www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pestaburu
Antonio Maria Labaien
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Teatro osoa euzkeraz (III), Antonio Labayen. La Gran Enciclopedia Vasca, 1977

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN ATALA

 

 

I

 

Erriko enparantza. Mikel Deunaren goiza da baiñan erabat illun dago oraindik. Diana edo goiz-eresaldia entzun bedi txistu soiñuz eta abesturik, ereslariak ikusten ez dirala.
(Euskaldunak II.)

 

                «Jondoni Mikel

                Aiza ezazu illuna

                Jainko begiak

                Ekar zaigun eguna»;

                Arekin aitona,

                Arekin amona,

                pozez jauzi bitez

                diteño osasuna».

 

(Eresi guzia bukaturikoan emeki-emeki argitasuna egin bedi. Erriko enparantzan gaudela ikusten da. Alde batean eliza; bestean konseju-etxea. Bat batean kanpai-ots aundia. Jendea meza nagusitik ateratzen asten da. Tartean endore jauna ta beste erri-gizonak aurretik Pontxo (Danbolin) dutela. Konseju-etxe aurrean geldituko dira ta bereala mutil talde bat eskuz-esku loturik soka-dantza egitera irteten dira).

(Aurresku ta atzeskua labur dantzatutakoan neskatxa-billa joateko unea da Sokon Gorritxo ta Mikel daude ta bakoitza bere aldetik neska billa doazen mutillai diote: «Ekarrak Garazi». Soka guzia eskutatzen da ikusleen begietatik enparantzako beste muturreko partez; eta itzulia egin dezan bitartean Beltxa ta Zamarginek elkar-izketa ontan diardute).

 

 

II

 

BELTZA: Noiz asten da apustua?

ZAMARGIN: Dantza atertu ala. Ez al duzu saiorik egin bear?

BELTZA: Zure gisa ni ere zaartu naiz orretarako. Obe dugu bazkari on bat egin apustuan irabaziaz.

ZAMARGIN: Or ziok koxka! Nork irabaziko dun bageneki. Bestela goseak gelditzea ez duk atsegin.

BELTZA: Bada.., nik aari-talkan Leitzarraren alde jokatzen aal nike: ta palankan berriz Antxoren alde.

ZAMARGIN: Ta zera! Uste bagegorik ateratzen bada? Baraurik! Kontuz ibilli bearra dago gero...

BELTZA: Bai zera! Eguzkiaren azpian ez dago Leitzako Nabarko aaria puskatuko duanik. Zaspitan joka ta zaspitan irabazi.

ZAMARGIN: Len ere gertatu izan dira ordea okerrak. Eta Uitziko aari mutur-beltza ere piña da; ez du jan agotza bakarra...

BELTZA: Dirua banu zer nai jokatuko nuke leitzarraren alde.

ZAMARGIN: Lenbiziko talkak jo bitartean itxoin dezagun. Ea ez doan igesi.

BELTZA: Orduan guzia ikusia dago, ez duzu arkituko apustularik...

ZAMARGIN: Amar talka ezkero leitzarrak garaitu dezake uitziarra.

BELTZA: Eta eunera irizten badira berriz biok geldituko dira erdi illik. Onela apustua egiten errez da baiñan ez jakiñen norentzat izanen den dunba zillarrez betea. Goazen ostatura ea zer nolako aizea dabillen.

ZAMARGIN: Ez digu kalte egingo amaiketakoa egiteak. Gero gerokoak! (estatura bijoaz).

 

 

III

 

(Txistu ta danbolin otsa berriz entzuten asiko dira ta ager bedi dantzari taldea beste muturretik. Oraingoan soken neska-mutillak naasirik datoz eta elkarrekin esku zapiz loturik.

Gorritxo aurreskulari ari Garatzi ekarri diote bikotetzat ta bere aurrean dantzan eztitan doa. Mikel ostera sokaren azken aldera dator, gogo txarrez lurrera begiratuz. Asarre-antzean zerbait esaten dio aldamenean dun mutil-lagunari. Soka guziak enparantza berriz igarotzen du ta aienatzen dira azken itzulia egitera. Bitartean Koxko ta Otxanda jardunean ariko dira).

 

 

IV

 

KOXKO TA OTXANDA

 

KOXKO: Zer diote gaurko balanka apustuaz?

OTXANDA: Ezkurrako Makilek aise menderatzen al dula Labaingo Antxo. Nai likek!

KOXKO: Naigo nikek ba Makilek galtzen balu. Ezkurratar arro alen ez besten orrek! Zer uste ote du?

OTXANDA: Ua! ua! or ari uan oiuka: datorrela eguzki azpian edo belarraren gaiñean nere kontra joka nai dunik.

KOXKO: Eta Antxo agertu duk. Gaztea oraindik baiñan balankalari polita! Ansorenaren jatorrikoa izaki.

OTXANDA: Alde joka nai baduk or zebillek Berueteko «Txortxi» nai aña apustu arturik. Artalde osoa aari ta guzi jokatu omen dizkik Makilek baietz era guzitara bestea zapaldu.

KOXKO: Nere andrearen beldur ez banintz... eta jakiña dirurik aski banu ezez egingo nike ba...

OTXANDA: Andrerik ez bagenu ta dirurik ez dunak balu amaika gauza egingo genizkie. Bitartean goazemak ostatura... Agian apustu onen bat sortu diteke. Baietz... Makilek Antxo zapaldu.

KOXKO: Ezez! (bijoaz).

 

 

V

 

        Berriz dantzari-soka agertuko da antzeztokian. Erdira irixten diralarik aurreskulari ta lagunak zubia egiñez ozpitik beste dantzari guziak igaro arazten dituzte. Mikelek ezin gorde izango du asarrea...

Danboliña azken piruliru ta pandangoa jotzen asten da ta dantzariak sokatik azkaturik bikoteka dantzan ariko dira. Gero ta arin-ariñago. Ontan estal-oiala erori bedi. «Beltza» bertsolaria kantuz jardungo da barne aldetik:

 

                «Nik aditzea dudanez

                Leitzan mutil piñik ez;

                sartuko dizute ziri

                solas ederrez.

                Balirade biotzez

                Omen diranak itzez,

                etzaitue erreko

                bela ur otzez».

 

aurrekoa hurrengoa