 |
ABISOA PEKATARI GUZIENTZAT ONA
Utzi ezazu, pekataria,
len baño len pekatua,
aparta zaite okasiotik
zeñean zauden sartua.
Izan diteke gaurko gabean
zu oean iltzea,
baita ere biar baño len,
infernuetan sartzea.
Utzi ditzagun bizio oek,
zeñak gauzkaten galdurik,
eta eskatu barkazioa,
Jaungoikoari bertatik.
Liburu onetan esaten dana
sinistu, eta obratu,
goza dezagun beti gloria,
an gaitezen deskansatu.
|
 |