www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina kristiana
Juan Irazusta
1739, 1797

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Doctrina cristiana, Juan de Yrazusta. Francisco de la Lamaren Echean, 1797.

 

 

aurrekoa hurrengoa

DOKTRINA KRISTIANAREN
INTRODUZIOA

 

Kristau fiel guziak

daude obligaturik,

Gurutzea adoratzera,

eta debozio izatera:

zergatik Kristok an

redimitu ginduan

gure pekatuetatik,

ta etsaiaren mendetik.

 

Argatik zaite jarri,

santiguatzera sarri,

baita ere ziñatzera,

iru gurutze egitera:

bekokian lenena,

aoan bigarrena,

bestea bularretan,

iru leku oietan.

 

Bekokian libratzeagatik

pensamentu gaiztoetatik,

aoan libratzeagatik

itz gaiztoetatik,

bularretan libratzeagatik

obra ta deseo gaiztoetatik;

egizu bada bereala

esaten dezula onela:

 

        Gurutze Santuaren señaleagatik + gure etsaietatik + libra gaitzatzu gure Jauna, eta Jaungoikoa. + Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean. + Amen, Jesus.

 

 

PATER NOSTERRA

        Aita gurea, Zeruetan zaudena: santifikatua izan bedi zure izena: betor gugana zure reinua, egin bedi zure borondatea, nola zeruan, ala lurrean: Egun iguzu gure eguneroko ogia: ta barka gizkigutzu gure zorraz, guk gure zordunai barkatzen diegun bezela: eta ez gaitzatzula utzi tentazioan erorten: baizikan libratu gaitzazu gaitzetik. Amen Jesus.

 

ABE MARIA

        Abe Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin: bedeinkatua zerade zu andre guzien artean, eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua Jesus. Santa Maria, Jaungoikoaren Ama, erregutu ezazu gu pekatariokgatik, orain, eta gure eriotzako orduan. Amen Jesus.

 

KREDOA

        Nik sinisten det Jaungoiko Aita guziz poderoso Zeruaren, eta lurraren Kriadoreagan. Eta aren Seme bakar Jesu-Kristo gure Jaunagan. Zeña konzebitu zan Espiritu Santuaren obraz, eta birtutez: Jaio zan Maria Birjinagandik. Padezitu zuan Ponzio Pilatos-en agintearen azpian, izandu zan kruzifikatua, illa eta enterratua. Jetxi zan infernuetara, piztu zan illen artetik irugarren egunean. Igo zan Zeruetara, an dago eseririk Jaungoiko Aita guziz poderosoaren alde eskuitik. Audik etorriko da biziak, ta illak juzgatzera. Nik sinisten det Espiritu Santuagan. Eliza Ama Santa Katolika, Santuen Komunioa, pekatuen barkazioa, aragiaren resturrezioa, eta bizitza sekulakoa. Amen.

 

SALBEA

        Jaungoikoak salba zaitzala Erregiña, miserikordiaren Ama, bizitza, dulzura, ta esperanza gurea; Jaungoikoak salba zaitzala zure deiez gaude Ebaren ume desterratuak. Zugana gaude suspirioz, sentimentuz, eta negarrez, negarrezko leku onetan. Ea bada, gure Abogada, itzuli itzatzu gugana zure begi miserikordiosoak. Ta destierro onetatik irteten geradenean erakutsi egiguzu Jesus, zure sabeleko frutu bedinkatua. O Klementisinta! O Piadosa! O Miserikordiosa! O Dulze Birjiña Maria! Erregutu ezazu gugatik, Jaungoikoaren Ama Santa, merezi dezagun alkanzatzea Jesu-Kristoren prometituak. Amen.

 

JAUNGOIKOAREN LEGEKO

MANDAMENTUAK DIRA AMAR

        Lenengo irurak pertenezitzen zaizka Jaungoikoaren onrari, eta beste zazpirak proximoaren probetxuari.

        Lenengoa, Jaungoikoa amatzea gauza guzien gañean.

        Bigarrena, Juramentu alferrik ez egitea.

        Irugarrena, Jai egunak santifikatzea.

        Laugarrena, Aita, eta Ama onratzea.

        Bostgarrena, iñor ez iltzea.

        Seigarrena, lujuriako pekaturik ez egitea.

        Zazpigarrena, ez ostutzea.

        Zortzigarrena, testimonio falsorik ez jasotzea, eta gezurrik ez esatea.

        Bederatzigarrena, proximoaren emazterik ez deseatzea.

        Amargarrena, besteren gauzarik ez deseatzea.

        Amar mandameutu oek enzerratzen dirade bitan: serbitzean, eta amatzean Jaungoikoa gauza guzien gañean ta proximoa geren buruak bezela.

 

ARTIKULU FEDEKOAK

DIRADE AMALAU

        Lenengo zazpirak pertenezitzen zaizka Dibinidadeari, eta beste zazpirak gure Jaun Jesu-Kristo Jaungoiko, eta gizon egiazkoaren Humanidade Santuari.

 

Dibinidadeari pertenezitzen zaizkanak dirade oek.

        Lenengoa, sinistea Jaungoiko guziz Poderoso bakar bategan.

        Bigarrena, sinistea Aita dana.

        Irugarrena, sinistea Semea dana.

        Laugarrena, sinistea Espiritu Santua dana.

        Bostgarrena, sinistea Kriadorea dala.

        Seigarrena, sinistea Salbadorea dala.

        Zazpigarrena, sinistea Glorifikadorea dala.

 

Humanidade Santuari pertenezitzen zaizkanak dirade oek.

        Lenengoa, sinistea Jesu-Kristo gure Jauna Gizona dan partetik, konzebitu zala Espiritu Santuaren obraz.

        Bigarrena, sinistea jaio zala Santa Maria Birjiñagandik Señora au zala Birjiña Kristo jaio baño len, jaiotzean eta jaio ezkero.

        Irugarrena, sinistea errezibitu zituala eriotza, eta pasioa, gu pekatariok salbatzeagatik.

        Laugarrena, sinistea jetsi zala infernuetara, eta aren etorrera santuaren itxedeten zeuden anima justuaek libratu zituela.

        Bostgarrena, sinistea Resuzitatu zala illen artetik irugarren egunean.

        Seigarrena, sinistea igo zala Zeruetara, eta dagoala eseririk Jaungoiko Aita guziz Poderosoaren alde eskuitik.

        Zazpigarrena, sinistea etorriko dala biziak, eta illak juzgatzera; au da, onai ematera Gloria, zerren aren Mandamentuak gorde zituen, eta gaiztoai pena sekulakoa zerren gorde ez zituen. Amen.

 

 

DOKTRINA KRISTIANAREN DEKLARAZIOA
GALDETZEN, TA ERANTZUTEN DALA

 

        GALDETZEN DET: Zerade Kristaba?

        ERANTZUTEN DET: Bai, Jaungoikoaren graziaz.

        G: Kristabaren izen ori norgandik izan zenduan?

        E: Kristo gure Jaunagandik.

        G: Zer esan nai du Kristabak?

        E: Kristoren Gizona.

        G: Zer aditzen dezu Kristoren gizonagatik?

        E: Kristoren Fedea deban gizona, zeña profesatu zeban bataiatzean, ta dagoana ofreziturik aren serbizio santura.

        G: Zer da Kristabaren señalea?

        E: Gurutze Santua.

        G: Zergatik?

        E: Zergatik dan Kristo kruzifikatuaren figura; bada gurutzean redimitu ginduan.

        G: Zenbat modutan egiten du Kristabak señale au?

        E: Bitan.

        G: Zein dirade?

        E: Ziñatzea, eta Santiguatzea.

        G: Zer gauza da ziñatzea?

        E: Iru gurutze egitea eskuiko eskuaren aurreneko beatzarekin, lenengoa bekokian, bigarrena aoan, irugarrena bularretan, itz egiten dala Jainko gure Jaunarekin.

        G: Egin ezazu nola?

        E: Gurutze Santuaren señaleagatik + gure etsaietatik + libra gaitzatzu gure Jauna, eta Jaungoikoa +.

        G: Zergatik ziñatzen zerade bekokian?

        E: Libratzeagatik Jaungoikoak pensamentu gaiztoetatik.

        G: Zergatik aoan?

        E: Libratzeagatik Jaungoikoak itz gaiztoetatik.

        G: Zergatik bularretan?

        E: Libratzeagatik Jaungoikoak obra, eta deseo gaiztoetatik.

        G: Zer da santiguatzea?

        E: Egitea Gurutze bat eskuiko eskuaren beatz biakin bekokitik bularretaraño, ta sorbalda ezkerrekotik eskuikoraño, deitzen zaiola Trinidade Santisimoari.

        G: Egin ezazu nola?

        E: Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen. +

        G: Noiz egin bear dezu señale au?

        E: Obra onen bat asitzen dan guztian, edo arkitzen naizenean nezesidade, tentazio edo peligroren batean, prinzipalmente oetik jaikitzean, etxetik irtetean, Elizan sartzean, jaterakoan, eta lo egitekoan.

        G: Zergatik orrenbeste bider?

        E: Zergatik tenbora, eta leku guztian gure etsaiak persegitzen gaituen.

        G: Zer etsai dirade oriek?

        E: Mundua, Demonioa, eta Aragia.

        G: Esan egidazu bada: Gurutzeak badu birtutea etsai orien kontra?

        E: Bai Jauna.

        G: Nundik izandu zuan Gurutzeak birtute ori?

        E: Benzitzeagandik Kristok Gurutzean etsai oiek bere Eriotzarekin.

        G: Gurutzea adoratzen dezunean, zer esaten dezu?

        E: Adoratzen, eta bedeinkatzen zaitut Kristo, zergatik zure Gurutze santuarekin Redimitu zenduan mundua.

 

 

DOKTRINA KRISTIANAREN
PARTIZIOA

 

        Ekusi det Kristaba zerana, Kristabaren izenagatik, eta señaleagatik: Esan egidazu oraiñ: Zenbat gauza jakin bear ditu Kriskabak uso razoezkoa izatera eltzen danean?

        E: Lau gauza.

        G: Zeiñ dirade?

        E: Jakitea zer sinistu bear duan, zer orazio egin bear duan, zer obratu bear duan, eta zer rezibitu bear duan.

        G: Nola jakingo du zer sinistu bear duan?

        E: Jakiñarekin Kredoa, eta Artikulu Fedekoak.

        G: Nola jakingo du zer orazio egin bear duan?

        E: Jakiñarekin Aita gurea, ta Elizako beste orazioak.

        G: Nola jakiñgo du zer obratu bear duan?

        E: Jakiñarekin Jaungoikoaren legeko Mandamentuak, Eliza Ama Santarenak, eta obra Miserikordiazkoak.

        G: Nola jakingo du zer rezibitu bear duan?

        E: Jakiñarekin Eliza Ama Santaren Sakramentuak.

 

 

DOKTRINA KRISTIANAREN
LENENGO PARTEA,

zeñean deklaratzen diraden Kredoa eta Artikuluak

 

        G: Nork esan zuan Kredoa?

        E: Apostolnak.

        G: Zertako?

        E: Guri Fede santuko gauzak erakusteko.

        G: Ta zuk zertako esaten dezu?

        E: Kristabak degun Fede au konfesatzeko.

        G: Zer gauza da Fedea?

        E: Ikusi ez deguna sinistutzea.

        G: Ikusi zenduan zuk Kristo jaiotzen?

        E: Ez Jauna.

        G: Ikusi zenduan iltzen, edo Zeruetara igotzen?

        G: Ez Jauna.

        G: Sinisten dezu?

        E: Bai Jauna sinisten det.

        G: Zergatik sinisten dezu?

        E: Zergatik Jaungoikoak rebelaturik, Eliza Ama santak onela erakusten duan.

        G: Zer gauza dirade kristabak bezela dituzunak, eta sinisten dituzunak?

        E: Ama Eleiza santa Erromakoak dituanak, eta sinisten dituanak.

        G: Zer da zuk, eta Erromako Elizak dezuena, eta sinisten dezuena?

        E: Artikulu Fedekoak, prinzipalmente, Kredoan dauden bezela.

        G: Zer gauza dirade Artikulu Fedekoak?

        E: Dirade Fedeko misterio prinzipalenak.

        G: Zertako dirade Artikulu Fedekoak?

        E: Emateko notizia Trinidade Santisimarena, ta gure Redentore Jesu-Kristorena.

        G: Nor da Jaungoikoa?

        E: Da gauza bat esan, eta pensatu al ditekean baño ere exzelenteagoa, ta admirableagoa; Jaun bat infinitamente Poderosoa, Sabioa, Justoa, prinzipioa, eta fiña gauza guztiena.

        G: Trinidade Santisimoa nor da?

        E: Da Jaungoikoa bera: Aita, eta Semea, ta Espiritu Santua; iru Persona diferenteak, ta Jaungoiko egiazko bat.

        G: Aita Jaungoikoa da?

        E: Bai Jauna.

        G: Semea Jaungoikoa da?

        E: Bai Jauna.

        G: Espiritu Santua Jaungoikoa da?

        E: Bai Jauna.

        G: Iru Jaungoiko dira?

        E: Ez da Jaungoiko egiazko bat baizik.

        G: Aita Semea da?

        E: Ez Jauna.

        G: Espiritu Santua da Aita, edo Semea ?

        E: Ez Jauna.

        G: Zergatik?

        E: Zergatik personak diraden diferenteak, Jainko egiazko bat bada ere.

        G: Nola da Jaungoiko guztiz Poderosoa?

        E: Zergatik bere nai izatearekin beste bage egiten duan nai duan guztia.

        G: Nola da Kriadorea?

        E: Zergatik ezer ezetik egin zituan gauza guziak.

        G: Nola da Salbadorea?

        E: Zergatik ematen digun grazia, eta barkatzen dizkigun pekatuak.

        G: Nola da Jaungoiko Glorifikadorea?

        E: Zergatik ematen dion Gloria, aren grazian perseberatzen duanari.

        G: Jaungoikoak badu korputzaren figurarik guk bezela?

        E: Ez du Jaungoikoa dan partetik, zergatik da Espiritu purua, baña badu Gizona dan partetik.

        G: Iru Personetatik zeiñ egin zan Gizon?

        E: Bigarrena, zeña dan Semea.

        G: Aita egin zan Gizon?

        E: Ez jauna.

        G: Espiritu Santua egin zan Gizon?

        E: Ez jauna.

        G: Zeiñ egin zan bada?

        E: Semea bakarrik, zeñari Gizon eginikm deritza Jesu-Kristo.

        G: Beraz orrela nor da Jesu-Kristo?

        E: Da Jaungoikoaren Seme bizia, Gizon egin zana, gu redimitzeagatik, eta nola bizi erakusteagatik.

        G: Zer esan nai du Jesusek?

        E: Salbadorea, edo libratzallea.

        G: Zertatik salbatu, edo libratu ginduzen?

        E: Gure pekatuetatik, eta demonioaren mendetik.

        G: Zer esan nai du Kristok?

        E: Untatua.

        G: Zerzaz izandu zan Untatua?

        E: Espiritu Santuaren graziaz, eta Doaiaz.

        G: Kristo gure Jauna, nola izandu zau konzebitua, ta jaio zan Ama Birjiñagandik?

        E: Egiten zuala Jaungoikoak obra milagrosoa.

        G: Ta Kristoren Ama geroz beti izandu zan Birjiña?

        E: Bai jauna, beti izandu zan Birjiña.

        G: Zergatik nai izandu zuan ill Gurutzean?

        E: Gu pekatutik, eta eriotzatik libratzeagatik.

        G: Zer aditzen dezu Kristo ill ezkero, jetxi zan infernuetara?

        E: Ez det aditzen kondenatuen lekura, baizikan Linbora, Justuak zeudenera.

        G: Nola jetsi zan?

        E: Kristoren Anima Jaungoikotasunarekin uniturik.

        G: Ta Korputza nola gelditu zan?

        E: Jaungoikotasunarekin berarekin uniturik.

        G: Nola piztu zan irugarren egunean?

        E: Biurtzen ziradela juntatzera aren Korputza, eta Anima gloriosoa, ez geiago iltzeko.

        G: Nola igo zan Zeruetara?

        E: Bere birtute propioarekin.

        G: Zer da egotea eseririk Aita Jaungoikoaren alde eskuitik?

        E: Izatea Aitak ainbat Gloria, Jaungoikoa dan partetik, ta Gizona dan partetik, beste guziak baño geiago.

        G: Noiz etorriko da biziak, eta illak juzgatzera?

        E: Munduaren azkenean, edo akaberan.

        G: Eta orduan ill guztiak bear due piztu?

        E: Bai jauna, izandu zituzten anima, ta korputzarekin berarekin.

        G: Zer sinisten dezu, esaten dezunean: Sinisten det santuen Komunioa?

        E: Kristau fielak dutela parte: besteen ondasun espiritualetan, korputz baten mienbroak bezela, zeña dan Eliza.

        G: Zer da Eleiza?

        E: Da Kristau fielen Kongregazioa, zeñaren burua dan Erromako Aita Santua.

        G: Nor da Aita Santua?

        E: Da Kristoren Bikarioa lurrean, zeñari guziok gauden obligaturik obedezitzera.

        G: Sinisten dezu Kredoa, ta Artikuluaz gañera beste gauzarik?

        E: Bai Jauna, Eskritura Sagraduan dagoana, eta Jaungoikoak Elizari rebelatu dion guztia.

        G: Zer gauza dirade oriek?

        E: Ez dizadala ori galdetu niri, bada naiz ignorantea; baditu Eleiza Ama Santak Doktoreak, jakingo duenak eranzuten.

        M: Ongi diozu; bada Doktoreak bear due eman kontu gure Fede Santuko gauza guziena, eta ez zuk. Zuretzat asko da ematea Artikuluena Kredoan dauden bezela.

 

 

DOKTRINA KRISTIANAREN
BIGARREN PARTEA,

zeñean deklaratzen dan zer eskatu bear dan,

eta Eliza Ama Santaren Orazioak.

 

        Ekusi det nola dakizun zer sinistu bear dezun, zeña dan lenengo jakin bear dan gauza; goazen bigarrenera, zeña dan zer eskatu bear dan jakitea, esan ezazu:

        G: Nork esan zuan Aita gurea?

        E: Jesu-Kristok bere aotik.

        G: Zertako?

        E: Guri Orazio egiten erakusteko.

        G: Zer da Orazio egitea?

        E: Da jasotzea anima Jaungoikoagana, eta eskatzea mesedeak.

        G: Aita-gurea esaten dezunean norekin itz egiten dezu?

        E: Jaungoiko gure Jaunarekin.

        G: Nun dago Jaungoiko gure Jauna?

        E: Leku guztian, espezialmente Zeruan, eta Sakramentu Santisimo Aldarekoan.

        G: Zein da orazioetan onena?

        E: Paternosterra.

        G: Zergatik?

        E: Zergatik Apostoluak eskatu, eta esan zuan Kristok bere aotik.

        G: Zergatik geiago?

        E: Zergatik dituan zazpi petizio karidade guztian fundaturik.

        G: Zein dirade?

        E: Lenengoa, santifikatua izan bedi Zure Izena.

        G: Zer eskatzen dezu petizio orretan?

        E: Jaungoikoaren Izena izan dedilla ezagutua, eta onratua mundu guztian.

        G: Zein da bigarrena?

        E: Betor gugana zure Reinua.

        G: Zer eskatzen dezu petizio orretan?

        E: Reina dezala Jaungoikoak gure animetan emen lurrean graziarekin, eta gero eman dizagula Gloria.

        G: Zein da irugarrena?

        E: Egin bedi zure borondatea nola Zeruan, ala lurrean.

        G: Zer eskatzen dezu petizio orretan?

        E: Egin dezagula Jainkoaren borondatea, lurrean gaudenak, Bienabenturaduak Zeruan egiten duen bezela.

        G: Zein da laugarrena?

        E: Egun iguzu gure eguneroko ogiya.

        G: Zer eskatzen dezu petizio orretan?

        E: Eman dizagula Jaungoikoak Korputzarentzat mantenu konbeni zaiona, ta animarentzat graziaren mantenu espirituala, ta Sakramentuak.

        G: Zein da bostgarrena?

        E: Barka gizkigutzu gure zorrak guk geren zordunai barkatzen diegun bezela.

        G: Zer eskatzen dezu petizio orretan?

        E: Barkatu dizagula Jaungoikoak gure pekatuak, guk barkatzen diegun bezela agrabiatu gaituenai, ta gaizki egin diguenai.

        G: Zein da seigarrena ?

        E: Ez gaitzatzula utzi tentazioan erorten.

        G: Zer eskatzen dezu petizio orretan?

        E: Ez degigula utzi, Jaungoiko gure Jaunak erorten, eta konsentitzen peusamentu, eta tentazio gaiztoetan.

        G: Zein da zazpigarrena?

        E: Baizikan libratu gaitzatzu gaitzetik.

        G: Zer eskatzen dezu petizio orretan?

        E: Libra gaitzala Jaungoiko gure Jaunak animako, eta korputzeko gaitz, eta peligro guztietatik.

        G: Zergatik esaten dezu lenengo; Aita gurea, Zeruetan zaudena?

        E: Jasotzeko biotza Jaungoikoagana, ta eskatzeko mesedeak humildadearekin, eta konfianzarekin.

        G: Zer esan nai du itz Amen, azkenean añaditzen dezun ark?

        E: Ala izan dedilla.

        G: Zer orazio esaten diozkatzu prinzipalmente Birjiña Soberanari?

        E: Abe-Maria, edo Salbea.

        G: Esan ezazu: nork esan zuan Abe-Maria?

        E: Aingeru San Gabrielek, Maria Birjiña salutatzera etorri zanean.

        G: Nork esan zuan Salbea?

        E: Ama Eleiza Santak, zeñak dadukan rezibiturik.

        G: Zertako?

        E: Mesedeak eskatzeko Aingeruen Erregiña Maria Santisimari.

        G: Abe Maria, edo Salbea esaten dezunean, norekin itz egiten dezu?

        E: Gure Señora Maria Birjiñarekiñ.

        G: Nor da gure Señora Maria Birjiña?

        E: Da Señora birtutez, eta graziaz bete bat, zeña dan Jaungoikoaren Ama, eta dagoana Zeruan.

        G: Eta Aldarean dagoana nor da?

        E: Da Zeruan dagoanaren imajina, ta semejanza bat.

        G: Zertako dago an?

        E: Aldarean dagoana ekusi, ta akorda gaitezen Zeruan dagoanaz, eta zergatik dan aren Imajina, reberenziatu dezagun.

        M: Au berau egin bear dezu beste Santuen imajinakin.

        G: Egin bear diegu orazio Santuai ere?

        E: Bai Jauna, gure medianero edo faborezitzalleai bezela.

        G: Zer gauza dirade Aingeruak?

        E: Dirade Espiritu Bienabenturadu batzuek, daudenak Zeruan, Jaungoikoa gozatzen.

        G: Zertako kriatu zituan Jaungoiko gure Jaunak?

        E: Eternidade guztian alabatu, eta bedeinkatu dezaen.

        G: Zertako geiago?

        E: Aren ministroak bezela goberna dezaten Eleiza, eta guarda ditzaen gizonak.

        G: Beraz badezu zuk Aingeru guardakoa?

        E: Bai Jauna badet, eta gizon bakoitzak du bere Aingerua.

        M: Izan egiozu bada debozio, eta erregu egiozu egunero. Amen.

 

 

DOKTRINA KRISTIANAREN
IRUGARREN PARTEA,

zeñean deklaratzen dan zer obratu bear dan

 

        Ekusi det nola dakizun zer sinistu bear dezun, eta zer Orazio egin bear dezun; ekusi dezagun oraiñ nola dakizun zer obratu bear dezun, Kristabak bezela esan ezazu: Zein da Jaungoikoaren Legeko lenengo Mandamentua?

        E: Jaungoikoa amatzea gauza guztien gañean.

        G: Nork amatzen du Jaungoikoa?

        E: Aren Mandamentuak guardatzen dituanak.

        G: Zer da Jaungoikoa gauza guztien gañean amatzea?

        E: Naiago izatea galdu bizitza Jaungoikoa ofenditu baño.

        G: Zertara geiago obligatzen du Mandamentu onek?

        E: Jaungoikoa bakarrik adoratzera, korputzeko, eta animako reberenzia guztiarekin, sinisten, eta esperatzen duala argan fede osoarekin.

        G: Nork egiten du pekatu onen kontra?

        E: Idoloak, edo Jaungoiko falsoak adoratzen dituanak, eta aietan sinisten duanak.

        G: Eta nork geiago?

        E: Agueroetan, eta gauza superstiziosoetan sinisten duanak.

        G: Zein da Bigarrena?

        E: Juramentu alferrik ez egitea.

        G: Nork egiten du juramentua alferrik?

        E: Juramentu egiten duanak egia gabe, justizia bage, eta premia bage.

        G: Pekatu da juramentu alferra egitea kriaturakgatik?

        E: Bai Jauna; zergatik aetan egiten zaio juramentu Kriadoreari.

        G: Zer remedio da ez egiteko juramentu alferrik?

        E: Akostunbratzea esatera bai, edo ez, Kristok erakusten digun bezela.

        G: Zeiñ da Irugarrena?

        E: Jai egunak santifikatzea.

        G: Nork santifikatzen ditu jai egunak?

        E: Meza osoa entzuten duanak, ta premia bage aetan bearrik egiten eztuanak.

        G: Zein da Laugarrena?

        E: Aita, eta Ama onratzea.

        G: Nork onratzen ditu gurasoak?

        E: Obedezitzen dienak, sokorritzen dituanak, eta reberentziatzen.

        G: Nor aditzen dirade besterik gurasotzat?

        E: Andiagoak edadean, dignidadean, eta gobiernoan.

        G: Zein da Bostgarrena?

        E: Iñor ez illtzea.

        G: Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E: Ez egitea iñori gaitzik ez itzez, ez obraz, eta ez deseoz.

        G: Zein da seigarrena?

        E: Lujuriako pekaturik ez egitea.

        G: Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E: Izan gaitezela garbiak, eta kastoak pensamentuetan, itzetan, eta obretan.

        G: Zeiñ da Zazpigarrena?

        E: Ez ostutzea.

        G: Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E: Ez kentzea, ez edukitzea, eta ez nai izatea besteren gauzarik Jabearen borondatearen kontra.

        G: Zein da Zortzigarrena?

        E: Testimonio falsorik ez jasotzea eta gezurrik ez esatea.

        G: Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E: Ez egitea proximoaren kontra juizio gaiztorik, ez esatea, eta ez aditzea aren faltarik.

        G: Nork ausitzen du mandamentu au?

        E: Razoiaren kontra juzgatzen duanak, fama kentzen duanak, sekretoa deskubritzen duanak, edo gezurra esaten duanak.

        G: Zer eragozten da bederatzigarren, eta amargarren mandamentuetan?

        E: Deshonestidadearen, eta haziendaren deseoak.

        M: Esan itzatzu Ama Eleiza Santaren Mandamentuak.

 

AMA ELIZA SANTAREN

MANDAMENTUAK DIRADE BOST

        Lenengoa, Igandeetan, eta beste Jaietan Meza osoa entzutea.

        Bigarrena, urtean beiñ gutxienaz Konfesatzea, edo lenago, illtzeko peligrorik esperatzen badu.

        Irugarrena, Pazkoa Resurreziokoetan Komulgatzea.

        Laugarrena, Ama Eleiza Santak agintzen duanean barautzea.

        Bostgarrena, Amarrenak, eta Primiziak pagatzea.

        G: Zertako dirade Mandamentu oek?

        E: Obeto gordetzeko Mandamentu dibinoak.

        M: Esan itzatzu Obra Miserikordiazkoak.

 

OBRA MISERIKORDIAZKOAK

DIRADE AMALAU:

ZAZPI ESPIRITUALAK ETA ZAZPI KORPORALAK

Zazpi Espiritualak dirade oek.

        Lenengoa, ez dakienari erakustea. Bigarrena, premia duanari konseju ona ematea. Irugarrena, gaizki egiten duanak korrejitzea. Laugarrena, injuriak barkatzea. Bostgarrena, triste dagoana konsolatzea. Seigarrena, gure proximoen miseriak, eta flakezak pazienziarekiti sufritzea. Zazpigarrena, biziakgatik eta illakgatik Jaungoikoari erregutzea.

Zazpi korporalak dirade oek.

        Lenengoa, enfermoak bisitatzea. Bigarrena, goseak dagoanari jaten ematea. Irugarrena, egarriak dagoanari edaten ematea. Laugarrena, kautiboak erreskatatzea. Bostgarrena, narru gorrian dagoana janzitzea. Seigarrena, peregrinoari ostatu ematea: Zazpigarrena, illak enterratzea.

        G: Zergatik deitzen zate obra miserikordiazkoak?

        E: Zergatik ez diraden zor Justiziaz.

        G: Noiz obligatzen due pekatu mortalaren azpian?

        E: Gizon diskretoen juizioan, grabeak diraden nezesidadeetan.

 

 

DOKTRINA KRISTIANAREN

LAUGARREN PARTEA,

zeñean deklaratzen diraden

Sakramentu rezibitu bear diradenak

 

        Ekusi det nola dakizun zer sinistu, zer orazio egin, eta zer obratu bear dezun: ekusi dezagun oraiñ nola dakizun zer rezibitu bear dezun, zeña dan azkenekoa: esan itzatzu Ama Eleiza Santaren Sakramentuak.

 

AMA ELIZA SANTAREN

SAKRAMENTUAK DIRADE ZAZPI

        Lenengo bostak dirade nezesarioak edo rezibitu bear diradenak obraz, edo deseoz, eta oek bage ezin salba diteke gizona, utzitzen baditu menosprezioz: beste biak dirade borondatezkoak. Lenengoa, Bautismoa. Bigarrena, Kofirmazioa. Irugarrena, Penitenzia. Laugarrena, Komunioa: Bostgarrena, Extremaunzioa. Seigarrena, Sazerdotearen Ordena. Zazpigarrena, Matrimonioa.

        G: Zer gauza dirade Sakramentuak?

        E: Dirade señale batzuek instruitu, edo egin zituanak Jesu-Kristo gure Jaunak emateko guri oekin bere grazia, eta birtuteak.

        G: Zer gauza da grazia?

        E: Da izate Dibino bat egiten duana gizona Jaungoikoaren Seme, eta Zeruaren heredero.

        G: Zer birtute ematen ditue Sakramentuak graziarekin batean?

        E: Prinzipalmente iru Teologalak eta Dibinoak.

        G: Zeiñ dirade?

        E: Fedea, Esperanza, eta Karidadea.

        G: Zer gauza da Fedea?

        E: Sinistutzea ekusi ez genduana, zergatik Jaungoikoak rebelatu duan.

        G: Zer gauza da Esperanza?

        E: Esperatzea Gloria, eta ondasun eternoak Jaungoikoaren graziaren, eta gure obra onen medioz.

        G: Zer gauza da Karidadea?

        E: Amatzea Jaungoikoa gauza guztien gañean, eta gure projimoak, geren buruak bezela, izaten gerala aekin, aiek gurekin izatea nai degun bezela.

        G: Zertako izandu zan instituitua Sakramentu Santu Bautismokoa?

        E: Kentzeko pekatu orijinala, eta beste bataiatzen danagan arkitzen dan edozeiñ.

        G: Zer gauza da pekatu orijinala?

        E: Pekatu ura, zeñarekin jaiotzen geraden, heredaturik gure lenengo gurasoetatik.

        G: Zertako da Sakramentu Santu Konfirmaziokoa?

        E: Konfirmatzeko, eta ipinteko fuerte Bautismoan rezibitu genduan Fedean.

        G: Zertako da Sakramentu Santu Penitenziakoa?

        E: Bataiatu ezkero egindako pekatuak barkatzeko.

        G: Zer pekatu dirade oriek?

        E: Pekatu mortalak prinzipalmente, baita benialak ere.

        G: Zer gauza da pekatu mortala?

        E: Da esatea, egitea, pensatzea, edo deseatzea zerbait gure Jaungoiko Soberanoaren Lege santuaren kontra gauza grabean.

        G: Zergatik deritza mortala?

        E: Zergatik iltzen duan egiten duanaren anima.

        G: Zer parte ditu Penitenziak kentzeko pekatu mortala?

        E: Iru jauna.

        G: Zeiñ dira?

        E: Biotzeko Kontrizioa, aozko Konfesioa, eta obrazko Satisfazioa.

        G: Pekadoreak pekatu mortalean erorten dan guztian bear du Konfesatu bereala, pekatua barkatzeko?

        E: Ongi izango lizateke, baña ez da nesesario.

        G: Zer egin bear du bada?

        E: Bere pekatuen dolore egiazkoa edukitzea, emendatzeko, eta Konfesatzeko proposituarekin Ama Eleiza Santak agintzen duanean.

        G: Zer da pekatu beniala?

        E: Da pekatu mortalaren disposizio bat.

        G: Zergatik deritza beniala?

        E: Zergatik erraz erorten dan gizona artan, eta erraz barkatzen dan.

        G: Zenbat gauzagatik barkatzen da?

        E: Bederatzigatik.

        G: Zeiñ dirade?

        E: Lenengoa, Meza entzuteagatik. Bigarrena, Komulgatzeagatik. Irugarrena, Konfesio Jeneralagatik. Laugarrena, Obispoaren Bendizioagatik. Bostgarrena, ur Bedinkatuagatik. Seigarrena, ogi Bedinkatuagatik. Zazpigarrena, Aita gurea esateagatik. Zortzigarrena, Sermoia aditzeagatik. Bederatzigarrena, petxuko golpeagatik, eskatzen zaiola barkazioa Jaungoiko gure Jaunari.

        G: Zertako da Sakramentu Santu Komuniokoa?

        E: Rezibitzen degula bear dan disposizioarekin, izan dedin gure animen mantenimentua, eta aumenta dizagun grazia.

        G: Zer rezibitzen dezu Sakramentu Santu onetan?

        E: Kristo gure Jauna Jaungoiko, eta Gizon egiazkoa, zeña dagoan berdaderamente Sakramentu Santisimo onetan.

        G: Zertako da Sakramentu Santu Extremaunziokoa?

        E: Iru gauzatarako.

        G: Zeiñ dirade?

        E: Lenengoa, bizitza gaizto pasatuaren arrastoak, ta relikiak kentzeko. Bigarrena, animari indarra emateko demonioaren tentazioen kontra. Irugarrena, korputzari osasuna emateko, konbeni bazaio.

        G: Zertako da Sakramentu Santu Ordenakoa?

        E: Konsagratzeko, eta Ordenatzeko Eleizako Ministro dignoak, nola diraden Sazerdoteak, Diakonoak, eta beste gañerakoak.

        G: Zertako da Sakramentu Santu matrimoniokoa?

        E: Ezkontzeko, eta emateko ezkonduai grazia, onekin bizi ditezen pakean, eta kriatu ditzeen semeak Zerurako.

 

PEKATU KAPITALAK DIRADE ZAZPI

        Lenengoa, Soberbia. Bigarrena, Abarizia. Irugarrena, Luxuria: Laugarrena, Ira. Bostgarrena, Gula. Seigarrena, Enbidia. Zazpigarrena, Nagitasuna.

        G: Zergatik deitu diezu pekatu Kapitalak, zazpi komunmente, edo geienean mortalak esaten zatenai?

        E: Deitu diet Kapitalak, zergatik diraden beste bizio, aietatik jaiotzen diraden buruak, iturriak, eta sustraiak bezela; eta mortalak deitzea ez dator aiñ ongi, bada askotan ez dirade benialak baño geiago.

        G: Noiz dirade mortalak?

        E: Jaungoikoaren, eta proximoaren karidadearen kontra diradenean.

        G: Noiz dirade karidadearen kontra?

        E: Aekin ausitzen danean Jaungoikoaren edo Eleizaren Mandamenturen bat gauza grabean.

        G: Zer da Soberbia?

        E: Besteak baño geiago izateko apetitu desordenatu bat.

        G: Zer da Abarizia?

        E: Haziendaren apetitu, edo deseo desordenatu bat.

        G: Zer da Luxuria?

        E: Aragiaren gusto zikiñen apetitu desordenatu bat.

        G: Zer da Ira?

        E: Benganzaren deseo desordenatu bat.

        G: Zer da Gula?

        E: Jateko, eta edateko deseo desordenatu bat.

        G: Zer da Enbidia?

        E: Besteren onaren damutasuua.

        G: Zer da Nagitasuna?

        E: Obra onak egiteko animoaren falta.

 

ZAZPI BIZIO OIEN KONTRA

DIRADE ZAZPI BIRTUTE

        Soberbiaren kontra, humildadea. Abariziaren kontra, liberalidadea. Luxuriaren kontra, kastidadea. Iraren kontra, pazienzia. Gularen kontra, tenplanza. Enbidiaren kontra, karidadea. Nagitasunaren kontra, dilijenzia.

 

ANIMAREN ETSAIAK,

ZEÑETATIK IGES EGIN BEAR DEGUN, DIRADE IRU

        Lenengoa, Mundua. Bigarrena, Demonioa. Irugarrena, Aragia.

        G: Nola iges egiten da Munduagandik?

        E: Despreziatzen dirala aren ponpak, eta banidadeak.

        G: Nola iges egiten da Demonioagandik?

        E: Orazioarekin, eta humildadearekin.

        G: Nola iges egiten da Aragiagandik?

        E: Mortifikazioarekin, bijiliakin, eta barabakin. Ta au da etsairik andiena; zergatik aragia ezin apartatu degun guregandik, baña bai Mundua, ta Demonioa.

 

BIRTUTE TEOLOGALAK

DIRADE IRU

        Lenengoa, Fedea. Bigarrena, Esperanza. Irugarrena, Karidadea.

 

BIRTUTE KARDINALAK

DIRADE LAU

        Lenengoa, Prudenzia. Bigarrena, Justizia. Irngarrena, Fortaleza. Laugarrena, Tenplanza.

 

KORPUTZAREN SENTIDUAK

DIRADE BOST

        Lenengoa, ekustea begiakin. Bigarrena, aditzea belarriakin. Irugarrena, gustatzea aoarekin. Laugarrena, usai egitea sudurrarekin. Bostgarrena, ukitzea eskuarekin.

        G: Zertako eman zigun Jaungoikoak sentiduak, eta beste mienbroak?

        E: Guziakin serbitzeko aren Dibina Majestadea.

 

ARIMAREN POTENZIAK

DIRADE IRU

        Memoria, Entendimentua, eta Borondatea.

        G: Zertako eman zigun Jaungoikoak Memoria?

        E: Akordatzeko arzaz, eta aren benefizioaz.

        G: Zertako eman zigun Entendimentua?

        E: Ezagutzeko Jaungoikoa, eta argan pensatzeko.

        G: Zertako eman zigun Jaungoikoak Borondatea?

        E: Ama dezagun ontasun guzia duana bezela, eta projimoa argatik.

 

ESPIRITU SANTUAREN DOAIAK
DIRADE ZAZPI

        Lenengoa, Jakinduriako Doaia. Bigarrena, Entendimentuko Doaia. Irugarrena, Konsejuko Doaia. Laugarrena, Fortalezako Doaia. Bostgarrena, Zienziako Doaia. Seigarrena, Piedadeko Doaia. Zazpigarrena, Jaungoikoaren bildurtasuneko Doaia.

 

ESPIRITU SANTUAREN FRUTUAK
DIRADE AMABI

        Lenengoa, Karidadea. Bigarrena, Pakea. Irugarrena, Animoaren anditasuna. Laugarrena, Benignidadea. Bostgarrena, Fedea. Seigarrena, Kontinenzia. Zazpigarrena, Gozo espirituala. Zortzigarrena, Pazienzia. Bederatzigarrena, Ontasuna: Amargarrena, Mansedunbrea. Amaikagarrena, Modestia. Amabigarrena, Kastidadea.

 

BIENABENTURANZAK

DIRA ZORTZI

        1. Bienabenturaduak pobreza eskojitzen duenak; zergatik aena dan Zeruetako Reinua.

        2. Bienabenturaduak mansoak; zergatik aek izango dirade lurraren jabeak.

        3. Bienabenturaduak negar egiten duenak; zergatik aek izango dirade konsolatuak.

        4. Bienabenturaduak Justiziaren gosea eta egarria duenak; zergatik aek izango diraden kontentatuak.

        5. Bienabenturaduak miserikordiosoak; zergatik aek alkantzatuko due miserikordia.

        6. Bienabenturaduak bioz garbia duenak; zergatik aek ikusiko due Jaungoikoa.

        7. Bienabenturaduak pakeosoak; zergatik aek izango dirade deituak Jaungoikoaren semeak.

        8. Bienabenturaduak Justiziagatik persekuzioa padezitzen duenak; zergatik aena da Zeruetako Reinua.

        G: Zer esan dezu oraiñ?

        E: Zortzi Bienabenturanzak.

        G: Zer gauza dirade Bienabenturanzak?

        E: Birtuteen, eta Espiritu Santuaren Doaien obrarik onenak.

        G: Nor dirade pobreza eskojitzen duenak?

        E: Nai eztuenak honrarik eta aberastasunik, txikiak izanagatik ere.

        G: Nor dirade mansoak?

        E: Irarik eztuenak, ezta ere kasi aren mubimenturi.

        G: Nola dirade lurraren jabeak?

        E: Beren buruen jaunak bezela.

        G: Nor dirade negar egiten duenak?

        E: Gustoak utzitzen dituenak, txikiak izanagatik ere.

        G: Nor dirade justiziaren gosea, ta egarria duenak?

        E: Kuidadoarekin obligazio duen guzia egiten duenak.

        G: Nor dirade Miserikordiosoak?

        E: Piedade guzia duenak arrotzakin ere.

        G: Nor dirade biotz garbia duenak?

        E: Beren pasio guztietan mortifikatzen diradenak.

        G: Nor dirade Pakeosoak?

        E: Pakea obratzen duenak beretan, eta besteetan.

        G: Nor dirade justiziagatik padezitzen dutenak?

        E: Justizian firme daudenak, persegituak izanagatik ere.

        G: Zergatik deitzen zaie oei Bienabenturanzak?

        E: Zergatik oetan dagoan bizitza onetako Bienabenturanza, eta bestekoaren esperanza.

        G: Jaungoikoak eraman gaitzala guziok ara. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa