www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jean Pierre Duvoisin
1853-1864, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

IAUNDONI IOHANE APOSTOLUAREN
APOKALIPSA - 1

 

LEHEN KAPITULUA

        1. Iesu-Kristoren Apokalipsa, Iainkoak eman dioena, laster gerthatu behar direnen agertzeko bere zerbitzariei, eta ezagutarazi duena egorririk bere Aingeruaz bere zerbitzari Ioaneri.

        2. Zeinak lekhukotasun eman baitio Iainkoaren hitzari, eta Jesu-Kristoren lekhukotasuna ikhusi dituen guziei.

        3. Dohatsua profezia huntako hitzak irakurtzen eta aditzen dituena, eta huntan eskribaturik direnak begiratzen dituena, ezen denbora hurbil da.

        4. Ioanek Asian diren zazpi elizei, grazia zuei eta bakea denaganik, zenaganik eta ethorriko denaganik, eta haren alkhiaren aitzinean diren zazpi izpirituenganik.

        5. Eta Iesu-Kristoganik, zeina baita lekhuko leiala, hiletarik lehen sorthua, eta lurreko erregen nausia, zeinak maithatu baikaitu eta garbitu baikaitu gure bekhatuetarik bere odolean.

        6. Eta egin gaitu Iainkoaren eta bere aitaren erresuma eta aphez; hari loria eta nausitasuna menderen mende guzietan. Halabiz.

        7. Huna non heldu den hedoiekin; eta ikhusiko dute begi guziek eta hura zilhatu dutenak eta bulharrak ioko dituzte hura ikhustean lurreko populu guziek.

        8. Ni naiz alfa eta omega, hastapena eta akhabantza, dio Iainko Iaunak, denak, eta zenak, eta ethorriko denak, guziz podoretsuak.

        9. Ni Ioane, zuen anaia, eta partaliera hersturan eta erresuman, eta pairamenean Iesu-Kristo baithan, izatu naiz Pathmos deitzen den urartean, Iainkoaren hitzgatik eta Iesusen lekhukotasunagatik.

        10. Izatu nintzen izpirituz altxatua igande egun batez, eta aditu nuen ene gibelean botz handi bat tronpetaren idurikoa.

        11. Zioena: ikhusten duiana eskriba zak liburu batean, eta egor Asian diren zazpi elizei, Efesan eta Esmirnan eta Pergamon eta Thiatiran, eta Sardesen, eta Filadelfian, eta Laodizian.

        12. Eta itzuli nintzen mintzo zitzautan botzaren ikhusteko. Eta itzuli nintzeneko ikhusi nituen zazpi urhe kandeler.

        13. Eta zazpi kandeleren erdian gizonaren semea iduri bat, soin gaineko luze batekin emana, eta urhezko zinto batez inguratua bulharren tokitsuan.

        14. Ordean haren burua eta ileak xuri ziren ardi-ile xuria bezala, eta elhurra bezala; eta haren begiek iduri zuten su garra.

        15. Eta haren oinek iduri zuten letoin fin, labe gorrian dena, eta haren mintzoak iduri zuen ur handien harrabotsa.

        16. Eta bazituen bere eskuineko eskuan zazpi izar, eta haren ahotik atheratzen zen ezpata bat bi aldetarik zorrotza; eta haren begitharteak distiatzen zuen iguzkiak bere indarrean bezala.

        17. Eta ikhusi nuenean, erori nintzen haren oinetara hila bezala eta eman zuen bere eskuineko eskua ene gainean, zioelarik: ez izi; ni naiz lehena eta azkena.

        18. Eta bizi naizena; eta izatu naiz hila; eta huna non bizi naizen mendeen mendetakotz; eta nik ditut herioaren eta ifernuko gakhoak.

        19. Iskriba tzatzu beraz ikhusi ditutzunak, eta direnak, eta haukien ondotik guerthatuko direnak.

        20. Huna ene esku eskuinean ikhusi ditutzun zazpi izarren, eta zazpi kandeleren misterioa; zazpi izarrak dira zazpi elizen aingeruak eta zazpi kandelerak dira zazpi elizak.

 

BI GARREN KAPITULUA

        1. Eskriba zozu Efesako elizaren aingeruari; huna zer zion zazpi izarra bere esku eskuinean dauzkanak eta zazpi urhe gandeleren erdian dabilanak.

        2. Badazkit zure eginak, zure nekhea eta pairamendua, eta gaistoak ez ditzazketzula onhets; eta frogatu ditutzula apostolu direla diotenak, ez direlarik hala, eta gezurti aurkhitu ditutzu.

        3. Eta iraupena baduzu eta pairatu duzu ene izenagatik. Eta ez duzu ukhorik egin.

        4. Bainan badut zure kontra errateko, hastean zinduen karitatea galtzerat utzi duzula.

        5. Orhoit zaite beraz nondik erori zaren, eta egizu penitentzia, lotzaite aitzineko obren egiteari, ezen bertzela heldu natzaitzu eta khenduko dut zure kandelera bere tokitik, ez baduzu penitentzia egiten.

        6. Baduzu hargatik hau higuin baititutzu Nikolaten egintzak nik ere higuin ditudanak.

        7. Beharria duenak adi beza izpirituak zer erraten dioten elizei: garhaitzen duenari emanen diot iatera bizizko arbolatik, zeina baita ene Iainkoaren parabisuan.

        8. Eta Esmirnako elizaren aingeruari eskriba zozu: huna zer dion lehena eta azkena denak, hila izan denak eta bizi denak.

        9. Badakit zure atsekabea eta behartasuna, bainan aberats zare; eta belzten zaituzte Iudu direla diotenek, eta ez dira hala, bainan dira Satanen biltzarrea.

        10. Pairatuko ditutzunetarik deusek ez tzaitzala lotsa; hor doha debrua zuetarik zenbaiten presundegirat egortzera, frogatuak izan zaitezten, eta hersturan izanen zarete hamar egunez. Zaude leial hil arteraino, eta emanen darotzut biziko khoroa.

        11. Beharria duenak adi beza, izpirituak zer erraten dioten elizei: garhaitzen duenarentzat ez ditake bi garren heriotzerik.

        12. Eta Pergameko elizaren aingeruari eskriba zozu: huna zer dion ezpata bi aldetarik zorrotza duenak:

        13. Badakit non zauden, Satanek alkhia duen tokian. Eta badaukazu ene izena, eta ez tuzu ene sinhestea ukhatu. Ez eta egun hetan zeinetan hil baitute Antipas ene lekhuko leiala zuen artean, non baitago Satan.

        14. Bizkitartean badut errateko guti bat zuretzat: hor baditutzu Balaamen irakaspena daukatenak, zeinak irakasten batzion Balaki Israelgo umei galbidearen ematen, hek iaterat eta lohikeriazko bekhaturat erakharriz.

        15. Baditutzu orobat Nikolaiten irakaspenari darraizkonak.

        16. Egizu orobat penitentzia, bertzela heldu natzaizu laster, eta hekien kontra gudukatuko naiz ene ahoko ezpatarekin.

        17. Beharririk duenak adi beza izpirituak zer erraten dioten elizei: garhaitzen duenari emanen diot manna gordea, eta emanen diot harri xuri bat, eta harrian izen berri bat iskribatua nihork ezagutzen ez duena izaten duenak baizen.

        18. Eta Thiatirako elizaren Aingeruari eskriba zozu: huna zer dion Iainkoaren Semeak zeinaren begiek su garra iduri baitute, eta zeinaren zangoek letoin fina iduri batute.

        19. Badazkit zure egintzak, eta sinhestea eta zure karitatea, eta zure artha eginbidentzat, eta zure pairamendua, eta zure azken egintzak lehenak baino hobeak.

        20. Bainan badut errateko guti bat zuretzat uzten baituzu emakume profeta dela berak dion hori irakastera eta ene zerbitzarien enganatzera, haun lohikerian eroraraziz, eta haukiei ianaraziz Iainko faltsuei eskainiak diren haragietarik.

        21. Eta eman diot ephe penitentzia egin zezan, eta ez da nahi urrikitan sarthu bere bizitze galduaz.

        22. Huna non bararaziko dudan ohean; eta horrekin nahastatzen direnak izanen dira atsekabe gaitzean ez badira urrikitan ematen beren egintzez.

        23. Horren umeak hilaraziko ditut, eta eliza guziek badakikete ni naizela errainen eta bihotzen miatzailea; eta bihurtuko diot zuetarik batbederari bere eginen arabera. Zuei aldiz erraten darotzuet.

        24. Eta bertze Thiatiran zaretenei irakaspen horri ez darraizkon guziei, ezagutzen ez dutenei, hek dioten bezala, Satanen barnatasuna: ez dut bertze kargarik emanen zuen gainean.

        25. Guziagatik duzuena begira zazue ni ethorri artean.

        26. Eta garhaitzen duenari eta ene egintzak akhabantzaraino begiratzen dituenari, emanen diot nausitasun populuen gainean.

        27. Eta manaturen diote burdinazko zigorrarekin, eta lurrezko untzia bezala porroskatuak ditazke,

        28. Neronek nere aitaganik izan dudanaren arabera; eta emanen diot goizeko izarra.

        29. Beharria duenak adi beza izpirituak zer erraten dioten elizei.

 

HIRUR GARREN KAPITULUA

        1. Eta Sardeseko elizaren aingeruari eskriba zozu: huna zer dion Iainkoaren zazpi izpirituak, eta zazpi izarrak dituenak: badazkit zure eguinak, baduzula bizi zarelako izena eta hila zarela.

        2. Izan zaite erne, eta azkar tzatzu bertze hiltzera zohatzinak. Ezen ez ditut aurkhitzen zure egintzak betheak Iainkoaren aitzinean.

        3. Orhoit atxikazu beraz zer izan eta aditu duzun, eta begira zazu, eta egizu penitentzia. Ez bazaude beraz atzarria, ethorriko natzaitzu ohoina bezala, eta ez dakikezu zer mugaz ethorriko natzaitzun.

        4. Biskitartean baditutzu izen bakhar batzu Sardesen, beren soinak nothatu ez dituztenak; eta ibiliko dira enekin xuritan emanak, zeren gai baitira.

        5. Garhaitzen duena, horrela izanen da xuriz, iauntzia, eta ez dut khenduko haren izena biziko liburutik; eta aithortuko dut haren izena nere aitaren aitzinean eta haren aingeruen aitzinean.

        6. Beharria duenak, adi beza izpirituak zer erraten dioten elizei.

        7. Eta eskriba zozu Filadelfiako elizaren aingeruari: huna zer dion sainduak eta egiazkoak, Dabiten gakhoa duenak; zeinak idekitzen baitu eta nihork ez du hetsten; zeinak hetsten baitu eta nihork ez du idekitzen:

        8. Badazkit zure egintzak; hona eman dut zure aitzinean athe bat idekia, nihork hets ez dezakena, zeren indar guti baituzu, eta halare begiratu baituzu ene hitza, eta ez baituzu ene izena ukhatu.

        9. Huna non emanen dauzkitzutan Satanen biltzarrekoetarik batzu, ziotenak Iudu direla, eta ez dira hala, bainan gezurra diote; huna non erakharriko ditudan eta emanaraziko ahuspez zure oinetan, eta ezagutuko dute nik maite zaitudala.

        10. Begiratu duzulakotz ene pairamenduko hitza, nik ere zu begiratuko zaitut frogantzazko orenean, zeina ethortzekoa baita mundu guzira, lurrean bizidirenen frogatzera.

        11. Hona non heldu naizen laster; atxik azu duzuna, nihork har ez dezan zure khoroa.

        12. Garhaitzen duena emanen diot kolonatzat ene Iainkoaren tenploan; eta ezta gehiago kanporat atherako; eta eskribatuko dut haren gainean ene Iainkoaren izena, eta ene Iainkoaren hiriaren izena Ierusaleme berriarena, zeina iautsten baita zerutik ene Iainkoaganik, eta ene izen berria.

        13. Beharririk duenak adi beza izpirituak zer erraten dioten elizei.

        14. Laodizeko elizaren Aingeruari orobat eskriba zozu: huna zer dion egia denak, lekhuko leialak eta egiazkoak, zeina baita Iainkoan eginen izan bidea.

        15. Badazkit zure egintzak, etzarela ez hotza ez beroa; Oxala bazine hotz edo bero!

        16. Bainan ephela baitzare, eta ez hotza ez beroa, hasiko naiz zure artikitzen ene ahotik.

        17. Erraten baituzu arberats naiz eta nasaitasunean, eta ez naiz nihoren beharratan (sic), eta ez dakizu zarela dohakabe, eta urrikalgarri eta errumes eta itsu, eta bilhuzia.

        18. Zure onagatik erraten darotzut niganik eros dezazun urhe suan garbitua, aberats zaitezentzat eta eman zaiten iaunsdura xuriarekin, ager ez dadien zure bilhuzitasunaren ahalkea, eta begi urez gantzu tzatzu zure begiek ikhus dezazuntzat.

        19. Nik maite ditudanei berehobena erraten diotet eta azotatzen ditut. Phitz-zaite beraz eta egizu penitentzia.

        20. Huna non nagoen athean, eta jotzen dudan; norbaitek aditzen badu ene oihua eta idekitzen badaut athea, sarthuko naiz hura baithan, eta afalduko naiz harekin, eta hura enekin.

        21. Garhaitzen duena iarraraziko dut nerekin nere iartokian, nik ere garhaitu dudan bezala, eta iarri naizen bezala nere aitarekin haren tronuan.

        22. Beharririk duenak adibeza izpirituak zer erraten dioten elizei.

 

LAUR GARREN KAPITULUA

        1. Horietarik lekhora begiratu nuen eta hara athe bat zabaldua zeruan, eta lehenbizikorik aditu nuen botzak, tronpeta bat idurikoak, niri mintzo zelarik, zioen: igan zaite hunat eta erakutsiko darozkitzut geroan gerthatuko direnak.

        2. Eta ordu berean izatu ninzen izpituz (sic) nere baitharik altxatua, eta hara non alkhi bat emana zagoen zeruan, eta norbait alkian iarria.

        3. Eta iarria zagoenak iduri zuen harri distiant hainitz koloretakoa eta sarduana; eta bazen orzadar bat alkhiaren inguruan iduri baitzuen harri distiant pherdaratsa.

        4. Eta alkhiaren inguruan hogoi eta laur iartoki, eta tronuen gainean hogoi eta laur zahar iarriak, xuriz iauntsiak, eta hekien buruetan urhe khoroak.

        5. Eta tronutik atheratzen ziren ximistak eta oihuak eta ortziak; eta zazpi argi phiztuak ziren tronuaren aitzinean hek baitira Iainkoaren zazpi izpirituak.

        6. Eta tronuaren aitzinean berinazko itsaso bat bezala kristailla iduria, eta alkhiaren erdian, eta alkhiaren inguruan laur abre begiz betheak aitzinean eta gibelean.

        7. Eta lehenbiziko abreak iduri zuen lehoina, eta bigarren abreak iduri zuen aratxea, eta hirur garren abreak zuen gizon begithartea bezalako bat, eta laur garren abreak iduri zuen hegaldatzen den arranoa.

        8. Eta laur abrek bazituzten bakhotxak sei hegal, eta inguruan eta barneko aldean begiz betheak ziren. Eta baratu gabe gabaz eta egunaz zioten: Saindua, saindua, saindua, Iainko Iaun guziz podoretsua, zeina baitzen, eta zeina baita, eta zeina ethorriko baita.

        9. Eta abre hekiek loria eta ohore eta benedizione bihurtzen ziotelarik tronuan iarria zenari, bizi denari mendeen mendetan.

        10. Hogoi eta laur zaharrak ahuspez ematen tronuan iarria zenaren, eta artikitzen zituzten beren khoroak tronuaren aitzinera, ziotelarik:

        11. Gai zare, gure Iainko Iauna, izateko loria eta ohore eta indar; zeren zuk ez deusetarik egin baititutzu guziak, eta zure nahiaz baitziren, eta eginak izan baitira.

 

BORTZ GARREN KAPITULUA

        1. Eta ikhusi nuen tronuan iarria zenaren esku eskuinean liburu bat barnetik eta kanpotik eskribatua, zazpi zigiloz zigilatua.

        2. Eta ikhusi nuen aingeru azkar bat oihu handiz erraten zuena: nor da gai dena liburuaren idekitzeko eta zigiloen khentzeko.

        3. Eta nihork etzezakean, ez zeruan ez lurrean, ez lurraren azpian, liburua ideki ez hari begira.

        4. Eta nik nasaiki nigar egiten nuen, zeren nihor etzen aurkhitu liburuaren idekitzeko, ez haren ikhusteko gai zenik.

        5. Eta zaharretarik batek erran zerautan: Ez egin nigarrik; huna garhaitu du Judaren leinuko Lehoinak. Dabiten aldakak, liburuaren idekitzekotzat eta haren zazpi zigiloen khentzeko.

        6. Eta begiratu nuen; eta hara tronuaren eta laur abren erdian eta zaharren erdian non zagoen bildots bat xutik, hil balute bezalako moldean, baitzituen zazpi adar eta zazpi begi, hek dira Iainkoaren zazpi izpirituak, lurraren bazter guzietarat egorriak.

        7. Eta ethorri zen, eta hartu zuen liburua tronuan iarria zenaren eskuineko eskutik.

        8. Eta noiz ere ideki batzuen liburua, laur abreak eta hogoi eta laur zaharrak ahuspez eman ziren bildotsaren aitzinean, batzuek eta bertzek bazituztelarik harpa eta urhezko untzi batzu usain onez betheak, hek baitira sainduen othoitzak.

        9. Eta khantatzen zuten kantika berri bat, ziotelarik: Gai zare, Iauna, liburuaren hartzeko, eta haren zigiloen barraiatzeko, zeren hila izatu baitzare, eta erosi bakaitutzu Iainkoarentzat zure odolaz leinu eta mintzaire, eta populu eta iendeki guzietarik.

        10. Eta egin gaitutzu errege eta aphez gure Iainkoarentzat, eta erreginatuko dugu lurraren gainean.

        11. Eta beguiratu nuen eta aditu nuen tronuaren, eta abreen, eta zaharren inguruan aingeru askoren botza, eta baziren miletan milaka,

        12. Oihuz erraten zutenak: gai da hila izatu den bildotsa, izateko ahal, eta Iaintasun, eta zuhurtzia, eta indar, eta ohore eta loria, eta benedizione.

        13. Eta aditu nituen kreatura guziak zerukoak, eta lurraren gainekoak, eta lurraren azpikoak, eta itsasoan daudenak, eta han diren gauzak, guziak aditu nituen ziotela: tronuan iarria denari, eta bildotsari, benedizione, eta ohore, eta loria, eta podore dela mendeen mendetan.

        14. Eta laur abrek erraten zuten: halabiz. Eta hogoi eta laur zaharrak lurrean ahuspez eman ziren, eta adoratu zuten bizi dena mendeen mendetan.

 

SEI GARREN KAPITULUA

        1. Eta ikhusi nuen bildotsak ideki zuela zazpi zigiloetarik bat, eta aditu nuen laur abretarik bat, erraten ortzia bezalako oihu batekin: Zato eta ikhus azu.

        2. Eta begiratu nuen; eta hara zamari xuri bat, eta haren gainean iarria zenak bazuen balezta bat, eta eman zioten khoro bat, eta garhaitzale guan zen garhaitia bilha.

        3. Eta ideki zuenean bi garren zigiloa, aditu nuen bigarren abrea erraten: zato eta ikhus azu.

        4. Eta athera zen bertze zamari bat gorrhasta baitzen, eta haren gainean iarria zenari eman zioten ahala lurretik bakearen khentzeko, gizonek elgar hiltzezaten, eta eman zioten ezpata handi bat.

        5. Eta ideki zuenean hirur garren zigiloa, aditu nuen hirur garren abrea erraten: zato eta ikhusazu. Eta hara zamari beltz bat, eta haren gainean iarria zenak bazuen balantza bat bere eskuan.

        6. Eta aditu nuen botz bat laur abren erditik bezala erraten: bi libera ogik denario bat balia, hirur libera garagarrek denario bat balia, arnoa eta olioa beude diren bezala.

        7. Eta ideki zuenean laur garren zigiloa, aditu nuen laur garren abrearen mintzoa, zioela: zato eta ikhusazu.

        8. Eta hara zamari herio kolore bat, eta haren ganean iarria zenaren izena zen herioa, eta ondotik zarraikon ifernua, eta hari eman zioten ahala lurraren laur aldetan, ienden hiltzeko ezpataz, goseteaz, izurriteaz, eta bassa ihiziez.

        9. Eta ideki zuenean bortz garren zigiloa, ikhusi nituen aldare azpian Iainkoaren hitzagatik eta haren lekhuko izateagatik bizia eman zutenen arimak.

        10. Eta goraki oihuz zauden, ziotela: Iauna, Saindua eta egiatiarra, noiz artekan zaude zuzen dena egiteko eta lurrean diren hekiei pairarazteko gure odolarentzat zor dutena?

        11. Eta eman ziozkaten soingaineko xuri bedera, eta errana izan zitzaioten zaudetezen deskantsu oraino denbora guti bat, bethe zadien arkhan hekien lagunen eta hekien anaia, hek bezala hilen zituztenen, khondua.

        12. Eta ikhusi nuen, sei garren zigiloa ideki zuenean, eta horra non izatu zen lurikhara handi bat, eta iguzkia belz bilhakatu zen zurdazko sako bat bezala, eta ilhargia dena odola bezalakatu zen.

        13. Eta izarrak zerutik lurrerat erori ziren, hala nola phiko ondo batek bere phikoak pherderik ixurtzen baititu, haize handi batek inharrosten duenean.

        14. Eta zerua bistatik guan zen liburu inguratuz bildu bat bezala; mendi guziak, eta urarteak bere tokietarik higituak izatu ziren.

        15. Eta lurreko Erregeak, eta handiak, eta soldado aitzindariak, eta aberatsak eta indar handitakoak, eta gizon gathiboak eta bere buruen nausi zirenak, guziak gorde ziren lurreko zilho barnetan eta mendietako harroka artetan.

        16. Eta erran zioten mendiei eta harrokei: eror zaitezte gure gainerat eta gorde gaitzatzue tronuaren gainean iarria denaren begitarteari, eta geriza bildotsaren hasarretik.

        17. Zeren ethorri baita hekien hasarrearen egun handia. Eta nork ihardokiren du?

 

ZAZPI GARREN KAPITULUA

        1. Horietarik lekhora ikhusi nituen laur aingeru lurraren laur izkinetan zaudenak, lurreko laur haizeak atxikitzen zituztenak, etzezatentzat haize egin ez lurraren ganerat, ez itsaso gainerat, ez suhaitz batetarat ere.

        2. Eta ikhusi nuen bertze aingeru bat iguzki atheragiatik igaten berekin zuena Iainko biziaren marka. Eta oihu handi bat egin zioten laur aingeruei, lurrari eta itsasoari kalte egiteko indarra izan zutenei,

        3. Zioelarik: ez egin kalterik lurrari eta itsasoari, ez eta zuhaitzei, gure Iainkoaren zerbitzariak bere kopetetan markatu dituzkegun artean.

        4. Eta aditu nuen zenbat ziren markatuak; ehun eta berrogoi eta laur mila baziren markatuak Israelgo leinu guzietarik.

        5. Judaren leinutik hamabi mila markatuak; Rubenen leinutik, hamar mila markatuak; Gaden leinutik hamabi mila markatuak;

        6. Aseren leinutik hamabi mila markatuak; Neftaliren leinutik hamabi mila markatuak; Manaseren leinutik hamabi mila markatuak;

        7. Simeonen leinutik hamabi mila markatuak; Leviren leinutik hamabi mila markatuak; Isakarren leinutik hamabi mila markatuak;

        8. Zabulonem leinutik hamabi mila markatuak; Iosefen leinutik hamabi mila markatuak; Benyaminen leinutik hamabi mila markatuak.

        9. Honen ondotik ikhusi nuen oste handi bat, nihork khonda etzakena iendaki eta leinu, eta populu eta mintzaire guzietarik; xutik tronuaren aitzinean eta bildotsaren aitzinean, soin xuriz iauntsiak, eta garhaiti seinhaleak, hekien eskuetan.

        10. Eta gora gora oihuz zauden ziotela: bethiko egun on gure Iainkoari tronu gainean iarria dagoenari, bai eta bildotsari.

        11. Eta aingeru guziak xutik zauden tronuaren, eta zaharren eta laur abren inguruan; eta ahoz behera erori ziren tronuaren aitzinean eta adoratu zuten Iainkoa,

        12. Ziotelarik: Bai. Benedizione, eta ospe eta zuhurtzia, eta esker eta ohore, eta ahal handi eta indar gure Iainkoari mendeen mendetan. Halabiz.

        13. Eta zaharretarik bat mintzatu zen, eta erran zerautan: nor dire soin xuriz iautsiak diren hauk, eta nondik ethorriak dire?

        14. Eta ihardetsi nion: nere Iauna, zuk dakizu; eta erran zerautan: hauk dire ethorri direnak deboilamendu handi batetarik, eta bere soinak garbitu dituztenak eta xuritu dituztenak bildotsaren odolean.

        15. Horrengatik dire Iainkoren tronuaren aitzinean, eta zerbitzatzen dute gau eta egun haren tenploan; eta tronuan iarria dena egonen da hekien buruzagi.

        16. Ez dute izanen goserik ez egarririk gehiago; ez iguzkiak ez edozein berok ez ditu erreko.

        17. Zeren bildots tronuaren erdian denak zainduko baititu eta eramanen bizizko ur ithurburuetarat; eta xukhatuko ditu Iainkoak nigarrak osoki hekien begietarik.

 

ZORTZI GARREN KAPITULUA

        1. Eta ideki zuenean zazpi garren zigiloa, ixiltasuna izan zen zeruan, oren erdi baten ingurua.

        2. Eta ikhusi nituen Iainkoaren aitzinean dauden zazpi, eta emanak izan zitzaizkoten zazpi tronpeta.

        3. Eta ethorri zen bertze aingeru bat, eta baratu zen xutik aldare aitzinean, eskuan zuelarik urhezko gisentsatzeko bat, hari eman zioten gisentsu asko eman zezantzat Saindu guzien othoitzetarik urhezko aldarearen gainean, zeina baita Iainkoaren tronuaren aitzinean.

        4. Eta igan zen sainduen othoitzetarikako gisentsuen khea aingeruaren eskutik Iainkoaren aitzinera.

        5. Eta hartu zuen aingeruak gisentsatzekoa, eta bethe zuen aldareko sutik; eta artiki zuen lurrerat; eta izan ziren ortziak, eta oihuak, eta xismistak, eta lur ikhara handi bat.

        6. Eta zazpi aingeru zazpi tronpetak zituztenak tronpeta iotzeko molduran eman ziren.

        7. Eta lehen aingeruak io zuen tronpeta eta egin zen harri eta su odolestatua, eta artikia izatu zen lurrerat, eta lurraren herena erre zen eta zuhaitzen herena erre zen eta belhar pherde guzia suntsitua izatu zen.

        8. Eta bigarren aingeruak io zuen tronpeta, eta mendi handi sutan zena bezalako bat artikia izan zen itsasorat, eta itsasoaren hiruretarik bat odol bilhakatu zen.

        9. Eta hil zen itsasoan bizia zuten kreaturen herena eta untzien herena galdu zen.

        10. Eta hirur garren aingeruak tronpeta io zuen; eta erori zen zerutik izar handi bat, gabaz argitzeko bat bezala su garretan zena eta erori zen ur handien hiruretarik bat, eta ithurburuetara.

        11. Eta izar hura deitzen da arxintxoa; eta uren herena arxintxo bilhakatu zen eta ur hekiek gizon asko hilarazi zuten khiratstuak zirelakotz.

        12. Eta lau garren aingeruak tronpeta io zuen; eta iguzkiaren herenak kolpe bat izan zuen bai eta ilhargiaren herenak bai eta izarren herenak, halako moldez non hekien hiruretarik bat ilhundu baitzen eta egunak eskas baitzuen hetarikako argiaren hiruretarik bat, eta gabak orobat.

        13. Eta ikhusi nuen eta aditu nuen zeruaren erditik hegaldaka zohan arrano baten botza, zeinak borthizki oihu egiten baitzuen: zorigaitz, zorigaitz, zorigaitz lurrean bizi direnei bertze hirur aingeru tronpeta iotzekoa dutenen botzetarik.

 

BEDERATZI GARREN KAPITULUA

        1. Eta bortz garren aingeruak io zuen tronpeta, eta ikhusi nuen izar bat erori zela zerutik lurrerat, eta emana izan zitzaion lezeko phutzuaren gakhoa.

        2. Eta ideki zuen lezeko ziphua; eta altxatu zen phutzuko khea labe handia batekoa bezala, eta iguzkia eta airea ilhundu ziren phutzutikako kheaz.

        3. Eta ziphuko khetik athera ziren lurrerat larrapotak, eta eman zitzaioten ahala lurreko haruliek duten bezalakoa.

        4. Eta manatu zitzaioten etzezaten kalterik egin lurreko belharrari, ez edozen gauza pherderi, ez zuhaitz bati ere; bainan bakharrik Iainkoaren marka kopetan etzuten gizonei.

        5. Eta ahala eman zitzaioten, ez hekien hiltzeko, bainan hekiei pairararazteko bortz hilabethez; eta hek egin mina zen, haruliak gizona asikitzean egiten dion mina bezalakoa.

        6. Eta egun hetan gizonek herioa bilhatuko dute eta ez dute hatzemanen; eta hil nahiko dira, eta herioak ihes eginen diote.

        7. Eta larrapoten karak iduri zuen zaldi gudura guateko antolatuena; buruan bazituzten urhe khoroak bezalako batzu, eta hekien muthurrak gizon begithartea bezalakoak ziren.

        8. Eta bazituzten ileak emazte ileak idurikoak eta hekien hortzak lehoin hortzak bezala ziren.

        9. Eta bazituzten soiburniak, burdinazko soiburniak iduriak eta hekien hegalen harrabotsak iduri zuen, asko zaldik gudura galupan daramatzaten orgen harrabotsa.

        10. Eta buztanak zituzten harulienak idurikoak, eta eztenak baziren hekien buztanetan; eta hekien ahala zen gizonei kalte egiten haritzeko bortz hilabethez eta beren buruan zuten.

        11. Erregetzat leze handiko aingerua zeinaren izena baita hebreoz Abadon, Grekoz aldiz Apollion, latinez deitzen da Etsterminans (erran nahi da, guziak erhautsten dituena).

        12. Zorigaitz bat iragan da, eta horra non ondotik heldu diren oraino bi zorigaitz.

        13. Eta sei garren aingeruak io zuen tronpeta, eta aditu nuen botz bat Iainkoaren begien aitzinean den urhezko aldarearen laur ezkinetarik,

        14. Zerroena Sei garren aingeru tronpetadunari: desamarra tzatzu Eufrateko ur handi handian amarratuak diren laur aingeruak.

        15. Eta desamarratuak izatu ziren laur aingeruak zeinak molduraturik baitzauden oreneko eta eguneko, eta hilabetheko eta urtheko, gizonen herenaren hiltzera.

        16. Eta zaldidun armadaren zenbatea zen hogoi miletan hamar mila, ezen aditu nuen hekien zenbatea.

        17. Eta hunela ikhusi nituen zaldiak ikhuskarian, eta hekien gainean iarriak zirenek bazituzten soiburniak susko moredin harrizko eta sofrezkoa eta zamarien buruak lehoin buruak bezalakoak ziren; eta ahotik bazarioten sua eta khea eta sofrea.

        18. Eta gizonen herena hil zen hirur zauri horietaz, hekien ahotik atheratzen ziren su eta khe eta sofreaz.

        19. Ezen zamari hekien podorea hekien ahoan da eta hekien buztanetan; ezen hekien buztaneko iduri dute sugeak, badituzte buruak eta hekiez kolpeak egiten dituzte.

        20. Eta zauri horiek hil etzituzten bertze gizonek etzuten urrikirik izan beren eskuen obrez etziren gibelatu debruen adoratzetik ez eta urhezko, eta zilharrezko, eta metalezko, eta harrizko, eta zurezko idurien, zeinek ez baitezakete ez ikhus ez adi ez urhatsik egin.

        21. Eta etzuten penitentzia egin beren gizon hilzez, ez phozoindatzez, ez beren lohikeriez, ez eta beren ohointzez.

 

HAMAR GARREN KAPITULUA

        1. Eta ikhusi nuen bertze aingeru azkar bat zerutik iautsten, hedoi batez inguratua, eta ortzadar bat bere burugainean; eta haren begitharteak iduri zuen iguzkia, eta haren zangoek susko koloma batzu.

        2. Eta bazuen bere eskuan liburutxo bat zabaldua; eta eman zuen eskuineko zangoa itsasso gainean eta ezkerrekoa lurraren gainean.

        3. Eta egin zuen oihu deiadar handi bat, lehoinak orroa egiten duenean bezala; eta oihu egin zuenean zazpi ortzik adiarazi zituzten beren botzak.

        4. Eta adiarazi zituztenean zazpi ortziek beren mintzoak, ni eskribatzera nindohan; eta aditu nuen botz bat zerutik erraten zerautana: zigila tzatzu zazpi ortziek erran dituztenak, eta hek ez eskriba.

 

aurrekoa hurrengoa