www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbait itzulpen
Joakin Lizarraga
c. 1821, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa  

DOTRINA — 2

 

 

ZEÑATZEA

        Gurutze Sanduaren + señaleagatik gure + etsaietatik libera gaizazu + gure Jaun eta Jangoikoa.

 

SANTIGOATZEA

        Aitaren, ta Semearen, + ta Espiritu Sanduaren izenean. Amen.

 

ORAZIOAK. AITA GUREA

        Aita gurea zeruetan zaudena, santifika bedi zure izena; etorri bedi zure erreinua, kunpli bedi zure borondatea zeruan bekala lurrean ere; eman dezaguzu gure egunorosko ogia egun eta beti; barkadazkiguzu guri jeuren zorrak, ala nola guk barkatzenbaitiogute gu zor gaitusteneri, ta ezkaizazula utzi tentazioan erorzera, ta libra gaizazu gaitzetik. Amen.

 

ABE MARIA

        Jangoikoak salba zaizala Maria grazias betea, Jauna da zureki, bedeikatua zara emaste guzien artean ta bedeikatua da zure sabeleko fruitua, Jesus. Santa Maria Jangoikoaren Ama, zuk otoitz egizu gu bekatariengatik orai ta gure eriozeko orduan. Amen.

 

KREDOA

        Nik sinestazen dut Jangoiko Aita guzis poderoso, zeruaren ta lurraren kriadorea baitan, ta Jesu Kristo arren Seme bakar gure Jaunabaitan, zein konzebitu baize Espiritu Santi Jaunare obras ta birtutes; jaio ze Maria Birjinaganik, pasatu zue pasio doloresko Ponzio Pilato juezare manuaren azpian, guruzifikatu zute, ilze, orzi zute, jautsi ze linboetara an zeuden arima santa profetaen librazera; andik ilta irugarren egunean erresuzitatu ze ilen ertetik bere birtute proprios, igan ze zeruetara, an dago jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean, nondik etorko baita azken juizioko egunean onen ta gaixtoen juzgazera. Alaber sinestazen dut Espiritu Santi Jauna baitan, Eliza Ama sanda katolikoa, sanduen komunioa, bekatuen barkazioa, aragiaren erresurrekzioa ta bizitza sekulakoa. Amen.

 

SALBEA

        Jangoikoak salba zaizala Erreina, miserikordiaren Ama, bizitza, dulzetasuna ta gure esperanza, Jangoikoak salba zaizala. Zuregana deies gaude Ebaren hume desterratuok. Zuregana suspiratzen dugu aies eta negarres negarresko balle gontan. Ea bada gure Abogada, itzulizkizu guregana zeure begi miserikordiasko goiek, ta desterru gonen ondorean erakutsaguzu Jesus zure sabeleko fruitu bedeikatua. O klementisima, O piadosa, O dulze beti Birjina Maria, zuk otoitz egizu guregatik Jangoikoaren Ama sanda, izan gaizen digno erdexteko Jesu Kristoren promesak. Amen.

 

ARTIKULO FEDESKOAK

        Artikulo fedeskoak dire amalaur; lenbiziko zazpiak, Jangoikoaren dibinidade sanduari dagozkionak dire ebek:

        Lenbizikoa, sinestatzea dela Jangoiko bat bakarra guzis poderosoa.

        Bigarrena, sinestatzea dela Aita.

        Irugarrena, sinestatzea dela Semea.

        Laurgarrena, sinestazea dela Espiritu Santi Jauna.

        Borzgarrena, sinestatzea dela Kriazalea.

        Seigarrena, sinestatzea dela Salbazalea.

        Zazpigarrena, sinestatzea dela Glorifikazalea.

 

        Berze zazpiak, Jesu Kristoren humanidade sanduari dagozkionak dire ebek:

        Lenbizikoa, sinestazea Jesu Kristo gure Jauna gizon den bezan bates izan zela konzebitua Espiritu Santi Jaunaren obras ta birtutes.

        Bigarrena, sinestazea jaio zela Birjina Mariaganik, gelditurik birjin erdi baño len, erditzean ta erdiaskeros beti birjinik.

        Irugarrena, sinestatzea pasatu zuela pasio ta eriotze gure ta mundu guziaren salbazeagatik.

        Laurgarrena, sinestatzea jautsi zela linboetara an zeuden arima guzien libratzera.

        Borzgarrena, sinestazea erresuzitatu zela ilen ertetik bere birtute proprios.

        Seigarrena, sinestazea igan zela zeruetara ta an dagola jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean.

        Zazpigarrena, sinestazea etorko dela azken juizioko egunean onen ta gaixtoen juzgazera, onei emain diotela betiko bere biziko gloria zeren guardatu zituste bere mandamentu sanduak, ta gaixtoei infernuko sekulako pena zeren etzitusten guardatu. Amen.

 

MANDAMENTUAK

        Jangoikoaren legearen mandamentu sanduak dire amar (irur lenbizikoak dagozkio Jangoikoaren honrari, berze zazpiak proximoaren probetxuari):

 

        Lenbizikoa, Jangoikoa onetsi ta adora zagula gauza guzien gañetik.

        Bigarrena, juramentu banorik in etzagula.

        Irugarrena, jaiak eta igandeak guardazkigula.

        Laurgarrena, aitetamak ta geurok baño iagokoak ongi honra ta errespetazkigula.

        Borzgarrena, nior il etzagula ta ez deseatu.

        Seigarrena, luxuriasko bekaturik in etzagula.

        Zazpigarrena, nion deus ebatsi etzagula.

        Zorzigarrena, niori falso testimoniorik erakitxi etzagula, ta ez gezurrik erran.

        Bedrazigarrena, proximoaren bizikidea desea etzagula.

        Amargarrena, Jangoikoak ematendigunareki kontenta gaizela.

 

        Amar mandamentu gebek enzerrazen dire bidetan: lenbizikoa, Jangoikoa onestea guzien gañetik; bigarrena, proximo laguna geuren buruok bekala Jangoikoa gatik. Amen Jesus.

 

ELIZAKO MANDAMENTUAK DIRE BORZ

        Lenbizikoa: Jai ta igandetan meza osoa enzutea.

        Bigarrena: Urtean bein berere konfesatzea, edo lenago, barin bada ilzeko peligrorik edo komekatu bear badu.

        Irugarrena: Bazkoa garizumakoetan komekatzea, edo lenago, barin bada ilzeko peligrorik.

        Laurgarrena: Eliza Ama Sandak manazen duenean barutzea.

        Borzgarrena: Amarren eta primiziak justo ta lealki egitea. Amen.

 

ELIZAKO SAKRAMENTUAK DIRE ZAZPI

        Lenbizikoa: Bataiatzea.

        Bigarrena: Konfirmatzea.

        Irugarrena: Konfesatzea.

        Laurgarrena: Komekatzea.

        Borzgarrena: Oliatzea.

        Seigarrena: Ordena edo Ordenatzea.

        Zazpigarrena: Matrimonioa edo ezkontzea.

 

OBRA MISERIKORDIASKOAK DIRE AMALAUR

        Lenbiziko zazpiak espiritualeak edo arimarenak dire ebek:

        Lenbizikoa: Eztakienai erakustea.

        Bigarrena: Konseju bear duenai konseju ematea.

        Irugarrena: Utsiten duenai korrejitzea.

        Laurgarrena: Injurien barkatzea.

        Borzgarrena: Tristeen konsolatzea.

        Seigarrena: Proximo-lagunen faltak ta agrabioak pazienzetan eramatea.

        Zazpigarrena: Ilen ta biziengatik Jangoikoari otoitz egitea.

        Berze zazpiak korporaleak edo gorputzarenak dire ebek:

        Lenbizikoa: Herien bisitatzea.

        Bigarrena: Goseak dagonai jatera ematea.

        Irugarrena: Egarriak dagonai edatera ematea.

        Laurgarrena: Biluxien bestitzea.

        Borzgarrena: Kautiboen erreskatatzea.

        Seigarrena: Pobre ta peregrinoei ostatu ematea.

        Zazpigarrena: Ilak orzitzea. Amen.

 

BIZIO EDO BEKATU KAPITALEAK DIRE ZAZPI

        Lenbizikoa: Suberbia.

        Bigarrena: Abarizia edo Kodizia.

        Irugarrena: Luxuria.

        Laurgarrena: Ira.

        Borzgarrena: Gula.

        Seigarrena: Inbidia.

        Zazpigarrena: Pereza.

        Zazpi bizio-eben kontra dire zazpi birtute.

        Suberbiaren kontra, Humildadea.

        Kodiziaren kontra, Largeza.

        Luxuriaren kontra, Kastidadea.

        Iraren kontra, Pazienzia.

        Gularen kontra, Tenplanza.

        Inbidiaren kontra, Karidadea.

        Perezaren kontra, Dilijenzia.

 

BIRTUTE TEOLOGALEAK DIRE IRUR

        Fedea, Esperanza ta Karidadea.

        Zer da Fedea? Sinestatzea ikusi gabe, zeren Jangoikoak errebelatu duen, ta Elizak ala erakusten duen.

        Zer da Esperanza? Esperatzea gloria Jangoikoaren graziaren medios ta geuren obra onen medios.

        Zer da Karidadea? Maitatzea Jangoikoa guzien gañetik ta proximoa geurok bekala Jangoikoagatik.

 

BIRTUTE KARDINALEAK DIRE LAUR

        Prudenzia, Justizia, Fortaleza, Tenplanza.

 

GORPUTZAREN SENTIDOAK DIRE BORZ

        Bista, Adimintua, Usma, Gustoa, Ukimentua.

 

ARIMAREN POTENZIAK DIRE IRUR

        Memoria, Entendamentua, Borondatea.

 

ARIMAREN ETSAIAK DIRE IRUR

        Mundua, Demonioa ta Aragia.

 

GIZONAREN AZKENAK EDO NOVISSIMOAK DIRE LAUR:

        Eriotzea, Juizioa, Infernua ta Gloria.

 

CONFITEOR DEO ETC.

        Ni bekatorea, ni konfesazen nazaio zeruetako Jaunari, Birjina Andre Mariari, San Migel Aingiruari, San Juan Bautistari, San Pedro ta San Pablo Apostolueri, ta zeruetako sandu guzieri, eta berorri ene aita konfesore orri, egin dudala sobra bekatu itzes, obras ta pensamentus. Jauna, enea da kulpa, enea da kulpa, enea da kulpa andia. Orrengatik otoitz egiten nagokio Birjina Andre Mariari, San Migel Aingiruari, San Juan Bautistari, San Pedro ta San Pablo Apostolueri, ta zeruetako sandu guzieri eta berorri nere Aita konfesore orri, otoitz egin dezaten enegatik Jangoiko omnipotenteari. Amen.

 

KONTRIZIOSKO AKTA

        Jesu Kristo ene Jauna, Jangoiko ta gizon egiaskoa, ene kriadorea ta ene erredentorea, zeuroi zarenagatik infinitoki ona, ta zeren onesten baizaitut gauza guziak baño iago, damu dut, Jauna, dut damu ta urriki zure ofendituas; eta proponitzen dut ez iago bekaturik egiteko, ta apartatzeko bekatuen okasio guzietaik, ta konfesazeko, ta kunplizeko ene aita Konfesoreak ematen didan penitenzia. Ofrezitzendizkizut nere obra ta trabaju guziok ene bekatuen satisfakziotan; ta dut esperanza zure baitan zure merejimentuengatik barkatuko itidazula, ta emain didazula mundu gontan zure zerbitzazeko grazia ta berzean zure gloria. Amen.

 

MAIAREN BEDEIZIOA

        Aitaren ta Semearen, + ta Espiritu Sanduaren izenean. Amen.

        Jauna, bedeika gu ta zeure erregalo gebek zure eskutik arzera goazinok, Kristo gure Jaunagatik. Amen. (Aita gurea etc. Abe Maria etc. Gloria Patri etc.) Jangoikoak egin gaizala zeruko Maiaren partizipante. Amen.

 

GRAZIAK, JANONDOREAN

        Aitaren ta Semearen etc.

        Ematentizugu graziak zure mertxede guziengatik, Jaun dibinoa, sekulakos bizi ta erreinazen zaudena. Amen.

        (Aita gurea etc. Ama Birjinaren honratan Abe etc.

        Ilze on batengatik Aita gurea ta Abe Maria.

        Arimen faboretan, Aita gurea, Abe Maria)

        Mantenatzengaituenak lurrean bedeika gaizala zeruan. Amen.

 

ERLOJUAK EMATENDUELAIK ORONA

        O Jesusen Ama ederra, zori onean dela ordu gura, zeñetan alako iruzkia ekarri zigun mundura. Amen. Abe Maria Gloria Patri etc. Zuk Maria lauda zazu Jangoikoa istante guzietan, ta ez permiti ofendi zagun Jaun bat ain ona sekulan. Amen.

 

JAIORO

        Fede, Esperanza ta Karidadearen aktak:

        Nik sinestazen dut zure baitan, ene Jangoikoa, Aita Jangoiko, Semea Jangoiko ta Espiritu Sandua Jangoiko; irur persona distinto ta Jangoiko bat berdaderoa.

        Nik sinestazen dut zurebaitan, Jesu Kristo ene Jauna, Jangoiko ta gizon egiaskoa, ta zure misterio guzietan.

        Nik sinestazen dut Aldareko Sakramentu Sanduan, zeintan baizaude presente ain errealki nola zeruan.

        Nik sinestazentut zure fedearen berze misterio guziak eta nai dut bizi ta il fede goneki.

        Dut esperanza zurebaitan, ene Jangoikoa, Jesu Kristoren merejimentuengatik, Maria Santisimaren ta sandu guzien interzesioagatik emain didazula mundu gontan zure zerbizazeko grazia, ta berzean zure gloria. Nai dut bizi ta il esperanza goneki.

        Maitazen zaitut, ene Jangoikoa, gauza guziak baño iago zeuroi zarenagatik infinitoki ona ta maitagarria; ta maitazentut zuregatik ene proximo guziak. Nai dut bizi ta il karidade goneki.

        Damu dut, Jauna, zure ofendituas, dut damu milla aldis. Miserikordia ta grazia.

        Biba Jangoikoa, biba Jesus, biba Maria, biba Kristoren fedea, ta biba Jangoikoaren legea. Fuera bekatua, fuera sekulakos.

 

SOÑATZERAKOAN ARGI-EZKILAK, EGERDI, TA ILUN-EZKILAK

        1. Jangoikoaren ordes Aingiruak mezu emanik, konzebitu zue Mariak Espiritu Sanduaganik. Abe Maria.

        2. Ona Jangoikoaren esklaba, egin bedi nereki zuk erran bekala. Abe Maria.

        3. Eta Jangoikoa gizon egin ze, eta gutartean bizitu ze. Abe Maria.

 

ORAZIOA

        Berorren grazia, otoi Jauna, biali bez gure biotzetara, orreki aingiruak anunziatus Kristo gure Jaunaren enkarnazioa sinestatzen dugunek, beraren pasio ta gurutzearen medios erresurrekzioaren gloriara ellegatzea mereji dezagun. Kristo gure Jaun beragatik. Amen.

        Aita Sandu Pio VI eman zue anitz induljenzia errateuntenei orazio gau beren aingiru goardiakoai egunoro: Aingiru Jangoikoarena ene goardian zaudena, bada beraren piedades zure anparoan nago ni, argi ta kida nazazu, goarda ta goberna nazazu orai ta beti. Amen. Aita gurea ta Abe Maria, gloria.

 

Aita Asteteren doktrinari añaditu direnek
daramate señale izartto gau: *

 

        *GALDERA. Zertako jaio da gizona?

        ERRESPUESTA. Amatzeko ta zerbitzatzeko Jangoikoa bizi gontan, ta gozatzeko bizitza sekulakoan.

        G. Zein da gizonaren azken fina?

        E. Gozatzea Jangoikoa bizitza sekulakoan.

        G. Eta ortako, zer medio da?

        E. Amatzea ta zerbitzatzea emen.

        G. Eta amatzeko ta zerbitzatzeko zer medio?

        E. Ezauntzea; ta ezaunzeko da doktrina kristioa xakitea.

        G. Zer da doktrina kristioa?

        E. Kristoren doktrina, au da, Kristo gizon dibino garrek, gure salbazaleak, erakutsi zuena salbatzeko ta gloriarazeko gizona.

 

KRISTIOAREN IZEN TA SEÑALEAREN GAIN LEN LENIK

        G. Kristioa zara?

        E. Bai, jauna, Jangoikoaren grazias.

        G. Nondik duzu kristioaren izen goi?

        E. Kristo gure Jaunaganik.

        G. Zer nai du erran Kristioa?

        E. Kristorena edo Kristoren gizona.

        G. Eta zer entedazen da Kristoren gizona?

        E. Gizon bat duena Kristoren fedea, bataio sanduan profesatua, ta ala dago obligaturik arren zerbitzu sandura.

        G. Zein da kristioaren señalea?

        E. Gurutze Sandua.

        G. Zenbat gisatara señalatzen da?

        E. Bidatara.

        G. Zein dire?

        E. Zeñatzea ta santiguatzea.

        G. Zer da zeñatzea?

        E. Eskuieko eri-beatzas irur gurutze egitea, lenbizikoa kopetan, bigarrena agoan, irugarrena bularretan, mintzatus gure Jaun ta Jangoikoareki.

        G. Ia nola?

        E. Gurutze sanduaren señaleagatik gure + etsaietatik libra gaizazu gure Jaun + ta Jangoikoa +.

        G. Zergatik zeñatzen gara kopetan?

        E. Jangoikoak goarda gaizan pensamentu gaixtoetaik.

        G. Zergatik zeñatzen gara agoan?

        E. Jangoikoak goarda gaizan itz errate gaixtoetaik.

        G. Zergatik zeñatzen gara bularretan?

        E. Jangoikoak goarda gaizan obra ta afekto gaixtoetaik.

        G. Zer da santiguatzea?

        E. Eskuieko bi eri andienes gurutze bat egitea kopetatik asi ta bularretaraño, ezkerreko soñetik eskuiekoraño, inbokatus Trintate Jaun poderosoa.

        G. Ia nola?

        E. Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Sanduaren izenean. Amen.

        G. Noiz usatu bear dugu señale gau?

        E. Edozein lanen astean, kausten garelaik nezesidade, tentazio, edo peligrotan; partikularki goatzetik xaikitzean, etxetik atratzean, elizan sartzean ta atratzean, xatean ta etzitean.

        G. Zergatik ainberze aldis?

        E. Zergatik leku ta ordu guzietan geuren etsaiek tentatzen ta persegizen baikaituste.

        G. Zer etsai dire oiek?

        E. Mundua, Demonioa ta Aragia.

        G. Badu gurutzeak birtuterik oien kontra?

        E. Bai, jauna.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik Kristok garaitu baizitue bere eriotzeareki guruzean.

        G. Adoratzen delaik gurutzea, nola erraten da?

        E. Adoratzen zaitut ta bedeikatzen zaitut Jesu Kristo ene Jauna, zeren zeure guruze sanduaren medios erredimitu baizindue mundua. Adoratzen zaitut gurutze bedeikatua, zeintan izan baize guruzifikatua ene Erredentorea.

 

DOKTRINA KRISTIOAREN ERREPARTIMENTUA

        G. Zenbat gauza xakin beartu kristioak ezaumentura ellegatuaskeros?

        E. Laur, jauna.

        G. Zein dire?

        E. Lenbizikoa, xakitea zer bear duen sinestatu; bigarrena, xakitea zer bear duen eskatu; Irugarrena, xakitea zer bear duen obratu; laugarrena, xakitea zer bear duen errezibitu.

        G. Nola xakinen du zer sinestatu?

        E. Dakielaik Kredoa edo Artikulo fedeskoak.

        G. Nola xakinen du zer eskatu?

        E. Dakielaik Aita gurea ta Abe Maria ta Elizako gañarako orazioak.

        G. Nola xakinen du zer obratu?

        E. Dakizkielaik Jangoikoaren Legearen Mandamentu sanduak, Elizako borzak, ta Obra miserikordiaskoak.

        G. Nola xakinen du zer errezibitu?

        E. Dakizkielaik Elizako Sakramentu sanduak.

 

KREDOAREN EXPLIKAZIOA

        G. Nork erran zue Kredoa?

        E. Amabi Apostoluek.

        G. Zertako?

        E. Gu fede sanduan informatzeko, edo guri fedearen erakusteko.

        G. Zer da fedea?

        E. Sinestatzea ikusi gabe.

        G. Ikusi zindue zuk Kristo jaiotzen, iltzen, erresuzitatzen edo zeruetara igaten?

        E. Ez, jauna.

        G. Eta sinestatzeunzu?

        E. Bai, jauna.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik Jangoikoak errebelatu baitio Eliza Ama Sandari, ta Eliza Ama Sandak ala sinestatzen ta erakusten baitigu guri.

        G. Zer gaude obligaturik sinestatzera kristio bekala?

        E. Eliza Ama Sandak sinestatze duen guzia.

        G. Eta zer da sinestatzen duena Eliza Ama Sandak eta zuk?

        E. Artikulo fedeskoak prinzipalki, Kredoan dauden konforme.

        G. Eta zer dire Artikulo fedeskoak?

        E. Gure fedearen misterio prinzipalenak.

        G. Zertako dire?

        E. Guri emateko notizia Jangoikoas ta Jesu Kristo gure Erredentoreas.

        G. Nor da Jangoikoa?

        E. Da gauza bat ain exzelentea ta ain admirablea, ezpaitaiteke erran ta ez pensa; Jaun bat infinitoki ona, poderosoa, sabioa, justoa, prinzipio ta fin gauza guziena.

        G. Eta nor da Trintate?

        E. Da Jangoikoa bera, Aita ta Semea ta Espiritu Santi Jauna, irur persona distinto ta Jangoiko bat bakar egiaskoa.

        G. Zenbat Jangoiko da?

        E. Bat, jauna.

        G. Eta zenbat persona?

        E. Irur, jauna.

        G. Zein dire?

        E. Aita ta Semea, etc. ut supra.

        G. Aita Jangoiko da?

        E. Bai, jauna.

        G. Semea Jangoiko da?

        E. Bai, jauna.

        G. Espiritu Santi Jauna Jangoiko da?

        E. Bai, jauna.

        G. Irur Jangoiko dire?

        E. Ez, jauna, baizik irur persona distinto ta Jagoiko bat, etc.

        G. Aita da Seme?

        E. Ez, jauna.

        G. Semea da Aita?

        E. Ez, jauna.

        G. Espiritu Santi Jauna da Aita edo Seme?

        E. Ez, jauna.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik baitire distinto personetan, naiz bat izanik Jangoikotasunean.

        *Nola den au, ikusko dugu zeruan joaten garelaik, ezpide da konprehenditzeko guzis emen lurrean, ezta ere konparazio aski denik; baña adiarasteko nolapait, konparazio iduri bat dugu iruzkian: an dugu sua, argia, beroa, eta ezta baizik iruzki bat.

        *G. Nor da Aita?

        E. Da Trintateko lenbiziko persona dibina, zeñek enjendratu baizue Seme bat igoal esenzian, distinto personan.

        G. Nor da Semea?

        E. Trintateko bigarren persona dibina, zein baita enjendratua Aita eternoaganik.

        G. Nor da Espiritu Santi Jauna?

        E. Trintateko irugarren persona dibina, zeñek prozeditzen baitu Aitaren ta Semearenganik.

        *G. Aita norenganik da?

        E. Niorenganik.

        G. Semea norenganik?

        E. Aitaganik.

        G. Espiritu Santi Jauna norenganik?

        E. Aitaren ta Semearen ganik.

        *Ala sinestaturik den bekala egia, baña entendatzea osoki nola den etorki gura, gelditzen da zerurako.

        G. Irur personetaik zein da lenago denboran?

        E. Nior ez, zeren irurak dire igoalki eterno.

        G. Zein da iago podores, majestades etc.?

        E. Irurak igoal, irurak baitire Jangoiko bat natura lezan, podorean, ta guzietan bat, solamente distinto personetan. *Santa Klara de Monte Falkoren entrañetan aurkitu zire irur bolatto, misterio gonen mostra-iduritako, guzis bardinak bultoan, figuran, kolorean, pizuan, batak pizatzen zuela berzeak adiña txusto txustoa, ta biek ta irurek ez iago batek baño.*

        G. Zer nai du erran dela Jangoikoa guzis poderoso?

        E. Bere podoreareki in dezakela nai duen guzia.

        *G. In dezake bekaturik, gezurrik ta alakorik?

        E. Ori ez, ez eta nai ere; ori al balezake ezlizake guzis poderoso, zeren ezi ori egitea ezta podore baizik flakeza ta miseria.

        G. Zer nai du erran dela Kriadore?

        E. Kriatu zituela gauza guziak ezdeusetaik.

        G. Zer nai du erran dela Salbazale?

        E. Ematen digula grazia ta barkatzen bekatuak.

        G. Zer nai du erran dela Glorifikazale?

        E. Beraren grazian ilzen direnei emain diotela gloria, ta desgrazian ilzen direnei infernua.

        G. Non dago Jangoikoa?

        E. Leku guzietan, espezialki zeruan ta aldareko Sakramentu Sanduan.

        *G. Dago Jangoikoa suan? Dago urean?

        E. Bai, jauna.

        G. Erretzen edo bustitzen da?

        E. Ez, jauna.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik baita espiritu puro, inpasible, ezin altera daikena.

        *G. Dago Jangoikoa infernuan ere?

        E. Bai, jauna.

        G. Zer ai da an?

        E. Dago egiten justizia.

        G. Badu Jangoikoak gorputzik, guk bekala?

        E. Ez, jauna, zeren baita espiritu purisimo.

        *G. Badu Jangoikoak begirik?

        E. Ez, jauna.

        *G. Zereki, bada, ikustentu gauzak?

        E. Bere xakintasun inmensoareki.

        G. Badu oin edo eskurik?

        E. Ez, jauna.

        G. Zereki, bada, egintu ta itentu gauzak?

        E. Bere podore infinitoareki.

        *Eta ala erraten delaik Jangoikoaren beso, esku, begi, aurpegi ta alako itzkuntzak, erraten dire gure emengo mintzatze-gisara, ta entendatu bear dire ez materialki, baizik espiritualki.

        *G. Badu Jangoikoak arimarik?

        E. Ez, jauna, zeren arima baita kriatua, ta Jangoikoa Kriadore.

        *G. Badu Jangoikoak memoria, entendamentu ta borondaterik?

        E. Badu entendamentu ta borondate dibinoak Jangoiko bekala, baña memoriaik ez.

        G. Nolas eztu memoriaik?

        E. Zeren memoria baita oroitzeko gauza pasatues, eta Jangoikoarendako ezta gauza pasaturik, guzia dauka presente beti.

 

JESU KRISTOREN MISTERIOEN GAIN

        G. Trintateko irur persona dibino gaietaik zein egin ze gizon?

        E. Bigarrena, baita Semea.

        G. Aita egin ze gizon?

        E. Ez, jauna.

        G. Espiritu Santi Jauna in ze gizon?

        E. Ez, jauna.

        G. Zein bada?

        E. Solamente Semea, zein gizon eginik deitzen baita Jesu Kristo.

        G. Nor da, bada, Jesu Kristo?

        E. Jesu Kristo da Jangoiko biziaren Semea, gizon egin zena gu erredimitzeagatik ta bizitzaren exenplu emateagatik. Berze gisas, Jesu Kristo da gizon bat Jangoiko dena batean, Jesu Kristo ene Jauna, Jangoiko ta gizon egiaskoa.

        *(G. Jesu Kristo da Jangoiko?

        E. Bai, jauna.

        G. Jesu Kristo da gizon?

        E. Bai, jauna.

        G. Beras, da Jangoiko ta gizon?

        E. Ala da.

        *G. Zenbat naturaleza da Kristo baitan?

        E. Bida, bat dibinoa, berzea humanoa.

        G. Eta zenbat persona da Kristo baitan?

        E. Bat sollik, ta ori dibinoa, Trintateko bigarrena.

        G. Zer nai du erran ontan?

        E. Aixtean errana klaroago, Jesu Kristo izanik persona bat dibinoa, dela Jangoiko ta gizon batean.

        *G. Jesu Kristo nondik edo nola da Jangoiko?

        E. Jangoiko Aitaganik, den bekala Trintateko bigarren persona dibinoa, deitzen dena Semea.

        G. Eta Jesu Kristo nondik da gizon?

        E. Maria Santisima bere Ama Birjinaganik.

        *G. Jesu Kristok nor du Aita? Ta nor du Ama?

        E. Jangoiko den aldetik, Aita du Aita eternoa Amarik gabe; Gizon den aldetik, Ama du Maria Santisima Aitarik gabe.

        G. Jesu Kristo da ainberze nola bere Aita eternoa?

        E. Gizon den aldetik, ez; Jangoiko den aldetik, bai, zeren baita berareki Jangoiko bat.)

        G. Non egin ze gizon?

        E. Maria Santisimaren entraña sanduetan.

        G. Noren obras?

        E. Espiritu Sanduaren obras.

        *G. Nola izan zen obra goi?

        E. Obratus Jangoikoak sobrenatural ta milagrosoki. Jangoikoak Maria Santisimaren odol garbitik formatu zue gorputz bat; kriatu zue ez deusetaik arima bat; arima ta gorputz gau elkarreki uniturik unitu zire Trintateko bigarren personai deitzen denai Semea; eta ala len zena sollik Jangoiko, gelditu ze Jangoiko ta gizon bateo Maria Santisimaren entraña sanduetan.

        G. Beras Maria Santisima da Jesu Kristoren Ama proprioa?

        E. Bai, jauna, dudarik gabe.

        G. Eta dei daike Jangoikoaren Ama?

        E. Dei daike ta deitu bear da Jangoikoaren Ama, zeren baita Ama gizon dibino garren, zein baita Jangoiko bateo; ala nola Obispo denaren Ama deitzen baita Obispoaren Ama, naiz Amak eztion eman obispotasuna.

        G. Eta San Josef zer da?

        E. Maria Santisimaren esposo, ez ordea Kristoren Aita errealidadean, baizik solamente jendeen opinionean.

        G. Zenbat denboras egon ze Kristo Amaren sabelean?

        E. Bedratzi ilabetes, Martxoaren ogeitaborzgarrenetik Abenduaren ogeitaborzgarreneraño.

        G. Zer nai du erran, jaio zela Maria Birjinaganik?

        E. Jaio zela Krristo Maria Santisimaganik, gelditurik Ama birjin erditzean, erdi baño len ta erdias geros beti birjinik.

        G. Nola izan ze ori?

        E. Jangoikoaren milagros.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik konzebitu baizue gizonkirik gabe Espiritu Sanduaren birtutez.

        G. Jesu Kristok badu gorputzik?

        E. Bai, zeren baita gizon egiaskoa.

        G. Jesu Kristo non iltze?

        E. Gurutzean guruzifikaturik.

        G. Zer da guruzifikatzea?

        E. Gurutzean itzeeki jositzea esku oñetaik.

        G. Iltze Jangoiko bezan bates edo gizon bezan bates?

        E. Gizon bezan bates, zeren ezi Jangoikoa eztaike il, da inposible.

        G. Zer da iltzea?

        E. Arima gorputzetik berextea.

        G. Kristo il zelaik guruzean zer gelditu ze an?

        E. Bere gorputza beraren dibinidadeareki.

        G. Eta arima zer egin ze?

        E. Jautsi ze linboetara, an zeuden arima sanden atratzera.

        G. Nola jautsi ze?

        E. Dibinidade berareki.

        *G. Noiz erresuzitatu ze?

        E. Il ta irugarren egunean.

        G. Zer da erresuzitatzea?

        E. Arima gorputzera itzulzea ta biztea berriro.

        G. Nola erresuzitatu ze?

        E. Berriz juntatus bere arima ta gorputza gloriosorik, ez beñere ilzekotan.

        G. Noren birtutes?

        E. Bere birtute proprios.

        G. Nola igan ze zeruetara?

        E. Bere birtute proprios.

        G. Zer nai du erran, an dagola jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean?

        E. Duela Jesu Kristok Aita eternoak adiña gloria, Jangoiko den bezan bates, eta berze guziek baño iago, gizon den bezan bates.

        *G. Non dago orai Jesu Kristo?

        E. Zeruan ta aldareko Sakramentu sanduan; errealki an ta errealki emen; baña zeruan egotemodu natural ikusgarrian; Sakramentuan egotemodu sobrenatural milagroskoan.

        G. Noiz etorriko da ilen ta bizien juzgatzera?

        E. Azken juizioko egunean.

 

AZKEN ARTIKULOEN GAIN

        *G. Alaber nik sinestatzen dut Espiritu Santi Jauna baitan. Zer sinestatzen duzu Espiritu Santi Jauna baitan?

        E. Espiritu Santi Jauna dela Jangoiko ta Trintateko irurgarren persona dibinoa prozeditzen duena Aitaren ta Semearen ganik.

        G. Zer da Eliza?

        E. Da kristio fiel guzien kongregazioa, saldoa edo familia, zeñen burua baita Jesu Kristo, ta Jesu Kristoren pean Aita Sandua.

        G. Nor da Aita Sandua?

        E. Kristoren bikarioa lurrean, zeñi guziok baikaude obligaturik obeditzera.

        G. Zer nai du erran, sanduen komunioa?

        E. Kristio fiel guziak direla partizipante elkarren obra onetan, mienbro diren bekala gorputz batenak, zein baita Eliza.

        G. Zer nai du erran, bekatuen barkazioa?

        E. Konfesio on baten medios gure bekatuak izain direla barkatuak. Edo badirela Elizan paratuak erremedioak barkazeko bekatuak.

        G. Zer nai du erran, aragiaren erresurrezioa?

        E. Erresuzitatu bear dugula guziek azken juizioko egunean orai tugun gorputz ta arimeki.

        (*G. Zergatik dion aragiaren ta ez arimaren erresurrekzioa?

        E. Da zeren gorputza ilzen baita berexteareki arima, ta orduan au itzulzeareki biztuko da ura.

        G. Zertako?

        E. Biek errezibitzeko gloria edo pena merejitu zutena emen biek. Bitarteo egonen da arima zeruan, edo infernuan, edo purgatorioan, segun nola atrazen mundugontaik.

        G. Nora doazin arimak berexten direlaik gorputzetaik?

        E. Da lenik juiziora edo Jangoikoaren tribunalera, andik zein eze joan diren Jangoikoaren desgrazian, aiek infernura betikos; zein eze joan diren Jangoikoaren grazian guzis garbi, aiek zerura betikos; zein eze joan diren Jangoikoaren grazian, baña dutela purgazeko zerbait, aiek purgatoriora guzis purgatu artaño; aur bataiatu gabeak linbora.

        G. Gorputz gloriosoaren doteak zenbat diren?

        E. Laur, mostratzen direnak itz gonen letraeki, kasi: Klaridadea, ajilidadea, sutileza, inpasibilidadea.

        G. Zenbat diren gizonaren Novissimoak edo azken finak?

        E. Laur: Eriotzea, juizioa, infernua ta gloria.)

        G. Zer nai du erran bizitza sekulakoa?

        E. Bizi bear dugula secula seculorum zeruan edo infernuan. Jangoikoaren grazian iltzen direnak zeruan, desgrazian ilzen direnak infernuan; edo bizi gonen ondorean badela berze bizi bat betirokoa zeruan edo infernuan etc.

        G. Zer nai du erran Kredoan, Amen?

        E. Ala da.

 

AITAGUREAREN EXPLIKAZIOA

        G. Nork erran zue Aita gurea?

        E. Jesu Kristok bere ago sanduas.

        G. Zertako?

        E. Guri erakusteko orazio egiten.

        G. Zer da orazio egitea?

        E. Goratzea biotza Jangoikoagana ta eskatzea.

        G. Aita gurea diogulaik, noreki mintzatzen gara?

        E. Gure Jaun ta Jangoikoareki.

        G. Orazio guzietaik zein da obena?

        E. Aita gurea.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik erran baizue Jesu Kristok bere ago sanduas.

        G. Eta zergatik iago?

        E. Zergatik baititu zazpi petizio fundatuak karidadean.

        G. Zein da lenbiziko petizioa?

        E. Santifika bedi zure izena.

        G. Zer eskatzen dugu petizio gontan?

        E. Jangoikoaren izena izandadiela ezaundua ta honratua mundu guzian.

        G. Zein da bigarren petizioa?

        E. Etorri bedi zure erreinua.

        G. Zer eskatzen dugu petizio gontan?

        E. Erreina dezala Jangoikoak gure arimaetan, emen graziaren medios, ta gero digula bere gloria.

        G. Zein da irugarren petizioa?

        E. Kunpli bedi zure borondatea zeruan bekala, etc.

        G. Zer eskatzen dugu ontan?

        E. Egin dezagula Jangoikoaren borondatea lurrean gaudenek oroat nola iten duten zeruan bienabenturatuek.

        G. Zein da laurgarren petizioa?

        E. Eman zaguzu gure egunorosko ogia egun etc.

        G. Zer eskatzen dugu ontan?

        E. Eman dezagula Jangoikoak mantenimentu konbeni dena gorputzendako, ta graziarena ta sakramentuena arimendako.

        G. Zein da borzgarren petizioa?

        E. Barkadazkiguzu guri geuren zorrak ala nola guk barkazenbaitiogute gu zorgaitustenei.

        G. Zer eskatzen dugu ontan?

        E. Barka dezkigula Jangoikoak guri bekatuak nola guk barkatzen dioguten agrabio indigutenei.

        G. Zein da seigarren petizioa?

        E. Ezkaizazula utzi tentazioan erorzera.

        G. Zer eskatzen dugu ontan?

        E. Ezkaitzala Jangoikoak utzi konsentitzera tentazio ta pensamentu gaixtoetan, zeñeki etsaiak prokuratzen baitu eroriarastea bekatuan.

        G. Zein da zazpigarren petizioa?

        E. Libra gaizazu gaitzetik.

        G. Zer eskatzen dugu ontan?

        E. Libra gaizala Jangoikoak arimaren ta gorputzaren, oraiko ta geroko gaitz guzietaik.

        G. Zertako diozu lenean Aita gurea zeruan zaudena?

        E. Goratzeko biotza Jangoikoagana, ta eskatzeko humiltasun ta konfianzareki.

        G. Zer nai du erran Amen Aita gurean?

        E. Ala izan daiela, nola eskazen duten.

        G. Zer orazio erratentiogu prinzipalkiro Maria Santisimari?

        E. Abe Maria ta Salbea.

        G. Nork erran zue Abe Maria?

        E. Parte Aingiru San Gabrielek, parte Santa Isabelek eta parte Eliza Ama Sandak.

        G. Nork erran zue Salbea?

        E. Eliza Ama Sandak dauka errezibiturik.

        G. Zertako?

        E. Eskatzeko Maria Santisimari fabore.

        G. Erraten dugulaik Abe Maria edo Salbea, noreki mintzatzen gara?

        E. Maria Santisimareki.

        G. Nor da Maria Santisima?

        E. Da Andre bat grazias ta birtutes betea, zein baita Jangoikoaren Ama ta baitago zeruan.

        G. Eta aldarean dagon gura zer da?

        E. Imajina edo pintura bat zeruan dagonarena.

        G. Zertako dago an?

        E. Arren medios oroi gaizen dagonas zeruan ta egin zogun erreberenzia, zeren baita arren imajina.

        G. In bear diogute orazio ta erreberenzia Aingiruei ta Sanduei ere?

        E. Bai, jauna; zergatik baitire Jangoikoaren adiskideak ta gure medianeroak.

        G. Zer dire Aingiruak?

        E. Espiritu bienabenturatuak daudenak gozatzen Jangoikoa zeruan.

        G. Zertako kriatu zitue Jangoikoak?

        E. Laudatzeko bere Majestadea ta goardatzeko gizonak.

        G. Bauzu beras zuk zeure Aingiru goardiakoa?

        E. Bai, ta gizon guziek dute nork berea.

        Bada, izan zozu anitz debozio ta enkomenda egunoro.

 

MANDAMENTUEN EXPLIKAZIOA

        G. Zein da Jangoikoaren Legearen mandamentu lenbizikoa?

        E. Jangoikoa onetsi ta adora zagula guzien gañetik.

        G. Nork onesten du Jangoikoa?

        E. Goardatzentuenak beraren mandamentuak.

        G. Eta zer da onestea gauza guzien gañetik?

        E. Galdu naia gauza guziak lenago ezi ofenditu beraren Majestadea.

        G. Zertara iago obligatzen gaitu mandamentu gonek?

        E. Adoratzera Jangoikoa sollik sinestatzen ta esperatzen dugulaik berabaitan.

        G. Nork faltazen du mandamentu gonen kontra?

        E. Faltatzen duenak fedean, esperantzan, karidadean, edo errelijionean.

        G. Zein da bigarren mandamentua?

        E. Juramenturik banoan in etzagula.

        G. Nork iten du juramentu banoan?

        E. Iten duenak egiarik gabe, justiziarik gabe ta nezesidaderik gabe.

        G. Zer erremedio da ez iteko juramentu banorik?

        E. Akostunbratzea erratera ez edo bai llano, Kristok erakutsi bekala.

        G. Zein da irugarren mandamentua?

        E. Jaiak eta igandeak goardazkigula.

        G. Nork goardatzentu jaiak?

        E. Enzuten duenak meza ta eztenak trabajazen.

        G. Zein da laurgarren mandamentua?

        E. Gure aitetamak ta geurok baño iagokoak ongi honra etc.

        G. Nork honratzentu aitetamak?

        E. Maitazen, sokorritzen, obeditzen ta errespetatzentuenak.

        G. Zein da borzgarren mandamentua?

        E. Nior il etzagula.

        G. Zer manatzen zaigu ontan?

        E. Etzogula niori gaizkirik egin ez obras, ez itzes, ez biotzes.

        G. Zein da seigarren mandamentua?

        E. Luxuriasko bekaturik in etzagula.

        G. Zer manatzen zaigu ontan?

        E. Izan gaitzela garbi ta kastoak obra, itz ta pensamentuetan.

        G. Zein da zazpigarren mandamentua?

        E. Nion deus ebatsi etzagula.

        G. Zer manatzen zaigu ontan?

        E. Ez kentzea, ez idukitzea, ez deseatzea berzeren gauza, jabearen borondatearen kontra; niori perjuiziorik ez egitea.

        G. Zein da zorzigarren mandamentua?

        E. Niori falsu testimoniorik erakitxi etzagula.

        G. Zer manatzen zaigu ontan?

        E. Etzagula juizio gaixtorik egin, ez murmuratu, ez aitu murmuratzen, ez agertu sekreto denik, ta ez gezurrik erran.

        G. Bedratzi ta amargarren mandamentuetan zer debekatze zaigu?

        E. Deseo deshonestoak ta kodiziaskoak.

        *Azken bi mandamentu geben kontrako bekatuak daizke examina konfesatzeko seigarren ta zazpigarren mandamentuetan brebeagos; baña paratutu beretx Jangoikoak mostratzeko debekatzentuela ez solamente bekatu agerriak, baita ere biotz barnekoak.

        *Amar mandamentu gebetan dago Jangoikoaren Legea ta guzia fundatzenda bitan: onestea Jangoikoa guzien gañetik eta proximoa geuren buruok bekala Jangoikoagatik.

        Orra zerurako eskalera amar gradaeki ta amarrak fundatuak bi saietsetako agaetan.

 

SAKRAMENTUEN EXPLIKAZIOA

        G. Zer dire sakramentuak?

        E. Señale sagratu ageri batzuk, Jesu Kristok paratuak emateko guri aien medios bere grazia ta birtuteak.

        G. Zer da Grazia?

        E. Da Jangoikoaren dono andi bat iten duena arima Jangoikoaren hume onetsia ta zeruko heredero.

        G. Zer birtute emateute sakramentuek graziareki bateo?

        E. Prinzipalki irur teologalak.

        *G. Eta sakramentuek ematen dute beti grazia signifikatzen dutena?

        E. Segurki beti ta noiz errezibitzentuenak duen disposizio bear dena.

        *G. Noren birtutes emateunte?

        E. Jesu Kristoren promesa ta merejimentuen birtutes.

        G. Zertako da bataiatzea?

        E. Kentzeko bekatu orijinala ta berze edozein aurkidaiena bataiatzen dena baitan.

        G. Zer da bekatu orijinala?

        E. Jaiotzesko bekatua zeñeki guziok jaio garen Adanenganik heredatua.

        G. Zertako da konfirmazioa?

        E. Konfirmatzeko gu bataio sanduan errezibitu ginduen fedean.

        *Irugarrena batzuek deitzeunte penitenziako sakramentua, zeren arren parte prinzipalena baita penitenzia, pena izatea edo penatzea bekatues; berze batzuek errekonziliazioaren sakramentua, zeren an errekonziliatzen edo baketzen baita bekatariareki Jangoikoa; berze batzuek konfesioko sakramentua, zeren konfesatzea bekatuak baita arren parte prinzipale bat; baña guzia eldu da batera.

        G. Zertako da konfesioko sakramentua?

        E. Barkazeko bekatuak bataiatuaskeros inikakoak.

        G. Zer bekatu dire oriek?

        E. Mortalak ta benialak.

        G. Zer da bekatu mortala?

        E. Da egitea, edo erratea, edo deseatzea, edo pensatzea Jangoikoaren Legearen kontra grabekiro. Da desobedienzia grabe bat Jangoikoaren manamentuari.

        G. Zergatik deitzen da mortala?

        E. Zergatik iltzen baitu iten duenaren arima. (Nola iltzen duen, da pribatus Jangoikoaren graziatik, paratus beraren desgrazian, odioan ta kondenazioko estadoan, galdurik gloriarako dretxoa).

        G. Zer da bekatu beniala?

        E. Egitea, erratea etc. lebekiro. Da desobedienzia lebe bat Jangoikoai, edo disposizio bat mortalerako.

        G. Zergatik deitzen da beniala?

        E. Zeren aisa egiten ta aisa barkatzen baita.

        G. Badaizke benialeak barka konfesioik gabe?

        E. Bai, berze edozein sakramentureki; baita ere sakramentale solleki, baitire ebek:

        1. Meza enzutea.

        2. Komekatzea.

        3. Ni bekatorea erratea.

        4. Obispoaren bedeizioa errezibitzea.

        5. eta 6. Ogi bedeikatu ta ur bedeikatu artzea.

        7. Prediku aditzea.

        8. Aita gurea errezatzea.

        Ta 9. Bularrean golpe ematea eskatus Jangoikoai barkazio.

        (*Zer medios daiken barkatu mortalea, da laur medios:

        1ª. Emanes Jangoikoak bere grazia nori duen plazer.

        2. Edozein sakramentus, duelaik bateo atrizio ustes zuen kontrizio.

        3. Kontrizio sollareki, duelaik bateo intenzio konfesatzeko.

        4. Konfesioko sakramentuareki, duelaik atrizio berere.

        Eta au da medio proprioa Jesu Kristok paratua barkazeko bekatuak, eta berze medioak entenda beti konfesazeko intenzioareki; au da bigarren ola, bigarren bataioa, etc.).

        G. Zenbat gauza bear da konfesio on baten egiteko edo ongi konfesatzeko? (Irur diote batzuek: Biotzesko kontrizioa, agosko konfesioa, ta obrasko satisfakzioa; baña biotzesko kontrizioan entenda zeunte propositoa ere, ta agosko konfesioan examina. Orgatik ori beroi klaroago).

        E. Borz, jauna:

        Lenbizikoa, konzienzia ongi examinatzea.

        Bigarrena, artzea dolore ta urrikimentu andi bat Jangoikoa ofendituas.

        Irugarrena, proposito firme bat ez iago bekaturik egiteko.

        Laurgarrena, bere bekatuak enteroki konfesatzea.

        Borzgarrena, konfesoreak ematen dion penitenzia kunplitzea.

        *G. Zer da konzienziaren examinatzea?

        E. Bere bekatues oroitzea edo bekatuak memoriara ekartzera prokuratzea.

        G. Nondik iten da examina goi?

        E. Amar mandamentuetaik.

        G. Dolorea zenbat gisatara da?

        E. Bidatara.

        G. Zein dire?

        E. Kontrizioa ta atrizioa.

        G. Zer da kontrizioa?

        E. Da amoresko dolore ta urrikimentu andi bat Jangoikoa ofendituas bera denagatik, zeren ofenditu baitu Jaun bat ain ona ta amablea, intenzioreki kofesazeko ta ez iago bekatuik egiteko.

        G. Zer da atrizioa?

        E. Da beldurresko dolore ta urrikimentu andi bat Jangoikoa ofendituas, zeren bere bekatu gaixtoen medios galdu baizue zerurako dretxoa ta bota baizuke infernuko sekulako penetara.

        G. Bi dolore goietaik zein da obe?

        E. Kontrizioa

        G. Zergatik?

        E. Zergatik kontrizioak bakarrik barkatzen baititu bekatuak, eta atrizioak ez sakramenturik gabe; bai sakramentuareki.

        G. Eta kontrizioak bakarrik barkatzentu bekatuak konfesatzeko intenzioik gabe?

        E. Ez, jauna, ezta ere kontrizio intenzio goi gabe.

        G. Zein da kontriziosko doloreain motiboa?

        E. Jangoikoaren ontasuna ofenditua, amatu bearrean.

        G. Zein da atrizioaren motiboa?

        E. Bekatuaren itsustasuna, infernuko penak, ta graziaren ta gloriaren galtzea.

        G. Zer da propositoa?

        E. Da gogo ta erresoluzio firme bat ez beñere iago bekatuik egiteko.

        G. Nolakoa bear da izan?

        E. Firmea, efikaza ta unibersala. Firmea nai du erran, gogo ta biotzeskoa sin sina; efikaza, paratzentuena medioak emendatzeko; unibersala, bekatu guzien usteko ta denbora guzietan.

        G. Zer nai du erran, bere bekatuak enteroki konfesatzea?

        E. Erran bear direla konfesioan bekatu mortale guziak konzienzian dauden bekala, ziertoak zierto bekala, dudaskoak dudasko bekala, batere kendu ta añaditu gabe.

        G. Noiz bear da kunplitu penitenzia?

        E. Len baño len, ezpadu señalatzen denbora konfesoreak, ta señalazen badu, señalatuan.

        G. Zertako da komunionea edo komekazea?

        E. Alimentatzeko arima ta aumentazeko grazia

        G. Zer da komekatzea?

        (Itzak diones, da komunikatzea arima Kristoreki ta Kristo arimareki janari gisan).

        E. Da errezibitzea aldareko sakramentua janari gisa.

        G. Zer da aldareko sakramentua?

        E. Hostia konsagratua.

        G. Zer dago Hostia konsagratuan?

        E. Jesu Kristoren gorputz preziosoa bere odol, arima, humanidade ta dibinidade guziareki: itz bates Kristo guzia.

        G. Daude an Aita ta Espiritu Sandua ere?

        E. Bai, jauna, zeren Trintateko irur personak ezpaitaizke elkarreganik aparta.

        G. Zer zego Hostian konsagratu gabe?

        E. Ogi guti bat.

        G. Eta konsagratuaskeros badago an ogirik sustanzia, edo ogiaren sustanziarik?

        E. Ez, jauna.

        G. Zer egin ze bada?

        E. Konsagrazioko itzen birtutes aldatu ze Jesu Kristoren gorputzaren sustanzian.

        G. Zer da, bada, an ikusten, gustatzen ta gustatzen dena?

        E. Ogiaren akzidenteak edo itxurak, kolorea, zaporea, urrina, quantidadea, baña ogiaren sustaziaik gabe.

        G. Nola dagoke Jesu Kristo guzia ain gauza gutian?

        E. Jangoikoaren podorearen milagros, sobrenatural ta milagrosoki, baña ain errealki ta berdaderoki nola zeruan.

        (G. Partitzen delaik Hostia zatitzen da gorputz dibinoa?

        E. Ez, baizik solamente ogiaren akzidenteak, eta zati batean ain oso dago Jesu Kristo nola guzian, txipian ainberze nola andian, ta bateo anitz lekutan. Konparazio-iduri: hispillu bat autxirik, zati txipian ageriko da aurpegia oso nola andian. Boza bat izanik, dago bateo askoen adimentuetan; kalizako ardoas bere ariora duzu doktrina).

        G. Zenbat gauza bear da ongi komekatzeko?

        E. (Suponiturik baduela zerbait ezaumentu an errezibitzen denas, baitare debozio bear dena) Bida, jauna; arimaren aldetik grazian joatea, gorputzaren aldetik baru naturalean. (Bi itzes: arima garbirik ta gorputza barurik).

        G. Senti denak bekatu mortalean, zer in bear du komekatzekos?

        E. Konfesatu lenik, al badaike. Ala dauka deklaraturik Elizak.

        (Noiz dugun obligazio errezibitzeko Konfesioko ta Komunioneko sakramentuak, dio Elizak ala: Urtean bein berere konfesatzea, edo lenago barin bada ilzeko peligrorik edo komekatu bear badu. Orra irur obligazio konfesioaren: urtean bein berere, ilzeko peligroan ta komekatu bearduenean. Komekatzeas dio, Bazkoa garizumakoetan ta ilzeko peligroan. Orra bi obligazio. Baña ortas landara bakotxai bere konzienziaren nezesidadeak konfesoreain konsejuareki bear dio erakutsi noiz iago).

        (Zertan distingitzen diren Komunionea, Sakramentua ta Sakrifizioa, da ezi Komunionea da errezibitzea aldareko Sakramentua arimaren alimentutako; Sakramentua da Hostia konsagratua, non dagon kontino Jesu Kristoren presenzia; Sakrifizioa da Meza sandua. Zer da Meza? Da sakrifizio bat solemnea, zeintan ofratzen baita Jesu Kristo Jangoikoai sazerdotearen eskus ogi ardoen idurien pean. Edo ala: Meza da Jesu Kristoren pasio ta eriotzearen memoria ta errepresentazio bizi bat. Eta orra nola ortako, au da, errepresentatzeko Kristoren odol ixurze gura bere pasioan, bear diren berex konsagratu Hostia ta Kaliza, ezperen ezta sakrifizio; baña izateko sakramentu, aski da bietaik bat sollik, edozein dela. Berze alde, Sakramentua da prinzipalki alimentazeko gure arimak; Sakrifizioa da prinzipalki ofrazeko Jangoikoai. Sakramentu gonen fruituak komunionean nork konta? Baña laur berexirik, janari onaren gisara, dire alimentatzea, azitzea, indar ematea ta gusto soberanoki arimai. Bada mezako sakrifizioaren ondasunak nola konprehendi? Zenbait berexirik, prinzipalki dire laur Jangoikoaren alde: lena da berritzea kontino bere amoresko fineza gaien memoria; berze irurak, ematea Jangoikoaren Majestadeai honra, eskerrak ta plazer gure partes; orgatik deitzen da latines Rememorativum, Latreuticum, Eucharisticum ta in odorem suavitatis. Berze laur gure faboretan: lenbizikoa Propitiatorium, logratzea Jangoikoaren piedadea ta barkamentu bekatariendako; bigarrena Meritorium,aumentatzea justoei grazia ta merejimentuak; irugarrena Satisfactorium, presentatzea an gure kulpen ta penen zorren pagamendu ta satisfakzio; laurgarrena Impetratorium, erdextea ondasun-jenero guziak, ala gorputzaren nola arimaren, ala oraiko nola geroko aldarean sakrifikatzen den axuri dibinoa dela medio. Ortas landara honra ta konplazenzia ematen diona bere Ama Birjinai aldioro, gozo berria zerukoei ta sufrajiorik obena purgatoriokoei).

        G. Zertako da Oliatzea?

        E. Irur gauzatako: lenbizikoa, kentzeko lengo bekatuen erresabioak ta efektoak; bigarrena, emateko arimai indar ta konfianza tentazioen kontra; irugarrena, emateko gorputzai alibio ta osasuna, konbeni bada.

        G. Zertako da Ordenatzea edo Ordena?

        E. Konsagratzeko elizako ministroak eta sazerdoteak.

        G. Zertako da Matrimonioa?

        E. Ezkontzeko ta ezkonduei emateko grazia, zeñeki bizi daitzen bakean lagundus elkar, ta azitzeko humeak zerurako. Amen.

 

BIRTUTE TEOLOGALEAK DIRE IRUR:
FEDEA, ESPERANZA, KARIDADEA

        Fedea da sinestatzea ikusi gabe, zeren Jangoikoak errebelatu dion Eliza Ama sandari, ta Eliza Ama sandak ala sinestazen ta erakusten baitigu guri. Esperanza da esperatzea gloria Jangoikoaren graziaren medios ta geuren obra onen medios. Karidadea da onestea ta maitatzea Jangoikoa gauza guzien gañetik, bera denagatik, eta geuren proximo-laguna geuren buruok bekala Jangoikoagatik. Amen.

 

        Alabatua ta bedeikatua izan daiela aldareko Sakramentu sandua, ta Maria Santisimaren konzepzio garbia, zein izan baize konzebitua bekatu orijinalaren mantxarik batere gabe bere lenbiziko istante sagratuan. Amen.

 

        Goizoro in bear dena da, idatzarri-orduko goratu biotza Jangoikoa gana, estimatu, adoratu, eman eskerrak ta ofrezitu bere burua, bere bizi ta gauza guziak beraren zerbitzuko. In daike biotz solles ere, baña nai duenak itzes, ona forma-iduri bat: bestitu-orduko bereala ur bedeikatus zeñaturik, paratzen da belauriko Jangoikoaren presenzian, ta agur andi bat eginik bere Majestadeai, kurtus burua lurreraño, erran:

        1. Adorazioa. O Jangoiko Jaun andia, nik, lurreko artto gonek sinestatzen, konfesatzen, amatzen, estimatzen ta adoratzen dut gogotik berorren Majestadea ene Jaun, Errege, Aita ta ondasun guzia den bekala. Aurki bez otoi pobre gonek grazia berorren begietan, Jesu Kristorengatik. Amen.

        2. Kontrizioa. Biotzes dut urriki ta damu ofenditu duten guzias orai artaño, berori denagatik, zeren ofenditu baitut Jaun bat ain ona ta amablea. Barka, otoi, barka bezada.

        3. Graziak. Esker milla milla, Jauna, zeren kriatu, erredimitu, kristiatu ta konserbatu nauen nik mereji-gabe, ta gañarako egintidan faborees, berexki ellegarazias bizirik egungontaraño. Biz berorren zerbitzutako ta nere salbaziotako. Amen.

        4. Ofrezimentua. Ofratzen ta konsagratzen diot berorri neure persona, neure biotz, arima ta gorputza; neure obra, trabaju, pausu, itz, afekto, pensamentu ta errespira zio guzi guziak, egungoak eta betikoak, guzia enplea dadien berorren gustora, orai ta beti. Bizi ta il bedi orren sierbo gau berorren zerbitzutan. Amen.

        5. Petizioak. Baña nola deus ere onik ezpaitezaket neureganik, eman bezada, otoi, bere grazia poderosoa, ofendi ez dezaten deustan ere ez obras, ez itzes, ez biotzes, ez deskuidos, baizik bai guzietan plazer egin dezoten. Amen. Argi bez ene entendamentua, kida bez ene biotza ta borondatea, goberna bez ene mia, ta gañarako potenziak eta sentidoak, enplea dadien gizon gau guzian orren borondatearen konforme guzis. Amen.

 

Irur Aita gure ta irur Gloria, etc

 

        Ama Birjinai. O Maria Santisima, Jangoikoaren Ama ta nere Ama, mostra bez, otoi, dela Ama; kuida bez nitas beti, bizi nadien ta il nadien Jangoikoaren ta berorren grazian. Amen. Irur abe, etc.

        Aingiru goardiakoai. Aingiru Jangoikoarena, ene goardiakoa zarena, bada beraren piedades zure anparoan nago ni; argi ta kida nazazu, goarda ta goberna nazazu orai ta beti. Amen. Aita gurea, Abe Maria. Sanduei berze Aita gurea, Abe Maria. Berze bat arimei.

        Jangoiko omnipotentearen, Aita ta Seme ta Espiritu Sanduaren bedeizioa biz ene gain ta bego beti. Amen.

 

ARRATSORO INBEARDENA,
EXAMINATU KONZIENZIA GISA ONTAN

        1. Graziak. O ene Jangoikoa, esker milla milla zeren ellegarazi nauen bizirik gau ontaraño, eta gañarako fabore egintidanes. Amen.

        2. Petizioa. Grazia eskatzen diot orai ezauntzeko nere gaizki eginak, eta kontrizio andi bat biotzean guzietas. Amen.

        3. Examina. Errepasatus zer ta zer falt (sic), etc.

        4. Kontriziosko akta. Jesu Kristo ene Jauna, etc.

        5. Penitenzia. Salbe bat Ama Birjinai. Aita gure ta Abe Maria Aingiru goardiakoai. Berze ainberze arimen faboretan. Gero Antifona Jauna, salba benaza idatzarrik nagolaik, goarda benaza lo nagolaik, Kristoreki bizi nadien ta bakean deskansa nadien.

        V. Orren sierbo ni, ta ori nere jabe.

        R. Goarda benaza gaur bekaturik gabe.

        V. Egin bez eneki otoi miserikordia.

        R. Jauna, miserikordia.

        V. Bere bedeizioa niri eman bezada.

        R. Orren baitan esperanza duten bezala.

        V. Ene orazioa adi bez, otoi, Jauna,

        R. Eta ene deseoa betor berorrengana.

        Oremus. Bisita bez, otoi Jauna, leku gau eta aparta bezki emendik urrun etsaiaren gaixtakeria guziak; beude emen gureki berorren aingiru sanduak, goarda gaitzaten gu bakean, ta berorren bedeizioa biz gure gañean beti, Jesu Kristo gure Jaunagatik. Amen.

        Bedeika zogun gure Jaunari, Jangoikoari eskerrak.

        Bedeika ta goarda gaizala gu Jaun guzis poderosoak ta miserikordiosoak, Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santi Jaunak. Amen.

 

MEZAREN OFREZIMENTUA MEZA-ALZINEAN

        O gure Jangoiko Jauna, meza sandu gau, zein baita berorrek emanik munduan den gauzarik andiena ta obena, zeintan sakrifikatzen ta ofratzen baita guregatik amorosoki, berriro egunoro, Axuri dibinoa, Jesu Kristo gure Salbazalea, bere gorputz ta odol preziosoa sazerdotearen eskus aldarean, ofratzen diogu berorren Majestadeai guk, lurreko kristio bekatari pobreek zeruko guzien presenzian, emen humil geuren biotz guzieki Kristoreki bateo ta beraren atzetik, beraren ta Eliza Ama sandaren intenziora. Amen.

        Biz, len lenik, bere Majestadearen gusto, gloria, estimazio ta esker milla millatan. Amen.

        Biz, alaber, Jesu Kristoren pasio ta eriotzearen memoriatan. Amen.

        Biz, alaber, Maria Santisimaren honra ta zerbitzutan. Amen.

        Biz ere aingiruen ta sanduen gozo berritan. Amen.

        Biz, alaber, purgatorioko arimen, berexki orrek iago plazer ta guk obligazio iago dugun gaienen faboretan. Amen.

        Biz, alaber, mundu guziaren erremedio, berexki kristiandadearen on eta probetxutan. Amen.

        Biz justoen graziaren aumentu, bekatarien barkazio, barkatuen satisfakziotako; azkenean logratzeko beartugun graziak ta ondasunak arimaren ta gorputzaren, Kristoren pasio ta eriotzearen fruituak kontino, ongi bizitzea, ongi bukatzea, ta ondorean sekulako salbazioa glorian. Amen.

        Nai dugu, Jauna, egin geuren aldetik sakrifizio gontan, eta ofratu oneki bateo geuren buruok ta gauza guziak orren Majestadeai gure arimen amore guziareki. Amen.

        Jangoiko guzis poderosoaren, Aita, ta Seme, ta Espiritu Sanduaren bedeizioa betor gure gain, ta bego gureki orai ta beti. Amen. Amen.

 

 

ERROSARIOA BERE MISTERIOEKI

 

        Zeñatu ta Kontriziosko akta egin ondoan:

 

OFREZIMENTUA

        O Jangoikoaren Ama sanda ta guzien Erregina Maria, errosario gau gure salbaziosko misterioen memoriareki ofratzen diogu Jangoikoaren gloriatan ta berorren zerbitzutan, eskatzen diogula humilki Eliza sandaren onagatik, fede ta birtute kristioen aumentuagatik, herejien ta bekatu guzien erremedioagatik; eta erdetxi dezagun bizitze ta iltze bat preziosoa gure Jaunaren presenzian, berorren anparo ta asistenziareki ordu gartan; azkenik libra gaitzan gaitz guzietaik ta logra dezkigun lurrean beartugun ondasunak, ta betirokoak glorian. Amen.

        Maria graziaren Ama, miserikordiaren Ama. Defenda gaitza etsaiaganik ta anpara gaitza orai ta gure eriotzeko orduan. Amen.

 

IGANDE, ASTELEN TA ORTZEGUNEKO MISTERIO GOZOSOAK

        1. Lenbiziko misterioa. Jesu Kristoren enkarnazioa.

        V. Jangoikoa gizon inda gugatik.

        R. Jauna ofendituas nago penaturik.

 

        2. Bigarren misterioa. Ama Birjinaren bisitazioa Santa Isabeli

        V. Birjin Ama joan ze grazias beterik.

        R. Jauna ofendituas nago penaturik.

 

        3. Irugarren misterioa. Jesu Kristoren jaiotzea.

        V. Jaio ze Jesus Birjinaganik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

        4. Laurgarren misterioa. Ama Birjinaren purifikazioa.

        V. Aitari Ama-Semeak beira ofraturik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

        5. Borzgarren misterioa. Jesusen aurkitzea tenploan.

        V. Galdu ta orra tenploan Aurra opaturik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

ASTEARTE TA ORZIRALEAN. MISTERIO DOLOROSOAK

        1. Lenbiziko misterioa. Jesusen orazioa ta preso egitea.

        V. Triste Jesus beira ta preso eginik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

        2. Bigarren misterioa. Jesusen azotatzea loturik kolumnan.

        V. Jesus ona azotes beira urraturik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

        3. Irurgarren misterioa. Jesusen koronatzea arantzees.

        V. Gloriako Errege ala koronaturik!

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

        4. Laurgarren misterioa. Soñean gurutzea, ta Kalbarioko bidea.

        V. Iltzera damate Jesus erdi ilik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

        5. Borzgarren misterioa. Guruzifikatzea ta iltzea Jesus.

        V. Ilda Jesus ona penas beterik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

ASTEAZKEN TA LARUNBATEKO MISTERIO GLORIOSOAK

        1. Lenbiziko misterioa. Jesu Kristoren erresurrekzio gloriosoa.

        V. Il ta bera berez beira bizturik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

        2. Bigarren misterioa. Jesusen igatea zerura.

        V. Jautsi zena igan da guzien gañetik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

        3. Irugarren misterioa. Espiritu Sanduaren etorria.

        V. Amoresko sua dator zerutik.

        R. Jauna ofendituas etc.

 

        4. Laurgarren misterioa. Maria Santisimaren eramatea zerura.

        V. Jesus onak Ama igan du emendik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

        5. Borzgarren misterioa. Maria Santisimaren koronatzea Erregina.

        V. Maria Erregina koronaturik.

        R. Jauna ofendituas, etc.

 

ABE MARIA EZKILEN SOÑATZERAKOAN

        1. Jangoikoaren Aingiruak mezu emanik, konzebitu zue Mariak Espiritu Sanduaganik. Abe Maria, etc.

        2. Ona Jangoikoaren esklaba, egin bedi nereki zuk erran bekala. Abe Maria, etc.

        3. Eta Jangoikoa gizon egin ze ta gutartean bizitu ze. Abe Maria, etc. Gloria Patri, etc.

        Orazioa. Para bezki, otoi Jauna, gure arimak bere grazian, orreki ezaundu dugunek aingiruren mezus Kristo bere Semearen enkarnazioa, beraren pasio ta gurutzearen medios ellega gaitzen erresurrekzioaren gloriara. Gure Jaun Jesu Kristo beragatik. Amen.

 

ERLOJUAK EMATERAKOAN ORONA

        O Jesusen Ama ederra, biz bedeikatua ordu gura zeñetan alako iruzkia ekarri zigun mundura. Amen. Abe Maria, etc.

        Zuk, Maria, estima zazu Jangoikoa ordu guzietan ta ez permiti ofendi zagun Jaun bat ain ona sekulan. Amen.

 

MAIAREN BEDEIZIOA

        Aitaren ta Semearen + ta Espiritu Sanduaren, etc.

        Jauna, bedeika gaitza gu ta bere erregalo gebek berorren eskuetaik artu beartugunok, Kristo gure Jaunagatik. Amen. Aita gurea, etc. Abe Maria, etc. Gloria, etc.

        Jangoikoak in gaitzala zeruko maiaren partizipante. Amen.

 

aurrekoa