 |
BIGARREN LAUKIA
Iruditegiak aurkestatzen du Erdoiztako ermita, eta urrutitxoan itsasoa.
Irteten dira neskatx ta mutill baserritarrak kapillatik eta ermitako zumardi edo belazean ikusten dira erroskilla eta pontxe saltzalleak.
Orkestak mendi soñu bat jotzen duan bitartean, itzegiten dute aiek elkarren artean.
JENDEDI BATEAN:
— Giro ederra dago,
— Egualdi bikaña
— Jende asko bilduka
— Sekulon ez aña
— Alaitasun onetan
Egun bat Erniyon
Bañan obea eziñ
Arki leike iñon,
— Mutillak kantatzera
Eta dantzara «rrau»
Galdutzen utzi gabe;
Denbora eder au.
Aldarte txarrak noiznai,
Jardun gabe eske,
Guk nai baño lenago
Etorri litezke.
DENAK:
Dantzara denok, dantzara!
Orkestak jotzen du fandango bat, eta zarrak korro egiten diote dantzari gazteai.
Ontan agertzen dira, ermitaren ondoan, Maritxu eta Patxiko, eta esaten dute.
PATXIKO:
On Iñaziok, zer zion?
MARITXU:
Len esan dizut: ezer ez.
PATXIKO:
Aitor zaidazu mesedez...
MARITXU:
Utsa, ta entzun nai ez niyon.
PATXIKO:
Bañan utzakeriya, zer zan?
MARITXU:
Ez dit ezertxore esan,
Kaikukeriyak besterik;
Erotu dala uste det nik.
PATXIKO:
Bañan, zer ziyon azkenik?
MARITXU:
Erokeriyak bakarrik.
PATXIKO:
Maritxu, lengo maitetasuna,
Beldur naiz ote dan joana...
Arrazoi dezu: ni pobrea naiz,
Iñazio, etxe-jauna.
MARITXU:
Ez dezazula gisa orretan
Nere biotza puskatu;
Mundu onetan zu besterikan
Nik ez nezake maitatu.
(Itz-mozten ditu sailleko batek.)
SAILLEKO BATEK:
Ea, Patxiko eta Maritxu
Erten zaitezte plazara.
DENAK:
Bai, egia da alai gaitezen,
Ta guazen denok dantzara.
Gure Jainkoak eman deiola
Euskerari osasuna,
Ernio mendin beti izan dediñ
Pake ta alkartasuna.
(Berriztutzen da dantza, eta au bukatzean:)
IÑAZIO:
Gure oitura onak
Nai dizkigute ill,
Etsai dollorra oso
Arroturik dabill.
Zer du gorrotatzeko
Orla guregana?
Besteren ontasuna,
Eziñ eramana!
Bañan gure aitonen
Illobak bagera,
Eziñ utzi gentzake
Galdutzen euskera.
Guztiok biyotzetik
Eman zagun itza
Zutik idukitzeko
Euskaldun aritza.
Oraiñ, zar eta gazte,
Anai eta lagun,
Euskal-Kantzoa denok
Kantatu dezagun.
EUSKAL-KANTZOA
DENAK:
Betoz gure fueroak
Legez ta pakean,
Ez degu gerrarik nai
Anaien artean;
Bañan etsaia sartzen
Bada lur maitean
Guazen Laubururekin
Gu Laurak batean.
BUKAERA
|
 |