Zer edo zertxu
Irakurlia: eztakit nor axan, ona aixana bai. Gaiztua edo dongia danak, Euskalerri eder onetan jaijua ixanarren, euskerazko asmorik eztau ez ikusi ez entzun nai ixaten. Ona ixanez ganera ikusgura ta jakin-guratxua aixana jakiteko be eztot nik iñon esanik biar.
Vizcaytik Bizkaira zer dan, ixen onek beronek dau agiri. Ixenak erazkua ixateko egokijak ixan biar dau. Ixen esan-gurako ori nire lan kaskartxu oni dagokijon ala ez, euk atzenian igarriko dok. Orretarako irakurri eixak astiro agerraldirik agerraldi ta atalik atal liburutxu onen orrijak; eta gero Vizcay zori txarreko onetan ondo ta eziñ obeto gagozala uste badok, ezai, gibel-andi ori, Bizkaira elduteko gogotan bixi.
Anton da lagunak ezaututen asi-orduko zerbait geijago be jakin nai ixango dok, batez bere onen aurreko orrija irakurrita badaukak.
Zer dogu erezi-irautsija? Zer estalkija? Zer atala? Agerraldija zer? Zer iñoix entzun bako beste berba orrek?
Ona liburutxu onetan argitaratuko dirian berba barrijak:
Abizen, apellido
Agerraldi, escena
Agerle, actor
Agirijan, en escena
Asterkari, director
Atal, acto
Batzoki, sociedad
Zenbaki, numero
Erabagille, Juez
Erakusle, personaje (de Teatro)
Erezkai, letra (para música)
Erezi-irautsi, zarzuela
Estalki, telón
Irasle, escritor
Iratsi, escribir
Txiñel, alguacil
Egija esateko gaur edozeiñ sakristaukumek arpegi artzen dauskue geure k ta g ta tx ta j diriala ta eztiriala. Eta ixan leike onetariko sasi-jakitun bat edo batek berba orrek irakurritakuan, piper miñ miña janezkeroko arpegi tximurraz, zerbait esan gura ixatia. Orretarikotxuen esamesak piperren bezte gili gili ta inka eztabe egiten.
Agerraldi, agerle, agirijan, atal, erabagille, erakusle ta estalki berba egokijak diriana, nok eztaki? Erderakada-zaliak be bai ausa. Onek baixen ezaun-errazak eztira erezi-irautsi ta erezkai. Lenengua astertuezkero, beste arazo barik bigarrena agertuko da.
Erdaldunak onako zerai zarzuela esaten dautse; ta euretariko batek diñuanez, zarzuela eritxon Errege-tokijan agertu zalako ezarri eutsen ixen au.
Erdaldunen antzera nire seiñtxu au ixendu nai ixanezkero, Iturribide edo onetarikoxe berba lekuki bat ezarri biar ixango neutsan.
Ona zegaitik.
Bilboko Iturribide-kalian, Nekazalien Batzokija deritxon Etxe on mesedetsu baten jaijo zan ene ezgauzatxu au.
Motsaillak (ijituak, ikitanuak (?)) dira euren semealabai ixentzat eziaenak ezarten dautsezanak.
Berba luzetxua da erezi-irautsija: badakust. Etxat baiña laburragorik otu, ta berba labur bidebagekua baiño bidezko luzia obia dalako autu dot ixen ori.
Onetariko ixen bikoitz asko daukaz gure euskera eder maitagarrijak: jan-edana, juan-etorrija, artu-emona, saldu-erosija, sartu-urtena, sartu-ataria, itsi-edegija ta beste amaika.
Bazkaritan nai aparitan nai gosaritan nai beste edozeiñ matordutan jan da edan egiñ oi dalako, onako ekitaldijak edo jardunak jan-edana ixan daroie euron ixena. Ibiltaldijetan juan da etorri eginezkero, ibiltaldi onen ixena juan-etorrija ixan doia. Lagunen batzuk adiskide-usaiñian beiñ artu ta beiñ emoten iardu ezketiño, alkartasun orrek artu-emona ixentzat eukiten dabe. Saldu-erosija dan ixena baserritar erdi-kaletartuen tratuak.
Maijan jan da edan egiten da, bidietan juan da etorri, adiskide-artian artu ta emon, saltokijetan saldu ta erosi, biltokijetan barriz erezi edo kantau ta irautsi edo berba egiñ. Eta maijetako jan-edana ta bidietako juan-etorrija ta adiskidien artu-emona ta edozeiñ saltokitako saldu-erosija belarriratuta daukazan euskaldunek, eztau arpegija iguiñez tximurtu biar erezi-irautsija entzueran.
Lastertxu, irakurle eruankor orrek, ikusiko dozak Anton da Txomiñ da Vives da Alkatia ta Txanterrika ta lagunak batian erezten da bestian irausten.
Erezi ta kantau bat dira? Erezi ta kantau bat dira. Irautsi ta berba egin bere bai? Baita onek bere.
Lelon illeta entzutetsua Simancasko autsetatik argitaratu ebanak, berba adierazogarri onek ipiñi eutsazan aurretik:
Canto poético bascongado y de tiempo inmemorial
ERECIA
«Esta voz Erecia se usaba en tiempos antiguos para significar un canto historico; al presente no se usa ni entiende» (Ladislao de Velasco, Los Eúskaros, página 415).
Erezi ta kantau bat diriana jakiteko ezta geijago biar. Bat diriana txarto diñot: erezi Antonen errikua da, kantau Vivesenekua.
Irautsi gitxi edo asko edonun entzuten da gaur be: dirautsat, dirautsa, dirautsagu, dirautsazu, dirautsak, dirautsan, dirautsazue, dirautse, diraustak, diraustan, diraust, diraustazu, dirauste... ta euron antzeko beste esakera asko irautsijak baiño eztira.
Irakurlia: agur, da irugarren atalian Muitiz zaarrak esango daben antzera, erezi-irautsi au
Eure osasunerako ta euskaldunen onerako ixan beite
Bilbon, 1895 garren urtian
|