Bakarrizketa poetikoak
Oier Guillan

Bermingham, 2007

 

 

I.GORRI GOR

 

(Pertsonaia eszenaren erdian dago, zutik. Emanaldia argi gorria-

ren igoera mantsoarekin hasiko da, isiltasunean, ia ez da sumatu-

ko igoera hori. lkusleak pertsonaiaren profila sumatzen duenean

hau hitz egiten hasiko da. Argiaren progresioa poeman zehar eten-

gabekoa izango da, amaieran gorri biziz tindatua utzi arte eszena).

 

Nire begirada hautsi nahi dut

                          eta ez dakit nola

 

(Isilunea).

 

Nire begirada hautsi nahi dut

                          eta ez dakit nola

 

(Isilunea).

 

Nire begirada hautsi nahi dut

                          eta ez dakit nola

 

(Isilunea).

 

Nire begirada

 

(Isilunea. Azkar hitz egiten hasten da).

 

Mundu mindu izan nahi mundu nahi mindu

izan nahi mindu nahi gorri eta gormindu

 

(Geldiunea).

 

Gorri gor

 

(Isilunea).

 

Agor

 

(Isilunea).

 

Agorregiegia... egia.

 

(Isilunea).

 

Piztu nadin! Has nadin begirada apurtzen!

Ez da zaila, begiratzen dudan guztia

apurturik baitago.

 

(Isilunea).

 

Guztia?

 

(Isilunea).

 

Apur bat apurturik. Apoa urturik.. itsusi!

Eta ni? (Geldiunea).

Piztu nadin. Has nadin egunerokotasuna manifestu

batean .jasotzen!:

1. puntua!... (Ez daki zer esan).

2. puntua!... (Ez daki zer esan).

3. puntua!... (Ez daki zer esan).

 

Ez dakit. Hautsia dagoen horrek ez dit

begirada apurtzen. Ez dit begirada apur

bat urtzen.

 

(Isilunea).

 

Begirada hautsi nahi dut baina bazkaria

Begirada hautsi nahi dut baina igandea

Begirada hautsi nahi dut baina oporrak

Begirada hautsi nahi dut baina larunbata gaua

 

(Mozkor antzean hasten da dantzatzen eta eroarena egiten, ingeles

kaxkar batean abesten. Nekatzean zutik gelditzen da).

 

Gose naiz.

 

(Isilunea).

 

Zeren gose?

 

(Isilune luzea).

 

Nire begirada hautsi nahi dut

                          baina ez dakit nola

 

(Isilunea).

 

Telebista hilerri bat da. Egunkaria hilorri bat da.

Mundua hilarri bat da. Bizitza hil-apaindegi bat da.

 

(Isilunea).

 

Baina dena dago urrun. Hain urrun.

 

(Isilunea).

 

Nire negarra urrun dago. Hain urrun.

Ur... ur... ur... urrun.

 

(Isilunea).

 

Hegazkinen hotsa urrrrrrrrrrrun dago.

Bonben hotsa urrrrrrrrrrrun dago.

Baina ni. Baina ni baina, ni. Urrun baina.

Ni.

 

(Isilunea).

 

Nire begirada hautsi nahi dut baina

 

(Isilunea).

 

Nire begirada hautsi nahi dut baina

 

(Isilunea).

 

Nire begirada hautsi nahi dut!

 

(Isilunea).

 

Baina?

 

(Isilunea).

 

Ez dakit nola

 

Bakarrizketa poetikoak
Oier Guillan

Bermingham, 2007