www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Beņat Mardo
XVIII-XIX. mendeak

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIPA BESTA BATEZ

 

Adiskide eli batek ba ziela junta,

Ixilik egiteko algarreki besta,

Alde guzietan da hedatu berria,

Goihenetxia zela haitatu etxia.

 

Han etzaitze faltatu aragi hun freskak,

Oilo eta pulardak, arrain eta xipak,

Ardu xuriak ere, beharzu phentsatu,

Burutik buru dila besta uhuratu.

 

Hamazazpi pitxer ardu zazpirentako,

Etzen sobera bena aski franko;

Gero zutuzun lanak etxerat juiteko,

Zamarik hezkatx heltu makinuentako.

 

Gibelaz aitzinila bat zaie igaiten,

Bestaldilat buruz phiko beste bat erorten;

Zerbait ere gisatan dira arranjatzen,

Gaiaz gai eta ez barur, etxerat phartitzen.

 

Phartitu ondun fite xenda zien galdu,

Etxerat jun lekhutan oihanian sarthu,

Begiek ez ikhusten, berak burhunguru,

Beharko othe zaie bidian baratu.

 

Bestaliarrer zaie otsua huilantu.

Gai hunaren emanez ditu uhuratu,

Bena baatzarri horrek zamarik lotsatu,

Laurhazka zuin lehenka oro abiatu.

 

Ezpeitziren egarri gure makinuak,

Luak egoixten zeitzen gaizuer buriak,

Petik igan ziren pare galtzen zamariak,

Pilota bezain biribil dira urthukiak.

 

Lurrila erorteko iharrausaldiak,

Segurki iratzarri zutian guziak,

Gustuki atzamaiten beren buriak,

Bide handin hedailo lohin nahasiak.

 

Etxerat zamariak zintkaz zaitze heltzen,

Etxekuk keheilala berhala agertzen,

Nausik falta ikusiz dira desolatzen,

Eta hen xerkatzera laster abiatzen.

 

Nonbait argi hasteko franko freskaturik,

Etxetarat huilantzen dira nuntipaitik,

Segurki hurak ziren untsa markaturik.

Oro sakho, hur, lohi, bunetak galdurik.

 

Othoi, erran zahar hau untsa har ezazu,

Uhurez bizitzeko moienak batuzu,

Orotako hobena segurki hau duzu,

Ardua bethi doin erabil ezazu.

 

aurrekoa hurrengoa