www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina kristiana
Juan Irazusta
1739, 1797

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Doctrina cristiana, Juan de Yrazusta. Francisco de la Lamaren Echean, 1797.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESPLIKATZEN DIRADE
KONFESIO ONAREN KONDIZIOAK

 

        G: Zenbat dirade Konfesio onaren kondizioak?

        E: Bost jauna.

        G: Zein dirade?

        E: Lenengoa, Examiña. Bigarrena, Dolorea. Irugarrena, Propositua. Laugarrena, Konfesioa. Bostgarrena, Satisfazioa.

        G: Zer gauza da examiña?

        E: Pekatu egin dituanak memoriara ekartzea, konfesatzeko guztiak.

        G: Zenbat denbora bear da pekatuak memoriara ekartzeko?

        E: Ez da denbora señalaturik, baizikan bere kapazidadearekin, eta denbora konfesatu gabe egon danarekin konforme, bear du artu denbora nezesitatzen duana; Ta ipiñi negozio inportanzi andiko batean ipinten dan kuidadoa, zergatik au da egitekorik inportanteena.

        G: Nondik ekarriko dituzu pekatuak memoriara?

        E: Jainkoaren Legeko Mandamentuetatik, ta Eliza Ama Santarenetatik, konsideratzen duala, zer Mandamenturen kontra egin duan pekatu, eta zenbat bider, bere personaren estadu, ofizio edo enpleoarekin konforme, ateratzeko onela garbiro kontua pekatu pensamentuz, itzez, eta obraz egin dituanenaz.

        G: Zer gauza da Dolorea?

        E: Jaungoikoa ofenditutako damutasuna.

        G: Zenbat modutan da Dolorea?

        E: Bitan, batari deritza Kontrizioa, ta besteari Atrizioa.

        G: Zer gauza da Kontrizioa?

        E: Da, Jaungoikoa ofenditutako damutasuna, izanagatik aren Dibina Majestadea dan bezin ona, santua, eta amablea.

        G: Zer gauza da Atrizioa?

        E: Jaungoikoa ofenditutako damutasuna pekatuaren itsusitasunagatik, edo zergatik pekatua dala mediante, aparta gaitzakean Zeruko Gloriatik, eta kastigatu Infernuko penakin.

        G: Zein da dolore oetan bietan onena?

        E: Kontrizioa da askoz obea Atrizioa baño; zergatik akto Kontriziozko egiazkoa egiten duanari, konfesatzeko proposituarekin barkatzen zaizka pekatuak konfesatu baño lenago, eta akto au egiten duan instante artan gelditzen da Jaungoikoaren grazian, baña Atriziozko aktoa egiten duanari etzaizka barkatzen pekatuak konfesioko Sakramentuarekin batean baizik; eta onegatik balijoaz Konfesatzera persona bi, bata Kontrizioaren dolorearekin, eta bestea Atrizioarekin eta biak illko balira konfesatu baño lenago, Kontrizioarekin dijoana salbatuko lizateke, eta kondenatuko lizateke Atrizioarekin dijoana.

        G: Pekatu mortalean dagoana, arkituko balitz iltzeko peligroan, eta konfesore gabe, nola libratuko lizateke pekatutik?

        E: Akto Kontriziozko bat eginda.

        G: Zer gauza da propositua?

        E: Da determinazio firme bat ez bere bizitzako denbora guztian beñere pekaturik egiteko, eta apartatzeko pekatu egiteko okasio guzietatik.

        G: Apartatzen ez danak pekatu egiteko okasiotik, apartatu al ditekeala, daduka propositu egiazkoa?

        E: Ez jauna, baizikan falsoa.

        G: Zer aditzen dezu Konfesioagatik?

        E: Konfesatzea pekatu mortal guziak utzi gabe batere lotsaz konfesatu gabe.

        G: Bada pekatu benialak konfesatzeko obligaziorik?

        E: Obeago da konfesatzea, baño ez da obligaziorik.

        G: Pekatu mortal bat konfesatzea aztutzen bazaio, egingo du Konfesio ona?

        E: Egingo du Konfesio ona ezpazaio aztutzen examiñaren faltaz, baña izango du obligazioa konfesatzeko urreneko konfesioan pekatu aztutzen zaiona.

        G: Pekatu mortal bat lotsaz konfesatu gabe utzitzen debanak, salba diteke beste penitenziarekin?

        E: Ezin salba diteke egingo balitu ere Santu guztiak egin zituen baño penitenzia geiago.

        G: Aurkitzen bada pekataria pekatu txit grabe, eta itsusi batekin, edo askorekin billatuko du erremedioa Erromara juan gabe?

        E: Edozeiñ konfesorek billatuko dio erremedioa Erromara juan gabe.

        G: Akusa dezake Konfesoreak penitentea Inkisiziora?

        E: Ezin akusa dezake bizirik dagoala erreko balute ere.

        G: Beraz ez da eskusarik batere, pekatuak konfesatu gabe utzitzeko?

        E: Ez jauna, eta konfesatzen eztituana bere kulpaz kondenatuko da erremedio gabe.

        G: Zer gauza da satisfazioa?

        E: Pagatzea Penitenziako obrakin pena, pekatuakgatik zor dana.

        G: Zertan konsistitzen da satisfazio au?

        E: Konfesoreak ematen duen penitenzia azeptatzean, eta kunplitzean.

        G: Penitenzia azeptatzen duanak, kunplitzeko intenzioarekin, egiten du konfesio ona, ezpadu kunplitzen?

        E: Bai jauna, baño kunplitu gabe utzitzen duan penitenzia grabea bada, egiten du pekatu mortala, ta gelditzen da obligazioarekin, pekatu au konfesatzeko, urreneko konfesioan.

 

ORAZIOA

KONFESATZERA DIJOANEAN ESATEKO

        Jaun altu, ta Soberanoa, eta Jaungoiko eternoa, Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua. Nik sinisten det firmemente, emango diezula premioa onai, eta kastigua gaiztoai. Dadukat nere pekatu guzien damutasuna Zu zerana izanagatik, eta zergatik amatzen zaitudan beste gauza guztiak baño geiago. Proponitzen det firmeza guziarekin emendatzea Zure grazi Dibinoarekin, eta nai det kunplitu penitenzia Konfesoreak ematen didana. Eta dadukat esperanza Zure ontasun, eta miserikordia infinitoagan barkatuko dirazula, eta salbatuko nazula, nere Jesu-Kristo Jaunaren merezimentu andiakgatik. Amen. Jesus.

 

ORAZIOA

KONFESATU EZKERO ESATEKO

        Ematen diozkat grazia asko nere Jesu-Kristo Jaunari, zergatik utzi ziran onen erremedio erraza, eta suabea nere pekatuen barkazioa alkanzatzeko, eta proponitzen det ez geiago aren Dibina Majestadea ofenditzea.

 

aurrekoa hurrengoa