www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1950-1954

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Orixe. Idazlan guztiak II: Sorkuntzazkoak, Nikolas Ormaetxea Orixe (Paulo Iztuetaren edizioa). Etor, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

AMA NAIGABETUARI

 

Txikidanik izan nintzan zori gaitzaren lagun;

etxe artan egunero ezbearra ba genun;

Zure miñak gureekin gauez oroi genitun;

Agurtza esan ondoan kantak arintzen gindun.

 

Gure sukaldean ziñan miñetan aipatua.

«Erregiña eder ori, nekez inguratua».

Negar-aspertua baiñon obe genun kantua;

baiña bein, eten zitzaigun... Miña zan alakoa!

 

Aiton, amon ta guraso, senide ugaritan,

uretan gatza bezala geienak urtu ziran;

iru gelditu giñanook an-on gabiltza bakan;

Zurekin bildu gaitezen luzatu gaberik an.

 

Amona Mari Axuntxi etorri zait gogora.

Zure Jasokundeari aurten ein dio gora;

bestetaz zerbait esan nai, ez dakit nondik nora;

iñutama ez dezadan utzi, beintzat, albora.

 

Ba nago egon ta egon. Neurtitz ezin egiña!

Orduun bezala malkoa ixuri zait samiña;

neurtitzik ez da munduan zorigaitz aren diña.

 

                      * * *

 

Motx gelditu naiz esaten Ama-Semeen lana;

gaiñera nereaz naasi! Barka zuzen ez dana!

Eskein dizut biori biotzean dedana:

eziñ-esanaren miña; miñen ezin-esana.

 

aurrekoa hurrengoa