APURKA ZAHAR ETA BERRI AHURTARA BAT ESKUARAREN ALDE
Martin Landerretxe

armiarma.eus, 2016

 

1900garrenean Azkaingo bestetan garait-saria ereman duten neurtitzak.

Airea: Orai noa kantatzerat...

 

Garazi bortu gainean,

Iratiko oihanoan,

Artzain bizi naiz uda denean,

Fagoaren gerizean,

Garazi bortu gainean

Iratiko oihanean.

 

Xoragarri da bortua,

Elurra bada urtua:

Bazka gizenen badu hautua,

Uda negu urtatua:

Xoragarri da bortua,

Elurra bada urtua.

 

Gora fagoa hedatzen!

Berotik nau gerizatzen:

Gauak zerua du urreztatzen,

Ihintz gozoak ixurtzen:

Gora iagoa hodatzen!

Berotik nau gerizatzen.

 

Errege dugu jarria

Marro bulunba larria:

Utzirik dabil bozik herria,

Adar handi bihurria:

Errege dugu jarria

Marro bulunba larria.

 

Ardiak doaz ondotik,

Bulunba hasiz geroztik:

Bere gareak ozen lepotik,

Atera ziren herritik:

Ardiak doaz ondotik,

Bulunba hasiz geroztik.

 

Otseho, buru zabala,

Handi duk hire ahala.

Behar orduko baduk uhala

Sondo burdina bezala:

Otseho, buru zabala,

Handi duk hire abala.

 

Atzain bagare mendian

Saroi zabalen erdian:

Xirola dugu eguerdian,

Pilota bere aldian:

Artzain bagare mendian

Saroi zabalen erdian.

 

Ola zaharren barnetan

Koblak, euria denetan;

Errepikatzen dire artetan,

Bi eta hirur bozetan:

Ola zaharren barnetan,

Koblak euria denetan.

 

Xantxo, nik maite dudana,

Da xirolaz hoberena:

Hurbilarazten du beregana

Karmin artzain mokorrena:

Xantxo, nik maite dudana,

Da xirolaz hoberena.

 

Xoratzen du artaldea

Uzterat alapidea,

Otsoak ere galtzen gosea,

Guganat hartzen xedea!

Xoratzen du artaldea

Uzterat alapidea.

 

Xirolak ditu oihanak

Hasperenetan emanak!

Errekan dire jausten auhenak,

Xirolari daudezenak!

Xirolak ditu oihanak

Hasperenetan emanak.

 

Bortuan sasoin ederra!

Xantxori diot eskerra.

Baderamakot, neure beharra,

Mizpira baten adarra.

Bortuan sasoin ederra!

Xantxori diot eskerra.

 

Nik badut kaiku berria

Xantxok aurten ekarria:

Zurean lantuz du ezarria

Jauzikotan gazteria:

Nik badut kaiku berria

Xantxok aurten ekarria.

 

Ibaia doa luzatuz,

Itsasalderat handituz:

Iturburuan ahuspekatuz,

Suntsitzen dut hurrupatuz:

Ibaia doa luzatuz,

Itsasalderat handituz.

 

Hedoia dator airetan

Su sarkorrak erraietan!

Ihortziria samin denetan,

Zeinatzen naiz ikaretan!

Santa Barbara, ni baitan,

Beha zaizkit gau huntan!

 

Iguzkia bada sartzen,

Belauniko gare jartzen.

Igandez Kredo dugu kantatzen,

Oihartzunak ikaratzen!

Bihotzak dire gainditzen

Eta begiak bustitzen.

 

Harrotzen dut hausperria,

Apaintzeko janaria:

Urdai, esneki, talo berria!

Laket dugun hazkurria;

Ikus artean herria

Hoixe da gure bizia.

 

Zimaildurik iratzea,

Egiten dut ohatzea.

Ez baita luze loharkatzea,

Maiteekin miatzatzea,

Egik, Otseho, zaintzea,

Etsaiekin hizkatzoa.

 

Azkainen bestak badire,

Ezin goazke batere:

Igortzen ditut hemen halere

Goraintzi xoil hauk nik ere!

Kantatzen ahal badire,

Ez dut galdetzen deus ere.

 

APURKA ZAHAR ETA BERRI AHURTARA BAT ESKUARAREN ALDE
Martin Landerretxe

armiarma.eus, 2016