www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Emanuel Intxauspe
1857-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

 

ERAKASPEN KHIRISTIA II

BARKOXEKOA

 

Aita Gaspar Astete Jesuitak

erdaraz izkiribatia,

Inxauspe Kalunjik

Barkoxe Züberuko üskaralat ützülirik

Khiristi fidelen jakintsützeko

 

 

        Bekhatore güzientako aholkü huna

 

        Utz ezazu bekhatoria

        bekhatia bertarik,

        Hurrun zite okasionetik

        zuñtan beitzaude sarthürik.

 

        Izan ditake gaur gayin

        zure ohin hiltzia,

        Baita bihar beno lehen

        Ifernitan sartzia.

 

        Utz ditzagun bizio hoik

        zuñtan beikaude sarthürik

        eta galtha pharkamentia

        Jinkuri bihotzetik.

 

        Liburu huntan erraiten dena

        sinhets eta egizu

        Zeluko glorian bethikoz

        izan zitin dohatsü.

 

        Khurutxe Saintiren + siñaliz gure + etsaietarik begira gitzatzü gure + Jauna eta Jinkua. Aitaren eta Semiren eta Espiritü Saintiren izenin. Halabiz.

 

 

Pater Noster

 

        Gure Aita Zelietan zirena erabil bedi saintüki zure izena; jin bekigü zure erresuma; egin bedi zure boronthatia Zelin bezala lurrin ere; iguzu egun gure eguneko ogia; eta pharka itzagutzu gure zorrak, guk guri zorduner pharkatzen deiegun bezala; eta ezkitzatzüla utz tentazionetan erortera; bena begira gitzatzu gaitzetik. Halabiz.

 

        Salütatzen zütüt, Maria, graziaz bethia, benedikatu zira emazte guzien artin eta benedikatu duzu zure sabeleko frutia Jesus. Maria Sainta Jinkuren ama, zuk othoi egizu gu bekhatorengatik orai eta gure hiltzeko orenin. Halabiz.

 

 

Credoa

 

        Sinhesten dut Jinko Aita orophoteretsin Zeliren eta lurraren kreazalin, eta Jesu-Krist haren Seme bakhotx gure Jaunin; zuñ kunzebitü beitzen Espiritü Saintiz, sorthü zen Maria Birjinaganik; sofritü zin Puntzio Pilatüsen pin, kruzifikatü zien; hil zen; ehortzi zien; jaitsi zen ifernietara; hirurgerren egünin hiletarik phiztü zen; igañ zen Zelietarat; han dago jarririk Aita orophoteretsiren alde eskuñin; hantik jinen da bizien eta hilen jüjatzera. Sinhesten <dut> Espiritü Saintin; Eliza Sainta Katolika; Saintien phartelantarzüna, bekhatien pharkamentia, aragiren phiztia, bethi irañen din bizitzia. Halabiz.

 

 

Salvea

 

        Salütatzen zütügü, Erregiña, miserikordiaren Ama, gure bizia, eztitarzüna eta esperantza, salütatzen zütügü. Zuri oihüz gautzü Ebaren desterratik; zureganat hasperenez gautzu auhen eta nigarretan, nigarrezko ibar huntan. Eia arren, gure arartekaria zure begi miserikordiazko horik gureganat ützül itzatzü. Eta Jesüs zure sabeleko frütü benedikatia erakuts ezagüzü desterrü huntarik elkhi giratekienin. O bihotzbera! O urrikalsia! O eztia, Birjina Maria! Othoi egizü gügatik Jinkuren Ama Sainta; diño izan gitin Jesu-Kristek hitzemanén ardiesteko. Halabiz.

 

        Kofesatzen nüzü Jinko orophoteretsiri, Maria bethi Birjina dohatsiri, Phetiri eta Phaule Apostolü dohatsier, Saintü güzier eta zuri, ene Aita, egin beitüt bekhatü gogoz, hitzez eta obraz; ene faltaz, ene faltaz, ene falta handiz; hartakoz othoitzen dit Maria bethi Birjina dohatsia, Migel arkanjelü dohatsia, Jundane Juhane Batista, Phetiri eta Phaule Apostolü Saintik, Saintu güzik eta zü, ene Aita, othoi dezazien enegatik gure Jinko Jauna.

 

 

Kuntrizionezko Aktia

 

        Jesü-Krist, ene Jauna, Jinko eta Gizun egiazkua, ene Kreazalia eta Arreroslia, zü zirena zirelakoz eta maite beitzütüt gaiza güzien gañetik, dolü dizüt, Jauna, ene bihotz oroz zü ofensatüz, hartzen dit xede zin bat ez haboro bekhatürik egiteko; kofesatzeko, emanen zaitan penitentziaren kunplitzeko, eta hürrüntzeko bekhatü egiteko okasione güzietarik. Eskentzen deitzut ene bizia, ene obra eta nekik ene bekhatien satisfatzionetako. Esperantza dit zure huntarzün eta miserikordia mugagabin pharkatüko deiztatzula, zure odol baliusaren, pasioniren eta heriotziren mereximentiengatik, eta emanen deitazüla grazia hobeki bizitzeko, eta iraiteko zure zerbützü Saintin, hiltzeko orenilano. Halabiz.

 

 

Kuntritzioneko aktia Frantziako gisa

 

        Ene Jinko maitia pharkamentüskatzen nitzaizü ümilki ene bekhatü güziez, dolü eta bihozmin dit zure amurekatik, zeren oro hun zirelarik ofensatü zütüdan, eta hartzen dit xede zin bat ez haboro bekhatürik egiteko zure graziareki batin; egin dütüdanez osoki kofesatzeko eta emanen zaitan penitentziaren kunplitzeko.

 

 

Hamar manik

 

        Jinkuren manik dira hamar. Lehen hirurak Jinkuren uhuriri dauzkonak eta beste zazpik protsimu lagünaren ekhoizpenari.

        Lehena: Jinkuren maithatzia gaiza güzien gañetik.

        Bigerrena: haren izen Saintiren ez juratzia auherki.

        Hirurgerrena: iganten eta bestén santifikatzia.

        Laurgerrena: aita eta amen uhuratzia.

        Bostgerrena: ihuren ez ehaitia.

        Seigerrena: lohikeriarik ez egitia.

        Zazpigerrena: ez ebastia.

        Zortzigerrena: jakilegoa falsürik ez eraikitia eta gezürrik ez erraitia.

        Bederatzugerrena: besteren emazterik ez desiratzia.

        Hamargerrena: Besterenik gaizki beretü ez nahi ükheitia.

 

 

Ber manik Frantziako mudan

 

        1. Jinko bakhotx bat adora ezazü

        Eta maitha orotangainti.

        2. Jinkuz zinik eginen eztüzü

        ez beste gaizaz auherki.

        3. Igantik begira etzatzü

        Jinkua zerbütxatuz debotki.

        4. Aita eta ama uhura etzatzü

        bizi zitin luzazki.

        5. Ihur obraz ehoren eztüzü

        ez nahikuntez gaistoki.

        6. Lohikeririk eginen eztuzu

        obraz ez gogoz likhiski.

        7. Besterena ebatsiko eztüzü

        ez edükiko injüstoki.

        8. Etzira izanen jakile faltsu

        ez behinere gezürti.

        9. Emazte atzerik eztüzü

        desiratüko lizunki.

        10. Besteren huna eztüzü

        zuretü nahiko gaizki.

 

        Hamar manü hoik zerratzen dira bitan: Jinkuren zerbütxatzin eta maithatzin gaiza guzien gañetik, eta protsimu lagunaren maithatzin gihaur bezala.

 

 

Fedezko Artikülik

 

        Fedezko Artikulik hamalaur dira: Lehen zazpik Jinkotarzünari dauzkonak; eta beste zazpik Jesü-Krist Gure Jaun, Jinko eta gizun egiazkuren Gizuntarzün Saintiri dauzkonak.

 

        Jinkotarzünari dauzkonak dira hoik:

        Lehena: sinhestia Jinko orophoteretsu batin.

        Bigerrena: sinhestia Aita dela.

        Hirurgerrena: sinhestia Seme dela.

        Laurgerrena: sinhestia Espiritü Saintü dela.

        Bostgerrena: sinhestia Kreazale dela.

        Seigerrena: sinhestia Salbazale dela.

        Zazpigerrena: sinhestia Glorifikazale dela.

 

        Gizuntarzun Saintiri dauzkonak hoik dira:

        Lehena: Jesü-Krist gure Jauna, gizun bezala kunzebitürik izan zela Espiritu Saintiren obraz.

        Bigerrena: sorthu zela Maria Birjina Saintaganik hau Birjina zagolarik, erdi aitzinin, erditzin eta erdi undun.

        Hirurgerrena: sinhestia hartu zutila heriotzia eta pasionia gu bekhatoren salbatzigatik.

        Laurgerrena: jaitsi zela Ifernitara, eta haren heltze saintiren haiduru ziren arima justuk elkhi zutila.

        Bostgerrena: sinhestia phiztü zela hiletarik hirurgerren egunin.

        Seigerrena: sinhestia igañ zela Zelietarat eta jarririk dagola Jinko Aita orophoteretsiren eskuñin.

        Zazpigerrena: sinhestia jinen dela bizien eta hilen jüjatzera, huner gloriaren emaiteko begiratü dütükielakoz haren manu saintik; eta gaistuer bethiereko phenaren eztütükielakoz begiratü.

 

Erakaspen Khiristia

Jakitate Khiristiren esplikazionia galthoz eta ihardestez

 

        GALTHUA. Khiristi zireia?

        IHARDESTIA. Bai, Jinkuren graziaz.

        G. Nurganik ükhen düzü Khiristi izen Saintü hori?

        I. Jesü-Krist gure Jaunaganik.

        G. Zer erran nahi da Khiristia?

        I. Kristen gizuna.

        G. Zer gogoratzen düzü Kristen gizunaz?

        I. Jesü-Kristen fedia dina Batheyin errezebitürik, eta obligatürik dena haren zerbützü saintila.

        G. Zuñ da Khiristiren Siñalia?

        I. Khürütxe Saintia.

        G. Zergatik?

        I. Zeren den Krist kruzifikatiren üdüria, baita khürütxin arrerosi beikuntin.

        G. Zunbat gisatara Khiristik egiten dü siñale hori?

        I. Bitara, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        I. Khürütxatzia eta zeñhatzia.

        G. Zer da Khürütxatzia?

        I. Esküneko eskiren erhi behatzaz hirur Khürütxeren egitia, lehena belarrin, bigerrena ahun, hirurgerrena bulharrin, mintzo girelarik gure Jaunari.

        G. Erakuts ezazü nula?

        I. Khürütxe Saintiren + Siñaliz, gure etsaietarik + begira gitzatzü gure + Jauna eta Jinkua.

        G. Zertako Khürütxatzen düzü belarra?

        I. Jinkuk begira gitzan gogokunde gaistuetarik.

        G. Zertako bulharra?

        I. Jinkuk begira gitzan egitate eta nahikunte gaistuetarik.

        G. Zer da zeñhatzia?

        I. Eskü esküneko bi erhiez Khürütxe baten egitia borontetik bulharrila eta eiskerreko suñetik esküñekula, mintzatzen girelarik Trinitate ezinago saintiri.

        G. Eia nula?

        I. Aitaren eta Semiren eta Espiritu-Saintiren izenin. Halabiz.

        G. Nuiz egin behar düzie khurutxiren siñale hori?

        I. Zunbait obra hunen egitera gutzanin, edo gerthatzen girenin beharrune, tentamentu edo lanjer zunbaitetan; berheziki ohetik jaikitzin, etxetik elkhitzin, elizan sartzin, jaterakun eta etzaterakun.

        G. Zertako hainbeste aldiz?

        I. Zeren eta lekhü eta ordü güzietan gure etsaiak oldartzen eta jarraikiten beitzaizkü.

        G. Zuñ etsai dira hurák?

        I. Mundia, Debria eta Aragia.

        G. Arren khürütxik badizu berthute etsai horien kuntre?

        I. Bai, Jauna.

        G. Nuntik du Berthute hori?

        I. Jesü-Kristek khurutxin bere hiltziz garhaitü dutilakoz.

        G. Khürütxia adoratzen düzünin zer erraiten düzü?

        I. Adoratzen zütügü Jesüs eta benedikatzen, zeren zure Khürütxe Saintiz arrerosi beitüzü mundia.

 

Jakitate Khiristiren zathik edo phartik

        Ikhusi dizügü Khiristi zirela Khiristiren izenetik eta señaletik, erran izadazu orai:

        G. Zunbat gaizaren jakitera obligatü da Khiristia ezagutzetara heltzen denin?

        I. Laur gaizaren.

        G. Zuñ dira?

        I. Zer behar din sinhetsi, zer galthatü, zer egin eta zer hartü.

        G. Nula jakinen du zer sinhetsi behar din?

        I. Kreduaren eta fedezko artikülien ikhastez.

        G. Nula jakinen du zer behar din galthatü?

        I. Gure Aitaren eta Elizaren beste othoitzen ikhastez.

        G. Nula jakinen du zer behar din egin?

        I. Jakitez, zuñ diren Jinkuren manik, Eliza Ama Saintarenak eta miserikordiazko obrak.

        G. Nula jakinen du zer behar din hartü?

        I. Eliza Ama Saintaren Sakramentik ezagütüz.

 

Jakitate Khiristiren lehen phartia

zuñtan erakasten beitira Kredua eta Fedezko Artikülik

 

        G. Errazü: Nurk egin du Kredua?

        I. Apostoliek.

        G. Zertako?

        I. Guri Fede Saintüko gaizen erakasteko.

        G. Eta zük zertako erraiten düzü?

        I. Khiristiek dügün fede haren aithortzeko.

        G. Zer da fedia?

        I. Ikhusi eztügünaren sinhestia.

        G. Ikhusi düzia Jesü Krist sortzen?

        I. Ez, Jauna.

        G. Ikhusi duzia hiltzen edo zelietarat igaiten?

        I. Ez, jauna.

        G. Eta horik sinhesten dütüzü?

        I. Bai, Jauna, sinhesten ditit.

        G. Zergatik?

        I. Zeren Jinkuk Eliza Ama Saintari ezagüterazi beitütü eta hunek erakasten beiteizkü.

        G. Zuñ gaiza dira Khiristi bezala edukitzen eta sinhesten dütüzünak?

        I. Errumako Eliza Ama Saintak edükitzen eta sinhesten dutinak.

        G. Zuñ gaiza dira harek eta zük edukitzen eta sinhesten dütüzienak?

        I. Fedezko artikulik, berheziki Kredun direnak.

        G. Zertako dira Fedezko artikülik?

        I. Jinko gure Jaunaren eta Jesu-Krist gure arrerosliren ezagützeko.

        G. Zer dira Fedezko Artikülik?

        I. Hurak dira Fediren misteriuetarik gehienak.

        G. Zer da Jinkua?

        I. Jinkua da erran eta phensa ditakin beno hobigo eta amiragarrigo den bat; ezinago hun, photeretsü, jakintsü eta jüsto den Jaun bat, gaiza güzien hatsarria eta ürhentburia.

        G. Zer da Trinitate Saintia?

        I. Hura da Jinkua bera; Aita, Semia eta Espiritü Saintia; hirur persuna berhezi eta Jinko egiazko bakhotx bat.

        G. Aita Jinko dá?

        I. Bai, Jauna.

        G. Semia Jinko deia?

        I. Bai, Jauna.

        G. Espiritü Saintia Jinko deia?

        I. Bai, Jauna.

        G. Hirur Jinko direia?

        I. Ez, Jauna, ezta Jinko egiazko bakhotx bat baizik.

        G. Aitá Semia deia?

        I. Ez, Jauna.

        G. Espiritü Saintia, Aitá da edo Semia?

        I. Ez, Jauna.

        G. Zergatik?

        I. Zeren persunak berhezi beitira, Jinko egiazkua bat delarik.

        G. Nulaz da jinkua orophoteretsü?

        I. Zeren bere photerireki egiten beitu nahi din güzia.

        G. Nulaz da Kreazale?

        I. Zeren ezdeusetarik egin beitütü gaiza güzik.

        G. Nulaz da Salbazale?

        I. Zeren emaiten beitü grazia, eta pharkatzen beitütü bekhatik.

        G. Nula da Glorifikazale?

        I. Zeren haren grazian iraiten dinari emaiten beitü gloria.

        G. Jinkuk badia guk bezala khorpitz ageririk?

        I. Jinko bezala ez, Izpiritü xahü delakoz, bena bai gizun bezala.

        G. Trinitate Saintüko persunetarik zuñ gizun egin da?

        I. Bigerrena, zuñ beita Semia.

        G. Aitá gizun egin deia?

        I. Ez, Jauna.

        G. Zuñ arren?

        I. Semia bera, zuñ gizun eginik deitzen beita Jesü-Krist.

        G. Holatan nur da Jesu-Krist?

        I. Jesü-Krist da Jinko biziaren Semia, guri bizitzen erakastigatik eta gure arrerostigatik gizun egin dena.

        G. Zer erran nahi da Jesus?

        I. Salbazale.

        G. Zertarik salbatu gütü?

        I. Gure bekhatütik eta debriren esklabajetik.

        G. Zer erran nahi da Krist?

        I. Untatia.

        G. Zertzaz izan da untatürik?

        I. Espiritü Saintiren dohañez eta graziez.

        G. Jesü-Krist gure Jauna nula kunzebitü zen, eta sorthü Maria Birjinaganik?

        I. Jinkuren mirakülluzko egitatiz.

        G. Nula egin zen mirakülluzko obra hori?

        I. Espiritü Saintik Ama Birjinaren erraietako odol garbienaz muldatü zizün khorpitz bat; ezdeusetarik kreatü zizün arima bat; arima eta khorpitz hurak algarreki jüntaturik Trinitate Saintuko bigerren persunari batü zütüzun, eta ordartio Jinko baizik etzena Jinko eta gizun baratü zuzun.

        G. Jesü-Kristen Ama bethi egon deia Birjina?

        I. Bai, Jauna, bethi egon düzü Birjina.

        G. Zergatik Jesü-Krist hil nahi izan da khürütxin?

        I. Bekhatütik eta heriotzetik gure libratzigatik.

        G. Zer enthelegatzen düzü Jesü-Krist hil undun jaitsi zen Iferniz?

        I. Eztit enthelegatzen damnatien egonlekhia, bena bai linbua jüstuen egongia, zuñ orano deitzen beita Abrahamen kholkua.

        G. Nula jaitsi zen?

        I. Arima Jinkotarzünari jüntatürik.

        G. Eta haren khorpitza nula baratü zen?

        I. Hura ere ber Jinkotarzünari jüntatürik.

        G. Nula phiztü zen hirurgerren egünin?

        I. Haren khorpitza eta arima gloriaz betherik algarreki jüntatzen zirelarik gehiago ez hiltzeko.

        G. Nula igañ zen Zelietarat?

        I. Bere ahalaz.

        G. Zer erran nahi da han dagola jarririk Aita Eternalaren eskuñin?

        I. Jinko bezala badila Aitak bezañ bat gloria, eta gizun bezala beste diren güziek beno haboro.

        G. Nuiz jinen da bizien eta hilen jüjatzera?

        I. Mündiren ürhentzin.

        G. Eta ordin behar dieia hil güziek arraphiztu?

        I. Bai, Jauna, leheneko khorpitz eta arima bereki.

        G. Zer sinhesten düzü erraiten düzünin: «Sinhesten düt Saintien phartelantarzuna?»

        I. Khiristi fidel güziek badiela pharte bestén huntarzün izpiritüaletan, khorpitz baten beraren menbro bezala zuñ beita Eliza.

        G. Zer da Eliza?

        I. Eliza düzü fidel güzien bilzarria, zuñen büria Aita Saintia beita.

        G. Nur da Aita Saintia?

        I. Errumako Aphez nausia, Jesü Kristen ordaria lürrin, zuñi oro obligatürik beikira obeditzera.

        G. Kredotik eta artikulietarik gañeran sinhesten düzia beste zunbait gaiza?

        I. Bai, Jauna, Eskritüra Saintin den güzia, eta Jinkuk Elizari ezaguterazi ditzonak oro.

        G. Zuñ dira gaiza hurak?

        I. Hori eni ez galtha, ni iñorant beniz. Eliza Ama Saintak baditizü dotorrak ihardesten dakikeienak.

        N. Untsa diozü dotorrer dagela, ez zuri fedezko gaiza güziez khuntü emaitia; aski düzü zuretako Kredun diren Artiküliez khuntü eman dezazün.

 

Erakaspen Khiristiren bigerren phartia

zuñtan ikhasten beitira galthatu behar diren gaizak
eta Eliza Ama Saintaren othoitzik

 

        Ikhusi dizügü nula dakitzün sinhetsi behar dütüzünak, hori beita lehen gaiza; gutzan bigerrenila, zuñ beita galthatü behar dütügünen jakitia.

        G. Errazu: nurk erran zin Gure Aita?

        I. Jesü-Kristek, Jauna.

        G. Zertako?

        I. Guri othoitzen erakasteko.

        G. Zer da othoitzia?

        I. Jinkuren ganat bihotzaren altxatzia eta haren hunkien galthatzia.

        G. Gure Aita erraitin nureki mintzo zira?

        I. Gure Jinko Jaunareki.

        G. Nun da gure Jinko Jauna?

        I. Lekhü orotan, berheziki Zelin eta Althareko Sakramentü Saintin.

        G. Zuñ da othoitzerik hobena?

        I. Gure Aita, Jauna.

        G. Zergatik?

        I. Zeren Jesü-Kristek berak erran beitzin Apostoliek galthatürik.

        G. Zergatik orano?

        I. Zeren edükiten beitü zazpi galtho, Karitate osun fundatürik direnak.

        G. Zuñ dira?

        I. Lehena, erabil bedi Saintüki zure izena.

        G. Zer galthatzen duzu othoitze hortan?

        I. Jinkuren izena izan dadin ezaguturik eta uhuratürik mündü orotan.

        G. Zuñ da bigerrena?

        I. Zure erresuma jin bekigü.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkua jabe eta errege izan dadin heben lürrin bere graziaz gure arimetan, eta gero eman dizagün bere gloria.

        G. Zuñ da hirurgerrena?

        I. Egin bedi zure boronthatia Zelin bezala lurrin ere.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkuren boronthatia egin dezagün lürrin gaudenek Zelin dohatsiek egiten dien bezala.

        G. Zuñ da laurgerrena?

        I. Igüzü egün gure egüneko ogia.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkuk eman dizagün khorpitzarentako behar dügün hazkürria, eta arimarentako graziazko eta Sakramentietako janhari izpiritüala.

        G. Zuñ da bostgerrena?

        I. Pharka itzagützü gure ogenak gük guri ogenegiler pharkatzen dügün bezala.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkuk pharka ditzagün gure bekhatik halanula gük pharkatzen beitügü guri gaizki egiler.

        G. Zuñ da Seigerrena?

        I. Ezkitzatzüla ütz tentazionetan erortera.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkuk ezkitzan ütz erortera ez eta kunsentitzera demuniuk bekhatila eroreraztigatik igorten deizkün phensamentü eta tentazione gaistoetan.

        G. Zuñ da zazpigerrena?

        I. Bena begira gitzatzü gaitzetik.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkuk begira gitzan arimako eta khorpitzeko langer eta gaitz güzietarik.

        G. Zertako erraiten düzü lehenik: Gure Aita zelietan zirena?

        I. Jinkuganat bihotzaren altxatzeko eta haren othoitzeko umilitate eta kunfidantza handireki.

        G. Zer erran nahi da Amen, urhentzin erraiten düzün hitz hori?

        I. Halabiz edo hala izan dadila.

        G. Zuñ dira Ama Birjinari berheziki egiten dütüzün othoitzik?

        I. Salütatzen zütüt eta Salbe.

        G. Nurk erran zin Salütatzen zütüt?

        I. Sen Gabriel Aingürik, jin zenin Ama Birjinaren salutatzera.

        G. Nurk erran zin Salve?

        I. Eliza Ama Saintak hartü dü.

        G. Zertako?

        I. Ama Birjinari haren hunkien galthatzeko.

        G. Salutatzen zütüt edo Salve erraiten düzünin nureki mintzo zira?

        I. Birjina Maria dohatsireki.

        G. Nur da Birjina Maria?

        I. Andere bat berthutez bethia, bekhatu gabe kunzebiturik izan dena, Jinkuren Ama dena eta Zelin dagona.

        G. Eta zer da Altharin dena?

        I. Zelin denaren ütxüra edo üdüripen bat.

        G. Zertako da Altharin?

        I. Haren ikhustik orhiteraz dizagün Zelin dena; eta haren ütxüra edo üdüria delakoz uhura dezagün.

        N. Ber gaiza egin behar da beste Saintien imajiner edo erlekier.

        G. Behar dütügia othoitu aingürik eta Saintik?

        I. Bai, Jauna, gure arartekuk bezala.

        G. Zer dira Aingürik?

        I. Aingürik dira Izpiritü dohatsu batzü, Jinkua Zelin gozatzen dienak.

        G. Zertako Jinkuk kreatu zütin?

        I. Eternitate güzin bere gozatzeko, laidatzeko eta benedikatzeko.

        G. Zertako orano?

        I. Haren ministro bezala Elizaren gobernatzeko eta gizunen begiratzeko.

        G. Zuk arren badüzü Aingürü begirari bat?

        I. Bai, Jauna, eta badü bakhotxak beria.

        Gomendia -Ükhazü arren debozione handi bat harentako eta gomenda zakitzo egün oroz.

 

 

Jakitate khiristiren hirurgerren phartia

zuñtan erakasten beita zer egin behar den

 

        Ikhusi düzü zer behar düzün sinhetsi eta galthatü; ikhus dezagün orai zer egin behar düzün.

        G. Errazü: zuñ da Jinkuren legeko lehen mania?

        I. Jinko bakhotx bat adora ezazü eta maitha osoki.

        G. Nurk maithatzen dü Jinkua osoki?

        I. Haren manik begiratzen dutinak.

        G. Zer da Jinkuren osoki maithatzia?

        I. Nahigo ükheitia gaiza guzik galdü eziez Jinkua ofensatü.

        G. Zertara orano obligatzen gütü manü hunek?

        I. Haren beraren adoratzera khorpitzeko eta arimako errespetü handienareki, hartan zinez sinhetsiz eta esperantza hartüz.

        G. Nurk bekhatü egiten du manü hunen kuntre?

        I. Jinko falsietan sinheste hartzen dinak eta hurak adoratzen.

        G. Nurk orano?

        I. Süperstizione edo aztikerietan sinheste hartzen dinak eta haier hersatzen denak.

        G. Zuñ da bigerren mania?

        I. Eztezala jüramentürik egin ez zinik auherki.

        G. Nurk egiten dü jüramentü auherki?

        I. Jüratzen dinak egiaren edo justiziaren kuntre eta beharrik gabe.

        G. Eta bekhatü deia kreatürez jüratzia?

        I. Bai, Jauna, zeren haietan kreazaliz jüratzen beita.

        G. Zer erremedio da jüramentü auherrik ez egiteko?

        I. Kostümatzia erraitera ez edo bai, Jesü-Kristek erakasten deikün bezala.

        G. Zuñ da hirurgerrena?

        I. Igantik begira etzatzü Jinkua zerbütxatüz debotki.

        G. Nurk begiratzen dütü Igantik eta bestak?

        I. Meza osoa entzüten dinak eta beharrik gabe traballatzen eztenak.

        G. Zuñ da laurgerren mania?

        I. Aita eta Ama uhura etzatzü bizi zitin lüzazki.

        G. Nurk uhuratzen dütü Aita eta Ama?

        I. Obeditzen, sokhorritzen eta errespetatzen dutinak.

        G. Besterik nur sartzen düzü Aita eta Amaren izenin?

        I. Adinez, goraguaz eta bürüzagiguaz gure gañeko direnak.

        G. Zuñ da bostgerrena?

        I. Ihur obraz ehoren eztüzü ez nahikuntez gaistoki.

        G. Zer manhatzen deikü manü horrek?

        I. Ihuri gaizkirik ez egitia, ez hitzez, ez obraz, ez desirez.

        G. Zuñ da Seigerrena?

        I. Lohikeriaren eginen eztüzü obraz ez gogoz likhiski.

        G. Zer manhatzen da manü huntan?

        I. Izan gitin garbi eta xahü, hitzez, obraz eta gogokuntez.

        G. Zuñ da zazpigerren mania?

        I. Besterena ebatsiko eztüzü ez edükiko injüstoki.

        G. Zer manhatzen da manu huntan?

        I. Ez hartzia, ez edükitia ez eta ere nahi ükheitia besteren gaiza, jabiren nahiren kuntre.

        G. Zuñ da zortzigerren mania?

        I. Etzira izanen jakile falsü ez behinere gezürti.

        G. Zer manhatzen da manü huntan?

        I. Egiaren kuntre ez mintzatzia; protsimu lagünaz ez arhinki gaizki jüjatzia edo erraitia, eta gaizki mintzazaler ez behatzia.

        G. Nurk bekhatü egiten dü manü hunen kuntre?

        I. Arhinki, aski arrazu gabe gaizki jüjatzen dinak, fama khentzen, segretia agertzen eta gezür erraiten.

        G. Zer debetatzen da bederatzü eta hamargerren manietan?

        I. Aragiren plazeren eta besteren huntarzunén nahikunte gaistuk.

 

Eliza Ama Saintaren manik dira bost:

        Lehena: Igante eta bestetan meza osuren entzütia.

        Bigerrena: urthin behin berere kofesatzia, edo lehenago hiltzeko lanjerin gerthatzen bada, edo komüniatü behar bada.

        Hirurgerrena: Bazko garezumakuetan komüniatzia.

        Laurgerrena: Eliza Ama Saintak manhatzen dinin barurtzia.

        Bostgerrena: detximak eta primiziak Jinkuren Elizari phakatzia.

 

Ber manik Franziako gisa

        1. Meza Saintia entzün ezazü

        Besta Igantetan debotki.

        2. Bekhatik kofesa itzatzü

        urthin behin osoki.

        3. Khorpitz Saintia errezebi ezazü

        Bazkoz berere ümilki.

        4. Laur thenporak, Bijiliak barur itzatzü

        eta Garezuma osoki.

        5. Detximak eta primiziak phaka itzatzü

        Elizari xüxenki.

        G. Zertako dira manü hoik?

        I. Jinkuren manien hobeki begiratzeko.

 

Obra miserikordiazkuk dira hamalaur:

        Zazpi izpiritüalak edo arimari dauzkonak, eta beste zazpi korporalak edo khorpitzari dauzkonak.

        Zazpi izpiritüalak dira hoik:

        Lehena: eztakinari erakastia.

        Bigerrena: behar dinari kunsellü hun emaitia.

        Hirurgerrena: gaizki dabilanaren korrejitzia.

        Laugerrena: goitzarrenen pharkatzia.

        Bostgerrena: aflijitien kunsolatzia.

        Seigerrena: protsimu lagünaren hütsen pazentziareki egartia.

        Zazpigerrena: hilen eta bizientako Jinkuren othoitzia.

 

        Zazpi korporalak dira hoik:

        Lehena: erien bisitatzia.

        Bigerrena: gose denari jatera emaitia.

        Hirurgerrena: egarri denari edatera emaitia.

        Laugerrena: katibuen erostia.

        Bostgerrena: bilaizien beztitzia.

        Seigerrena: prauben eta pelegrien ostatatzia.

        Zazpigerrena: hilen ehorztia.

        G. Zergatik deitzen dira obra miserikordiazkuk?

        I. Zeren ezpeitira zor züzenez edo jüstiziaz

        G. Nuiz obligatzen ahal die bekhatiren pin?

        I. Gizun jakintsien arabera beharrünia handi denin.

 

Jakitate Khiristiren laurgerren phartia

zuñtan erakasten beitira errezebitü behar diren Sakramentik

 

        Ikhusi dizügü zer behar düzün sinhetsi, galthatü eta egin; ikhus dezagün orai zer behar düzün errezebitü.

        G. Erratzü Sakramentik?

        I. Eliza Ama Saintaren Sakramentik dütüzü zazpi: Lehen bostak dütüzü beharrezkuk, errezebitü behar direnak obraz edo desirez berere zuñ gabe gizuna ezpeitaite salba, üzten badütü ezaxolkeriaz; beste biak nahiarazkuk dütüzü.

        Lehena: Batheyia.

        Bigerrena: Kunfirmazionia.

        Hirurgerrena: Penitentzia.

        Laugerrena: Khorpitz Saintia.

        Bostgerrena: Oliadüra.

        Seigerrena: Ordena.

        Zazpigerrena: Ezkuntzia.

        G. Zer dira Sakramentik?

        I. Siñale ageri eli bat, Jesü-Krist gure Jaunak establitürik, haiez bere grazien eta berthüten guri emaiteko.

        G. Zer da Grazia?

        I. Izate dibino bat zunek egiten beitü gizuna Jinkuren Seme eta Zelüko primü.

        G. Zuñ berthüte emaiten dütie Sakramentiek?

        I. Berheziki hirur Berthüte Theologalak.

        G. Zuñ dira?

        I. Fedia, esperantza eta karitatia.

        G. Zer da Fedia?

        I. Ikhusi eztugunaren sinhestia Jinkuk hula erakatsi dilakoz.

        G. Nurk bekhatu egiten du Fediren kuntre?

        I. Gure Erlejioneko egia güzik sinhesten eztutinak, haietzaz düda dinak; eta bere faltaz ikhasten eztutinak.

        G. Zer da Esperantza?

        I. Zelüko gloriaren egurukitzia, Jinkuren graziaren eta gure obra hunen medioz.

        G. Nurk bekhatü egiten esperantzaren kuntre?

        I. Jinkutan esperantza galtzen dinak, Zeliren irabaztera iseiatzen eztenak; eta Jinkua miserikordius delakoz bekhatü egiten dinak.

        G. Zer da Karitatia?

        I. Jinkuren maithatzia gaiza güzien gañetik, eta protsimu lagüna gihaur bezala, hari eginez guri egin lizagün nahi gunükina.

        G. Zertako da Batheyia?

        I. Bekhatü originalaren khentzeko, bai eta batheyatzen denin aurkhitzen diren beste bekhatü güzien ere.

        G. Zer da bekhatü originala?

        I. Hura Adam gure Aitaganik eta Eba gure Amaganik sortzez ekharten dügün bekhatia.

        G. Nurknahi batheia dezakia behar ordin?

        I. Bai, Jauna.

        G. Zer egin behar da untsa Batheiatzeko?

        I. Behar da ixuri hur natürala batheiatürik izan behar dinaren bürüngaña erraiten delarik ber denboran: Nik batheiatzen zütüt Aitaren eta Semiren eta Espiritü Saintiren izenin. Halabiz.

        G. Zertako da Kunfirmazioneko Sakramentia?

        I. Gure zintzeko eta azkartzeko batheyin errezebitu dügün fedin.

        G. Zertako da Penitentziazko Sakramentia?

        I. Batheiatüz geroz egin bekhatien pharkatzeko.

        G. Zer bekhatü dira hurak?

        I. Bekhatu murtalak eta benialak.

        G. Zer da Bekhatü murtala?

        I. Hura da zerbaiten erraitia, egitia, phensatzia edo desiratzia Jinkuren legiren kuntre gaiza handitan.

        G. Zertako deitzen da murtala edo hilkarria?

        I. Zeren hilerazten beitü egiliren arima.

        G. Zunbat pharte dütü Penitentziazko Sakramentik bekhatü murtalaren khentzeko?

        I. Hirur, Jauna, Bihotzeko dolumena, ahozko kofesionia, eta obrazko Sastifatzionia.

        G. Bekhatü murtalin erorten den aldi oroz kofesatü behar deia berhala bekhatiren pharkamentiren ükheiteko?

        I. Hun lizate bena ezta nesesario.

        G. Zer arren egin behar da?

        I. Ukhen behar da bekhatiez egiazko dolümen bat, hobeki bizitzeko xedireki eta kofesatzeko Elizak manhatzen din denboran.

        G. Zer da bekhatü beniala?

        I. Hura da erraitia, egitia, phensatzia edo desiratzia Jinkuren legiren kuntre gaiza txipitan.

        G. Zergatik deitzen da beniala edo pharkagarria?

        I. Zeren hartara gizuna aisa erorten beita; eta hartakoz eiki pharkatzen beitzaio.

        G. Zunbat gisaz pharkatzen zaio?

        I. Bederatzü gisaz, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        I. Lehena: Mezaren entzütia.

        Bigerrena: Komüniatzia.

        Hirurgerrena: Kofesatzen niz erraitia.

        Laugerrena: Aphezküpiren beneditzionia.

        Bostgerrena: Hur benedikatia.

        Seigerrena: Ogi benedikatia.

        Zazpigerrena: Pheredikiri behatzia.

        Zortzigerrena: Gure Aita erraitia.

        Bederatzügerrena: bulharrak joz pharkamentü galthatzia.

        G. Zertako da Komünioneko Sakramentia?

        I. Errezebitzen delarik behar bezala, arimaren hazgarritako eta graziaren emendatzeko.

        G. Zer errezebitzen düzü Komünioneko Sakramentü Saintin?

        I. Jesü Krist Jinko eta gizun egiazkua, Althareko Sakramentü Saintin egiazki dagona.

        G. Zertako da Oliadürako Sakramentia?

        I. Hirur gaizatako.

        G. Zuñ dira?

        I. Lehena: bekhatiren herexa eta undarren khentzeko.

        Bigerrena: arimari indar emaiteko etsaiaren tentazionen kuntre.

        Hirurgerrena: khorpitzari osagarriren emaiteko arimarentzat sori bada.

        G. Zertako da Ordenako Sakramentia?

        I. Elizako ministruen egiteko eta kunsekratzeko halanula beitira Aphezak, Diakrik eta Soudiakrik.

        G. Zertako da Ezkuntzeko Sakramentia?

        I. Lejitimoki ezkuntzeko, eta ezkuntier behar diren grazien emaiteko bakin algarreki bizi ditin eta haurrak Zelialatko haz ditzen.

 

Bekhatü kapitalak dira zazpi:

        Lehena: Ürgüllia.

        Bigerrena: Abarizia.

        Hirurgerrena: Lohikeria.

        Laugerrena: Kolera.

        Bostgerrena: Gormandiza.

        Seigerrena: Bekhaizteria.

        Zazpigerrena: Herabia.

        G. Zergatik deitzen dutuzu kapitalak?

        I. Deitzen dira kapitalak direlakoz hoietarik sortzen diren bizio hanitxen burik, uthurrik eta herruk bezala; eta eztauke untsa murtalak deitzia, hanitx aldiz benial baizik ezpeitira.

        G. Nuiz dira murtal?

        I. Direnin osoki Jinkuren eta protsimu lagünaren karitatiren kuntre.

        G. Nuiz dira osoki karitatiren kuntre?

        I. Hausten denin Jinkuren eta Elizaren manu bat gaiza handitan.

        G. Zer da Ürgüllia?

        I. Bestik beno haboro izateko nahikunte desordenatü bat.

        G. Zer da Abarizia?

        I. Huntarzünentako amurio desordenatü bat.

        G. Zer da Lohikeria?

        I. Aragizko plazer zikhiñen amurio desordenatü bat.

        G. Zer da Kolera?

        I. Mendekatzeko amurio desordenatü bat.

        G. Zer da Gormandiza?

        I. Jateko eta edateko amurio desordenatü bat.

        G. Zer da Bekhaizteria?

        I. Besteren hunaren gaitzestia.

        G. Zer da Herabia?

        I. Untsaren egiteko gogo eskaza.

 

Zazpi bizio hoien kuntre badira zazpi berthüte:

        Urgülliren kuntre ümiltarzuna.

        Abariziaren kuntre nasaitarzüna.

        Lohikeriaren kuntre xahütarzüna.

        Koleraren kuntre pazentzia.

        Gormandizaren kuntre doitarzüna.

        Bekhaizteriaren kuntre karitatia.

        Herabiren kuntre agüdogua.

 

Arimaren etsaiak zuñi ihesi egin behar beitügü hirur dira:

        Lehena: mundia.

        Bigerrena: debria.

        Hirurgerrena: aragia.

        G. Nula ihesi egiten da mündiri?

        I. Haren handikeriak eta banokeriak gutietsiz.

        G. Nula ihesi egiten dugu debriri?

        I. Othoitziz eta ümiltarzünaz.

        G. Nula goithüren dügü Aragia?

        I. Baruraz eta khorpitzaren matatzez; hau da etsaiik handiena zeren ezpeitiokegü gütarik khen aragia, bai aldiz mündia eta debria.

 

Berthute teologalak dira hirur:

        Lehena: Fedia.

        Bigerrena: Esperantza.

        Hirurgerrena: Karitatia.

 

Berthute kardinalak edo moralak dira laur:

        Lehena: Zühürtarzüna.

        Bigerrena: Xüxentarzüna.

        Hirurgerrena: Indarra.

        Laugerrena: Doitarzüna.

 

Khorpitzeko sendimentik dira bost:

        Lehena: begiez ikhustia.

        Bigerrena: beharriez entzütia.

        Hirurgerrena: ahuaz txestatzia edo gozatzia.

        Laugerrena: südürraz ürristatzia.

        Bostgerrena: esküz hunkitzia.

        G. Zertako Jinkuk eman deizkü sendimentik eta beste gañerako menbrik?

        I. Orotzaz orotan zerbütxa dezagün.

 

Arimaren ahalak hirur dira:

        Lehena: orhitzapena.

        Bigerrena: enthelegia.

        Hirurgerrena: boronthatia.

        G. Zertako Jinkuk eman deikü orhitzapena?

        I. Hartzaz eta haren hunkiez orhitzeko.

        G. Zertako eman deikü enthelegia?

        I. Haren ezagützeko eta hartzaz gogozkatzeko.

        G. Zertako eman deikü boronthatia?

        I. Jinkuren maithatzeko gaiza güzien gañetik, eta protsimu lagünaren haren amurekatik.

 

Espiritü Saintiren dohañak zazpi dira:

        Lehena: Jakitatiren dohaña.

        Bigerrena: Enthelegiren dohaña.

        Hirurgerrena: Aholkiren dohaña.

        Laurgerrena: Zühürtziren dohaña.

        Bostgerrena: Indarraren dohaña.

        Seigerrena: Debozioniren dohaña.

        Zazpigerrena: Jinkuren beldürraren dohaña.

 

Espiritü Saintiren Ekhoizpenak edo Frütik dira hamabi:

        Lehena: Karitatia.

        Bigerrena: Bakia.

        Hirurgerrena: Gogohanditarzüna.

        Laugerrena: bihozberatarzüna.

        Bostgerrena: fedia.

        Seigerrena: berenausigoa.

        Zazpigerrena: boztario izpiritüala.

        Zortzigerrena: pazentzia.

        Bederatzügerrena: Huntarzüna.

        Hamargerrena: eztitarzüna.

        Hamekagerrena: modestia.

        Hamabigerrena: xahütarzuna.

 

Dohatsütarzünak dira zortzi:

        1. Dohatsü dira gogoz praube direnak, haiena beita Zelietako erresuma.

        2. Dohatsü dira Eztik lurraren jabe izanen beitira.

        3. Dohatsü dira nigarrez daudenak, hurak izanen beitira kunsolatürik.

        4. Dohatsü dira untsaren gose eta egarri direnak, hurak aserik izanen beitira.

        5. Dohatsü dira miserikordiusak, miserikordia ükhenen beitie.

        6. Dohatsü dira bihotz xahik, haiek Jinkua ikhusiren beitie.

        7. Dohatsü dira baketiarrak, hurak izanen beitira deithürik Jinkuren haurrak.

        8. Dohatsü dira untsagatik goitzarren egarten dienak haiena beita Zelietako erresuma.

        G. Orai zer erran dügü?

        I. Zazpi dohatsütarzünak.

        G. Zer dira horik?

        I. Espiritü Saintiren dohañen eta berthüten ekhoizpen hobenak.

        G. Nur dira gogoz praube direnak?

        I. Uhure ez aberastarzün handi ez txipirik desiratzen eztienak.

        G. Nur dira Eztik?

        I. Khexüeriarik ez eta haren igidürarik eztianak.

        G. Nula dira lürraren jabe?

        I. Bere bürien nausi direlakoz.

        G. Nur dira nigarrez daudenak?

        I. Gozo orori, txipier ere ukho egiten dienak.

        G. Nur dira untsaren gose eta egarri direnak?

        I. Bere eginbide güzik arrahenki egiten dütienak.

        G. Nur dira miserikordiusak?

        I. Bihozberatarzünez betherik direnak arrotzeki ere.

        G. Nur dira bihotz xahik?

        I. Bere pasionetan osoki mortifikatü direnak.

        G. Nur dira baketiarrak?

        I. Beren eta besten artin bakiren edükizalik.

        G. Nur dira untsagatik goitzarren egarten dienak?

        I. Untsan zinki egoiten direnak eskerniatürik izanik ere.

        G. Zergatik deitzen dira dohatsütarzünak?

        I. Zeren horietan beitago mündü huntako irusitatia eta besteko esperantza.

 

Gizunaren laur Azken ürhenbürik

        G. Zuñ dira Gizunaren laur Azken ürhenbürik?

        I. Heriotzia, jüjamentia, pharadüsia eta ifernia.

        G. Zer da Heriotzia?

        I. Arimaren khorpitzetik berheztia.

        G. Zer da Jüjamentia?

        I. Jüjamentia da Jinkuren aitzinila agertzia egin den untsarentzat sariren eta gaizkirentzat gaztigiren ükheiteko.

        G. Nurat junen da arima jüjatürik izan undun?

        I. Junen da bethikoz edo pharadüsilat edo ifernilat; edo denbora batentako pürgatoriulat gero pharadüsin sartzeko.

        G. Eta khorpitza zer eginen da?

        I. Khorpitza egonen da lürrin mündiren ürhentzilano, bena ordin jüntatüren da leheneko ber arimareki, haren ber zorthiren ükheiteko.

        G. Zer da Pharadüsia?

        I. Pharadüsia da Aingürientzat eta Jinkuren grazian hil diren gizunentzat detsetürik den dohatsütarzünezko lekhü bat.

        G. Zer da Ifernia?

        I. Ifernia da Debrientako eta bekhatü murtalezko estatin hil diren gizunentako detsetürik den dohakabezko lekhü bat.

        G. Zer da Pürgatoriua?

        I. Pürgatoriua da graziazko estatin hil diren arimak dutzan lekhü bat nun mündü huntako ordari egiñen beitie bere bekhatiez satisfatzione osua.

        G. Egin dezakegia gük satisfatzionerik Pürgatoriuetan dauden arimen phenen llabürtzeko?

        I. Bai, Jauna: Arima justo haien phenak llabür detzakegü bai eta ere ürhent gure othoitzez, barurez, amuinez, indüljentziez eta berheziki Mezako Sakrifizio Saintiz.

        G. Zer da indüljentzia?

        I. Mündü huntan edo Pürgatoriun bekhatiengatik Jinkuri Penitentziaz eman behar zaion satisfatzioniren pharkamentia.

        G. Nula irabazten da indüljentzia?

        I. Hunen irabazteko manhatzen diren gaizak eginez graziazko estatin.

        G. Nula pharkatzen dütü Elizak bekhatiri zor zaitzon phena thenporalak?

        I. Guri eretxekiz Jesü-Kristen eta Saintien mereximentü soberanozkuk.

 

Inkarnazioneko misteriuz

        G. Zer da Inkarnazioneko misteriua?

        I. Trinitate Saintuko bigerren Persunaren, (zuñ beita Jinko Semia) gizun egitia Maria Birjinaren Sabelin, Espiritü Saintiren obraz eta berthütez, Maria egon delarik Birjina erdi aitzinin, erditzin eta erdi ündün.

        G. Zunbat natüra dütü Jesu-Kristek?

        I. Badütü bi natüra, Jinkurena eta gizunarena; badütu ere bi enthelegü eta bi boronthate; persuna bat Jinko bezala, ezpeita Jesü-Kristetan persuna gizunezkorik; memoria bat gizun bezala, Jinko bezala gaiza güzik edükiten beitütü gogun; Aita baizik eztü Jinko bezala, hura da Aita Eternala; Ama baizik eztü gizun bezala zuñ beita Andere dona Maria: eztü amarik Jinko bezala ez aitarik gizun bezala.

        G. Nun da Jesü-Krist?

        I. Jinko bezala lekhü eta gaiza güzietan, eta gizun bezala bakharrik Zelin eta Althareko Sakramentü Saintin.

        G. Zuñ egünez egin dira Jesü-Kristen misterio gehienak?

        I. Martxuren hogei eta bostin kunzebitü zen Maria Birjinaren Sabelin; sorthü zen Egüberri gayin; hil zen Ostirale Sainduz; phiztü zen Bazko egunin; eta igorri zin Espiritu Saintia Apostolier Phintekoste egünin.

 

Kofesiuz edo Kofesioniz

        G. Zunbat gaiza behar dira kofesio hun baten egiteko?

        I. Bost, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        I. Lehena: kuntzentziaren ikhertzia.

        Bigerrena: bekhatiez dolü eta bihozmin sürnatüral baten phiztia.

        Hirurgerrena: haboro bekhatürik ez egiteko xede zin baten hartzia.

        Laugerrena: Bekhatien ororen diren bezala kofesatzia.

        Bostgerrena: Penitentziaren egitia.

        G. Zer da kuntzentziaren ikhertzia?

        I. Azken kofesione hunaz geroz egin bekhatiez orhitzia.

        G. Zertarik ikhertzen edo etsaminatzen da kuntzentzia?

        I. Jinkuren legeko hamar manietarik, Eliza Ama Saintaren seietarik, miserikordiazko obretarik, bekhatü kapitaletarik eta nurk bere estatüko eginbidetarik.

        G. Nula behar da ikhertü kuntzentzia?

        I. Jinkuri graziak galthatü undun orhitü behar da nun eta nureki ebili den, zer okasionetan ediren den, zer hüts egin din manü bakhotxin eta bere estatüko eginbidetan.

        G. Zunbat denbora behar da kuntzentziaren ikhertzeko?

        I. Ezta mügatzen ahal denbora; batbederak hartü behar du edireiten den kasien arabera, egiteko inportanta delakoz hau.

        G. Zer da dolümena?

        I. Bihozmin natüraz goragoko bat Jinkua ofensatüz.

        G. Zunbat gisatako dolümen da?

        I. Bi gisatako, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        I. Kuntrizionia eta Atrizionia.

        G. Zer da Kuntrizionia?

        I. Kuntrizionia da dolü eta bihozmin natüraz gañeko bat Jinkua ofensatüz, delakoz ezinago hun eta maithagarri; kofesatzeko eta haboro bekhatürik ez egiteko xede zin bateki.

        G. Zer da Atrizionia?

        I. Atrizionia da dolü eta bihozmin naturaz gañeko bat Jinkua ofensatuz, bekhatiren itxustarzünagatik Zelia galerazten eta ifernia merexitzen deikülakoz; kofesatzeko eta haboro bekhatürik ez egiteko xede zin bateki.

        G. Zuñ da bi dolore hoietarik hobena?

        I. Kuntrizionia, Jauna.

        G. Zergatik?

        I. Zeren Kuntrizionik ardiesten beitü bekhatien pharkamentia kofesatu beno lehen, Atrizionik aldiz ez, kofesatuz baizik.

        G. Zer da xede zina?

        I. Gehiago bekhatürik ez egiteko gogo azkar bat.

        G. Zer da Kofesiua?

        I. Kofesiua da Aphez Kofesorari erraitia bekhatü murtal güzien, kuntzentzian aurkhitzen diren bezala, batere gorde gabe.

        G. Nula behar dira bekhatik kofesatü?

        I. Behar dira garbiki aithortü manü bakhotxin egin bekhatü murtalak oro, gogoz, hitzez, obraz; bai etare zirkunstantzia bekhatia handitzen dienak, edo haren suertia khanbiatzen.

        G. Kuntzentzia behar bezala ikhertü faltaz, edo ahalkez, beldürrez edo gaistokeriz üzten bada bekhatü murtal bat kofesatzeko, kofesiua hun datekia?

        I. Ez, Jauna; leheneko bekhatien gaña egiten da sakrilejio bat, eta kofesio hura ere behar duke arraberritü.

        G. Kofesiua hun datekia, nahi gabe nurbaiti ahazten bazaio bekhatü murtal bat erraiteko?

        I. Bai, Jauna; bena orhitzen balin bada lehen kofesiun erran behar düke nula aitzinin ahatzerik ützi zin bekhatü hura.

        G. Bekhatü murtal bat aküsatzen bada düdazko bezala, eta gero orhitzen bada segürki egin zela, behar deia berriz kofesatü ber bekhatia segür bezala?

        I. Bai, Jauna, zeren bekhatiek orhituz geroz behar beitie erran diren bezala; eta segür ogendün izatia bestelako beita zuña düdan ogendün izatia.

        G. Bekhatü benialak kofesatü behar dirá?

        I. Hun da kofesa ditin bena ezta nesesari.

        G. Zer da Satisfatzionia?

        I. Aphez Kofesorak emaiten din Penitentziaren egitia.

        G. Nuiz behar da kunplitü penitentzia?

        I. Kofesorak mügatzen badu ephia, ephe hartan; ezpadü mügatzen, ahal bezain sarri.

        G. Zer bekhatü egiten da Penitentziaren ez egitez?

        I. Penitentzia handi bada, eta üzten pharte handi bat, bekhatia murtal dateke; penitentzia txipi bada edo penitentzia handitik üzten pharte txipi bat bekhatia benial dateke.

        G. Nuiz dateke Penitentzia handi?

        I. Emaiten denin bekhatü murtalentako edo bekhatü murtaleko bidetik hürrüntzigatik.

        N. Kofesio hunaren egiteko kundizioner falta egiten bada jakinez, kofesiua gaisto eta sakrilejio izanen da; eta salbatzekoz behar dirate kofesio gaisto güzik arraberritü kofesio jeneral batez.

 

Kofesatzeko muldiz (Españako gisa)

        G. Nula behar da kofesatü?

        I. Kofesoraren huñetara beno lehen belhaikatürik eginen da Khurutxiren zeinharia, eta ahozpez jarririk erranen da (ni bekhatoria edo kofesatzen niz). Hau ürhentü unduan jeiki eta heltzen delarik Kofesoraren huñetara erraiten da: Laidatu dela eta benedikatu Althareko Sakramentu Saintia; edo Aita benedika nezazü zeren egin beitüt bekhatü.

        G. Zer egin behar da gero?

        I. Erran undun zunbat din azkenik kofesatu dela eta absoluzionia ukhen, aithorturen dira bekhatü güzik ümilitate handireki.

        G. Zer erran behar da bekhatik agertu undun?

        I. Bekhatik bederazka agertü undun erranen da: Gisa berin aküsatzen nüzü egündano egin dütüdan bekhatü güziez, galthatzen deiot pharkamentü Jinkuri, eta zuri, ene Aita izpiritüala penitentzia, eta absolüzione sori bazait.

        G. Penitentak ezpadü bekhatü murtalik aküsatzeko zer egin behar dü?

        I. Lehenago egin eta kofesatü din bekhatü murtal bat akusatüko dü; eta ezpadü, bekhatu benial phena gehienik egiten deion bat.

        G. Zer egin behar da gero?

        I. Ümilitate eta errespetüreki entzün undun kofesoraren abisak eta Penitentzia errezebitü, erraiten da ahozpetürik kuntrizionezko aktia.

        G. Zer egin behar da kofesatü unduan?

        I. Ardura gogun erabili kofesoraren erranak; haboro bekhatürik ez egiteko xedia berritü; penitentzia hitzeman bezala kunplitü, eta Jinkuri eskerrak ützüli.

 

Komünioniz

        G. Zer da Ostian?

        I. Aphezak kunsekrazioneko hitzak erran artio ogia; aphezak kunsekrazioneko hitzak erran undun Jesü-Kristen Khorpitz dibinua hañ egiazki eta errealki nula Zelin.

        G. Zer da Kalitzan?

        I. Aphezak kunsekrazioneko hitzak erran artio ardua hur txorta bateki; aphezak kunsekrazioneko hitzak erran undun Jesü-Kristen odol baliusa.

        G. Ostia kunsekratin edireiten da Jesü-Kristen khorpitza bezala odola ere, eta Kalitzan odola bezala khorpitza ere?

        I. Bai, Jauna, batin eta bestin edireiten dira Jesu-Kristen khorpitza, odola, arima eta Jinkotarzuna.

        G. Ogitik eta ardutik ezteia deus baratzen kunsekrazioniren undun?

        I. Ez, ezta deus baratzen ogiren eta arduren ütxürak edo üdürik baizik, nula beitira muldia, koloria, urrina eta gozua.

        G. Aphezak ogi eta ardu kunsekratien üdurik berhezten dutinin, hausten dia edo berhezten Jesü-Kristen khorpitza edo odola?

        I. Ez, Jesü-Krist edireiten da osorik berhezi den pharte bakhotxin; eta holatan Ostia zathi bakhotx bat baizik errezebitzen eztinak errezebitzen du Jesü-Krist oro, Ostia osoa hartzen dinak bezala; baita Ostia eta arduren üdüria algarreki hartzen dinak bezala.

 

Komünioneko disposizionez

        G. Zunbat gaiza behar dira Komünione hun baten egiteko?

        I. Hirur, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        I. Lehena: jakitia zer errezebitü behar den.

        Bigerrena: osoki barur juitia.

        Hirurgerrena: graziazko estatin izatia.

        G. Zer errezebitzen du Komüniatzen dinak?

        I. Jesü-Krist gure Jauna, Jinko eta gizun egiazkua, Zelin dagona eta Althareko Sakramentü Saintin.

        G. Zer enthelegatzen düzü barur juitiz?

        I. Izan behar dela gaierdiz geroz jan eta edan gabe, nun ezten komüniatzen hiltzerako bezala.

        G. Zer enthelegatzen düzü graziazko estatin izatiz?

        I. Eztela behar izan bekhatü murtalezko estatin, eta hortakoz kuntzentzia untsa ikhertü undun, ihurk edireiten badü bere büria estatü triste hartan, behar dü kofesio hun batez xahatü.

        G. Bekhatü murtalezko estatin komüniatzen dienak errezebitzen dieia Jesu-Krist?

        I. Bai, bena bere kundenazionetako, zeren egiten beitie sakrilejiozko bekhatü izigarri bat.

        G. Nula hüllantü behar da Komüniatzera?

        I. Uneski eta xahüki beztitürik ümilitatereki, errespetüeki eta egiazko debozione bateki.

 

Komünioneko mementuz

        G. Zer erran behar da Aphezak Ostia Saintia eskin hartzen dinin?

        I. Jauna, enüzü diño zure errezebitzeko bena errazü hitz bat bera eta ene arima izanen düzü sendotürik.

        G. Zunbat aldiz erran behar da?

        I. Hirur aldiz, Jauna.

        G. Eta gero zer erraiten da?

        I. Jauna, zure eskietan ezarten düt ene arima.

        G. Nula egon behar da komuniatzeko mementun?

        I. Belhaikatürik eta begik aphaltürik, bena Ostia Saintilat ützülirik eta mihia peko españen gaña elkhirik.

        G. Zer egin behar da Ostia Saintia errezebitü undun?

        I. Aphezak eskia gibeltü dinin ahua zerratü behar da eta Ostia Saintia iretsi busti denin.

 

aurrekoa hurrengoa