|
Maiteņo
ITZAURREA
Nere biotzaren Maiteņoa, Jainkoa da. Erruki gabe beti maite izan det. Nere gaiņ datozen gezur faltsoak edo torturak pasako dira.
* * *
Jainkoa gezurra balitz, bizitz au sentidurik —ez— bat litzake. Ala ta guztia, berbizterik ez balitz, nere odola izan dedilla lore umillen zuztarretan umedade bat. Bizitzak odol au biur dezala loreen odol, udaberriren bat ederragoa izan dediņ. Euskalerriko udaberriren bat. Nik Amalurren besoetan betiko lo datzan bitarte. Ala bedi, Jainkorik ez balitz.
* * *
Kantu hau ordea ez da jainko illari teoloji bat, Jainkoa sufritzen ari dan gizonaren barnean ari da kantari. Emengo bizitz onekiņ ez nago konforme. Gure biotzak ditun kezkak, Jauna, Zu bilatu arte? Izarrak or dabiltz, lertu diran txinpartak bezela zeruan,
* * *
Nik egun batez, nekeak milla eta arrangurak soberaki nitula Jaikoari galde nion. Jainkoa bertsolari bezelatsu nere miņ guztiei erantzuten asi zan. Gau gordiņ artan Jainkoak maite nitula pentsa nun. Egiņak zaizkigun testigutza faltsoak edo torturak, pasako dira.
* * *
Nere poesia irakurri nai duten guztientzat erregalo da.
* * *
Abesten astera nijoakizuten poema au gizonaren eta Jainkoaren arteko alkar izketa da, Jainkoari Maiteņo deitzen zaio, gizonari maitetxo. Nik Jainkoa horrela ikusi det eta horrela kanta nun.
Arantzazuko Goiko Bentan. S. Inazio bezperaz. 1973 Goizeko bostetan.
Maiteņo |