www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1950-1954

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Orixe. Idazlan guztiak II: Sorkuntzazkoak, Nikolas Ormaetxea Orixe (Paulo Iztuetaren edizioa). Etor, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

ORAIÑALDIA

 

Orain aldi? Ez aldi, ez une, ez tini.

Orain, esan baiño leen, gero da oraindi.

Esan eta bereela, leen; jun zan igesi;

iñork ez duke neurtu, ez geldierazi.

 

Orain onen ondotik urtika goazi.

Txori bat nai eskuan; bost iges doatzi!

Esku soilez aingira uretan nork atzi?

Orain au atzi naiez iñork ezin etsi.

 

Leengoaren oroiak ba digu pozaldi;

geroaren usteak iñoiz gaitu argi.

Oroi, uste... Gaberik nor liteke bizi?

Oiek ditugu gure biziaren erdi.

 

Leengoaren oroiak ez nau asetzen ni;

geroaren egonak ba dit bildur aski.

Orain au da, nolabait, Jaunaren iduri.

Indar guziz Au nuke bear nik iduki.

 

Onek burruka goxo ematen dit neri,

erori ta zutitu, zutitu, erori.

Ari naiz etsi gabe, Israel iduri.

Azken indarraldian geldi nadin zuti!

 

Zuk iztazaiña joaz, erren geldi nadi!

Erren bederik, noan, baitut irabazi

Orain bizi ez dana, ez da beti bizi:

Nakizun orain Oni, naiten bizi beti!

 

aurrekoa hurrengoa