www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Don Juan eta bere adixkidiak
Jean Baptiste Constantin
1910

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Haritchabaletaren bizia / Don Juan eta bere adixkidiak, Jean Baptiste Constantin (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1997

 

 

  hurrengoa

Eskualduna, 1197.z., 1910-III-5.

 

 

I
 

        Orai diala 50 urthe bazen Santa Grazian gizon bat Don Juan deitzen. Bazen phuntu hetan etxeko jaun handiagorik, bena bai txipiagorik ere.

        Kartieleko gizonik azkarrena zen, eta suiaren buhatzen hasten zenian butzaz inkhatzak eta ilhintiak tximiniari gora igorten zutian, bestalde aho beroxka, eta ardura espantu zerbait khuntatzeko. Kabaletan bazian sinheste eta hanitx hazle huna ere.

        Urtheberri ondoan, igorri zutian bere ardiak eradatera, Topeten altia gainti, Zurubu handiala. Oren erdi baten buruko utzuli zeitzon oro, salbu ardi gris paleta, maxela xuri eta muthur nabarra. Badua haren arrankuran eta huriala heltziareki ikhusten du bere ardia axuria sorthurik. Biltzera iseiatzenda, bena axuria lotsaturik, abiatzen da Abitolarat buruz, orkhatz bat bezala jauziz, bere ama ondotik marrakaz.

        Don Juan laster ebilten zen, axuria zalhiago. Khapariako lephoala heltzian gizonak uzten dutu bere eskalanpuak elhurrian zalhiago ebili beharrez: axuria Lohitschimilzen barna gain behera heltzen da Barlaneseko loseria khantiala. Debaldetan deio ardiari artetarik don Juanek oihu egiten: «pirri, aitte, pirri aitte!».

        Loseria ondoan lanian ari ziren, Marinalako duela egiten, zazpi gizon: Jonolo Eskiula, Miu eta Jean Gormant Barkoxekoak, Gollut Altzuruku, Bensa Lées Athasekoa, Chouret eta Lakasia Barlanesekoak, oro apetitu huneko gizonak, lotsa ez zirenak pastetxaren jatera zahiareki. Ikhusirik don Juan lasterka horra zela, partzen dira axuriari; hau, basa ahuntz baten balde, jauzi batez badua bago erori eli baten artiala gordatzera. Han atzamaiten die eta khexiaren handiz don Juanek arrunt buxeriatzen du eta khumitatzen dutu gizonak laurden baten jatera. Suia phizturik da bertan eta oren baten buruko laurdena janik zen oso osoa.

        Don Juanek laur phartetarik hirurak hartzen dutu bizkarrian, eta ardia zintaz estekirik, etxerat abiatzen da, eta ulhuneko etxen sartzen.

        Etxera ondoan bere emaztiari erraiten dero:

        —Zer egin behar dugu hainbeste axurkiz? Bai karakho amigo behar dugu, Mari-Phuilta, axurki huntarik janerazi triste kailesaho gorri, gose jankin horier, aments bizi direno behin ondo egin dezen.

        Phouiltak:

        —Debliak boilatu, bai bai, don Juan, eman behar ziezu, Jinko hunak ere nahi dizu amuinaegin dadin. Dianak eztianari phartitzia obra ederra duzu.

        Don Juanek erraiten zian geroan, sei familia hazi zutiala hirur egunez axurkiz, han beitzen axuri sorthu berria handi eta gizen. Larria aldiz Espainul maister bati soba erazi zian eta ederraren ederrez eman Mizpiret ordunko jaun bikariari.

        Ardiak hainbeste ezne eman zian nun negu orotan Don Juan eta familia bizi izan beitziren erraberoz apairu guzietan. Bena azkenian zer heltu zen! Xixariek eta gogorreriak hartu zutian ihautiri azkeniala bait.

        Lerdo egunian, joalteroek egiten zien urthe oroz kartaka partida bat. Urthe hartan juntatu ziren Anna Xohoren etxen don Juan eta Bixar musian aritzeko Sutibran de Kallinbre eta Agaramunten kuntre. Jean Purra aldiz jinerazi zien butilatzeko eta seien khuntiaren eramaiteko.

        Hasi ondoan bertan lagunek don Juani:

        —Don Juan zer duzu? trixte zirela uduri zitazut, etzira batere largatzen; emazu, eman gezur zonbait; tanto zonbait gora behera nik laxuki eskumutaldi batez bilduren zitit zuk galdiak!

        Don Juanek:

        —Bai, karakho amigo, badiat sobera phena alagera izateko.

        Agaramuntek:

        —Zer duk gizona ala eri hiz?

        Jean Purrak:

        —To, edak buen trago eta erran leialki phenak heben hire adixkide hoberener. Ehadila lotsa, gogo hunez sustengiren haigu.

        Don Juanek erraiten dere ordian zer dabilan, nulaz bera eta familia xixariek eta gogorreriak harturik diren:

        —Phentsatzen ahal duzie zer trantsutan nizan. Aleta enundia joan nahi Atharratzeko basa bedezi horietarat, oro pilardit eli bat beitira, untsa phaka erazten baizik deus eztakienak. Bena lotsa diat behartuko zaitan.

        Agaramuntek:

        —Ez gizona, ehadila joan; hobenian phuzuatuko haie eta untsa phaka eraziko. Nik nahi deiat dohainik eman erremedio bat, sendoturen zutiena bai ere xixarier zalhe lekhu egineraziko diana. Bil ezak gaitzuru bat unhurru arrautze, xirikotan untsa egoseraz itzak; gero emak edatera ahal bezain bero bolta bedera hire familiako jenter, eta ihaurek aldiz biga gainti itzak, hamahirur urthetako zezen espainul bat beno azkarrago behiz.

        Don Juan:

        —Eskerrik hanitx Agaramunt, eztuk gorrari erraiten.

        Bixar:

        —Bai, ttenttamentia hori segur hun lukezu, bena nun ediren sasu huntan unhurru arrautziak?

        Sutibran de Kallinbre:

        —O demoniua! nekez sasu huntan; bena egin ahal bat eginen diagu Arboli alte horri.

        Hortan gure gizonak barreiatzen dira, khuntiak phakatu ondoan. Ihautiri iganteko goiz mezan, don Juanek ikhusten du xokho batetan bere adixkide Trinka eta gogoan igaraiten du harek ihurk emaitekoz, berri emanen derola unhurru arrautzez, bazter hanitx kurritzen dialakoz ihiztekan.

        Mezatik elkhitiareki badua Trinkari buruz eta khumitatzen du topeta bat aigardenten edatera Alagoyhen Kalanbriaren ostatian.

        Berrikaxetan hasten dira, pintu bat aigardent igaraiten da zuntzurrari behera: beste bigerren bat galthatzen die. Azkenekoz don Juan atrebitzen zaio galthatzera ez othe dakianez nun baden huilanian unhurru habia zonbait abis ukhen diala eritarzun batetarik sendotzeko behar diala unhurru arrautzez eginik den tisana edan.

        Trinka:

        —To! doi galthatzen duk, alaturu jinkua, badakiat habia bat ederra, beitu segurik hogeita hamar unka arrautze. Hurrun duk, bena behar den denbora hartuz bilduko diagu hire doia. Igaran Done Santhore altia Bortuzko phasian igaraiten nintzalarik, ikhusi diat Alano bortietarik utzultzian.

        Don Juan:

        —Bai bena elhurra baduk, nula edirenen dugu?

        —Deus eztuk, fida nuk begiak zerraturik atzamaitera. Behar diagu laur lagunek joan Gañeko Bentala gaiko, alageraki oren zonbaiten igaraiteko, eta ladron trixte hura pihu beita espainul zorria bezala, jateko ausarki hartu behar diagu; irus balinbaduke bospasei kantaro ardu zuntzurren bustatzeko doia.

        Don Juan:

        —Voila qui fait! ene adixkide Trinka. Lagunetako hartuko tiagu Bixar eta Xapalanda, segur ezpeita lagun hoberik. Nik hartuko diat urdazpi bat, laur edo bost tripot, hirur lukhainka uztarri, bi andoila plek eta horik jan ez dutuguno arauz atzamanen ditiagu unhurru arrautziak. Bira kantaro ardu edanik ere, esparantxa diat halere bedezi arrapatuthoieki beno merkexiago elkhitia.

        Hitzartzen die hauste goizan abiatuko direla, ihauteriko azken egunak behar dutielakoz igaran beren familietan. Lehen heltiak beharko dutu bestiak eguruki Ardatxeorenian. Elhe horik iraganik, nur bere alde badoatza bi gizonak, eta don Juanek bidajiaren egitera biltzen dutu Bixar eta Xapalanda.

 

  hurrengoa