Baņan nik
Zuri Maiteņo orri begira
pasa dut arratsaldea.
Laņoetan begiak zaurituaz.
Gizoneri kandel zarra
piztu nairik.
Penarik pranko txukatzen,
apaiz esku lizunduz.
Gabak anima erantzi didanean,
zikiro makildu
onek,
zertako jaio dan galde dit,
Kanpazargo aitzaren estalpean,
Gabaz ere norbaitek erre nau,
zure antza zun Maiteņo.
Danboliņ zarra su gaņean lez,
oean bueltaka ibilli naiz,
esnatu arte,
ala ibilli nazi.
Leioak
guztiak itxirik.
Arnas bat naita.
Kirkillak bezela despertadoreak
kanta duenean,
eziņ nituen borratu
arpegiko
trixturak.