www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Jean Baptiste Larralde, «Bordaxuri»
XIX. mendea

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

  hurrengoa

HERRIKO BESTA

 

Herriko besta denaz geroz aurthen kantuen sujeta,

Nik ere zerbait erran nahi, dezagun denbora pasa.

        Ez naiz, sobra dakit (sasoina ganda)

        Gehiago gazte, bai hala da!

Bainan egun huntan zaharrik nihon kausitzen othe da?

Ez thanburin xirola-soinuz guziak airosten gira.

Goazen beraz, zahar-gazteak, goazen herriko plazara.

Atseginez hain aberats-den egun huntaz gozatzera.

 

Egun guziz familak dira mila gisaz barraiatzen:

Anaia, arreba, josienak, elkarren-ganik urruntzen,

        Amak, nigarretan, umeak deitzen.

        Haren boza nihork ez aditzen.

Bainan herriko bestarekin, guziak etxera hiltzen.

Beren burhaso maite hoiek amultsuki besarkatzen.

Egun eder, egun gozoa, atseginez gainditua.

Berantegi aditu duzu gure bihotzen oihua!

 

Gizon gazte gorputz lerdena, hunat gerriko gorria:

Eta zuk, neskatxa kriketa, laster kaxa soin xuria.

        Goizetik denbora dago garbia.

        Nihon hedoi-bat-ez, zer loria!

Jadanik urrun ikhusten dut plaza jendez estalia.

Loth beraz zuen makhileri: lagunak, gaiten abia.

Goazen, goazen, zahar gazteak, goazen herriko plazara.

Atseginez hain abertsa-den egun huntaz gozatzera.

 

Plazara heltzen garenean, zer zaiku kolpez agertzen,

Sei herrunketan gazteria, zaharrak etziren azken.

        Zortzi pilotari dira jokhatzen,

        Begiak dituzte liluratzen.

Nahiz oraino, bere boza nihork ez duen altxatzen.

Segur naiz bakhotxak duela gogoz bederen kantatzen,

Egun eder, egun gozoa, atseginez gainditua.

Berantegi aditu duzu gure bihotzen oihua!

 

Aurthen Urruña lehen dugu, besta guzien nagusi,

Ikhusten dut, eta halere kasik frogarik ez aski:

        Zein goradanik Printze bat den jautsi,

        Gurekin egungo khide jarri.

Eskaldunak ez du sekula Jaun hori behar ahantzi.

Orai, ez bakarrik bihotzez, kanta dezagun goraki:

Biba! biba gure Printzea, hanbat thalenduz bethea;

Thalenduen bardina dago xoilki zure berthutea!

 

Nahiz oraino mila gauza banituzken erraiteko

Printzeaz mintzatuz geroztik, guziak litezke flako:

        Lurrera zerutik, ez erortzeko,

        Muga da, en'ustez, ixiltzeko.

Aski beraz, bestaliarrak; orai etxera goateko,

Amarra zuen espartinak; ama gure beira dago.

Goazen beraz, goazen gibelat, bainan heldu den urthean,

Aurki gaiten, nere lagunak, aurthengo toki berean.

 

  hurrengoa