www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Don Juan eta bere adixkidiak
Jean Baptiste Constantin
1910

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Haritchabaletaren bizia / Don Juan eta bere adixkidiak, Jean Baptiste Constantin (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1997

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV
 

        Don juan etzian boztu Trinkaren eta Bixarren arrapostiak. Etzian khuntiarien phakatzeko eskaz zian sosaren esperantxarik ukhen Xapalandaren gainik baizik, eta ordian hanitx umilki, ezteztia erraiten dero huni:

        —Eta zuk, Xapalanda, baduzu arauz urhetto bat sakolan; bestela galdiak gutuzu. Nahi nitikezu segur jente horik phakatu, egun phuru lekhu huntarik uhurez elkhi ahal gitian. Don Juanen elhian fida balin bazira, hitzamaiten deizut Santa Grazira heltu bezain sarri eraikiko dutudala Poleinen bankian dutudan soxkuak, eta phakatuko zutudala arrunt.

        Xapalanda:

        —Hirur ehun kanua, gizonak eztik uhurerik etxerik elkhiten bada hogeita bost libera sakolan gabe.

        Zeta musa berdia eskietara hartzen du, xamar pian ezarten, bestek ikhus eztezen zonbat sos dian berareki eta urhe bat har ondoan erraiten dero don Juani:

        —To, hebentxe hogeita bost liberako sterlingeder bat, aski neketto Amerikan irabaz dudana. Khuntia phaka ezak, eta haboro behar baduk orano, beste bat badukiat hi bezalako adixkide batentako; enia beste bati emanen, eta segur enia ene ustez Bentero tripa handiaren gei sakolan begiratzen.

        Benterua:

        —Bentero tripa handia! Bentero tripa handia! eia erran zaka berriz niri Bentero tripa handia, nahi baduk nabakha kaldi batez tripak keben hiri atheratzen!

        Xapalanda ordian harriturik jarten da, ezpañak, ikhare, umil umila.

        Benterua:

        —Nik badiat ene deithura, nur ez eniz Xapalandaren ez beste ahotxen ahalke. Ni deitzen nie España guzian don Juan Baillaz, eta ez Bentero tripa handia. Niri ez haboro halako izenik eman, bestenaz comidado las tripas.

        Ikhus ondoan Benterua gaizturik dela, ixilik egoiten dira Santa Graztarrak. Don Juanek ezarten du bere hogeita hirur libera mahañiala, Xapalandak aldiz bere sterling gorria.

        Don Juan:

        —Eia don Juan Baillaz, sogizu hunat: hogeita bost eta hogeita hirur liberak zure khuntia egiten dienez?

        Benterua sterling gorriari soz zelarik:

        —Bueno, bueno! baya, mira, mira María, qué pieza tan bonita! yo juego que en toda la villa de Isaba y en valle de Roncal, ni ricos ni pobres no tienen una pieza de oro como ésta que yo he sacado en estos días a los gavachos.

        Xapalanda saihetsetik murmuzikan hasten da, Benteruak ez entzuteko gisan haatik:

        —Espainul abarka huna, eztuk debria ezpaduk berhala beste urhe bat hik Xapalandari idekiten, nik hitzamaite deiat edo manduak adar!

        Benterua sosa harturik, artian juan zen bere khanberalat, eta han boztarioz edan zian, gorderik zian anisetik bi kopa, ziolarik:

        —¡A la salud de los gavachos!

        Mari-Paitta ordartino ixilik egon zen; haren mintzatzekoaldia jin da:

        —Alo, alo aurrak, hots xatera, orai patatak errerik diagotzu.

        Laur gizonak suphazterriala huilantzen dira, bi aldiz erranerazi gabe; Mari-Paittak hauts petik gibel thiratzen dutu lur sagarrak, bere kota hegalareki xahaldi bat emaiten dere eta gizonen aitzinian ezarten. Benteroa jiten da khanberatik eta zuzulian erdi etzaten delarik, purro eder bat pipatzen.

        Haiez trufatzen zela sobera edireiten beitzien Santa Graztarrek, algarri soz hasten dira. Benteroak enthelega elitzan, Trinkak biarnesez erraiten du laguner:

        —Hé dounc, amics, nou cau pas invita lour mesté en ta minja poumas dé terre!

        Xapalanda:

        —Loú diable que lou portera mes leu! ne ba pas emplea son bentre a noustes depens, com aquestes dies pasats que se crebera de hami mes leu!

        Trinka:

        —Oh! si poudevan da pousou auments enta haa creva!

        Benteroa zonbait aldiz Oloruko feidetanebilten zen, eta bere utzul ungurrietan ikhasi zian biarnes khoxia:

        —Rekontxos! zer lengoaje da kori! ala aments nere gaixtoten mintzo zizte hor: triga, harta, creva, pozou! zer dira elhe horik! María tray la escopetta, voy a matar estes cuatros falsos!

        Gizonttuak bilhoak burian txut txuta jarten dira, zerbait konprenitu dialakoz Benteroak beren elhestatze biarnesian. Don Juan lehenik mintzatzen da konbersaren ezabatu nahiz:

        —Ez, ez, don Juan Baillaz, eztizugu zure gaixtorik nahi; Bortuzkura behar baikunian, eta orai elhurra gatik ezin juan, eta huna jinez geroz afruntu beitzaiku etxerat utzultzia harat heltu gabe, hori ginizun, ziek enthelegatu gabe, gure artian igaraiten guniana.

        Benterua:

        —Bueno; eta zer afera zinuen orai Bortuzkuan, ala xuan den udan Españan ebatsi gaztak han xue gorderik, zilo zonbaitetan.

        Trinka:

        —Ez, ez! eztizugu halako sabeleko minik; hasteko, etzuzun gu lauretarik bakhotx bat ere igaran udan Españalat igaran zenik keserogoaren egitera! Bestela ere, ez gutuzu uhuin gu! Etzira xuxenian!

        Benterua:

        —Eta arren! zer xue alako tenporareki egitekorik kan?

        Don Juan:

        —O eztuzu egia bezalakorik! eta gezurrak zaina llabur beitu nahi nitzaizu egiaz mintzatu. Igaran larrazkenian Trinkak ikhusi zizun Bortuzkun unhurru habia handi bat; hartarik ginizun behar etxerat eraman gaitzuru bat arrautze.

        Benterua:

        —Maria, mira este falso! nitzaz trufatzen iaza berriz orai ari hi! karakho! Maria indan eskopetta ori, balazo batez behar dinat kuni atima xaits erazi ifernuetarat! Ez niri sinhetsaraz laur gizon Bortuzkura xin ziztela unhurru arrautze koriengatik!

        Don Juan:

        —Elhurra orai ari din bezain segur, egia nik erran deizut, Señor Baillaz, bai! familia oro xixariek harturik dit aspaldiko denboretan, eta adixkide batek aholkatu nizu unhurru arrautziak xirikotan herakeraz ditzadan, eta gero haien hura berorik edaneraz dezadan emaztiari eta haurrer, nahi badutu xixariak hilerazi. Bedezieki beno merkexiago, hola eginez, sendoeraziko nutialako esparantxan abiatu gutuzu 1aurak Bortuzkura, eta orai ezin harat joan, aski phena beita!

        Benterua:

        —Baia, merikuareki beno merkeago eztakiezt, bena kola klaroki mintzatzen bazira nik emanen diezt erremedio hobea, eta etxerako bidian edirenen beitzie. Gorakoan zoazte Ithur-Hotxera, eta uraren tokian ezpeitago elhurrik, kan edirenen zei lurrari kontra osto hoili xabal bat, laur aldetarat zabal, phago ostoaren gisako, solo xipixiago. Guk Españan deitan zugu zirin belharra. Kartarik arren emanen zu familia guziari libra bana, Arranzioko ardau xurian onki herakiturik eta edan fitexko ikhusiko zie bada, xixariak itzuliphurdika xalkiten, izanik ere andienetarik.

        Don Juan:

        Milatan zutut erremestiatzen, don Juan Baillaz. Jinko hunak phakatuko zutu; eni ere etzitazu segur ahatzeko zure eratzian giten dudan obligazionia egun; dagun Bazkoz axuri bat ederra ekharriko deizut zuk eman erremediuak ondore hunik balin badu. Banuazu orai fite etxerat, enuzu segur heben trankil, halako trantsian familia han utzi beitut!

        Benterua:

        —Bai ageri diagozu etzirela trankil! etzu xinez geroztik kuna irur egun baizik xa pasatu fiestan, xatekan eta pintukan!

        Trinka:

        —Bardin balio dik! hik ukhen bahu jateko eta edateko guri emaiteko, eta don Juanek aldiz ukhen balu diharu hire phakatzeko, ez guntia aleta beste hirur egunez orano juanen etxerat, phorrot ezne blu eta zihainjatera!

 

aurrekoa hurrengoa