta erran zarotan aingeruak: Zertako lazten zare? Nik erranen darozkitzut emaztekiaren egia gordea, eta hori degarkan basabere zazpi buru eta hamar adar dituenarena.

        8. Ikhusi duzun basaberea izatu da, eta ez da, eta igaitekoa da lezetik, eta hiltzera goanen da; eta lurrean bizi direnak, zeinen izenak ez baitira munduaren hastetik bizitzeko Liburuan iskribatuak, harrituko dira ikhusteaz basaberea bazela, eta gehiago ez dela.

        9. Eta huna erran-nahi den gauza zuhurtziaduna: Zazpi buruak dira zazpi mendi zeinen gainean baitago jarririk emaztekia, eta erregeak ere zazpi dira.

        10. Bortz eroriak dira, bat badago, eta bertzea ez da oraino ethorria, eta etorri-ta guti egon behar du.

        11. Eta basaberea, zena, eta ez dena, bera da zortzigarren, eta zazpietarikakoa da, eta heriotzera dihoa.

        12. Eta ikhusi dituzun hamar adarrak, dira hamar errege, oraino erresumarik izatu ez dutenak, bainan ardietsiko dute botherea errege bezala oren ber-batean basaberearen ondotik.

        13. Horiek xede ber-bat dute guziek, eta beren indarra, eta ahala basabereari emanen diozkite.

        14. Horiek Bildotsarekin gudukatuko dira, bainan garhaituko ditu Bildotsak, zeren jaunen Jauna baita, eta erregeen Erregea, eta harekilakoak dira deithuak, hautetsiak, eta leialak.

        15. Eta erran zarotan: Ikhusi ditutzun urak, zeinen gainean jarririk baitago ematzarra, dira populuak, eta jendaiak, eta mintzaiak.

        16. Eta basaberean ikhusi ditutzun hamar adarrek gaitzetsiren dute linburra, eta atsekabe guzietan erabiliren dute, eta buluz-garririk ezarriren dute, eta janen dituzte haren haragiak, eta bera suan erreko.

        17. Ezen Jainkoa bihotzean ezarri diote egin dezaten harek nahi duena, eman dezaten beren erresuma basabereari, Jainkoaren hitzak bethe ditezen artean.

        18. Eta ikhusi duzun emaztekia da hiri handia, erregeen gainean erreginatzen dena.

 

HEMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gero ikhusi nuen bertze aingeru bat, ahal handitakoa, eta lurra, guzia argitan jarri zen haren gloriaz

        2. Eta indarrekin oihu egin zuen erraiten zuelarik: Erori da, erori Babilona handia, eta debruen egonlekhu egin da, eta izpiritu linbur guzien geriza, eta hegastin zikhin eta higuingarri guzien zilhoka;

        3. zeren haren linburkeriaren hasarrezko arnotik jendaia guziek edan baitute, eta lurreko erregeak harekin khutsatu baitira, eta lurreko tratulariak aberastu baitira haren gozokerietako indarretik.

        4. Eta aditu nuen bertze boz bat zerutik erraiten: Ilkhi zaite hortik, ene populua, sar etzaitezen horren gaizkietan, eta atzeman ez dezazun horren gaitzetarik.

        5. Ezen horren bekhatuak zeruraino heldu izan dira, eta Jauna horren gaixtakeriez orhoitu da.

        6. Bihur zazue berak bihurtu darotzuen bezala, eta bietan egiozue bere behingo eginen arabera; edatera eman izan darotzueten untzian, bietan edanaraz zozue.

        7. Zenbat ere goretsi baitu bere burua, eta izan baita gozokoerietan sarthua, hanbat errepika zotzue oinhazeak eta damu minak, erran duelakotz bere bihotzean: Erregina jarria nago, eta ez naiz alhargun, eta dolurik ez dut ikhusiko.

        8. Hargatik, egun ber-batean ethorriko dira horren gaitzak, heriotzea, eta dolua, eta gosea, eta erreko da suan, zeren hori juiatuko duen Jainkoa indardun baita.

        9. Eta nigarrez eta heiagoraz deithoratuko dute horrekin khutsatu eta atseginkerietan bizi izan diren erregeek, ikhusiko dutenean horren erretzeko suaren khea.

        10. Eta haren oinhazeek lazturik, urrunera xutik daudela, erranen dute: Zorigaitz! zorigaitz Babilona, hiri handi, hiri hazkar horri, zeren oren batik barnean ethorri baita hire galtzeko erabakia.

        11. Eta lurreko tratulariek nigar eta auhen eginen dute haren gainean, zeren nihork ez baititu erosiko gehiago hekien salgaiak.

        12. Eta urhezko, eta zilharrezko, eta harri baliosezko, eta perlazko, eta liho mehezko, eta sedazko, eta purpurazko, eta eskarlatazko saltzekoak, eta zur usain-gozodun guziak, eta bolizko untzi guziak, eta harri baliosezko untzi guziak, eta letoinezkoak, eta burdinazkoak, eta marmolazkoak;

        13. eta zinamoma, eta baltsamuak, eta usain onak, eta isentsua, eta arnoa, eta olioa, eta irin lorea, eta bihia; eta zamariak, eta ardiak, eta zaldiak, eta gurdi lasterrak, eta gathibuak, eta giz-arimak.

        14. Eta hire arimaren irritseko fruituak goan dituk higanik; gauza gori eta eder guziak galdu zaizkik, eta ez dira gehiago aurkhituko.

        15. Horietako tratuaz aberastu diren tratulariak horren ganik urrun, auhen eta nigarretan egonen dira horren oinhazeek laztuak,

        16. Eta erraiten dutelarik: Zorigaitz! zorigaitz! hiri handi hori, liho mehez, eta purpuraz, eta eskarlatez jauntzia, eta harri baliosez, eta perlaz aphaindurik zagoena,

        17. Nola oren batik barnean gabetu da hanbateko aberastasunez? Eta lemazain guziak, eta urean dabiltzan guziak, eta itsasturiak, eta itsasoko lanetan hari direnak urrunetik begira gelditu dira.

        18. Eta oihuz hasi dira ikhustearekin horren erre-lekhua, diotelarik: Zein hiri izatu da egundaino hiri handi hunen bardin?

        19. Eta herrautsez estali dituzte beren buruak, eta heiagoraka haritu dira, nigar eta auhenetan diotelarik: Zorigaitz! zorigaitz! hiri handi hori, itsasoan untzirik zituzten guziak bere ontasunez aberastu dituena, nola den bera aphur batez herraustua!

        20. Horretaz boz zaite, zerua, bai-eta zuek ere, Aphostolu saindu eta profetak, zeren Jainkoak horri dioen jazarri zuei eginikako gaizkiagatik.

        21. Eta aingeru hazkar batek goititu zuen harri bat, ihara-harri handi bat bezalakoa, eta itsasora arthiki zuen, erraiten zuelarik: Hunen muthiriki erauzia izanen da Babilona, hiri handi hori, eta ez da gehiago aurkhituren.

        22. Eta maniurrarien, eta kantarien, eta xirolarien, eta turutarien otsik ez da gehiago entzunen hi baithan; eta ez da gehiago hitan aurkhituren niholazko langilerik niholazko lanetan; eta ihara-harriak ez du gehiago bere harrabotsa adiaraziko hi baithan;

        23. Eta olioaren argiak ez du gehiago argituko hitan; eta gaurgero senhar-emazteen bozik ez da hitan entzunen, zeren hire tratulariak baitziren lurreko buruzagi, eta hire sorginkeriez enganatu baitituk jendaia guziak.

        24. Eta hartan aurkhitu da sainduen eta profeten odola, eta lurrean heriotzez hilak izatu diren guziena ere.

 

HEMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Gero aditu nuen oste handi baten boza bezalako bat zeruetan erraiten: Aleluia: agurra eta gloria, eta indarra gure Jainkoari,

        2. Zeren egiazkoak eta zuzenak baitira haren erabakiak, juiatu baitu puta handia lurra bere tzarkeriaz galarazi duena, eta aspertu baitu bere zerbitzarien odola haren eskuek ixuri izan dutena.

        3. Eta berriz ere erran zuten: Aleluia. Eta haren erretzeko khea igaiten da menderen mendetan.

        4. Eta hogoi-ta lau zaharrak eta lau abereak erori ziren lurrera, eta adoratu zuten tronuaren gainean jarria dagoen Jainkoa, erraiten zutelarik: Biz, aleluia.

        5. Eta tronutik boz bat ilkhi zen zioena: Ospa zazue gure Jainkoa, haren zerbitzari zareten guziek, eta haren beldur zareten ttipi handiek.

        6. Eta aditu nuen oste handi baten boza bezala, eta ur handien harrabotsa bezala, eta ortziri gaitzen boza bezala, erraiten: Aleluia, zeren erreginatu duen gure Jainko Jaun guziz ahaldunak.

        7. Boz gaitezen eta jauz gaiten bozkarioz, eta bihur diozogun gloria, zeren ethorri baitira Bildotsaren eztaiak eta hekietarakotz aphaindu baita haren andrea.

        8. Eta emana izan zaio liho mehe, xuri, distiantez jauntzia izatea. Ezen sainduen egitate zuzenek egiten dute liho mehezko jauntzia.

        9. Eta erran zarotan: Iskriba zazu: Dohatsu Bildotsaren eztaietako afarira deithuak izan direnak; eta erran zarotan: Jainkoaren hitz haukiek egiazkoak dira.

        10. Eta erori nintzen haren oinetara haren adoratzeko. Eta erran zarotan: Begira zaite hortarik: Zure zerbitzari laguna naiz, eta zure anaia Jesusen lekhukotasuna daukatenena. Jainkoa adora zazu, ezen Jesusen lekhukotasuna profeziazko izpiritua da.

        11. Eta zerua ikhusi nuen idekia, eta huna zaldi zuri bat, eta haren gainean jarririk zagoena, deitzen zen Leiala eta Egiatia, zuzenki erabakitzen duena eta gudukatzen dena.

        12. Haren begiak berriz ziren su-garra iduri, eta buruan bazituen asko belharreko, eta bazuen iskribatua izen bat, berak baizik nihork ez dakiena.

        13. Eta haren soinekoa odoleztatua zen, eta haren izena zen Jainkoaren hitza.

        14. Eta zeruetan diren armadak zaldi zuritan jarraikitzen zitzaizkoen, liho mehezko soin xuri eta garbiak jauntzirik.

        15. Eta haren ahotik atheratzen zen ezpata bat bi aldeetarik zorroztua, hartaz jotzekotzat jendaiak. Eta berak hotsemanen diote burdin-zigorrarekin, eta berak oinkatzen du Jainko guziz-ahaldunaren hasarredura gaitzaren arnoko dolharea.

        16. Eta du iskribaturik soinekoan eta ixterrean: Erregeen Erregea, eta jaunen Jauna.

        17. Eta bertze aingeru bat ikhusi izan nuen iguzkian xutik zagoela, eta oihu egin zuen goraki, erraiten ziotelarik zeru erdia gaindi hegaldaka zabiltzan hegastinei: Zatozte, eta bil zaitezte Jainkoaren afari handira,

        18. Jan detzatzuentzat erregeen haragiak, eta Armadetako aitzindarien haragiak, eta hazkarren haragiak, eta zaldien haragiak, eta zaldien gainean direnenen haragiak, eta beren buruen jabe direnenen haragiak, eta hala ez direnenak, eta ttipienak, eta handienak.

        19. Eta ikhusi izan nituen basaberea eta lurreko erregeak eta hekien armadak bildurik gudu egitekotzat zaldi zuriaren gainean jarria zagoenari eta haren armadari.

        20. Bainan harrapatua izan zen basaberea eta harekin batean profetaizuna, zeinak haren beraren aitzinean sendagailak egin baitzituen, eta hekien bidez enganatu basaberearen hatzaren hartzaileak, eta haren mustra adoratu zutenak. Horiek biak izan ziren bizirik arthikiak sufrez irakitzen dagoen osinera.

        21. Eta bertzeak hilak izan ziren zaldi gainean jarririk zagoenaren ahotik atheratzen zen ezpataz, eta hegastin guziak ase ziren hekien haragiaz.

 

HOGOIGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikhusi nuen zerutik jausten aingeru bat, lezeko gakhoa eta gathe handi bat eskuetan.

        2. Eta atzeman zuen erainsugea, suge zaharra, zeina baita debrua, eta Satan, eta estekatu zuen mila urtherentzat.

        3. Eta anbildu zuen lezera, eta han hertsi zuen, eta haren gainean athea zigilatu zuen, jendaiak gehiago engana etzezantzat mila urtheak bethe artekan; eta gero aphur batentzat deslothua izan behar da.

        4. Eta ikhusi nituen jarlekhuak, eta jarri ziren hekien gainean, eta hainei emana izan zitzaioten erabakitzeko eskua; eta ikhusi nituen Jesusen lekhukotasunagatik, eta Jainkoaren hitzagatik buru moztuak izatu zirenen arimak, adoratu etzutenak basaberea, ez-etare haren mustra; eta haren hatza belharretan edo eskuetan hartu izan etzutenak; eta bizi izan ziren eta erreginatu Kristorekin mila urthez.

        5. Bertze hilak etziren bizitzean berriz sarthu mila urtheak iragan artean, hau da lehenbiziko birphiztea.

        6. Dohatsu eta saindu lehenbiziko birphiztean pharte izanen duena; ez du bigarren heriotzeak halakoen gainean eskurik, bainan Jainkoaren eta Kristoren aphez izanen dira, eta harekin erreginatuko dira mila urthez.

        7. Eta mila urtheak betheak izanen direnean, deslothua izanen da satan, eta bere presondegitik atherako da eta enganatuko ditu lurraren lau izkinetako jendaiak, Gog eta Magog, eta bilduko ditu gudukotzat, eta hekien ostea izanen da itsasoko legarrarekin bardin.

        8. Eta hedatu ziren lurraren zabaltasunean eta inguratu zituzten sainduen kanpak eta hiri maitea.

        9. Eta zerutik jautsi zen sua Jainkoaganik, eta iretsi zituen; eta debrua, hekien enganatzailea, arthikia izan zen suzko eta sufrezko osinera, non basaberea ere.

        10. Eta profetaizuna izanen baitira gau eta egun, menderen mendetan oinhazeztatuak.

        11. Eta ikhusi nuen tronu zuri handi bat, eta haren gainean jarririk zagoena, zeinaren aitzinetik ihes egin zuten zeru-lurrek, eta hekien tokirik ere etzen aurkhitu.

        12. Eta ikhusi izan nituen hilak, ttipi-handiak, tronuaren aitzinean xutik; eta liburuak zabalduak izan ziren, eta zabaldua izan zen bertze Liburu bat ere, zeina baita bizizkoa. Eta juiatuak izan ziren liburuetan iskribatua zenetik, nor bere eginen arabera.

        13. Eta itsasoak bihurtu zituen berekin zaduzkan hilak, herioak eta ifernuak beren hilak, berekin zaduzkatenak; eta juiatuak izan ziren nor bere eginen arabera.

        14. Eta ifernua eta herioa arthikiak izan ziren suzko osinera. Hori da bigarren heriotzea.

        15. Eta bizitzeko Liburuan iskribatua aurkhitu etzena suzko osinera arthikia izan zen.

 

HOGOI-ETA-BATGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikhusi izan nituen zeru berri bat eta lur berri bat, ezen lehenbiziko zerua eta lehenbiziko lurra suntsitu ziren, eta ez da gehiago itsasorik.

        2. Eta nik, Joanik, ikhusi izan nuen hiri saindua, Jerusaleme berria, zerutik jausten Jainkoaganik, aphaindua hala-nola andre ezkondu-berri bat bere senharrarentzat aphaintzen baita.

        3. Eta boz handi bat aditu nuen erraiten tronutik: Huna Jainkoaren gizonekilako egonlekhua, eta hekiekin egonen da. Eta izanen dira haren populu, eta Jainkoa bera hekien artean izanen da hekien Jainko.

        4. Eta Jainkoak nigar oro hekien begietan xukhatuko du, eta ez da gehiago izanen hiltzerik, ez-eta nahigaberik, eta marraskarik, eta oinhazerik, zeren lehenbizikoak behin-bethikotz iragan baitira.

        5. Eta tronuan jarria zagoenak erran zuen: Huna non gauza guziak berri egiten ditudan. Eta erran zarotan: Iskriba zazu, ezen hitz haukiek osoki dira zinak eta egiak.

        6. Eta erran zarotan: Egin da. Ni naiz alfa eta omega, hastea eta akhabantza. Nik urrurik emanen diot egarri denari bizitzeko uraren ithurritik.

        7. Garaitiar atherako denak horiek izanen ditu, eta ni izanen naiz haren Jainko, eta hura izanen da ene seme.

        8. Uzkurrek berriz, eta sinhestegabeek, eta gaitzesgarriek, eta gizon-hiltzaileek, eta lohiek, eta jainkoaizuntiarrek, eta gezurti guziek beren puska izanen dute suz eta sufrez irakitzen hari den osinean, hau baita bigarren heriotzea.

        9. Eta azken zazpi izurriez untziak betherik zaduzkaten aingeruetarik bat ethorri izan zen, eta mintzatu zitzaitan zioelarik: Zato, eta erakhutsiko darotzut ezkonberria Bildotsaren emaztea.

        10. Eta gogotan eraiki ninduen mendi handi eta gora batetara, eta erakhutsi zarotan hiri saindua, Jerusaleme, zerutik jausten Jainkoaganik,

        11. Jainkoaren argiaz argitua; eta haren argia zen harri balios batena iduri, hala nola jaspe harria, kristaila bezain arrasoa.

        12. Eta inguruan bazuen harrasi handi eta gora bat, hamabi atherekin; eta atheetan hamabi aingeru, eta iskribatuak izen batzuek, zeinak baitziren Israelgo semeen hamabi leinuen izenak.

        13. Hirur athe ziren iguzki-atheratzetik; eta hirur ipharretik; eta hirur hegoatik; eta hirur iguzki-sartzetik.

        14. Eta hiriko harrasiak bazituen hamabi asentu, eta hamabi hekietan Bildotsaren apostoluen hamabi izenak.

        15. Eta enekin mintzo zenak bazuen urhe kanaberazko neurri bat, hiriaren, eta hango atheen, eta harrasiaren neurtzeko.

        16. Eta hiria lau izkinekilakoa zen, eta haren luzetasuna zabaltasunaren bethe zen. Eta neurtu zuen urhe kanaberaz hiria hamabi mila estada; eta luzetasuna, eta zabaltasuna, eta goratasuna bardinak dira.

        17. Eta neurtu zuen harrasia ehun eta berrogoi-ta-lau beso, gizon neurri, zeina baitzen aingeruarena ere.

        18. Eta harrasia egina zen jaspe harriz; berriz hiria bera zen urhe garbia, berina arrasoa iduri.

        19. Eta hiriko harrasiaren asentuak harri balios orotaz berreginduak ziren. Lehenbiziko asentua zen jaspea; bigarrena zafirra; hirugarrena kaltzedonia; laugarrena esmeralda;

        20. Bortzgarrena zardoniza; seigarrena zardioa; zazpigarrena krizolito; zortzigarrena beriloa; bederatzigarrena krizoprasa; hamekagarrena hiazinta; hamabigarrena ametista.

        21. Eta hamabi atheak hamabi perla dira, bakhoxka; athe bakhotxa perla bakhotx batez egina; eta hiriko plaza zen urhe garbiz, berina argia bezalakoz.

        22. Eta ez nuen bertan tenplorik ikhusi. Ezen Jainko Jaun guziz ahalduna eta Bildotsa dira hango tenplo.

        23. Eta hiriak, argitua izateko, ez du ez iguzki, ez ilhargi beharrik. Ezen Jainkoaren argiak argitzen du, eta Bildotsa da haren zuzia.

        24. Eta ibiliko dira jendaki guziak haren argitara; eta lurreko erregeek harat ekharriko dituzte beren ospea eta ohorea.

        25. Eta hango atheak ez dira egunaz hertsiko, eta han ez da gaurik izanen.

        26. Eta harat ekharriko dute jendaien ospea eta ohorea.

        27. Eta ez da han sarthuko deus khutsaturik ez-eta itsuskeria-egilerik, ez-eta gezurtirik, baizik ere Bildotsaren Liburuan iskribatuak direnak.

 

HOGOI-TA-BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erakhutsi zarotan ur biziaren hibaia, kristaila bezain argi, Jainkoaren eta Bildotsaren jarlekhutik atheratzen dena.

        2. Hango plazaren erdian, eta hibaiaren bi aldeetarik dago bizitzeko zuhaitza, zeinak ekhartzen baititu hamabi fruitu, hilabethe oroz ekhartzen duelarik bere fruitua, eta zuhaitzaren hostoak jendaien sendatzeko dira.

        3. Eta ez da izanen gehiago niholazko madarizionerik, bainan Jainkoaren eta Bildotsaren jarlekhuak han izanen dira, eta bere zerbitzariek zerbitzatuko dute.

        4. Eta ikhusiren dute haren begithartea, eta haren izena ekharriko dute beren belharretan.

        5. Eta ez da gehiago gaurik izanen, eta ez dute kandel-argirik beharko, zeren Jainko Jaunak argi eginen baitiote, eta errege izanen dira menderen mendetan.

        6. Eta erran zarotan: Hitz horiek osoki dira zinak eta egiak. Eta profeten izpirituen Jainko Jaunak igorri izan du bere aingerua bere zerbitzariei erakhustera zer gerthatu behar den laster.

        7. Eta huna non heldu naizen zalhuki. Dohatsu, liburu hunetako profesiaren hitzak begiratuko dituena!

        8. Eta Joani naiz ni, horiek aditu eta ikhusi ditudana. Eta aditu eta ikhusi ondoan, erori naiz lurrera adoratzekotzat, horiek erakhutsi zaizkidan aingeruaren oinetan.

        9. Eta erran zarotan: Begira zaite hortarik, zeren zure zerbitzari laguna bainaiz, eta zure anaia profetena, eta liburu huntako profeziako hitzak begiratzen dituztenena. Jainkoa adora zazu.

        10. Eta erran zarotan: Ez zigila liburu huntako profeziako hitzak, ezen hurbil da denbora.

        11. Bidegabe egiten duenak, oraino ere egin beza, eta lohikerian dagoena lohi bedi oraino; eta zuzena dena, zuzen bedi oraino; eta xahua dena, xahu bedi oraino.

        12. Ezen huna non heldu naizen laster, eta ene saria enekin dut, nori-berari bihurtzekotzat bere eginen arabera.

        13. Ni naiz alfa eta omega, lehena eta azkena, hastea eta akhabantza.

        14. Dohatsu beren soinekoak Bildotsaren odolean garbitu dituztenak, zuzen izan dezatentzat bizitzeko zuhaitzean, eta atheetarik sar ditezentzat hirian.

        15. Kanporat zakhurrak, eta phozoindatzaileak, eta lohiak, eta gizon-hiltzaileak, eta jainkoaizuntiarrak, eta gezurra maite eta egiten duten guziak.

        16. Nik, Jesusek, bidali dut ene aingerua horien lekhukotasuna zuei egitekotzat elizetan. Ni naiz Dabiten aldaska, eta ethorkia, izar argia, eta goizeko izarra.

        17. Eta izpirituak eta andre Esposak diote: Zato. Eta bethor egarri dena, eta urrurik izan beza nahi duenak bizitzeko uretik.

        18. Bainan hitz diot liburu huntako profeziako hitzak aditzen dituen edo-zeini: Baldin norbaitek iratxikitzen badiote, Jainkoak joko duela liburu huntan ezarriak diren izurriez.

        19. Eta nihork gutitzen badu liburu huntako profeziaren hitzetarik, Jainkoak hura khenduko duela bizitzeko Liburutik, eta hiri saindutik, eta liburu huntan iskribatuak direnetarik.

        20. Haukien lekhukotasuna egiten duenak dio: Bai, heldu naiz laster. Halabiz. Zato, Jesus Jauna.

        21. Jesu-Kristo gure Jaunaren grazia izan bedi zuekin ororekin. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa