APURKA ZAHAR ETA BERRI AHURTARA BAT ESKUARAREN ALDE 1900garrenean Azkaingo bestetan garait-saria ereman duten neurtitzak. Airea: Orai noa kantatzerat...
Garazi bortu gainean, Iratiko oihanoan, Artzain bizi naiz uda denean, Fagoaren gerizean, Garazi bortu gainean Iratiko oihanean.
Xoragarri da bortua, Elurra bada urtua: Bazka gizenen badu hautua, Uda negu urtatua: Xoragarri da bortua, Elurra bada urtua.
Gora fagoa hedatzen! Berotik nau gerizatzen: Gauak zerua du urreztatzen, Ihintz gozoak ixurtzen: Gora iagoa hodatzen! Berotik nau gerizatzen.
Errege dugu jarria Marro bulunba larria: Utzirik dabil bozik herria, Adar handi bihurria: Errege dugu jarria Marro bulunba larria.
Ardiak doaz ondotik, Bulunba hasiz geroztik: Bere gareak ozen lepotik, Atera ziren herritik: Ardiak doaz ondotik, Bulunba hasiz geroztik.
Otseho, buru zabala, Handi duk hire ahala. Behar orduko baduk uhala Sondo burdina bezala: Otseho, buru zabala, Handi duk hire abala.
Atzain bagare mendian Saroi zabalen erdian: Xirola dugu eguerdian, Pilota bere aldian: Artzain bagare mendian Saroi zabalen erdian.
Ola zaharren barnetan Koblak, euria denetan; Errepikatzen dire artetan, Bi eta hirur bozetan: Ola zaharren barnetan, Koblak euria denetan.
Xantxo, nik maite dudana, Da xirolaz hoberena: Hurbilarazten du beregana Karmin artzain mokorrena: Xantxo, nik maite dudana, Da xirolaz hoberena.
Xoratzen du artaldea Uzterat alapidea, Otsoak ere galtzen gosea, Guganat hartzen xedea! Xoratzen du artaldea Uzterat alapidea.
Xirolak ditu oihanak Hasperenetan emanak! Errekan dire jausten auhenak, Xirolari daudezenak! Xirolak ditu oihanak Hasperenetan emanak.
Bortuan sasoin ederra! Xantxori diot eskerra. Baderamakot, neure beharra, Mizpira baten adarra. Bortuan sasoin ederra! Xantxori diot eskerra.
Nik badut kaiku berria Xantxok aurten ekarria: Zurean lantuz du ezarria Jauzikotan gazteria: Nik badut kaiku berria Xantxok aurten ekarria.
Ibaia doa luzatuz, Itsasalderat handituz: Iturburuan ahuspekatuz, Suntsitzen dut hurrupatuz: Ibaia doa luzatuz, Itsasalderat handituz.
Hedoia dator airetan Su sarkorrak erraietan! Ihortziria samin denetan, Zeinatzen naiz ikaretan! Santa Barbara, ni baitan, Beha zaizkit gau huntan!
Iguzkia bada sartzen, Belauniko gare jartzen. Igandez Kredo dugu kantatzen, Oihartzunak ikaratzen! Bihotzak dire gainditzen Eta begiak bustitzen.
Harrotzen dut hausperria, Apaintzeko janaria: Urdai, esneki, talo berria! Laket dugun hazkurria; Ikus artean herria Hoixe da gure bizia.
Zimaildurik iratzea, Egiten dut ohatzea. Ez baita luze loharkatzea, Maiteekin miatzatzea, Egik, Otseho, zaintzea, Etsaiekin hizkatzoa.
Azkainen bestak badire, Ezin goazke batere: Igortzen ditut hemen halere Goraintzi xoil hauk nik ere! Kantatzen ahal badire, Ez dut galdetzen deus ere.
APURKA ZAHAR ETA BERRI AHURTARA BAT ESKUARAREN ALDE |