www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbait itzulpen
Jean Baptiste Arxu
1856-1869, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

 

RÜTHEN LIBRIA

 

 

                Lüzien Napoleon Printze

                üxkara dakienari

 

                Printze jakintsü, pare gabia,

                Zure ganat, ni, Rüthen libria,

                Ziberuako zaia jauntsirik,

                Hüillantzen nüzü, ahalketürik.

 

                Botz nündükezü, sotto bat egin

                Nahi bazineit. Lehen hunki-jin

                Egin zeiola Booz handiak

                Rüth gaixuari, dio ixtoriak.

 

                Ber hunki-jina ükhen baleza

                Ziberutarrak, haren bihotza

                Iratzar laite Jaun Lüzienen

                Gor'altxatzeko laidoriuen.

 

 

 

BÜRÜ I.

 

Moabiko aldialat badua Elimelek eta han hilzen. Haren semiak han ezkhuntzen. Noemi eta Rüth ützültzen dira hantik Beth-lehemerat.

 

        1. Israel Jüjen eskü pian zaguen denboran, gosete handi bat jin zen alde hartara; ordü hartan arren Bethlehem Jüda herriko gizon bat juan zen, emaztia eta bi semiak hartürik, denbora zunbaiten igaraitera Moabiten aldetara.

        2. Elimelek deitzen zen gizon hura, haren emaztia aldiz Noemi. Mahalon zen haren seme baten izena, Khelion aldiz bestiarena; Efratakuak ziren, erran nahi beita Bethlehem Jüdan den herrikuak. Jinik arren Moabiten herriala, han egon ziren.

        3. Elimelek Noemien senharra hil zen gero, eta alhargüntsa bere bi semekin baratü.

        4. Seme hoiek ezkhuntü ziren Moabiko bi neskatilarekin, bata deitzen beitzen Orfa, bestia aldiz Rüth. Hamar urthe alde hartan igaran onduan,

        5. Hil ziren Mahalon eta Khelion; Noemi aldiz ber bera baratü zen senharra eta bi semiak galdürik.

        6. Seme zenen Moabitar emaztekin bere herrialat ützül nahitü zen, jakinik Jaunak sogin ziela bere popüliari baita ere igorri zeiola zer jan.

        7. Lür arrotz hortarik elkhirik alhargüntsa gazte hoiekin, Jüda herriko bidian sartzian,

        8. Erran zeien: Zuazte ziren amen etxetarat. Jaunak egin dezeiziela ene seme zener eta eni egin düzien bezala.

        9. Edirenerazi dezeiziela phausia senharrak hartüren tüzien etxen. Besarkatü zütien gero; eta bi alhabaizün hoiek nigarrez eta marraskaz erraiten dioie:

        10. Juanen gütüzü zurekin zure herritaretarat.

        11. Noemik erran zeien: Zuazte, ene haurrak, zertako jin zinezteie enekila? Banükia orano seme zunbait sabelian ziren senhartako?

        12. Ützül zizte, ene haurrak, eta juan, zahartziak higatürik beniz; eninte haboro ezkhunt. Gai huntan berian haur egin eta sorth banintza ere,

        13. Zaharregi zinezteie haiekin ezkhuntzeko, ügürüki nahi balütüzie ere handi artino eta ezkhunt adinialano. Othoi, ene haurrak, eztezaziela hola egin; zien bihotz minak handierazten dü enia, Jaunaren eskü latza hedatü beita nitan gaiña.

        14. Orano ere marraska handiagorekin nigarrez hurtzen dira. Orfa, amaghinarreba besarkatü unduan, gibelilat ützüli zen. Rüth aldiz Noemiekin egon.

        15. Noemik erran zeion: Zure ahizpa baduazü herrialat, bere jinkuen ganat; zuaza zü ere harekila.

        16. Rüthek ihardetsi zeion: Enezazüla bortxa zure ganik hürrüntzera, eta ene etxerat ützültzera; nuat nahi ere juanen beitzira, zurekila juanen nüzü; nun nahi ere egonen beitzira, zurekila ni egonen nüzü; zure herritarrak eniak dütükezü, zure Jinkua ere bai ene Jinkua.

        17. Zü hiltzen ziratien lekhian ni ere hilen nüzü; nun ere ehortzirik beitzirate ni ere han ehortziren nizie. Jinkuak garrazki erabil nezala sekülan, bizi nizano, zure ganik baztertzen baniz.

        18. Noemi, Rüthen nahia ikhusirik, ixiltü zen, eta etzeion haboro erran, juan zadin bere etxekuen ganat.

        19. Algarrekin arren bidian jarri unduan, heltü ziren Beth-lehemera. Hoien jin berria behala han iauri zen, eta emaztek zioien: Hau Noemi düzü.

        20. Noemik erran zeien: Enezaziela deith Noemi (erran nahi beita ederra), bena deith nezazie Mara (erran nahi beita kharatsa), ororen Bürüzagiak kharatstarzünez bethe benai.

        21. Betherik hebentik jalkhi ninzan, hütsik hunat Jaunak ekharri nai. Zertako arren ni deith Noemi, Jaunak aphaltü naienaz gerozti, eta ororen Gehienak bihotz minez bethe?

        22. Holaxet Noemi, arrotz lürrian Rüth Moabitar alhabaizünarekin egonik, ützüli zen Beth-lehemerat, garagarren muzteko aruan.

 

 

BÜRÜ II.

 

Rüth badua garagar bürüxkakara Boozen alhorriala. Boozek hunki-jin egiten deio.

 

        1. Bazen arren gizon aberats bat Booz deitzen zena, Elimeleken askazi bat.

        2. Eta Rüth Moabitarrak amaginarrebari erran zeion: Juanen nüzü alhor zunbaitetara, eta bürüxka ephailek ütziak bildüren ditit, nun ere edirenen beitüt etxeko Jaun hun zunbait. Noemik erran zeion: Zuaza, ene haurra.

        3. Juan zen arren eta bürüxka biltzen ari zen ephailen undotik, Elimeleken askaziaren, Booz-en alhorrian.

        4. Alhorriala Bethlehemetik jinik, ephailer Boozek erran zeien: Jauna daguela ziekin. -Baita ere zuekin, ihardetsi zioien.

        5. Ordian Boozek muthiko ephaile zaiñari galthatü zien: Zuintakua da neskatila hori?

        6. Ihardetsi zeion: Moabitar Moabiteko aldetik Noemiekin jin den hua düzü.

        7. Galthatü diküzü nahi günienez ützi ephailen undotik bürüxkakara: eta goizaz geroztik heben diagozü etxerat ützüli gabe.

        8. Boozek erran zien Rüthi: Beha zite, ene haurra, etzitiela juan besten alhorretara bürüxkakara; egon zite heben eta zuaza ene neskatuekin,

        9. Eta jarraiki zitzaie azauak eginik diratien lekhü orotara, manhatü beitüt ene mixkandier eztezeizien ogenik egin; egarri ziatenian ere, juan zite unzithegiala eta edan ezazü mixkandiek edaten düten huretik.

        10. Rüthek belharikatürik, büria lürriala aphaltürik, erran zeion Bootzi: Nuntik horra zait dohain handi hau, holako hunki-jin ederra ezpeitüt merexitzen nik, arrotz herrietakua beniz?

        11. Ihardetsi zeion: Erran ditazie nula bizi izan zien zure amaginarrebarekin, zure senharra zentüz geroztik, eta nula ützi tüzün zure etxekuak eta zure sorth lekhia hunat jente arrotzetarat jiteko.

        12. Jaunak eman deitzazüla egin dütüzün hunkiak oro, eta Israeleko Jinko Jaunak, zuintarat jin beitzira gordatzera, eman dezeizüla egin düzünen ordaria.

        13. Eskher mila, ene Jauna, erran zeion, ohilterazi dütüzü ene phenak; zure elhek bihotza hunki ditazie, nahi bada ere enizan hun zure mixkandi izateko.

        14. Booz-ek erran zeion: Barazkaitako tenorian jin zite hunat, eta jan ezazü ogia ardu-ozpinian bustatzez. Jarri zen arren ephailen khantian eta hartü muillia buzi bat: jan eta ase unduan, arrasta goititü zien.

        15. Hantik jaikirik bürüxkakan ara hasi zen. Booz-ek hati bere mixkandier manhatü zien: Ütziko düzie zirekin garagar ephaitera, nahi dükenian.

        16. Zien eskütetarik ere ütziko tüzie garagar büriak erortera, ahalketü gabe bil ahal ditzan; eta nihurk ere deusik eztezeiola erran biltzen dütielakoz.

        17. Bürüxkakan ari izan zen aratsartino; eta manxolak jo eta bihia berhezi unduan, üken zien garagar ephi izari bat kasik (erran nahi da hirur lakha).

        18. Suñian bihia hartürik hirialat juan zen, eta amaginarrebari erakutsi: eskentü eta eman zeion ere harentako goititü zien janharia.

        19. Amaginarrebak erran zeion: Nun izan zira bürüxkakan, nun ari izan zira lanian? benedika dadila zützaz pietate ükhen diena. Rüthek erran zeion, izan zen alhorreko nausia deitzen zela Booz.

        20. Noemik ihardetsi zeion: Jaunak benedika dezala hilentako begiratü dielakoz bizientako ükhen zien ber nahia. Gizon hori gure askazi hüillanena düzü.

        21. Rüthek derio: Manhatü ditazü haren mixkandiekin juaitez bihiak oro bil artino.

        22. Ihardetsi zeion amaginarrebak: Hobe düzü, ene haurra, juan zitien ephaitera gizon horen neskatilekin, nihurk phena egin ahal eztezeizien beste alhor zunbaitetan.

        23. Jüntatü zen arren Boozen neskatiler, eta haiekin juan ephaitera, garagarrak eta ogiak sabaian sar artino.

 

 

BÜRÜ III.

 

Rüthek galthatzen dü Boozi emaztetako har dezan. Boozek hitz emaiten deio.

 

        1. Rüth ützüli zenian amaginarreba ganat, Noemik erran zeion: Goguan dit, ene haurra, zure phausian ikhusteko, nahi zütüt untsa ezarri.

        2. Booz zuiñen neskatilekin alhorrian izan beitzira, gure askazi hüillana düzü, eta gaur bere garagarra ezkaratzian aizatüko dizü.

        3. Ükhüz eta üsain hobenez bereka zite arren, har zatzü zure arropa ederrenak, eta juan zite haren ezkaratziala. Boozek etzütiela ikhus, jan eta edan dien beno lehen.

        4. Etzatera juaiten datenian, so gizü nuat duan, eta harat zü ere juanik, altxatüko derozü estalgia zankhuen aldetik; han ere etzan zite, eta lo egizü. Gero erranen deizü berak zer egin behar dükezün.

        5. Rüthek erran zeion: Zük manhatzen deitazün bezala eginen dit.

        6. Juan zen arren ezkaratziala eta amaginarrebak manhatiak egin zütien.

        7. Eta nuiz ere Booz, aihaltü unduan azau metala lotara juan beitzen, emekiñi jinik Rüthek estalgia eraiki ziren zankhuen aldetik eta han etzan zen.

        8. Gai erdi aldian, Booz izitü zen emazte bat zankho unduetan etzanik ikhustez,

        9. Eta erran zeion: Nur zia zü? Ihardetsi zeion: Rüth nüzü, zure mixkandia: heda ezazü zure estalgia mixkandin gaiña, zure askazi hüillana beniz.

        10. Boozek erran zeion: Jinkua daguela zurekin, ene haurra; bihotz huna züniela banakizün, bena orai hobiago düzüla ikhusten dit, ezpeitzia nahi ükhen juan muthiko gazte, eskele, edo aberatsetarat.

        11. Etzitiela arren beldürt; zük erranak oro eginen tit: hebenko gente orok badakizie emazte xüxena zirela.

        12. Ene askazi zirela badakit, bena ni beno askazi hüillanago bat badüzü.

        13. Gaur lo egizü; bihar goizan askaziguako legez hartü nahi bazütü, untsa; ezpalinbazütü nahi aldiz, hitz emaiten deizüt egiazki nik hartüko zütüdala. Lo zite hor argiala artino.

        14. Gai orotan arren haren zankho unduetan lo egin ziren; eta argi ürratzian, gizonek algar orano ezagüt ahal etzioien tenorian, jaiki zen. Booz-ek erran zeion orano: Begiraizü nihurk ere jakin eztezan hunat jin zirela.

        15. Heda zazü eta bi eskiez etxek zure estalgia. Eman zeion ordian sei lakha garagar, eta bihia hartürik Rüth hirialat ützüli zen;

        16. Heltü zenian, amaginarrebak galthatü zeion: Ene haurra, zer egin düzü? Eta erran zeitzon Boozek harentako egin zütienak oro;

        17. Ori eman deiztadan sei lakha garagarrak, erraiten zeitalarik: eztit nahi juan zitien eskiak hütsik amaginarreba ganat.

        18. Noemik erran zeion: Beha egon zite, ene haurra, eia nula ützüliren den gaiza. Gizon horrek eztikezü thaik bere errana egin artino.

 

 

BÜRÜ IV.

 

Rütek, Boozekin ezkhuntü unduan, sorthzen dü Obed, Dabiden aita handia.

 

        1. Booz juan zen arren hiriko portaliala eta han jarri zen, eta igaraiten ikusirik askazi minzatü giren hua, bere izenaz deitzen dü eta erraiten deio: Tziauri amiñi bat hunat, eta jar zite. Askazi hura jin eta jarri zen.

        2. Boozek hamar gizon hiriko zaharrenetarik berhezi unduan, erran zeien: Jar zizteie heben.

        3. Eta jarri zirenian holaxet minzatü zen bere askaziari: Noemik, Moabiko aldetik hunat ützüli denak, saldü behar dizü Elimelek gure askaziaren alhor pheza bat.

        4. Jakin zinezan hori nahizan dit gure hiriko heben jarririk diren gizon zahar hoien ororen aitzinian. Pheza hori nahi badüzü, askaziguazko legez, erosi, eros ezazü, eta zuria izan dadila. Ezpalin badüzü nahi, minza zite, jakin dezadan eia zer egin behar düdan. Haren askazi hüillanenak gü gütüzü; zü lehena, ni bigerrena. Ihardetsi zeion: Erosiko dit alhorra.

        5. Boozek orano erraiten deio: Noemi-en alhorra erosi unduan behar dükezü ezkhuntü ere Rüth Moabitarrarekin, hunen senhar zenaren leinhüra gal eztadin.

        6. Ihardetsten deio: Üzten deizüt ene askaziguazko züzena, ene etxeko leinhüra nihauk galtzera ezpeitüt ützi behar. Zerbütxa zite zihau ene züzenaz, gogo hunez üzten beteizüt.

        7. Bethi danik Israeleko lürrian, nuiz eta ere züzena batak bestiari emaiten beitzien, züzen emailiak bere oskia huiñetik idokirik, emaiten zien askaziari: kheñü horek erran nahi zien nula züzena batatik bestiala igaraiten zen.

        8. Boozek erran zien arran bere askaziari: Idok ezazü oskia: eta idoki zien bezain sarri

        9. Boozek erran zien zahar eta gente ororen aitzinian: Jakile zireie nula egün bürüzagitzen nizan Elimeleken, Khelionen eta Mahalonen huntarzünez, Noemi-i erosi dütüdalakoz,

        10. Eta nula ere hartzen düdan emaztetako Rüth Moabitarra, Mahalonen alhargüntsa; zentü denaren izena gal eztadin haren anaie eta herritarren artian: badakizketzie hoiek.

        11. Portalian ziren gentek, zaharrek ere, ihardetsi zioien: jakile gütüzü. Zure etxen sartzen den emazte hori izan bedi Ratxel eta Lia Israel egin dütenak bezala, izan dadila Efratan xüxendürazko mirail bat, eta horen izena fama dadila Bethlehemen.

        12. Zure etxia hanitx dadila emazte horrek emanen deitzün haurrez, Jüdan Thamarek hanixtü zien Pharesena bezala.

        13. Boozek hartü zien arren Rüth eta harekin ere ezkhuntü: ezkhuntü unduan, Jinkuak igorri zeion seme bat.

        14. Eta emaztek erraiten züten Noemi-i: Jinkua dela laidatü, ezpeitü nahi ükhen zure leinhüra ez eta ere zure izena gal litien Israelen,

        15. Nahi ükhen beitü haur bat ükhen zenezan aholkazale eta hazzale zahartarzüneko; haur bat sorthü deizü alhabaizün maitiak, balio beitüke zazpi semek beno haboro.

        16. Noemik, haurra hartürik, bulharrian ezarri zien; besuan erabilten zien eta hazten.

        17. Haren aizo emaztek alagranzian zioten: Sorthü zaio Noemi-i haur bat, eta izentatü züten Obed, zuin izan beitzen Isai-en, Dabiden aitaren, aita.

        18. Hau da Pharesen etxeko leinhüra: Phares izan zen Esron-en aita;

        19. Esron aldiz Aram-en; Aram aldiz Aminadab-en;

        20. Aminadab aldiz Nahason-en; Nahason aldiz Salmon-en;

        21. Salmon aldiz Booz-en; Booz aldiz Obeden;

        22. Obed aldiz Isai-en; Isai aldiz izan zen Dabiden aita.

 

aurrekoa hurrengoa