Dalloway Andrea
Virginia Woolf
Dalloway Andrea
eta
Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea
Virginia Woolf
Itzultzaileak: Itziar Diez
de Ultzurrun eta
Ana I. Morales
Azala: Eider Salaberria
2014ko iraila
nobela
Literola, 2
272 orrialde
978-84-940489-7-5
Dalloway Andrea
Virginia Woolf
Itzultzaileak: Itziar Diez
de Ultzurrun eta
Ana I. Morales
Azala: Eider Salaberria
2014ko iraila, nobela
272 orrialde
978-84-940489-7-5
aurkibidea
 

 

Biografiak

 

 

Egilea

 

      Virginia Woolf (1882-1941)

      Londresen jaio zen, Adeline Virginia Stephen izenez. Idazle modernistarik gailenetako bat dugu. Gerrarteko garaian, Ingalaterran idazlerik nabarmenenetako bat izan zen, eta Bloomsburyko taldearen barruan eragile handia, hainbat idazle, intelektual eta filosoforekin batera.

      Idazlan gogoangarri ugari utzi zituen, batez ere eleberriak: Dalloway andrea (1925), Farorantz (1927) edo Orlando (1929), guztiak ere esperimentaziorako jaiduran zurkaiztuak. Saiakera asko ere ondu zituen, hala nola Gela bat norberarena (1929), Three Guineas (1938) eta The Death of the Moth (1942).

      Pentsamendu feministaren aitzindarietako bat izan zen Europan.

 

 

Itzultzaileak

 

      Itziar Diez de Ultzurrun Sagalā

      Iruņean jaioa, 1967an. Euskal Filologia eta Gizarte eta Kultur Antropologia ikasia. Nafarroako Gobernuko itzultzailea ogibidez eta literatur lanen euskaratzailea gozabidez. Euskarara ekarri ditu, besteak beste, Georges Perecen Gauzak eta Philippe Claudelen Brodecken txostena eta Linh jaunaren biloba.

 

      Ana I. Morales

      Bilbon jaioa, 1969an. Euskal Filologia eta Genero Ikasketak ikasia, Deustuko Unibertsitatean eta Marylandeko Unibertsitatean. Itzultzailea izan da Nazio Batuetan eta gaur egun itzultzaile-interpretea da UPV/EHUn. Linguistika aplikatuko liburuak itzuli ditu eta literatur lanak ere bai; besteak beste, Jane Austenen Harrotasuna eta aurrejuzguak eta Watsondarrak, eta Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia. Xerezaderen Artxiboa literatur podcastaren egileetako bat da.