Maiteņo
Xabier Azurmendi

CAP, 1974

 

 

Erleak iges nagite,

geroxeago,

zeru kanpaipean

erromakozubiak,

eguzkipean negar dagiņean.

 

   Eta geroago ere,

erleak iges nagite.

         Zure ezpaiņ zarra

eziņ det konprendi

                          ixilik.

 

Millaka illez ornitutako

                     nere narruak,

           zer?

dio.

 

Milloika golde txikik aretutako

nere narru pobreak

          zer?

dio.

 

Laņoak aizeak mobitzen ditu,

gu bezela.

 

Aizeak arbolak bezela

                   kezka batek

azal dena mugitzen dit.

Zer naizen galdezka.

 

Maiteņo
Xabier Azurmendi

CAP, 1974