JAUN BARUA UHARTEN
Jaun barua Uharten, nahi denian Zalgizen,
Beñat Mardok, jauna, dereizut permesione galthatzen
Khantore berri eli bat Idiart Zalgizeren,
Zeren din merexitzen.
Idiart, hobe huke aphez perrukak utzirik,
Nik bat eman dereiat sagarroi larruz eginik,
Neskatilen gogatzeko harek kalite badik,
Hala behar e aldiz hik.
Beñat, esker dereiat, hirur perruka batiat,
Hiaurentako begira itzak sagarroien larriak,
Eta egin kailota bat juaiteko oherat,
Eta ez neskatiletat.
Barkoxtarrak halere ihizlari zideie,
Sagarroi saldo handirik atzamaiten duzie,
Siren martxandizekilan Zaragozerat zuazte,
Han salduren tuzie.
Saratzaga gora da, han aidea fresko da,
Barkoxtarrek egin die aurten han buxeria,
Galtha Arotx gaztia, harek erho du urdia,
Aithorten badu egia.
Arotx, egun entzun diat hire berri handi bat,
Zalgizen egin dereitezala kantore berri eli bat,
Haietan akusatzen haiela erho diala urde bat,
Hala denez erradak.
Kosi Beñat, nik eztit jagoiti erho urderik,
Xerritto bat ekharten nizun Zalgizen erosirik,
Hura hil zitadazut misikek zapartaturik.
Malur hori ukhen dit.
Arotx, hunat behadi ene abis honari,
Xerririk erosten dianin Zalgizeko merkatutik,
Khordatto bat eros eta esteka ezak zankotik,
Etzaik, ez, hilen laxoki.
Arotxek du juratu bi besuak goratu
Haren txerrituak etziala nahi hatza hartu
Gibeleko konduta zereola zerratu.
Ordian dela lotsatu.
Idiartek hartu din sorosua bizkarrin
Nula pika bele eli bat kontrario beitzeitin
Lasterrari eman zin sarthu khokostegin,
Harek abilki egin zin.
|