
Gau-ostatua, eta beste
Juan Iruretagoiena
1921-1957, 2001
[liburua osorik RTF formatuan]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Antzerki eta poemak, Iruretagoiena'tar Jon. Olerti Etxea, 2001.
|
 |
 |
GAZI-GOZOAK
Zure jai, jolas, ametsak
Beazun biurtzen dira
Min, garratz azken aldira
Zure jai, jolas, ametsak.
Zure biotz zirimitak
Egarriz zorion bila
Soinu
Zurrut
Ikus naspila
Ilun-amila...
Zure biotz zirimitak
Egarriz zorion bila.
Aingeru txintxin otsera
Zure biotza etxera
Zure lo, kezkagabea...
Zorion betea.
|
 |
|