Zu zara...
LAU
Artean loari entregatzeko goiz zen. lzerdiak maindiretan xukatuak zeuden dagoeneko. Oheratzean bezain estraino zitzaizkien elkarren gorputzak. Atseginaren ordez ahaleginaren nekea zedukaten gorputzetan. Errugabe zirela jakiteak ere iadanik ezin zien ezer lagundu. Berengan zegoen indarrik espiritualenari baietz esatetik egoera humanoago bat espero izatean erabat oker ote zeuden. Beren gorputz biluzak axolagabeki ikutzen ziren eta elkarren begietara errukiturik urreratzen ziren bitartean garbi agertzen zitzaien zein krudela den edertasunaren engaino libreari betean entregatzea. Segur aski gau haren ondoren ezingo zuten berriro beren buruei permiti mundu estraino hartan erortzen, frogatzeko behin ez al zen aski, beren gogoetan aurkitu zuten gauzarik sakratuenak zergatik izan behar zuen alferrikako ilusio krudel bat. Beren barne ikaratuetan edertasun inposible haiek hain ustegabean arnasa agoniatsu batetan akaba zitezkeen, ez al zen beldurra sentitzeko lain beren menteetan hain erraz aurki zitekeen heriotzearen presentzia.
Beren gauzetaz mintzatzen hasi ziren esango zituztenak inportantziarik ez zutela aurrez jakinik ere. Gau hartan erraz konprenditzen zuten beren gogoetan nolabait betidanitik debekaturik egondu zen askatasunaren makina trakets hartan sartzearen ondoan beste edozer gauza erabat superfiziala zela. Eragin horrek hauts behar zukeen beren bizitzak gozamenetik apartatzen zituen sekreto miserablea. Libertade osoa karizia haietara mugaturik ote zegoen. Beren gogoak absorbitzen zituen asmo eta ekintzak ere konprenditzera saia beharrean aurkitzen ziren.
Entzun al duzu atzokoa Santa Maria eleizatik irtetzean. lkaragarria izan omen zen, klase eta edade denetako jendeak, periodikuak ez du ezer esaten baina berrehun gutxienez sartu omen dituzte barruan, histeria karrasiak polizien sirenekin konfunditzen omen ziren.
Ez dadukak ezertarako potrorik, hire inutiltasunaz jabetzen haiz beste behin, atzo erosi huen hire pintore maitearen jirasola burura etortzen zaik eta norbaitek egindako komentario despektiboaren kontra nola defendatu hintzen, orain ez huke adorerik hortarakoxe ere, isilik egotea hobe duk, ez zak esan askatasunetik hurbilago gaude, ez dakik nola reakzionatu, hire gorputzak ez dik espresiorik.
Festa batetik omen zetozten hiru kotxetan eta hiru kotxeak batera jartzearren aurreratu omen zituen kontroleko kolan zeudenak. Bi milatik gora omen ziren mezan, lehenengo neska bat hasi omen zen kantuan, apaizaren ausardia ez omen zen izan makala, eleizatik irtetzean ekin omen zioten, jendearen aurpegiak beldurrez zuri gero ikara-oihuak karrasiak.
Gorroto zuen debilidade guzti hura, edozeinen aurrez inseguro sentitzen zen, lagunekin ibiltea ere nekoso egiten zitzaion, ezin zuen justifika egoera bentzutu hura, hortzak estutu nahi lituzke eta irabaziko dugu esan eta lasaitasun zerbait konsegitu, baina ezin du horrela engaina bere burua. Amorrua jabetzen zaio erraietan, beldurra eta lotsaren toki berdinean galtzailearen tensio etsia, bere gorputz inbisiblean zerk nagusitu duen inpotentzia esplika lezaken arrazoia nahi du.
Ezin jakin nor den, bere gogoaren makina nola enteni, itxaropen lotsagarriari ezin entregatuko bere gogoa, eta oraindik beragan dago nahi ilun indartsua, besterik ezean maitasun antzeko derrigorrezko zerbait produzi dezakeena.
Lehendik ere ezaguna zaio irtenbide hori. Besterik ezingo duenean arrazoi guztiak alferrak izanen zaizkionean, malko lodi bat eztarrian jarriko zaio eta itsasoaren aurrez maitasunaz pentsatzen hasten zen. Badaki bere mentea salbatzeko azken defentsa besterik ez dela. Ezeren truke gabe, inoren presentziarik gabe, norbait edo zerbaitenganako amodioa alimentatuko du, horrela botere zerbait lortzen zela irakatsi ziotelako. Ezingo du zoriona hitzarekin gogoratzen duen egoera hura ahaztu.
Ba al dakizu astelehen arratsean hitzaldi bat preso politikoeri buruz dagoela, galdetzen dik. Ez ez nekien, erantzuten diok.
Haiek justizia zerbaitegatik arriskatzen ziren. Haien inguruan aldakuntza konkretoak posible ziren. Jende haiek jartzen zioten neurri egiazkoa bere realitate irenduari. Denbora galtze soberanoa zen bere historia traumatizatua. Egitan ez zituen berak hautatu bere bideak, ezin zen izan inpotentzia haren zale, bere fedea konserbatzen zuten jainko haien antzekoren bat nahi luke. Abozen batek esango dio ezin zaiola permiti bere frustrazioaren ahulezia higuingarria. Gogora etortzen zaio lehengo hilean muga pasatzera bere anaiari lagundu zionean nola hesteetan korapilo batek karraxi egiten zion bengantza eskatuaz. Bere inpotentziaren aurrez, bere fantasasmak kontenpla nahirik, bere eguneroko kulpak eskuetan sentituz, azkenik isilean esaten du nik ezagutuko dut nik bentzutuko dut ez dut inolaz neure burua gorrotatuko.
Eta osteguneko karnizeriaz zer diozu, galdetzen dio berriro emakume enamoratuak. Txibatazo bat izan omen da. Hil duten hoietako bat asko ezagutzen nuen nik, sarritan joaten naiz Frantziara senarraren kotxearekin beren arteko enkarguak pasatzera, mugan ez dut sospetxarik probokatzen, baina badu bere arriskua bai. Zuk esaten duzu suizida batzuk direla. Nik lagundu egiten diet ahal dudan neurrian, egoera faszista honen gorrotoz bizitza era horretaraino arriskatzen duenari errespetoa diot nik.
Ez zen pentsatzekoa emakume bigun hura terrorista direlakoen konplize izan zitekeenik. Inoiz emakume harekin portuan paseatu zuen eta haren izate osoa edertasuna hitzean konzentratu ohi zen itsasoari begira, ezin izaten zuen beste hitz egokirik aurkitu bere aurrean zedukana deskribatzeko. Ez zuen barrurik begi biolento batzuk mantentzeko eta erraz ikus zitekeen edozein gertakizun krudelek giro enajenatu batetara itzultzen zuela. Eguzkiak itsas-ertzeko uretan formatzen zituen margozko munduek zemaioten atseginik biziena. Haretxen etxean egoten omen ziren hiltzaileak, zein ausarta zen asperenez betatako emakume hura, beragan kabida zuen iraultzaren justiziak sententziak suak.
Emakume konprometatu hark galdera esperogabe bat jarri zion, eta zu euskaldun sentitzen al zara. Zergatik galdetzen didazu hori, erantzun zion. Zutaz gauza asko entzun dut, jarraitu zuen emakumeak maitekiro, nik ez ditut sinesten zure kontra esaten dituztenak baina zeugandik jakin nahi dut ea gure aldekoa zaren. Ez dut entenitzen zer ari zaren galdetzen. Zuk ondo dakizu zer galdetzen dizudan, akabatu zuen emakumeak. Ezpain haietan galdera hura mingarri zitzaion. Ez zen normala izan behar galdera batek etsai bihur zitzala. Bestalde ez zegoen ondo bi edo hiru gauza konkreto jakiteko galdera jeneral batetaz balia zedin. Ez nekien nik bi alderdi zeudela eta hoietatik bat aukeratu behar nuela, erantzun zion.
Bere bizitzaz hainbeste manejo egina zutenez gero bere gogoarentzat reto bat besterik ez zen gehiago inon atrapatua ez sentitzea. Obligazio derrigor bat zitzaion zorrik ez ziola inori edo ezeri egunetik egunera baieztatzea. Kausarik sakratuenak zertan akaba zitezkeen behin esperimentatuz gero bere bizitza kausa obligatu bati eskainia ikusi behar al zuen, hain azkar berriro sinismenari entrega behar al zen. Alde guztietan soberan zegoela sentierazten ziotenean bere bisio fragmentarioei ezinbestez eusten zien, ez zegoen bere gain botere bat, berak ere eduki behar zuen garai hartan egoteko maneraren bat.
Gauza hauek guztiak inportantzia gabeak direla jakin zai hago, hori konprenditzera iristen haizenean esango duk, banekien nik guzti hura miseria bat zela baina ez nedukan hantxe egon besterik.
Maitia, zuk ere kontuak eskatzen al dizkidazu, amodio hitzarekin nere burua salbaturik dagoela sentitzera bultza nahi nauzu. Gau honetan ez al duzu oraindik ikusi amodioaren fruituak zeintzuk diren. Nola ukatuko dugu batak besteari diogun atrakzio hau, ezinbestez elkarren arteko dependentzia higuingarria. lkusten duzu erabat biluzik gaudela bat bestearen aurrean. Ezingo duzu esan gure elkarren arteko amodioak gau hau baino ezer intensoagorik esiji diezahark enteni zeiezaiola atsegingo zitzaion. Noren alde zegoen. Bera ere dilema batetan erorita egona zen, kri
(?)......
Orduak aurrera zihoazen bitartean bere ondoan etzanda zegoen emakume biluz haren galdera salataria lanerako plangintza bat azaltzearen esijentzia bezala zen. Bera ere ari zen zerbaitetan, emakume iraultzaile hark enteni zezaiola atsegingo zitzaion. Noren alde zegoen. Bera ere dilema batetan erorita egona zen, krimena ala konozimendua. Konozimenduaren medioz krimena ezagutzea aukera zitekeela uste izan zuen. Bere buruaren defentsan edozein krimenetara behartua egon zitekeen, baina zenbateraino defendatu behar zuen bere burua ez zekien. Krimen guztietan partaide sentitzen bazen ere ez zen hori izan bere aukera. Baina gauza hauetaz berari kaso gehiegi ez egitea hobe, zeren ezingo zuen pretendi aukera haiek bere askatasunarenak edo horrelako zerbaitenak izan zirenik.
Hire ekintzetaz pentsatzera behartzen hauten bakoitzean gauza alferren justifikazio antzeko zerbaitera obligatua aurkitzen haiz. Hire inguruan mugitzen diren anbiente guztiak ez diate hiretzako interesik. Bestalde agindu absolutoen atzaparretatik justu justu eskapatuz gero suspikazia guztiak arrazoizkoak zaizkik hire burua defendatzeko orduan. Mito baten beharra egiteko baten beharra ordena baten beharra. Beste gabe hire askatasunaren mugak ezagutzearren habil eginkizun bati entregatu nahi ezta. Badakik azkenean ordenaren baten besoetan eginkizunen baten babesean erori gabe ezingo duala jarrai, baina inportantzia duen gai abstrakto hoietako bat zaik ia zenbateraino hagoen besteen nahietatik libre jakitea.
Eskribitu egiten dut, esaten diok. Nigan sortzen den miseria honen deskonozimendutik eskapatzeko eskribitu egiten dut. Edozein denboratan zeri entregaturik nagoen jakiteko manera bat besterik ez da, nere sensazioen obsesioen nahasmendutik libratzeko ihesbide bat.
Azkenean, bere buruan gauza guztiek zentzua galtzen zutenean, literatura egitea erabakitzen zuen. Bazekien zenbateraino zen alferrikako guztia, baina dagoeneko ez zitzaion inporta justifikaziorik. Badira gauza zentzudunak, esaten zion aboz batek, baziren. Baina hain sustrairik gabea gelditzen ari zen, ezin zuen poema edo ipuiren bati ezagupena eskatu besterik. Azkenean berriro beste behin hitz denak mezpreziatuz gero munduak referentzia puntu bat esijitzen zuen. Lehenengo aldiz balitz bezala, aski da liluraz eta borondatez esango zuen, artean bere imajinak ikutu zitzakeela uste zuen bitartean.
Gogora dezake egun benturoso hura, eta realitate absurdoaren nagusigoa, ona eta txarraren arteko mugen nahasmendu erabatekoa. Aho zabalik luzaro begira begira hantxe aurrez aurre, hain hurbil al zegoen txarraren inbasioa galdetuko du erantzunik espero gabe. Zertarako itzuli orain historia honetara. Baina ez zen inolaz ere historia indibidual bat, lege jeneralen atzetik zebiltzanek hantxe bila zitzaketen, ruina haiek ez ziren asmakizun edo akzidente baten ondorio. Destruzio hark indar ilun hotz bat jeneratzen dio, ez ote zegoen hantxe bere historia osoaren esplikazioa.
Azkenean literatura egiten galtzen du denbora. Behingoz inozente izango da, eta ez kulpable, ez baitu inoren legerik ez inoren agindurik gordeko. Moralitate aldetik begiratuz eskribitzeak beti pekatu izan behar zuen, beti baizegoen zeregin urjenteren bat. Eskribitzea beti ukazio bat zen, ezezagun eta ezagunaren arteko muga ez onartzea. Ez du nahi maisu izan, ez du inongo kredorik, beragan ez dago ezer aldaezinik. Bere jakituriaren puntu estremora igotzen da, eta hantxe agertzen zaion mundua deskribatzen ahalegintzeak zentzu betea hartzen du. Ezinbesteko sinzeritate hura rekuperatzean sinismen-gabezia inmoralitatea erotasuna interesatzen zaio. Hortarako ezin du medio egokiagorik aurkitu bere historia inkongruenteak nola dituen sortu asmatzea baino.
Ezingo duk hain azkar ahaztu hire iragana, eta hire kontzientziaren agindu sakratupean zenbat gauza absurdo sinistu eta egitera iritsi haizen. Espantuz pentsatuko duk hire gogoa zein debila engainatua izan daitekeen. Lehen ere obligazio absolutoa huen hura guztia, lehen ere kulpatik eskapa egin behar huen nolabait. Orain bezala. Hire kontzientziapean ezkutatzen diren legeak aurkitu nahiko dituk, hire nitasunaren legeetatik aparta ahal izatearen askatasuna esperimentatu.
Eta horrela berak literatura egiteko ausardia aurkitzen du munduarentzat ordena berri bat sortzearren. Badaki literaturaren neurria bizitze-nahiaren neurria dela, zentzu horretan literatura ez dela neutrala, norbera altzatzen edo jeisten den punturaino altzatu edo jeitsiko dela. Sorketa literarioa gizonaren izaera aldatzearen alde reto bat zaio.
Zuk erraz pentsa dezakezu aktibitate honek ez duela kabidarik merezi gure munduan, esaten diok, nezesidade honek ez lukela nezesidade bezala figuratu behar gure inguru atzeratuan. Nik ere horrela esan dut mila aldiz. Gau hau da mila eta lehenengo aldiz eskribitu egin behar zuela konturatzen naizena. Zertarako, ez al dakizu zertarako, ez al zaizu iruditzen enajenazio honek norabait garamatzala, beti errebelazio baten atarian egotearen ustearekin engainatzen gaituela. Ez da misterioaren bila jardutea, funtsean krueldadetik defendatzearren da zuregandik defendatzearren.
Edozein egunetan edozein gerratan elkar hiltzera obligatuak zeuden, beren salbabide fisiko bezala momentu guztietan burrukaz pentsatzera behartuak, eta elkarren beldurra arintzearren bada ere azkenean justizia eta amodioa izango zirela nagusi lotsagabeki sinestera, arrazoimena zientzia aurrerapena elkarganatzea beren eskuetan bere nahiaren arabera zeudela uste izanaz.
Zuri entregatu besterik ezingo dugu, badakigu galtzera goazela, badakigu gero zu gabe hutsik geldituko garela, baina eroturik gaude, zugan galdu nahi dugu, nola esplikatuko dugu zerk behartzen gaituen galtzaile izatearen jolas honetara. Zure erantzunik inporta gabe entregatuko gatzazkizu, sentituko dugu kasikan nahiago dugula zure plazer neurrigabea posible ez izatea, zure edertasuna ezagutzeko medio bakarra zure desio hutsarekin gelditzea balitz bezala. Eta badirudi hortxe zure besoetan zure historian zure lur etzanetan dadukagula zai gozamenik garaiena.
Zuregandik defendatzearren ere bai maitia, badakizu zein erraz elkar lilura gintezkeen. Elkarrengandik libre izatera saiatu gara, eta elkarren beharra responsabilidadea beldurra besterik ezin dugu senti oraindik ere.
Ez dut nahi nere ametsak kastiga zaitzan, nere sexopean zomorro beltz zimurrez betea bihur zaitezen, zure sabelaren bila hasi eta ezin inolaz aurki zu zomorro tiki nazkagarri ankatarte gabea zarelako nere sexopean izkutatua, eta ni ordurako masturbazioaren erabakia hartzera behartua egon eta zure gainean azterka jarraitu atseden momentu tristearen bila, zu tripaz gora nere deseoari erantzun nahirik kezkaturik nere inpotentziaren kulpa zeurea ote den, egin dezakezun oro alferrikakoa dela etsi ezinik nik gero eta larriago zapalduko zaitudan bitartean, nere irrikak zure metamorfosia lastimosoaz ohartzeko ere atseden une labur bat ezin utzirik, kristalezko begi odolzurituetan neke alferraren oroitzapen urduria formatuko zaidan bitartean, eta esna nadinean artean zomorro tiki zimur beltz ankatarte gabe repugnantea egongo da nere mentean, gero gure inkontrua kontatu besterik ezingo dugu.
Iraganetik eta etorkizunetik libra zedin eskribitzen zuen, edo baita ere momentu defiziente hark posibilidade beteagoak zituela nolabait zekielako eta posibilidade hoiek osatzera zerbaitek bultzatzen ziolako. Zerk behartzen zuen bere kontzientzia denboraren burrukatoki bat izatera, edo zerk irakasten zion bere kontzientziari posible zitzaiola lotura mental haiek hautsiaz ezezagun zitzaion mundu beteago bat bizitzea. Ezin zuen uka beragan betidanitik mugitzen zela indar bat limite haiek ezagutzera obligatzen zuena edozein larritasunetan edozein humilaziotan amildutzen zuen bitartean.
Gauero eskribitzen zegoen bitartean anbizio guztietatik apartatzen zitzaion gogoa. Ordu luze haietantxe hitz bakoitza ondoraino dastatuz posibilidade bakoitza azkeneraino eramanaz konprensiotik haruntzago zegoen gorputzean murgiltzen zen piskana piskana plazer guztien giltza ekarriko zion espirituaren bila. Ezingo zuen aurkitu ezagupen ezkutu haren indarra eta edertasuna baino gauza atseginagorik. Arriskuren baten zehar balantzaka sumatzen zuen bere gogoa, beldur guztien iturriari adorez frente egiten balego bezala zen, izan ere leku hartan atea idekita zegoen edozein abentura edozein krimen edozein jainkorentzat.
Hiltzeko zorian omen dago, torturak ez omen dio utzi parte bat sano, esplikaziorik eskainiko ez duen asesinato erraza etortzen zaik gogora. Egarri berdosoa eztarrian gora. Oraindik ere hiltzaile izateko garaia da esaten dugu.
Hain azkar geldituko haiz hitzik gabe, eta hire aurrean idekitzen den mundu ezezagunari renunziatu ezinik galdetuko duk, nola esan zer nagoen ikusten, nola harrapa nere burutik pasatzen dauden koloreak askatasunak delirioak. Begietatik zintzilik jarriko zaik, arnasa gelditurik, non habilen asma ezinik, burua galtzera hoala inporta gabe, zer zara zu galdezka. Egoismoa edo responsabilidadea edo maitasuna adierazpen gabeko hitzak konbertituko zaizkik mundu guztia hortxe presente egonik ere. Hitz egokirik asma ezinik ere hantxe jarraituko duk. Aspalditik ezaguna zitzaian indar baten dardarak astinduko dik pulsoa, hitz ebitaezinaren lokarriak inportantzia galduko dik, ritmo guztiak armoniza ditezkeela berriro sentitzen hasiko haiz, betidanitik zuretzat nintzen esanaz.
Azkenean hau guztia aboz mutu bat besterik ez da, sarritan engainatu nauten hitz berdinekin nere baitan konspiratzen, esaten diok. Badirudi ez dela inoiz isilduko, badirudi plazer neurrigabe batek bakarrik gal eraz lezakeela aboz honen erregu asperezina. Hitz zahar hoietan finkatzen den aboz honen derrigortasuna. Lehen ere nik sortuak ez diren hitz hoiek gorde ninduten farregarriki anulatua.
Aboz mutuak zerbait persegitzen zuela zirudien. Aboz harekin obsesionatzea izango zuen agian bere azkenengo engainoa. Baina orain hortaz ere jabetu zitekeela zirudien. Aboz haretxek gordetzen zizkion bere beldur eta itxaropen guztiak, bere deskonozimendu osoa. Aboz mutuak bakarrik argi diezazkioke abozak berak dituen harremanak beldurrarekin itxaropenarekin bizitzarekin. Aboz haren esklabo sentitzen zenean liberazioa konozimendua indarra eta hitz antzekoak altzatzen zitzaizkion reakzioz. Gero eta segurago zegoen hamildegi hartan barrena joateak ekarriko ziola askatasunik beteena, baina aboz hark ez zuen inolaz ere garaitzapen bat persegitzen.
Laister gaua iragana izango zen eta agurrarekin batera etorriko zitzaien elkar ahaztutzera saia beharko ziren ordu zentzugabea. Klaro ikusiko zuten elkarren irudi sekretoen jabe besterik ezin zitezkeela izan. Elkarren etsipena harri beltz borobil dizdiratsu bat bezala geldituko zen heuren bularretan urrunago eta barrurago nagitasun bakartian norabait ezkuta beharrez. Edozein momentutan harri beltzak bere edertasun aparta azalduko zien oroitzapen huts hartatik zintzilika zitezen berriro eta berriro. Ezinbestez sentituko zuten guztia mugimendu ezezagunaren hegoetan erortzen zela, inoiz desira izan ez zuten elkarren arteko dependentzia larri hura haustera obligatuak aurkitu ziren bitartean.
Zu zara... |