Karramarroaren aztarnak
Hasier Etxeberria

Elkar, 1997

 

 

GIBEL-SOLASA

 

      Sekula erreparatu al diozu karramarroari hondartzan? Arrasto txiki bat egiten du bere ibiliarekin hondarraren gainean. Batzuetan puntu sotil batzuen itxura uzten du eta beste batzuetan marra mehe bat baizik ez. Erliebe arin bat hondar ale artean. Ipuin hauek ere antzekoak dira: hondar gainean dabilenaren aztarnak. Eta erretiratzean olatuak karramarroaren markak itsasora eramaten dituen bezala, zure irakurketak eraman ditu nireak.

 

 

Karramarroaren aztarnak
Hasier Etxeberria

Elkar, 1997