 |
LENENGO OTSALDIA
Tonadillea
Sekulako ikaraturik
Nago ikusi dedanaz;
Ez bait du iñork sinistuko
Bakarrik nere esanaz.
Bada ni ere
Neure ikusirik,
Egon naiz eziñ
Sinisturik.
Gure erriko sartzaieran
Dagoan abel-etxe ura
Aiñ dago argia ta ederra,
Zer dirudi zerua.
Baña au ez da ezer ere
Beste gauzeen aldean.
Ez da ainbeste mirari
Ekusi iñoz lurrean.
Bada ni ere...
Aditu nai dituztenak
Jar bitez nere aldean:
Esango ditut diranak!
Segidillatxo auetan.
Baña utzi bulla
Alde batera;
Txit, txit, ia noa
Abiatzera.
Segidillak
Aurtxo zoragarri bat,
Or portalean,
Otzak kil, kil, kil, datza
Lasto gañean.
Ai, aur ederra!
Ai, aur guria!
Ai. aur gozoa!
Ai, aur eztia!
Otzak kil, kil, kil, datza.
Lasto gañean.
Belen guztian
Eztute iñun aurkitu
Ostaturikan.
Ai, aur ederra!...
Asto idi batzuek,
Etziñik auspaz,
Zerbait berotzen dute
Beren arnasaz.
Ai, aur ederra!...
Errukiago
Dira abereak berak
Gizonak baño.
Ai, aur ederra!...
Txit emakume eder bat
Alboan jarrita,
Zoro biurturik dago
Ari begira.
Ai, aur ederra!...
Bai, biak ere
Ederrean alkarren
Antza badebe.
Ai, aur ederra!...
Andre eder au aur onen
Ama andre izanik,
Jaio zanean bezela
Dago, orregatik.
Ai, aur ederra!...
Zer mirarial
Ama izanik, dontzella
Bait da garbia.
Ai, aur ederra!...
Aur eder onen aita
Ez da gizona;
Da espiritu garbi bat,
Da Jaungoikua.
Ai, aur ederra!...
Argatik bada,
Mirari aiñ andi au
Gertatu bait da.
Ai, aur ederra!...
Maiz ekusi dezute
Kristal garbian,
Nola sartu ta erten
Oi dan argia,
Ai, aur ederra!...
Ausirik gabe,
Ta loirikan batere
Utzirik gabe.
Ai, aur ederra!...
Gisa artan Andre onen
Sabel garbian
Sartu ta erten izan da
Jainkoaren itza.
Ai, aur ederra!...
Aren gisara
Mantxa gabe ta osorik
Gelditzen dala.
Ai, aur ederra!...
Aguretxo bat ere
An dago aurtxoaz.
Eziñ dauka negarra
Pozaren pozaz.
Ai, aur ederra!...
Iñoiz malkoak
Oi dira farra baño
Gozoagoak.
Ai, aur ederra!...
Jaunak esleiturik
Bere ordekotzat,
Aurrak aita ez badu ere,
Dauka artakotzat.
Ai, aur ederra!...
Zorionekoa
Izatea alako aurraren
Aita ordekoa.
Ai, aur ederra!...
Beste gizakumerik
Aurkitzen ez da.
Aurtxo onen konpañia
Eztitsu onetan.
Ai, aur ederra!...
Mundu zoroa!
Ez du sekula jakiñ
Zer dan gauza ona.
Ai, aur ederra!...
Bañan ez zaio palta.
Ez, konpañia,
Bada berekiñ dauka
Zeru guzia.
Ai, aur ederra!...
Argatik naski
Dabil mundua igasi
Toki artatik.
Ai, aur ederra!...
Aingeruak kantatzen
Diote aurrari:
Gloria zeruetan
Jaungoikoari,
Ai, aur ederra!...
Eta bakea
Gizon on guzientzat
Berriz lurrean.
Ai, aur ederra!...
Nai dutenak etorri,
Betoz laxterka,
Musika zeruko au
Aditutzera,
Ai, aur ederra!...
Ta aekiñ batera
Gure borondate ona
Erakustera.
Ai, aur ederra!...
Goazen, ta bere oñetan
Umilki etziñik,
Alabatuko degu
Biotz guzitik.
Ai, aur ederra!...
Modu onetan
Ez digu, ez, ukatuko,
Deus ere ezertan.
Ai, aur ederra!...
Eska zaiogun bada
Lendabizian,
Ez gaitzala, arren, utzi,
Gere bizian.
Ai, aur ederra!...
Gurekin dela,
Ez gera ezeren bildur,
Naiz dena dela.
Ai, aur ederra!...
Orain aur maite onekiñ
Ongi bagera,
Gero eramango gaitu,
Beraz batera,
Ai, aur ederra!...
Bere Aitagana,
Sekulako bizitza
Ta gloriara.
Ala biz.
|
 |