APURKA ZAHAR ETA BERRI AHURTARA BAT ESKUARAREN ALDE ALLÉGORIE
Cette allégorie, rédigée en français, devait figurer en tête d’une publication périodique. Cette publication était destinée à mettre métodiquement en relief les beautés do la langue, de l'histoire et des traditions euskariennes; mais la mort du presume fondateur coupa court à ce patriotique projet.
ESKUALDUNAK ESKUALDUN
Itsas bazterretik goratuz doala Larre, zelai, mendiak hartzen dituela Lur mamitsuekin, kasko harritsuak, Haritz, ametz eta fago ospatsuak: Horra nolako den eskualdun-herria, Jauna, zuk zeronek ikusi berria.
Han agertu zautzu gainalde batean Etxe ttikitto bat haritzen artean, Bi ixurirekin, uria zeneko Etxeko gaxoen aterbeztatzeko Etxeko gaxoak ez balire galdu, Han leher beldurrez ikaran urrundu.
Arraildua zuen mendebal aldea, Teilatu gainetik aterbe galdea, Leiho zarpilduak zauden dilindaka: Ipar eta hego, guziak zafraka, Nigar heiagoraz iduri zaudela, Herbaila karraskaz urratzen zutela.
Balkoin esleitu etzanka jarria, Buru batetikan utzirik harria, Jausten basia zen erdi lehertua, Biper zarta baten eskas soportua. Kanpotik bazuen noizbeit eskalera: Han zen arratsetan irriz egotera Biltzen gazteria. Etxekoak ere Denen ikusteaz ez kexu batere.
Gazte nola zahar, denak ezeztatu, Etxetto maitea hustua gelditu!
Begiztatua du gure jaun arrotzak Erreberri dezan emanik bihotzak!
Zer? Nonbeitko jaunak aintzin dakizkigun, Egin ez duguna egin nahiz egun? Begotz jaun arrotzak dohazkun hemendik; Fagora gaitzaten bihotzez urrundik. Hurbil dakizkigun beharrez artetan, Osasuna bilduz gure bazterretan;
Bainan kendu gabe gure Fede ona! Pozoindatu gabe gure zoriona!
Ez utz etxettoaz nihor jabetzerat, Beretzat harturik haren berritzerat.
Gaiten guhaur xuti herriko semeak! Ederrets gaitzala elgar laguntzeak! Etxe ttikittoa berrituko dugu, Amodioz elgar laguntzen badugu: Bi ixurirekin nekaitza deneko, ESkual Herriaren aterbeztatzeko!
APURKA ZAHAR ETA BERRI AHURTARA BAT ESKUARAREN ALDE |