www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Aurraren bederatzi-urrena
Krispin Beobide
1885

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesus Aurraren bederatzi-urrena, Crispin Beovide. Francisco Mugerzaren moldizteguian, 1885.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN EGUNA

 

Aingeruaren aginduz aldatzen da
pamili sagradua Ejitotik Nazareta.

 

        Belendik Ejitora ,juateko egin zituzten pamili sagraduak berrogei legua bide.

        Ebanjeliuan etzaigu esaten zer egin zuten edo nola bizi izan ziran Egiton.

        Sinistatu banezakegu, genezakegun bezela, gure asabak digutena, pamili sagradua bizitu zan Ejiton Matarea esaten zioten leku batian. Andikan alderatxo Leontopolisen arkitzen zan Jaungoiko egiyazkuari eskaiñitako tenplo bat, Onias apaiz-nagusiaren denboran egiña, Jerusalengo tenpluaren orman.

        Jesus, Maria ta Jose bizi ziran, ez etxe ederrian, ez jauregi aberatsian, baizikan lur zulo batian. Ona nola itzegiten zaigun bizi-leku ura ikusi duan bat. «Santa Helenak egin zuan pamili sagradua bizitu zan tokiaren gañian elizatxo bat, oraiñdin ere ikusten dana. Lur zulo artara bada jeisteko daude amar edo amabi malla. Bizi-lekuak ditu ogei oñ luze ta amabost zabal. Etzan noski leiorik, ez bazan nun eginik, berak sartutzen ziran atetik zijuan argiya zuten bakarrik.

        »Lur zulo ark zeukan inguruan buztinezko parete edo argamasa beltz bat. Onek digu ematen aditzera txit pamili biartsuaren bizitza zala ura. Toki garaitxo batian ikusten da zulo bat iru-lau oñ luze ta bi-iru zabal dana. Antxen lo egiten zuan Jesus aurrak. Etxe zulo aren eskuiko aldetik dago putzu bat nundik ere ateratzen zuten pamiliarako biar zuten ura. Ezkerreko aldetik dago arrizko eser-leku bat ogein bat ontza luze ta amabin bat zabalekua; antxen iñoiz exeriko zan Maria bere semetxuarekin».

        O ze bizimodu pobrian bizi izan ziran Ejiton Jaungoikuaren seme-aurra, Zeruetako erregiña Maria eta bere esposo zorioneko Jose! Ai! eta ze ejenplua ematen diguten!

        Aita S. Jose, dudarik gabe, saiatuko zan bere ofizioko lanian eguneroko ogia irebazten, eta Joseren izerdiarekin ta agian errege Maguak eman zienarekin, mantendu ziran an egondu ziran denbora guztian. Baña etziraden betiko Ejitora joanak.

        Herodes ill zanian, agertu zitzaion Ejiton aingerua Joseri, ta esan zion: «jeiki zaite, ar itzatzu aurra ta bere ama, eta zuaz Israelko lurrera, zeren ill diraden aurraren billa zebilltzanak ill naian».— Beriala jeiki ta arturik aurra ta bere ama Josek, biurtu ziran Israel-ko errira; baña jakitian Herodesen seme Arkelausek agintzen zuala, bere aitaren ordez Judean, (ezaguturik eta jakinik aren Aitaren gogortasuna) ikaratu zan aruntza joatiaz ta adia emanik berriro aingeruak, Galileara jo zuan eta Nazaret deritzon errian bizitu ziran; zete zedin onela igarlien esana: «deituko da Nazaretkua».

        Ona emen, kristauak pamiliako buru danarentzat gogoramen-gai ederra. Maria ikusten degu Joseren mendian. Kontu-abisu denak Joserekin ditu aingeru ederrak.

        Joseri esaten dio Ejitora joateko. Joseri Ejitotik irteteko. Joseri Jerusalen utzita Nazareta juateko. Iduki zuan ta gorde Jesus Josek bai Belenen, bai Ejiton, ta bai Nazaret-en eta guardatu zuan leku guztietan, pamiliako burua zan bezela. Beraz Josek izandu zuan beti Jesus ta Mariaren kargua, zeren pamiliako burutzat ezabutzen zuan zeruak. Jesus eta Maria Joseren mendian bezela, emaztiak biar du izan senarrarenian. Izan bedi ordia senarra Jose bat.

        Zorioneko gizon au izan bazan ere zeruko errege ta erregiñaren buru, bizitu zan pobre, langille ta miserian bere pamili jator zerukuarekin. Eta alere, kontentu!— Eta; gu, aien gloriaz gozatu nai degunok, nai degu bizi ez aien antzera, baizik gure griñen erara! Aiek pobre biartsuak, gu aberats; aiek arlote, gu lujuan; aiek penetan, negarrez, gu pestetan, algaraz. Eta geiago dana aien onaren inbidiaz; ezertxotan edo txit gauza gutxitan aiek eraman zuten bidiari jarrai gabe! Erokeriya bada au, ezta txikia.

        O Jose bedeinkatua! O pamili sagraduaren burua! eman igizu indarra pamilian zure antzekua izateko, ta zu guztian idurituaz, munduko pen-atsekabiak eramateko. Onela zuk idiki ziguzun bidiari jarraituaz, gerta gaitezen gloria batian alkarrekin. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa