Maiteņo
Xabier Azurmendi
CAP, 1974
Maiteņo,
aurtengo udaberriak
ez du egiņ
negar baizik.
Koneju muturra duten
sanjoan sagarrak
ez dira oraindik eldu.
Etzazula jan
sagar berde hori.
Zure aotxoa ozkiz
garrazten bazaizu,
nork ozkatuko dit
garraxi
eta
pasione guztien putzu
sakon detan
anima?
Maiteņo
Xabier Azurmendi
CAP, 1974