 |
II. ATALA
IRUDI BAKARRA
(Arratzez da; landan; ageri bedi Txinparta zamar aundi batean bilduta. Eman bitza iru edo lau ibillaldi irudi-tokiyan zalapartaz eta beldurrez. Gero ikara asko, beldur geigo eta kemen pizka batekin abestu bitza diojoazen itz-neurtuak)
TXINPARTA:
Bagera leku onetan
orra! osatu nik itza
ez gezurrez ez txantxetan
benetan jun zan eskeintza.
Bart larri det nik euki
bai, zegokidan kemena
astuta neukan noski
nere buruan izena.
Loak ez ninduen artu
obenak galdu zenidan
zer zitzaidake gertatu?
lotsa; urkoan parra nigan.
Eta oya zirudidan latz;
maindiretan baleudeke
itxaso bat bete orratz
ain zorrotz ez lirateke
zulatuko aragiya.
Laster nere oso jabe
zan ene ustelkeriya;
anei esker zuri; obe,
gizonan biotzeko arra
piztu ninduzula askar
bestela, agur! ospe zarra
izen on entzute ta abar...
Ori bakartadea, illun,
goibel-goibel dago gaua
ixil entzuten ez oa iñun
errekaren otsa ez bada.
Ez nazu beldurtzen ibai
ez uste zure oyuaz.
Egongo baziñake zai
apur batean geldituaz
poztuko ziñake ordea
ta errexago ere entzungo
eukiaz belarri ernea
edozein ots inguruko.
Ez dezu nai ez, badakit
neri eman atsegiña;
ua ba! beti igesirik
nere ondotik zikiña!
(Bero, bero)
Dagik marru i! nai aña
begik zeuzkat ikusteko
besotan indarra, saña,
etsai orok sapaltzeko!
Datozela! burrukara
inpernun diran etsaiak
naiz onera, bestela ara!
astinduko zizkat oñak,
eta uran ordez ibai ori
emango dek bai odola;
lenago zuri, gaur gorri,
aitzen? jungo aiz ixilla!
* * *
Bitartean nun ote dago
Poli?
Deus ez zait ageri.
(Eskubi-eskerrera begiratuaz)
Errota barnean balego?
ez da oraindik iritxi,
bestela bear nun ikusi.
(Etsita)
Ementxe nago ni beintzat
berak itza ez badu eutsi
ni ez naiz jaioa umetzat.
(Bat-batean izuturik)
Baletor orratiokan
beriala degu garaya
ez zun esan amabitan?,
ori da gizon lasaya!
(Damututa)
Arrayoa ez dator iñor;
bakarrik utsiko naute
lagun gabe bañan gogor
beldur ez nago ez uste...
Nai nuke etorri zedin
gauza aundirik ez da Poli
gizonezkoak ba gau erdin
obe dira bat baño bi.
* * *
Ikusi ote nau norbaitek?;
apika etxetik irteten
jakin bayetz baten-batek?
ezerek ez nau arritzen
esaututa erriko atsuak,
dirala beti sayatu,
egia ez bada gezurrak
aspaldi dute sumatu.
Badira gure auzoan
iru edo lau atso zar,
gauan esna, argiz lotan,
kaska soil sudurebizar
dutenak; mingaña arin
ez dute estarrian miñik
ayek ez badira sorgin
da ez dagolako sorgiñik.
Biyar goizetik asita
«Aimari» kanpayetaño,
kalez-kale jungo dira
etxez-etxe askar asko;
zabalduko dute laster
gau erdian nola naizen
etxetik irten. Eta zer?
ez dezute adierazten?
Ez dezute zergatik ez
usteko erbi kabiyak
ta ollagorrak arratzez
altxatzen dirala errexak;
gutxigo banabillela
izarrak ikuste arren,
baizik asmo bat zitala
nabillela ni billatzen;
senarran leyaltasuna,
ta Jainkoari zor zayon
fede, obeitasun ona
ez dala ageri ez, iñon.
(Amorruaz)
Zubek bezin zintzo ni naiz,
atzo ta gaur, beti ibilli;
ixil ba!; zaudezte garaiz,
eman gabe lotsa iñori.
* * *
Balekiteke noren zai?
emen; noren zai esan det?
(Bizi)
gaua jun dedilla det nai
edo laster bizik ez det!
Arratzak etxetik urrun
ez nau belakoan berriz
arrapatuko. Edonun!;
pake ala gudan; zaldiz
ala oñez; ez da eske
badator errege bera,
etxetik aterako ez naute
illunabartik aurrera.
(Otza kenduaz)
Gastetan ez bada giro
ari dunean izotza
zer leike zartu ezkero?
gutxi baru eriotza!
(Ibiliaz alde batetik bestera)
Banua; bañan nabillen,
joan ez ezin niteke
aspaldian nago aspertzen
ala ere ez ba, ez nezake.
Belarriak entzu bear
dute amabi kanpai ots
naiz orduban su eta gar
suge, muskar, etsai gaiztoz
bainago inguratuba.
Illea jarri zait zutik;
ortzak dar-dar; nagituba
nago iztar, soiñ guztitk.
(Deadarka)
Ator Poli ikustera!
gizon bat kementsu; beidok!
naiz izan arren itxura
Txinparta beldur ez zegok!
* * *
Aitu ez dit; ez da emen;
apika zubitik aruntz,
noan araño lenbailen
bera ez dator-ta onuntz.
Egonakin gero oñak
zaizkit ziaro izoztu;
oñak eta muño guztiak,
nere sudurrai galdetu.
(Joan bedi ertz batera=
Errota-zubi au da bai
izane ezin nun esautu!
oraingo aldean alai
iñoiz badet pasatu.
Beiñola, gudatean zan,
ni eta beste iru lagun
etorri gera batean;
ez umore, ez osasun
ez genuen palta baldin,
gudaritzak ordu txarrak
baditu, baita ere, atsegin
ta onak; ura algarak!
Dan! dan! jo degu atea
gutxinez amaika aldiz
utsirik zegoan etxea,
alperrik jo ta jo berriz,
barruan ez zan animik.
Nere lagun batek dio
orduban, asarreturik:
errotarri! Nikasio!
irikitzen dek ala ez?
bazeklet aokela;
onez ez bada indarrez
sartuko nauk berialas;
lau gizon, gose, egarri
laster dituk amorratzen
beidok gisaxo ori
ez euki asi gu itxoiten!
Au esan bezin aguro
zabaldu zaigu atea
eta nun Nikasio zoro
zoro; gerritik burura
oi zun bezela larrutsik,
azpiak galtza zar zarrez,
ez guztiz estaldurik,
agertzen dan iri-parrez,
Jaunak: orixe da presa
Jastea ez didate utsi
zaudezte patxaran, lasa,
beraz nik sartzen galazi?
* * *
Jasten diok errotari?
esan dio lengo berak
txilborra daukak ageri
berdin kolko ta bizkarrak
ta galtzak zuloz josita
geigo ziruitek galbaya;
nun-bait baiago estuta
joan dedilla aske usaya.
Jastea ori dek itzat;
ipintzeko larru gorrin
ez dek asko bear, gutzat
makurtzea dana; berdin.
Ja! ja! ja! ja! ura uan!
(Beldurrez lasterka asita)
zeñek egin du parra?;
ni ez nabil ametsetan
norbait dabil a dollorra!
kristaua baiaiz eman zadak
arpegiya; ez gordeta,
ola dagitek andurrak
eriotza, lapurreta!
(Atzeruntz dabillela izututa)
Nikasio izango aiz bai ote?
barkatu gaizki esanak,
ire aldez jai et aste
dizkidat entzuten esanak;
ez baaiz zeruetan sartu
ez dek nere erruz, abil!
pozik!; itzat ez nauk astu
naiz aspaldian baitzan il.
* * *
Joan al da?
ez zan iñor
(Totelka)
artu dezagun arnasa
a!!! gaur emen ez badaor
bayetz gelditu biotza.
O! gau madarikatuba
ez zayak beñere astuko
ire itzal-errañuba
naikoa bai ikaratzeko
(Erdi ametsetan)
ez ni, tximista bera.
Uste aut baizik irekin
ez diat ezet nai; oyera!
Antxe bakarrik nerekin
izango aiz guztiz lagun;
nagolarik oyean lo
zenbat ta geigo aizen illun
ni gero ta geigo lo lo...
* * *
(Begiak zabaldurik)
Bañan
ori amets gozoz!
dabilzkit alper-alperrik
zorigeak arin datoz
ez al det begi, belarrik?
Begi, belarri, sentsuna,
a! zer iru anderetxu,
nik bear azkatasuna
eta ayek nekez itxu
geiyo lotu nagusiya.
Bazaudezte asper, itxoin!
zure eta nere biziya
dijoazkigu ba orain.
Azkenengo alegiña
egin dezagun! Ekarri!
zuben indarrak; ariña
(Gar guztiaz)
betorkit Poli!; etorri
nere semetxu! nai badek
aitagiarreba pizkortu.
Nere alaba maite dek
ez aiz nitzaz errukitu?
(Entzun bedi urrundik
datorren kanpai otsa)
* * *
(Txinparta igesi joanez)
Poli! Poli!; galduba naiz!
bat! bi! iru! lau! bost! kanpai-ots!
A! gau erdiya iritxi aiz!...
..........................................
zorigeak datoz,....................
...........................betoz!!!...
ZAPIA
|
 |