BELGUNDARIA
Yaioterri, aide ta atsegiƱak
Alde batean utzita
Misiolari gartsu bikaina
Badijoa urrutira;
Pozez eta egan itsas uinak
Daramate itsas ontzia;
Orra, eldu da ontzi arina
Yaungoikoaren mastira.
Txit-aundia da bere arloa.
Atzapar beltzen mendean
Miloika dauzka etsai gaiztoak
gizon zar, gaste, umeak.
Maitasun sua eurrez dariola
Kristoren adiskideak
Zabaltzen du bere Berriona
Kristo Yaunaren Bidea.
Otz eta bero, gose-egarritan
Bigungarri bat darama.
Bere neke ta saminalditan
Lagun bat da, bat bakarra;
Onek urtzen dizkio eztitan
Naigabe samin garratzak;
Auxe da duan zorionikan
Kristro Yaunaren gurutza.
Bere gorputza zauriz gorria
Eta ubelduz betea
Eskuan dauka, dago begira
Laztantzen du, bai, maitea;
Egun guztitan bere bizia
EskeƱirik jeikitzean
Beragatikan iltzeko naia
Daukala, dio, lurrean.
Onela goiko gure Yaunari
Opaldurikan bizia
Biurtzen dio txit zoragarri
Bere sinismen garbia.
Lagun daiogun guk ere gaurtik
Bakoitzaren al neurrian
Bizi gaitezen gaizkatuakin
Betiko zorionian.
IRURETAGOYENA'TAR Jon
Seminarium Conciliare
|