www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Emanuel Intxauspe
1857-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

 

ERAKASPEN KHIRISTIA I

ATHARRATZEKOA

 

Aita Gaspar Astete Jesuitak erdaraz izkiribatia,
Inxauspe Kalunjiak Züberuko üskaralat ützülirik
Khiristi fidelen jakintsützekotan

 

 

        Bekhatore guzientako aholku huna

 

        Utz ezazü bekhatoria

        bekhatia bertarik;

        Hürrün zite okasionetik

        zuñtan beitzaude sarthurik.

 

        Izan ditake gaurko gaian

        Zure ohian hiltzia;

        Baita bihar beno lehen

        ifernietan sartzia.

 

        Ütz ditzagün bizio hoik

        zuñtan beikaude galdürik;

        Eta galtha pharkamentia

        Jinkuari bihotzetik.

 

        Libürü huntan erraiten dena

        Sinhets eta egizü;

        Zelüko glorian bethikoz

        izan zitian dohatsü.

 

        Khürütxe Saintiaren siñaliaz gure etsaietarik begira gitzatzü gure Jaun eta Jinkua.

        Aitaren eta Semiaren eta Espiritu Saintiaren izenian. Halabiz.

 

 

Pater noster

 

        Gure Aita Zelietan zirena, erabil bedi Saintüki zure izena; jin bekigü zure erresuma; egin bedi zure boronthatia zelian bezala lürrian ere; igüzü egün gure egüneko ogia; eta pharka itzagützü gure zorrak, gük guri zordüner pharkatzen deitzegun bezala; eta ezkitzatzula utz tentazionetan erortera; bena begira gitzatzu gaitzetik. Halabiz.

 

        Salütatzen zütüt, Maria, graziaz bethia; Jauna zureki düzü; benedikatü zira emazte güzien artian; eta benedikatü düzü zure sabeleko frutia, Jesus. Maria Sainta, Jinkuaren Ama, zük othoi egizü gü bekhatorengatik orai eta gure hiltzeko orenian. Halabiz.

 

 

Credoa

 

        Sinhesten dut Jinko Aita orophoteretsian, Zeliaren eta lürraren Kreazalian; eta Jesü-Khrist haren Seme bakhoitz gure Jaunian: zuñ kunzebitü beitzen Espiritü Saintiaz, sorthü Maria Birjinaganik; sofritü zian Ponzio Pilatüsen pian; kruzifikatü zien, hil zen, ehortzi zien; jaitsi zen ifernietara, hirurgerren egünian hiletarik phiztü zen; igañ zen Zelietarat, han dago jarririk Jinko Aita orophoteretsiaren alde esküñian; hantik jinen da bizien eta hilen jujatzera. Sinhesten düt Espiritü Saintian, Eliza Sainta Katolika, Saintien phartelantarzüna, bekhatien pharkamentia, aragiaren phiztia, bethi irañen dian bizitzia. Halabiz.

 

 

Salvea

 

        Salütatzen zütügü, Erregiña, miserikordiaren Ama, gure bizia, eztitarzüna eta esperantza, salütatzen zütügü. Zuri oihüz gaudetzü Ebaren haur desterratiak; zureganat hasperenez gaudetzu, auhen eta nigarretan, nigarrezko ibar huntan. Eia arren, gure arartekaria, zure begi miserikordiazko horik gureganat ützül etzatzü. Eta Jesüs zure sabeleko frütü benedikatia erakuts ezagüzü desterrü huntarik elkhi giratekienian. O bihotz bera! O urrikalsia! O eztia, Birjina Maria! Othoi egizu guregatik Jinkuaren Ama Sainta; diño izan gitian Jesü-Khristek hitzemanen ardiesteko. Halabiz.

 

        Kofesatzen niz Jinko orophoteretsiari, Maria bethi Birjina dohatsiari, Migel Arkanjelu dohatsiari, Johane Batista dohatsiari, Phetiri eta Phaule Apostolü dohatsier, Saintü güzier, eta zuri ene aita, egin beitüt sobera bekhatü gogoz, hitzez eta obraz; ene faltaz, ene faltaz, ene falta handiaz. Hartakoz othoitzen düt Maria bethi Birjina dohatsia, Migel Arkanjelu dohatsia, Johane Batista dohatsia, Phetiri eta Phaule Apostolü dohatsiak, Saintü güziak eta zü ene Aita, othoi dezazien enegatik gure Jinko Jauna.

 

 

Kontritzionezko aktia

 

        Jesü-Khrist ene Jauna, Jinko eta gizun egiazkua, ene Kreazalia eta Arreroslia, zu zirena zirelakoz eta maite beitzütüt gaiza güzien gañetik, dolü dizüt, Jauna, ene bihotz oroz zü ofensatüz; hartzen dit xede zin bat ez haboro bekhatürik egiteko, kofesatzeko, emanen zaitan penitentziaren kunplitzeko eta hürrüntzeko bekhatü egiteko okasione güzietarik. Eskentzen deitzüt ene bizia, ene obra eta nekiak ene bekhatien satisfatzionetako; esperantza dizüt zure huntarzün eta miserikordia mügagabian pharkatuko deiztatzüla, zure odol baliusaren, pasioniaren eta heriotziaren merezimentiengatik; eta emanen deitazüla grazia hobeki bizitzeko eta iraiteko zure zerbützü saintian, hiltzeko orenialano. Halabiz.

 

 

Kontritzionezko aktia Frantziako gisan

 

        Ene Jinko maitia, pharkamentü eskatzen nitzaizu umilki ene bekhatü güziez; dolü eta bihozmin dizüt zure amurekatik zeren oro hun zirelarik ofensatü zütüdan, eta hartzen dizüt xede zin bat ez haboro bekhatürik egiteko zure graziareki batian; egin dütüdanez osoki kofesatzeko eta emanen zaitan penitentziaren kunplitzeko.

 

 

Hamar maniak

 

        Jinkuaren legeko maniak dira hamar: Lehen hirurak Jinkuaren uhuriari dauzkonak, eta beste zazpiak hürko lagunaren ekhoizpenari.

        Lehena: Jinkuaren maithatzia gaiza güzien gañetik.

        Bigerrena: Haren izen Saintiaren ez jüratzia auherki.

        Hirurgerrena: Iganten eta Besten Santifikatzia.

        Laurgerrena: Aita eta Amen uhuratzia.

        Bostgerrena: Ihuren ez ehaitia.

        Seigerrena: Lohikeriarik ez egitia.

        Zazpigerrena: Ez ebastia.

        Zortzigerrena: Jakilegoa falsürik ez eraikitia eta gezürrik ez erraitia.

        Bederatzügerrena: Besteren emazterik ez güdiziatzia.

        Hamargerrena: Besterenik gaizki beretü ez nahi ükheitia.

 

 

Ber maniak Frantziako gisan

 

        1. Jinko bakhoitz bat adora ezazü,

        eta maitha orotangainti.

        2. Jinkuaz zinik eginen eztüzü

        ez beste gaizaz auherki.

        3. Igantiak begira etzatzü

        Jinkua zerbützatüz debotki.

        4. Aita eta Ama uhura etzatzü

        bizi zitian lüzazki.

        5. Ihur obraz ehoren eztüzü

        ez nahikuntez gaistoki.

        6. Lohikeriarik eginen eztüzü

        obraz ez gogoz likhiski.

        7. Besterena ebatsiko eztüzü

        ez edükiko injüstoki.

        8. Etzira izanen jakile falsü,

        ez behinere gezürti.

        9. Emazte atzerik eztüzü

        güdiziatüko lizunki.

        10. Besteren huna eztüzü

        zuretu nahiko gaizki.

 

        Hamar manü hoik zerratzen dira bitan: Jinkuaren zerbützatzian eta maithatzian gaiza güzien gañetik, eta hürko lagünaren maithatzian gihaur bezala.

 

 

Fedezko artiküliak

 

        Fedezko artiküliak hamalaur dira: Lehen zazpiak Jinkotarzünari dauzkonak; eta beste zazpiak Jesü-Khrist gure Jaun, Jinko eta Gizun egiazkuaren Gizuntarzün Saintiari dauzkonak.

 

        Jinkotarzünari dauzkonak dira hoik:

        Lehena: Sinhestia Jinko orophoteretsü bakhoitz batian.

        Bigerrena: Sinhestia Aita dela.

        Hirurgerrena: Sinhestia Seme dela.

        Laurgerrena: Sinhestia Espiritu-Saintu dela.

        Bostgerrena: Sinhestia Kreazale dela.

        Seigerrena: Sinhestia Salbazale dela.

        Zazpigerrena: Sinhestia Glorifikazale dela.

 

        Gizuntarzün Saintiari dauzkonak dira hoik:

        Lehena: Sinhestia Jesü-Khrist gure Jauna gizun bezala kunzebitürik izan zela Espiritü Saintiaren obraz.

        Bigerrena: Sinhestia sorthü zela Maria Birjina Saintaganik, hau Birjina zagolarik erdi aitzinian, erditzian eta erdi unduan.

        Hirurgerrena: Sinhestia hartü zütiala Heriotzia eta Pasionia gü bekhatoren salbatziagatik.

        Laurgerrena: <Sinhestia> jaitsi zela ifernietara, eta haren heltze Saintiaren haidürü ziren arima justuak elkhi zütiala.

        Bostgerrena: Sinhestia phiztü zela hiletarik hirurgerren egünian.

        Seigerrena: Sinhestia igañ zela Zelietarat eta jarririk dagola Jinko Aita orophoterexiaren esküñian.

        Zazpigerrena: Sinhestia jinen dela bizien eta hilen jujatzera: huner gloriaren emaiteko, begiratu dütükielakoz haren manü Saintiak; eta gaistuer bethiereko phenaren, eztütükielakoz begiratü.

 

 

Erakaspen Khiristia

Jakitate Khiristiaren esplikazionia
galthoz eta ihardestez

 

        GALTHUA. Khiristi zireia?

        IHARDESTIA. Bai, Jinkuaren graziaz.

        G. Nurganik ükhen düzü Khiristi izen Saintü hori?

        I. Jesü-Khrist gure Jaunaganik.

        G. Zer erran nahi da Khiristia?

        I. Khristen gizuna.

        G. Zer gogoratzen düzü Khristen gizunaz?

        I. Jesu-Khristen fedia diana Batheyian errezebitürik eta obligatürik dena haren zerbützü Saintiala.

        G. Zuñ da Khiristiaren siñalia?

        I. Khürütze Saintia.

        G. Zergatik?

        I. Zeren den Khirst kruzifikatiaren üdüria, baita Khürützian arrerosi beiküntian.

        G. Zunbat gisatara Khiristiak egiten dü señale hori?

        I. Bitara, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        I. Khürütxatzia eta Zeñhatzia.

        G. Zer da Khürütxatzia?

        I. Esküñeko eskiaren erhi behatzaz hirur khürützeren egitia: lehena belarrian, bigerrena ahuan, hirurgerrena bulharrian, mintzo girelarik gure Jinko Jaunari.

        G. Erakuts ezazü nula?

        I. Khürütze Saintiaren Siñaliaz, gure etsaietarik begira gitzatzü gure Jauna eta Jinkua.

        G. Zertako Khürütxatzen düzü belarra?

        I. Jinkuak begira gitzan gogokunde gaistuetarik.

        G. Zertako ahua?

        I. Jinkuak begira gitzan elhe gaistuetarik.

        G. Zertako bulharra?

        I. Jinkuak begira gitzan egitate eta nahikunte gaistuetarik.

        G. Zer da zeñhatzia?

        I. Eskü esküñeko bi erhiez khürütze baten egitia, borontetik bulharriala, eta eiskerreko suñetik esküñekuala, mintzatzen girelarik Trinitate ezinago Saintiari.

        G. Eia nola?

        I. Aitaren eta Semiaren eta Espiritü-Saintiaren izenian. Halabiz.

        G. Nuiz egin behar düzie Khürütziaren siñale hori?

        I. Zunbat obra hunen egitera guatzanian, edo gerthatzen girenian beharrune, tentamentu edo langer zunbaitetan; berheziki ohetik jaikitzian, etxetik elkhitzian, Elizan sartzian, jaterakuan eta etzaterakuan.

        G. Zertako hainbeste aldiz?

        I. Zeren lekhü eta ordü güzietan gure etsaiak oldartzen eta jarraikiten beitzaizkü.

        G. Zuñ etsai dira hurak?

        I. Mundia, debria eta aragia.

        G. Arren Khürütziak badizü berthüte etsai horien kuntre?

        I. Bai, Jauna.

        G. Nuntik dü berthute hori?

        I. Jesü-Khristek Khürützian bere hiltziaz garhaitü dütialakoz.

        G. Khürützia adoratzen düzünian zer erraiten düzü?

        I. Adoratzen zütügu, Jesüs, eta benedikatzen, zeren zure Khürütze Saintiaz arrerosi beitüzü mundia

 

Jakitate Khiristiaren zathibederak

        Ikhusi dizügü Khiristi zirela Khiristiaren izenetik eta señaletik, erran izadazü orai:

        G. Zunbat gaizaren jakitera obligatü da Khiristia ezagützetara heltzen denian?

        I. Laur gaizaren.

        G. Zuñ dira?

        I. Zer behar dian sinhetsi, zer galthatü, zer egin eta zer hartü.

        G. Nula jakinen dü zer sinhetsi behar dian?

        I. Credoaren eta fedezko artikülien ikhastez.

        G. Nula jakinen dü zer behar dian galthatü?

        I. Gure Aitaren eta Elizaren beste othoitzen ikhastez.

        G. Nula jakinen dü zer behar dian egin?

        I. Jakitez zuñ diren Jinkuaren maniak, Eliza Ama Saintarenak eta miserikordiazko obrak.

        G. Nula jakinen dü zer behar dian hartü?

        I. Eliza Ama Saintaren Sakramentiak ezagütüz.

 

Jakitate Khiristiaren lehen phartia,
zuñtan erakasten beitira Kredoa eta Fedezko artikuliak

        G. Errazü: Nurk egin dü Kredoa?

        I. Apostoliek.

        G. Zertako?

        I. Guri Fede Saintüko gaizen erakasteko.

        G. Eta zük zertako erraiten düzü?

        I. Khiristiek dügün fede haren aithortzeko.

        G. Zer da fedia?

        I. Ikhusi eztügünaren sinhestia.

        G. Ikhusi düzia Jesu-Khrist sortzen?

        I. Ez, Jauna.

        G. Ikhusi düzia hiltzen edo Zelietarat igaiten?

        I. Ez, Jauna.

        G. Eta horik sinhesten dütüzü?

        I. Bai, Jauna, sinhesten ditit.

        G. Zergatik?

        I. Zeren Jinkuak Eliza Ama Saintari ezagüterazi beitütü eta honek erakasten beiteizkü.

        G. Zuñ gaiza dira Khiristi bezala edükitzen eta sinhesten dütüzünak?

        I. Errumako Eliza Ama Saintak edükitzen eta sinhesten dütianak.

        G. Zuñ gaiza dira harek eta zük edükitzen eta sinhesten dütüzienak?

        I. Fedezko artiküliak, berheziki Credoan direnak.

        G. Zer dira Fedezko artiküliak?

        I. Hurak dira fediaren misteriuetarik gehienak.

        G. Zertako dira Fedezko artiküliak?

        I. Jinko gure Jaunaren et Jesü-Krist gure Arrerosliaren ezagützeko.

        G. Zer da Jinkua?

        I. Jinkua da, erran eta phensa daitekian beno hobiago eta amiragarriago den bat; ezinago hun, photeretsü, jakintsü eta justo den Jaun bat, gaiza guzien hatsarria eta helbüria.

        G. Zer da Trinitate Saintia?

        I. Hura da Jinkua bera: Aita, Semia eta Espiritü Saintia, hirur persüna berhezi eta Jinko egiazko bakhoitz bat.

        G. Aita Jinko da?

        I. Bai, Jauna.

        G. Semia Jinko deia?

        I. Bai, Jauna.

        G. Espiritu-Saintia Jinko da?

        I. Bai, Jauna.

        G. Hirur Jinko direia?

        I. Ez, Jauna; ezta Jinko egiazko bakhoitz bat baizik.

        G. Aita Semia da?

        I. Ez, Jauna.

        G. Espiritü Saintia Aita da edo Semia?

        I. Ez, Jauna.

        G. Zergatik?

        I. Zeren persunak berhezi beitira, Jinko egiazko bakhoitz bat delarik.

        G. Nulaz da Jinkua orophoteretsü?

        I. Zeren bere photeriareki egiten beitü nahi dian güzia.

        G. Nulaz da Kreazale?

        I. Zeren ezdeusetarik egin beitütü gaiza güziak.

        G. Nulaz da Salbazale?

        I. Zeren emaiten beitü grazia eta pharkatzen beitütü bekhatiak.

        G. Nula da Glorifikazale?

        I. Zeren haren grazian iraiten dianari emaiten beitü gloria.

        G. Jinkuak badia gük bezala khorphitz ütxürarik?

        I. Jinko bezala ez, Izpiritü huts delakoz; bena bai Gizun bezala.

        G. Trinitate Saintuko persunetarik zuñ Gizun egin da?

        I. Bigerrena, zuñ beita Semia.

        G. Aita Gizun egin da?

        I. Ez, Jauna.

        G Espiritü Saintia Gizun egin da?

        I. Ez, Jauna.

        G. Zuñ arren?

        I. Semia bera, zuñ Gizun eginik deitzen beita Jesü-Krist.

        G. Holatan nur da Jesü-Krist?

        I. Jesü-Krist da Jinko biziaren Semia, guri bizitzen erakastiagatik eta gure arrerostiagatik gizun egin dena.

        G. Zer erran nahi da Jesüs?

        I. Salbazale.

        G. Zertarik Salbatü gütü?

        I. Gure bekhatütik eta debriaren menpetik.

        G. Zer erran nahi da Krist?

        I. Untatia.

        G. Zertzaz izan da untaturik?

        I. Espiritü Saintiaren dohañez eta graziez.

        G. Jesü-Krist gure Jauna nula konzebitü zen eta sorthü Maria Birjinaganik?

        I. Jinkuaren miraküllüzko eta senthagallazko egitatiaz.

        G. Nula egin zen mirakulluzko (sic) obra hura?

        I. Espiritü Saintiak Ama Birjinaren erraietako odol garbienaz muldatü zian khorpitz bat; ezdeusetarik kreatü zian arima bat; arima eta khorpitz hurak, algarrekin batürik, jüntatu zütüzün Trinitateko bigerren persunari; eta ordartio Jinko baizik etzena Jinko eta Gizon baratü züzün.

        G. Jesu-Kristen Ama bethi egon da Birjina?

        I. Bai, Jauna, egon düzü bethi Birjina.

        G. Zergatik Jesu-Krist hil nahi izan da Khürütxian?

        I. Bekhatütik eta heriotzetik gure libratziagatik.

        G. Zer gogoratzen düzü Jesü-Krist hil unduan jaitsi zen Iferniaz?

        I. Eztizüt gogoratzen damnatien egon-lekhia, bena bai linbua, justuen egongia, zuñ orano deitzen beita Abrahamen kholkua.

        G. Nula jaitsi zen?

        I. Arima Jinkotarzünari jüntatürik.

        G. Eta haren khorpitza nula baratu zen?

        I. Hura ere ber Jinkotarzünari jüntatürik.

        G. Nula phiztü zen hirurgerren egünian?

        I. Haren Khorpitza eta Arima gloriaz betherik algarreki jüntatzen zirelarik gehiago ez hiltzeko.

        G. Nula igañ zen Zelietarat?

        I. Bere ahalaz.

        G. Zer erran nahi da «Han dagola jarririk Aita Eternalaren esküñian?»

        I. Jinko bezala badiala Aitak bezañbat gloria; eta gizun bezala beste güziek beno haboro.

        G. Nuiz jinen da bizien eta hilen jujatzera?

        I. Mündiaren ürhentzian.

        G. Eta ordian behar dieia hil güziek arraphiztü?

        I. Bai, Jauna, leheneko khorphitz eta arima bereki.

        G. Zer sinhesten düzü erraiten düzünian «Sinhesten düt saintien phartelantarzüna?»

        I. Khiristi fidel güziek badiela pharte besten huntarzün izpiritüaletan, khorpitz batén beraren menbro bezala, zuñ beita Eliza.

        G. Zer da Eliza?

        I. Eliza düzü Khiristi fidel guzien bilzarria, zuñen büria Aita Saintia beita.

        G. Nur da Aita Saintia?

        I. Errumako Aphez Nausia, Jesu-Kristen ordaria lurrian, zuñi oro obligaturik beikira obeditzera.

        G. Kredotik eta Artikülietarik gañeran, sinhesten düzia beste zunbait gaiza?

        I. Bai, Jauna, Eskritura Saintian den guzia, eta Jinkuak Elizari ezagüterazi deitzonak oro.

        G. Zuñ dira gaiza hurak?

        I. Hori ez eni galtha, zeren ni iñorant beiniz. Eliza Ama Saintiak badutu dotorrak, ihardesten dakikeienak.

        N. Untsa diozu dotorrer dagela eta ez zuri Fedezko gaiza güziez khuntü emaitia, aski düzü zuretako Kredoan diren artiküliez khuntü eman dezazun.

 

Jakitate Khiristiaren bigerren zathia

zuñtan erakasten beitira galthatü behar diren
gaizak eta Eliza Ama Saintaren othoitziak

        Ikhusi dizügü nula dakitzün sinhetsi behar dütüzünak, hori beita lehen gaiza; guatzan bigerreniala zuñ beita galthatü behar dütügünen jakitia.

        G. Errazu: Nurk erran zian Gure Aita?

        I. Jesü-Kristek, Jauna.

        G. Zertako?

        I. Guri othoitzen erakasteko.

        G. Zer da othoitzia?

        I. Jinkuaganat bihotzaren altxatzia, eta haren hunkien galthatzia.

        G. Gure Aita erraitian nureki mintzo zira?

        I. Gure Jinko Jaunareki.

        G. Nun da Gure Jinko Jauna?

        I. Lekhü orotan, berheziki Zelian eta althareko Sakramentü Saintian.

        G. Zuñ da othoitzerik hobena?

        I. Gure Aita, Jauna.

        G. Zergatik?

        I. Zeren Jesu-Kristek berak erran beitzian Apostoliek galthatürik.

        G. Zergatik orano?

        I. Zeren beitadüzka zazpi galtho Karitate osuan fundatürik direnak.

        G. Zuñ dira?

        I. Lehena: Erabil bedi Saintuki zure izena.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkuaren Izena izan dadin ezagutürik eta uhuratürik mundü orotan.

        G. Zuñ da bigerrena?

        I. Zure erresuma jin bekigü.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkua jabe, errege izan dadin heben lurrian gure arimetan bere graziaz; eta gero eman dizagün bere gloria.

        G. Zuñ da hirurgerrena?

        I. Egin bedi zure boronthatia Zelian bezala lürrian ere.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkuaren boronthatia egin dezagün lurrian gaudenek, Zelian dohatsiek egiten dien bezala.

        G. Zuñ da laugerrena?

        I. Igüzü egün gure egüneko ogia.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkuak eman dizagün khorpitzeko hazkürri behar dügüna, eta arimarentako graziazko eta Sakramentietako janhari izpiritüala.

        G. Zuñ da bostgerrena?

        I. Pharka itzagützü gure ogenak, guk guri ogen egiler pharkatzen dügün bezala.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkuak pharka ditzagün gure bekhatiak hala nula gük pharkatzen beitügü guri gaizki egiler.

        G. Zuñ da seigerrena?

        I. Ezkitzatzüla utz tentazionetan erortera.

        G. Zer galthatzen düzü othoi hortan?

        I. Jinkuak ezkitzan utz erortera, ez eta konsentitzera demoniuak bekhatiala eroreraztiagatik igorten deizkün gogokunde eta tentazione gaistoetan.

        G. Zuñ da zazpigerrena?

        I. Bena begira gitzatzü gaitzetik.

        G. Zer galthegiten düzü othoi hortan?

        I. Jinkuak begira gitzan arimako eta khorpitzeko langer eta gaitz güzietarik.

        G. Zertako erraiten düzü lehenik: Gure Aita Zelietan zirena?

        I. Jinkuaganat bihotzaren altxatzeko eta haren othoitzeko umilitate eta kunfidantzareki.

        G. Zer erran nahi da Amen, ürhentzian erraiten düzün hitz hori?

        I. Hala biz, edo hala izan dadila.

        G. Zuñ dira Ama Birjinari berheziki egiten dütüzün othoitziak?

        I. Salütatzen zütüt eta Salve.

        G. Nurk erran zian: Salütatzen zütüt?

        I. Sen Gabriel Aingüriak, jin zenian Ama Birjinaren salütatzera.

        G. Nurk erran zian Salve?

        I. Eliza Ama Saintak hartü dü.

        G. Zertako?

        I. Ama Birjinari haren hunkien galthatzeko.

        G. Salütatzen zütüt edo Salve erraiten düzünian nureki mintzo zira?

        I. Birjina Maria dohatsiareki.

        G. Nur da Birjina Maria?

        I. Andere bat da berthütez bethia, Jinkuaren ama dena eta Zelian dagona.

        G. Eta zer da Altharian dena?

        I. Zelian denaren ütxüra edo üdüripen bat.

        G. Zertako da altharian?

        I. Haren ikhustiak orhiteraz dizagün Zelian dena; eta haren ütxüra eta üdüria delakoz uhura dezagün.

        N. Ber gaiza egin behar da beste Saintien imajiner eta erlekier.

        G. Behar dütügia othoitu Ainguriak eta Saintiak?

        I. Bai, Jauna, gure arartekuak bezala.

        G. Zer dira Aingüriak?

        I. Aingüriak dira izpiritü dohatsü eli bat Jinkua Zelian gozatzen dienak.

        G. Zertako Jinkuak kreatü zütian?

        I. Eternitate güzian bere laidatzeko eta benedikatzeko.

        G. Zertako orano?

        I. Haren ministro bezala Elizaren gobernatzeko eta gizunen begiratzeko.

        G. Zük arren badüzü Aingürü begirari bat?

        I. Bai, Jauna, eta bakhotxak badü beria.

        Gomendia. Ukhazü arren debozione handi bat harentako, eta gomenda zakitzo egün oroz.

 

Jakitate Khiristiaren hirurgerren zathia

zuñtan erakasten beita zer egin behar den

        Ikhusi dizügü zer behar düzün sinhetsi eta galthatü; ikhus dezagün orai zer egin behar düzün.

        G. Errazü: Zuñ da Jinkuaren legeko lehen mania?

        I. Jinko bakhoitz bat adora ezazü, eta maitha osoki.

        G. Nurk maithatzen dü Jinkua osoki?

        I. Haren maniak begiratzen dütianak.

        G. Zer da Jinkuaren osoki maithatzia?

        I. Nahiago ukheitia gaiza guziak galdü eziez Jinkua ofensatu.

        G. Zertara orano obligatzen gütü manü hunek?

        I. Haren beraren adoratzera khorpitzeko eta arimako errespetü handienareki, hartan zinez sinhetsiz eta esperantza hartüz.

        G. Nurk bekhatü egiten du manü hunen kuntre?

        I. Jinko faltsietan sinheste hartzen dianak eta hurak adoratzen.

        G. Nurk orano?

        I. Superstizione edo aztikerietan sinheste hartzen dianak, eta haier hersatzen denak.

        G. Zuñ da bigerren mania?

        I. Eztezala jüramentürik ez zinik egin auherki.

        G. Nurk egiten du jüramentü auherki?

        I. Jüratzen dianak egiaren edo justiziaren kuntre, eta beharrik gabe.

        G. Eta bekhatü deia kreatüre jüratzia?

        I. Bai, Jauna, zeren haietan Kreazaliaz jüratzen beita.

        G. Zer erremedio da jüramentü auherrik ez egiteko?

        I. Kostümatzia erraitera ez edo bai, Jesü-Khristek erakasten deikün bezala.

        G. Zuñ da hirurgerrena?

        I. Igantiak begira etzatzü, Jinkua zerbützatüz debotki.

        G. Nurk begiratzen dütü igantiak eta bestak?

        I. Meza osua entzüten dianak eta beharrik gabe traballatzen eztenak.

        G. Zuñ da laugerren mania?

        I. Aita eta Ama uhura etzatzü bizi zitian lüzazki.

        G. Nurk uhuratzen dütü Aita eta Ama?

        I. Obeditzen, sokhorritzen eta errespetatzen dütianak.

        G. Besterik nur sartzen düzü Aita eta Amaren izenian?

        I. Adinez, handigoaz eta bürüzagiguaz gure gañeko direnak.

        G. Zuñ da bostgerrena?

        I. Ihur obraz ehoren eztüzü ez nahikuntez gaistoki.

        G. Zer manhatzen deikü manü horrek?

        I. Ihuri gaizkirik ez egitia, ez hitzez, ez obraz, ez desirez.

        G. Zuñ da seigerren mania?

        I. Lohikeriarik eginen eztüzü obraz ez gogoz likhiski.

        G. Zer manhatzen da manü huntan?

        I. Izan gitian garbi eta xahü hitzez, obraz eta gogokuntez.

        G. Zuñ da zazpigerren mania?

        I. Besterena ebatsiko eztüzü ez edükiko injüstoki.

        G. Zer manhatzen da manü huntan?

        I. Ez hartzia, ez edükitzia ez eta ere nahi ükheitia besteren gaiza, jabiaren nahiaren kuntre.

        G. Zuñ da zortzigerren mania?

        I. Etzira izanen jakile faltsü ez behinere gezürti.

        G. Zer manhatzen da manü huntan?

        I. Egiaren kuntre ez mintzatzia; protsimu lagünaz ez arhinki gaizki jüjatzia, edo erraitia, eta gaizki mintzazaler ez behatzia.

        G. Nurk bekhatü egiten dü manü hunen kuntre?

        I. Arhinki, aski arrazu gabe gaizki jüjatzen dianak, fama khentzen, segretia agertzen, eta gezür erraiten.

        G. Zer debetatzen da bederatzü eta hamargerren manietan?

        I. Aragiaren plazeren eta besteren huntarzünen nahikunte gaistuak.

 

Eliza Ama Saintaren maniak dira bost

        Lehena: Igante eta bestetan Meza osuaren entzütia.

        Bigerrena: urthian behin berere kofesatzia, edo lehenago hiltzeko lanjerian gerthatzen bada, edo komüniatü behar bada.

        Hirurgerrena: Bazko garezumakuetan Komüniatzia.

        Laugerrena: Eliza Ama Saintak manhatzen dianian barurtzia.

        Bostgerrena: Detximen eta Primizien Jinkuaren Elizari phakatzia.

 

Ber maniak Franziako gisa

        1. Meza Saintia entzün ezazü

        Besta Igantetan debotki.

        2. Bekhatiak kofesa itzatzü

        urthian behin osoki.

        3. Khorpitz Saintia errezebi ezazü

        Bazkoz berere ümilki.

        4. Laur thenporak, bijiliak barur itzatzu

        eta Garezuma osoki.

        5. Detximak eta Primiziak phaka itzatzü Elizari xüxenki.

        G. Zertako dira manü hoik?

        I. Jinkuaren manien hobeki begiratzeko.

 

Obra miserikordiazkuak dirade hamalaur.
Zazpi izpiritüalak edo arimari dauzkonak;
eta beste zazpi korporalak edo khorpitzari dauzkonak

        Zazpi izpiritualak dira hoik:

        Lehena: Eztakianari erakastia.

        Bigerrena: Behar dianari kunsellu hun emaitia.

        Hirurgerrena: Gaizki dabilanaren korrejitzia.

        Laugerrena: Goitzarrenen pharkatzia.

        Bostgerrena: Afligitien konsolatzia.

        Seigerrena: Protsimu lagünaren hütsen eta flakezien pazentziareki egartia.

        Zazpigerrena: Hilen eta bizientako Jinkuaren othoitzia.

 

        Zazpi korporalak dira hoik:

        Lehena: erien bisitatzia.

        Bigerrena: gose denari jatera emaitia.

        Hirurgerrena: egarri denari edatera emaitia.

        Laugerrena: katibuen erostia.

        Bostgerrena: bilaizien beztitzea.

        Seigerrena: Prauben eta pelegrien ostatatzia.

        Zazpigerrena: hilen ehorztia.

        G. Zergatik deitzen dira obra miserikordiazkuak?

        I. Zer ezpeitira zor züzenez edo justiziaz.

        G. Nuiz obligatzen ahal die bekhatiaren pian?

        I. Gizun jakintsien arabera, beharrünia handi denian.

 

Jakitate Khiristiaren laugerren phartia

zuñtan erakasten beitira
errezebitu behar diren Sakramentiak

        Ikhusi dizugu zer behar düzün sinhetsi, galthatü eta egin; ikhus dezagün orai zer behar düzün errezebitü.

        G. Erratzü Sakramentiak?

        I. Eliza Ama Saintaren Sakramentiak dütüzü zazpi: lehen bostak dütüzü beharrezkuak, errezebitü behar direnak obraz edo desirez berere; zuñ gabe gizuna ezpeitaite salba, uzten badütü ezaxolkeriaz. Beste biak nahiarazkuak dira.

        Lehena: Batheyia.

        Bigerrena: Kunfirmazionia.

        Hirurgerrena: Penitentzia.

        Laugerrena: Khorpitz Saintia.

        Bostgerrena: Oliadura.

        Seigerrena: Ordena.

        Zazpigerrena: Ezkuntzia.

        G. Zer dira Sakramentiak?

        I. Siñale ageri eli bat Jesü-Krist gure Jaunak establitürik, haiez bere grazien eta berthüten guri emaiteko.

        G. Zer da grazia?

        I. Izate dibino bat zuñek egiten beitü gizuna Jinkuaren seme eta Zeluko primü.

        G. Zuñ berthüte emaiten dütie Sakramentiek?

        I. Berheziki hirur berthüte Theologalak.

        G. Zuñ dira?

        I. Fedia, Esperantza eta Karitatia.

        G. Zer da Fedia?

        I. Ikhusi eztügünaren sinhestia, Jinkuak hala erakatsi dialakoz.

        G. Nurk bekhatü egiten dü Fediaren kuntre?

        I. Gure Erlegioneko egia güziak sinhesten eztutianak, haietzaz düda dianak, eta bere faltaz ikhasten eztütianak.

        G. Zer da Esperantza?

        I. Zeluko gloriaren egurukitzia, Jinkuaren graziaren eta gure obra hunen medioz.

        G. Nurk bekhatü egiten dü Esperantzaren kuntre?

        I. Jinkuatan Esperantza galtzen dianak; Zeliaren irabaztera iseiatzen eztenak; eta Jinkua miserikordius delakoz bekhatü egiten dianak.

        G. Zer da Karitatia?

        I. Jinkuaren maithatzia gaiza güzien gañetik; eta protsimu lagüna gihaur bezala, hari eginez guri egin lizagün nahi günükiana.

        G. Zertako da Batheyia?

        I. Bekhatü orijinalaren khentzeko, bai eta batheiatzen denian aurkhitzen diren beste bekhatü güzien.

        G. Zer da Bekhatü orijinala?

        I. Hura da Adam gure Aitaganik eta Eba gure Amaganik sortzez ekharten dügün bekhatü bat.

        G. Nurk nahi batheia dezakia behar ordian?

        I. Bai, Jauna.

        G. Zer egin behar da untsa Batheiatzeko?

        I. Behar da ixuri hur natürala batheiatürik izan behar dianaren bürüngaña, erraiten delarik ber denboran: Nik batheiatzen zütüt Aitaren eta Semiaren eta Espiritü Saintiaren izenian.

        G. Zertako da Konfirmazioneko Sakramentia?

        I. Gure zintzeko eta azkartzeko Batheyian errezebitü dügün fedian.

        G. Zertako da Penitentziazko Sakramentia?

        I. Batheiatüz geroz egin bekhatien pharkatzeko.

        G. Zer bekhatü dira hurak?

        I. Bekhatü murtalak eta benialak.

        G. Zer da bekhatü murtala?

        I. Hura da zerbaiten erraitia, egitia, phensatzia edo desiratzia Jinkuaren legiaren kuntre gaiza handitan.

        G. Zertako deitzen da murtala edo hilkarria?

        I. Zeren hilerazten beitü egiliaren arima.

        G. Zunbat pharte dütü Penitentziazko Sakramentiak bekhatü murtalaren khentzeko?

        I. Hirur, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        I. Bihotzeko dolümena, ahozko Kofesionia, eta obrazko sastifatzionia.

        G. Bekhatü murtalian erorten den aldi oroz kofesatü behar deia berhala, bekhatiaren pharkamentiaren ükheiteko?

        I. Hun lizate, bena ezta nesesario.

        G. Zer arren egin behar da?

        I. Ükhen behar da bere bekhatiez egiazko dolümen bat, hobeki bizitzeko xediareki eta kofesatzeko Elizak manhatzen dian denboran.

        G. Zer da bekhatü beniala?

        I. Hura da erraitia, egitia, phensatzia edo desiratzia Jinkuaren legiaren kuntre gaiza txipitan.

        G. Zergatik deitzen da beniala?

        I. Zeren hartara gizuna aisa erorten beita eta hartakoz ehiki pharkatzen beitzaio.

        G. Zunbat gisaz pharkatzen zaio?

        I. Bederatzü gisaz, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        I. Lehena: Mezaren entzütia.

        Bigerrena: Komüniatzia.

        Hirurgerrena: Kofesatzen niz erraitia.

        Laurgerrena: Aphezküpiaren beneditzionia.

        Bostgerrena: Hur benedikatia.

        Seigerrena: Ogi benedikatia.

        Zazpigerrena: Gure Aita erratia.

        Zortzigerrena: Pheredikiari behatzia.

        Bederatzügerrena: Bulharrak joz pharkamentü galthatzia.

        G. Zertako da Komünioneko Sakramentia?

        I. Errezebitzen delarik behar bezala, arimaren hazkarritako eta graziaren emendatzeko.

        G. Zer errezebitzen düzü Komünioneko Sakramentü Saintian?

        I. Jesü-Krist Jinko eta Gizun egiazkua, althareko Sakramentü Saintian errealki dagona.

        G. Zertako da Oliadürako Sakramentia?

        I. Hirur gaizatako.

        G. Zuñ dira?

        I. Lehena: Bekhatiaren herexa eta undarren khentzeko.

        Bigerrena: Arimari indar emaiteko etsaiaren tentazionen kuntre.

        Hirurgerrena: Khorpitzari osagarriaren emaiteko, arimarentako sori bada.

        G. Zertako da Ordenako Sakramentia?

        I. Elizako ministruen egiteko eta kunsekratzeko, halanula beitira aphezak, diakriak eta sudiakriak.

        G. Zertako da Ezkuntzeko Sakramentia?

        I. Ezkuntzeko, eta ezkuntier behar diren grazien emaiteko bakian algarreki bizi ditian eta haurrak Zelialatko haz ditzen.

 

Bekhatu kapitalak dira zazpi

        Lehena: Urgullia.

        Bigerrena: Abarizia.

        Hirurgerrena: Lohikeria.

        Laurgerrena: Kolera.

        Bostgerrena: Gormandiza.

        Seigerrena: Bekhaizteria.

        Zazpigerrena: Herabia.

        G. Zergatik deitzen dutüzu Kapitalak? Gehienian zazpi murtalak erraiten zaienak?

        I. Deitzen dira kapitalak, direlakoz hoietarik sortzen diren bizio hanitxen büriak, üthürriak eta herruak bezala; eta eztauke untsa murtalak deitzia, hanitx aldiz benial baizik ezpeitira.

        G. Nuiz dira murtal?

        I. Direnian osoki Jinkuaren eta protsimu-lagunaren karitatiaren kuntre.

        G. Nuiz dira osoki karitatiaren kuntre?

        I. Hausten denian Jinkuaren edo Elizaren manü bat gaiza handitan.

        G. Zer da Urgüllia?

        I. Bestiak beno haboro izateko nahikunte desordenatü bat.

        G. Zer da Abarizia?

        I. Huntarzünentako amurio desordenatü bat.

        G. Zer da Lohikeria?

        I. Aragiazko plazer zikhiñen amurio desordenatü bat.

        G. Zer da Kolera?

        I. Mendekatzeko amurio desordenatu bat.

        G. Zer da Gormandiza?

        I. Jateko eta edateko amurio desordenatü bat.

        G. Zer Bekhaizteria?

        I. Besteren hunaren gaitzestia.

        G. Zer da Herabia?

        I. Untsaren egiteko gogo eskaza.

 

Zazpi bizio hoien kuntre badira zazpi berthute

        Urgulliaren kuntre umiltarzüna.

        Abariziaren kuntre nasaitarzüna.

        Lohikeriaren kuntre xahütarzüna.

        Koleraren kuntre Pazentzia.

        Gormandizaren kuntre doitarzüna.

        Bekhaizteriaren kuntre karitatia.

        Herabiaren kuntre Agüdogua.

 

Arimaren etsaiak, zuñi ihesi egin behar beitügü hirur dira

        Lehena, Mundia.

        Bigerrena, Debria.

        Hirurgerrena, Aragia.

        G. Nula ihesi egiten da mundiari?

        I. Haren handikeriak eta banokeriak gütietsiz.

        G. Nula ihesi egiten dügü debriari?

        I. Othoitziaz eta humiltarzunaz.

        G. Nula goithuren dügü aragia?

        I. Baruraz eta khorpitza matatzez; hau da etsayik handiena, zeren ezpeitiokegü gütarik khen aragia, bai aldiz mundia eta debria.

 

Berthüte teologalak dira hirur

        Lehena, Fedia.

        Bigerrena, Esperantza.

        Hirurgerrena Karitatia.

 

Berthüthe kardinalak edo moralak dira laur

        Lehena, zühürtarzüna.

        Bigerrena, xüxentarzüna.

        Hirurgerrena, indarra.

        Laurgerrena, doitarzüna.

 

Khorpitzeko sendimentiak dira bost

        Lehena, begiez ikhustia.

        Bigerrena, beharriez entzütia.

        Hirurgerrena, ahuaz txestatzia.

        Laurgerrena, sudurraz urristatzia.

        Bostgerrena, eskuz hunkitzia.

        G. Zertako eman deizkü Jinkuak sendimentiak eta beste gañerako menbruak?

        I. Orotzaz orotan zerbütxa dezagün.

 

Arimaren ahalak hirur dira

        Lehena, orhitzapena.

        Bigerrena, enthelegia.

        Hirurgerrena, boronthatia.

        G. Zertako Jinkuak eman deikü orhitzapena?

        I. Hartzaz eta haren hunkiez orhitzeko.

        G. Zertako eman deikü enthelegia?

        I. Haren ezagutzeko eta hartzaz gogozkatzeko.

        G. Zertako eman deikü boronthatia?

        I. Jinkuaren maithatzeko gaiza güzien gañetik, eta protsimu lagünaren haren amorekatik.

 

Espiritü Saintiaren dohañak zazpi dira

        Lehena, jakitatiaren dohaña.

        Bigerrena, enthelegiaren dohaña.

        Hirurgerrena, aholkiaren dohaña.

        Laurgerrena, zühürtziaren dohaña.

        Bostgerrena, indarraren dohaña.

        Seigerrena, debozioniaren dohaña.

        Zazpigerrena, Jinkuaren beldürraren dohaña.

 

Espiritü Saintiaren ekhoizpenak hamabi dira

        Lehena, karitatia.

        Bigerrena, bakia.

        Hirurgerrena, gogohanditarzuna.

        Laurgerrena, bihozberatarzuna.

        Bostgerrena, fedia.

        Seigerrena, bere nausigoa.

        Zazpigerrena, boztario izpirituala.

        Zortzigerrena, pazentzia.

        Bederatzügerrena, huntarzüna.

        Hamargerrena, eztitarzüna.

        Hamekagerrena, modestia.

        Hamabigerrena, xahütarzüna.

 

Dohatsütarzunak dira zortzi

        1. Dohatsü dira gogoz praube direnak, haiena beita Zelietako erresuma.

        2. Dohatsü dira eztiak, lurraren jabe izanen beitira.

        3. Dohatsü dira nigarrez daudenak, hurak izanen beitira kunsolatürik.

        4. Dohatsü dira untsaren gose eta egarri direnak, hurak aserik izanen beitira.

        5. Dohatsü dira miserikordiusak, miserikordia eginik izanen beitzaie.

        6. Dohatsü dira bihotz xahiak, haiek Jinkua ikhusiren beitie.

        7. Dohatsü dira baketiarrak, hurak izanen beitira deithürik Jinkuaren haurrak.

        8. Dohatsü dira untsagatik goitzarren igurzten dienak, haiena beita Zelietako erresuma.

 

        G. Orai zer erran dügü?

        I. Zazpi dohatsütarzünak.

        G. Zer dira horik?

        I. Espiritü Saintiaren dohañen eta berthuten ekhoizpen hobenak.

        G. Nur dira gogoz praube direnak?

        I. Uhure ez aberastarzun handi ez txipirik desiratzen eztienak.

        G. Nur dira eztiak?

        I. Khexüeriarik, ez eta haren igidürarik eztienak.

        G. Nula dira lurraren jabe?

        I. Bere bürien nausi direlakoz.

        G. Nur dira nigarrez daudenak?

        I. Gozuer ukho egiten dienak, txipier ere.

        G. Nur dira untsaren gose eta egarri direnak?

        I. Bere eginbide güziak arraheinki egiten dutienak.

        G. Nur dira miserikordiusak?

        I. Bihozberatarzünez betherik direnak arrotzeki ere.

        G. Nur dira bihotz xahiak?

        I. Bere pasionetan osoki mortifikatu direnak.

        G. Nur dira baketiarrak?

        I. Beren eta besten artian bakiaren edükizaliak.

        G. Nur dira untsagatik goitzarren igurzten dienak?

        I. Untsan zinki egoiten direnak, eskerniatürik izanik ere.

        G. Zergatik deitzen dira dohatsütarzünak?

        I. Zeren horietan beitago mündü huntako irusitatia eta besteko esperantza.

 

Gizunaren laur azken ürhentbüriak

        G. Zuñ dira gizunaren laur urhentbüriak?

        I. Heriotzia, Jujamentia, Pharadusia eta Ifernia.

        G. Zer da Heriotzia?

        I. Arimaren khorpitzetik berheztia.

        G. Zer da Jujamentia?

        I. Jujamentia da Jinkuaren aitzinian agertzia egin den untsarentzat sariaren eta gaizkiarentzat gaztigiaren ükheiteko.

        G. Nurat juanen da arima jüjaturik izan unduan?

        I. Juanen da bethikoz edo pharadusialat edo ifernialat; edo denbora batentako purgatoriualat gero pharadüsian sartzeko.

        G. Eta khorpitza zer eginen da?

        I. Khorpitza egonen da lürrian mündiaren ürhentzialano; bena ordian jüntatüren da leheneko ber arimareki, haren bere zorthiaren ükheiteko.

        G. Zer da pharadüsia?

        I. Pharadüsia da Aingürientzat eta Jinkuaren grazian hil diren gizunentzat detsetürik den dohatsütarzünezko lekhü bat.

        G. Zer da ifernia?

        I. Ifernia da Debrientako eta bekhatü murtalezko estatian hil diren gizunentako detsetürik den dohakabezko lekhü bat.

        G. Zer da Purgatoriua?

        I. Purgatoriua da graziazko estatian hil diren arimak duatzan lekhü bat, nun mündü huntako ordari eginen beitie bere bekhatiez satisfatzione osua.

        G. Egin dezakegia gük satisfatzionerik Purgatoriuetan dauden arimen phenen llabürtzeko?

        I. Bai, Jauna: Arima jüsto haien phenak llabür detzakegu, bai eta ere ürhent, gure othoitzez, barurez, amuinez; induljentziez eta berheziki Mezako Sakrifizio Saintiaz.

 

Induljentziez

        G. Zer da Induljentzia?

        I. Mündü huntan edo Pürgatoriuan bekhatiengatik Jinkuari penitentziaz eman behar zaion satisfatzioniaren pharkamentia.

        G. Nula irabazten da indüljentzia?

        I. Hunen irabazteko manhatzen diren gaizak eginez graziazko estatian.

        G. Nula pharkatzen dütü Elizak bekhatiari zor zaitzon phena tenporalak?

        I. Guri eretxekiz Jesü-Kristen eta Saintien merezimentü soberanozkuak.

 

Inkarnazioneko misteriuaz

        G. Zer da Inkarnazioneko misteriua?

        I. Trinitate Saintüko bigerren Persunaren (zuñ beita Jinko Semia) gizun egitia, Maria Birjinaren sabelian, Espiritü Saintiaren obraz eta berthütez, Maria egon delarik Birjina erdi aitzinian, erditzian eta erdi unduan.

        G. Zunbat natüra dütu Jesü Kristek?

        I. Badütü bi natura, Jinkoarena eta gizunarena; badütü ere bi enthelegü eta bi boronthate; Persuna bat Jinko bezala, ezpeita Jesü-Kristetan persuna gizonezkorik; memoria bat gizun bezala, Jinko bezala gaiza güziak baitadüzka goguan; Aita baizik eztü Jinko bezala, hura da Aita eternala; Ama baizik eztü gizun bezala, zuñ beita Andere Dona Maria; eztü amarik Jinko bezala, ez aitarik gizun bezala.

        G. Nun da Jesü-Krist?

        I. Jinko bezala lekhü eta gaiza güzietan eta gizun bezala bakharrik Zelian eta Althareko Sakramentü Saintian.

        G. Zuñ egünez egin dira Jesü Kristen misterio gehienak?

        I. Martxuaren hogei eta bostian kunzebitü zen Maria Birjinaren sabelian; sorthu zen eguberri gayian; hil zen ostirale saintuz; phiztü zen Bazko egünian; eta igorri zian Espiritü Saintia Apostolier Phentekoste egünian.

 

Kofesioniaz edo Kofesiuaz

        G. Zunbat gaiza behar dira Kofesione hun baten egiteko?

        I. Bost, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        Lehena, Kuntzentziaren ikhertzia.

        Bigerrena, Bekhatiez dolü eta bihozmin sürnatural baten phiztia.

        Hirurgerrena, Haboro bekhatürik ez egiteko xede zin baten hartzia.

        Laurgerrena, Bekhatü guzien, diren bezala, kofesatzia.

        Bostgerrena, Penitentziaren egitia.

        G. Zer da kuntzentziaren ikhertzia?

        I. Azken kofesione hunaz geroz egin bekhatiez orhitzia.

        G. Zertarik ikhertzen edo etsaminatzen da kuntzentzia?

        I. Jinkuaren legeko hamar manietarik, Eliza Ama Saintiaren seietarik, miserikordiazko obretarik, bekhatü kapitaletarik eta nurk bere estatüko eginbidetarik.

        G. Nula behar da ikhertü edo etsaminatu kuntzentzia?

        I. Jinkuari graziak galthegin unduan, orhitü behar da nun eta nureki ebili den eta zer okasionetan ediren den; zer hüts egin dian manü bakhotxian eta bere estatüko eginbidetan.

        G. Zunbat denbora behar da kuntzentziaren ikhertzeko?

        I. Ezta denbora mügatürik; batbederak hartü behar dü aurkhitzen den kasien araura, egiteko inportanta delakoz hau.

        G. Zer da ürrikia edo dolumena?

        I. Ürrikia da bihozmin natüraz goragoko bat Jinkua ofensatüz.

        G. Zunbat gisatako ürriki da?

        I. Bi gisatako, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        I. Kuntrizionia eta Atrizionia.

        G. Zer da Kuntrizionia?

        I. Kuntrizionia da dolü eta bihozmin natüraz gañeko bat, Jinkua ofensatüz, delakoz ezinago hun eta maithagarri; kofesatzeko eta haboro bekhatürik ez egiteko xede zin bateki.

        G. Zer da Atrizionia?

        I. Atrizionia da dolü eta bihozmin natüraz gañeko bat Jinkua ofensatüz, bekhatiaren itxustarzünagatik, Zelia galerazten eta ifernia merizitzen deikülakoz; kofesatzeko eta haboro bekhatürik ez egiteko xede zin bateki.

        G. Zuñ da bi dolore hoietarik hobena?

        I. Kuntrizionia, Jauna.

        G. Zergatik?

        I. Zeren Kuntrizioniak ardiesten beitü bekhatien pharkamentia kofesatü beno lehen, Atrizioniak aldiz ez kofesatüz baizik.

        G. Zer da Xede zina?

        I. Gehiago bekhatürik ez egiteko gogo azkar bat.

        G. Zer da Kofesiua?

        I. Kofesiua da Aphez kofesorari erraitia bekhatü murtal güzien, kuntzentzian aurkhitzen diren bezala, batere gorde gabe.

        G. Nula behar dira bekhatiak kofesatü?

        I. Behar dira garbiki aithortu manu bakhotxian egin bekhatu murtal guziak, gogoz, hitzez, egitatez, bai eta ere zirkunstantzia bekhatia handitzen dienak, edo haren suertia khanbiatzen.

        G. Kuntzentzia behar bezala ikhertü faltaz, edo ahalkez, beldürrez edo gaiztokeriaz uzten bada bekhatu murtal bat kofesatzeko, kofesiua hun datekia?

        I. Ez, Jauna: Leheneko bekhatien gaña egiten da sakrilejio bat eta kofesio hura ere behar düke arraberritü.

        G. Kofesiua hun datekia, nahi gabe nurbati ahazten bazaio bekhatu murtal bat erraiteko?

        I. Bai, Jauna: bena orhitzen balin bada, lehen kofesiuan erran behar düke nula aitzinian ahatzerik ützi zian bekhatü hura.

        G. Bekhatü murtal bat kofesatzen bada düdazko bezala, eta gero orhitzen bada segürki egin zela; behar deia berriz kofesatü ber bekhatia segür bezala?

        I. Bai, Jauna, zeren bekhatiek, orhitüz geroz, behar beitie erran diren bezala, eta segur ogendün denak aithortü behar beitu segur ogendün izan dela, pharkatürik izatekoz.

        G. Bekhatü benialak kofesatü behar direia?

        I. Hun da kofesa ditian, bena ezta nesesari.

        G. Zer da satisfatzionia?

        I. Aphez kofesorak emaiten dian penitentziaren egitia.

        G. Nuiz behar da kunplitü penitentzia?

        I. Kofesorak mügatzen badü ephia, ephe hartan; ezpadü mügatzen, ahal bezain laster.

        G. Zer bekhatü egiten da penitentziaren ez kunplitzez?

        I. Penitentzia handi bada eta üzten pharte handi bat bekhatia murtal dateke; penitentzia txipi bada, edo penitentzia handitik üzten pharte txipi bat, bekhatia benial dateke.

        G. Nuiz dateke penitentzia handi?

        I. Emaiten denian bekhatu murtalentako, edo bekhatü murtaleko bidetik hürrüntziagatik.

        N. Kofesio hunaren egiteko kundizioner falta egiten bada jakinez, kofesiua gaisto eta sakrilejio dateke; eta salbatzekoz behar dirate kofesio gaisto guziak arraberritü kofesio jeneral batez.

 

Kofesatzeko muldiaz (Españako gisa)

        G. Nula behar da kofesatü?

        I. Kofesoraren huñetara beno lehen, belhaikatürik eginen da khürütxiaren zeinharia, eta ahozpez jarririk erranen da «ni bekhatoria edo kofesatzen niz». Hau ürhentü unduan jeiki eta heltzen delarik kofesoraren huñetara erraiten da: Laidatü dela eta benedikatü althareko Sakramentu Saintia; edo Aita benedika nezazü zeren egin beitüt bekhatü.

        G. Zer egin behar da gero?

        I. Erran unduan zunbat dian azkenik kofesatü dela eta absolüzionia ükhen, aithortüren dira bekhatü güziak ümilitate handireki.

        G. Zer erran behar da bekhatiak agertü unduan?

        I. Bekhatiak bederazka agertü unduan, erranen da: Gisa berian aküsatzen niz egündano egin dütüdan bekhatü güziez; galtho egiten deiot Jinkuari pharkamentü, eta zuri, ene Aita izpiritüala, penitentzia eta absolüzione, sori bazait.

        G. Penitentak ezpadü bekhatü murtalik aküsatzeko, zer egin behar dü?

        I. Lehenago egin eta kofesatü dian bekhatü murtal bat aküsatüko dü; eta ezpadü, bekhatü benial phena gehienik egiten deion bat.

        G. Zer egin behar da gero?

        I. Ümilitate eta errespetüreki entzün unduan kofesoraren abisak eta penitentzia errezebitü, erraiten da ahozpetürik Kuntrizionezko aktia.

        G. Zer egin behar da kofesatü unduan?

        I. Ardüra goguan erabili kofesoraren erranak; gehiago bekhatürik ez egiteko xedia berritü; penitentzia hitzeman bezala kunplitü, eta Jinkuari eskerrak ützüli.

 

Komunioniaz

        G. Zer da Ostian?

        I. Aphezak kunsekrazioneko hitzak erran artio ogia; Aphezak kunsekrazioneko hitzak erran unduan Jesu-Kristen Khorpitz Dibinua hañ egiazki eta errealki nula Zelian.

        G. Zer da Kalitzan?

        I. Aphezak kunsekrazioneko hitzak erran artio ardua hur txorta bateki; Aphezak kunsekrazioneko hitzak erran unduan Jesü-Kristen odol baliusa.

        G. Ostia Kunsekratian edireiten da Jesu Kristen khorpitza bezala odola ere; eta Kalitzan odola bezala khorpitza ere?

        I. Bai, Jauna, batian eta bestian edireiten dira Jesü-Kristen khorpitza, odola, arima eta Jinkotarzüna.

        G. Ogitik eta ardutik ezteia deus baratzen kunsekrazioniaren unduan?

        I. Ez, ezta deus baratzen ogiaren eta arduaren ütxürak edo üdüriak baizik, nula beitira, muldia, koloria, urrina eta gozua.

        G. Aphezak ogi edo ardu kunsekratien üdüriak berhezten dütianian, hausten dia edo berhezten Jesü-Kristen khorpitza edo odola?

        I. Ez, Jesu-Krist aurkhitzen da güzia berhezi den zathi bakhotxian; eta holatan Ostia zathi bat baizik errezebitzen eztianak errezebitzen dü Jesu-Krist osorik, Ostia osoa hartzen dianak bezala; baita bardin Ostia eta arduaren üdüria hartzen dianak bezala.

 

Komünioneko disposizionez

        G. Zunbat gaiza behar dira Komünione hun baten egiteko?

        I. Hirur, Jauna.

        G. Zuñ dira?

        I. Lehena: jakitia zer errezebitü behar den.

        Bigerrena: osoki barur juaitia.

        Hirurgerrena: graziazko estatian izatia.

        G. Zer errezebitzen du komüniatzen dianak?

        I. Jesü-Krist gure Jauna, Jinko eta Gizun egiazkua, Zelian dagona eta Althareko Sakramentü Saintian.

        G. Zer enthelegatzen düzü barur juaitiaz?

        I. Izan behar dela gaierdiz geroz jan eta edan gabe, nun ezten komuniatzen hiltzerako bezala.

        G. Zer enthelegatzen düzü graziazko estatian izatiaz?

        I. Eztela behar izan bekhatü murtalezko eztatian; eta hortakoz kuntzentzia untsa ikhertü unduan, ihurk aurkhitzen badü bere büria estatü triste hartan behar dü kofesione on batez xahatü.

        G. Bekhatü murtalezko estatian komüniatzen dienek errezebitzen dieia Jesu Krist?

        I. Bai, bena bere kundenazionetako, zeren egiten beitie sakrilejiozko bekhatü izigarri bat.

        G. Nula hüllantü behar da Komüniatzera?

        I. Uneski eta garbiki beztitürik, ümilitatereki, errespetüeki eta egiazko debozione bateki.

 

Komünioneko mementuaz

        G. Zer erran behar da Aphezak Ostia Saintia eskian hartzen dianian?

        I. Jauna, enüzu diño zure errezebitzeko, bena errazü hitz bat bera eta ene arima izanen düzü sendotürik.

        G. Zunbat aldiz erran behar da?

        I. Hirur aldiz, Jauna.

        G. Eta gero zer erraiten da?

        I. Jauna, zure eskietan ezarten düt ene arima.

        G. Nula egon behar da Komüniatzeko mementuan?

        I. Belhaikatürik eta begiak aphaltürik, bena Ostia Saintialat ützülirik, eta mihia peko ezpañen gaña elkhirik.

        G. Zer egin behar da Ostia Saintia errezebitü unduan?

        I. Aphezak eskia gibeltü dianian ahua zerratü behar da eta Ostia Saintia iretsi busti denian.

 

aurrekoa hurrengoa