www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Aurraren bederatzi-urrena
Krispin Beobide
1885

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesus Aurraren bederatzi-urrena, Crispin Beovide. Francisco Mugerzaren moldizteguian, 1885.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO EGUNA

 

Jesus Aurraren jaiotza.

 

        Izkiribiturik utzi zuten Igarliak Belenen jaio biar zuala Mesiasek. Alere Jose eta Maria bizi ziran Nazaret-ko erri txikian; eta Mariaren aurgiteko egunak alderatuakgatik, ez batak eta ez bestiak etzuten uste izan Nazaret utzitzerik. Nun jaioko ote da, o Maria! zure sabeleko semetxo ori? Maria zan, pobria bezela, txit gutxi ezagutua inguruko jendiaz bere jatorriaz. Jose arotzaren emaztia bezela ezabutua bazan ere auzuan, etzan ezagutua Erregien odolekotzat, zan bezela. Alaz guztiaz ere Mariak izan biar du Mesias-en arpa, munduak itxoroten zion David Erregiaren jatorrikuaren semiaren ama. Ondo adierazoko dio munduari guzi au Jaungoikuaren probidentziak.

        Aizez buiatutako Enperadore bati sartuko zaio buruan jakin biar dituala bere mendeko guztien izenak, zenbat zeduzkan bere agindiaren azpian, eta bidez bakoitzari zerbait kenduta nola dirutu al zitekian. Mundua dago agintzen duanaren mendian. Eman zuan adia Enperadoriak, edo zerbait jakiñik lenik nun jaio biar zuan Mesiasek, edo ustez-ustegabe, jo zezala jendiak Belen, aren asmuak betetzeko. Ona zergatik bildu zan gizondia Belenen, gizon bakoitzak Erregeren liburuan bere izena ezartzekotan.

        Zazpireun urtez aurretik adiazi zutena Igarliak emen egiztatuko da.

        Jose eta Maria ere bestiak bezela utzirik Galileako Nazaret-ko beren erria dijuaz Belena Judeako errira. Baña, ai! Belena aiek eldu baño len etxiak eta ostatuak betiak daude! nun igaroko ote dute neguko gau illun, luze, otz ta gogorra? Jose eta Maria biak pobriak eta nekiak neke asko etzirala Maria arkitzen zan aurra argitaratzeko azken egunetan! o! zenbat estuasun bideko nekiaz gañera oraiñ eraman biarrak berri-berriro!

        Egun asko igaro zituzten bidian, ta nekatuak bazeuden ere, erritik kanpuan billatu biarrian arkitu ziran aterpe bat. Aterpe au izan zan David erregearen jauregi zar eroritako orma zar baten arrimuan arkitzen zan legorpe bat, astodun ta artzaiak beste legorrik etzutenian albistatzen zutena maiz. Ona nora gidatu zituan Jaungoikuak bere jakinduri muga gabian, eta ona nun jaio zan kislei illaren, au da: gure abenduko illaren ogei ta bostgarrenian munduko Salbatzallia negu gogorreko gauaren erdian.

        Amarik onenak bezela, adoratu onduan, artu zuan Jesus aurra Mariak besuan oial-zapi txuri garbietan bildurik jarri zuan gero askatxo batian, zeñak artu zuan pozik Jaungoikuaren seme bakar gizon orduan jaiua seaskarik onena merezi zuana.

        O Jesus! ongi etorria egiten dizugu eta askatxuan bazaude ere etzanik, Jaungoikotzat ezagutzen zaitugu eta adoratzen.

        Nor ezta arrituko aur au ikusita? Jaungoikuaren semia Belen-en jaio da, ta iñork eztaki! gañian dauka lurrak bere Egillia! eta lurrekuak ez dakite! O gure Jaungoikuaren misterio gordiak! O Jesus! aur txiki agertzen bazera ere, ezagutzen zaitugu Jaungoikotzat. Ezagutzen eta amatzen zaitugu; amatzen ta adoratzen zaitugu. Oraiñ bada eskatzen dizugu amorio are aundiagoko bat eta zure umildade paregabia iduritzeko laguntza. Baita ere onekin batian bederatziurren onetan eskatzen dizugun mesede berezia, baldin bada zure gloriarako eta gure animen onerako. Amen.

        Emen bakoitzak jasorik biotza, Jesus aurrari eska bizaio bederatziurren onetan nai duan mesedia.

 

 

Eguneroko azken Oraziua

 

        O Jesus ona Jaungoikuaren seme egiazkua izanik, gaurko egunaz, gizonagatik gizon egiñ ziñana! Irutasun guztiko bigarren persona zerana, arkitzen zera, zerorren naiaz, seaska ordeko askatxo orretan. Umill ta biartsu, Zu, ezertxoren palta gabe zeru-lurren jabia zerana! Oraiñ bee bazaude ere, ni buiakorra izanik zaduzkat goikotzat eta nere Jaungoikotzat.

        Beraz oraiñ, nere Jesus aur txit maitagarria, nere amoriua agertu nairik zuri, adoratzen zaitut zapitxo orietan loturik bazaude ere. Egia da, nere biotza oso-osorik zuri emanik ere, ez dizutala beñere merezi dezun amorio eta adoraziorik agertuko. Zuk ordia, nik neronek baño obeto dakizu nere argaltasunaren ta oztasunaren berri. Beraz, Jesus on eta maitagarria, erakutsi nazazu umilla izaten zure antzera; gogozko biartsu izaten zure idurira; Jaungoikuaren naia egiten zuk adiazi diguzun bezela; otz-beruak eramaten zuk bezela. Badakit Jesus ona, badakit zer nai diazun esan zure ao txikia zabalduta mingaiñtxo garbi orrekin: nik maitatzen det, ni maitatzen nauena. Ni agertu nintzan umill, zu ere izan zaite ni bezela umilla ibilleran, itzketan, jantzian. Ni jaio nintzan pobre eta guztiaren biarrian; izan zaite zu ere pobre etxian, kanpuan, janian, edanian, jantzian edo soñian. Zeren onetan guzian ez segitzera niri, ez dezu iñoiz ere nere naia nik nai bezela egingo. Garbitasunak au guziya eskatzen du.

        O Jesus ona! bederatziurren onetan askatxo ortatik jasorik begi beltz argi oriek ikusten dituzun bezela gure premiak, iguzu laguntza, guzia dezakezun Jaungoikuaren semia zeran aldetik. Bota ezazu ere begiratu bat Ama Eliza santaren biartasunetara. Sendotu ezazu Eliza; bizitu ezazu kristauen fedia; argitu itzatzu adimentuak; desegin erejiak; indartu fededun guztiak eta zanpatu zure elizaren etsaiak. Irten dedilla zure Bikariua lurrian inguratzen duten etsai gogorren artetik garaitzalle. Pakia kantatu zuten aingeruak zu Jaio zinan egunian; pake ori nai genduke oraiñ gure artian. Bai, bizi gaitezen oraiñ, zuk lagundurik, biotzeko pake santu orretan, zuk nai dezun arte lurrian, aingeruak kantatu ziguten bezela zoriona guri zure jaio berrian, orobat gozamen pakezkua goza dezagun betikoeran zeruan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa