www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Beņat Mardo
XVIII-XIX. mendeak

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

MONSIEUR DE BERDECO

 

Garruzeko jaunak, plazer baduzie

Kobla bat intzun eta joaiten ziraie.

Andere Margaritaz soin ukhazie,

Gu debeiatu gabe eroaiten duzie.

 

Zeliz ordenatia lurrian gerthatzen,

Egiazko plazerrak handik dira jiten,

Gure desir guziak ditugu juntatzen,

Zien projet orotan benedika zitzaien.

 

Andere Margarita, othoi, ohar zite,

Eztezazula ahantz sekulan Barkoxe,

Agradaturen zaizu segurki Garruze,

Eta zure ikhustia guri izanen luze.

 

Monsieur de Berdeco comme un bon médecin,

Pour sa jeune Dame aura beaucoup de soin,

Dans la ferme assurance de votre union,

Que le Ciel vous donne sa bénédiction.

 

aurrekoa hurrengoa