www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbait itzulpen
Jean Baptiste Arxu
1856-1869, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

 

DABIDEN GORANTZAK EDO PSALMIAK

 

 

GORANTZA I.

 

Xüxenen zori huna, egin-bidiak eta egin-biden saria. Gaxtuen zorigaitza.

 

        1. Dohatsü sinhets gabe dienen goguala iralli ezten gizona, eta ogengilen bidian baratü eztena, eta gaxtuen üzürrizko züzülian jarri eztena.

        2. Bena Jaunaren legiari lothürik, legia egünaz eta gaiaz goguan dabilana.

        3. Eta hur bazterrian lanthatürik, früitia bere aruan emaiten dien zühaña üdüri beitüke.

        4. Eta haren ostua ezta eroriko, eta haren eginak oro untsa heltüren dira.

        5. Sinhets gabiak eztira ez halako, aiziak lür gañetik eramaiten dien erhautsa bezala beitira.

        6. Hortakoz ere sinhets gabiak eztirade phiztüren jüjamentian, ez eta ere ogengiliak jüstuen bilkhüran.

        7. Jaunak ezagützen beitü jüstuen bidia, eta sinhets gaben bidia galdüko da.

 

 

GORANTZA II.

 

Etsaiak ezintürik daude. Erregek goithzen tü, eta erreginatzen da.

 

        1. Zentako jentiak burrünbaz jaiki dirade, eta zentako egin düzte giz'eliek balheiüzko goguak?

        2. Txütitü dira lürreko erregiak, eta printziak algarri jüntatü Jaunaren eta haren Khristuaren kuntra.

        3. Ethen detzagün haien hediak, eta gütarik hürrün urthuk dezagün haien üztarria.

        4. Zelietan daguenak erri eginen deie, eta Jauna haiez trüfatüko da.

        5. Ordian bere koleran mintzatüren zaie eta bere fürian ikhar'eraziko dütü.

        6. Ni, aldiz, errege ezarri nai Sioneko bere mendi saintian, haren maniak iaurt ditzadan.

        7. Jaunak erran deit: Ene semia zia zü; egün sorthü zütüt.

        8. Galth'ezazü, eta huntarzüntako emanen deitzüt giz'eliak, eta bürüzagigua lür bazterrialano.

        9. Ern'eraziko dütüzü bürdüñazko zaharuaz eta phorrokatüko dütüzü gathülü giliaren untzia bezala.

        10. Eta orai, erregiak, entheleg'ezazie, eta ikhas ezazie ziek, lürra jüjatzen düzienek.

        11. Jauna zerbütx'ezazie beldürrian, eta hartan alagera zizteie ikharaz.

        12. Erakhutspenari loth zizteie, azkenian Jauna khex' eztadin, eta gal etzizteien bide xüxenetik kanpo.

        13. Haren khexia laster herakitzen beita, dohatsü hari behatzen dienak oro.

 

 

GORANTZA III.

 

Dabiden othoitzia Absalunen armadaren ihes duelarik. Bere bihotz minian Jaunari hersatzen zaio, haren ganik salbamentia horra delakoz.

 

Dabiden khantoria Absalun bere semiaren ihes zuelarik.

 

        1. Jauna, zentako hanitxtü dirade ene lasterk'erazliak? Hanitx ene kuntra jaikiten dütüzü.

        2. Hanitxek diozie ene arimari: Jinkua ganik ez ügürüki salbamentürik.

        3. Zü hatik, Jauna, ene begirazalia, ene loria eta bürü altx'erazlia zirade.

        4. Jaunari oihü eta hel egin deiot, eta bere mendi saintütik entzün nai.

        5. Etzan niz eta luak hartü nai; eta jaiki niz, Jaunak hartü benai bere estalgi pian.

        6. Milaka üngüratzen naien giz'elien eniz beldür izanen. Txüti zite, Jauna, salba nezazü, ene Jinkua.

        7. Jo beitütüzü, nik merexi gabe, ene kuntra zienak oro; ogen giler hautsi beteietzü hortzak.

        8. Salbamentia Jaunian da, eta zük, ene Jinkua, benedikatzen düzü zure popülia.

 

 

GORANTZA IV.

 

Jaunari sokhorri galthatürik, Dabidek bere etsaiak bakiala khümitatzen tü.

 

Khantoren ürhentzeko Dabiden khantoria.

 

        1. Othoiez nintzeiolarik, ene xüxenguako Jinkuak ardietsi nai; tinkatürik nielarik bihotza zabaltü deitazü, ene Jinkua.

        2. Ürrikalt zakitzat, eta ene othoitziari beha zite.

        3. Gizon semiak, nuiz artino phezü dükezie bihotza? Zentako maite düzie harrotarzüna, eta gezür bilha zabiltze?

        4. Jakin ezazie Jaunak loriaztatü diela bere saintia. Behatüren zait Jauna oihü egiten derokedanian.

        5. Khexa zizte, eta ez ogenik egin; goguan ebilten tüzienetzaz ohian dolü zizte.

        6. Xüxenguako sakrifizio bat egizie, eta Jaunian esparantxa har zazie; hanitxek beitioie: Nurk erakhutsiko deizkü gaiza hunak?

        7. Jauna, zeinhatürik düzü gütan gañen zure begitharteko argia; ene bihotzari boztario eman derozü.

        8. Aberastü tüzü ogizko, arduzko eta oliozko ekhoitzpenez.

        9. Ni aldiz, bakian lo gitez, gozatüko nüzü ene phausiaz.

        10. Zük, Jauna, berheziki esparantxan bermatü benaizü.

 

 

GORANTZA V.

 

Profetaren othoitzia. Ogen giliak eztira Jinkuaren aitzinian agertüko. Gaitzez betherik dirate, xüxenak aldiz huntarzünez eta loriaz.

 

Dabiden khantoria huntarzüna ükhen dienari.

 

        1. Ene elher gogo emezü, Jauna, eta entzün ezazü ene oihia.

        2. Beha zite ene othoitziaren botzari, ene errege Jauna.

        3. Zü othoitüko beitzütüt; Jauna, goizik entzünen düzü ene botza.

        4. Goizan txütitüko nitzaizü, eta ezagütüko dit etziradiela gaizki nahi dien Jinko bat.

        5. Zure khantian eztüzü egonen gaxtua, eta ogen giliak zure begien aitzinetik hürrüntüko tüzü.

        6. Zük hügüntzen tüzü gaizki giliak oro; gal erazten ere bai gezürtiak oro.

        7. Jaunak hastio dü odol ixurlia eta inganazalia. Ni aldiz zure ürrikaltarzün handian,

        8. Sarthüko nüzü zure etxen, eta beldürrez betherik othoitüko zütüt zure eliza saintian.

        9. Lagünt nezazü, Jauna, zure xüxenguako bidian; ene etsaiak diela kausa, ebil eraz nezazü zure begien aitzinian.

        10. Egiarik ahuan ezpeitüte, bihotza thüsto dizie.

        11. Tzüntzürra leze zabal bat bezala beitüte, falsüki ari zütüzün mihiz; jüj'itzatzü, Jinkua.

        12. Elhort eraz itzetzü bere goguak; zure ganik hürrünt eraz itzatzü, bere gaxtokeriak diela kausa, therritatü beitzütie, Jauna.

        13. Eta alagera ditiela zütan esparantxa dütienak oro, bethi alagranzian beitirate, eta haiekin beitzirate.

        14. Eta zütan loriatüko dütüzü zure izena maite dütienak oro, zük benedikatüko beitüzü xüxen dena.

        15. Jauna, zure amodiuaz üngüratü gütüzü estalgi batez bezala.

 

 

GORANTZA VI.

 

Dabidek eritarzün batetan galthatzen deio Jaunari ezti eztiki trata dezan. Osagarria Jinkua ganik ügürikitzen dü, eta bere etsaien ihakinez trüfatzen da.

 

Dabiden khantoria azken zortzigerren lerroko.

 

        1. Jauna, enezazüla hez zure fürian, ez eta ere kaztiga zure khexian.

        2. Ürrikalt zakitzat, Jauna, flakü beniz; sendo nezazü, Jauna, ezürrak oro harritürik beitütüt.

        3. Büria oro nahasirik dit; bena zük, Jauna, nuiz artino hola ütziko naizü?

        4. Ützül zakitzat, Jauna, eta solt'ezadazü arima, salba nezazü zure ürrikaltarzünaren amorekati.

        5. Heriuan nihur ere eztüzü zützaz ohart denik, infernian aldiz nurk laidatüko zütü?

        6. Akhitü nüzü ene hasperenetan; gai oroz ene nigarrez latsatüko dit ohia, nigarrez bustatüko dit ene etzangia.

        7. Errabia khexiak thürbüstü ditazü begia; zahartü nüzü ene etsai güzien artian.

        8. Hürrünt zizte ene ganik gaizki giliak oro, Jaunak entzün beitü ene nigarren herotsa.

        9. Jauna ene heiagorari behatü da; Jaunari ene othoitzia agradatü zaio.

        10. Ahalke gorri ditiela eta lotsaz ikhara ene etsaiak oro; gibelialat ützül bite lasterka eta ahalkez gorri.

 

 

GORANTZA VII.

 

Jaunari heiagoraz ari da Dabid, Saulek lasterkatzen dielarik. Etsaier dioie Jaunak kaztigatüko tiela.

 

Dabidek Jaunari khantatü zeion gorantza, Khüs Jeminien semiaren elhen kausa.

 

        1. Ene Jinko Jauna, esparantxa zütan hartü dit; begira nezazü undotik horra zaiztan etsaietarik, eta salba nezazü.

        2. Bizia lehuak bezala eraman ezteizadan, nihurk ere ezpanai haren eskietarik idekiten eta salbatzen.

        3. Ene Jinko Jauna, egin balin badüt hori, ene eskietan gaizkirik balin bada,

        4. Gaizki egiten zeitaner, gaizkia ützüli badeiet, eror nadila, merexi bezala, ene etsaien azpiala.

        5. Etsaiak lasterka dezala ene bizia, eta atzaman; ostika dezala ene bizia, eta erhauts dezala ene loria.

        6. Jaiki zite, Jauna, zure khexian, eta erakhuts ezazü zure ahala en'etsaien bazterretan.

        7. Eta jaiki zite, ene Jinko Jauna, eman düzün maniaren arabera; eta giz'elien bilkhüra dükezü üngürian.

        8. Hortakoz zuatza gora. Jaunak jüjatzen tü giz'eliak.

        9. Jüja nezazü, Jauna, ene xüxentarzünaren arabera, eta ene ogen gabetarzünaren arabera.

        10. Ogen gilen gaxtokeria akabiko düzü; xüxena lagüntüko düzü zük, bihotzak eta errañak ikhertzen beitütüzü, Jinkoa.

        11. Arazuki Jauna ganik ene lagüntzia, bihotz xüxenak salbatzen beitütü.

        12. Jinkua jüje xüxen, azkhar eta lüzakor, egün oroz khexatzen deia?

        13. Ezpalin bazireie haren ganat ützültzen, ber'ezpata iharrausiko dü; hedatüko dü üzteia eta prest etxekiten dü.

        14. Eta hartan adelatü tü herioko untziak; bere flexak sü-garstatü tü.

        15. Etsaiak sorthü dü gaizkia, bihotz-min ükhen dü, eta gaxtokeria sorthü dü.

        16. Mala zilo bat egin dü eta barnatü, eta egin dien zilo barna erori da.

        17. Orano ere bürütik min düke; eta bere gaxtokeria eraitsiko zaio bürü gaña.

        18. Xüxen delakoz laidatüko düt Jauna, eta Gaingainko Jaunaren izena khantatüko.

 

 

GORANTZA VIII.

 

Jinkuaren lan miragarriak. Guretako dien ürrikaltarzün müga gabekua. Egin dütienak oro gizonaren eskü pian ezarri dütü.

 

Ürhentzeko Dabiden khantoria lakiuen gañen.

 

        1. Jaun gure Bürüzagia, lür güzian zuñ eder den zure izena!

        2. Zure handitarzün ederra igaran düzü zelü gañiala.

        3. Haurttuen ahuan eta egoskizalenian ere gorantza ederrak ezarri tüzü, zure etsaiaren eta mendekazaliaren arrabaskatzeko.

        4. Soz naguenian zelier, zure erhiko laner, argizagiari eta egin dütüzün izarrer,

        5. Zer da gizona hartaz zü ohartzeko, edo gizonaren semia haren ikhustera zü jiteko?

        6. Aingüriak beno beheraxiago ezarri düzü, loriaz eta uhurez khoruatürik, zure esküko lanen bürüzagi.

        7. Oro zankho petan ezarri derotzü, ardi eta idi güziak, eta hoiez gañeti kanpoko aberiak;

        8. Zelüko hegaltariak, eta itxasoko arrain, itxas barneko bidexketan igerikariak.

        9. Jaun gure Bürüzagia, lür güzian zuñ miragarri den zure izena!

 

 

GORANTZA IX.

 

Dabidek esker emaiten deio Jinkuari, hunki egin dielakoz Israeltarrer, eta berheziki Dabidi. Agertzen tü gaxtuen xederak eta eskeliaren pazenzia.

 

Semiaren koxelien gañen Dabiden ürhentzeko khantoria.

 

        1. Aithortüko zütüt, Jauna, bihotz oroz; erranen ditit zure edergallü güziak.

        2. Zütan boztüko eta alageratüko nüzü; zure izena khantatüko dit, Gaingainkua.

        3. Ene etsaia gibelt erazi dükezünian, engoxatüko tüzü eta hilen zure aitzinian ni hügüntzen naienak.

        4. Eman beteitazü züzen, eta ene althe jarri beitzia; zure tronuan jarri zirade xüxenguan aritzeko.

        5. Zaflatü tüzü nazioniak, eta sinhets gabia hil düzü; haien izena galdü düzü sekülakoz, mendez mendekoz.

        6. Etsaien axkorak lanpüstü dütüzü bethiko, eta haien hiriak barreiatü.

        7. Orhizpena galdü dizie herots handitan; eta Jauna bethiko dago.

        8. Bere tronua adelatü dü jüjatzeko, eta berak bardinian jüjatü dü lür güzia, bardinki jüjatü dütü giz'eliak.

        9. Eskeliaren heupe izan da Jauna; behar ordian heltzen zaio bere eskarniuan.

        10. Zütan esparantxa dezela ezagütü zütienek; zure bilha dabilzienak ezpeitütüzü ützi, Jauna.

        11. Soñü egizie Sionen daguen Jaunari; haren zühürtzia barrei'ezazie giz'elien artian.

        12. Odol mendekazalia haiez ohartü beita, ezpeitü ahatze eskelen oihia.

        13. Ürrikalt zakitzat, Jauna, soizü nula beheratü naien etsaiek.

        14. Herioko portaletarik gora eramaiten naizü, zure gorantzen erraiteko nik Sioneko alhabaren portaletan.

        15. Boztariotüko nüzü bizia begiratü deitazülakoz; giz'eliak sarthü beitirade egin zeitaden zilo barnen.

        16. Gordallian hedatü zeitaden zephuan haien zankhua hartü beita.

        17. Ezagüt dezela Jaun züzen emailia; ogen gilia bere eskü lanetan atzaman beita.

        18. Ifernialat duatzala ogen giliak eta Jinkua ahatzten düten giz'eli güziak.

        19. Sekülakoz eztateke eskelia ahatzerik, sekülakoz eztateke eskelen pazentzia inganatürik.

        20. Txüti zite, Jauna, gizona azkhar eztadin; jüja ditiela nazioniak zure aitzinian.

        21. Bürüzagi ezerzü legemaile bat, jentek ikhas dezen gizon diela.

        22. Zentako, Jauna, hürrüntü ziade ene ganik, eta ezteitazüt kasüik egiten ene beharretan, ene eskarniuan?

        23. Bürü mentsa hantzen delarik, eskelia zankhopetan diagozü; bere gogoketan inganatzen dütüzü.

        24. Bere bihotzeko nahiküntietan laidatürik beita ogen gilia, eta hunetsirik gaxtua.

        25. Ogen giliak therritatü Jauna, eta bilhatzera etzaio juanen.

        26. Haren begietan eztüzü Jinkorik, zer nahi denboraz haren bidiak lohizün dütüzü.

        27. Zure jüjamentier eztiezü kasürik egiten, bere etsaiak goithüren ditizü.

        28. Bere bihotzian erran beitü: Undokuetarik undokuetarano eniz igitüko, gaitzik gabe egonen niz.

        29. Ahua mareditzionez, gaxtokeriaz eta falsükeriaz betherik dizü, gaxtokeria eta bihotz mina mihi pian ditizü.

        30. Gordallian huntarzünak gorderik erphai diagozü ogenik eztienaren erhaiteko.

        31. Eskeliari begiez soz gordallian hedatzen diozü zephua, kharbian daguen lehuak bezala.

        32. Erphai diagozü eskeliaren atzamaiteko, eraman ahal dezan jin erazi dükienien.

        33. Eror eraziko dizü bere zephuala; bera aphaltüko düzü, eta iralliko, eskelia goithü dükienian.

        34. Bere goguan erran beitü: ahatzkortü da Jinkua, büria ützüli dü behin ere deusik ikhus elezan.

        35. Txüti zite, ene Jinko Jauna, altx'ezazü besua, ez ahatz eskelia.

        36. Zentako sinhets gabiak therritatü dü Jinkua? Bere goguan erran beitü arranküratüren eztela.

        37. Ikhusten düzü, eskarniuer eta bihotz miner soz beitzaude, ogen giliak atzaman detzatzün.

        38. Eskeliaren hunkigilia zirade, eta aitama gabe direnen zaña.

        39. Phorrok' ezazü ogengiliaren eta gaxtuaren besua, ogenik txerkhatü unduan ezpeteie edirenen.

        40. Jauna erregiñatüko da bethi, eta mendez mende. Jentiak galdüko zizteie harren lürretik.

        41. Eskelen nahiari behatü da Jauna. Zure beharriak entzün dizü, Jauna, haien bihotzeko adelagua,

        42. Züzen emaiteko ait' ama gabe eta zaphatürik denari; handiagotzea lürrian iseia eztadin gizona.

 

 

GORANTZA X.

 

Mendialat ihes egin lezan erranik adixkidek, Dabidek ihardesten deie eztela deusen lotsa Jinkuan ezarriz gerozti bere fidanza.

 

Dabiden ürhentzeko khantoria.

 

        1. Jinkuan düt ene fidanza, nulaz diozie ene arimari: Txoria bezala zuaza mendialat?

        2. Ogengilek hedatü dielakoz üzteia, ülhünpian ere adelatü dütielakoz flexak untzian, bihotzez xüxen dienen gaña thiratzeko.

        3. Zük untsa eginak barreiatü beitütie, xüxen denak aldiz zer egin dü?

        4. Jauna dago bere eliza saintian; Jaunak bere jargia zelian.

        5. Begiak soz dütü eskeliari, bephüriak aldiz gizon semer galthoz.

        6. Xüxen denari eta gaxtuari Jauna galthoz dago; gaxtokeria maite dienak arren hügünt dü bere arima.

        7. Ogengiler igorriko tü zepho errauntsiak: süia, sofria eta hegua barreiazalia haien dirate.

        8. Jauna xüxen beita, xüxengua maite dü; xüxenguari josirik dütü begiak.

 

 

GORANTZA XI.

 

Mendeko hirokeria eta gizonen gaxtokeria khantore huntzalia Jinkuari heiagoraz ari da. Etsaiak galdüko diela dio.

 

Ürhentze zortziko Dabiden khantoria.

 

        1. Salba nezazü, Jauna, saintiak mentstü dielakoz, egiak nahasi dütielakoz gizon semek.

        2. Batak bester ezdeuskeriez mintzo dütüzü, ezpañak faltsü eta bihotza okher dütielakoz.

        3. Gal eraz bitza Jaunak ezpañ faltsü güziak eta mihi lüziak.

        4. Erran beitüte: Mihia loriatüko dügü, guriak dütügü ezpañak; nur dügü bürüzagi?

        5. Eskelen gabezia dela kausa, eta haien heiagoren gatik, jaikiko niz orai, erran dü Jaunak.

        6. Ezarriko tüt lekhü segürrian, nahi bezala beitioket hori.

        7. Jaunaren elhiak, elhe garbiak, zilhar süian igarana, lürrian xahatia, zazpitan garbitia üdüri düte.

        8. Jauna, begiratüko gütüzü, sekülakoz arraza huntarik begiratüko gütüzü.

        9. Sinhets gabiak üngürüz dabiltzatzü; zure goratarzünaren arabera hanixtü tüzü gizonen haurrak.

 

 

GORANTZA XII.

 

Bihotz minetan denak Jinkuari egiten deitzon othoitziak.

 

Dabiden ürhentzeko khantoria.

 

        1. Nuiz artino, Jauna, ahatziko naizü? Bethiko? Nuiz artino ützüliko deitazü zure begithartia?

        2. Nuiz artio gogoz betheko düt büria, nuiz artio egünaz bihotza düket minetan?

        3. Nuiz artino ene etsaiaik (sic) gaintitüren nai? Soizadazü, eta beha zakitzat, ene Jinko Jauna.

        4. Arg' itzatzü ene begiak heriuan behin ere loik egin eztezadan, erran eztezan ene etsaiak: Hura goithü düt.

        5. Eskarniatzen naienak boztariotüko dütüzü, ni khordokatzen baniz. Nik hatik zure ürrikaltarzünian esparantxa ükhen dit.

        6. Ene bihotza alageratüko düzü begiratzen naizülakoz; bere hunki eginak khantatüko diotzüt Jaunari; soñü arrapikotsez ariko niozü Gaingainkuari.

 

 

GORANTZA XIII.

 

Sinhets gaben goguak. Jaunak, latz erazirik sinhets gabiak, begiratüko dü eskelia, eta bürdüñ petarik idokiko bere popülia.

 

Dabiden ürhentzeko khantoria.

 

        1. Bürü mentsak bere bihotzian erran dü: Jinkorik ezta.

        2. Hirotü eta hügüntgarritü dirade bere nahiküntietan; unts' egiten ari denik ezpeita bat ere haietan.

        3. Zelü gañetik gizon semen gaña so gin dü Jaunak, ikhus lezan eia bazenez enthelegüdünik edo Jinkotiarrik haietan.

        4. Oro baztertü dira bidetik eta thüstotü, unts' ari denik egiten ezpeita haietan bat ere.

        5. Haien tzüntzürra leze zabal bat da; falsüki erabilten düte mihia; ezpañ petarik darraioe süskher elderra.

        6. Ahua burhauez eta kharatstarzünez betherik düte; zankhoz zalhü dirade odol ixurteko.

        7. Eskarnio eta zorigaitz haien bidetan, ezpeitakie bakezko bidia; Jinkuaren beldürrik eztüte begien aitzinian.

        8. Eztiadia othian eskolatüko gaizki ari dienak oro, ene popülia, ogi zerra bat bezala iresten dütienak?

        9. Jaunari eztirade hersatü; lotsaz ikharatü dira, beldürrik etzen lekhian.

        10. Jauna xüxenen arrazan dago, eskeliaren goguak xehekatü tüzie, bena Jaunian dü bere esparantxa.

        11. Sioneko aldetik nurk igorriko dü Israeleko salbamentia? Jaunak bere popülia ideki dükienien bürdüñ petarik, Jakob boztariotüko da eta Israel alageratüko.

 

 

GORANTZA XIV.

 

Nulako dien Jinkuaren hirian eta mendi saintian egon behar dienak. Gaizki egitetik mihi khaldü gaxtuetarik begiratü behar, eta hitz emanak etxeki.

 

Dabiden ürhentzeko khantoria.

 

        1. Jauna, nur egonen da zur'etxen, edo deskantsatüko zure mendian?

        2. Thona gabe dena, eta hunki egilia.

        3. Bihotzetik egiaz mintzo dena, falsükeriarik mihian eztiena.

        4. Aizuari gaitzik egin eztiena, eta lagünez laidorio errailer behatü eztena.

        5. Gaxtua haren aitzinian ezdeus bat da; bena Jaunaren beldür dienak lorian altxatzen dütü.

        6. Hitz emanetan eztü inganatzen lagüna; hartziaren goratzeko eztü emaiten diharia, ez et' ere dohañak hartzen gabezian denaren eskarniatzeko.

        7. Hola ari dena, behin ere ezta khordokatüko.

 

 

GORANTZA XV.

 

Gizeli arrotzen artian Jinkuari hersatzen da Dabid. Erraiten deio Jink'aizünak hastio tiela, eta Jaunian ezarten diela bere zorihun güzia. Jinkua erremestiatzen dü, eta Salbazalia phiztüren dela dio.

 

Harri baten gañen Dabidek izkiribatü zütien hitzak.

 

        1. Begira nezazü, Jauna, zütan esparantxa hartü beitüt. Jaunari erran düt: ene Jinkua zia zü, ezpeitüzü ene huntarzünen beharrik.

        2. Ene nahiküntiak oro lürrian dien saintier erakhutsi deitze.

        3. Flakeziak hanixtü zeitzenian, laster egin beitüte.

        4. Algar gana eztütüt bil eraziko, aberen odola ixur dezen haien izenez mintzatzeko eniz orhitüren.

        5. Jauna da ene huntarzün phartia eta xalhüta; ene züzen phartia zük emanen deitazü, Jauna.

        6. Ene sokak erori dira güne hobeniala, eta ene huntarzün phartia ederrena da.

        7. Benedikatüko düt enthelegü eman deitan Jauna; ene errañek gaiaz ere eskolatzen neielakoz.

        8. Jaunari soz nindaguen begi petan benien bethi; ene esküñian beitago khordoka enadin.

        9. Hortakoz ere bihotza alageratü zait, eta mihia arrapikotsez hasi; ene exürrak esparantxan deskantsatüko dirade.

        10. Ifernian ezpeitüzü ene arima ütziko, ez ere zure saintia hiotziari eskentüko.

        11. Bizitzeko bidiak erakhutsi deiztadatzü, zure begitartiaz boztariotüko naizü, bethiko gozagarriak eskü esküñian beitütüzü.

 

 

GORANTZA XVI.

 

Khantore huntzaliak Jinkuari sokhorri galthatzen deio. Ogen gabe dela beitio, bere etsaien gaxtokeria salhatzen dü.

 

Dabiden othoitzia.

 

        1. Jauna, beha zite ene züzenari, beha zite ene othoitziari.

        2. Beharriak zabalt itzatzü ene othoitziari, ezpañ falsietarik horra ezpeita.

        3. Zure begithartian irakur dezadala ne jüjamentia, zure begiek ikhus dezela ene züzena.

        4. Ene bihotza borogatü düzü, eta gaiaz ikhustera jin zitzaio; süian igaran naizü, eta nitan gaizkirik eztüzü ediren.

        5. Ene ahua gizonen lanez mintza eladin, bide patarrer jarraiki nüzü, zure ezpañen hitzak diela kausa.

        6. Berm' itzatzü ene ürhatsak zure bidexketan, ene herexak okhert eztitien.

        7. Oihü egin deizüt, entzün naizülakoz; aphal ezadazü zure beharria, eta beha zite ene elher.

        8. Ederki erakhuts etzatzü zure ürrikaltarzünak, begiratzen beitütüzü zuri hersatzen dienak.

        9. Zure esküñari bortx' egiten dienetarik begira nezazü zure begi ninia bezala.

        10. Zure hegalen itzal pian begira nezazü, sinhets gabeko ixterbegi bihotza erdiratzen deitenetarik.

        11. Arima üngüratü ditazie etsaiek; milgoraz kargatürik beitia, ürgüllüki minzatü düzü haien ahua.

        12. Hürrünt urthuki naienian üngüratzen nizie orano; goguan hartü beitie begien lürrari soz etxekitia.

        13. Atzaman nizie, lehuak bere bazka bezala, eta gordallian daguen lehu hümiak bezala.

        14. Jaiki zite, Jauna, lehent zakitzo, eta irail ezazü; idok ezozü ene arima sinhetsgabiari, zure esküko etsaier idok ezezü zure axkora.

        15. Jauna, bizitze huntan berian, lürrian dütüzün aphürttuetarik berhez itzatzü; sabela betherik dizie zure huntarzünez.

        16. Haur asia badizie; bere huntarzünak bere haurttuer üzten tizie.

        17. Ni, aldiz, jüstizian agertüko nüzü zure begier; aseko nüzü zure loria agertü datienian.

 

 

GORANTZA XVII.

 

Dabidek erremestiatzen dü Jinkua goitherazi deitzolakoz bere etsaiak.

 

Jinkuaren sehiak, Dabidek huntü dien khantoria, Jaunaren uhuretan, etsaien eta Saulen eskietarik ideki zielakoz.

 

        1. Maithatüko zütüt, Jauna, ene indarra; Jauna, ene azkharzalia, ene ihes lekhia, eta ene soltazalia.

        2. Ene Jinkua, ene lagüntzale, hartan düket ene esparantxa.

        3. Ene atherbia, ene bizia begiratü deitan adarra, ene harzalia.

        4. Khant arrapikotsez deithüko düt Jauna; eta ene etsaietarik salbatüko niz.

        5. Heriotzeko minek üngüratü naie, eta gaxtokeriako txurrustek izi erazi.

        6. Ifernüko minek üngüratü naie, eta heriotzeko zephuek abanzüñi atzaman.

        7. Ene eskarniuan Jauna ganat egin düt heiagora, eta ene oihia Jinkua gana heltü da.

        8. Eta ene oihia entzün dü bere eliza saintütik, eta ene heiagora, aitziniala heltürik, sarthü zaio beharrietan.

        9. Lürra izitü eta ikharatü da, mendien erruak khordokatü eta iharrausi dirade, khexatü zeielakoz.

        10. Khia goratü da haren khexian, eta begithartetik sü phiztü zaio; inkhatzak garretan jarri dirade.

        11. Aphaltü dütü zeliak, eta eraitsi da; haren zankhopetan lanhua.

        12. Eta igaran da Kherübin gaña eta hegaltatü; hegaltatü aizen hegaletan.

        13. Ülhünpetan bere gordallia egin dü; bere thoxa erdian ezarririk, aideko lanho beltzetan.

        14. Haren begitharteko argiak lehertü dütü lanhuak, txitxer eta süzko inkhatz erauntsiak.

        15. Zelütik Jaunak ühülgü, eta Gaingainkuak oihü egin dü; txitxer eta süzko inkhatz.

        16. Eta flexü khaldüka hasi, eta barreiatü etsaiak, eta iñhazi parrastez harrit erazi.

        17. Hur begiak agertü, eta lür bolako erruak pikarraitü.

        18. Zure mehatziak, Jauna, eta zure khexiaren heguak.

        19. Zelü thinitik mezü igorri eta ni hartü, eta ühalditik idoki.

        20. Ene etsai azkarrener eta hügünt nündiener ideki nai, ni beno azkarragotü zielakoz.

        21. Ene bihotz mineko egünian ilhastera jin zeiztan; eta Jauna ene althe jarri da.

        22. Eta kanpo zabalialat eraman nai, bait' ere salbatü, hala nahi ükhen beitü.

        23. Jaunak emanen deit, ene züzenaren arabera; saria emanen deit, ene eskiak xuri diatien bezala.

        24. Jaunaren bide-zain egon beniz, gaizki ar' izan ezpeniz Jinkuaren eretzian.

        25. Haren jüjamentiak oro begietan beitütüt, eta bere jüstiziak ezpeteitzot araferatü.

        26. Harekila thona gabe nizate; eta begiratüko niz ene gaitzetik.

        27. Eta Jaunak phakatüko nai ene züzenaren arabera, eta ene eskien xahütarzüna ikhusten dükien bezala.

        28. Saintiareki saintü zirate, eta ogen gabiareki ogen gabe.

        29. Xahiareki xahü zirate, eta gaxtuareki gaxto.

        30. Popülü ahalkorra salbatüko beitüzü, eta begi oldartiak lürrialat eraziko beitütüzü.

        31. Zük phizten beitüzü, Jauna, ene litxer' argia, ene Jinkua, ene ülhünpiak arg' itzatzü.

        32. Zük gaitzialako lerragiatik begiratüko naizü, eta ene Jinkuak igaran eraziko nizü harrisi gaña.

        33. Ene Jinkuaren bidia garbi garbia; haren hitzak süian igaranik, hartan esparantxa dien güzien begirazalia beita.

        34. Jaunaz kanpo badeia beste Jinkorik? Edo gure Jinkua salbü zuin beste Jinko da?

        35. Indarrez ni üngüratü naien Jinkua, eta bide xahü hunian ezarri naiena;

        36. Orkhatzarenak bezala zankhuak berm'erazi deiztana, eta güne goretan ezarri naiena;

        37. Ene eskier güdükan erakhusten deiena. Ene besuak ezarri dütüzü, Jauna, letuzko üzteia bezala.

        38. Ene salbatzeko, zure heupia eman deitadazü, eta zure esküñaz etxeki naizü.

        39. Xüxentü eta eskolatü naizü, eta zure eskolan ikhasiko dit.

        40. Ebil günia zabaltü deitazü, eta ene ürhatsak eztütüzü flakatü.

        41. Ene etsaier jarraikiko nitzezü eta atzamanen ditit, eta enüzü ützüliko huak barreiartino.

        42. Porrokatüko tit; eztütüzü txüti egonen, ene zankho petara eroriko dütüzü.

        43. Güdükako azkhartü naizü, eta ene piala egotxi tüzü ene kuntra jaiki zirenak.

        44. Ene etsaier gibela ützül erazi deiezü, eta ni hügünt nüntienak arrabaskatü tüzü.

        45. Marraska egin dizie, bena nihurk ere eztitizü begiratü; Jaunari hel egin dizie, eta etziezü behatü.

        46. Xehekatüko ditit aizen erhautsa bezala; ohatüko ditit kharriken lohia bezala.

        47. Soltatüko naizü popülüko builtetarik; nazionen bürian ezarriko naizü.

        48. Ezagützen enien popülia eskü piala jin zait, ene maniak egin tü entzün tien bezañ sarri.

        49. Seme arrotzek hitz emanak ezteiztade etxeki; seme arrotzak zahartü dirade, eta mainkhütü bere bidexketan.

        50. Bizi bedi, Jauna, eta benedika ene Jinkua; lorietan daguela begiratzen naien Jinkua.

        51. Zük mendekatzen naizü, ene Jinkua; popüliak eskü pian ezarten deiztadatzü; ene etsaien khexütik soltatzen naizü.

        52. Eta ene kuntra jaikitzen direnak beno gorago ezarriko naizü; gizon gaxtua ganik eramanen naizü.

        53. Hortakoz aithortüko zütüt nazionen artian, eta khantoretan khantatüko dit, Jauna, zure izena.

        54. Hañ ederki begiratü beitü errege; Dabid, bere khristuari eta haren undokuer mendez mende ürrikaltzen beita.

 

 

GORANTZA XVIII.

 

Zeliak eta zelüko izarrek Jinkuaren photeria aithortzen düte. Zuin gaitz den Jinkuaren lege hunari jarraikitzia.

 

Dabiden ürhentzeko khantoria.

 

        1. Zeliek diote Jinkuaren loria, izarrek aldiz, haren eskien lanak.

        2. Egünak egünari eta gaiak gaiari ikhasten düte egia hori.

        3. Ezta mihirik ez eta mintzajerik hoien mintzua enthelegatzen eztienik.

        4. Lür orotara hoien mintzua, eta bazter güzietara hoien elhia hedatü da.

        5. Ber'egongia ezarri dü ekhi barnen; ohetik jaikiten den senhar gaztia üdüri dü.

        6. Jauzten da jiganta bezala ebilteko; zelü gañetik haren jauzgia,

        7. Haren builta zelü thinialano; nihur ere haren beruari ezin gorda.

        8. Jaunaren lege thona gabiak, ützül erazten arimak; Jaunaren jakilegua xüxenak zühürtarzün emaiten txipier.

        9. Jaunaren jüstizia xüxenek alageratzen bihotzak; Jaunaren manü argiak argitzen begiak.

        10. Jaunaren beldür saintia mendez mende igaraiten; Jaunaren egiazko jüjamentiak berberak xuritzen.

        11. Ürhia eta harri baliusak beno nahigarriago, eztia eta oraze eztiak beno eztiago dira.

        12. Zure sehiak begiratzen beitütü zure maniak, begiratze sari handi dikezü.

        13. Nurk dakitza bere ogenak? Ükhüz nezazü gorderik dütüdanetarik, eta zure sehia begia ezazü arrotzen gaxtokeriatik.

        14. Ene ogenek ezpanaie goithzen, thona gabe nükezü, ogen handienetik ükhüzirik.

        15. Ene elhiak ordian agradatüko zaitzü, eta ene bihotzeko gogua zurekila dükezü bethi.

        16. Jauna, ene lagüntzalia, eta ene ar'eroslia.

 

 

GORANTZA XIX.

 

Bere tropeki gerlarat duaneko Erregeren othoitzia.

 

Dabiden ürhentzeko khantoria.

 

        1. Entzün zitzala Jaunak eskarnioko egünian; Jakoben Jinkuaren izenak begira zitzala.

        2. Sokhorri igor deizazüla bere lekhü saintütik, eta Sioneko menditik begira zitzala.

        3. Ohart dadila egin diozün sakrifiziuaz, eta errerik eskentü deozüna agrada dakiola.

        4. Eman deizazüla zure bihotzaren arabera, eta zure goguak oro berma ditzala.

        5. Alageratüko gütüzü salbatü zielakoz, eta loriatüko ere Jaunaren izenian.

        6. Galthatzen deitzotzünak oro eman ditzatzüla Jaunak. Orai ezagütü dit Jaunak bere Khristua salbatü diela.

        7. Bere zelü saintütik behatüko zaio; bere beso azkharraz begiratüko dü.

        8. Hoiek orgen, eta hurak zamarien gañen salbatzen; gük, aldiz, gure Jinko Jaunaren izenari oihü egiten.

        9. Zephuan trabatürik erori dirade, gü, aldiz, jaiki gira eta txüti gaude.

        10. Jauna, errege salb'ezazü, eta beha zakiztkü oihü eginen deizügün egünian.

 

 

GORANTZA XX.

 

Erregeren eskerrak etsaiak garhaitü dütielakoz. Etsaien zorigaitza.

 

Dabiden ürhentzeko khantoria.

 

        1. Jauna, zure indarrian boztüko düzü errege, hanitx ere alageratüko salbatü düzülakoz.

        2. Nahi ziena eman derozü, haren ezpañen nahia eztüzü inganatü.

        3. Aitzintü zitzaio eztizko beneditzionetan; bürü gañen ezarri derozü harri baliusko khorua.

        4. Bizia galthatü zeizün, eta bethiko mendez mende lüzatü deiotzü bere egünak.

        5. Loria handitan düzü, salbatü düzülakoz; loria eta edertarzün handi eman derozü gaña.

        6. Mendez mende benedik'eraziko düzü; zure begithartiaz alager'eraziko düzü.

        7. Jaunian beitü esparantxa erregek, Gañgañkuaren ürrikaltarzünetik ezta igitüko.

        8. Zure etsai güziek sendi dezela zure eskia; zure esküñak ediren bitza hügüntzen zütienak oro.

        9. Labe gorri bezala ezarriko tüzü zure begitharteko sü-garren arruan; bere khexian Jaunak lots eraziko dütü, eta süiak janen.

        10. Haien azia gal eraziko düzü lürretik, eta haien arraza gizonen artetik.

        11. Gaizki egin beteizie; etziotzenak egin ahal goguan hartü tizie.

        12. Gibelialat ützül eraziko dütüzü, müthürra ükhüziko deiezü bere undarretan.

        13. Gora zite, Jauna, zure indarrian; khantatüko tizügü arrapikotsez zure indarren gorantzak.

 

 

GORANTZA XXI.

 

Goizako sokhorria.

 

Dabiden ürhentzeko khantoria, goizako sokhorriaren gañen.

 

        1. Jinkua, ene Jinkua, so gidazü. Zentako ützi naizü? Ene ogenen elhek hürrünt erazi ditazie salbamentia.

        2. Ene Jinkua, egünaz oihü eginen deizüt, eta enaizü entzünen; gaiaz ere bai, eta enizie bürü-ments baten hartüren.

        3. Zü güne saintian zaude, Israeleko loria.

        4. Zütan ükhen dizie gure aitek esparantxa, ükhen dizie esparantxa, eta soltatü dütüzü.

        5. Oihü egin deizie, eta salbatü tüzü; zütan ükhen dizie esparantxa, eta eztütüzü galdü.

        6. Ni, aldiz, lür xixari nüzü, eta ez gizon, gizonen laidogarri eta popülüko thügarri.

        7. Ikhusten nündienek oro trüfatzen nindizien; ezpañez mintzo zütüzün eta büria khordokatzen zizien.

        8. Erraiten zielarik: Jaunian esparantxa ükhen beitü, solta dezala arren Jaunak; salba dezala, maite dienaz geroz.

        9. Zük amaren sabeletik ideki naizü; ene esparantxa zütüt, amaren thitia nik ütziz gerozti.

        10. Sabeletik zure eskietara elkhi nüzü; amaren sabela nik ütziz gerozti ene Jinkua zirade; etzitiela niganik hürrünt.

        11. Eskarniua hüllan beita; eta ezpeitüt lagüntzale bat ere.

        12. Ergi saldo batek üngüratü nizü, zezen gizenek setiatü nizie.

        13. Ahua zabaltzen zizien ene iresteko lehu arrobari orrua giliak bezala.

        14. Hura bezala ixuri nüzü, eta ene ezür güziak barreiatü dütüzü.

        15. Bihotza sabel barnian jarri zitazü, hurtzen den ezkua bezala.

        16. Teilla bezala idortü zitazüt indarra, eta mihia aho garaian lothü; herioko erhautsialano eraman naizü.

        17. Txakür hanitxek üngüratü nizie; gaxtuen bilkhürak setiatü nizü.

        18. Zilatü diztatzie eskiak eta zankhuak; khuntatü diztatzie ezür güziak.

        19. Beha egon ziztatzü, eta begixtatü nizie; bere artian ene suñekuak phartitü tizie, eta ene arropak xorthian thiratü.

        20. Zük hatik, Jauna, eztezadazüla berant zure lagüntgua; artha zite ne begiratzeko.

        21. Jinkua, axkoratik begir'ezazü ene bizia, baita ere txakürraren ahaletik.

        22. Lehuaren ahotik begira nezazü; adar bakoitxaren adarretarik begir'ezazü ene aphaltarzüna.

        23. Ene anaier ezagüt eraziko diet zure izena, eta bilkhüra erdian laidatüko zütüt.

        24. Jaunaren beldür zieienak, laidezazie Jauna, loriezazie, ziek orok, Jakoben azitik elkhi zienek.

        25. Israelko azi güzia beldürretan egon dakiola, eztielakoz mesperetxatü, eta kasürik egin gabe ützi eskeliaren othoitzia.

        26. Ezteitalakoz begithartia ützüli, eta behatü zaitalakoz hersatü nitzaionian.

        27. Zuretako ene gorantza Bilkhüra handian; ene nahiküntiak erranen deitzot Jinkuari haren beldür dienen aitzinian.

        28. Janen düte eskelek, eta aseko dira; eta Jauna laidatüko düte haren bilha dabilenek; haien bihotzak biziko dirade mendez mende.

        29. Ohartüko dirade, eta Jauna ganat ützüliko lürreko bazter güziak.

        30. Eta nazionen etxekuek oro haren aitzinian othoitze eginen düte.

        31. Jaunaren beita nausigua, eta nazionen bürüzagia beitate.

        32. Lürreko gizenek orok jan düte eta othoitü; lürriala eraisten dien güziak iralliko dirade haren aitzinian.

        33. Eta ene arima biziko zaio, eta ene azia sehitüko.

        34. Horra datien giz'elia salhatüko dü Jaunak, eta zeliek salhatüko düte haren jüstizia, Jaunak eginik, sorthü behar dükien popüliari.

 

 

GORANTZA XXII.

 

Jinkua giz'elien artzañ; apairü handi emaiten deie, eta huntarzünez bethatzen tü.

 

Dabiden khantoria.

 

        1. Jaunak lagüntzen nai; eta deus mentsik eztüket, bazkagia hunian ezarri benai.

        2. Hazi nai hur indar emailiaren khantian, eta hatsa phitz erazi deit.

        3. Lagüntü nai xüxenguako bidexketan, bere izena dela kausa.

        4. Herioko itzal erdian ebilirik ere gaizkien axolik eztiket eneki beitzirate.

        5. Zure zaharua eta zure makhila, ene aholkiak dütüzü.

        6. Mahaña adelatü deitazüt aitzinian eskarniatzen naienen kuntra.

        7. Olio üsañdünez berekatü deitazüt büria; eta ene xalhü ordirazlia zuñen eder den!

        8. Eta zure ürrikaltarzüna undoti diket ene biziko egün orotan.

        9. Egon ahal nadin Jaunaren etxen egün hanitxez.

 

 

GORANTZA XXIII.

 

Bazter güzien nausiak, Jinkuak, bere egongia berhezi dü Sioneko mendian. Nur agertüko da harat Jaunaren aitziniala? Nulaz elizak eden ahal lio armaden bürüzagia?

 

Asteleheneko Dabiden khantoria.

 

        1. Jaunarena da lürra eta edeiten dütienak oro; mündia eta hanko ekhoiliar güziak.

        2. Itxasuaz goitiago egin beitü, eta ibaiez goitiago adelatü.

        3. Nur igaranen da Jaunaren mendiala? Edo nur baratüko da haren güne saintian?

        4. Eskiak ogen gabe dütiena, eta bihotza xüxen; arima bano ükhen eztiena; zin falsürik lagünari egin eztiena.

        5. Jauna ganik hark ükhenen dü beneditzione, eta Jinko Salbazalia ganik ürrikaltarzün.

        6. Holako da Jaunaren bilha ebilten dienen arraza, eta Jakoben Jinkuaren begithartia txerkhatzen diena.

        7. Zien borthak zabalt zatzie, printziak; bethiko borthak zabalt zizteie, eta sarthüko da loriazko erregia.

        8. Nur da loriazko errege hori? Jaun azkhar eta photeretsia, güdükako azkhar den Jauna.

        9. Zien borthak zabalt zatzie, printziak, bethiko borthak, zabalt zizteie, eta sarthüko da loriazko erregia.

        10. Nur da loriazko errege hori? Indarren Jauna, loriazko erregia.

 

 

GORANTZA XXIV.

 

Bihotz-min dienaren othoitzia. Jaunaren egia eta ürrikaltarzüna etzaio faltatzen Jaunian esparantxa ükheiten dienari.

 

Ürhentzeko Dabiden khantoria.

 

        1. Zure ganat, Jauna, altxatü dit ene arima; ene Jinkua, zuri fidatü beniz, enüzü ahalkegorritüko.

        2. Etzaiztadala trüfa ene etsaiak; zure althe dienak ezpeitia ahalke gorritüko.

        3. Gaxtokerian banoki ari dienak ahalke ditiela.

        4. Zure bidiak erakhuts itzadatzü, Jauna; ikhas itzadatzü zure bidexkak.

        5. Zure bidian lagünt eta eskola nezazü; zü beitzira Jinko ene Salbazalia, eta egün güzian ügüriki beitzütüt.

        6. Ohart zite zure ürrikaltarzünez, Jauna, eta bethi danik dütüzün ürrikaltarzünez.

        7. Ene gaztaroko ogenez etzitiela ohart, ez eta ere nik eztakidanetzez.

        8. Zure ürrikaltarzünaren arabera ohart zitzat, zure huntarzüna gatik, Jauna.

        9. Ezti eta xüxen Jauna, hortakoz lege emanen deie bidian gaizki-giler.

        10. Mantsuak lagüntüko tü bere xüxenguan, bere bidiak erakhutsiko deitze eztier.

        11. Jaunaren bide güziak, ürrikaltarzüna eta egia, haren jakileguaren eta jakileguen bilha dabilzenen.

        12. Zure izenaren amorekati, ene ogena pharkatüko deitazüt, Jauna, handi beita.

        13. Jaunaren beldür den gizona zuñ da? Eta zuñi ere hartü dien bideko legia Jaunak eman deiona?

        14. Bihotza hunki eginetan gozatüko zaio, eta haren aziak lürra ükhenen dü.

        15. Jauna haren beldür dienen bermia; eta bere ordeñia erakhutsiko deie.

        16. Ene begiak bethi Jaunari soz; zephotik idokiko beteitzat zankhuak.

        17. Sogin ezadazü, eta ürrikalt zakitzat, nihau beniz, eta eskele.

        18. Ene bihotzeko eskarniuak hanitxtü dütüzü, ene beharretarik idok nezazü.

        19. Ene aphaltarzüna eta ene eskarniua ikhus etzatzü, eta phark'itzadatzü ene ogenak oro.

        20. So gizü ene etsaier, hanitxtü beitira, eta hügüntü benaie ogenik gabe.

        21. Begira zadazüt ene arima, eta solta nezazü; enüzü ahalketüko, zütan beitüt esparantxa ükhen.

        22. Ogen gabe eta bihotzez xüxen dienak althe egon ziztadatzü, zure althe ninzalakoz.

        23. Jinkua, solt ezazü Israel bere eskarnio güzietarik.

 

 

GORANTZA XXV.

 

Bihotz xüxenak Jinkuari egiten deion othoitzia, gaxtuen artian ütz eztezan.

 

Dabiden ürhentzeko khantoria.

 

        1. Jüja nezazü, Jauna, ogengabeguan ebili beniz, eta Jaunian esparantxa hartürik ezpeniz flakatüko.

        2. Boroga nezazü, Jauna, eta ikher; erra itzadatzü errañak eta bihotza.

        3. Zure ürrikaltarzüna begien aitzinian beitüt, eta zure egian laket beniz.

        4. Enüzü jarri ezdeuskeriako bilkhüran; gaizki giletarat enüzü sarthüko.

        5. Gaxtuen bilkhüra hügün dit, eta enüzü jarriko sinhets gabekila.

        6. Ogen gaben artian ükhüziko tit eskiak; eta zure altharia üngüratüko dit, Jauna.

        7. Entzün ahal dezadan zure gorantzen botza, eta erran ditzadan zure miragarri güziak.

        8. Jauna, maithatü dit zure etxeko edertarzüna eta zure egongiako loria.

        9. Eztezazüla nahas ene arima sinhets gabeki, ene Jinkua, ez ere ene bizia gizon odolkhoieki.

        10. Gaizkiz zikhintürik ditizie eskiak, esküña aldiz dohañez betherik.

        11. Ni ogengabeguan ebili nüzü; eros nezazü eta ürrikalt zakitzat.

        12. Ene huña baratü düzü bide xüxenian; bilkhüretan laidatü zütüt, Jauna.

 

 

GORANTZA XXVI.

 

Bihotzez xüxen denaren othoitzia eskarniatürik denian. Jinkuaren eliza ikhusi nahi lüke.

 

Dabiden khantoria olioz berekatü züten beno lehen.

 

        1. Jauna ene argia eta ene salbamentia; nuen beldür nizate?

        2. Jaunak begiratzen deit bizia; nurk ikhar'eraziko nai?

        3. Gaizki giliak hüllantzen zaiztadanien ene aragien jatera.

        4. Etsai eskarniatzen naienak flakatü dirade eta erori.

        5. Armadak balia ere ene kuntra jüntatürik, ene bihotza lotsa gabe lizate.

        6. Joka ene kuntra has balia ere, hartan nik ükhen nio esparantxa orano.

        7. Gaiza bat Jaunari galthatü deiot, eta bilhatüko düt: ene Jaunaren etxen egoitia ene biziko egünetan;

        8. Haren huntarzünen ikhusteko, eta haren elizaren bisitatzeko.

        9. Bere thoxan gorde benai; gaitzen egünian begiratü benai bere thoxako gordallian.

        10. Botxü gañen ezarri nai, eta orai ene büria etsaiena beno goragotü dü.

        11. Üngüratü düt altharia, eta bere thoxan erho deiot oihüzko aberia; khant arrapikotsez laidatüko düt Jauna.

        12. Entzün ezazü, Jauna, egin deizüdan oihia; ürrikalt eta beha zakitzat.

        13. Ene bihotzak erran deizü; ene begiek txerkhatü zütie; zure begithartiaren bilha ebiliko nüzü.

        14. Eztezadazüla begithartia ützül; khexian etzitiela hürrünt zure sehia ganik.

        15. Lagüntzale egon zitzaizt; enezazüla ütz, eta mesperetxa, Jinko ene salbazalia.

        16. Aitak eta amak ützi benaie; Jaunak hatik hartü nai.

        17. Eman ezadazü zure bidiari jarraikitzeko legia, eta lagünt nezazü bidexka xüxenian, ene etsaiak diela kausa.

        18. Enezazüla ni eman eskarniatzen naiener; jakile gaxtuak elkhi beitira ene kuntra, eta haien gaxtokeria ber bera gezürstatü beita.

        19. Uste dit ikhusten dütüdala Jaunaren huntarzünak bizi dienen lürrian.

        20. Ügürük ezazü, Jauna, azkharki ari zite, emozü bihotzari indar, eta arrima zite Jauna ganat.

 

 

GORANTZA XXVII.

 

Bihotz minetan daguenaren othoitzia. Etsai gaxtuak galdüko dirade. Esker mila Jinkuari begiratü dielakoz khantore huntzalia.

 

Dabiden khantoria.

 

        1. Oihü eginen deizüt, Jauna; etziztadala ixilt, ene Jinkua, ihardesten ezpalin badeitazüt üdüri benizate hobialat eraisten dienen.

        2. Beha zite, Jauna, ene othoitzeko oihiari, zuri othoitzez naguenian, zure eliza saintialat eskiak eraikiten dütüdanian.

        3. Enezazüla herresta erabil ogen gileki, ez eta ere gal gaizki gileki;

        4. Bakiaz mintzo beitia bere hüllaner eta gaxtokeria beitüte bihotzian.

        5. Ordaria emezü bere egitaten arabera, eta bere gogoko gaxtokerien arabera.

        6. Phak'itzatzü bere eskü lanen arabera, eta emezü merexi düten saria.

        7. Eztitizie Jaunaren lanak enthelegatü, eta haren eskü lanen gatik, zük xehekatüko tüzü eta ez ar'eginen.

        8. Benedika dadila Jauna, ene othoitzeko oihiari behatü delakoz.

        9. Jauna ene lagüntzale eta begirazale, ene bihotzak hartan esparantxa ükhen, eta ni lagüntürik izan.

        10. Eta ene aragia harzara lilitü; nik arren gogo hunez laidatüko Jauna.

        11. Jauna bere popüliaren indarra, eta bere Khristoren salbamentien begirazalia.

        12. Salb'ezazü, Jauna, zure popülia, eta benedika zure züzena; zaint itzatzü eta altxa zurekila bethi artio.

 

 

GORANTZA XXVIII.

 

Tenpestako itxura. Eüria igorri dielakoz, Jaunari eskerrak.

 

Dabiden khantoria Tabernaklia ürhentü zenian.

 

        1. Ekhartzatzie Jaunari, Jinkuaren haurrak, ekhart itzotzie ahazartz hümiak.

        2. Ekhart etzotzie Jaunari loria eta uhure; bere izeneko loria ekhar ezozie Jaunari; othoit zazie Jauna bere heupe saintian.

        3. Jaunaren oihia hur gañetan; Jinko handiak ühülgü; Jauna üholdien gañen.

        4. Jaunaren botza indarrian; Jaunaren botza handitarzünian.

        5. Jaunaren botzak karraskatzen zühañak, Jaunaren botzak karraskeraziko Libaneko izeiak.

        6. Xehekatüko dütü Libaneko xahala bezala, edo adar bakoitxaren hümia bezala.

        7. Jaunaren botzak erdiratzen sü-garrak; Jaunaren botzak khordokatzen desertia, eta ikhar'eraziko Kadeseko desertia.

        8. Jaunaren botzak adelatzen orkhatzak, eta argitzen thartasiak; eta haren elizan orok erranen haren loria.

        9. Jaunak üholdia lürrian geldi'razten, eta Errege Jauna jarriko sekülakoz.

        10. Jaunak bere popüliari indar emanen; Jaunak bere popülia bakian benedikatüko.

 

 

GORANTZA XXIX.

 

Dabidek mila esker Jaunari osagarria eman deiolakoz.

 

Dabiden khantoria bere etxia egin zieneko.

 

        1. Laidatüko zütüt, Jauna, begiratü naizülakoz, eta ene etsaiak eztütüzülakoz ützi nitzaz alageratzera.

        2. Ene Jinko Jauna, oihü egin deizüt, eta sendotü naizü.

        3. Jauna, ifernütik idoki düzü ene arima; hobialat zuaztanen artetik salbatü naizü.

        4. Sonü egiozie Jaunari haren saintiek, eta laid'ezazie haren saintütarzünaren orhitzpena.

        5. Haren khexian zaflak, eta haren nahiküntian bizia.

        6. Arratsa nigarretan, eta goiza boztariuan.

        7. Nik hatik, enielarik mentsik, erran düt; eniz seküla igitüko.

        8. Jauna, zure huntarzünaz eman zineitan nik düdan ahal güzia.

        9. Zure begithartia baztertü deitazü, eta beldürrak hartü nizü.

        10. Oihü eginen deizüt, Jauna; eta ene Jinkua othoitüko dit.

        11. Ene hiltzetik zer probetxü date, hirotzera nuatekienian?

        12. Erhautsak ahal zütükia laida, edo erranen dia zure egia?

        13. Jaunak entzün nai, eta ürrikaltü zait; Jauna lagüntzera jin zait.

        14. Ene marraska boztariuala khanbiatü deitazü; jauntsi nien zakia ürratü deitazü, eta boztarioz üngüratü naizü.

        15. Ene lorian khant'arrapika zitzadan, bihotz min gabe; ene Jinko Jauna laidatüko zütüt mendez mende.

 

 

GORANTZA XXX.

 

Adixkidek ützirik gabezian denaren othoitzia.

 

Dabiden khantoria.

 

        1. Jauna, zütan ükhen dit esparantxa, enadila gal seküla; begira nezazü zure jüstiziaren arabera.

        2. Aphal ezazü ene ganat zure beharria; lehia zite ene hebentik idokitzera.

        3. Izan zite ene Jinko begirazalia eta ihes lekhia, salba nadin.

        4. Ene indarra eta ene ihes lekhia beitzira zü; eta zure izena dela kausa lagüntüko eta haziko naizü.

        5. Idokiko naizü gordallian hedatü deitaden zepho huntarik, ene begirazalia beitzirade.

        6. Zure eskietan ezarten dit ene hatsa, erosi benaizü, Jauna, egiazko Jinkua.

        7. Hügüntzen dütüzü probetxü gabe ezdeuskerier beha dienak.

        8. Nik hatik esparantxa ükhen dit Jaunian; boztariotüko nüzü eta alageratüko zure ürrikaltarzünian.

        9. Ikhusi beitüzü ene aphaltarzüna, beharretarik salbatü düzü ene arima.

        10. Enaizü urthuki ene etsaien eskietara, ene zankhuak ezarri tüzü güne larguan.

        11. Ürrikalt zakitzat, Jauna, eskarniuan beniz; khexian begia, arima eta sabela izitü ziztatzü.

        12. Hertzen beitzait bihotz minetan bizia, hertzen beitzaiztat urthiak marrasketan.

        13. Gabeziak flakatü ditazüt indarra, eta ezürrak thüstotü.

        14. Laidogarritü nüzü ene etsai güzien artian eta ene aizuen artian ere; ene ezagünak izitzen ditit.

        15. Ene ikhusliak ihes zuatzün nitarik; ahatzirik niagozü haien bihotzian hilik bezala banintz.

        16. Untzi phorrokatü bat bezalakotü nüzü; khantian nütienek egiten zeitaden mehatxia entzün beitüt.

        17. Ene kuntra algarganatü zienian, hitz hartü zizien bizia idoki behar zeitadela.

        18. Nik, aldiz, zütan esparantxa ükhen dit, Jauna. Erran dit: Zü ene Jinkua zirade; ene gora beherak zure eskietan tüzü.

        19. Idek nezazü ene etsaien eskietarik, eta lasterkatzen naienetarik.

        20. Zure begithartia argi zazü zure sehiaren gaña; salba nezazü zure ürrikaltarzünian. Jauna, enadila gal zuri hersatü beniz.

        21. Sinhets gabiak ahalke ditiela eta eraman ifernialat; ezpañ falsiak mütü ditiela.

        22. Gaxtokeriaz mintzo beitira jüsto denaren kuntra bere ürgüllü mesperetxazalian.

        23. Zuñen handi den, Jauna, zure eztitarzünezko üthürria, beldür zaitzünentako gorde eta begiratzen düzüna!

        24. Zorhitü düzü zütan esparantxa dienentako, gizon semen aitzinian.

        25. Gordeko dütüzü zure begitharteko gordallian, gizonek thürbüst eztetzen.

        26. Begiratüko tüzü zure tabernaklian mihi kolpü gaxtuetarik.

        27. Benedika bedi Jauna, agertü beitü enetako dien ürrikaltarzün miragarria ene hiri azkhar batetan sar eraztez.

        28. Nik hatik erran nien ene gogo lehian: Jaunak enai ikhusi nahi.

        29. Hortakoz behatü zia ene othoitze-oihiari, oihü egin deizüdanian.

        30. Maith'ezazie Jauna, haren saintü güziek, egia txerkatzen beitü Jaunak, eta merexi dien saria emanen beitü ürgüllütsier.

        31. Azkharki ari zizte, bihotz hun har zazie, Jaunian esparantxa düzien güziek.

 

 

GORANTZA XXXI.

 

Ogen gabe denaren dohatsütarzüna; Jaunak ikhasiko beteitzo bere egin bidiak, eta zori gaitzetik begiratüko beitü.

 

Eskolatzeko Dabiden khantoria.

 

        1. Dohatsü dira gaizkiak pharkatürik dütienak, eta ogenak estalirik dütienak.

        2. Dohatsü Jaunak ogenik eman ezteion gizona, eta falsükeriarik goguan eztiena.

        3. Ixiltü beniz, xuritü zaitzat ezürrak oihüz ari nintzalarik egün orotan.

        4. Gaiaz eta egünaz zure eskia gogortü beita nitan gaña, ützüli nüzü ene dolorian, ilhorriak txistatürik.

        5. Ezagüt erazi deizüt ene ogena, eta ene gaizkia eztit gorde.

        6. Erran dit: Nihauren kuntra Jaunari aithortüko derot ene gaizkia. Eta zük pharkatü deitazüt ene gaxtokeriazko ogena.

        7. Hortakoz saintü den nur nahik othoitze eginen deizü behar bezalako tenorian.

        8. Eta ühaldi handiak, hedatzen diatienian, eztütüzü haren ganat hüllantüren.

        9. Zü zirade ene ihes lekhia üngüratürik nizan eskarniuan; zük, ene boztariua, idek nezazü üngürian dütüdan etsaien artetik.

        10. Emanen deizüt enthelegia, eta erakhutsiko ebili behar dükezün bidia; ene begiak etxekiko ditit zütan gañen.

        11. Etzizteiela izan ezagützerik eztüten zamaria eta mandua bezala;

        12. Kabastüriaz eta xarrantxaz tink ezezü mathela, eta etzaitzü hüllantüko.

        13. Ogen giliarentako azote kolpü franko; Jaunian esparantxa dükiena, aldiz, ürrikaltarzünez üngüratürik.

        14. Botz zizte Jaunian, eta alagera ziek jüstuak; eta loria zizte bihotzez xüxen zireien güziak.

 

 

GORANTZA XXXII.

 

Khantazaliak khümitatzen tü jüstuak Jinkuaren laidatzea, ahal eta huntarzün handi dielakoz.

 

        1. Jüstuak, boztario zizteie Jaunian, haizü beita bihotzez xüxen dienek laida dezen.

        2. Sonüz laidezazie Jauna; khant arrapikotsez ari zitzoie hamar hedezko soniareki.

        3. Khant ezozie khantore berri, untsa egiozie sonü botza eztitürik.

        4. Jaunaren elhia xüxen beita, eta haren obra güziak fidel beitira.

        5. Maite tü ürrikaltarzüna eta jüstizia; Jaunaren ürrikaltarzünak lür güzia bethe.

        6. Jaunaren hitziala bermatü zeliak, haren ahoko phütza haien indar güzia.

        7. Jaunak biltzen itxasoko hurrak xahakuan bezala, eta bere huntarzünetan ezarten osinak.

        8. Jaunaren beldürt dadila lür güzia, hanko ekhoiliar güziak latz ditiela.

        9. Mintzatü beita, eta gaizak egin beitia; manhatü beitü, eta ezdeusetarik zerbaitü beitia.

        10. Jaunak barreiatzen nazionen goguak; ezdeuserazten aldiz popülien phensamentiak, ezdeus erazten ere Printzien goguak.

        11. Jaunaren goguak aldiz mügarik ez; haren bihotzeko goguak arrazatik arrazala igaraiten.

        12. Dohatsü Jauna Jinkotako dien nazionia; eta bere huntarzün phartetako berhezi dien popülia!

        13. Jaunak zelütik so gin, eta ikhusi gizonen seme güziak.

        14. Beretako adelatü dien egongiatik so gin dü lürreko ekhoiliar güzien gaña.

        15. Bater bester ere bihotza ekheitü deie, eta ezagützen dütü haien obrak oro.

        16. Bere indar handiak eztü salbatzen errege, bere indar borthitzak eztü salbatüko jiganta.

        17. Gizonaren salbatzeko zaldia mendregi; huner indar handia salbatzeko eskaz.

        18. Bere begiak Jaunak beldürt zaitzonen gañen, eta haren ürrikaltarzünari beha diaguenen gañen.

        19. Heriotzetik idok ditzan haien arimak, eta haz ditzan gose dienian.

        20. Gure arima Jaunaren erphai, gure lagüntzalia eta begirazalia delakoz.

        21. Gure bihotza hartan alageratüko delakoz, eta haren izen saintian esparantxa dükegülakoz.

        22. Jauna, zure ürrikaltarzüna gütan gaña ager bedi, zütan esparantxa ükhen dügün bezala.

 

 

GORANTZA XXXIII.

 

Dabidek Jinkuari esker emaiten Jetheko erregiaren eskietarik salbatü dielakoz.

 

Dabidi, begithartia Abimelekhen aitzinian khanbiatü zienian, eta Abimelekhek juaitea ützi zienian.

 

        1. Ordü oroz benedikatüko düt Jauna, haren laidoriua bethi düket ahuan.

        2. Jaunian loriatüko ene arima; entzün nezela mantsuek eta boztario ditiela.

        3. Errazie eneki Jaunaren handitarzüna, eta khanta dezagün goraki haren izena.

        4. Jauna txerkatü düt, eta behatü zait, eta ideki nai ene eskarnio güzietarik.

        5. Haren ganat hüllant zizte, eta argi; zien begithartiak eztirade ahalkez gorritüko.

        6. Eskele hunek oihü egin dü eta Jaunak entzün eta salbatü eskarnio orotarik.

        7. Jaunaren Aingüriak üngüratüko beldür zaitzonak, bai eta laxatüko.

        8. Txest'ezazie eta ikhus zuñ ezti den Jauna; dohatsü hartan esparantxa dien gizona.

        9. Jaunaren beldür egon zizteie haren saintü güziak, ezpeitüte deus mentsik haren beldür dienek.

        10. Aberatsak eskeletü eta gosetü, Jaunaren bilha dabilzaner aldiz ez aphürtüko huntarzüna.

        11. Tziauste haurrak, beha zakiztade, erakhutsiko deiziet Jaunaren beldürra.

        12. Zuñ da bizia eta egün hunak nahi dütien gizona?

        13. Gaitzetik begira zure mihia, zure ezpañetarik eztadila elkhi falsükeriarik.

        14. Gaitzetik hürrünt eta hunki egizü, txerkhezazü bakia eta hari jarraik zite.

        15. Jaunaren begiak jüstuer, eta haren beharriak haien othoitzer beha.

        16. Jaunaren beltzuriak aldiz gaizki gilen; haien ohizpena gal eraz dezan lür gañetik.

        17. Jüstuek oihü egin, eta Jaunak hurak entzün, eta bere eskarnio güzietarik soltatü.

        18. Bihotzetik eskarniatürik dienen unduan Jauna; eta izpiritüz aphal dienak salbatüko dütü.

        19. Jüstuen eskarniuak hanitx; Jaunak haietarik orotarik salbatüko dütü.

        20. Haien ezürrak oro begiratzen Jaunak; ezür bat ere ezpeitzaie hautsiko.

        21. Ogen gilen heriotzia gaxto gaxtuena; eta jüstua hügün dütenak ogen gile dirate.

        22. Jaunak erosiko bere mañaten arimak; eta Jaunian esparantxa dütenek ez eginen ogenik.

 

 

GORANTZA XXXIV.

 

Dabiden othoitzia eskarniatzen dütelarik.

 

Dabidi.

 

        1. Jüj'itzatzü, Jauna, eni ogen egiliak, armak khent zetzü ene kuntra güdükazaler.

        2. Hart zatzü armak eta esküta, eta lagüntzera jin zakitzat.

        3. Zure ezpata llabürra idek ezazü kopatik, eta üngüra itzatzü ene lasterkerazliak. Ene arimari errozü: Hire salbazalia nük ni.

        4. Ahalkez gorri ditiela bizia ideki nahi deitadenak.

        5. Irall ditiela eta ahalkez gorri, ene kuntra gogo gaxtuetan horra dienak.

        6. Izan ditiela aiziak dabilan erhautsa bezala; eta Jaunaren aingüriak urixki ditzala.

        7. Ülhünt eta lein dadila haien bidia; eta Jaunaren aingüriak lasterka ditzala.

        8. Ogen gabe gorde beteite bere zephua ene hil erazteko, baita ere laidogarritü ene arima.

        9. Uste eztien zepho bat hel dakiola, eta enetako gorde dien hartan atzaman dadila, eta eror dadila ber zephuala.

        10. Ene arima hatik boztariotüko Jaunian, eta gozatüko bere Salbazalian.

        11. Ene ezürrek orok erranen: Jauna, nur da zure üdüri?

        12. Eskelia idekiten düzü hura beno azkharrago dien etsaien eskietarik; emütsa eta praubia ere arrogatzen dütienetarik.

        13. Jakile gaxtuek jaikirik enakitzanak galthatzen ziztatzien.

        14. Hunkien ordari gaizki egiten zitazien, bizia ideki nahi betzeitaden.

        15. Nik hatik gaizkiz ari zeiztalarik zakia jaunsten nizün;

        16. Baruan ematzen nizün ene arima, eta ene othoitziaz ihiztatzen bihotza.

        17. Aizuari eta anaieri bezala plazer egin nahi niezün, eta aphaltzen nündüzün phenetan eta doloretan bezala.

        18. Eta boztariotürik ene kuntra algarganatü tüzü; azotatü nizie nik jakin gabe zentako.

        19. Barreiatü dütüzü, eta ez dolütü; therritatü nizie baita ere borogatü; ihikixtatü nizie, eta hortzak karraskaz erabili tizie.

        20. Jauna, nuiz zabaltüko tüzü begiak? Haien gaxtokeriatik idek ezadazü bizia, lehu hetarik idek ezazü ene bizi bakhoitxa.

        21. Aithortüko zütüt bilkhüra handian, popülü salduaren artian laidatüko zütüt.

        22. Ene gatik eztitiela alagera, ogen gabe kuntra dütüdanak, ogen gabe hügüntzen nütenak, eta adixkideguako kheñü egiten deitenak.

        23. Bakian mintzatzen ziztadatzün bai, bena bere khexian lürrari mintzo zienian, falsükeria zizien goguan.

        24. Ahua zabaltü dizie ene kuntra, eta erran: Bihotz hun, bihotz hun, gure begiek ikhusi beitie.

        25. Ikhusi beitüzü, Jauna, etzitiela ixilt. Jauna, ez hürrünt nitarik.

        26. Jaiki zite eta loth ene jüjamentiari; ene Jinkua eta ene Jauna, debek'ezazü ene egitekua.

        27. Jüja nezazü zure jüstiziaren arabera, ene Jinko Jauna, eztitiela alagera ni goithürik.

        28. Bere bihotzian eztezela erran: Hots, hots, boztario gitien. Eztezela erran: Hura iretsi dügü.

        29. Ene gaitzez alageratzen dienak, ahalkez gorri ditiela.

        30. Ene kuntra gaizki mintzo dienak ahalkez gorri ditiela.

        31. Boztario eta alagera ditiela ene jüstizia nahi dütienek, eta bethi erran dezela: Loria dadila Jauna, haren sehiaren bake nahi dütenek.

        32. Eta ene mihiak iaurriko dizü zure jüstiziaren berria, eta zure gorantza egün oroz.

 

 

GORANTZA XXXV.

 

Gaxtuen sinhets gabegua. Jinkuaren egia eta ürrikaltarzüna.

 

Ürhentzeko Dabidi, Jinkuaren sehiari.

 

        1. Jüsto eztenak bere goguan erran dü ogen egin nahi diela. Jinkuaren beldürrik eztü begien aitzinian.

        2. Haren eretzian falsüki ari izan da, hala nula bere gaxtokeriak hügünt erazi beitü.

        3. Haren ahoko elhiak gaxtokeria eta falsükeria; hunki egiten eztü nahi ükhen ikhasi.

        4. Bere ohian gaizkiari gogoz zaguen, bide gaxto güzietan baratü da, eta malezia eztü hügüntü.

        5. Zelian, Jauna, zure ürrikaltarzüna, eta zure egia odeien gañen.

        6. Zure jüstizia Jinkuaren mendiak bezala, zure jüjamentiak osina bezañ barna.

        7. Jauna salbatüko tüzü gizonak eta aberiak, hanixtü düzün bezala zure ürrikaltarzüna, ene Jinkua.

        8. Gizonen haurrek esparantxa dikezie zure hegalen atherbian.

        9. Orditüko tüzü zure etxenko ekhoitzpenian; edatera emanen dereizü zure gozagarriko ühaitzetik.

        10. Zütan delakoz biziko üthürria, eta zure argian ikhusiren dügülakoz argia.

        11. Hed'ezazü zure ürrikaltarzüna ezagützen zütenetara, eta zure jüstizia bihotzez xüxen dienetara.

        12. Ürgüllütsiaren zankhua etzakitala helt; eta enezala igi ogengiliaren eskiak.

        13. Han erori tüzü gaizki ari zienak; ohiltü tizie, eta txüti eztütüzü egon ahal izan.

 

 

GORANTZA XXXVI.

 

Erakhutspen zorigaitzian dienentako.

 

Dabiden khantoria.

 

        1. Etzitiela gaxtuen dohatsütarzünaren bekhaitz izan; etzitiela gaizki gilen bekhaitz izan.

        2. Idortüko beitira belharra bezañ bertan, baita eihartüko ere baratzeko lanthariak bezañ bertan.

        3. Esparantxa ükhazü Jaunian, eta hunki egizü; eta egon zite lürrian, eta hanko huntarzünez haziko zirade.

        4. Goza zite Jaunian, eta emanen deitzü zure bihotzak galthatzen deitzonak.

        5. Jaunari agert ezozü zure bidia, eta hartan esparantxa ükhazü eta behar düzüna eginen deizü.

        6. Eta argia bezañ xuri ekhitatüko dizü zure jüstizia, eta zure jüjamentia ügerdiko ekhia bezala.

        7. Zaude Jaunaren eskü pian, eta othoitze egiozü. Etzitiela bekhaitz gizon gaizki egiliari, bere bidian zorihun dielakoz.

        8. Begira zite khexatzetik, eta khexügua ütz ezazü; bekhaitz etzitiela gaxtotü nahiz.

        9. Gaizki giliak arrabaskatürik izanen beitira, Jaunaren althe dienek, aldiz, lürra dikezie bere phartetako.

        10. Orano aphürtto bat, eta gaizki gilia galdüko; haren egongia txerkatüko düzü, eta ez edirenen.

        11. Mantsuek aldiz lürra dikezie bere phartetako eta gozatüko tüzü bake handian.

        12. Ogen gilia beha daukezü jüstuari, eta haren kuntra karraskatüko tizü hortzak.

        13. Jaunak aldiz erri eginen diozü, ikhusi beitü haren egüna heltüko dela.

        14. Kopatik ogen gilek ideki ezpata; hedatü bere üzteia.

        15. Eskeliaren eta emütsaren egoxteko, bihotzez xüxen dienen erhaiteko.

        16. Berer ezpata bihotzian sarth zakioiela eta haien üzteia phorroka dadila.

        17. Jüstuak hobiago dü güti ükheitia, ezi ez ogen gilen huntarzün handiak.

        18. Ogen gilen besuak phorrokatüko beitirade; Jaunak aldiz bermatüko jüstuak.

        19. Badakitza Jaunak thona gabe dienen egünak, eta haien huntarzün phartiak mendez mende irañen.

        20. Aro gaitzian eztirade galdüko, eta gosetezko egünetan aseren dirade.

        21. Ogen giliak galdüko beitira. Jaunaren etsaiak, aldiz, uhuretan goratü bezañ sarri eroriko dirade eta khia bezala hurtüko.

        22. Jesanen dü ogen giliak, eta eztü phakatüko zorra; jüstuak, aldiz, ürrikaltürik karitatia egiten.

        23. Jauna hunetsiten dütenek lürra düke huntarzüntako, gaitzetsiten dütenak, aldiz, galdüko dirade.

        24. Jaunak lagüntüko gizonaren ürhatsak, haren bidia agradatüko betzaio.

        25. Erorten datienian ezta phorrokatüko, Jaunak besapetik etxekitzen beitü.

        26. Gazte izanik, zahartü niz; eta eztüt ikhusi jüstua thüstatürik, ez ere haren haurrak ogi galtho.

        27. Egün oroz karitate egiten eta pherestatzen ari da; haren azia hunetsitürik date.

        28. Gaizkitik begira zite, eta hunki egizü, eta egon zite mendez mende.

        29. Jaunak xüxentarzüna maite beitü, eta bere saintiak ezpeitütü ütziko; begiratüko beitütü bethiko.

        30. Jüsto eztienak kastigatürik dirate, eta sinhets gaben azia galdüko da.

        31. Jüstuek aldiz ükhenen düte lürra bere huntarzüntako, eta hartan gañen egonen dirade mendez mende.

        32. Jüstuaren ahotik zühürtzia, haren mihitik xüxengua.

        33. Bere Jinkuaren legia bihotzian dü; ebiltian ezta behatztopatüko.

        34. Ogen gilia beha dago jüstuari, haren hil eraz nahiz.

        35. Jaunak hatik eztü haren eskietan ütziko, ezteio ere ogenik emanen, gaizkigilia jüjatzen dükienian.

        36. Ügürük ezazü, Jauna, eta haren bidia begira, altxatüko zütü ükhen ahal dezazün lürra huntarzüntako, hori ikhusiko düzü ogen giliak galdü diatienian.

        37. Handi handitürik ikhusi dit sinhets gabia Libaneko zühañak bezañ lüze.

        38. Igaran nüzü, eta hurtü zitazü, txerkhatü dit eta zen lekhia eztit ediren.

        39. Xahü egon, eta xüxenguari jarraik zite, bakezko gizonak beitüzke undoriuak.

        40. Jüsto eztienak, aldiz, batetan galdüko dütüzü, eta undoriuak hilen zitzetzü.

        41. Jüstuen osagarria hatik Jauna ganik, haien begirazalia beita eskarnioko aruan.

        42. Jaunak lagüntüko eta soltatüko tü; ogengiletarik idokiko tü eta salbatüko, hartan esparantxa ükhen dütelakoz.

 

 

GORANTZA XXXVII.

 

Egin dütien ogenen pharkamentia galthatzen dü Dabidek.

 

Dabiden orhitzpenezko khantoria, nesken egüneko.

 

        1. Jauna, enezazüla hez zure fürian, ez eta ere kaztiga zure khexian.

        2. Zure flexek txistatü benaie, eta zure eskia nitan gaña phezatü beita.

        3. Zure khexiaren aitzinian aragia osagarri gabe dit; ene ogenen ikhustian ene ezürrek bakerik eztizie.

        4. Ene gaizkiek büria gaintitü beteitade, eta ezin egar diodan haxe batek bezala lehertzen benaie.

        5. Hirotü eta ürrinstatü ziztatzü ene zauriak, ene ertzokeria dela kausa.

        6. Miseriaz bethe nüzü, eta lürrialat künkürtü; bihotz min handitan nabilazü egün orotan.

        7. Ene errañak gezürrezko gogoz bethe beitira, sendo den larrü buxirik ezpeitüt.

        8. Samintürik eta ethenik nündüzün; ene bihotzeko heiagorak orrua egin erazten betzeitan.

        9. Jauna, ene nahiküntia oro zure aitzinian; eta ene heiagora etzaizü gorderik.

        10. Bihotza phanpaz ari zitazü; indarra galdü dit, begien argia ere bai, ezpeita haboro enekila.

        11. Ene adixkidiak eta ene askaziak hüllantü tüzü, eta ene kuntra txütitü.

        12. Ene khantian zienak, aldiz, hürrüntü dütüzü, eta bizia ideki nahi zeitanek bortxatzen nindizien.

        13. Eta ni galdü nahi nündienek orok ezdeuskeriak ziotzien, eta egün orotan falsükerietan zizien bere gogua.

        14. Nik hatik enitizün entzüten, gor banintz bezala, enizün ere ahua zabaltzen, mütü banintz bezala.

        15. Eta jin nüzü entzüten eztien gizon bat bezala, eta ihardesteko ahuan mihiik eztiena bezala.

        16. Zütan esparantxa ükhen beitüt, Jauna, behatüko zitzaitat, ene Jinko Jauna.

        17. Erran beitüt: Nitan gañen eztitiela alagera ene etsaiak, ene zankhuak ikhara zielakoz, sobera mintzatü beitira nitzaz.

        18. Ni azote khaldientako prest beniz, eta ene bihotz mina aitzinian beitüt bethi.

        19. Aithortüko beitüt ene gaizkia, eta goguan beitüket bethi ene ogena.

        20. Ene etsaiak hatik bizi tüzü, eta ene kuntra azkhartü, eta ogen gabe hügüntzen naitenak hanitxtü dütüzü.

        21. Gaizkiak hunkien ordari emaiten dütenek phorrokatzen nindizien hunki egiten ari nintzalakoz.

        22. Enezazüla ütz, ene Jinko Jauna, etzitiela hürrünt eneganik.

        23. Ene lagüntzea lehia zite, Jauna, Jinko ene salbazalia.

 

 

GORANTZA XXXVIII.

 

Zunbat llabür den bizia.

 

Ürhentzeko, Dabidek Idithüni hunto zeion khantoria.

 

        1. Erran düt: Begiratüko dütüt ene bidiak, mihiaz ogenik egin eztezadan.

        2. Xarranxa bat ene ahuari ezarri deiot ene kuntra jaikiten zelarik ogen gilia.

        3. Ixiltü niz eta lürrialat aphaltü; ixiltü niz hitz hunen erraitetik ere, eta ene bihotz mina ara berritü da.

        4. Barnian berotü zait bihotza, eta gogokan ari nintzalarik süia gartü zait.

        5. Eta erabili düt ene mihia erraiteko: Erakhuts ezadazü, Jauna, ene ürhentzia.

        6. Ene egünen saldua nulako den, jakin dezadan zunbait dütüdan orano bizitzeko.

        7. Zük izartü beitütüzü ene egünak, eta haien lüzetarzüna ezdeus bezala beita zure aitzinian.

        8. Gizon bizi dena ezdeuskeria bat beita.

        9. Egiazki itzala bezala beitua gizona, eta probetxü gaberik eskarniatzen beita.

        10. Diharü athetzen ari da, eta eztaki nurentako athetzen dütien.

        11. Eta orai zer da nik ügürikitzekua? Eza ene Jauna? Ene huntarzün güzia zütan düzü.

        12. Solta nezazü ene ogen orotarik, laidogarritü benaizü ertzuaren aitzinian.

        13. Ixiltü nüzü, eztit ahua zabaltü ere, hori zük egin düzülakoz. Eztezadazüla haboro eman azote khaldürik.

        14. Engoxatü nüzü zure eskü zaparten indar pian. Gizona zaflatü düzü bere gaxtokeriaren gatik.

        15. Haren arima eiharterazi düzü añharba bezala. Zinzinki probetxü gabe eskarniatzen düzü gizona.

        16. Beha zite, Jauna, ene othoitziari eta heiagorari; entzün itzatzü ene nigar zipak.

        17. Etzitiela ixilt, zure aitzinian arrotz eta bidejant baniz ere, ene aita güziak izan dien bezala.

        18. Thai eman ezadazü, freska nadin, hebentik juan beno lehen sekülakoz.

 

 

GORANTZA XXXIX.

 

Profetaren eskerrak Jinkuari, langer handi batetarik ideki dielakoz.

 

Ürhentzeko khantoria Dabidek Dabidi.

 

        1. Debeiatü gabe ügüriki düt Jauna, eta behatü zait.

        2. Eta entzün tü ene othoitziak, eta ideki nai miseriako mala zilotik.

        3. Zankhuak zenda gañen ezarri deitzat, eta lagüntü tü ene ürhatsak.

        4. Eta ahuan ezarri deit khantore berri bat, ene Jinkuari khantatzeko.

        5. Hanitxek hori ikhusiko, eta beldürtürik Jaunian esparantxa hartüko.

        6. Dohatsü Jaunaren izenian esparantxa dien gizona, ezdeuskerier eta falsükeria ertzuer behatü eztena.

        7. Miragarri hanitx egin tüzü zük, ene Jinko Jauna, zure goguen parerik ezpeita,

        8. Erran ditit bai, eta haiez ere mintzatü nüzü, bena hanitxegitü dütüzü.

        9. Dohañak eskent zeitzien eztüzü nahi ükhen; beharriak hatik huntü deiztadatzü.

        10. Abere errerik ezteitazü galthatü ene ogenaren sari. Erran dit arren ordian: Soizü, nihau horra nitzaizü.

        11. Libriaren thinian izkiribatürik düzü, zure nahiküntia egin behar düdala. Hori egin nahi dit, ene Jinkua, eta zure legia bihotz erdian dit.

        12. Zure xüxentarzünaren berri eman dit bilkhüra handitan; eztitit ezpañak zerratüko; hori zük badakizü, Jauna.

        13. Zure xüxengua eztit gorde, Jauna, ene bihotz barnen; zure egia eta zure ürrikaltarzün huna barreiatü ditit kanpuan.

        14. Zure ürrikaltarzüna eta zure egia eztitit gorde jente salduer.

        15. Zük hatik, Jauna, eztetzatzüla nitarik hürrünt zure ürrikaltarzünak; zure ürrikaltarzüna eta zure egia bethi zürkhaitz egon betzaitzat.

        16. Gaitz khunt' ahal eztien eli batek üngüratü nizie; ene gaizkiek atzaman nizie, eta eztitit ikhusi ahal ükhen.

        17. Ene bürüko bilhuak beno hanitxagotü dütüzü, eta bihotza galdü dit.

        18. Ene soltatzia plazer dakizüla, Jauna; sogidazü, Jauna, eta lagünt nezazü.

        19. Nahas ditiela eta ahalkez gorri ene biziaren bilha dabiltzanak, haren ideki nahiz.

        20. Gibelialat ützül ditiela, eta ahalkez gorri gaitz nahi deiztadenak oro.

        21. Behala ahalkez gorri ditiela ene trüfatzeko erraiten deitenak: Hots, hots.

        22. Boztario eta alagera ditiela zure bilha dabiltzanak oro eta erran dezela bethi: Handi dadila Jinkua, zütarik horra den salbamentia maite dütenek.

        23. Ni hatik eskele eta emüts nüzü; Jaunak arthatzen nizü.

        24. Ene lagüntzalia eta ene begirazalia zü zirade. Ene Jinkua etzitiela berant jin.

 

 

GORANTZA XL.

 

Dohatsü dira aholkazaliak eta erien ikhustera juailiak.

 

Ürhentzeko khantoria Dabidek Dabidi.

 

        1. Dohatsü eskeliaren eta emütsaren beharrak enthelegatzen tien gizona! Egün gaitzian Jaunak begiratüko dü.

        2. Begira dezala Jaunak eta lüzaz bizi eraz, eta lürrian dohatsü eraz, eta eztezala ützi bere etsaien nahiala erortea.

        3. Jaunak eman dizola sokhorri bere etzangia dolorezkuan; ohia egin derozü, Jauna, eri zaguen denboran.

        4. Nik, aldiz, erran dit: Ürrikalt zakitzat, Jauna, sendo ezadazüt arima, ogen egin beitüt.

        5. Ene etsaiek gaizkiz xahatü nizie ziuelarik: Nuiz hilen da eta galdüko haren arima?

        6. Eta nurbait ikhustera jiten bazeitan, ezdeuskeriaz mintzo zitadazün, haren bihotzian gaxtokeria franko athetü beita.

        7. Kanporat elkhi unduan ber gisan ere mintzo zütüzün.

        8. Ene kuntra koxelüka mintzo zütüzün ene etsai güziak, eni gaizki egiteko gogo beitzüten.

        9. Solaz txar bat ene kuntra iaurri dizie: Lo daguena ezteitia iratzar eta araphitz.

        10. Eneki bakian bizi zen gizonak, zuñi ere fida benintzan, ene ogia jaten zienak, bere traidorekeria agert erazi ditazü.

        11. Ürrikalt zakitzat, arren Jauna, eta ara phitz eraz nezazü, eta ordaria emanen diet.

        12. Ezagütü dit maite naizüla, ene etsaia nigatik eztelakoz alageratüko.

        13. Ogen gabe nizalakoz, hartü naizü zure estalgi pian, baita ere bethiko bermatü zure aitzinian.

        14. Benedika dadila, Jauna, Israeleko Jinkua, mendez mende. Halabiz, halabiz.

 

        Khantoren bigerren libria.

 

 

GORANTZA XLI.

 

Khantore huntzaliak Jaunaren eliza ikhusi nahi lüke. Elüke nahi galtha dezen, nun da zure Jinkua.

 

Ürhentzeko Khoreen semen erakhutspena.

 

        1. Nula ere orkhatzak hasperen egiten beitü üthürriko huretara, hala hala ene bihotzak zure gana, Jauna.

        2. Jinko azkhar eta bizi denaz ene arima egarri. Nuiz heltüko niz eta agertüko Jinkuaren aitziniala?

        3. Gaiaz eta egünaz nik nigarrak hazkürritako, erraiten deitenian, nun da zure Jinkua.

        4. Hoiez ohartürik engoxatü nüzü; igaranen beniz thoxa ederra den güne gainti Jinkuaren etxer'artino;

        5. Boztariuan khantalotsez uhatxez eta sonüz barazkaitan ari dienen khantütik.

        6. Ene arima, zentako zirade bihotz minetan? Zentako latzten naizü?

        7. Jinkuan esparantxa ükhazü orano ere laidatüko beitüt ene ikhusgarri salbazalia eta ene Jinkua bezala.

        8. Nitan ene arima latztü; hortakoz arren zützaz ohartüko nüzü

        Jordaneko aldian, Hermoniimeko mendixkan.

        9. Osinak osina deithzen zure ühaldien herotsian.

        10. Hurrak goratü, eta zure üharriak nitan gainti igaran.

        11. Egünaz Jaunak bere ürrikaltarzüna igorri, eta nik gaiaz khantore eginen;

        12. Bizia eman deitan Jinkuari nik othoitzez erranen: Ene begirazalia zü zirade.

        13. Zentako ahatzi naizü? Zentako nabila bihotza beltztürik, etsaiak eskarniatzen naielarik?

        14. Ezürrak phorrokatzen zeiztelarik, gaizkiz xahatzen nindizien eskarniatzen naien etsaiek.

        15. Egün oroz erraiten zitazien: Nun da hire Jinkua? Ene arima, zentako zirade bihotz minetan, eta zentako latzten naizü?

        16. Jinkuan esparantxa har ezazü, orano ere laidatüko beitüt ene ikhusgarri Salbazalia eta ene Jinkua bezala.

 

 

GORANTZA XLII.

 

Khueinta eta othoitze Jaunari.

 

Dabiden khantoria.

 

        1. Jüja nezazü, Jinkua, eta berhez ezazü ene egitekua nazione saintü eztenaren artetik, idek nezazü gizon gaxto eta falsü denaren eskütik.

        2. Zü ene indarra izan eta, Jinkua, zentako ohiltü naizü? Eta zentako bihotza beltzik ebilten niz, ene etsaiak eskarniatzen naielarik?

        3. Zure argia eta zure egia igor itzadatzü, lagüntüko benaie eta eramanen zure mendi saintiala eta zure thoxetar'ano.

        4. Eta heltüko nüzü Jinkuaren altharial'ano ene gaztarua alageratzen dien Jinkual'ano.

        5. Arabitareki laidatüko zütüt, Jinkua, ene Jinkua. Ene arima, zentako zirade bihotz minetan? Eta zentako latzten naizü?

        6. Jinkuan esparantxa ükhazü, orano ere laidatüko beitüt ene ikhusgarri Salbazalia eta Jinkua bezala.

 

 

GORANTZA XLIII.

 

Khantore huntzalia mintzo da lehenago Jinkuak egin dütien gaiza miragarriez.

 

Ürhentzeko, Koreen semer enthelega ahal dezen.

 

        1. Jauna, gure beharriez entzün tizügü, gure aitek erran dizkützie,

        2. Haien denboran eta lehenagoko denboran egin dütüzünak.

        3. Zure eskiak arrabaskatü tizü eta zük beren günetan ezarri tüzü nazioniak; zaflatü eta ohiltü tüzü popüliak.

        4. Beren ezpataz ezpeitüte lür hau irabazi, eta beren besuak ezpeitütü salbatü,

        5. Bena bai zure esküñak eta zure besuak eta zure begitharteko argiak, maithatü nahi ükhen tüzülakoz.

        6. Zü zihau zirade ene erregia eta ene Jinkua; manha zazü salba dadin Jakob.

        7. Zure medioz tütez aizatüko tizigü gure etsaiak, eta zure izenian eztikezügü gure kontra jaikiten direnen axolik.

        8. Eztiket ja esparantxarik ene üzteiian, eta enizü ene ezpatak salbatüko.

        9. Gure eskarniazaletarik salbatü gütüzü, gure hügüntzaliak ere ahalkerazi dütüzü.

        10. Egün oroz loriatüko gütüzü Jinkuan, eta laidatüko dizügü bethi zure izena.

        11. Orai hatik ohiltü eta ahalk'erazi gütüzü; eta gure indarreki etzirade haboro ebili nahi, Jinkua.

        12. Gure etsaien aitzinetik laster egin erazi deiküzü, eta hügüntzen güntienen janhari izan gütüzü.

        13. Eman gütüzü artzarrak bezala, eta barreiatü gütüzü nazionen artian.

        14. Dohañ saldü düzü zure popülia, erosliak merke merkia ükhen beitü.

        15. Gure aizuen laidogarritü gütüzü, gure aldian direnak erriz trüfatzen ari zizkützü.

        16. Nazionen artian khürsuak bezala ezarri gütüzü, büria khordokatzen dizie gure ikhustian.

        17. Ahalkia begietan dit egün oroz; ene begitharteko ahalkiak estaltzen nizü.

        18. Entzüten düdanian gaizki erraiten deitanaren mintzua, eta ikhusten düdanian ene etsai eskarniazalia.

        19. Gaña jin zizkützü gaitz hoiek oro, eta ahatze etzütügü, eta zure ordeñiari eztizügü mentsik egin.

        20. Eta gure bihotza etzeizü gibeltü, eta gure ürhatsak eztütüzü zure bidetik okhertü.

        21. Zük aphalt erazi gütüzü bihotz mineko lekhian, eta üngüratü gitizü herioko itzalak.

        22. Ahatze badügü gure Jinkuaren izena, hedatü badütügü gure eskiak Jinko arrotz baten ganat,

        23. Ezteikia Jinkuak berri galthatüko? Harek beitakitza bihotzeko berriak.

        24. Zure gatik hiltzen beikira egün oroz, eta igaraiten ere erhorik izan behar dien artzar eli batentako.

        25. Jaiki zite, zentako lo zaude, Jauna? Jaiki zite, eta bethi ere ezkitzatzüla zure ganik ohilt.

        26. Zentako bazterrialat ützültzen deiküzü zure begithartia, eta zentako ahazten düzü gure emütsgua eta gure eskarniua?

        27. Gure arima erhautsian herresta diagozü, eta gure sabela lürrari josirik düzü.

        28. Jaiki zite, Jauna, lagünt gitzatzü, eta zure izenaren amorekatik eros gitzatzü.

 

 

GORANTZA XLIV.

 

Ezteietako khantoria. Zuñen eder eta balius diren ezkunt geien hatiak.

 

Ürhentzeko, khanbiatüko direnen; Khoreen semek khantatzeko; maitenaren khantoria.

 

        1. Ene bihotzak huntü dü elhe hun. Erregeri diotzat egin dütüdanak.

        2. Ene mihia zalhüki izkiribatzen dienaren lüma.

        3. Gizon semen ederrena! Ezpañetan dütüzü edergalliak, hortakoz bethiko hunetsi zütü Jinkuak.

        4. Ahal handiko gizona, zure azpiari jünto ezar ezazü ezpata.

        5. Zure itxura ederrareki, hed'ezazü üzteia, dohatsüki ebil zite, eta bazterrez nausi zite.

        6. Egian, ürrikaltarzünian eta jüstizian; eta miragarriki lagüntüko zütü zure esküñak.

        7. Zure tragoza zorrotzek pialatüko deitzie popüliak, eta sarthüko dütüzü erregeren etsaien bihotzia lano.

        8. Jinkua, zure jargia mendez mende egonen düzü; zure bürüzagiguako zaharua, zaharo lerdena beita.

        9. Maithatü düzü jüstizia, eta hügüntü gaxtokeria; hortakoz Jinkuak, zure Jinkuak, berekatü zütü boztariozko oliuaz zure khiden artian.

        10. Mirha eta inseñsü eta kanela üsañ iaurtzen dizie zure arropek eta zure bolizko etxek, gozatzera eman beteitzie erregen alhabek.

        11. Ürhezko arropak jauntsirik erregiña zure esküñian diagozü edergallüz üngüratürik.

        12. Beha zite, ene alhaba, soizü eta zabalt ezazü zure beharria; ahatz etzatzü zure herritarrak eta zure aitaren etxia.

        13. Eta erregek maithatüko dizü zure edertarzüna, zure Jinko Jauna beita, eta othoitüko dizie jentek.

        14. Tirreko neskatilek dohañak ekharriko deitzie, eta popülüko aberatsek othoitüko zütie.

        15. Erregeren alhabaren loria oro barnian, ürhezko bilbetan eta jauntsteko edergallietan.

        16. Hartarik landan neskatila gazte eramanen erregeri, eta haren askazi hüllanenak eskentüko deitzie.

        17. Boztariuan eta alagranzian ekharriko tizie, baita ere eramanen erregeren palaziualat.

        18. Zure aiten ordari sorthü zaitzü semiak, ezarriko beitütüzü lür güziaren bürüzagi.

        19. Zure izenaz ohartüko tüzü undoriotik undoriuala.

        20. Hortakoz popüliek laidatüko zütie bethi eta mendez mende.

 

 

GORANTZA XLV.

 

Gerlako langeretarik elkhi delakoz eskerrak emaiten tü.

 

Ürhentzeko, Koreen semer, koxelientako.

 

        1. Jinkua gure ihes lekhia eta indarra, soberazko heltü zaizkün eskarnio gaxtuetan gure lagüntzalia.

        2. Hortakoz ezkirade izitüko lürra erroz gora baledi ere, eta mendiak itxas barniala lürtürik ere.

        3. Hurrek herots handi eta builta egin düte; mendiak iralli tü haren indarrak.

        4. Ibaieko builta handiak alageratzen Jinkuaren hiria. Gañgañkuak xahatü bere egongia.

        5. Hiri erdian beitago Jinkua, ezta khordokatüko; Jinkuak sokhorritüko beitü argi hastetik.

        6. Nazioniak harritü dira, eta erresumak iralli; mintzatü da, eta lürra ikharatü.

        7. Indarren Jauna gurekila; Jakoben Jinkua gure begirazale.

        8. Tziauste, eta ikhus etzatzie Jaunak eginik lür gañen ezarri dütien gaiza miragarriak; ükhüz'azten tielarik gerlak mündü bazterretik bazterriala.

        9. Hautsiko dü üzteia, eta phorrokatüko tü armak baita eskütak süian ezarriko.

        10. Egon zizteie ükhürü, eta ikhus ezazie ni Jinkua nizala: Goratüko niz nazionen artian eta goratüko niz lürrian.

        11. Indarren Jauna gurekila; Jakoben Jinkua gure begirazale.

 

 

GORANTZA XLVI.

 

Khantore huntzaliak khümitatzen tü nazioniak Jaunaren laidoriuen khantatzea.

 

Ürhentzeko, Koreen semen khantore huntia.

 

        1. Nazioniak, eskü zapartotsez khant'ezazie Jinkuaren loria alagranziazko botzian.

        2. Jauna gora eta lotsagarri beita; Errege handia lür güzian.

        3. Eskü pian ezarri deizkü popüliak, zankho petan aldiz nazioniak.

        4. Berhezi deikü behar günien lekhia, Jakob maithatü dienaren edergallia.

        5. Goiti igaran da Jinkua uhatxez, eta Jauna tütotsez.

        6. Obeta egiozie gure Jinkuari, obeta egiozie; obeta egiozie gure Erregeri, obeta egiozie.

        7. Lür güziko errege beita Jinkua, obeta egiozie zühürki.

        8. Jinkua erregeguan date nazionen gañen; Jinkua jarriko da bere hoki saintian.

        9. Popülien aitzindariak Abrahamen Jinkuari jüntatü dira, lürreko Jinko azkharrak hanitxegi goratü dielakoz.

 

 

GORANTZA XLVII.

 

Jaunak erakhutsten dü bere photeria bere egongian eta Jerüsalemen, eta agert erazten ere bere loria mündü bazterrialano.

 

Koreen semen khantoria, asteharteko.

 

        1. Jauna handi da, eta gorantzagarri, gure Jinkuaren hirian, bere mendi saintian.

        2. Sioneko mendiak, errege handiaren hiriak, heguaren aldian zimentiak, lür güziaren boztariotako.

        3. Hanko etxetan ezagütüren Jinkua, jarten zeikenian althe.

        4. Lürreko erregek bilkhüra egin beitüte, eta jüntatü beitira hiriaren kuntra.

        5. Hiria ikhusi unduan, espantatü dirade, latztü eta harritü, eta ikharatü.

        6. Han saminak eta haurminak. Zure heguan phorrokatü tüzü Tharseko untziak.

        7. Entzün dütügün bezala, ikhusi ditizügü hoiek. Indarrezko Jaunaren hirian, gure Jinkuaren hirian, bethiko Jinkuak zimentatü dienian.

        8. Heltü ziküzü, Jinkua, zure ürrikaltarzüna zure egongia erdian.

        9. Jinkua, zure loria, zure izenaren arabera, hedatzen düzü lür bazterretara; ahür esküña jüstiziaz betherik düzü.

        10. Goza dadila Sioneko mendia, eta alagera ditiela Jüdako neskatilak, zure jüjamentien gatik, Jauna.

        11. Üngür'ezazie eta besarka Sion; iaur etzatzie berri hoiek hanko thorre gañetarik.

        12. Zien bihotzak ezartzie haren indar gañen, eta hanko etxiak khuntetzatzie, zunbat diren erraiteko zien undokuer.

        13. Hau beita Jinkua, gure bethiko Jinkua, eta mendez mendekua, eta hunek bethi ernatüko beikütü.

 

 

GORANTZA XLVIII.

 

Aberatstarzünen ezdeuskeria; ezpeitiote begira ez eman bizia. Heriua ororen bürüzagi eta bardinzale.

 

Ürhentzeko, Koreen semen Dabidek huntü khantoria.

 

        1. Beha ziteie, jentiak; ern'itzatzie beharriak, lürreko ekhoiliarek orok;

        2. Lür lanthzalek eta aitun semek, aberatsek eta emütsek.

        3. Ene ahuak erakatsiko dü zühürtzia, ene bihotzeko gogokak aldiz, eginbidia.

        4. Ene beharria aphaltüko düt ikhasi düdaniala; sonian edirenen düt erran behar dükedana.

        5. Zentako beldürtüren niz egün gaitzian? Ene aztaleko gaxtokeriak üngüratzen nai.

        6. Bere indarrer fida dienak, eta bere huntarzün handiez loriatzen direnak, beha bite.

        7. Anaiak anaia eztü erosten, aurhide eztenak erosiko dia? Jinkuaren balakatzeko deusik eztü emaiten,

        8. Bere biziaren eros sari; eta bethi eskarniuan dago, eta halarik ere ürhentzialano biziko da.

        9. Eztü ikhusiko heriua, zühürrak hiltzen ikhusten düzkienian. Bürü mentsa eta ertzua bardin dirade galdüko;

        10. Eta arrotzer ütziko dütüzte bere huntarzünak mendez mende hobiak beitüzkete etxetako;

        11. Eta egongiatako undoriuetarik undoriuetarano, nahi bada bere izenak ützi dütüzten bere lürrer.

        12. Eta gizonak laidoriuetan zelarik eztü enthelegatü, abere enthelegü gaben bardintü beita, eta haien üdüri jarri.

        13. Hau da haien bide behatztoperazlia, eta halarik huntaz mintzatzeko gozo dütü.

        14. Ardiak bezala ifernian sarthü dira, eta heriuak jan dütü.

        15. Goizik goithüko dütüzte jüstuek, eta bere loriaz pikarraitü diatienian, ifernian thüstotüko zaie bere lagüntzalia.

        16. Jinkuak hatik idekiko dü ene bizia ifernüko aztaparretik, bere estalgi pian hartüko naienian.

        17. Ez beldürt gizon bat aberatstü datenian, eta etxia loriaz mükhürri dükienian.

        18. Hiltzen datienian ezpeitütü oro eramanen, eta haren loria ezpeita harekila eraitsiren.

        19. Bizi deno hunetsirik date haren arima. Laidatüko zütü hunki egiten baderozü.

        20. Sarthüko düzü bere aita zaharren egongian, eta mendez mende eztizü haboro argia ikhusiko.

        21. Gizonak laidoriuetan zelarik eztü enthelegatü, abere enthelegü gaben bardintü beita, eta haien üdüri jarri.

 

 

GORANTZA XLIX.

 

Jüje gehienak, bere aitziniala deithü unduan popüliak, aphezak eta jüjiak, mehatxü egiten deie beren falsükerien, gaizkien eta gaxtokerien gañen.

 

Asafen khantoria.

 

        1. Jinkuen Jinkua, Jauna mintzatü da, eta lürrari oihü egin deio.

        2. Ekhi jalkhigiatik etzangialano. Sionetik horra da bere edertarzünian.

        3. Ageririk jinen da Jinkua, gure Jinkua, eta ezta ixiltüko.

        4. Sü-garrak aitzinian dütüke eta arogaitzak üngürian.

        5. Zeliak behera eta lürra gora deithüko dütü, behez dezen haren popülia.

        6. Bil itzotzie bere saintiak, eta hari sakrifizio egiteko hitz hartü tienak oro.

        7. Eta zeliek erranen düte haren xüxengua, Jinkua xüxen beita.

        8. Behadi, ene popülia, eta mintzatüko nük; Behadi, Israel, eta zinzinki erranen deiat: Ni nük Jinkua, hire Jinkua.

        9. Enitzaik hire sakrifiziuen gatik khexatüko, hik errerik eskentzen deiztadanak bethi beitütüt aitzinian.

        10. Hire etxetik eztiat xahalik hartüko, ez eta ere hire arresetarik akherrik.

        11. Eniak beitirade bortietako basa ihiziak oro, mendietako bohorrak eta idiak.

        12. Zelietako hegaltariak oro ezagützen ditiat; alhorretako edertarzüna nitarik horra dük.

        13. Gose baniz, ezteiat erranen gose nizala, enia delakoz lür güzia eta edeiten diena.

        14. Janen düta zezen aragitik? Edo edanen akher odoletik?

        15. Eskent ezok Jaunari laidoriozko sakrifizio, eta Gañgañkuari etxek itzok hitzemanak.

        16. Oihü egin hizadak eskarnioko egünian. Nik soltatüko hait, eta laidatüko naik.

        17. Ogen giliari, aldiz, Jinkuak erran deio: Zentako mintzo hiz ene xüxenguaz? Eta zentako dabiltzak ene elhiak hire ahuan?

        18. Hik hezkola hügüntü dük, eta bazterrialat urthuki tük ene hitzak.

        19. Uhuña ikhusten bahien, hareki juaiten hintzan, ohaiden pharteliant izaten hinzan.

        20. Maleziaz betherik hien ahua, eta mihia falsükeria bilha erabilten hien.

        21. Jarri unduan, hire anaieren kuntra mintzo hintzan, eta behatztopagia egiten heion hire amaren semiari. Hola ar'izan hiz, eta ixilik egon nük.

        22. Gaxto txarra, uste ükhen dük hire üdüri nintzatiela; arranküratüko nitzaik bai, eta hiauren aitzinian ezarriko hait.

        23. Hori entheleg'ezazie, Jinkua ahatzten düzienek, eramanik izan etzizteien, eta soltazale gabe egon etzizteien.

        24. Laidoriozko sakrifiziuak ni laidatüko; hor da erakhatsiko düdan bidia Jinkuaren salbamentiala heltzeko.

 

 

GORANTZA L.

 

Dolütan den arima baten othoitzia. Jinkuak nahiago dütü bihotzminak eziez errerik eskentzen zaitzon aberiak. Aberiak eskentüren deitze Jaunari Jerüsalemeko harrisiak ara egiten diatienian.

 

Ürhentzeko Dabidek huntü zien khantoria profeta Natan jin zeionian mehatxü egitera, gaizki egin zielakoz Bethsabeeareki.

 

        1. Ürrikalt zakitzat, Jinkua, zure ürrikaltarzün handiaren arabera.

        2. Eta zure huntarzün handiaren arabera xahezazü ene gaizkia.

        3. Ükhüz eta ara ükhüz nezazü ene gaizkitik, eta xuri nezazü ene ogenetik.

        4. Egin düdan gaizkia ezagützen beitüt, eta ene ogena ene kuntra beitüt bethi.

        5. Zuri zihauri ogen egin deizüt, eta gaizki egiten ari izan nüzü zure aitzinian; hori aithortzen dit zure hitzak xuri ahal ditien, eta erraiteko gabe zirela jakin dezen jüjatzen zütienek.

        6. Badakizü gaizkian eginik izan nizala, eta ogenetan sorthü naiela ene amak.

        7. Zük egia maite ükhen beitüzü; agertü deiztatzü zure zühürtarzüneko bidexkak eta gordalliak.

        8. Isopuaz ihiztatüko naizü, eta xuritüko nüzü; ükhüziko naizü, eta elhürra beno xuriagotüko nüzü.

        9. Ene beharrier entzün eraziko derezü alagranziazko eta boztariozko hitz eli bat; eta ene ezür phorrokatiak jauztekan ariko tüzü.

        10. Ene ogenetarik bazter ezazü zure begithartia; eta xaha itzatzü ene gaizki güziak.

        11. Bihotz xahü bat nitan ezar ezazü, eta izpiritü xüxen bat nitan barnen berri ezazü.

        12. Enezazüla ohilt zure aitzinetik; eztezadazüla idok zure izpiritü saintia.

        13. Emadatzü boztariua eta salbamentia, eta zürkhaitz nezazü zure izpiritiaren indarraz.

        14. Gaxtuer erakhatsiko tit zure bidiak, eta sinhets gabiak zure ganat ützüliko tüzü.

        15. Solta nezazü, Jinkua, ene salbamentüko, Jinkua, ixuri düdan odoletik, eta ene mihia alageratüko düzü zure jüstizian.

        16. Jauna, zabaltüko tüzü ene ezpañak, eta ene ahuak barreiatüko tizü zure laidoriuak.

        17. Sakrifizio, nahi ükhen bazünüzün, egin neikezün; bena errerik eskentiak etzeitzü agrada.

        18. Izpiritü phorrokatia Jinkuaren sakrifiziorik agradena; Jinkua, eztüzü bazterrialat ütziko samintürik eta phorrokatürik den bihotza.

        19. Zure huntarzünian, hunki egiozü, Jauna, Sioneri, altxa ahal ditien Jerüsalemeko harrisiak.

        20. Ordian agradatüko zaitzü jüstiziazko sakrifiziua, oberendak eta errerik eskentzen zaitzün aberiak; ordian althare gañen ezarriko deitzie xahalak.

 

 

GORANTZA LI.

 

Doeg Idümearrari Dabidek egin zeitzon mehatxiak, Jaunaren aphezak Saulek erho zütielakoz.

 

Ürhentzeko, Dabidek enthelegatü dü Doeg Idümearrak Sauli salhatü diela nula jin den Akhimelekhen etxera.

 

        1. Zentako malezian loriatzen zirade, gaizki egile azkharra?

        2. Egün orotan gaizkiari gogoz ari izan düzü zure mihia, bizar nabela zorrotzak bezala, falsükeria egin düzü.

        3. Hunki egitia beno maitiago ükhen düzü malezia; gaxtokerian xüxenguan beno laketago izan zira.

        4. Mihi lüze falsia, laketü zirade solaz galgarri güzietan.

        5. Hortakoz, arren, Jaunak galdüko zütü; khentüko zütü eta zure etxanotik kanpo igorriko; eta bizien artetik erroz gora ezarriko zütü.

        6. Jüstuek ikhusiko dizie, eta ikharatüko tüzü, erri egitez dioielarik,

        7. Hau düziela Jinkua lagüntzala hartü eztien gizona, bere aberatstarzün handietan esparantxa ezarri diena, eta bere handiguan hantü dena.

        8. Ni, aldiz, oliotze frütüz lehertia bezala niz, Jinkuaren etxen Jinkuaren ürrikaltarzünian ezarri düt ene esparantxa sekülakoz, mendez mende.

        9. Bethi laidatüko zütüt hola egin deitazülakoz; eta ügürikiko dit zure izena; hun delakoz zure saintü güzien aitzinian.

 

 

GORANTZA LII.

 

Gaxtuen sinhets gabegua. Harritürik eta ahalketürik daude. Bahi daguen günetik Jaunak idekiko dü bere popülia.

 

Ürhentzeko; Dabidek huntü khantoria, Maeleten eskolatzeko.

 

        1. Ergelak bere bihotzian erran dü: Ezta Jinkorik.

        2. Hirotü eta hügüntgarritü dirade bere gaxtokerietan; ezpeita bat ere hunki egiten dienik.

        3. Zelü gañetik Jinkuak gizon semer sogin dee, ikhusteko eia haietan badenez enthelegedünik, eta Jinkuaren bilha dabilanik.

        4. Bide hunetik oro baztertü dirade eta banotü, haietan hunki egiten dienik ezpeita bat ere.

        5. Enaieia ezagütüko gaizki egilek, ene popülia, ogia bezala, jaten diren haiek?

        6. Eztüte oihürik Jinkuari egin; beldürrez ikharatü dirade, beldürrik etzen lekhian;

        7. Gizoner plaser egilen ezürrak barreiatü tielakoz Jinkuak; ahalketü dirade Jinkuak mesperetxatü dütielakoz.

        8. Sionetik nurk emanen dü Israeleko salbamentia? Jinkuak akab'erazi dükienian bere popüliaren bahigua, Jakob boztariotüko da, eta Israel alageratüko.

 

 

GORANTZA LIII.

 

Bere etsaien kuntra Dabidek Jinkuari galthatzen deio sokhorri; eta goithüko dütiela esparantxa dü.

 

Ürhentzeko; khantoren gañen Dabiden erakhutspena Ziftarrak jin zirenian Sauli erraitera: Dabid eztagua gure artian gorderik?

 

        1. Jinkua, zure izenian salba nezazü, eta zure indarrian ene althe jar zite.

        2. Jinkua, beha zite ene othoitziari, eta beharriak hed'itzatzü ene ahoko hitzetara.

        3. Arrotzak ene kuntra jaiki beitirade, eta azkarrek bizia ideki nahi ükhen beteite, eta ezpeitüte Jinkuari kasürik egin.

        4. Jinkuak hatik ni lagüntzen nai, eta Jaunak begiratzen deit bizia.

        5. Ene etsaier igor itzetzü gaizki egin nahi deiztadenak, eta zure egiaren arabera arrabaska itzatzü.

        6. Gogo hunez eskentüko deizüt oberenda, laidatüko ere dit zure izena, hun delakoz, Jauna.

        7. Soltatü benaizü eskarnio orotarik; eta ene begiak ene etsaien axolik ezpeitü ükhen.

 

 

GORANTZA LIV.

 

Dabiden othoitzia langer handi batetan. Mintzo da bere etsaien gaxtokeriaz. Jinkuari fida beita hari ogen egiliak galdüko direla dio.

 

Ürhentzeko. Khantoren gañen. Dabiden enthelegia.

 

        1. Entzün ezazü, Jinkua, ene othoitzia, eta eztezazüla mesperetxa ene heiagora; eztiki sogidazü, eta beha zakitzat.

        2. Bihotza belz dit othoitzen aritzian; büria nahasirik dit, ene etsaiaren oihia eta ene ogengiliaren eskarniua dela kausa.

        3. Bizkarriala ezarri diztatzie ogen eli bat, eta bere khexian samintü nizie.

        4. Bihotza phanpaz hasi zitazüt barnen, eta herioko lotsak garhaitü nizü.

        5. Beldürra eta ikhara gaña jin ziztatzü, eta ülhünpiak estali nizü.

        6. Eta erran dit: Nurk emanen deiztat hegalak ürzuari bezala, hegalta eta phausa nadin?

        7. Ihes juaitez hürrüntü nüzü, eta desertian egon,

        8. Bihotzaren galzetik eta aro gaitzetik begiratü naienaren haidürü.

        9. Arrabask'itzatzü, Jauna, eta mihiak barreia itzetzü; hiria ikhusi beitüt gaxtokeriaz, eta bai-ez-keriaz betherik.

        10. Gaiaz eta egünaz hanko harrisi üngürien gañen diagozü gaxtokeria, erdian dielarik lana eta okherkeria.

        11. Hanko plazetan uhuñkeria eta falsükeria franko badüzü.

        12. Ene etsaiak gaitzetsitü banündü, enizün hitzik ere erranen.

        13. Eta hügüntzen nündienak nitzaz gaizki handi erran balü, behar bada gorde nündükezün harenganik.

        14. Bena inganatü naizü zük, ene khidia, ene aitzindaria eta ezagüna,

        15. Eneki gaiza hun jalia, eta Jinkuaren etxera juailia.

        16. Holakuer heriua hel dakiela, eta bizirik ifernialat eraits ditiela.

        17. Egongiak eta beren barnia gaxtokeriaz betherik beitüzte.

        18. Nik hatik oihü egin Jaunari, eta Jaunak ni begiratüko.

        19. Arratsen, goizan eta ügerditan nik Jaunaren ürrikaltarzüna erranen eta laidatüko, eta Jauna eni behatüko.

        20. Bakian ene bizia erosiko deie ene ganat hüllantzen diener hanitx beitirade ene kuntra.

        21. Jinkua eni behatüko, ene etsaiak aldiz egotxiko, menden aitzinetik beita.

        22. Ezpeitirade khanbiatzen eta Jinkuaren beldürrik ezpeitüte. Hedatü dü bere besua haier ordariaren emaiteko.

        23. Theiütü düte haren adixkidegua; haren begitharteko khexiak barreiatü dütü, eta haren bihotzak güdükatü.

        24. Haren solazak oliua beno eztiago, bena zorrotz.

        25. Ützazü Jaunari zure artha, eta haziko zütü; xüxen dena sekülan eztü bere gora-beheretan ütziko.

        26. Zük hatik, Jauna, gaxtuak eramanen tüzü herioko zilualat.

        27. Gizon odolkhoiak eta falsiak ezpeitira heltüko bere biziko egün erdietara; nik hatik zütan ezarriko dit, Jauna, ene esparantxa.

 

 

GORANTZA LV.

 

Bere etsaien artian bihotz minetan den gizon baten othoitzia. Jaunari emaiten deitzo eskerrak salbatü dielakoz.

 

Ürhentzeko; gaiza xahietarik hürrüntü den popüliaren gañen. Hitz hoiek izkiribatü zütien Dabidek harri batetan, Jetheko günian Filistinek baratü zütenian.

 

        1. Ürrikalt zakitzat, Jinkua, gizonak zankho petan erabili benai; egün orotan zaflaka ari izan betzait, eta eskarniatü benai.

        2. Egün orotan zankho petan etsaiek erabili nizie, eni gerla egiliak hanitx beitirade.

        3. Ügerditan ere beldür nükezü, bena zütan diket esparantxa.

        4. Jinkuan laidatüko tüt erran deitzadanak, Jinkuan beitüt esparantxa; eniz beldür izanen zerbait egin dizaden gizonek.

        5. Egün orotan ene elhiak hastiatzen zütüzten; eni gaitzki egiteko züten gogua.

        6. Algarganatüko dira, eta gorderen, eta ene ebilketen erphai egonen.

        7. Bizia ideki nahi beiteitade, deusentako ere eztütüzü zük salbatüko, zure khexian phorrokatüko tüzü popüliak.

        8. Eman deizüt, Jinkua, ene biziaren berri; ene nigarrak ezarri tüzü zük zure aitzinian.

        9. Hitzaman deitadazün bezala, ützül ditiela ene etsaiak gibelialat.

        10. Zuñ nahi egünez oihü zuri eginik ere, ezagützen dit ene Jinkua zirela.

        11. Jinkuan laidatüko dit hitza, Jaunian laidatüko dit solaza; Jinkuan esparantxa hartü beitüt, enüzü lotsa deusik egin deizaden gizonek.

        12. Nitan ditit, Jinkua, hitzaman deitzüdanak, eta zor deitzüdan laidoriuak.

        13. Heriotik salbatü beitüzü ene bizia, eta lezetik ene zankhua, ni agrada ahal nadin Jinkuari bizi dienen argian.

 

 

GORANTZA LVI.

 

Bere bihotz min handian Jinkuari sokhorri galthatzen deio Dabidek, hitzamaiten ere laidoriuak bazter orotan barreiatüko deitzola.

 

Ürhentzeko. Ez gal. Bi hitz hoiek Dabidek izkiribatü zütien, kharbe batetan sarthü zenian, Saulen ihes zuelarik.

 

        1. Ürrikalt zakitzat, Jinkua, ürrikalt zakitzat, ene arima zuri fida beita.

        2. Eta zure hegalen itzalpian esparantxa diket, gaizkia igaran artio.

        3. Oihü eginen düt Gañgañko Jinkuari, hunki egin deitadan Jinkuari.

        4. Zelütik igorri dü, eta soltatü nai; ahalkez gorri erazitü ene ostikazaliak.

        5. Jaunak igorri bere ürrikaltarzüna eta bere egia, eta ene bizia idoki lehu hümen ahotik. Lotsan lo egin düt.

        6. Gizon semen hortzak armak eta flexak bezañ zorrotz; eta haien mihia ezpata zorrotza.

        7. Zeliak beno gorago altxa zite, Jinkua, eta zure loria argi dadila lür orotara.

        8. Zephua adelatü dizie ene zankhuentako, eta künkürtü ditazie arima.

        9. Ene begien aitzinian egin dizie zilo bat, eta hartara erori tüzü.

        10. Adelatürik düzü ene bihotza; Jinkua, adelatürik düzü ene bihotza, khantatüko dit, eta arrapikotsez ariko nüzü.

        11. Jaiki adi, ene loria; iratzar zizte, ene sonia eta arrabita, goizik jaikiko beniz.

        12. Laidatüko zütüt, Jauna, popülien artian eta nazionen artian khantarrapikotsez ariko nitzaizü.

        13. Zure ürrikaltarzüna handitü delakoz zelietarano, eta zure egia odeietarano.

        14. Zeliak beno gorago altxa zite, Jinkua, eta zure loria argi dadila lür orotara.

 

 

GORANTZA LVII.

 

Aholkari gaxtuer mehatxü Dabiden kuntra khex erazten zütelakoz Saul.

 

Ürhentzeko. Ez ni gal. Hitz hoiek izkiribatü zütien Dabidek harri baten gañen.

 

        1. Egiazki mintzo bazireie, jüstiziaren arabera xüxenki jüj'ezazie, gizon semiak.

        2. Bena bihotzian gaxtokeria huntzen ari zizte; eta gaizki baizik eztüte zien eskiek egiten lürrian,

        3. Sorthüz gerozti xüxenguari gibeltü dira ogengiliak, amaren sabeletik elkiz gerozti herratü dirade eta gezürrez mintzatü.

        4. Sügia bezala oldartürik, süsker beharriak thapatzen dütiena bezala gortürik,

        5. Inkantazalen mintzuaren, eta egerki inkantazale sorginarenaren ez entzüteko.

        6. Jinkuak hautsiko deitze hortzak ahuan; Jaunak erhautstüko dütü lehuen haginak.

        7. Ezdeustüko dirade igaraiten den üharria bezala; hedatü dü bere üzteia egotx ditien artio.

        8. Hurtzen den ezkua bezala, eramanik dirate, gaña eroriko zaie iñhazia, eta eztüte ekhirik ikhusiko.

        9. Haien ilhorriak adartü beno lehen, bere khexian iretsiko tü bizirik bezala.

        10. Gizon xüxena boztariotüko mendekiaren ikhustian, bere eskiak ükhüziko tü ogengiliaren odolian.

        11. Eta gizonak erranen dü: Probetxü dienaz geroz xüxenak, bada arauz lürrian gizon jüjazale Jinko bat.

 

 

GORANTZA LVIII.

 

Langer handian etsaiez üngüratürik denaren othoitzia. Jauna ürrikaltzen zaio.

 

Ürhentzeko. Ez ni gal. Hitz hoiek izkiribatü zütien Dabidek, Saulek igorri zeitzonian jentiak, bere etxen begira eta erho lezen.

 

        1. Idek nezazü ene etsaien eskietarik, ene Jinkua, eta solta nezazü ene kuntra jaikiten direnetarik.

        2. Idek nezazü gaitzki egilen artetik, eta salba nezazü odolkhoi diren gizonetarik.

        3. Atzaman beteite bizia, gizon azkarrak gaña erori betzaiztat.

        4. Gaizkirik ez eta ere ogenik eniezün egin, Jauna; laster egin dit, eta ebili nüzü ogen gabe.

        5. Jaiki zite nitara heltzeko, eta soizü zük, Jauna, indarren Jinkua, Israeleko Jinkua.

        6. Abia zite nazione güzien ikhustera juaiteko, eta gaizki egiler etzitzaitzela batere ürrikalt.

        7. Arratsen ützüliko tüzü, txakürrak bezala gosetürik, eta hiri üngürian ebiliko tüzü.

        8. Elhe diokezü haien ahuak, ezpañetarik txilintxau dizie ezpata bat, dioielarik: Nurk entzün gütü?

        9. Eta zü, Jauna, haiez trüfatüko zirade; ezdeustüko tüzü nazioniak oro.

        10. Ene indar güzia begiratüko deizüt, zü zielakoz, Jinkua, ene begirazale.

        11. Ene Jinkuaren ürrikaltarzüna ixil ixila enegatüko.

        12. Jinkuak ikhasiko deit zer egin nahi dien ene etsaier; eztetzatzüla erho, ahatz eztezen ene popülia.

        13. Zure indarraz barreia itzatzü, eta lürrialat eror eraz ene begirazale Jinkua;

        14. Haien ahoko gaizkia, eta ezpañetako solazak diela kausa; eta bere harroguan atzaman ditiela.

        15. Eta erranik daite, galtzeko aruan, hügüntgarritü eta gezürtitü zirela, Jaunaren khexiak iretsirik, hurtü diratienian.

        16. Eta badakike nula den Jinkua Jakoben eta lürreko bazterren bürüzagia.

        17. Arratsen ützüliko tüzü, txakhürrak bezala gosetürik, eta hiri üngürian ebiliko tüzü.

        18. Hazkürri bilha barreiatüko tüzü, eta arranküratüko ere, asetzen ezpalinbadia.

        19. Nik, aldiz, khantatüko dit zure indarra, eta goizan goizetik laidatüko zure ürrikaltarzüna.

        20. Ene begirazalia, eta ene ihes lekhia zirelakoz, eskarnioko egünian.

        21. Khant arrapikotsez ariko nitzaizü, ene lagüntzalia zirelakoz, ene begirazale Jinkua; ene Jinkua ürrikaltü betzait.

 

 

GORANTZA LIX.

 

Khantore huntzaliaren khueintak, Jinkuak zeren zaflatü dien bere popülia. Othoitzen dü Jinkua solta dezan eta beha dakion. Hitzamaiten dü goithüko dütiela Sikhemtarrak, Galaadtarrak, Manasetarrak, Efraimtarrak, Moabetarrak, Idümeatarrak eta Filistinak.

 

Ürhentzeko. Khanbiatürik diatenen. Bere khantoriaren aitzin begi hitz hoiek izkiribatü zütien Dabidek, erre zütienian Siriako Mesopotamia eta Sobaleko aldia, eta Joabek zaphatü zienian Idümea, Gatzüthürriko ibarrian, hamabi mila gizon ohilt erazirik.

 

        1. Jauna, zük ohiltü eta phorrokatü gütüzü; khexatü zitzaizkü, eta ürrikaltü.

        2. Khordokatü düzü lürra, eta ikhar'erazi; sendotzotzü bere minak khordokatü delakoz.

        3. Garatz izan zira zure popüliaren; edan erazi deiküzü dolümeneko ardutik.

        4. Zure beldür diener kheñü egin derezü, elkh litien zure üzteiaren eretzetik;

        5. Zük maite tüzünak solta litien; salba nezazü zure esküñaz, eta beha zakitzat.

        6. Jinkua mintzatü da bere saintiaz: Boztüko niz eta zathikatüko dü Sikhem, eta izartüko oihal-olhetako ibarra.

        7. Enia da Galaad, enia da Manases, eta Efraim ene bürüko indarra.

        8. Jüda ene errege, Moab aldiz ene esparantxa untzia.

        9. Ene ürhatsak hedatüko tüt Idümealano; atzeak esküpian dütüt.

        10. Nurk eramanen nai azkhar den hiriala? Nurk eramanen nai Idümeala?

        11. Eza zük, Jinkua, nahi bada ohiltü gütüzün? Etziradia, Jinkua, gure indarren aitzinian ebiliko?

        12. Emagüzü lagüntza eskarniotik elkitzeko, gizonek ezpeikiotze salba.

        13. Jinkuareki eginen dügü indarkeria, eta harek ezdeustüren dütü gure eskarniazaliak.

 

 

GORANTZA LX.

 

Lür bazterriala ohiltürik den popüliaren othoitzia. Jinkua behatzen zaio, eta bere züzenezko lekhian ezarten dü.

 

Ürhentzeko. Dabiden khantoren gañen.

 

        1. Egizü, Jauna, galthatzen deizüdana; beha zite ene othoitziari.

        2. Lür bazterretarik oihü egin deizüt; bihotza beltzik nielarik botxü gañen ezarri naizü.

        3. Lagüntü naizü zütan esparantxa benien; ene etsaien kuntra thorre azkhar bat izan zirade.

        4. Bethi egonen nüzü zure oihal-olhan; begiratüko ere zure hegalen atherbian.

        5. Zük, ene Jinkua, entzün beitüzü ene othoitzia; züzen phartia eman derezü zure izenaren beldür diener,

        6. Egünak egünen gañen eta urthiak urthen gañen ezortzü erregeri undoriotik undoriuetarano.

        7. Bethi irañen dizü Jaunaren aitzinian; haren ürrikaltarzünaren eta egiaren bilha nur ariko da?

        8. Hola khant'arrapikotsez ariko nitzazü mendez mende, egünetik egüniala ene hitzamanen egiteko.

 

 

GORANTZA LXI.

 

Langer handi batetan Dabid fidatzen Jinkuaren ürrikaltarzünian.

 

Ürhentzeko: Idithünentako Dabidek huntü zien khantoria.

 

        1. Eztatekia ene arima Jinkuaren eskü pian? Haren ganik beitüket ene salbamentia.

        2. Hura delakoz ene Jinkua eta ene Salbazalia; hura delakoz ene begirazalia, eniz ni haboro khordokatüko.

        3. Nuiz artio jinen zizteie gizon baten kuntra? Nuiz artio, saldotü unduan haren erhaiteko, ariko zitzeioe thiraka harrisi okher eta khordoka den bati bezala?

        4. Goguan züten ene gizaguatik pikarraitzia; laster egin düt egarritürik. Ahoz hunetsten nündien bihotzez aldiz gaitzesten.

        5. Ene arima hatik Jinkuaren eskü pian, haren ganik beitüt ene pazenzia.

        6. Ene Jinkua eta ene Salbazalia beita; ene lagüntzaliaren khantütik eniz igitüko.

        7. Jinkuan düt ene salbamentia eta ene loria; Jinkua ganik ere sokhorria, eta Jinkuan ene esparantxa.

        8. Jinkuan esparantxa ükhazie haren popülüko bilkhürakuek orok; haren aitzinian hüts etzatzie ziren bihotzak, sekülakoz beitate gure begirazale.

        9. Gizon semiak hatik espantox, gizon semiak bere izarietan gezürti; ürgüllüz nahiküntü bera beitüte inganatzeko.

        10. Gaizkian ez esparantxa ükhen; uhuñkerier ez jarraik; turrustaz huntarzünak horra batzaitzie, ez haier jos zien bihotza.

        11. Mintzatü da behin Jinkua, eta bi hitz hoiek entzün tüt: Shoteria Jinkuarena da, eta ürrikaltarzüna Jaunarena, zük bakoitxari emaiten beiterozü bere lan-saria.

 

 

GORANTZA LXII.

 

Profeta mintzo da oihal-olharen ikhusteko dien nahiküntü handiaz.

 

Dabiden khantoria Idümeako desertian zelarik.

 

        1. Jinkua, ene Jinkua, argi ürratzetik iratzartzen nitzaizü.

        2. Ene arima zützaz egarri düzü, ene aragia ere zunbat alditan ezta zützaz askor?

        3. Basa lür, bide eta hur gabe den huntan aitziniala jin nitzaizü, güne saintü batetara bezala, zure ahalaren eta loriaren ikhustera.

        4. Nula zure ürrikaltarzüna bizi güziak beno hobiago beita, ene ezpañak zure laidatzen ariko tüzü.

        5. Bizi nizano arren hunetsiko zütüt, eta zure izenari oihüz eskiak zelialat altxatüko tit.

        6. Nula ene arima aserik eta gizentürik beitate, ene ahuak botzik laidatüko zütü.

        7. Zützaz ohartzen baniz ene ohe gañen, goizan goizik zurekila diket gogua, ene begirazalia zirelakoz.

        8. Eta alageratüko nüzü zure hegalen itzal pian; ene arima zuri lothürik beita, eta zure esküñak zürkhaitztü benai.

        9. Haiek hatik, ahal gabe, ideki nahi ükhen ditazie bizia. Lür barnialat sarthüko tüzü, ezpata ahuetara eroriko tüzü, eta haxeriek janen ditizie.

        10. Errege aldiz alageratüko düzü Jinkuan; laidatürik dütükezü haren izenian zin egiten dütükienak oro; gaizki errailen ahua thapatürik beita.

 

 

GORANTZA LXIII.

 

Bere etsaien gaxtokeriatik begira dezan Profetak galthatzen Jinkuari. Gaitz heltüko zaiela beitio.

 

Ürhentzeko. Dabiden khantoria.

 

        1. Egizü galthatzen deizüdana, Jinkua, nik othoitzen zütüdanian, etsaiaren beldürretik solt'ezazü ene arima.

        2. Begiratü naizü gaxtuen bilkhüratik eta gaizkigilen saldotik.

        3. Ezpata bezala zorroztü düztelakoz bere mihiak, saminki hedatü beitüte üzteia ogen gabiaren txistatzeko gorallian.

        4. Txistatüko dizie batetan, eta eztütüzü lotsatüko; bere gaxtokeriazko nahiküntian bermatü beitirade.

        5. Zephuen gordatzeko hitz hartü beitüte, erraiten zütelarik: Nurk ikhusiko dütü?

        6. Ogen bilha ebili beitirade, eta untsa akhitü unduan batere ezpeitüte ediren.

        7. Gizona handiguala hüllantüko da, bena Jinkua bethi date hanitxez gorago.

        8. Haur ñimiñiek egiten düzten txistak bezala dirade haiek egin zauriak, eta mihiak mendretü zaitze bere kuntra ützültzian.

        9. Haien ikhusliak oro harritü dirade eta gizon dena beldürtü da.

        10. Eta Jinkuak egin dütien gaizen berria iaurri düte, eta haren eginak enthelegatü.

        11. Jauna gañen alageratüko da jüstua, eta hartan esparantxa düke; eta bihotzez xüxen direnak oro laidatürik dirateke.

 

 

GORANTZA LXIV.

 

Profetaren eskerrak euria ari izan delakoz idorte handi baten undotik.

 

Ürhentzeko. Dabiden khantoria. Jeremiaren eta Ezekhielen khantoria, popülia zuelarik bere herritik herri atzetara.

 

        1. Sori düzü, Jinkua, zuri khantore egitia Sionen; sori düzü zuri hitz emaitia Jerüsalemen.

        2. Beha zite ene othoitziari, aragi güzia zure ganatüko düzü.

        3. Gaxtuen elhek goithü gitizie; pharkatüko deizkützü zük gure gaizkiak.

        4. Dohatsü berhezi eta sehitako hartü düzüna, egonen beita zure etxen.

        5. Zure etxenko huntarzünez betheko gütüzü; saintü düzü zure eliza, eta miragarri bere xüxenguan.

        6. Beha zakizkü, Jinkua, gure Salbazalia, bazter güzien eta itxas barneko esparantxa.

        7. Zure indarraz zürkhaitzten tüzü mendiak, photerez üngüratürik beitzira, nahasten düzü itxas barnia, eta azantz egin erazten hanko holler.

        8. Harritüko tüzü jentiak, eta lür bazterretan daudenak beldürtüko zure kheñian ikhustez. Ekhi jalkigiatik itzalgialano güzier boztario emanen derezü.

        9. Lürraren ikhustera jin zirade, eta ordi erazi düzü, hanitxtü deitzotzü huntarzünak.

        10. Jinkuaren ibaia hurrez bethe; hazkürria adelatü deiezü; haz ahal ditien adelatü deiezü lürra.

        11. Hanko errekak ordi eraz itzatzü hurrez, eta hanitx eraz itzatzü lanthariak; lantharia gozatüko beita hanko ixtiletan.

        12. Benedikatüko düzü aurthen zure ürrikaltarzüneko bidia, eta zure alhorraz ekhoitzpenez mükhürritüko tüzü.

        13. Bortietako bazkagia ederrak gizentüko tüzü, eta mendixkak laketgarritüko.

        14. Ahazartzak ardi salduen artian, eta ibarrak ogiz mükhürritürik oihüz eta kant'arrapikotsez ariko tüzü.

 

 

GORANTZA LXV.

 

Jaunari zor zaitzon laidoriuak, gaiza miragarriak egin dütielakoz. Eskerrak behar zaitzo bere popülia ideki dielakoz Babiloneko bahiguatik.

 

Ürhentzeko. Dabiden khantoria.

 

        1. Lürreko ekhoiliar güziek, uhatx egizie Jinkuari; khant' arrapikotsez ari zizteie haren izenari, laidatzez emozie zor zaikon loria.

        2. Errozie Jinkuari: Zuñen harrigarri dien egin dütüzünak, Jauna! Zure ahal handiak gezürstatüko tizü zure etsaiak.

        3. Lür güzia othoiez ariko zaizü, eta khant' arrapikotsez; khanta beza khantore zure izenaren laidatzeko.

        4. Tziauste, eta ikhus etzatzie Jinkuaren lanak, izigarri beitirade gizon semen gañen dütien goguak.

        5. Itxasua leihortü beitü; zankhuak busti gabe igaran erazi beteie ibaia; han alageratüko girade.

        6. Bere ahalgua bethiko beitü, begiak zabalik beitütü nazionen gaña; eztitiela hant haren khez' erazliak.

        7. Nazione atziak, benedika ezazie gure Jinkua, eta entzün eraz ezazie haren laidoriuen azantza.

        8. Harek begiratü deit ene bizia, eta eztütü ene zankhuak ikharatzera ützi.

        9. Borogatü beikütüzü, Jinkua, borogatü beikütüzü süian, diharia borogatzen den bezala.

        10. Zephuala eror erazi gütüzü, bizkarriala ezarri deizkützü eskarniuak, eta bürü gaña gizon haxiak.

        11. Igaran gütüzü süiaren eta hurraren gainti; eta eruan gütüzü zük freskagiala.

        12. Sarthüko nüzü zure etxen abere erriak eskietan; hitzamanak eginen deitzüt, ene ezpañek erran bezala,

        13. Eta ene ahua mintzatü zen bezala eskarnioko aruan.

        14. Abere gizenak errerik eskentüko deitzüt ahazatzen khiareki; eskentüko deitzüt idiak akherrekila.

        15. Tziauste, entzün ezazie eta erranen deiziet Jinkuaren beldür zien güzier, zunbat gaiza egin dütien ene arimarentako.

        16. Ahua zabaltü düt eta oihü egin derot, eta ene mihiaz goratü düt haren handitarzüna.

        17. Gaxtokeriarik ikhusi badüt ene bihotzian, Jaunak enai hunetsiko.

        18. Hortakoz hunetsi nai Jinkuak, eta behatü da ene othoitzettuaren azantzari.

        19. Benedika dadila Jinkua, ene othoitzia eztielakoz bere ganik hürrüntü, eta ürrikaltü zaitalakoz.

 

 

GORANTZA LXVI.

 

Profetak othoitzen Jinkua benedika dezan bere popülia. Nahi lüke güziek ezagüt eta laida dezen Jauna. Eskerrak emaiten deitzo lürra ekhoitzpentü delakoz.

 

Ürhentzeko. Dabiden khantoria khantoren gañen.

 

        1. Ürrikalt dakigüla Jinkua, eta benedika gitzala; argi dizagüla bere begithartia, eta ürrikalt dakigüla.

        2. Zure bidia ezagüt dezagün lürrian, Jauna, eta zure salbamentia nazione güzietan.

        3. Laida zitzela popüliek, Jinkua; aithort eta laida zitzela gizeli güziek.

        4. Boztario eta alagera ditiela nazioniak; xüxenguan jüjatzen beitütüzü, baita lürrian lagüntzen haien giz'eliak.

        5. Jinkua, laida zitzela popüliek, aithort zitzela popülü güziek, lürrak eman beitü bere ekhoitzpena.

        6. Benedika gitzala Jinkuak, gure Jinkuak; benedika gitzala Jinkuak; eta lürreko bazter güziak oro haren beldürt ditiela.

 

 

GORANTZA LXVII.

 

Profetak Jaunari galthatzen deio agert dadin bere popüliaren aitziniala, eta barreia ditzan hanko etsaiak. Jaunaren ebilte ederraz mintzo da, eta desertian egin dütien gaiza miragarriez.

 

Ürhentzeko. Dabidi huntü zeioen khantoria.

 

        1. Jaiki dadila Jinkua, eta haren etsaiak barreia ditiela; eta haren aitzinetik ihes duatzala haren hügüntzaliak.

        2. Itzal ditiela, khia itzaltzen den bezala; nula ere ezkua hurtzen beita süian, hala hala ogengiliak hurt ditiela Jinkuaren aitzinian.

        3. Xüxenak aldiz barazkalt eta botz ditiela Jinkuaren aitzinian, eta boztarioz goza ditiela.

        4. Khant' arrapikotsez ari zizteie Jinkuari; khant' ezazie haren izena; bidia zabalt izozie ekhi itzalgialat igaran denari; Jauna deitzen beita.

        5. Haren aitzinian alagera zizteie; etsaiak izitüko beitira haur zürtzen eta alhargüntsen aitaren ikhustian.

        6. Jinkua bere lekhü saintian dago. Jinkuak bereki egon erazten tü ber gogokuak dienak.

        7. Bere ahalaz laxatzen tü estekan dienak, laxatü dütien bezala bere khex' erazliak, eta hobian daudenak.

        8. Jinkua, zure popüliaren aitzinian zabiltzanian, desertütik igaraiten zinenian,

        9. Lürra ikharatü züzün, eta zeliak hurtü zütüzün Sinaiko Jinkuaren aitzinian, Israeleko Jinkuaren aitzinian.

        10. Zuretako berhezi züntien popülier igorri derezü nahi zünien euria, eta flakatü direnian hartü tüzü zure estalgi piala.

        11. Han biziko tüzü zure aberiak; Jinkua, zure eztitarzünian emütsari adelatü derozü hazkürria.

        12. Jaunak bere hitzaz betheko haren berri emailiak, azkharki mintza ahal ditien.

        13. Indarrezko erregia goithüko dü Jinkuaren maitiak, eta haren arropez edertüko dü etxia.

        14. Lo egonik ere ziren ibar unduetan, ürzo zilharstatiak, eta ürhezko zaiaz beztitürik direnak bezalakatüko zireie.

        15. Zelükuak kanporatzen dütielarik erregiak gure lürretik, Selmoneko elhürra bezañ xuritüko dirade. Jinkuaren mendia, mendi gizena.

        16. Mendi ekhoitz düna, mendi gizena. Bena zentako beha zaudeie mendi ekhoitz düner?

        17. Mendi hartan laketü da Jinkua; han ja egon da Jauna ürhentzialano.

        18. Jinkuaren orga hamar milaz üngüratürik; milaka han alagranzian; Jauna han bere egongian, Sinain bezala.

        19. Goiti igaran zirade, eta bahiguatik erruan dütüzü; hartü tüzü gizonen dohañak.

        20. Hezi dütüzü Jinko Jauna han zaguela sinhetsten etzütenak.

        21. Benedika dadila Jauna bethiko egünetan; bide huna zabaltüko beteikü Jinko gure Salbazaliak.

        22. Gure Jinkua, Jinko salbazalia; Jauna heriotzetik begiratzeko nausi.

        23. Jinkuak hautsiko bere etsaien büriak, bere gaizkietan garkotxa gora ebilten direnenak.

        24. Jaunak erran dü: Khentüko zütiet Basanetik, khentüko zütiet itxas barnetik.

        25. Zure huña etsaien odolian gorri dadin, eta zure horen mihia ere han ase dadin.

        26. Ikhusi ditizie zure ürhatsak, Jinkua; ene errege Jinkuaren, bere egongian daguenaren ürhatsak.

        27. Aitziniala horra zeitzon Printziak, khantazaler jüntatürik, atabalotsez ari zien neskatilen artian.

        28. Bilkhüretan benedik' ezazie Jinkua, Israeleko üthürri unduetarik elkhi zirenek.

        29. Han dago Benjamin gazteñia boztario handitan.

        30. Han dagotza bere aitzindarieki Jüdako printziak; Zabüloneko printziak, Neftaliko printziak.

        31. Manhezazü, Jinkua, zure indarra, eta berm' ezazü gütan egin düzüna,

        32. Zure Jerüsalemeko eliza erditik, erregek eskentüko deitzie dohañak.

        33. Hez itzatzü kanabera artetan dauden basa abereriak, behi saldo artetan dauden zezen saldo hoiek, diharia bezala borogatürik dienak ohiltü nahi betüzte.

        34. Barreia itzatzü gerlakhoi dien giz' eliak. Mezügiliak Ejiptotik jinen tüzü; Ethiopiak lehenenik hedatüko tizü besuak Jinkua ganat.

        35. Lürreko erresumak, khant' ezazie Jinkuari, khant' arrapikotsez ari zizteie Jaunari, zelien gaña igaran beita ekhijaikigiako aldialat.

        36. Bere botzari emanen dü azantz indarrezko bat. Laid' ezazie Jinkua Israelen gainti. Haren handitarzüna eta ahalgua odeietan.

        37. Miragarri Jinkua bere Saintietan. Bere popüliari indar handi Jinkuak emanen. Benedika dadila Jinkua.

 

 

GORANTZA LXVIII.

 

Etsai gaxtuek zankho petan dabilen jüsto baten othoitzia. Jinkua jakiletako hartzen dü, eta helt dakion othoitzen, bere loriaren amorekatik. Gaxtuen zori gaitza. Jerüsalemekua eta Jüdeako hiriak ara eraikiko diela dio.

 

Ürhentzeko: khanbiatzen dienentako Dabiden khantoria.

 

        1. Salba nezazü, Jinkua, hurrak sarthü betzaiztat arima barnialano.

        2. Mala ziluan nüzü, eta zolarik eztizü.

        3. Itxas gañen nabilazün, eta arogaitzak hurpialatü nizü.

        4. Oihüz eskarniatü nüzü, eta marhallotü zitazü tzüntzürra; begiak askortü ziztatzü ene Jinkuaren haidürü nindaguelarik.

        5. Ogenik gabe ni hastiatzen nündienak, ene bürüko bilhuak beno haboroagotü dütüzü.

        6. Ogenik gabe lasterkatzen naiten etsaiak azkhartü dütüzü ene kuntra, eta hartü eniena phakatü dit.

        7. Ezagützen düzü zük, Jinkua, ene ertzokeria, eta ene ogenak etzaitzü gordatzen.

        8. Jaunak, indarren Jauna, ene gatik eztitiela ahalke zure ügürikizaliak.

        9. Ene gatik eztitiela gal zure bilha dabiltzanak, Israeleko Jinkua.

        10. Zure amorekati sofritü beitü laido franko, eta ene begithartia ahalkez gorritü beita.

        11. Arrotz bezalakotü nüzü ene anaientako, eta atzetü ene amaren haurrentako.

        12. Zure etxenko amodiuak erre naielakoz, zure ihikixtazalen ihikiak nitara erori tüzü.

        13. Eta barur egitez lürrialatü dit ene arima, eta hortakoz ere laidogarritü nizie.

        14. Eta zakü bat arropatako jauntsi dit, eta trüfatü nizie.

        15. Hiriko portaletan zaudenak ene kuntra mintzo zütüzün, eta ardu edaten zütenek bere khantoretan trüfatzen nindizien.

        16. Nik hatik ene othoizia zure ganat, Jauna; ordü beita erakhuts dezazün zure huntarzüna.

        17. Beha zakitzat, zure ürrikaltarzün handiaren arabera, eta salbatüko naizüla erran düzün egiaren arabera.

        18. Idok nezazü lohitik barnen egon enadin; khent nezazü hügüntzen naienetarik eta hur petik.

        19. Tenpestak enezala suntsi, ez eta ere hosinak irets, eta ziluak eztezala nitan gaña bere ahua zerra.

        20. Beha zakitzat, Jauna, hun delakoz zure ürrikaltarzüna; sogidazü zure ürrikaltarzün handiaren arabera.

        21. Ez baztert zure begithartia sehiaren gañetik; bihotz minetan benago, beha zakitzat berantü gabe.

        22. Ene arimari beha zite, eta solt' ezazü; salba nezazü ene etsaiak diela kausa.

        23. Ezagützen tüzü zük ene laidua, eta ene ahalkia, eta ene ahalketarzüna.

        24. Ene lasterk'erazliak zure begien aitzinian tüzü; ene bihotza laidozko txirtxilkeria orotara pharatürik düzü.

        25. Beha egon nüzü eia nurbaitek ene eskarniuaz bihotza minberatürik zükienez, eta eztüzü izan nihur ere; eia aholkatüko nündienez, eta nihur ere eztit ediren.

        26. Eta hazkürritako eman ditazie gatzagi, eta ene egarrian ozpin eman ditazie edateko.

        27. Beren mahaña izan dakiela zepho, ordari emaile, eta harri behatztoperazle.

        28. Ülhünt zaitzela begiak, ikhus eztezen, eta zük künkürt eraz ezezü bizkarra.

        29. Gaña iaur ezezü zure khexia, eta zure khexüko oldarrak eruan ditzala.

        30. Haien egongiak ekhoiliar gabe ditiela, eta nihur ere eztadila egon haien oihal-olhetan.

        31. Zük jo düzüna lasterkatü dütelakoz, eta ene zauri sümintier zauri berri egin dütelakoz.

        32. Ütz etzatzü gaxtokeria gaxtokerien gaña ezartera, eta eztitiela zure xüxenguan sar.

        33. Khent ditiela bizi dienen librütik, eta xüxenen lerruan eztitiela izkiriba.

        34. Ni emüts nüzü eta bihotz minetan; zure ahalak, Jauna salbatü nizü.

        35. Khantorez laidatüko dit Jinkuaren izena, eta altxatüko Jinkua ene gorantzaz.

        36. Adarrak eta ahazküliak sortzen ari zaitzon xahala beno hau agradagotüko betzaio Jinkuari.

        37. Ikhus dezela hau emütsek, eta alagera ditiela. Jinkuaren bilha ebil zizteie, eta ziren arima biziko da.

        38. Emütser behatü beita Jinkua, eta estekan zaudenak ezpeitütü kasürik egin gabe ützi.

        39. Laida dezela Jinkua zeliek eta lürrak, itxasuak, eta han herrestaz dabilzanek orok.

        40. Jinkuak salbatüko beitü Sion, eta Jüdako hiriak ara eraikiko beitirade.

        41. Eta han egonen dira, güne hua dükenian züzen phartetako.

        42. Eta haren sehien undokuek ükhenen düte güne hua, eta haren izena maite dütenak, han egonen dirade.

 

 

GORANTZA LXIX.

 

Profeta jadanik zahartürik bere etsaien kuntra Jaunari sokhorri galthoz ari da.

 

Dabiden khantoria, Jinkuak salbatü diela orhitzeko.

 

        1. Hel zakitzat, Jinkua; hel zakitzat behala, Jauna, sokhorri emaitera.

        2. Nahas ditiela eta ahalkez gorri, bizia idoki nahi deitadenak.

        3. Duatzala gibelialat, eta ahalke ditiela gaizki egin nahi deitadenak.

        4. Ahalketürik egotx ditiela erraiten deitadenak: Hots, hots.

        5. Zütan boztario eta alagera ditiela zure bilha dabiltzanak oro, eta zure salbamentia maite dütenek erran dezela bethi: Loria dadila Jauna.

        6. Ni, aldiz, emüts eta eskele nüzü; Jinkua, lagüntzera hel zakitzat.

        7. Ene lagüntzalia eta soltazalia zirade zü. Jauna etzitiela berant.

 

 

GORANTZA LXX.

 

Bere etsaien kuntra Profetak Jaunari galthatzen deio sokhorri, eta erraiten, hartan dielakoz bere esparantxa, khantatüko deitzola laidoriuak.

 

Ürhentzeko. Dabiden khantoria, Jonadaben haurren eta bahi zaudenen gañen.

 

        1. Zütan, Jauna, esparantxa ükhen dit, enadila seküla gal; zure xüxenguan solta nezazü eta salba.

        2. Ene ganat aphal ezazü zure beharria, eta salba nezazü.

        3. Izan zite enetako begirazale Jinko bat eta gordallü bat, salba nezazün.

        4. Ene indarra eta ihes lekhia beitzirade.

        5. Ene Jinkua, eruan nezazü ogengiliaren eskütik, zure begiaren kuntra ari denarenetik, eta gaizkigiliarenarenetik,

        6. Zü beitzirade, Jauna, ene pazenzia; zü beitzirade, Jauna, haurzaroti gerozti ene esparantxa.

        7. Zütan bermatürik nündüzün, sorthü beno lehen; ene amaren sabeletik elkhi nizan bezañ sarri zük zaintü naizü.

        8. Ene khantoriak bethi nitizün zuretako, hanitxer espantagarritü nitzezü; bena zü zirade ene lagüntzale azkharra.

        9. Gorantzaz betha dadila ene ahua, zure loria khanta dezadan, eta barreia dezadan egün oroz zure handitarzünaren berria.

        10. Enezazüla ützi ene zarhatzaruan; idarraren galtzera nuakienian enezazüla ützi.

        11. Ene etsaiek erran beteitade, eta ene arimaren erphai zaudenek algarreki hitzhartü beitüte,

        12. Zioielarik: Jinkuak ützi dü. Jarraiki zeitzoie, eta atzaman ezazie, nihurk ere ezteizie eruanen.

        13. Jinkua, etzitiela ene ganik hürrünt. Ene Jinkua, tziauri ene lagüntzera.

        14. Nahas eta gal ditiela nitzaz gaizki errailiak; ahalkez gorri ditiela ogen egin nahi deitadenak.

        15. Nik bethi esparantxa badiket, eta eginen deizüt gorantza berri.

        16. Ene ahuak emanen dizü zure xüxenguaren berri, baita ere egün oroz zure salbamentiaren berri.

        17. Ederki mintzatzen ezpeitakit, Jaunaren ahalguaz elhestatüko nüzü; bethi orhitüko nüzü Jauna, zure xüxentarzünaz.

        18. Jinkua, gaztedanik eskolatü naizü; eta oraiartino egin dütüzün gaiza ikhusgarriak erran ditit.

        19. Ene zahartarzünian eta adin handian enezazüla arren ützi, Jinkua,

        20. Nik heltüko dien undokuer erran artio nulako den zure besoko indarra,

        21. Zure ahala, zure xüxentarzüna gañ gañetarano egin dütüzün lan ederretan, Jinkua. Jinkua, nur da zure üdüri?

        22. Zunbat eskarnio eta zunbat gaitz, ezteitadazü borog' erazi! Eta nitarat ützüli unduan araphiztü deitazü bizia, eta idoki naizü lürreko leze barnetarik.

        23. Hanitxtü düzü zure handitarzüna, eta eneganat ützülirik, aholkatü naizü.

        24. Nik ere aithortüko dit zure egia sonüzko añañetan: Jinkua, khant' arrapikotzez ariko nitzaizü sonian, Israeleko Saintia.

        25. Boztariotüko tüzü ene ezpañak ahaidien khantatzian eta ene erosi deitazün arima ere boztariotüko düzü.

        26. Ene mihia egün oroz ariko düzü zure xüxentarzünaz berri emaiten, eni gaitz egin nahi deitadenak ahalkez gorritürik daudelarik.

 

 

GORANTZA LXXI.

 

Dabidek othoitzen dü Jauna Salamuni eman ditzon bere argiak eta huntarzünak.

 

Khantoria, Salamunentako.

 

        1. Jinkua, erregeri emozü zure argia, eta erregeren semiari zure xüxentarzüna,

        2. Jüja ditzan, zure xüxenguaren arabera, zure popülia eta zure eskeliak.

        3. Mendiek ükhen dezela bakia popüliarentako, eta mendixkek ere xüxengua.

        4. Jüjatüko tü popülüko eskeliak, eta salbatüko eskelen haurrak, eta lürrialatüko gezürrez gaizki erraiten ari dienak.

        5. Eta egonen da ekhia eta argizagia bezañ lüzaz undoriotik undoriuala.

        6. Eraitsiko da, euria ilhe gaña erorten den bezala, eta ithax hura lürriala erorten den bezala.

        7. Haren egünetan agertüko da xüxengua bakezko ekhoitzpenareki, argizagia eror artino.

        8. Eta itxasotik itxasuala, eta ibaietik lür bazterretarano bürüzagi dateke.

        9. Haren aitzinian belharikatüko dira Ethiopetarrak, eta haren etsaiek millikatüko düte lürra.

        10. Tharsiseko erregek eta ühartek eskentüko deitzoe dohañak; Arabiako eta Sabako erregek ekharriko deitzoe dohañak.

        11. Eta lürreko erregiak oro othoiez ariko zaitzo, eta nazione güzien bürüzagi date;

        12. Emütsa idekiko dielakoz photeretsiaren petik, lagüntzalerik ezpeitzien emütsak.

        13. Pharkatüko dü emütsari eta eskeliari, eta salbatüko tü emütsen arimak.

        14. Zor zaien beno haboruago hartzen dütenetarik eta gaizkitik erosiko tü haien arimak, eta haien izena uhuregarritüko da haren aitzinian.

        15. Eta biziko da, eta Arabiako ürhetik emanen zaio, eta othoitzez eta hunetsiz ariko zaitzo thai gabe.

        16. Eta ogi bihia ereñen da lürrian, mendi thinietan, eta ogi ekhoitzpena Liban beno goragotüko da; eta hiritik sorthüko dirade giz' eliak lürreko belharra bezala.

        17. Benedika dadila haren izena mendez mende, ekhia beno lehenago beita haren izena.

        18. Eta benedika ditiela hartan lürreko giz' eliak oro, nazione güziek loriatüko beitüte.

        19. Israeleko Jinko Jauna benedika dadila, gaiza miragarriak egin beitütü.

        20. Eta haren handitarzüneko izena benedika dadila bethikoz, eta haren handitarzünaz betha dadila lürra. Halabiz, halabiz.

        21. Dabiden, Jesen semiaren, khantoriak heben akabi.

 

        Khantoren III gerren Libria.

 

 

GORANTZA LXXII.

 

Gaxtuen zorihunaren ez izan bekhaitz bere gora beherak beitütü.

 

Asafen khantoria.

 

        1. Jinkua zuñen hun den Israelentako eta bihotza xüxen dienentako!

        2. Zankhuak hatik abanzüñi lerratü zaitzat; eta ürhats herexa abanzüñi galdü düt,

        3. Gaxtuen bekhaitz izan beniz ogengilen bakian ikhustez.

        4. Hiltzial' artino zorigaitzik ezpeitüte eta dispost beitaude,

        5. Gizonen eskarniuetarik soltik, ezpeitirade gizonak bezala zaflatürik.

        6. Ürgüllüko estekan daude gaxtokeriaz eta sinhetsgabeguaz estalirik.

        7. Gizen eta lodi dielakoz bürütik elkhitzen zaitze begiak, eta bihotza gaintitzen zaie.

        8. Gaxtokeria goguan eta ahuan beitüte, banbaz mintzo dirade.

        9. Zeliari axütez ari zaie ahua, eta lürrian dabile mihia.

        10. Hortakoz ene popülia hunat ützüliko da, eta zorihunezko egünak edirenentü.

        11. Eta erranen dü: Nula daki Jinkuak, eta zer daki Gañgañkuak?

        12. Ogengile hoiek bethi daude igerika huntarzünetan eta aberatstarzünetan.

        13. Eta erran düt: Probetxü gabe, arren, xahatü ene bihotza, eta ogen gaben artian ükhüzi tüt ene eskiak.

        14. Egün orotan zaflatü naienaz geroz, goizan zehatü unduan.

        15. Hola mintzatü banintz laidogarritü nitikezü zure haurren undokuak.

        16. Gordallü hori ikhertü nahi nizün, bena lan handia hartü dit.

        17. Jinkuaren etxen sar artio, eta entheleg'artio nula ürhentüko diren gaxtuak.

        18. Xederak arauz hedatü deretzü, eta goratzen zielarik eror erazi dütüzü.

        19. Zuñ bertan erori dien bihotz minetara! Nula galdü dütien beren gaxtokeriak!

        20. Jauna, zure hirian ezdeustüko düzü haien itxura, iratzartzen dienen ametsa bezala.

        21. Bihotza herakitzen zeitadan eta errañak sütan nütien; ezdeustü niz eta sohaiotü.

        22. Zuretako aberia bezalakotü nüzü, eta egon nüzü bethi zureki;

        23. Eskü esküña etxeki deitazü, eta zure nahiküntiaren arabera lagüntü naizü, eta zure ganat loriaz hartü.

        24. Zer düt arren nik zelian? Eta zützaz besterik zer nahi ükhen düt lürrian?

        25. Eni hertürik ere aragia eta bihotza, ene bihotzeko Jinkua, ene sekülako Jinko indarrezkua zinate.

        26. Zütarik hürrüntzen direnak galdüko tüzü, galtzen beitütüzü likhizkerier lothzen direnak.

        27. Jaunari lothzia, Jinko Jaunian ene esparantxaren ezartia enetako zorihun.

        28. Zure laidoriuk khanta detzadan Sioneko alhabaren portalian.

 

 

GORANTZA LXXIII.

 

Bihotz minetan den popüliaren othoitzia, etsaiak erre eta theiütü unduan eliza.

 

Asafen erakhutspena.

 

        1. Zentako, Jauna, ohiltü gütüzü bethiko? Zentako heraki dago zure khexia zure bazkagiako ardien kuntra?

        2. Ohart zite hatsarretik ükhen düzün salduaz.

        3. Erosi zünien, zure aberatstarzün phartetako, egoiten zien Sioneko mendi hori.

        4. Altx' etzatzü zure eskiak, sekülakoz egotx dezazün haien mithirigua. Elizan zer gaitzkiak ezteitzü egin etsaiak?

        5. Zure hügüntzaliak harrotü tüzü zure eliza besta handian.

        6. Etzakitelarik zer ari zien, ezarri tizie bere banderak eliza thinian eta jalkhigian.

        7. Hanko borthak egotxi tizie, oihaneko zühañak bezala axkoraz; martellü eta axkora khaldüz hautsi tizie.

        8. Süz erre dizie zure egongia saintia; zikhintü dizie zure izeneko oihal-olha.

        9. Haien undokuek erran dizie bere bihotzian: Xaha detzagün lürretik Jinkuaren eliza bestak oro.

        10. Gure banderak eta profetak eztirade ageri; Jinkuak ezkütü haboro ezagützen.

        11. Jinkua, nuiz artio etsaiak gaizkiz xahatüko zütü? Nuiz artio burhauez therritatüko dü zure izena?

        12. Zentako gibeltzen düzü zure eskia; zentako bethi etxekitzen düzü kolkuan zure besua?

        13. Gure Jinko Errege bethidanik denak salbamentü egin dü lürrian;

        14. Zure indarraz heraki erazten düzü itxasua; heren sügiari lehertü derozü büria.

        15. Heren sügiari zapathü derotzü büriak; jan lezen eman derezü Ethiopiako popülier.

        16. Jauz erazi tüzü üthürriak eta ühaitzak, eta idort erazi ibai handiak.

        17. Zuria düzü egüna, zuria düzü gaia, zük egin tüzü izarrak eta ekhia.

        18. Zük egin tüzü lürreko bazterrak, bai eta antolatü negia eta üda.

        19. Ohart zite etsaiak gaizki xahatü diela Jauna, eta popülü ertzuak burhauztatü diela zure izena.

        20. Ez basa ihizier jatera eman zure tortollaren arima, eta ez ahatz zure eskelen arimak.

        21. Beha zite zure hitzamaner; lürreko tzirtzil tzar eli batek hartü dizkützie gure etxiak.

        22. Lürrian egotxirik daguena eztadila juan ahalketürik; eskelek eta emütsek laidatüko dizie zure izena.

        23. Jaiki zite, Jauna; jüj' ezazü zure egitekua; egün oroz ertzua ganik horra zaitzün burhauez ohart zite.

        24. Ez ahatz zure etsaien oihiak, hügüntzen zütienen ürgüllia bethi beitua handiagotzez.

 

 

GORANTZA LXXIV.

 

Jüstuek laidatzen düte Jauna, Jinkuak izartüko tü harro dienak.

 

Ürhentzeko. Ez arrabaska. Asafen khantoria.

 

        1. Laidatüko zütügü, Jinkua, laidatüko zütügü, eta zure izenari oihü eginen dizügü.

        2. Erranen tizügü egin dütüzün lan ederrak. Asina dükedanio, dio Jaunak, xüxenti jüjatüko düt.

        3. Hurtü da lürra bere ekhoiliar güzieki; nik zalltü deitzot zimentiak.

        4. Gaxtuer erran deiet: Etziteiela gaizki ari; eta ogengiler: Eztezaziela büria gora;

        5. Eztitzatziela gora zien büriak; etziteiela gaizkiz mintza Jinkuaren kuntra.

        6. Ezpeitzaitzie ekhijalkigiatik, ez itzalgiatik, ez eta desertüko mendietarik sokhorri heltüko, Jinkua beita zien jüjia.

        7. Bata aphaltzen dü eta bestia goratzen; ardu mingarrez errada dago xalhia Jaunaren eskian; hütstüko da eta lürreko ogengilek orok edanen düte.

        8. Nik, aldiz, khantatüko tüt, eta barreiatüko bethi Jakoben Jinkuaren laidoriuak.

        9. Erran beitü: Phorrokatüko düt ogengilen indarra, eta handi eraziko jüstuen ahala.

 

 

GORANTZA LXXV.

 

Eskerrak Jinkuari zeren goithürik izan den Asiritarren armada. Izigarri da Jinkua, printzen biziaren eta heriuaren nausi beita.

 

Asiritarren khantoria.

 

        1. Jinkua ezagützen düte Jüdean; izena handi dü Israelen.

        2. Bere bake lekhütako hartü dü Salem, eta bere egongiatako Sion.

        3. Han phorrokatü tü üzteieko flexak, eskütak, ezpatak eta gerlako tresnak.

        4. Izigarri beitzirade, Jinkua, zure bethiko mendietan, bürü mentsak oro harri erazi dütüzü.

        5. Luak hartü zitizün eta huntarzünetako gizonek deusik bere eskietan eztizie ediren.

        6. Jakoben Jinkua, zure mintzo borthitzak lo erazi tizü zamaldün harruak.

        7. Zü harrigarri zirade; zuri nur oldar ahal daite, khexü zirenian?

        8. Zelü gañetik entzün erazten düzü zure jüjamentia; lürra ikharatzen düzü eta ixiltzen,

        9. Jinkua txütitzen denian jüjatzeko, ükhürü ükhüria egoiten dienen salbatzeko.

        10. Gizonaren khexiak laidatzen zütü, zure khexü undarra jauntsten düzünian.

        11. Hitzak emotzie, eta hitzamanak egiotzie zien Jinko Jaunari, üngürian dohañak eskentzen deitzotzünek orok,

        12. Izigarri beita, printzer eruaiten beteie bizia; lürreko erregen izigarri beita.

 

 

GORANTZA LXXVI.

 

Bihotz minetako othoitzia. Jaunaren ürrikaltarzüna eta garratztarzüna.

 

Ürhentzeko. Idilhunentako; Asafen khantoria.

 

        1. Oihü egin deiot Jaunari; oihü egin deiot Jaunari, eta behatü zait.

        2. Ene eskarnioko egünian Jinkuaren bilha ebili niz; gaiaz haren ganat eskiak hedatü tüt, eta eniz inganatü.

        3. Aholkürik eztü nahi ükhen ene arimak; Jinkuaz ohartü niz eta botztü niz; gogokan ari izan niz, eta hertü zait izpiritia.

        4. Gaiaz zabalik nüntien begiak; oro nahasirik nintzan, eta enindiodan mintza.

        5. Ene gogua leheneko egünetan, eta ene izpiritia bethiko urthetan zabiltzan.

        6. Ene izpiritütik goguak gogua xahatzen zielarik, gaiaz bihotzian gogokan ari nintzan, eia,

        7. Jinkua bethiko khexü günükienez, ala orano ematüko zeikünez hunki-jin egiteko?

        8. Ala bere ürrikaltarzüna khentü zeikünez undoriuetarik undoriuetarano?

        9. Ala ahatze zienez Jinkuak ürrikaltzia? Ala bere khexian edenen zütienez bere ürrikaltarzünak?

        10. Eta erran düt: Orai hasten niz ikhasten ene zauria Gañgañkuak sendo diuela.

        11. Ohartü niz Jaunaren eginez; eta ohartü nüzü hastetik egin dütüzün lan miragarriez.

        12. Eta gogo eman dit zure lan güzier; beha egon nüzü zure ikhusgarriko laner.

        13. Jinkua, saintü dütüzü zure eginbidiak. Zuñ Jinko da gure Jinkua bezañ handi denik? Zü zirade miragarrien egile Jinkua.

        14. Popülien artian ezagüt erazi düzü zure indarra zure besuaz erosi zünien zure popülia, Jakoben eta Josefen haurrak.

        15. Ühaldiek ikhusi züntien, Jinkua; ühaldiek ikhusi züntien, eta lotsatü züntüzün, eta osinak thürbüstü.

        16. Hur turrustek azanz, eta odeiek orrua egin zizien.

        17. Zure iñhaziak bazuatzün, eta zure ühülgia karrankotsez ari züzün.

        18. Zure iñhaziek argitü zitizien bazter güziak; lürra harritü züzün eta ikharatü.

        19. Zure bidia itxasuan, eta zure bidexkak hur handietan zütüzün; eta zure ürhats herexak etzütüzün ezagün.

        20. Ardiak bezala, hotseman düzü zure popülia Moisen eta Aarunen aitzinian.

 

 

GORANTZA LXXVII.

 

Jinkuak bere popüliarentako egin dütienetan gañen, Ejiptotik elkhiz gerozti Dabid erregetü artio.

 

Asafen erakhutspena.

 

        1. Ene popülia, beha zite ene begiari, ern' itzatzü zure beharriak, mintzatzera nuazü.

        2. Alegietan ahua zabaltüko dit; lehenago heltü dien gaizak erranen deitziet,

        3. Entzün eta ezagütü dütügünak, eta gure aitek erran deizkienak;

        4. Beren haurrer eta undokuer gorde eztüztenak.

        5. Erran deizkie Jaunaren laidoriuak eta ahala, eta egin dütien gaiza ederrak.

        6. Manhatü beitzien Jakobi, eta mania eman Israeli;

        8. Manhatü beitzien gure aiter hoien erraitez bere haurrer, undokuek jakin letzen.

        8. Sorthzen eta handitzen dien haurrek beren semer erranen dütüzte.

        9. Jinkuan ezar ahal dezen beren esparantxa, eta Jinkuaren eginak ahatz eztetzen, eta haren maniak begira detzen.

        10. Beren aitak bezala, arraza gaxto eta mithiri eztitien izan.

        11. Bihotz bühürreko arraza, Jinkuan sinheste gabeko bat.

        12. Efraimen semek, üztei hedazale eta thirazale hunek, güdükako egünian aztalak erakhutsi züzten,

        13. Ezpeitzüten begiratü Jinkuaren adiskidegua; haren manier ezpeitzüten jarraiki nahi ükhen;

        14. Ahatze züzten haren hunki eginak, eta miragarrizko erakhutsi zeitzen gaizak.

        15. Haien aitasuen aitzinian mirakülliak egin zütien Ejiptoko lürrian, Taniseko ordokian.

        16. Arrailtatü zien itxasua, eta igaran erazi zeien, eta athetü zütien hurrak.

        17. Lagüntzale eman zeien odei bat egüneko, eta sü bola bat gaieko.

        18. Desertian zapart erazi zien botxü bat, eta hurrez ase erazi zütien, ühaitz handian bezala.

        19. Botxütik jauz erazi zütien hurrak, eta ibaiak bezala eraits erazi.

        20. Eta gaizki egitetik etziren baratü halere, eta khex' erazi züten Gañkua, hur gabeko günian.

        21. Eta beren bihotzian therritatü züten Jinkua, galthatzen zioielarik eman lizen hazkürri bizitzeko.

        22. Eta marmallaz zioien: Ahal lükia Jinkuak mahañ bat adela desertian?

        23. Botxia jo dü, hurra jauzi da, ibaiek hurstatü düte lürra;

        24. Bena ogi eman ahal liokia? Bere popüliarentako salsa antola ahal liua?

        25. Jaunak entzün zütien, eta etzen lehiatü: Khexüz gartü zen Jakoben kuntra, eta fürian jarri Israelen kuntra,

        26. Jinkuan etzütelakoz ükhen sinhesterik, ez eta ere esparantxarik haren salbamentian,

        27. Nahi bada gañeko odeier maniak eman zeitzen, eta zelüko borthak zabaltü zütien,

        28. Eta hazkürritako eror erazi zeien manna, eta eman zelüko ogia;

        29. Nahi bada gizona Aingürien ogiz ase zen, eta zer jan franko Jinkuak igorri zeien.

        30. Hortakoz arren ipharra khentü zien zelütik, eta bere indarrian hegua igorri zien buhatzera.

        31. Erhauts bezalako aragi erauntsiak, eta itxas bazterreko hariñak bezalako txori parrastak igorri zeitzen.

        32. Eta erori zien herri erdiala, oihal-olhen unduetara.

        33. Nahi züten bezañ beste jan züten, eta ase zien; nahi zütena eman beitzeien Jinkuak.

        34. Ahützetaka jaten ari zielarik Jinkuaren khexia gaña erori zeien.

        35. Gizenenak erho zütien, eta Israeleko handienak egotxi zütien.

        36. Halarik ere gaizki egiten ari zien, sinhesterik etzütelakoz haren miragarrizko eginetan.

        37. Eta igaran züzten egünak ezdeuskerietan, eta urthiak juan zeitzen itzala bezala.

        38. Hil erazten zütienian, haren bilha zabiltzan; eta harenganatzen zien, goizan goizik othoitzen zütelarik;

        39. Eta ohartzen zien Jinkua zütela ihes lekhütako, eta Jinko Gañkua Salbazaletako.

        40. Ahoz maithatzen züten Jinkua, eta mihiz, aldiz, gezürrez ari zeitzon.

        41. Bihotzez etzien harekila; etziradien tinki haren adixkideguari jarraikiten.

        42. Bena ürrikaldün zelakoz, ogenak pharkatzen zeitzen, eta etzütien arrabaskatzen.

        43. Bere kolera etxekiten zien estekan, eta etzien phizten bere khexia.

        44. Ohartzen beitzen aragi direla, eta haien bizia hats juaiten eta ützültzen ezten bat dela.

        45. Zunbatetan eztüte khex' erazi desertian? Zunbat aldiz estüte (sic) khex' erazi lekhü idor eta hur gabian?

        46. Berriz therritatzen züten Jinkua, eta khex' erazten Israeleko saintia.

        47. Etziradien ohartzen haren ahalaz, ez eta ere eskarniuetarik salbatü zütien egünaz,

        48. Miraküllüz bethe zienian Taniseko ordokia;

        48. Odoletara khanbiatü zeitzenian ibaiak eta errekak, etzezen edan ahal;

        50. Multzoka igorri zeitzenian eltxuak, itho litzen, eta igelak arrabaska litzen;

        51. Erdollari jatera eman zütienian haien ekhoitzpenak, eta llarhoter haien lan sariak;

        52. Harri errauntsiez arrabaskatü zütienian haien miñatziak, eta izotzaz haien marhügetziak;

        53. Harri errauntsien pian ützi zütienian haien aberiak, eta zelüko süien pian haien hatiak;

        54. Haien kuntra laxatü zütienian bere khexüko garrak, bere füria eta gaitz eskarniazaliak oro;

        55. Bere kolerari zabaltü zeionian bidia, eta hiltzetik etzütienian begiratü haien arimak, eta haien aberiak heriuaz estali zütienian;

        56. Zaflatü zütienian Ejiptoko lehen sorthiak, eta Khamen oihal-olhako gizon baliusenak;

        57. Ardiak bezala, eruan zienian bere popülia, eta abere saldo bat bezala, desertialat hotsaman zienian,

        58. Esparantxa handitan, beldürretarik soltik; haien etsaiak itxasuan galdürik;

        59. Bere mendi saintiala, bere ahalaz ükhen zien mendiala, eruan zütienian;

        60. Haien aitzinetik ohiltü zütienian nazioniak; eta xorthiala lürrak phartitü zeitzenian, khordaz izartü unduan;

        61. Eta nazionen oihal-olhetan ezarri zütienian Israeleko giz' eliak.

        62. Eta orano ere therritatü eta khex' erazi züten Jinkua, eta haren maniak etzüzten begiratü.

        63. Haren ganik gibeltü ziradien, hitzamanak etzeitzoen etxeki; eta, bere aitasuen üdüri, üztei okherra bezalakotü zien.

        64. Beren mendixketan khex'erazi züten Jinkua, desafiatzen beitzüten egin zütüzten jinkaizünez.

        65. Burhauz ari ziela entzünik Jinkuak, khexia zapartatü zeion, eta Israel hügüntü zien.

        66. Hürrüntü zen Siloko aldetik, gizoneki egoiteko egin zien oihal-olha ützirik.

        67. Eta etsaien eskiez bahitzera ützi zien arkha; zuñtan beitzüten beren indarra eta edertarzüna.

        68. Eta ezpata txistaz kolpatzera ützi zien bere popülia, kasürik batere egin gabe bere züzen phartiari.

        69. Süiak erre zütien haien murruñak, eta neskatilek nigarrik etzüten egin;

        70. Ezpata khaldüz egotxirik izan ziren hanko aphezak, eta aphez alhargüntsek nigarrik etzüten egin.

        71. Lotarik bezala iratzarri zen Jauna, arduz aserik jaikiten den gizona bezala;

        72. Gibeletik zaflatü zütien bere etsaiak eta sekülakoz ahalkez estali zütien.

        73. Eta Josefen oihal-olha etzien nahi ükhen hartü; ez eta ere Efraimen giz'elia berhezi.

        74. Bena berhezi zien Jüdaen giz'elia, Sioneko bere mendi maitia.

        75. Eta bere egongia saintia egin zien lürrian, eta sekülakoz zimentatü zien, zeliak zimentatü zütien bezala.

        76. Eta berhezi zien Dabid bere sehia; ardi korraletan hartü zien, aitaren ardien zañ zelarik,

        77. Bazka lezan Jakob, bere popülia; eta Israel, bere züzen phartia.

        78. Eta alha erazi zütien ogenik egin gabe, eta hotseman zütien trebeki.

 

 

GORANTZA LXXVIII.

 

Khantore huntzaliaren khueintak Babilonetarren gaxtokeriaren gañen.

 

Othoitziak Babilonen bahi daguen popüliarentako.

Asafen kantoria.

 

        1. Jinkua, nazioniak sarthü dütüzü zure lürretan, theiütü dizie zure eliza saintia; arrabaskatü dizie Jerüsaleme.

        2. Zelüko txorier jatera eman ditizie zure sehien khorpitzak, eta lürreko basa ihizier zure saintien alderdiak.

        3. Hurra bezala, haien odola ixuri dizie Jerüsalemeko üngürietan; eta ehortzalerik etzüzün batere.

        4. Laidogarritü gütüzü gure aizuen; gure khantükuak trüfatü zizkützü, eta erri egin diküzie.

        5. Nuiz artio, Jauna, khexü egongei düzü? Nuiz artio, garra bezala, goratüko da zure füria?

        6. Ixur ezazü zure khexia ezagützen etzüten nazionen gaña, eta zure izenari helik egiten eztüten erresumen gaña.

        7. Jakob jan beitüte, arrabaskatü beitüte haren egongia.

        8. Etzitiela ohart gure leheneko gaizkiez; zure ürrikaltarzünak laster hel zaitzküla, emüts emütstürik beikirade.

        9. Jinko gure Salbazalia, lagünt gitzatzü; zure izenaren loria dela kausa solta gitzatzü, Jauna; estal itzagützü gure ogenak zure amodiuaz,

        10. Nazionen artian eztezen erran: Nun da hoien Jinkua? Argiala emazü, ikhus dezagün nazionen kuntra.

        11. Nula mendekatzen düzün zure sehien ixuri düten odola; zure ganat hel ditiela bahi daudenen heiagorak.

        12. Zure besuaren indar handiaz begira itzatzü herioko haurrak.

        13. Jauna, gure aizuer, zazpitan doblatzez, kholkuala emetzü ordari egin deitzien ihikin laidogarriak.

        14. Gük aldiz, zure popülia eta zure bazkagiako ardiak beikirade, bethi laidatüko zütügü.

        15. Undoriotik undoriuala barreiatüko tizügü zure laidoriuak.

 

 

GORANTZA LXXIX.

 

Babilonen bahi dienen othoitzia, libertatiaren ükhen nahiz. Khantore huntzaliak dio popülia aihena bezala dela, eta begiratü behar dela.

 

Ürhentzeko. Khanbiatürik diatenentako. Asafen erakhutspena.

 

        1. Israeleko artzaña, beha zite; ardiak bezala hotsemaiten düzü Josef.

        2. Kherübimen gañen jarririk zaudena, agert zite zabal zabala Efraimi, Benjamini eta Manasei.

        3. Iharraus ezazü zure ahala, eta tziauri gure salbatzera.

        4. Jinkua, ützül eraz gitzatzü gure bahiguatik, agert ezagüzü zure begithartia, eta salbatürik gütükezü.

        5. Indarren Jinko Jauna, nuiz artio khexü zirate zure sehiaren othoitzen?

        6. Nuiz artio haziko gütüzü nigarren ogiaz? Nuiz artio edatera emanen deikützü nigarrak?

        7. Gure aizuen aharra erazle ezarri gütüzü; eta gure etsaiak trüfatzen zizkützü.

        8. Indarren Jinkua, ützül eraz gitzatzü gure bahiguatik; agert ezagüzü zure begithartia, eta salbatürik gütükezü.

        9. Zure miñatzia Ejiptotik idoki düzü; ohiltü tüzü nazioniak, eta haien lekhian lanthatü düzü zure miñatzia.

        10. Aitzinian juan zitzaio, bidiaren erakhusteko, eta erruak loth erazi derozü, eta lürra bethe dizü.

        11. Haren itzalak gorde tizü mendiak, eta haren laiak Jinkuaren izeiak.

        12. Itxasualano hedatü tizü bere adarrak, eta bere adarxkak ibaietarano.

        13. Zentako hautsi derozü zerrallia? Zentako bidetik duatzanek orok jaten derotze mahatsak?

        14. Bas'urdiak musurkatü dizü, bas'urdiak phorrokatü dizü.

        15. Indarren Jinkua, ema zite; zelütik sogizü, ikhus ezazü eta tziauri zure miñatziaren ikhustera.

        16. Zürkhaitsta ezazü zure esküñak lanthatü dien miñatzia; beha egizü zuretako gothor erazi düzün haurrari.

        17. Süiak errerik, erroz gora düzü; zure khexiak eihartü beitü.

        18. Phausa ezazü eskia zure esküñeko gizon gañen zuretako zürkhaitstatü düzün gizon semiaren gañen;

        19. Ezkütüzü haboro zütarik hürrüntüko; ar' emagüzü bizia, eta zure izenari oihü eginen dizügü.

        20. Indarren Jinko Jauna, bahiguatik ützül eraz gitzatzü; agert ezagüzü zure begithartia, eta salbatürik gütükezü.

 

 

GORANTZA LXXX.

 

Khantore huntzaliak nahi dü popüliak khanta dezan urthatseko egünian, edo tüten bestan. Besta hunen hatsarriaz mintzo da.

 

Ürhentzeko. Asafen kantoria lakuen gañen.

 

        1. Khantalotsez ari zizteie Jinko gure begirazaliari, Zinkhaz ari zizteie Jakoben Jinkuari.

        2. Sonü egizie, jo zazie atabala; hart zatzie gozagarriko sonia eta arrabita.

        3. Tütez ari zizteie argizagia berri berri denian, eta bethe denian, zien besta handietako egünetan.

        4. Hola aritzez manhatürik izan beita Israelen, eta Jakoben Jinkuak manhatü beitü.

        5. Kostüma hori Josefi manhatü beitzeion, ohart ledin Ejiptoko lürretik idoki ziela, eta ezagützen etzien botz bat entzün ziela erraiten:

        6. Haxia idoki deiat bizkarretik, eta eskietan eztütük haboro zariak erabilten.

        7. Eskarniuan oihü egin deitak, eta soltatü hait; behatü nitzaik arogaitzeko gordallian; borogatü hait aharrako hurtian.

        8. Behadi, ene popülia, erranen deiat ene nahiküntia zer düdan; behatzen bahitzait, hitan eztükek Jinko berririk, eta eztük othoitüko Jinko atzerik.

        9. Ni beniz hire Jinko Jauna, Ejiptoko lürretik idoki aiena. Zabalt ezak ahua, eta betheko deiat.

        10. Bena ene popüliak eztü entzün ene mintzua, eta Israel etzait behatü.

        11. Ützi düt, arren, bere nahiküntietara, eta bere goguala ari izan da.

        12. Ene popülia behatü bazeitan, Israel ebili izan baliz ene bidetan,

        13. Egotx nitzake bertan haren etsaiak, eta ene besua ützül laite eskarniatzen dütenen kuntra.

        14. Jaunaren etsaiek hitza jan beteoie, hen zorigaitzak irañen dü bethi.

        15. Ogi irinez hazi zütien, eta zendako eztiz ase erazi.

 

 

GORANTZA LXXXI.

 

Jüje gaxtuak garrazki mehatxatzen tü Jinkuak.

 

Asafen kantoria.

 

        1. Jinkua jarri da jinkoen bilkhüran, eta hen artian daguelarik, jüjatzen tü Jinkuak.

        2. Nuiz artio gaizki jüjatüko düzie, eta begitharte hun eginen düzie gaxtuer?

        3. Jüj' ezazie emütsa eta zürtza, bere züzena emozie; eta jente xehia eraik ezazie, zaphatü gabe.

        4. Eraik ezazie emütsa, eta khent ezazie eskelia ogengilen eskietarik.

        5. Eztakite deusik; eztüte deusik enthelegatzen; ülhünpian dabiltza; lürreko zimentiak oro ikharatürik daude.

        6. Nik erran düt: Jinkuak zireie, eta oro Gañkuaren haurrak.

        7. Nahi bada ere, gizonak bezala hilen zireie, eta aitzindariak bezala, erorien.

        8. Jaiki zite, Jinkua; jüj' ezazü lürra, zure bürüzagigua hedatzen beita nazione güzien gaña.

 

 

GORANTZA LXXXII.

 

Asafek othoitzen dü Jauna hel dadin, parrastaka Jüdeala jin diren etsaien ohiltzeko.

 

Asafen khantoria.

 

        1. Jinkua, nur date zure üdüri? Etzitiela egon ixil ixila; etzitiela egon auher.

        2. Zure etsaiak burrunbaz ari tüzü; hügüntzen zütienek altxatü dizie büria.

        3. Ixil ixila zure popüliaren kuntra aholkatzen dütüzü, eta gogo gaxtuak ditizie zure atherbian dienen kuntra.

        4. Erran dizie: tziauste, arrabaska ditzagün nazionen artetik: eta hebentik harat ahatz dadila Israelen izena.

        5. Algarreki hitz hartü dizie, eta zure kuntra algarri jüntatü tüzü Idümeako eta Ismaeleko oihal-olhatarrak;

        6. Moab eta Agar, Jebal eta Amon, eta Amalek; atziak eta Tireko hiritarrak;

        7. Asür ere horra düzü haiekila Lothen semen lagüntzera.

        8. Egin ezezü, Madiani eta Sisarari egin zineien bezala; Jabini egin zineion bezala Zisoneko ühaitzian.

        9. Hil zütüzün Endorren, eta alhor gizengarritü.

        10. Ezartzü haien aitzindariak Oreb, eta Zeb eta Zebee, eta Salmana bezala.

        11. Hala hala egiezü aitzindari erran dütien güzier; nausi gitien Jinkuaren elizaz.

        12. Ene Jinkua, ezartzü errota üngürazalia bezala, heguak eramaiten dien lastua bezala.

        13. Nula ere süiak erratzen beitü oihana, eta garrak mendia,

        14. Hala hala zure arogaitzian lasterk itzatzü, eta zure khexian nahas ezezü büria.

        15. Begithartia ahalkez estal ezezü, ebil ditien, Jauna, zure izenaren bilha.

        16. Ahalke ditiela, eta sekülakoz lotsa; nahas ditiela eta gal.

        17. Jakin dezela Jauna deithzen zirela; Zü zihau Gañgañkua zirela lür orotan.

 

 

GORANTZA LXXXIII.

 

Jinkuaren egongiaren ikhusteko nahiküntia. Hobiago da han egoitia ezi ez eta ogengilen oihal-olhetan.

 

Ürhentzeko. Lakuentako, Koreen semer igorri khantoria.

 

        1. Indarren Jauna, zuñen maithagarri dien zure egongiak! Ene arima engoxatürik dago Jaunaren etxe heupian sarthü nahiz.

        2. Ene aragia eta ene bihotza boztariotzen dirade bizi den Jaunian.

        3. Txoriak edireiten dü bere etxia, eta tortollak bere habia, hümen han üzteko.

        4. Zure althariak..., indarren Jauna, ene Erregia, eta ene Jinkua.

        5. Dohatsü, Jauna, zure etxen daudenak, mendez mende laidatüko beitzüte!

        6. Dohatsü lagüntza zütarik ügürükitzen dien gizona, eta nigarrezko ibar huntarik zure ganat igaraiteko bidia hartzen diena!

        7. Legegiliak benedikatürik, berthütetik berthütialatüko da, eta Sionen ikhusiko dü Jinkuen Jinkua.

        8. Indarren Jinko Jauna, beha zite ene othoitziari, zure beharria zabalt ezozü, Jakoben Jinkua.

        9. Gure begirazale Jinkua, sogin ezagüzü, eta sogizü zure Khristuaren begithartiari.

        10. Zure etxe heupeko egün bat, mila egün beno hobiago düzü.

        11. Nahiago dit egon Jinkuaren athalazian, ezi ez ogengilen oihal-olha barnen.

        12. Jinkuak maite dütü ürrikaltarzüna eta egia; Jaunak emaiten tü grazia eta loria.

        13. Ogen gabe dabiltzanak eztütü zorihunetik hürrüntzen. Indarren Jauna, dohatsü zütan esparantxa dien gizona!

 

 

GORANTZA LXXXIV.

 

Jinkuari esker emanak bahiguatik ützültzian.

 

Ürhentzeko. Koreen semer igorri khantoria.

 

        1. Benedikatü düzü, Jauna, zure lürra, bahiguatik ideki düzü Jakob.

        2. Ükhüzi düzü zure popüliaren gaizkia, eta estali tüzü haren ogenak.

        3. Ematü düzü zure khexü güzia, eta baratü zure kolera handia.

        4. Gure ganat ützül zite, gure Salbazale Jinkua, gütarik baztert ezazü zure khexia.

        5. Khexü ziratia bethi gure kuntra? Hedatüko düzia zure kolera undoriotik undoriuala?

        6. Jinkua, ützül zitzaizküla bizi gitien; zütan botz dadin zure popülia.

        7. Erakhuts ezagüzü Jauna, zure ürrikaltarzüna, eta eman ezagüzü zure lagüntze huna.

        8. Jinko Jaunaren elher beha nago; bakiaz mintzo beita bere popüliari,

        9. Bere saintier, eta bihotz hunez haren ganat ützültzen diener.

        10. Beldür zaitzonak salbatüko tü; eta haren loria gure herrian egonen da.

        11. Ürrikaltarzünak eta egiak algarreki bürü egin düte, xüxengua eta bakia besarkatü dia.

        12. Egia lürretik sorthü da, eta xüxenguak zelütik sogin dü.

        13. Jaunak iaurtzen tü bere huntarzünak, eta gure lürrak ekhoitzpen emanen dü.

        14. Xüxengua haren aitzinian juanen da, eta jarraikiko zaio bidexkan.

 

 

GORANTZA LXXXV.

 

Gizon xüxenaren othoitzia, bihotz minetan denian. Handi da Jinkua. Nazione güziek ezagützen düte haren handitarzüna.

 

Dabiden othoitzia.

 

        1. Jauna, aphal ezazü zure beharria, eta beha zakitzat, emüts eta eskele beniz.

        2. Begira ezazü ene arima, jarraikiten nitzaizülakoz; ene Jinkua, salb'ezazü zure sehia, zütan beitü esparantxa.

        3. Ürrikalt zakitzat, Jauna; egün orotan helez ari nitzaizü; botz ezazü zure sehiaren arima, zure ganat, Jauna, eraikiten beitüt ene izpiritia.

        4. Jaun hun eta ezti beitzira; ürrikaltarzün hanitx beitüzü helez ari zaitzünentako.

        5. Zure beharriak zabalt etzatzü, Jauna, ene othoitziari; beha zite ene othoitzettuari.

        6. Ene eskarnioko egünian oihü egiten deizüt, behatzen zitzaiztadalakoz.

        7. Eztüzü ez, Jauna, jinkuetan zü bezalakorik; zure lanak bezalakorik egiten dienik.

        8. Egin dütüzün nazioniak oro aitziniala jinen zaitzü othoitzera, Jauna; eta loriatüko dizie zure izena;

        9. Handi, miragarri egile, eta Jinko bakotxa zirelakoz.

        10. Erakhuts ezadazü, Jauna, zure bidia, eta ebiliko nüzü zure egian; botz eta zure izenaren beldürt dadila ene bihotza.

        11. Ene Jinko Jauna, laidatüko zütüt ene bihotz oroz, eta loriatüko dit bethi zure izena,

        12. Enetako düzün ürrikaltarzüna handi delakoz, eta arima idoki deitazülakoz leze barnetik.

        13. Jinkua, gaizkigiliak ene kuntra jaiki tüzü, eta ehelegatü eli batek bizia ideki nahi ditazie; ezpeitzüte beren aitzinian ezarri.

        14. Bena zü zirade Jinko Jaun ürrikaltsü, bihotz bera, lüzakor, ürrikaltarzün handiko eta egiatsü bat.

        15. Beha eta ürrikalt zakitzat; zure indarra emozü zure sehiari, eta salb' ezazü zure gelhariaren semia.

        16. Nitan ezarzü zure huntarzüneko kheñü bat, ene hügüntzalek ikhus dezen, ahalketürik, zük Jauna, lagüntü eta aholkatü naizüla.

 

 

GORANTZA LXXXVI.

 

Zuñen eder den Jerüsalemeko hiria.

 

Koreen sementako, khantoria.

 

        1. Mendi saintietan dütü bere zimentiak. Jakoben olha güziak beno maitiago tü Jaunak Sioneko portaliak.

        2. Zützaz diotzie gaiza miragarriak, Jinkuaren hiria.

        3. Orhit nizate Errahabez eta Babilonez, ezagützen benaie.

        4. Han atziak, Tireko eta Ethiopiako popüliak sorthüko dirade.

        5. Sionez mintzatzian eztüteia erranen: Han sorthü da hanitx gizon; Gañgañkuak berak egin dü?

        6. Jaunak izkiribüz ezarriko dü han egon dien popülien eta aitzindarien zunbata.

        7. Zütan egoiten direnak oro boztariuan dütüzü.

 

 

GORANTZA LXXXVII.

 

Bere ezagünek eta askaziek ützi dütenaren othoitzia.

 

Koreen semen khantoria ürhentzeko, aldizka khanta lezen.

Eman Ezraiten erakhutspena.

 

        1. Jauna, ene salbamentüko Jinkua, gaiaz eta egünaz oihü egin deizüt.

        2. Zure gana hel dadila ene othoitzia; ene khueintala aphal ezazü zure beharria.

        3. Gaizkiz betherik beitüt arima, eta ene bizia heriuaren hüllan beita.

        4. Hobialat duatzanen herrokan niagozü; lagüntzale gabe den gizona bezala nüzü, hilen artian soltik.

        5. Ezpata txistaz kolpatürik, hobian lotan ahatzerik daudenak bezala nüzü, lagüntü eztütüzün huak bezala.

        6. Ezarri nizie zilo barnan, ülhünpetan, heriuaren itzal pian.

        7. Zure khexia nitan gaña gogortü düzü, eta süntsitü naizü zure arogaitzian.

        8. Hürrüntü deiztadatzü ene ezagünak eta haiez hastia erazi naizü.

        9. Bazter orotarik zerratürik niagozü, ezpenainteke elkhi; eta minez eihartü ziztatzü begiak.

        10. Egün oroz oihüz ari nitzaizü, eskiak zure ganat eraikiten ditit.

        11. Hilentako eginen düzia miraküllürik? Araphiztüko direia zure laidatzeko?

        12. Nihurk ere iaurriko dia zure ürrikaltarzünaren berria hobian, eta zure egia hil ziluan?

        13. Agertüko direia zure mirakülliak ülhünpian, eta zure xüxengua ahatzguako herrian?

        14. Ni hatik helez ari nitzaizü, Jauna, eta goizan goizik othoitze egiten deizüt.

        15. Zentako, Jauna, bazterrialatzen düzü ene othoitzia; zentako gordatzen deitazü zure begithartia?

        16. Emüts nüzü eta gaztaroti danik eskarniuetan; goratü unduan aphaltü nüzü eta ahalketü.

        17. Gañetik igaraiten ziztatzüt zure khexiak, eta zure beldürrak ezdeustü nizü.

        18. Egün orotan hurrek bezala, üngüratzen nizie, batetan üngüratzen benaie.

        19. Hürrüntü deiztatzü adixkidiak eta askaziak, eta ülhünpiak ditit lagüntako.

 

 

GORANTZA LXXXVIII.

 

Jaunaren ürrikaltarzüna Dabiden etxenkuentako. Ethanen khueintak Jüdeako Erresumari heltü zaitzon zorigaitzen gatik.

 

Ethan-Ezraitaren erakhutspena.

 

        1. Bethi khantatüko tüt Jaunaren ürrikaltarzünak.

        2. Ene ahuak laidatüko dizü zure egia undoriotik undoriuala.

        3. Erran beitüzü: Bethikoz zimentatürik da zelietan Jaunaren ürrikaltarzüna, han zürkhaitstatü düzü zure egia.

        4. Adixkidegua egin düt berhezi düdanarekila; Dabid ene sehiari zin egin deiot: Hire azia bethi irañ eraziko diat,

        5. Eta hire jargia lanthüko diat undoriotik undoriuala.

        6. Zeliek bethi erranen ditizie, Jauna, zure miragarrizko eginak; laidatüko dizie zure egia Saintien bilkhüran.

        7. Odeietan nur da Jinkuaren bardin? Gizon semetan nur da Jinkua bezalako?

        8. Jinkua izigarri da Saintien bilkhüran, eta harrigarri üngüratzen dienentako.

        9. Indarren Jinko Jauna, nur da zü bezalako? Jinko azkharra zirade, eta egiak üngüratzen zütü.

        10. Indarra hezten derozü itxasuari, eta ematzen derotzü bere hurren builtak.

        11. Gizon kolpatia bezala, egotxi düzü Errahab; zure besoko indarraz barreiatü tüzü etsaiak.

        12. Zuriak dütüzü zeliak, zuria düzü lürra; mündia eta edeiten dütienak zimentatü tüzü; egin dütüzü hegua eta itxasua.

        13. Thabor eta Hermon jauztekan ari tüzü zure izenaren entzütian; indarra zure besuan diagozü.

        14. Gothor düzü eskia, eta gora besua. Zure jargiako zürkhaitzak, xüxengua eta jüjamentia tüzü;

        15. Ürrikaltarzüna eta egia zure begitharte aitzinian duatzü. Dohatsü tütotsez aritzen dakien popülia!

        16. Ebiliko beita zure begithartiaz argitürik, eta egün oroz alageratüko beita zure izenian eta zure xüxenguan.

        17. Zü beitzira haren indarreko loria; zure huntarzünak büria altx' eraziko diküzü.

        18. Jauna da gure begirazalia, eta Israeleko Saintia gure erregia.

        19. Zure saintiari ametsetan mintzatü zaitzo, eta erran derozü: Ahaldüna lagüntü diat, eta popülü xehetik goiti eraiki diat berhezi niena.

        20. Dabid ene sehia ediren diat, eta berekatü diat ene olio Saintiaz.

        21. Ene besuak lagüntüko dik, eta ene esküña zürkhaitz dikek.

        22. Haren kuntra etsaiak eztiokek deusik egin, gaizkigiliaren semiak eztiok gaitzik eginen.

        23. Begien aitzinetik arrabaskatüko diotzat etsaiak, eta ohiltüko hügüntzaliak.

        24. Ene egia eta ene ürrikaltarzüna harekila tükek, eta ene izenian goratüko dik büria.

        25. Hedatüko dioat eskia itxasuala, eta esküña ibaietara.

        26. Erranen ditak oihüz: Zü zia ene aita, ene Jinkua, ene salbamentüko zenda.

        27. Eta nik primütüko diat, eta lürreko erregen bürüzagi ezarriko.

        28. Sekülakoz begiratüko dioat ene ürrikaltarzüna, eta egin diodan adixkidegua eztiat hautsiko.

        29. Eta mendez mende irañ eraziko dioat bere azia, eta zeliak bezañ beste bere jargia.

        30. Bena haren haurrek üzten badüte ene legia, eta ene xüxenguan ezpalinbadia ebilten;

        31. Ene maniak egiten ezpatie, ene erakhutspena ezpadie begiratzen,

        32. Zaharua eskian haien gaizkien ikhustera juanen nük, eta beren ogenak zaflatüko dietzat.

        33. Eztieiat hatik eruanen ene ürrikaltarzüna, ez eta ere ene hitza janen.

        34. Eztiat hautsiko ene adixkidegua; ene ezpañetarik elkhi dien hitzak eztitiat borratüko.

        35. Behin zin egin dioiat Dabidi, eztioiat gezürrik erran, haren azia mendez mende biziko dela;

        36. Haren jargiak ene aitzinian, ekhiak bezañ lüzez eta argizagiak bezañ lüzez, irañen diela; jakile huna zelian dük.

        37. Zük, hatik, bazterrialat ützi düzü, eta mesperetxatü düzü; berantü derozü zure Khristua.

        38. Zure sehiaren adixkidegua iralli düzü eta lürrian herestatü derozü khorua.

        39. Phorrokatü derotzü üngürüko zerralliak, eta lotseria iaurri derozü bere fortalezetan.

        40. Bidetik juaile güziek arrogatü dizie, bere aizuen trüfagarritü düzü.

        41. Haren zaflarier altxatü derezü besua, alagerazi dütüzü haren etsai güziak.

        42. Ezpata lanphüstü derozü, eta gerlan eztüzü lagüntü.

        43. Bere handiguatik pikarraitü düzü, eta lohistatü derozü jargia.

        44. Aphürtü derotzü gaztaroko egünak, eta ahalkez bethe düzü.

        45. Nuiz artio zaudeke gorderik, Jauna? Nuiz artio süia bezañ gartüko da zure khexia?

        46. Ohart zite zuñen flakü nizan, eta ez deus. Eztütüzia gizonen haurrak oro hautskor egin?

        47. Nur bizi ahal daite heriua ikhusi gabe? Nurk eruan ahal lio bere bizia hobi zolatik?

        48. Nun dia leheneko Dabidi zinzinez hitzaman zineitzon ürrikaltarzün huak?

        49. Ohart zite, Jauna, zure sehier nazionek egin deitzen laiduez; nik bihotz barnen ditit.

        50. Zure etsaiak mehatxüz ari zizkützü, dioielarik: Khanbierazi zütügüla zure Khristuarentako.

        51. Sekülakoz benedika dadila, Jauna. Halabiz, halabiz.

 

        Laugarren Libria.

 

 

GORANTZA LXXXIX.

 

Bethiko Jinko Jauna da bere popüliaren lagüntzalia. Gizonaren bizi llabürra.

 

Moise Jinkotiararen (sic) othoitzia.

 

        1. Jauna, gure ihes lekhü izan zirade undoriotik undoriuala.

        2. Mendiak sorthü beno lehen, lürra eta mündia muldatü zien beno lehen, bethi danik Jinko zinen.

        3. Erhauts erazten düzü gizona, eta erraiten derozü: Ez deus hadila.

        4. Zure begientako mila urthe, atzo igaran den egüna bezala dütüzü,

        5. Eta bardako gaia bezala; haien urthiak ez deus balia bezala dütükezü.

        6. Baduazü gizona, goizan sorthü eta lilitü den belharra bezala; arratsen ebakirik eihartzen eta idortzen düzü.

        7. Zure khexian engoxatzen gütüzü, eta zure fürian ezdeusetaratzen.

        8. Gure gaizkiak ezarri tüzü zure begien aitzinian, eta gure bizi güzia zure begitharteko argian.

        9. Gure egünak oro juaiten dütüzü; gihau ere baguatzü zure khexiaren aitzinian.

        10. Gure egünak baduatzü añharbarenak bezala; gure biziko egün güziek hirurtan hogeita-hamar urthe egiten dizie.

        11. Lautan hogeietara heltzen tüzü zallenentako; haboruago bizitzia eskarnio eta bihotz min beita.

        12. Laster igaraiten gütüzü eta hegaltatzen.

        13. Nurk daki zure khexiaren indarra, eta zure koleran emaiten deiküzün lotseria.

        14. Erakhuts ezagüzü zunbat egünez bizi behar dügün, gure bihotzer zühürtzen ikhas dezegün.

        15. Gure ganat ützül zite, Jauna; nuiz artio zure sehien khexü zirate?

        16. Goizan goizik ase gitzatzü zure ürrikaltarzünez, eta boztariotüko gütüzü eta gozatüko gure biziko egün güziez.

        17. Boztario eraz gitzatzü zaflatü gütüzün bezañ beste egünez, eta bihotz min ükhen dügün bezañ beste urthez.

        18. Zure lana agert dadila zure sehietan, eta zure loria haien haurretan.

        19. Gure Jinko Jaunaren argia hel dadila gütara; lagünt gitzala gure lanetan, eta zürkhaitz ditzala gure eginak.

 

 

GORANTZA XC.

 

Jaunian esparantxa dütenen zorihuna. Etsaiek ezteie gaitzik eginen, eta lüzaz biziko dia.

 

Dabiden khantoria.

 

        1. Gañgañkuaren gordallian daguena deskansatüko da Jinkuaren itzal pian.

        2. Jaunari erranen deio: Ene begirazalia eta ihes lekhia zirade. Ene Jinkua, zütan esparantxa diket.

        3. Soltatüko zütü ihizlariaren xederatik eta gaizkiko elhetik.

        4. Bere sorbaldaz itzaliko zütü, eta haren hegalpetan esparantxa dükezü.

        5. Haren egiak üngüratüko zütü; eta gaiezko lotserien beldürrik eztükezü,

        6. Ez eta ere egünezko flex hegaltarien, ülhünpetan dabiltzan gaizkien, eta ügerdiko debriaren.

        7. Zure eixkerrialat mila, eta zure esküñialat hamar mila eroriko tüzü; batek ere etzütü hunkiko.

        8. Zure begiez ikhusiko tüzü gaizkigiliak zaflatzen;

        9. Erran düzülakoz: Zü zirade, Jauna, ene ihes lekhia; eta Gañgañkua düzülakoz atherbe.

        10. Gaitzik etzaizü heltüko, eta zauriak zure oihal-olhalat eztütüzü hüllantüren.

        11. Bere Aingürier manhatü beitü, begira zitzen bidian,

        12. Eskü-jargia gañen ekharriko zütie, harri zunbaiti behatztopa etzitien.

        13. Ebiliko zira sügiaren eta süskerraren gañen. Zure zankhuez urixkiko dütüzü lehua eta heren-sügia.

        14. Jaunak erran beitü: Salbatüko düt nitan esparantxa dielakoz; begiratüko düt, ene izena ezagütü dielakoz.

        15. Oihü eginen deit, eta behatüko nitzaio; harekila nago eskarniuan denian, eta loriatüko düt.

        16. Egün lüzez as'eraziko düt, eta erakhutsiko deiot ene salbamentia.

 

 

GORANTZA XCI.

 

Khantore huntzaliak laidatzentü Jaunaren ürrikaltarzüna eta egia. Jinkuaren egin ederrak. Xüxenen zorihuna; Gaxtuen zorigaitza.

 

Neskenegüneko kantoria.

 

        1. Hun da Jaunaren laidatzia, eta khantarrapikotsez zure izenari aritzia, Gañgañkua?

        2. Goizan zure ürrikaltarzünaren, eta gaian zure egiaren berri emaitia,

        3. Hamar khordetako sonian, khantatzez zitharan.

        4. Zük egin dütüzünetan alagera erazten naizü, Jauna, khantatzen ditit zure obra ederrak.

        5. Zuñen eder dien, Jauna, zure obrak! Zuñ barna diren zure goguak!

        6. Ertzuak eztakitzü nulako diren, eta ergelak eztiotzü enthelega.

        7. Belharra bezala, sorthzen badira ogengiliak, gaizkigile güziak lilitzen badira ere,

        8. Mendez mende galtzekuak dütüzü; zü, aldiz, Gañgañkua, sekülakoz zirade.

        9. Soizü, soizü, Jauna; zure etsaiak galtzen ari tüzü eta gaizkigiliak oro barreiatzen.

        10. Büria goratüko deitazü adar bakoitxak adarra goratzen dien bezala, eta ene zahartazüna ürrikaltarzünez betheko deitazü.

        11. Ene begiak ikhusiko tizü kukuxkan ari zaitzanak, ene beharriek entzünen tizie gaizkigilen orruak.

        12. Xüxen dena lilitüko düzü zühaña bezala, eta handitüko Libaneko izeia bezala.

        13. Jaunaren etxen lanthatürik, lilitüko düzü Jinkuaren etxe-heupian,

        14. Eta zahartarzünialano emanen dizü ekhoitzte; azkhar eta zall dükezü, erranik izan dadin.

        15. Gure Jinko Jauna xüxen eta gaizki gabe dela.

 

 

GORANTZA XCII.

 

Bethidanik da Jauna. Jinkuaren ahala, handitarzüna eta egia.

 

Dabiden gorantza edo khantoria; lürra muldatü zenian.

 

        1. Jauna erregetü da; indarrez eta loriaz beztitürik bere ahala jauntsi dü.

        2. Lürra tinkatü da, eta ezta khordokatüko.

        3. Ordü hartan adelatürik züzün zure jargia, bethi geroztik beitzinen.

        4. Ibaiek, Jauna, ibaiek ozentü tizie beren orruak,

        5. Ibaiek goratü tizie beren holak; hurrak herotz handitan gañtitzen zielarik.

        6. Itxasoko builtak harrigarri dira; harrigarriago da, hatik, Jauna zelü gañian.

        7. Sinhetsgarri tüzü hanitx hitzaman tüzünak, Jauna, zure saintütarzüna zure etxenko edergallü dükezü bethiko egünetan.

 

 

GORANTZA XCIII.

 

Popüliaren aholkia. Jinkuak zaflatüko tü gaxtuak. Jinkuaren zühürtzia. Jaunak salbatüko dü bere popülia.

 

Dabiden khantoria asteko laugerren egüneko.

 

        1. Mendeküko Jinko Jauna, mendeküko Jinkua, agert zite.

        2. Jaiki zite, lürreko jüjia; ürgüllütsier emezü bere saria.

        3. Nuiz artio, Jauna, nuiz artio ogengiliak hantüko dirade?

        4. Nuiz artio solaz tzarretan ariko dirade ogengile gaizki mintzazaliak oro?

        5. Zankhopetan dabilazie, Jauna, zure popülia, eta arrabaskatzen dizie zure funtsa.

        6. Erhaiten tizie alhargüntsa eta atzia; erhaiten dizie haur zürtza.

        7. Erraiten dizie: Jaunak eztü ikhusten; deusik eztaki Jakoben Jinkuak.

        8. Gizon ertzuak, entheleg'ezazie; gizon tuntuak, behin phürü zühürt ziteie.

        9. Beharria muldatü dienak eztia entzünen? Begia egin dienak eztia ikhusiko?

        10. Nazioniak hezten tienak etzütieia heziko; etzütieia eskolatüko?

        11. Badaki bai Jaunak, gizonen goguak gogo balheiak direla.

        12. Dohatsü, Jauna, zük eskolatü düzün gizona, eta zure begia erakhutsi derozüna,

        13. Haren ganik hürrünt ditien egün gaxtuak, ogen giliaren zilua egin artio!

        14. Jaunak eztü bere popülia ohiltüko, ez eta ere bere züzen phartia ütziko.

        15. Jüjamentia ützüliko da jüstiziala, eta bihotzez xüxen direnak oro jarraikiko zaitzo.

        16. Ene althe nur jaikiko da ogengilen kuntra? Enekila nur egonen da gaizkigilen kuntra?

        17. Jinkuak lagüntü ezpanündü, ene bizia laster eraitsi zatien hobialat.

        18. Bena erran düdanian: Zakhua igitzen zitazü; zure ürrikaltarzüna, Jauna, jin zitazüt lagüntzera.

        19. Ene bihotz min handien izariaren arabera, zure aholkiek alageratzen zitazien arima.

        20. Zuri loth laitekia gaizkiko hokia, bortxakeria züzenaren lekian ezarten diena?

        21. Gaizkigilek xederak hedatzen xüxen denari, eta ogenik eztien odola ixurten.

        22. Jauna da ene ihes lekhia, eta ene esparantxaren zenda.

        23. Gaña eror eraziko deie beren gaizkia, beren malezian itho eraziko tü; Gure Jinko Jaunak ezdeustüko dütü.

 

 

GORANTZA XCIV.

 

Khantore huntzaliak nahi lüke gizonek laida dezen Jauna, eta bihotza gogort eztezen.

 

Gorantza edo Dabiden khantoria.

 

        1. Tziauste, uhatxez eta zinkhaz ari gitien gure salbamentüko zendaren uhuretan.

        2. Guazkion aitziniala, eta khant'arrapikotsez ari gizkon.

        3. Jauna Jinko handia beita eta jinko güzien errege handia.

        4. Ahürrian etxekitzen tü lürreko bazter güziak; harenak dirade mendi kükülak.

        5. Harena beita itxasua, egin beitü; haren eskiek muldatü beitie leihorra.

        6. Tziauste, belharrika gitien, othoit dezagün, ari gitien marraskaz egin gütien Jaunaren aitzinian.

        7. Gure Jinko Jauna da; gü girade haren bazkagiako popülia, eta haren esküpeko ardiak.

        8. Entzüten badüzie egün haren mintzua, zien bihotzak eztetzatziela gogort,

        9. Zien aitek gogortü zütien bezala khexüko egünian, therritatzen nündielarik desertian; borogatü nündien, nahi bada ene lan miragarriak ikhusi züzten.

        10. Berrogei urthez phüntsü egon niz arraza horen kuntra, eta erran düt: bihotza nahasirik dü.

        11. Eztütü ezagützen ene bidiak, eta zin egin düt ene khexian eztela sarthüko ene phausagian.

 

 

GORANTZA XCV.

 

Esker eta laidorio Jaunari hunki egiten dielakoz.

 

Eliza egin zütienian, bahiguatik ützüli unduan.

 

        1. Khanta Jaunari khantore berri; lürreko popüliak, khant' ezazie Jaunari.

        2. Khant' ezazie Jaunari, benedik' ezazie haren izena; egünetik egüniala haren salbamentiaren berri emazie.

        3. Haren loria barrei'ezazie nazionen artian, eta haren miragarriak popülü güzien artian.

        4. Jauna handi eta laidagarri beita; eta jinkuak oro beno izigarriago.

        5. Nazionen jinko güziak jinkaizün baizik eztirade. Jaunak egin tü zeliak.

        6. Loria eta laidoriuak haren aitzinian duatza; indarra eta boztariua haren egongian daude.

        7. Jaunari eskhent etzotzie, gizeliak, Jaunari eskhent etzotzie zor zaizkon loria eta uhuria; eskhent ezozie bere izenaren loria.

        8. Dohañak ekhar etzotzie, eta tziauste haren heupiala; othoi zazie Jauna bere eliza heupian.

        9. Haren aitzinian ikhara ditiela lürreko ekhoiliarrak; errazie nazionen artian: Jauna erregiñatzen da.

        10. Tink tinka dagoke lürra, eta ezta igitüko; Jaunak xüxenguan jüjatüko tü popüliak.

        11. Botz ditiela zeliak, alagera dadila lürra, orruaz ari dadila itxasua edeiten dütieneki; boztario ditiela kanpuak edeiten dütien güzieki.

        12. Oihanetako zühañak ari ditiela uhatxez Jaunaren aitzinian, horra beita; horra beita lürraren jüjatzera.

        13. Xüxenguan jüjatüko dü lür güzia, eta bere egiaren arabera popülü güziak.

 

 

GORANTZA XCVI.

 

Jauna erregiñatzen da; xüxenguan jarririk dago. Xüxen dienen zori huna.

 

Dabiden khantoria, bere herrialat jin zenian.

 

        1. Jauna erregiñatzen da; botz dadila lürra; botz ditiela itxasoko üharte salduak.

        2. Odeiz eta ülhünpez üngüratürik da, xüxenguaren eta jüjamentiaren gañen phausatü dü bere jargia.

        3. Aitzinian baduako süia, eta üngürüko oro erratzen deitzo.

        4. Haren iñhaziek argitzen tüzte bazter güziak; eta haren ikhustian ikharatzen da lürra.

        5. Ezkua bezala, hurtzen dia mendiak Jaunaren aitzinian, lürreko nausiaren aitzinian.

        6. Zeliek agertzen düte haren xüxentarzüna, eta lürreko ekhoiliarak (sic) oro haren loriari soz daude.

        7. Ahalkez gorri ditiela añaner othoiez ari dienak, eta bere jinkaizünez hantzen dienak!

        8. Hua othoi dezela jinko güziek; entzün dezala Sionek, eta botz dadila.

        9. Jüdako neskatilak botz ditiela, Jauna, zure jüjamentien gatik.

        10. Zü beitzirade Gañgañkua, lür güziaren bürüzagia, eta jinko ororen nausi gehiena.

        11. Jinkua maite düzienek hügünt ezazie gaizkia; Jaunak bere adixkiden arimak begiratzen tü, eta gaizkigilen eskietarik erruaiten.

        12. Argia zabaltü da xüxenentako, eta boztariua bihotz hunentako.

        13. Jaunian alagera zizteie, jüstuak, eta laid' ezazie haren saintütarzüneko orhitzpena.

 

 

GORANTZA XCVII.

 

Jaunaren ahal handia. Popülien boztariua eta zorihuna.

 

Dabiden khantoria.

 

        1. Khant' ezazie Jaunari khantore berri; miragarriak egin beitütü;

        2. Haren esküñak eta beso saintiak salbatü gütü.

        3. Jaunak erakhutsi dü bere salbamentia, eta nazioner agertü deie bere jüstizia.

        4. Ohartü da bere ürrikaltarzünaz eta Israeleko-etxiari hitzaman zien egiaz.

        5. Lürreko bazter güziek ikhusi düte gure Jinkuaren salbamentia.

        6. Lürreko bazterrak, Jinkuari ari zizteie uxatxez; khant' ezazie, laid' ezazie eta sonü egiozie.

        7. Ari zizteie Jaunari khant'arrapikotsez, arrabitotsez eta khantalotsez; xaranbelotsez eta tütotsez.

        8. Alagera zizteie Jaunaren aitzinian, zien Erregeren aitzinian; itxasua eta edeiten dütienak, lür güzia eta han daudenak herotsez ari ditiela.

        9. Ari ditiela ibaiak eskü zapartaka, mendiak aldiz jauzteka, Jaunaren aitzinian; horra beita lürraren jüjatzera.

        10. Xüxenguan jüjatüko dü lür güzia, eta bardinguan popüliak.

 

 

GORANTZA XCVIII.

 

Erregiñatzen da Jauna. Jinkua othoi dezela popüliek, Moisek, Aarunek eta Samüelek egin düten bezala.

 

Dabiden khantoria.

 

        1. Jauna erregiñatzen da. Khexa ditiela nazioniak. Kherübimen gañen jarririk dago, ikhara dadila lürra.

        2. Sionen handi da Jauna; nazione güzien gagnen dago.

        3. Laida dezela zure izena, handi, izigarri eta saintü delakoz. Erregeren ahala xüxengua khoi beita.

        4. Adelatü düzü xüxengua; Jakobi egiten derozü jüjamentü eta jüstizia.

        5. Gorantza egiozie gure Jinko Jaunari; belharrika zizteie haren zankho petako hokiaren unduan, saintü beita.

        6. Moisek eta Aarunek aphezen artetik, eta Samüelek helez ari zeitzonen artetik.

        7. Oihü egin zioieen, eta Jaunak ihardetsi zeien.

        8. Mintzatü zeien odei baten gañetik, eta eman zeitzen maniak eta legia begiratü züzten.

        9. Gure Jinko Jauna, haier behatü zinen; haientako ürrikalkor izan zinen, zaflatzen züntienian ere beren ogenen gatik.

        10. Laid' ezazie gure Jinko Jauna; belharrika zizteie haren mendi saintiaren aitzinian, gure Jinko Jauna saintü beita.

 

 

GORANTZA XCIX.

 

Laid' ezazie Jauna; sar zizteie haren elizan, eta aithor ezazie haren popülia zireiela.

 

Laidatzeko khantoria.

 

        1. Lürtarrak, uhatxez ari zizteie Jinkuari; botzik zerbütx' ezazie Jauna.

        2. Haren aitziniala zuazte alagranzia handitan.

        3. Jakin ezazie Jauna Jinkua dela; harek egin gütü; ezkirade gihau egin.

        4. Haren popülia eta haren ardiak zireie; sar zizteie laidoriotsez haren portal-petan; haren etxe-heupian khant'arrapikotsez laid' ezazie.

        5. Laid' ezazie haren izena, Jauna hun beita; haren ürrikaltarzüna bethikua beita; haren egia undoriotik undoriuetara igaranen beita.

 

 

GORANTZA C.

 

Printze hun ogenik gabe bizi den baten itxura: hügünt dü okherkeria, hezten tü gaxtuak eta berhezten aitzindari hunak xüxenen begiratzeko.

 

Dabiden khantoria; beretako.

 

        1. Khantatüko ditit, Jauna, zure ürrikaltarzüna eta zure xüxengua.

        2. Khantalotsez bide thona gabiari jarraikiko nüzü. Nuiz jinen zirade ene ganat?

        3. Ene etxen ebiliko nüzü bihotz xahütarzünian.

        4. Eztit goguan hartüko egiteko gaxtorik, hügüntüren tit arnegaten ürhatsak;

        5. Gaxtueki eztit egitekorik; mardallera estit (sic) ezagützen.

        6. Arrabaskatüko dit bere anaia mihi khaldüz gordallian larrützen diena.

        7. Eztit janen begia gora eta bihotza harro dütienekila.

        8. Begixtatüko tit gizon egiatsiak, ene khantian jar erazteko; bide xüxenian dabilana ene mixkandi dükezü.

        9. Ürgüllüz hantürik dena eztüzü ene etxen egonen; gezürtia etxekiko dit ene ganik hürrün.

        10. Argi hastetik lürreko ogengiliak oro ezdeustüko ditit; gaizkigile güziak xahatüko ditit Jaunaren hiritik.

 

 

GORANTZA CI.

 

Babilonen bahi zaguen popüliaren othoitzia. Bahigua akabatzen da, eta Jerüsaleme araeraikiten.

 

Eskarniuetan daguenaren othoitzia; bere bihotza hüsten dü Jaunaren aitzinian.

 

        1. Jauna, beha zite ene othoitziari, eta ene oihia hel dadila zure gana.

        2. Zure begithartia eztezadazüla bazterrialat ützül; ene eskarnioko egünetan beha zakitzat.

        3. Nik oihü egiten deizüdan bezañ sarri, hel zakitzat.

        4. Ene egünak khia bezala beituatza, eta ene ezürrak labeko thoska bezala idortzen beitira.

        5. Ephaitürik niagozü belharra bezala; bihotza eihartü zitazüt, ene ogiaren jatia ahatze beitzait.

        6. Hasperen eta heiagora egitez larria ezürrer josi zitazü.

        7. Desertüko pelikanuaren üdüri nüzü, etxau ziluetan daguen hüntza bezalakotü nüzü.

        8. Iratzarririk niagozü hegatzeko kaheka bezala.

        9. Ene etsaiak egün oroz gaizkiz ari ziztadatzü; eta lehen laidatzen nündienek ere burhauz xahatzen nizie.

        10. Jaten dit hautsa ogia bezala, eta ene edatekuari nahasten ditit ene nigarrak.

        11. Zure khexia eta zure samindüra diela kausa; altxatü unduan urthuki benaizü.

        12. Ene egünak itzala bezala aphaltzen tüzü; ni aldiz belharra bezala eihartzen nüzü.

        13. Zü hatik, Jauna, ber bera zaude bethi, eta zure orhitzpena undoriotik undoriuetara baduazü.

        14. Jaiki zite, eta Sioni ürrikalt zakitzo, hari ürrikaltzeko tenoria jin beita.

        15. Zure mixkandiek maite beitüzte hanko harrisi iralliak; ürrikalt betzeie hanko lürra.

        16. Jauna, zure izenaren beldür tükezü nazioniak, eta zure loriaren, lürreko erregiak oro,

        17. Ar' eraiki dütükezünian Sioneko etxiak, eta agertü ziatienian zure lorian;

        18. Behatü ziatienian aphalen othoitziari, eta haien galthua gütietsitü eztükezünian.

        19. Hoiek oro izkiribatürik dütükezü undokuentako; eta sorthüko den popüliak laidatüko dizü Jauna;

        20. Bere gañeko egongia saintütik sogin dielakoz Jaunak; zelütik sogin dielakoz lürrialat,

        21. Bahi daudenen heiagoren entzüteko, eta herioko haurren salbatzeko;

        22. Barreia dezen Sionen Jaunaren izena, eta haren laidoriua Jerüsalemen,

        23. Popüliak eta erregiak alageratü diatienian Jaunaren zerbütxatzeko.

        24. Ene bidian indarrak phorrokatü deitzat, llabürtü dütü ene egünak, eta erran deiot:

        25. Enezazüla mündütik eruan ene biziko egünen erdian; zure urthiak undoriotik undoriuala beituatza.

        26. Hatsarrian zük, Jauna, egin düzü lürra, eta zeliak dütüzü zure eskien lanak;

        27. Hoiek igaranen dütüzü; zü aldiz egonen zirade; arropa bezala, oro zahartüko tüzü;

        28. Zük khanbiatüko dütüzü, eta khanbiatürik dütükezü estalgi bat bezala; zü aldiz ber bere bethi zaudeke, eta zure urthiak etzaitzü aphürtüko.

        29. Zure sehien haurrak zurekila dütükezü, eta haien azia eztüzü seküla zure khantütik igitüko.

 

 

GORANTZA CII.

 

Eskerrak Jinkuari hunki egin dielakoz; bere popüliari pharkatü deitzolakoz ogenak, eta haren flakeziaz ürrikaltü delakoz.

 

Dabidentako.

 

        1. Oi, ene arima, benedik' ezazü Jauna; nitan den güziak benedika dezala haren izen saintia.

        2. Oi, ene arima, benedik' ezazü Jauna; eztetzatzüla ahatz egin deitzün hunkiak.

        3. Pharkatü deitzü zure ogen güziak, sendotü deitzü zure minak.

        4. Heriotik ara erosi beteizü bizia; ürrikaltarzünez eta graziaz üngüratü zütü.

        5. Zure nahiküntia huntarzünez bethe dizü, eta gaztarua, arranuarena bezala, araberritü deizü.

        6. Ürrikalkor da Jauna; ogenik gabe lehertürik dienen althe jarten da.

        7. Bere bidiak agertü deitzo Moisei, eta Israeleko haurrer bere nahiküntiak.

        8. Jauna ürrikalkor da, eta ürrikaltsü; lüzakor da eta ürrikaltsü.

        9. Ezta bethi khexatüko, ezta bethi mehatxüz ariko.

        10. Etzaikü ari gure ogenen arabera; ezkütü zaflatzen gure gaizki handien arabera.

        11. Zelia lürretik gora den bezañ bestez bere ürrikaltarzüna hedatü dü beldür zaitzonen gañera.

        12. Ekhi jaikigia itzalgiatik hürrün den bezañ bestez, gütarik hürrüntü dütü gure ogenak.

        13. Aitak bere haurrez ürrikalt dien bezala, Jaunak ürrikalt dü bere sehiez; beitaki nulako den gure bellatarzüna.

        14. Ohart da erhauts baizik ezkiela. Gizonaren egünak belharra bezala dirade; sorhoko lilia bezala zabaltzen da;

        15. Hatstto bat gañetik igaraiten zaio; galtzen da, eta zaguen lekia eztü ezagützen.

        16. Jaunaren ürrikaltarzüna aldiz bethierekua da, bethi hedatüko da beldür zaitzonetara.

        17. Haren xüxengua hedatüko da haurren haurretara, haren adixkidetarzünaren begirazaletara,

        18. Haren maniez ohart dienetara, manü haien begiratzeko.

        19. Zelian Jaunak adelatü dü bere jargia, haren bürüzagigua orotara hedatzen da.

        20. Benedik' ezazie Jauna, aingürü güziek; indar handikuek, haren erranen egilek, haren mintzua entzüten düzien bezañ sarri.

        21. Benedik' ezazie Jauna, haren armadek eta aitzindariek, haren nahiküntien egilek.

        22. Benedik' ezazie Jauna, güne güzietan egin dütien lan ederrek; oi! ene arima, benedik' ezazü Jauna.

 

 

GORANTZA CIII.

 

Jinkuaren zühürtarzüna eta ahala.

 

Dabiden khantoria.

 

        1. Oi, ene arima, benedik' ezazü Jauna. Ene Jinko Jauna, nula handitü zien!

        2. Loriaz eta edertarzünez bestitü zirade, argia jautsi düzü arropa bat bezala.

        3. Zabaltzen düzü zelia, oihal-olha bat bezala; gañeko selauriak hurstatzen derotzü.

        4. Odeietara igaran zia, eta aizen hegaletan bazuaza.

        5. Heguak dütüzü zure mezü-egiliak, eta garrak zure aitzindariak.

        6. Lürra, bermatü beitüzü bere erruetan, eztüzü sekülan igitüko.

        7. Osinak, arropa batek bezala üngüratzen dizü; hurrak junpaka ari tüzü mendi gañetan.

        8. Mehatxatzen dütüzünian, ihes duatzü; zure ühülgiaren orruak izitzen beitütü.

        9. Mendiak goratzen tüzü, eta ibarrak aphaltzen egin derezün günial' artio,

        10. Gainti elezen, hurrer ezarri derezü zedarri bat; gehiago eztizie lürra gaintitüko.

        11. Ibarretarik elkhi erazi tüzü üthürriak, eta mendi artetarik baduatzü hurrak.

        12. Han kanpoko aberek edaten dizie, eta basa astuak hurrez asetzen düzü.

        13. Zelüko txoriak hur unduetan diagotzü, osto petarik khant'arrapikotsez.

        14. Zelü gañetik hurstatzen tüzü mendiak, eta lürra asetzen düzü zure lanen ekhoitzez.

        15. Belharrak sorth erazten tüzü aberentako, eta lanthariak gizonentako.

        16. Lürretik elkh erazten düzü ogia; eta arduak alagerazten dizü gizonaren bihotza.

        17. Oliuak beno leinth erazten diozü begithartia, eta ogiak bihotza azkhartzen diozü.

        18. Asetzen dira kanpoko zühañak, eta Jaunak lanthatü tien Libaneko izeiak; haietan txoriek egiten tüzte bere habiak.

        19. Bere habia izeietan egiten dü zikoñak; mendi gañetan dagotza orkhatzak, eta zenda petan erbiak.

        20. Argizagia egin dü tenoren markatzeko; ekhiak badaki nun dien bere itzalgia.

        21. Ülhüna igorten düzü, eta egiten düzü gaia; gaiaz paseiün ebilten tüzü basa ihizi güziak.

        22. Lehu hümiak orruaz, zerbaiten atzaman nahiz, janhari galtho ari dira Jaunari.

        23. Ekhia jaikiten da, eta saldoka etzatera baduatza oro.

        24. Ordian gizona langitera badua, eta arratsartio lanian ari da.

        25. Jauna, zuñen handi diren zure eginak! Zühürki egin tüzü gaiza güziak; zure dohañez bethe düzü lürra.

        26. Zuñen handi den itxaso hau! Adarrak zuñen lüze tien! Arrañ parrastaz betherik,

        27. Txipiak eta handiak hazten tü; gañetik igaraiten zaitzo untziak.

        28. Han ere diagozü txostatzeko egin düzü balena; zuri beha diagotzü oro, janhari haidürü.

        29. Zük emaiten derezünian bazkatzen tüzü; ahürra zabaltzen düzünian, zure dohañez asetzen tüzü.

        30. Begithartia bazterrialat ützültzen derezünian, izitzen tüzü; hatsa idekiten derezünian, hiltzen tüzü, eta erhautsetara ützültzen.

        31. Hatsa igorten derezünian, phitzten tüzü, eta lür gañia araberritzen düzü.

        32. Jaunaren loriak irañ dezala bethi. Jauna loriatüko da bere eginetan.

        33. So batez harri erazten dü lürra; mendiak huntkitzen batü, sü eta khe goiti urthuk erazten deie.

        34. Khantatüko düt Jaunari bizi nizano; sonü eginen derot ene azken egünialano.

        35. Ene solaza laket dakiola, ni bozten niz Jaunian.

        36. Xaha ditiela lürretik ogen eta gaizkigiliak. Oi, ene arima, benedik' ezazü Jauna!

 

 

GORANTZA CIV.

 

Eskerrak Jinkuari dohañez bethe tielakoz Jüdiuak. Jaunaren hunkieginak, Abraham deithüz geroztik Jüdiuak sar artio hitzaman zeien lürrian.

 

Laida Jauna.

 

        1. Laid' ezazie Jauna; eta haren izenari oihü egiozie, haren eginen berri nazioner emezie.

        2. Khant ezozie eta sonü egiozie; haren miragarri güziak erran itzatzie.

        3. Loria zizteie haren izen saintian; alagera dadila Jaunaren bilha dabiltzanen bihotza.

        4. Txerk' ezazie Jauna eta haren indarra; txerk' ezazie haren begithartia.

        5. Ohart zizteie egin dütien miragarrizko mirakülliez, eta haren ahoko elhez,

        6. Abrahamen azia, haren sehiak, Jakoben haurrak, harek berhezi züztenak.

        7. Gure Jinko Jauna da; haren jüjamentiak lür güziala hedatzen dia.

        8. Egin dien adixkideguaz ohart da, baita ere milagerren undoriualano bere hitzamanaz.

        9. Abrahami hitzaman zeionaz, eta han Isaaki egin zeion zinaz,

        10. Jakobi, legia bezala, eta Israeli, hitz hartia bezala, bethiko bermatü zeienaz.

        11. Erraiten zeiolarik: Emanen deiat hire züzen pharte Kanaaneko lürra,

        12. Güti zaudelarik orano, eta atze zabiltzalarik lürrian,

        13. Herratürik popülütik popüliara, erresumatik erresumala.

        14. Nihur ere etzeien ützi gaizki egitera, eta haien kausa mehatxatü zütien erregiak;

        15. Erraiten zeielarik: Eztitzatziela hunki nik berekatiak; ez minik egin ene profeter.

        16. Gosia deithü zien lürriala; ogi büriak oro phorrokatü zütien.

        17. Aitzinian igorri zeien gizon bat; Josef mixkandi bezala saldürik izan zen.

        18. Boiak ezarri zeiotzen zankhuetan, eta bürdün khatiak bizkarrian, erran zien denbora hel artio.

        19. Jaunaren goguak süstatü zien; erregek bürdüñak khent erazi zeitzon, eta popülien bürüzagiak soltatü zien.

        20. Bere etxeko nausi ezarri zien, eta bere huntarzün güzien aitzindari.

        21. Eskola litzan, nahi lütükien bezala, hanko aitzindariak, eta zühürtarzüna erakhuts lizen aitzindari zaharrer.

        22. Eta Israel sarthü zen Ejiptuan, eta Jakob, atze bezala, heltü zen Khamen lürriala,

        23. Eta bere popülia borthizki emendatü zien, eta bere etsaiak beno azkharragotü zien.

        24. Hera gaitz bat popülü horen kuntra bihotzian phiztü zeien Ejiptarrer, eta Jaunaren sehier gaxtokeria egin nahiz hasi zien.

        25. Igorri zeien, arren, Moise bere sehia, eta Aaron haitatia,

        26. Haien aitzinian egin lezen miragarri, eta miraküllü Khameko lürrian.

        27. Ülhünak igorri zeitzen, eta ülhün petan süntsitü zütien, bühürt elitien haren manier.

        28. Hurrak khanbiatü zeitzen odoletara, eta hil erazi zeitzen arrañak.

        29. Hanko lürra igelez bethe zen erregeren selaurietarano.

        30. Mintzatü zen, eta ülliek eta eltxuek bazterrak bethe züzten.

        31. Harri erauntsiak eta sü-gar errerazliak igorri zeitzen lürretara.

        32. Aihentziak eta phikotziak zaflatü zeitzen, eta phorrokatü zeitzen alhorretako zühañak.

        33. Mintzatü zen; eta saldoz saldo parrastaka jin ziren llarhotiak,

        34. Eta jan züzten haien lürreko belharrak oro, eta ekhoitzak oro.

        35. Eta jo zütien Ejiptoko lehen sorthü güziak, hanko indar hatsarria.

        36. Hantik diharüz eta ürhez kargatürik eruan zien bere popülia, eta gizelietan etzen nihur ere eri.

        37. Haien abiatzian Ejiptua alageratü zen; beldür handian iaurri beitzüten.

        38. Odei bat hedatü zeien itzal egin lizen; eta sü bat, argi litzan gaiaz.

        39. Galth'egin züten; eta ttorttoruak jin zeitzen, eta zelüko ogiaz ase zütien.

        40. Arrailtatü zien botxia, eta hantik turrustaz elkhi zien hurrak, desertü idorran gainti igaran zien ibaiak,

        41. Orhit beitzen Abraham bere sehiari eman zeion hitz saintiaz.

        42. Hotseman zütien arren bere popülia boztariotan, eta bere haitatiak alagranzietan.

        43. Eta eman zeitzen nazionen lürrak, eta jabetü zütien popülien lanez,

        44. Begira ahal litzen haren maniak, eta haren legiari jarraiki litien.

 

 

GORANTZA CV.

 

Babilonen bahiguan zaudenen othoitziak; beren ogenak eta aitenenak aithortzen düzte. Jaunari galthatzen deioe bahiguatik eraman ditzan beren herrialat.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Laid'ezazie Jinkua, hun delakoz; bethierekua delakoz haren ürrikaltarzüna.

        2. Nurk erranen dütü Jaunaren ahalak? Nurk barreiatüko dütü haren laidoriuak?

        3. Dohatsü xüxenguan ari dienak, eta zer nahi tenorez xüxengua begiratzen dütenak!

        4. Gützaz ohart zite, Jauna, zure popüliaren amorekati; ikhustera jin zitzaizküla zure salbamentiareki.

        5. Ikhus dezagün zure haitatien dohatsütarzüna; alagera gitien zure popüliarekila; eta laida zitien zure züzenareki.

        6. Gure aitek bezala, ogen egin dizügü, gaizki ari izan gütüzü; gaizkiak egin tizügü.

        7. Gure aitek Ejiptuan eztitizie enthelegatü zure mirakülliak. Etzütüzün ohart zure ürrikaltarzün handiez;

        8. Eta bühürtü zeitzün heltzen zielarik itxasuala, itxas Gorriala.

        9. Bena Jinkuak salbatü zütien, bere izenaren gati, bere ahalaren erakhutsteko.

        10. Itxaso Gorriaren kuntra khexatü zen, eta idort erazi zien, eta itxason gainti hotseman zütien, desertian gainti bezala,

        11. Eta hügüntzen zütienetarik eruan zütien, eta soltatü zütien etsaiaren eskütik.

        12. Eta eskarniazaliak hosinian süntsitü zütien, hetarik bat ere ezpeitzen salbatü.

        13. Ordian sinhetsi zütüzten haren elhiak, eta khantatü haren laidoriuak.

        14. Bertan ahatze zütüzten haren eginak, ügürüki gabe haren goguen thermañia.

        15. Behar etzen bezalako nahiküntiak goguala jin zeitzen desertian, eta Jauna therritatü züten hur gabeko günian.

        16. Galthatzen zütena eman zeien, eta as'erazi zütien.

        17. Phausü lekhian gaitzi egin züten Moisei eta Aaroni, Jaunaren aphezari.

        18. Lürrak ahua zabaltürik iretsi zien Dathan, eta barnen zerratü zien Abiron bere giza salduareki.

        19. Sü bat phiztü zen haien bilkhüran, eta garrek jan züzten ogengiliak.

        20. Xahal bat egin züten Horeben, eta othoiez ari izan zeitzon.

        21. Jinkuaren loria khanbiatürik belhar jale baten üdüripeniala.

        22. Ahatze züten beren Jinko salbazalia; Ejiptuan hañ beste egin ziena; miraküllüz Xamen lürra bethe ziena; eta itxas Gorrian izigarri agertü zena.

        23. Jaunak arrabaskatü nahi zütiela ziuen, Moise, bere haitükua, artekari jin zeionian aitziniala othoiez.

        24. Ema lezan bere khexia, eta eletzan arrabaska. Eta kasürik batere etzüten egin hañ nahigarriko lürraz.

        25. Etzüzten sinhetsi haren elhiak, eta bere oihal-olhetan marmallaz ari zien, eta Jaunari etziradien behatü.

        26. Jaunak altxatü zien bere eskia haien egoxteko desertian;

        27. Haien arrabaskatzeko nazionen artetik, eta barreiatzeko güne güzietarat.

        28. Beelfegori eman züzten beren arimak, jaten zütelarik hiler eskhentzen zen apairütik.

        29. Eta beren gaizkieginek Jinkua khex'erazirik, hetarik parrasta handi bat hil zen.

        30. Finees jaiki zen behala; heriuari bürü egin zeion, eta pharatü zütien haren kolpiak.

        31. Eta untsa egin ziela diote undoriotik undoriuala bethi.

        32. Aharrako hurretan ere therritatü züten Jauna, eta hortakoz Moise zaflatürik izan zen, gogua samintü zeioelakoz.

        33. Bere erranetan düdatü zen. Etzüzten arrabaskatü Jaunak erran zeitzen nazioniak.

        34. Nahasi zien nazione haiekila, eta hek bezala egiten ikhasi züten; hen jinkaizünen sehitü zien, eta hortakoz behatztopatü zien.

        35. Debrier erhorik eskentü zeitzen beren muthikuak eta neskatilak.

        36. Ogen gabeko odola ixuri züten, beren semen eta alhaben odola; sakrifikatü beitzüten Khanaaneko jinkaizüner.

        37. Lürra odol balsa pian, hen gaizkiez estalirik zaguen, eta likhitzkeriakan ari izan zien hanko jinkaizüneki.

        38. Jauna khexü handitan jarri zen bere popüliaren kuntra, eta hastiatü zien bere züzenphartia.

        39. Eruaitera ützi zütien nazioner, eta beren hügüntzalen mixkanditzera.

        40. Eta etsaiek eskarnia erazi zütüzten, eta beren üztarri pian ezarri zütüzten.

        41. Eta gogoz bethi gaizkiz ari zeitzon, eta beren ogenen gatik zaflatürik ziradien.

        42. Eskarniuetan zaudelarik, Jaunak sogin zeien; eta hen othoitziari behatü zen.

        43. Bere adixkideguaz ohartürik, ürrikaltü zen, bere ürrikaltarzün handiaren arabera.

        44. Eta bahitü zütienen artian ükhen erazi zeien pharkamentü.

        45. Salba gitzatzü, gure Jinko Jauna, eta nazionen artetarik bil gitzatzü,

        46. Laida dezagün zure izen saintia, eta loria gitien zure laidoriuan.

        47. Benedika dadila Israeleko Jinko Jauna mendez mende, eta popülü güziak erran dezala: Halabiz, hala biz.

 

        Bostgerren Libria.

 

 

GORANTZA CVI.

 

Jüdiuen eskerrak Babiloneko bahiguatik soltatü zienian. Bahigua hua desertüko bidaje baten, gaztelü baten, eritarzün baten, arogaitz baten üdüri zela dioie.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Laid' ezazie Jauna, hun delakoz, haren ürrikaltarzüna bethierekua delakoz,

        2. Jaunak erosi dütienek, eta bazter orotarik bildü dütienek erran behar düte.

        3. Ekhi jalkhigiatik itzalgialano, hegua aldetik iphar aldialano,

        4. Herratürik ziradien basa bazterretan, hur eta hiri gabeko günetan;

        5. Egarriz eta gosez ethenik, hatsa galtzen zütelarik.

        6. Beren eskarniuan Jaunari oihü egin zioien; eta beharretarik idoki zütien;

        7. Eta bide xüxenaz lagüntü zütien, hel litien ekhoiliarez betherik zen hiriala.

        8. Laida dezela Jauna bere ürrikaltarzünaz, eta egin tien mirakülliez gizonen haurrentako.

        9. Ase erazi beitü flakatürik zen arima; bere huntarzünez ase beitü gosetürik zen arima.

        10. Ülhünpian etzanik zienak, herioko itzalpian; emütsguan eta bürdüñ petan bahi,

        11. Jinkuaren manier bühürtü zielakoz, Gañgañkuaren aholkier kasürik egin etzütelakoz,

        12. Irallirik zauden, bihotz minez erdiratürik; eta nihur ere lagüntzera etzeien heltzen.

        13. Eta beren bihotz-minetan Jaunari oihü egin zioien, eta eskarniuetarik soltatü zütien.

        14. Khentü zütien ülhünpetarik, herioko itzal petik, khatiak hautsirik.

        15. Laida detzela Jaunaren ürrikaltarzüna, eta gizonen haurrentako egin dütien mirakülliak.

        16. Hautsi beitütü letuzko borthak, phorrokatü beitütü bürdün hagak.

        17. Gaizkiko bidetik khentü dütü, beren gaizkien kausa zaflatürik izan zielakoz.

        18. Haien bihotzek hastio züten hazkürria, eta herioko borthala heltü zien.

        19. Eta beren eskarniuan oihü egin züten Jaunari, eta beharretarik soltatü zütien.

        20. Bere hitza igorri zeien, eta sendotü zütien, eta heriotzetik idoki zütien.

        21. Laida detzela Jaunaren ürrikaltarzüna, eta gizonen haurrentako egin dütien mirakülliak.

        22. Eskent diozela laidoriozko sakrifizio, eta alageraki barreia ditzela Jaunak egin dütienen berriak.

        23. Itxason gainti untzietan dabiltzanek hur handietan lanian aritzeko,

        24. Ikhusi dütüzte Jaunaren lanak eta mirakülliak hosin barnen.

        25. Elhe batez jaik erazi dü arogaitza, eta goratü dira hur hollak;

        26. Zelia bezañ gora altxatzen ziren, eta itxas zolala eraisten; eta hen bihotza harritürik zaguen.

        27. Harat hunat zabiltzan, ordiak bezala, zühürtarzüna galdürik.

        28. Eta beren bihotz-minetan oihü egin züten Jaunari, eta eskarniotik soltatü zütien.

        29. Arogaitza ather erazi zien, eta itxas hollak ixilt erazi.

        30. Eta alageratü ziradien hollak ixiltü zielakoz, eta Jaunak hel erazi zütielakoz nahi züten portiala.

        31. Laida detzela Jaunaren ürrikaltarzünak, eta gizonen haurrentako egin dütien mirakülliak.

        32. Gora dezela Jauna popülüko bilkhüran, eta zaharrak jarririk dauden lekhian.

        33. Ibaiak hur gabe erazi zütien, eta hur begiak idort erazi.

        34. Lür ekhoitzdünak khanbi erazi zütien lür gazietara, hanko ekhoiliaren gaizkien kausa.

        35. Eta gero desertiak khanbiatü zütien hurretara, eta lüidorrak üthür begitara.

        36. Egarri zienak han ezarri zütien, eta hiri bat han egin züten.

        37. Erein züzten alhorrak, eta lanthatü miñatziak, eta ekhoitzpen handi ükhen züten.

        38. Benedikatü dütü, eta hanitxtü dirade; eta haien aberiak eztira aphürtü.

        39. Aphürñi ziradien bihotz minez eta eskarnioz betherik zienak.

        40. Jaunak laidogarri erazi zütien haien printziak, eta barreia erazi basa desertian.

        41. Azkenian eskarniuetarik idoki tü bihotz min dünak, eta haien etxekuak, ardi salduak bezala, hanitx erazi tü.

        42. Hori ikhusi düte xüxenek, eta boztariotü dirade; gaxtokeriak ahua zerratü dü.

        43. Zühür denak gogo eman beza gaiza hoier, eta enthelega beza Jaunaren ürrikaltarzüna.

 

 

GORANTZA CVII.

 

Profetak Jaunaren laidoriuak nahi tü barreiatü. Othoitzen dü Jauna solta dezan bahiguatik popülia, eta laster leheneko günetarat ekhar eraz dezan.

 

Dabiden khantoria.

 

        1. Adelatürik dit bihotza, ene Jinkua, adelatürik dit bihotza. Khantatüko deizüt, eta sonü eginen deizüt ene lorian.

        2. Iratzar zite, ene arima; iratzar zizteie, ene txaranbela eta zithara, argi ürratzian jaikiko niz.

        3. Laidatüko zütüt, Jauna, popülien artian; sonü eginen deizüt nazionen artian.

        4. Zure ürrikaltarzüna zelietan gora beitua, eta zure egia odeietan gora.

        5. Jinkua, igaran zite zelü gañetara, zure loriak estal beza lür güzia, zure maitiak solta ditien.

        6. Salba nezazü, Jauna, eta beha zakitzat. Jinkuak erran dü bere saintütarzünian:

        7. Alagera niz, bürüzagitü niz Sikhemez, izartü düt oihal-olhako ibarra.

        8. Enia da Galaad, enia da Manase; Efraim da ene bürüko zürkhaia;

        9. Jüda ene hirien erregia; Moab ene esparantxen untzia.

        10. Hedatü düt ene ürhatsa Idümeala; atziak adixkidetü zaitzat.

        11. Nurk sar erazi nai hiri azkharretan? Nurk sar erazi nai Idümean?

        12. Eza zük, Jinkua; nahi bada ohiltü güntüzün, eta gure indarren aitzinian etzinadien haboro ebilten?

        13. Lagünt gitzatzü gure etsaien kuntra, gizonen lagüntzak funtsik ezpeitü.

        14. Jinkuareki balentia eginen dügü; harek erhautstüko tü gure etsaiak.

 

 

GORANTZA CVIII.

 

Khantore giliaren othoitzia, etsaiak gaizkiz ari zaitzolakoz. Erakhusten dü bere aphürtarzüna, eskarniua eta bihotz-mina. Hel egiten deio Jaunari, eta laidatüko diela hitzemaiten.

 

Ürhentzeko Dabiden khantoria.

 

        1. Jinkua, ene ladoriuen xedia, etzitiela ixilt; ogengile gezürtiaren ahua zabalik beitago ene kuntra.

        2. Gezürrez mintzo ziztatzü; ene unduan erraiten tizie hügüntgarriko elhe eli bat, eta ogenik gabe güdükatzen ari ziztatzü.

        3. Maithatü behar lekhian hügüntzen nizie, ni aldiz othoiez ari niezü.

        4. Hunki egin ordari gaizkiz ari ziztatzü; eta maitharzün ordari hastiatzen nizie.

        5. Ene etsaiari bürü egile emozü gaxtua; eta esküñian egon dakiola debria.

        6. Jüjatzen datienian, ükhen beza ogen; bere othoitziak ere handi dizola ogena.

        7. Aphür zitzaizkola bere egünak; eta beste bat jar dadila haren aitzindariguan.

        8. Zürtz ditiela haren haurrak, eta alhargüntsa dadila haren emaztia.

        9. Harat hunat ebil ditiela haren haurrak, borthaz bortha eske, beren oihal-olha gaixuetarik hürrün.

        10. Hartzedün uhuñak mutxa dizola huntarzüna, eta atzek eruan dizoiela bere lanen saria.

        11. Eztezala ükhen lagüntzalerik; eta haren haurrek eztezela ükhen ürrikaltzalerik.

        12. Hil zazkiola bere haurrak, eta gal beza bere izena lehen undoriuarekila.

        13. Haren aitaren gaxtokeria agert dadila Jaunaren goguala, eta haren amaren ogena eztadila gorda.

        14. Hen gaxtokeriak daudiela bethi Jaunaren aitzinian, eta hen orhitzpena xaha dadila lür gañetik; ürrikaltzera ezpeita ohartü,

        15. Eta heriotzialano akhülatü beitü, emüts-eskelia, bihotza phorrokatürik zena.

        16. Maite beitü maleditzionia, ikhustera jin dakiola; beneditzionia ezpeitü nahi ükhen, hürrünt dakiola arren.

        17. Maleditzionia jaunts beza, arropa bezala; hurra bezala tripan sar dakiola, eta ezürretarano oliua bezala.

        18. Izan dakiola jauntsten dien arropa bezala, eta tinka dezala, gerrikuak bezala,

        19. Ene etsaier, ene kuntra mintzo diener, zaharo hori begira dezela Jinkuak.

        20. Jauna, Jauna, lagünt nezazü zure izenaren amorekati, ezti beita zure ürrikaltarzüna.

        21. Solta nezazü, emüts eta eskele beniz; bihotza erdiratürik dit.

        22. Aphaltzen den itzala bezala banuazü, eta llarhotia bezala hotsemaiten nizie.

        23. Baruak flakatü diztadatzü iztazañak; mehe mehia nüzü oliua mentstürik.

        24. Laidogarritü benitzaie, ikhusten naienian harat hunat erabilten dizie büria.

        25. Lagünt nezazüla, ene Jinko Jauna; salba nezazüla zure ürrikaltarzünaren arabera.

        26. Jakin beze zure eskiak salbatü naiela, eta hori zihauk egin düzüla.

        27. Hek maradikatzen nizie; zük benedika nezazü; ene kuntra jaikiten tüzü; nahas itzatzü, eta zure sehia botztüko düzü.

        28. Ahalkez bezti ditiela ene etsaiak, eta jaunts dezela laidogarritarzüneko estalgia.

        29. Eta laidatüko düt Jauna ene indar oroz, eta khantatüko deitzot laidoriuak bilkhüra handietan;

        30. Emütsaren esküñian beitago, eskarniazaletarik haren arimaren soltatzeko.

 

 

GORANTZA CIX.

 

Profetak khantatzen tü Jesü Khristen erregegua eta aphezgua.

 

Dabiden kantoria.

 

        1. Jaunak ene Jaunari erran deio: Jar zite ene esküñian,

        2. Zure etsaiak huñ petan hokitako ezar deitzüdan artio.

        3. Jaunak Sionetik igorriko deizü bürüzagiguako makhila; manhatüko düzü zure etsaien artian.

        4. Zure indarrak biltzen dütükezün egünian, althatürik jinen zaizü zure popülia, eta zure gazteria arthizarrak sortzen dien ihitza beno haboruago dükezü.

        5. Jaunak zin egin dü, eta ezta dolütüko; aphez zira zü bethiereko, Melkhisedeken lerruaren arau.

        6. Zure esküñian diagozü Jauna; bere khexüko egünian phorrokatüko tizü erregiak.

        7. Nazioniak jüjatüko tizü, eta lürra khortpitz hilez estaliko; hanitxi büria zaphatüko beteie lürrian.

        8. Bidian ühaitzeko hurretik edanen dü, eta hortakoz altxatüko dü büria.

 

 

GORANTZA CX.

 

Jaunak bere popüliari egin deitzon hunkiak laidatzen tü khantore huntzaliak. Zühürtarzünaren hatsarria Jaunaren beldürra.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Laidatüko zütüt, Jauna, ene bihotz oroz; jüstuen gauhelietan eta bilkhüretan.

        2. Jaunaren obrak handi, bere nahiküntien arabera eginak.

        3. Egin tien lanek erraiten Jaunaren laidoriuak eta handitarzüna haren xüxengua mendez mende igaraiten.

        4. Bere miraküllien orhitzpena Jaun ürrikaltsiak begiratü dü; gose ziener jatera eman deie.

        5. Bere adixkideguaz ohart da bethi; egin tien lanen indarra agertü dü bere popüliari.

        6. Emaiten zeiolarik nazionen züzen phartia; haren eskien lanak egia eta xüxengua.

        7. Haren manü güziak fidelki egin eta xüxenguan bermatzen dirade.

        8. Eroslia bere popüliari igorri deio; bethiko manhatü dü bere adixkidegua.

        9. Haren izena saintü eta izigarri da. Zühürtarzünaren hatsarria, Jaunaren beldürra.

        10. Jakintza huna düte haren manier jarraikiten dienek; hen laidoriuak bethierekuak dirate.

 

 

GORANTZA CXI.

 

Jaunaren beldür eta ürrikalt denaren dohatsütarzüna. Aberats eta ahal handiko date lürrian. Xüxenaren orhitzpena ez galtzen; goithüko tü bere etsaiak.

 

Laida Jinkua Agjea eta Zakharia ützüli dielakoz.

 

        1. Dohatsü Jinkuaren beldür den gizona, eta haren manietan laket dena!

        2. Haren azia azkhar date lürrian, xüxenen undoriua benedikatürik date.

        3. Loria eta huntarzün badütüzke etxen; haren xüxengua mendez mende dagoke.

        4. Xüxenentako ülhünpetarik elkhi da argia; Jauna da ürrikaldün, ürrikaltsü eta xüxen.

        5. Dohatsü ürrikaltar jesailer pherestazalia; bere solazen zühürki adelazalia! Behin ere ezpeita khordokatüko.

        6. Xüxenaren orhitzpena bethierekua date; harez gaizki mintzatzen dienen eztate lotsa.

        7. Esparantxa hartzeko bihotza indarrez betherik, lotsa gabe dateke bere etsaiak arrabaskatürik ikhus artio.

        8. Bere huntarzünak phartitü tü eta eskeler eman; haren xüxenguak bethi irañen; haren indarra lorian goratüko.

        9. Ogengiliak ikhusiko dü, eta khexatüko da, hortzez karraskaz ariko da, eta eihartüko; ogengilen nahiküntia hatik galdüko da.

 

 

GORANTZA CXII.

 

Profetak goratzen tü Jaunaren handitarzüna eta indarra.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Laid' ezazie, mixkandiak, laid'ezazie Jaunaren izena.

        2. Jaunaren izena laida bedi orai danik bethiere artino.

        3. Ekhi jalkhigiatik itzalgialano laidagarri beita Jaunaren izena.

        4. Jauna dago nazione güzien gañen; eta haren loria zelietan gañen.

        5. Nur da gure Jinko Jaun gañian daguenaren üdüri; aphaltzen denaren xehen ikhusteko zelian eta lürrian,

        6. Emütsa erhautsetik eta eskelia gorotzetik eraikiten dütienaren,

        7. Hen ezarteko aitzindarien eta printzen artian:

        8. Bere etxen emazte behota, haur hanitxen botzetan ama erazirik, ezarten dienaren?

 

 

GORANTZA CXIII.

 

Jinkuak egin dütien miragarriak Ejiptotik elkitzian; itxas Gorritik eta Jordanetik igaraitian. Jaunaren beneditzionia Israelentako.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Israel elkhi zenian Ejiptotik, eta Jakoben etxia basa popülü artetik;

        2. Jüdan Jinkuak ezarri zien bere egongia, eta Israelen bere bürüzagigua.

        3. Itxasuak ikhusi zien, eta ihes juan zen, Jordane gibelialat ützüli zen.

        4. Mendiak, ahazartzak bezala, eta mendixkak, ardiak bezala, jauztekan ari izan zien.

        5. Itxaso, zentako ihes bahua; eta hi, Jordana, zentako gibelialat ützültzen iz?

        6. Zer zünien, mendiak, ahazartzak bezala, jauztekan aritzeko, eta ziek, mendixkak, axuriak bezala libertitzeko?

        7. Lürra, ikhara adi Jaunaren aitzinian, Jakoben Jinkuaren aitzinian,

        8. Khanbiatü beitü botxia hurretara, eta zenda üthürri turrusta egiletara.

        9. Ez guri, Jauna, ez guri eman loria, bena bai zure izenari,

        10. Zure ürrikaltarzüna eta egia diela kausa; nazionek erran eztezen: Nun da hoien Jinkua?

        11. Gure Jinkua zelian dago; nahi tienak oro egin tü.

        12. Nazionen jinkaizüna zilharrez eta ürhez gizonek eginik dira.

        13. Badüte aho, eta eztia mintzatzen; badüte begi, eta eztüte ikhusten;

        14. Badüte beharri, eta eztüte entzüten; badüte südür eta eztüte senditzen;

        15. Badüte eskü, eta eztüte aztatzen; badüte zankho, eta eztira ebilten; tzüntzürretik eztüte oihürik egiten.

        16. Huak bezalaka ditiela hen egiliak, eta hetan loriatzen dienak.

        17. Israeleko etxiak esparantxa dü Jaunian; Jauna dü lagüntzale eta begirazale.

        18. Aaroneko etxiak esparantxa dü Jaunian; Jauna dü lagüntzale eta begirazale.

        19. Jaunaren beldür dienek esparantxa düte Jaunian; Jauna da hen lagüntzalia eta begirazalia.

        20. Jaunak, gützaz ohartürik, benedikatü gütü.

        21. Benedikatü dü Israeleko etxia, benedikatü dü Aaroneko etxia.

        22. Benedikatü tü Jaunaren beldür dienak oro, txipiak eta handiak.

        23. Hanitx deitzatziela zier eta zien haurrer eman deitzien dohanak.

        24. Benedika zitzela zelia eta lürra egin dütien Jaunak.

        25. Zelien zeliak Jaunarenak dira; lürra eman dü gizonen haurrer.

        26. Jauna, etzütie ez laidatüko hilek, ez eta ere hobialat eraitsi dienek.

        27. Bena gük (bizi gienek), benedikatüko dügü Jauna orai danik bethiere artino.

 

 

GORANTZA CXIV.

 

Eskerrak Jaunari Babiloneko bahiguatik soltatü dielakoz bere popülia, eta ützül erazi dielakoz hitzamaneko lürrialat.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Maithatü düt Jinkua, entzün beitü ene othoitziaren botza.

        2. Beharria ene ganat aphaltü dü; ene biziko egünetan oihüz ariko nitzaio.

        3. Herioko minez üngüratürik nintzan, eta hobiko eskarniuek hartü nündien.

        4. Ediren nütien eskarniuak eta bihotz-minak, eta Jaunari hel egin neion.

        5. Oi! Jauna, solta ezadazüt arima. Jauna ürrikaltsü eta xüxen; gure Jinkua ürrikalkor da.

        6. Jaunak begiratzen tü txipi dienak; aphaltü niz, eta salbatü nai.

        7. Ützült zite, ene arima, zure phausiala; Jaunak hunki egin beteizü;

        8. Soltatü beitütü heriotik ene arima, nigarretarik ene begia, erortetik ene zankhuak.

        9. Jaunaren aitzinian ebiliko niz bizien lürrian.

 

 

GORANTZA CXV.

 

Eskerren khantoria Babiloneko bahiguatik soltatürik izan zienian Israeltarrak.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Sinhetsi beitüt, mintzatü niz, bihotz-min handitan nintzalarik.

        2. Ethenik erran düt: Gizon dena gezürti da.

        3. Zer emanen derot Jaunari eman deiztadanen ordari?

        4. Hartüko düt salbamentüko xalhia, eta hersatüko niz Jaunaren izenari.

        5. Hitzaman deitzodanak eginen deitzot popülü güziaren aitzinian, Jaunarentako balius beita xüxenen heriua.

        6. Oi! Jauna, ni nizalakoz zure sehia, zure sehia eta zure gelhariaren semia,

        7. Hautsi deiztadatzü bahiguako khatiak; eskentüko deizüt laidoriozko sakrifizio bat, eta Jaunaren izenari oihü eginen diot.

        8. Jaunari hitzaman deitzodanak eginen deitzot popüliaren aitzinian, Jaunaren etxe heupian, zure erdian, oi! Jerüsaleme.

 

 

GORANTZA CXVI.

 

Jaunaren ürrikaltarzünaren khantatzera, khantore huntzaliak khümitatzen-tü nazione güziak.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Jauna laid'ezazie, nazione güziek; laid'ezazie ziek ere, popülü güziek.

        2. Haren ürrikaltarzüna segürtatü delakoz gütan gañen, eta Jaunaren egia bethierekua delakoz.

 

 

GORANTZA CXVII.

 

Eskerrak Jaunari hunki egin dielakoz. Khantore huntzaliak nahi dü nazione güziek laida dezen Jinkua. Erakhutsten dü zer langeretan izan den, eta nula hantik elkhi den.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Laid' ezazie Jauna, hun delakoz, eta haren ürrikaltarzüna bethierekua delakoz.

        2. Erran beza Israelek hun dela, eta haren ürrikaltarzüna bethierekua dela.

        3. Erran beza Aaroneko etxiak hun dela eta haren ürrikaltarzüna bethierekua dela.

        4. Jaunaren beldür dienek erran beze orai haren ürrikaltarzüna bethierekua dela.

        5. Jaunari hel egin deiot ene eskarniuan; behatü zait, eta zabalian ezarri nai.

        6. Jauna lagüntako düt, eniz gizonen lotsa.

        7. Jauna ene lagün düt, eztüt ene etsaien axolik.

        8. Hobiago da Jaunari fidatzia eziez eta gizoner.

        9. Hobiago da Jaunian esparantxa ükheitia eziez eta printzetan.

        10. Nazione güziek üngüratzen nündien, eta garhaitü tüt Jaunaren izenian;

        11. Üngüratzen nündien eta tinkatzen, eta Jaunaren izenian arrabaskatü tüt.

        12. Erlek bezala, üngüratzen nündien; eta, khaparreko süia bezala, hil dia. Jaunaren izenian arrabaskatü tüt.

        13. Phusatzen nündian, oi! etsaia, eror erazteko, bena Jinkuak lagüntü nik.

        14. Jinkua ene indarra dük, ene khantoren süjeta eta ene salbazalia.

        15. Alagranziazko eta salbamentüzko oihü bat entzün da xüxen dienen oihal-olhetan.

        16. Jaunaren esküñak agertü dü bere ahala; Jaunaren esküña goratü da; Jaunaren esküñak erakhutsi dü bere indarra.

        17. Eniz hilen, biziko niz Jaunak egin tienen erraiteko.

        18. Garrazki zaflatü nai Jaunak, bena enai hil erazi.

        19. Zabalt itzadatzie xüxenguak borthak, barneat sar nadin Jaunaren laidatzeko. Hau da xüxenak sartzen dien Jaunaren bortha.

        20. Eskerrak emaiten deitzüt, Jinkua, behatü zitzaiztalakoz, eta ene salbazalia izan zielakoz.

        21. Harginek nahi etzüten harria, harri kantala egin da.

        22. Hau da Jaunaren lana, gure begien miragarria.

        23. Soizie Jaunak egin egüna; boztario gitien, alagera gitien hartan.

        24. Oi! Jauna, salba gitzatzü; oi! Jauna, solta gitzatzü. Benedika dadila Jaunaren izenian horra dena!

        25. Benedikatzen zütügü zü, Jaunaren etxetiarra. Jinkua da Jauna; argitü zaikü.

        26. Althareko adarrer esteka eta tink ezazie eskentü behar zaion aberia.

        27. Zü zia ene Jinkua; laidatüko zütüt; zü zia ene Jinkua, loriatüko zütüt.

        28. Eskerrak emanen deitzüt, behatü zitzaiztalakoz, eta salbatü naizülakoz.

        29. Laid'ezazie Jauna, hun delakoz, eta haren ürrikaltarzüna bethierekua delakoz.

 

 

GORANTZA CXVIII.

 

Jinkuaren legiari jarraikizalen dohatsütarzüna. Jaunaren legen edertarzüna.

 

Laida Jinkua.

 

        ALEF. 1. Dohatsü ogen gabe duatzanak bere bidetan; Jinkuaren legiari jarraikiten dienak!

        2. Dohatsü haren erranen begirazaliak, eta bihotz oroz haren bilha dabiltzanak.

        3. Gaizki giten ari dienak haren bider ezpeitia jarraikiten.

        4. Begiratürik izateko eman tüzü zük zure maniak.

        5. Hanbat hobe ene bidiak aphaintürik badira, zure manien nik egiteko.

        6. Enüzü galdüko zure maniak bethi aitzinian balinbatüt.

        7. Erremestiatzen zütüt bihotzez, ikhasi dütüdalakoz zure xüxenguako jüjamentiak.

        8. Begiratüko tit zure maniak, zük enezazüla ütz.

        BETH. 9. Nula gaztettuak xahatüko dü bere bidia? Zure erranen egitez.

        10. Ene bihotz oroz txerkhatü zütüt; enezazüla zure manietarik okher eraz.

        11. Ene bihotzian gorde tit zure maniak, gaitzi etzitien.

        12. Benedikatürik zia, Jauna, erakhuts ezadazü zure manien xüxengua.

        13. Ene ezpañek erran tizie zure ahoko jüjamentü güziak.

        14. Zure erranen bidian laket nüzü aberatstarzün orotan bezañ beste.

        15. Zure manietan trebetüko nüzü, eta soginen dit zure bider.

        16. Gogo emanen dit zure bider, eta eztitit zure elhiak ahatzeko.

        GIMEL. 17. Zure sehiari emozü zor zaion saria; emadazü bizia, eta begiratüko ditit zure maniak.

        18. Argit zadatzü begiak ikhus detzadan zure legeko miragarriak.

        19. Ni lürrian atze nüzü; eztezadatzüla gorda zure maniak.

        20. Zure manien ikhasteko nahiküntiak erratzen ditazü bethi arima.

        21. Ürgüllütsier khexatzen beitzira, maradika ditiela zure manietarik hürrüntzen dienak.

        22. Nitarik khent itzatzü ahalkiak eta laiduak, egiten beitütüt zure maniak.

        23. Bilkhüra egin dezela printzek, eta eni gaizki egiteko hitz hart dezela; zure sehiak gogo emanen dizü zure manier,

        24. Zure maniak beitirade ene goguen hazkürriak eta aholkariak.

        DALETH. 25. Ene arima erhautsari lothürik düzü, zure hitzaz phitz eraz neza.

        26. Erakhutsten deitzüt ene bidexkak, eta behatzen zitzaiztat. Erakhuts itzadatzü zure maniak.

        27. Entheleg'eraz ezadazü zure manien bidia, eta goguan erabiliko ditit zure miragarriak.

        28. Debeiatürik luak hartü ditazü arima, zure elhez azkhart nezazü.

        29. Nitarik hürrünt ezazü gaizkiko bidia, eta ürrikalt zakitzat zure legian.

        30. Egiazko bidia berhezi dit, eta eztitit ahatze zure jüjamentiak.

        31. Lothü nüzü zure erraner, Jauna; enezazüla gal.

        32. Zure manien bidian ebili nüzü, bihotza zabaltü deitazünian.

        HE. 33. Erakhuts ezadazü, Jauna, zure manien bidia, eta jarraikiko niozü ürhentzialano.

        34. Emadazü enthelegü zure legiaren ikhertzeko, eta ene bihotzian begiratüko dit.

        35. Lagünt nezazü zure manien bidexkan, bidexka hortan laket beniz.

        36. Ene bihotza pleg'ezazü zure erranetara, ez aldiz sori ezten irabaziala.

        37. Ützül etzatzü ene begiak, soz egon eztitien banitatiari, bizi eraz nezazü zure bidexkan.

        38. Segürta ezazü zure elhia zure lotsa den sehi gañen.

        39. Nitarik hürrünt ezazü beldür düdan laidua, hun beitia zure jüjamentiak.

        40. Hasperenez niagozü zure manien undotik; zure xüxenguala phitz eraz nezazü.

        VAU. 41. Zure ürrikaltarzüna eta zure salbamentia phausa ditiela, Jauna, nitan gañen zure elhiaren arabera.

        42. Ordian ihardetsiko diet gaizkiz xahatzen naiener zure elhetan düdala sinheste.

        43. Ez khent seküla ene ahotik egiazko elhe hori, zure jüjamentietan esparantxa handi beitüt.

        44. Begiratüko dit zure legia bethi, mendez mende.

        45. Ebiliko nüzü kanpo handian, maite beitütüt zure maniak.

        46. Zure legez mintzatüko nüzü erregen aitzinian, eta ahalkerik eztiket.

        47. Zure maniak goguan erabiliko ditit, maite dütüdalakoz.

        48. Altxatüko tit ene eskiak zure manietara, maite beitütüt, eta trebetüko nüzü her jarraikitzera.

        ZAIN. 49. Ohart zite zure sehiari eman derozün hitzaz, hartan gañen bermatzen beniz.

        50. Ene aphalguan aholkatzen benai, eta zure hitzak bihotza phizten beteit.

        51. Ürgüllütsiek ase nizie beren trüfakeriez, bena zure legetik enüzü okhertü.

        52. Zure bethiereko jüjamentien orhit izan nüzü, Jauna, eta aholkatü nüzü.

        53. Harritü nüzü ogengilen ikhustian zure legiaren üzten.

        54. Zure legiak ditit ene khantoren süjeta ene desterrüko lekhian.

        55. Zure izenaz ohartzen nüzü gaiaz, Jauna, eta begiratzen dit zure legia.

        56. Hola ari nüzü zure manietan laket nizalakoz.

        XETH. 57. Ene phartia düzü, Jauna, zure legiaren begiratzia.

        58. Othoitü dit zure begithartia ene bihotz oroz; ürrikalt zakitzat zure hitzaren arabera.

        59. Goguan erabilten tit ene eginbidiak, eta ene ürhatsak ützültzen tit zure manietara.

        60. Lehiatzen nüzü, eta eztit berantzen, zure manien egiteko.

        61. Ogengilen sokek üngüratü nizie, eta eztit ahatze zure legia.

        62. Gai erditan jaikiten nüzü zure xüxenguako jüjamentien laidatzeko.

        63. Zure beldür dien güzien, eta zure maniak begiratzen tienen adixkide nüzü.

        64. Zure ürrikaltarzünaz, Jauna, betherik düzü lürra; erakhuts itzadatzü zure maniak.

        THETH. 65. Oi! Jauna, zure sehiari hunki egiozü, zure hitzaren arabera.

        66. Ikhas etzadatzü hungua, eskolagua eta jakingua, zure manietan sinheste beitüt.

        67. Zaflatürik izan beno lehen, ogen egin nizün, eta hortakoz begiratü tit zure erranak.

        68. Hun zirade zü; zure hunguan erakhuts itzadatzü zure maniak.

        69. Ürgüllütsiek gezürrak huntü tizie ene kuntra, nik, aldiz, ene bihotzian begiratü tit zure maniak.

        70. Bihotza eznia bezala bellatü ziezü; ni, aldiz, zure lege pian laket nüzü.

        71. Hun zitazü aphaltü naizülakoz, ikas ditzadan zure maniak.

        72. Diharü edo ürhe athiak beno hobiago düzü enetako zure ahotik elkhi den legia.

        JOD. 73. Zure eskiek egin nizie, eta muldatü, enthelegü emadazü zure manien ikhasteko.

        74. Zure beldür dienak botz ditiela ene ikhustez, zure hitzetan esparantxa beitüt.

        75. Badakit, Jauna, xüxen diela zure jüjamentiak eta aphaltü naizüla zure egian.

        76. Aholka nezala zure ürrikaltarzünaz, zure sehiari hitzaman derozünaren arabera.

        77. Hel dakiztadala zure hunkiak, eta biziko nüzü, zure legia laket betzait.

        78. Ahalke ditiela ürgüllütsiak, ogen gabe galdü nahi ükhen benaie, zure maniak goguan dütüdalarik.

        79. Ene ganat jin ditiela beldür dienak zure, eta zure legia ezagützen tienak.

        80. Ene bihotza egon dadila xahü xahia zure manietan, ahalkez gorri enadin.

        KAPH. 81. Ene arima engoxatzen düzü zure salbamentiaren haidürü; zure hitzian esparantxa dit.

        82. Begiek min egiten ditazie zure hitzamaner soz egoitez. Nuiz aholkatüko naizü?

        83. Izotzian daguen xahakua bezalatü nüzü; nahi bada ere eztitit ahatze zure maniak.

        84. Zure sehiaren egünek zunbat denbora irañen düte? Nuiz jüjatüko tüzü ene eskarniazaliak?

        85. Sinhets-gabekuek ezdeuskeria eli bat, zure legiaren arabera etzien eli bat, erran diztatzie.

        86. Zure maniak oro egia dütüzü; ogen gabe eskarniatü nizie; lagüntzera hel zakitzat.

        87. Abanzüñi lürrialat egotxi nizie; bena eztitit hatik ützi zure maniak.

        88. Bizi eraz nezazü, zure ürrikaltarzünaren arabera; zure ahoko erranak begiratüko tit.

        LAMED. 89. Sekülakoz, Jauna, zure hitza zelian diagozü,

        90. Zure egia undoriotik undoriuetara hedatzen düzü; lürra egin düzü, eta txüti diagozü.

        91. Orai artio zure legez oro txüti diagotzü; orok egiten tizie zure maniak.

        92. Zure legian laket ezpanintz, hil nintekezü behar bada ene aphalguan.

        93. Sekülan eztitit ahatzeko zure maniak, hez phitz erazi benaizü.

        94. Zuria nüzü; salba nezazü, zure manien bilha nabilazü.

        95. Ene gal erazteko ogengiliak erphai egoiten ziztatzü; eta nik zure erranak goguan erabilten tit.

        96. Ikhusi dit bethegin sarri orok bere hegia badiela; zure maniak aldiz bazter gabe tüzü.

        MEM. 97. Zure legia zunbat maite düdan, Jauna! Egün oroz hartan dit ene gogua.

        98. Ene etsaiak beno zühürragotzen nizü zure legiak, bethi beitüt goguan.

        99. Ene eskolazaliak beno jakintsiago nüzü, jarraikiten nizalakoz zure manier.

        100. Zühürrek beno enthelegü haboro badit, zure maniak begiratzen dütüdalakoz.

        101. Bide gaxto orotarik baztertzen tit ene ürhatsak, zure erranen begiratzeko.

        102. Enüzü zure jüjamentietarik hürrüntzen, zük eskolatzen naizülakoz.

        103. Zure elhiak ene ahoko zuñen ezti diren! Eztia beno eztiago tüzü.

        104. Zure maniek eskolatzen nizie, eta hortakoz hügünt dit gezürrezko bide güzia.

        NÜN. 105. Zure elhia ene ürhatsen süsia düzü, eta ene bidexken argia.

        106. Zin egin dit, eta goguan hartü zure xüxenguako jüjamentiak begiratüren tüdala.

        107. Bihotz min handitan nüzü, Jauna; bizi eraz nezazü zure erranaren arabera.

        108. Agrada itzatzü, Jauna, ene ahuk gogo hunez hitzaman deitzünak; eta erakhuts itzadatzü zure jüjamentiak.

        109. Eskietan dit bethi ene arima, eta eztit ahatze zure legia.

        110. Ogengilek hedatü diztatzie zepho eli bat, bena enüzü zure manien bidetik okhertü.

        111. Zure maniak züzen phartetako ditiket bethi, bihotza alageratzen beteite.

        112. Ene bihotzari har erazi diot zure manien egiteko bidia, sariaren gatik.

        SAMEKH. 113. Gaizkigiliak hügün ditit, eta maite dit zure legia.

        114. Ene lagüntzalia eta begirazalia zia zü, zure hitzian esparantxa dit.

        115. Hürrünt zizte ene ganik, gaizkigiliak, Jaunaren manier nahi niz jarraiki.

        116. Zürkhaitz nezazü, Jauna, zure hitzamanaren arabera; eta biziko nüzü; ene esparantxetan enezazüla trunpa.

        117. Lagünt nezazü, salba nadin; eta zure maniak begiratüko tit bethi.

        118. Ohiltzen tüzü zure jüjamentietarik apartatzen dienak oro, gogo gaxtua dieielakoz.

        119. Lürreko ogengile güziak arnegatak bezala beitia ene begietan, maite ditit zure erranak.

        120. Zure beldürraz txist'ezazü ene aragia, zure jüjamentien lotsa nüzü.

        AIN. 121. Untsa eta xüxenki ari izan nüzü; enezazüla eman eskarniatzen naienari.

        122. Hunki egitian laket eraz nezazü, eta ürgüllütsiek enezela gaizkiz lehert.

        123. Begiak askortü ziztatzü zure salbamentiaren haidürü, eta hitzaman zineitadan jüstiziaren haidürü.

        124. Zure sehiari egiozü zure ürrikaltarzünaren arabera; ikhas itzadatzü zure maniak.

        125. Zure sehia nüzü ni; emadazü zure erranen ezagützeko enthelegia.

        126. Zerbaiten egiteko ordü düzü, Jauna; irailtzen dizie zure legia.

        127. Zure maniak ürhia eta diharia beno maitiago tit.

        128. Hortakoz zure manietan nabilazü, eta gaizkiko bidia hügün dit.

        PHE. 129. Miragarri beitia zure erranak, ene arima beha ziezü.

        130. Zure elhe xuritiek argitzen dizie, eta txipier emaiten dizie enthelegia.

        131. Ahua zabaltü dit eta hats hartü gabe egon nüzü, zure manien ükhen nahiz.

        132. So'gidazü, eta ürrikalt zakitzat, zure izena maite dütener ürrikaltzen zien bezala.

        133. Hitzaman düzün bezala, lagünt etzatzü ene ürhatsak, gaxtokeriak enezan goith.

        134. Solta nezazü eskarniazaletarik, zure maniak begira ditzadan.

        135. Zure sehiaren gaña argi eraz ezazü zure begithartia, eta erakhuts itzadatzü zure maniak.

        136. Zure maniak begiratzen eztütenen gatik, ene begiak nigar turrustaz ari tüzü.

        SADE. 137. Xüxen zirade, Jauna; xüxen düzü zure jüjamentia.

        138. Manhatü deiküzü xüxenki jarraikitez zure erraner eta zure egiari.

        139. Saminak eihatzen nizü, ene etsaiek ahatze dütielakoz zure erranak.

        140. Zure erranak borogatürik dütüzü; maite ditizü zure sehiak.

        141. Muthikotto mesperetxatürik den bat baizik enüzü ni, eta halarik ere eztitit ahatze zure maniak.

        142. Zure xüxengua bethiereko xüxengua düzü, eta zure legia, egia.

        143. Eskarniua eta antsia jin ziztatzü; bena zure maniek botztü nizie.

        144. Zure erranak bethi xüxenekuak dütüzü; enthelegü emadazü, eta biziko nüzü.

        KOPH. 145. Bihotz barnetik oihü egin dit; Beha zakitzat, Jauna; begiratüko tit zure erranak.

        146. Oihü egin deizüt; salba nezazü, eta begiratüko tit zure maniak.

        147. Argia hasi beno lehen oihü egiten deizüt, zure elhetan esparantxa beitüt.

        148. Argia beno lehen begiak zure ganat eraiki tit, zure erranen goguan erabilteko.

        149. Jauna, entzün ezazü ene botza zure ürrikaltarzünaren arabera, eta phitz eraz nezazü zure jüjamentiaren arabera.

        150. Hüllantzen tüzü gezürren undotik dabiltzanak, eta zure legetik hürrüntzen dienak.

        151. Bena zü hüllan zirade, Jauna, eta zure maniak egia dütüzü.

        152. Badakit aspaldian sekülakoz bermatü tüzüla zure erranak.

        RES. 153. Ikhus ezazü ene bihotz mina; eta salba nezazü; ezpeitüt zure legia ahatze.

        154. Ene althe jar zite, eta salba nezazü; phitz nezazü zure erranaren arabera.

        155. Ogengiletarik salbamentia hürrün, zure manien bilha eztabiltzalakoz.

        156. Zure ürrikaltarzünak hanitx dütüzü, Jauna; phitz nezazü zure xüxenguaren arabera.

        157. Hanitx tüzü ene eskarniazaliak; bena enüzü zure erranetarik okhertü.

        158. Gaizkigiliak ikhusi tit, eta phastikatü nizie, zure erraner jarraikiten eztielakoz.

        159. Soizü, Jauna, nula maithatü dütüdan zure maniak; phitz nezazü zure ürrikaltarzünaren arabera.

        160. Zure elhen hatsarria egia, eta zure xüxenguako maniak bethierekuak.

        SKHIM. 161. Ogen gabe eskarniatü nizie printzek; bena ene bihotza zure erranen baizik eztüzü beldür izan.

        162. Botztüko nüzü zure manietan, bere aberatstarzünetan bozten den gizona bezala.

        163. Gezürra hügün dit ororen gañetik, eta zure legia maite.

        164. Egünaz zazpitan laidatzen zütüt, zure xüxengua dela kausa.

        165. Zure legia maite dienen bake handi; harri behatztopazalerik ezta hentako.

        167. Zure erranak egiten tizü ene arimak, maite beitütü tinki.

        168. Jarraikiten nüzü zure manier eta erraner, aitzinian beitütüt bethi.

        TAU. 169. Ene oihia, Jauna, hel dadila zure gana; argi nezazü zure hitzamanaren arabera.

        170. Ene othoitzia hel dakizüla aitziniala, salba nezazü zure hitzaren arabera.

        171. Ene ezpañek barreiatüko tizie zure laidoriuak, erakhutsi deiztadaketzünian zure maniak.

        172. Ene mihiak erranen tizü zure elhiak, zure maniak oro egia dielakoz.

        173. Begira neza zure besuak, zure manier jarraiki nizalakoz.

        174. Hasperenez niagozü, Jauna, zure salbamentiaren nahiz, zure legia bethi goguan dit.

        175. Bizi bedi ene arima, eta laidatüko zütüt; zürkhaitz nezala zure jüjamentiak.

        176. Galdürik den ardia bezala, herratürik nüzü; txerk'ezazü zure sehia, ezpeitütüt zure maniak ahatze.

 

 

GORANTZA CXIX.

 

Mihi gaxtuez khueintatzen da Profeta. Bere desterrü handiak bihotz min emaiten deio.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Eskarniatürik nintzalarik oihü egin deiot Jaunari, eta ihardetsi deit.

        2. Jauna, ezpañ gezürtietarik eta falsietarik solt' ezazü ene arima.

        3. Zer probetxü dükek edo zer ükhenen dük hire mihi gaxtotik?

        4. Güdükariaren flex zorrotz, süian txispiltia bezala, beitük mihia.

        5. Zer zorigaitza enetako, sobera egon nizalakoz Zedareko ekhoiliarekila! Sobera atzetü beita ene arima.

        6. Bakiaren hügüntzaleki bake nintzan; mintzatzen nintzeienian, güdükatzen nündüten.

 

 

GORANTZA CXX.

 

Bahi daudenek hel egiten düte Jaunari, eta Jaunian ezarten düte esparantza.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Begiak eraiki tüt mendietara, hantik heltüko zait sokhorri.

        2. Ene sokhorria Jauna ganik, zelia eta lürra egin dütiena ganik.

        3. Eztik khordokatzera ütziko hire zankhua; hire zañ denak eztik loik eginen.

        4. Eztük phürükaz ariko, ez lotan sarthüko Israelen zañ daguena.

        5. Jaunak begiratüko ai; Jauna dükek hire esküñeko itzala.

        6. Egünaz ekhiak ehai erreko, ez eta ere gaiaz argizagiak.

        7. Gaitz orotarik begiratüko ai, Jaunak, begiratüko dik hire arima ere.

        8. Hire sargia eta elkhigia zañtüko tik Jaunak oraidanik bethi artio.

 

 

GORANTZA CXXI.

 

Bahi daudenak botzten dirade laster ikhusiko düztelakoz Jaunaren eliza eta hiri saintia. Jauna othoitzen düte igor ditzan bere beneditzioniak Jerüsalemi eta hanko ekhoiliarer.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Boztü niz erran deitadelakoz: Jaunaren etxerat juanen girade.

        2. Gure ürhatzak zure heupetan baratü tüzü. Oi! Jerüsaleme!

        3. Jerüsaleme hiria bezala eginik da, etxe güziak algarri jünto.

        4. Jaunaren giz'eliak harat duatza, Israeleko legiaren arabera, Jaunaren izenaren laidatzea.

        5. Han txüti daude xüxenguako jargiak, Dabiden etxeko jargiak.

        6. Bakia galth'ezazie Jerüsalementako; dohatsü maite züztenak, hiri saintia!

        7. Bakia phausa dadila zure harrisietan, eta dohatsütarzüna zure jauregietan.

        8. Ene anaien eta adixkiden gatik, zuretako bakia nahi nikezü.

        9. Gure Jinko Jaunaren etxia dela kausa, huntarzün güziak desiratzen deitzüt.

 

 

GORANTZA CXXII.

 

Babilonen daudenen othoitzia eta khueintak, libertatiaren nahiz.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Zure ganat, zelian zaudena, eraikiten tit ene begiak.

        2. Nula ere mixkandien begiak lothürik beitaude bere nausien eskier,

        3. Eta neskatuarenak etxekanderiarener, hala hala gure begiak josirik daude gure Jinko Jaunari, gützaz ürrikalt dadin artio.

        4. Ürrikalt zakizkü, Jauna, ürrikalt zakizkü, laido frankoz aserik beikirade.

        5. Gure arima askortürik düzü ahalkegaben mithiriguez eta ürgüllütsien mesperetxiez.

 

 

GORANTZA CXXIII.

 

Babiloneko bahiguatik soltatü dienen eskerrak. Aithortzen düte galdürik ziratiela Jinkuak soltatü ezpalütü.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Jauna ezpalinbaliz gurekila izan, erran dezala orai Israelek, Jauna ezpalinbaliz gurekila izan,

        2. Gure kuntra jaiki zien gizonek behar bada bizirik iretsi güntüzken.

        3. Hen khexian, herakiten zelarik, behar bada itho ginantien.

        4. Gure arima ühaitz gainti igaran da, behar bada igaran zatien elkhiko etzen hurretik.

        5. Benedika bedi Jauna, ezkütielakoz ützi hen hortzentako.

        6. Txoria bezala, gure arima ezkapi da ihizlariaren zephotik.

        7. Zephua hautsi da eta gü salbatü girade.

        8. Gure lagüntza zelia eta lürra egin tien Jaunaren izenian dago.

 

 

GORANTZA CXXIV.

 

Jinkua da xüxenen begirazalia eta atherbia. Eztütü ütziko ogengilen esküpian. Haren bidetik okhertzen dienak zaflatüko tü.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Sioneko mendia bezala dirade Jaunari fida dienak. Jerüsalemeko ekhoiliara ezta sekülan igitüko.

        2. Jerüsalemen üngürian mendiak, bere popüliaren üngürian Jauna, orai danik bethi artio.

        3. Jaunak eztü ütziko ogengilen zaharua xüxenen gaña erortea, xüxenek gaizkiala heda eztezen beren eskia.

        4. Hunki egiezü, Jauna, hun diener eta bihotzez xüxen diener.

        5. Bide okherretarik dabiltzanak gaizkigiler jüntatüko tü Jaunak. Bake Israeli.

 

 

GORANTZA CXXV.

 

Bahiguatik elkhi undoko boztariua. Jüdiuek othoitzen düte Jauna beren anaiak ekhar eraz ditzan barreiatürik diren günetarik. Laster ikhusiko düztela uste düte.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Jaunak Sionerat bahi zaudenak jin erazi zütienian, ametsetan dienak bezala ginen.

        2. Ordian gure ahuak uhatxez bethe zien, eta gure ezpañak khant-arrapikotsez.

        3. Ordian jenten artian erranik izan zen: Hoientako gaiza handiak Jaunak egin tü.

        4. Gaiza handiak guretako egin tü bai Jaunak, eta gü boztariotü girade.

        5. Ekhar eraz itzatzü hunat bahi daudenak, lüidorriala ekhar erazten düzün bezala ühaitza.

        6. Nigarretan ereiten dütenek boztariuan ephaitüko düte.

        7. Nigarrez baduana, ereiteko azia bizkarrian.

        8. Alagranzian ützüliko da, azauez kargatürik.

 

 

GORANTZA CXXVI.

 

Gizonen lanek eztüte probetxürik, Jaunak lagüntzen ezpalinbatü. Familia handia dien gizonaren zorihuna.

 

Ozken kantoria.

 

        1. Jaunak berak ezpadü etxia egiten, probetxü gabe lanian ari dirade etxegiliak.

        2. Jaunak ezpadü hiria begiratzen, probetxü gabe erne dago hiri zaña.

        3. Probetxü gabe jaikiten zireie argia beno lehen. Jaiki zizteie, phausatü unduan, eskarnioko ogi jaliak.

        4. Bere adixkider lua igorten deie Jaunak; huntarzün pharte haurrak emaiten deitze; sari pharte sabeleko ekhoitza.

        5. Flex (sic) zorrotzak gizon azkharraren eskian dien bezala, hala hala dira gizon gazten haurrak.

        6. Dohatsü haur nahi dien bezañ beste dükiena! Ezpeita ahalketüko bere etsaier mintzo datienian hiriko portaletan.

 

 

GORANTZA CXXVII.

 

Jaunaren beldür dienen dohatsütarzüna. Lan sariaren jatia. Emazte hun baten eta haur hanitxen ükheitia. Herriko bakiaz gozatzia.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Dohatsü Jaunaren beldür dena, eta haren bider jarraikiten dena!

        2. Zure eskü lanez biziko zirade; dohatsü zirate eta zori hun dükezü.

        3. Zure emaztia, mahats molkhoz zure etxe unduan bethatzen den aihena bezala, dükezü.

        4. Zure haurrak, aldiz, mahañ üngürian, oliotze phertika eli bat bezala dütükezü.

        5. Holaxet dükezü benedikatürik Jaunaren beldür den gizona.

        6. Sionetik benedika zitzala Jaunak! Ikhus ezazü zure biziko egünetan Jerüsalemeko zori huna;

        7. Ikhus itzatzü zure haurren haurrak. Bake Israeli.

 

 

GORANTZA CXXVIII.

 

Nahi bada gaztaro danik eskarniatürik izan den, Jaunak soltatü Israel. Batetan lürrialatü dirade etsaiak.

 

Ozken gorantza.

 

        1. Hanitx eskarniatü naie gaztarotik orai dano, erran ahal dio Israelek.

        2. Hanitx eskarniatü naie gaztarotik orai dano, halarik ere enaie goithü.

        3. Bizkar gañen golde nabarrez ildo lüziak egin deiztade.

        4. Jaunak, xüxen delakoz, phorrokatü tü ogengilen sokak.

        5. Ahalkez gorri ditiela, eta gibelialat ützül Sionen hügüntzale güziak.

        6. Izan ditiela, ebaki gabe eihartzen den hegatzeko belharra bezala.

        7. Hartarik ephailiak ezpeitio esküta bat egin, ez eta ere azaugiliak kholkua betha.

        8. Eta igaraiten dienek ezpeitüte erraiten; Jaunak deiziela beneditzione; benedikatzen zütiegü Jaunaren izenian.

 

 

GORANTZA CXXIX.

 

Babilonen bahi zaudenen othoitzia. Beren ogenak Jaunari aithortzen dütüzte, eta ogenen pharkamentiaren haidürü daude.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Zilo barnetik, Jauna, zure ganat oihü egin dit; entzün ezazü ene oihia.

        2. Beha ditiela zure beharriak ene othoitziari.

        3. Gure ogener sogiten badüzü, Jauna; Jauna, nur egon daite txüti zure aitzinian?

        4. Bena zü ürrikaldün zirade; eta, zure legiaren amorekati, haidürü egon nitzaizü, Jauna.

        5. Ene arima haidürü dago, Jaunaren erranian esparantxa beitü.

        6. Goizeko erphaiguatik arratsekualano egon dadila Israel Jaunaren haidürü.

        7. Jauna ürrikaldün beita, eta franko erosten beitütü.

        8. Eta erosiko dü Israel egin dütien gaizki orotarik.

 

 

GORANTZA CXXX.

 

Babilonen bahi daudenen goguak. Jaunian ezarten dütüzte beren esparantxak.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Eztüzü ez, Jauna, ene bihotza hantü; eztütüzü ez ene begiak oldartü.

        2. Enüzü ez senthokerian ebili; enüzü ere nindiuen beno gorago altxatü.

        3. Gogo aphalttuak ezpalin batüt hartü, soberegi altxatü balinbadüt ene arima,

        4. Amak thitia idoki deion haurra bezala, jar dadila ene arima.

        5. Jaunian esparantxa ükhen beza Israelek orai danik bethi artio.

 

 

GORANTZA CXXXI.

 

Jüdiuen othoitzia bahi zaudelarik. Erraiten düte Jaunari ohit dadin Dabidi hitzaman zeitzonetzaz, eta eraiki dezan bere eliza, baita ere berma Dabiden bürüzagigua.

 

Ozkhen khantoria.

 

        1. Ohit zite, Jauna, Dabidez, eta haren eskarnio güziez.

        2. Jaunari zin egin deio eta Jakoben Jinkuari hitzaman:

        3. «Sarthzen baniz ene etxe barnen, igaraiten baniz ene phausüko ohe gaña,

        4. Üzten batüt lotara ene begiak, eta lo phürüka egitera ene begi ezpalak,

        5. Güne bat ediren beno lehen Jaunarentako, egongia bat Jakoben Jinkuarentako...»

        6. Jakin dügü Efratan zela; ediren dügü oihaneko ordokian.

        7. Sarth gitien haren egongiala; othoi dezagüla ürhatsak baratü dütien lekhian.

        8. Jaiki zite, Jauna, zuaza zure phausiala, zü eta zure saintütarzüneko arkha!

        9. Zure aphezek jaunts beze xüxengua, alagera bite zure pharteliantak.

        10. Dabid zure sehia dela kausa, eztezazüla hürrünt eraz zure Khristuaren begithartia.

        11. Jinkuak zin zinez hitzaman deio Dabidi, eta eztü bere hitza janen: «Zure sabeleko ekhoitza ezarriko dit zure jargian.

        12. Zure haurrek begiratzen batüzte hitzaman deitena, eta erakhutsi deitzedan maniak;

        13. Eta hen haurrek ere bethi begiratzen batüzte; zure jargian jarriko tüzü bethi.

        14. Jaunak haitatü beitü Sione, bere egongiatako haitatü beitü.

        15. Han ene bethiereko egongia, han egonen niz, haitatü düdalakoz.

        16. Benedikatüko düt hanko alhargüntsa; ogiz ase eraziko tüt hanko eskeliak.

        17. Salbamentia jauntsiko deiet hanko aphezer; eta hanko pharteliantak alagranzian boztüko dirade.

        18. Han hanitx eraziko düt Dabiden indarra, han adelatüko düt süsi bat ene Khristuarentako.

        19. Ahalkez estaliko tüt haren etsaiak, eta ene saintütarzüna lilitüko da haren gañen».

 

 

GORANTZA CXXXII.

 

Adixkideguako dohatsütarzüna.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Oi! Zuñen hun eta gozogarri den anaien algarrekila egoitia!

        2. Üdüri beitü Aaruni bürütik bizarriala eraisten zeion üsañ huna!

        3. Arropa hegialano iaurtzen zeiona; üdüri beitü Hermoneko menditik Sioneko mendiala eraisten den ihitza.

        4. Han iauri beita Jaunak bethiko beneditzionia eta bizia.

 

 

GORANTZA CXXXIII.

 

Aphezak eta berretterrak Jaunaren laidatzea khümitatzen tü khantore huntzaliak.

 

Ozken khantoria.

 

        1. Orai arren benedik'ezazie Jauna, Jaunaren zerbütxari güziek,

        2. Jaunaren etxen, eta Jaunaren etxe-heupian zauden güziek.

        3. Gaiaz altx' etzatzie eskiak haren ganat, eta benedik' ezazie Jauna.

        4. Sionetik benedika zitzela zelia eta lürra egin tien Jaunak.

 

 

GORANTZA CXXXIV.

 

Jaunaren laidoriuak. Israelentako egin dütienak erraiten dirade. Jinkaizünen ezdeuskeria.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Laid'ezazie Jaunaren izena; sehiak, laid'ezazie Jauna,

        2. Jaunaren etxen, gure Jinkuaren etxe-heupian zaudenek.

        3. Laid'ezazie Jauna, hun beita; khant'ezazie haren izena, ezti beita.

        4. Jaunak haitatü beitü Jakob, eta hartü beitü Israel bere züzentako.

        5. Badakit Jauna handi dela, eta gure Jinkua dela Jinko güzien artian.

        6. Nahi ükhen tienak oro egin tü zelian eta lürrian; itxasuan eta osin orotan.

        7. Odeiak lür bazterretarik jaiki erazten tü, eta inhaziak hurt erazten.

        8. Bere huntarzün thegitik idokiten tü aiziak. Jo tü Ejiptoko lehen sorthiak gizonetik aberialano.

        9. Eta hire barniala igorri tik, oi! Ejiptua, kheñü eta miraküllü handiak Faraunen eta haren sehien kuntra.

        10. Nazione salduak zaflatü tü, errege salduak ere erhotü,

        11. Sehon Amorhetarren erregia; Og Basaneko erregia, eta Khanaaneko errege güziak.

        12. Hen lürrak Israeltarrer, bere popüliari, züzen phartetako eman deitze.

        13. Oi! Jauna, bethierekua düzü zure izena; zure orhitzpena hedatzen düzü, Jauna, undoriotik undoriuala.

        14. Jaunak bere popülia jüjatzen dü, eta haren othoitzez ematzen da.

        15. Nazionen jinkaizünak zilharra eta ürhia, gizonen eskü lanak.

        16. Ahua badüte, eta eztia mintzatzen; begiak batüzte, eta eztüte ikhusten;

        17. Beharriak batüzte, eta eztüte entzüten; südür ziluak batüzte eta eztüte senditzen.

        18. Üdüri dakitzela beren egiliak, eta hetan sinheste düten güziak.

        19. Israeleko etxia, benedik'ezazü Jauna. Aarunen etxia, benedik'ezazü Jauna.

        20. Lebien etxia, benedik'ezazü Jauna. Jaunaren beldür zieien güziek, benedik'ezazie Jauna.

        21. Sione gañetik benedika bedi Jerüsalemen daguen Jauna.

 

 

GORANTZA CXXXV.

 

Jinkuaren ürrikaltarzüna erakhutsten dü khantore huntzaliak Israelentako egin dütien miragarrietan.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Laid'ezazie Jauna, hun beita, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        2. Laid'ezazie jinkuen Jinkua, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        3. Laid'ezazie Jaunen Jauna, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        4. Miragarriak egin tü, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        5. Ezagützereki egin tü zeliak, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        6. Hurren gañen gogort erazi dü lürra, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        7. Argigile handiak egin tü, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna;

        8. Ekhia, egüna manha lezan; bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        9. Argizagia eta izarrak, gaiaz argi lezen, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        10. Jo dü Ejiptua bere lehen sorthietan, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        11. Hantik idoki dü Israel, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna,

        12. Eskü azkharraz eta beso lüziaz, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        13. Bi aldetarat arrailtatü dü itxas Gorria, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        14. Itxas erditik igaran erazi dü Israel, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        15. Egotxi dü Faraun bere indarreki itxas Gorri barna, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        16. Hotsaman dü bere popülia desertü gañti, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        17. Zaflatü tü errege handiak, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        18. Erho tü ahal handiko erregiak, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna,

        19. Sehon, Amorhetarren erregia, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna,

        20. Og, Basaneko erregia, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        21. Hen lürrak züzen pharte eman tü, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna;

        22. Züzen pharte Israel, bere sehiari, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        23. Gure aphaltarzünian ohartü da gützaz, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        24. Khentü gütü gure etsaien artetik, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        25. Hazkürri emaiten dü bizi dien güzier, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        26. Laid'ezazie Zelüko Jauna, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

        27. Laid'ezazie Jaunen Jauna, bethierekua beita haren ürrikaltarzüna.

 

 

GORANTZA CXXXVI.

 

Babilonen bahi zaudenek xaatxetarik txilintxau ezarten dütüzte beren xiribiak eta arabitak; eztüzte khantatü nahi beren khantore saintiak. Gor daude Babilonetarren othoitzer.

 

Dabiden khantoria Jeremiarentako.

 

        1. Babiloneko ibar hegietan jarri girade, eta han nigarrez ari ginen Sionez ohitzen ginelarik.

        2. Babilone erdiko xaatxetarik txilintxau ezarri güntien gure soniak.

        3. Bahitü güntienek erran zeikienian khanta ginezan.

        4. Pikarraitü güntienek erran zeikienian, Sioneko khantoretarik khant'ezagüzie zunbait.

        5. Nula khanta ginitzake Jaunaren khantoriak arrotz lürrian?

        6. Oi! Jerüsaleme, nik ahatzten bazütüt, ahatz bekit esküñaren erabiltia.

        7. Tzüntzürrari loth dakidala mihia, zützaz ezpaniz ohitzen,

        8. Jerüsaleme ezpalinbada ene boztarioko lehen mira,

        9. Ohart zite, Jauna, Edomen haurrez Jerüsalemeko egünian.

        10. Erraiten beitzien: erauz ezazie; erauz ezazie erruetarano.

        11. Babiloneko neska txarra, dohatsü egin deiküñanaren ordaria emanen deñana!

        12. Dohatsü hire haurrak, atzaman unduan, harri baten kuntra phorrokatüko tiena!

 

 

GORANTZA CXXXVII.

 

Profetak laidatzen dü Jauna behatü zaiolakoz. Printziak oro khümitatzen tü othoitze egitera Jaunari. Langer güzietarik Jaunak begiratüko diela esparantxa dü.

 

Dabidentako.

 

        1. Laidatüko zütüt, Jauna, ene bihotz oroz; ene ahoko hitz güziak entzün beitütüzü.

        2. Khantatüko deizüt Aingürien aitzinian; belharikatüko nüzü zure eliza saintian, eta loriatüko dit zure izena.

        3. Zure ürrikaltarzüna eta egia diela kausa, ororen gañetik goratüko beitüzü zure izen saintia.

        4. Zer nahi egünez nik zuri hel eginik ere, beha zakitzat; hanitxtüko düzü ene arimaren indarra.

        5. Laida zitzela, Jauna, lürreko erregek, zure ahoko elhiak entzüten dütielarik.

        6. Khanta bitze Jaunaren eginbidiak, Jaunaren loria handi beita!

        7. Gora beita Jauna, eta aphalekuer sogiten beitü, eta gora dienak hürrünetik ikhusten beitütü.

        8. Eskarniuen artian ebili baniz ere, zük bizia eman deitazü, eta eskiaz pharatü tüzü ene etsaien khexiak; zure esküñak salbatü nizü.

        9. Ene althe düket Jauna. Bethierekua düzü Jauna zure ürrikaltarzüna; eztezazüla ütz zure eskiek egin diena.

 

 

GORANTZA CXXXVIII.

 

Oro badakitza Jinkuak; ikhusten tü gaiza ülhünenak eta barnenak. Haren argitik gordeko diela uste dütenentako zorigaitz.

 

Ürhentzeko. Dabiden khantoria.

 

        1. Borogatü naizü eta ezagütü zük, Jauna; Jarririk edo txüti egiten dütüdanak oro badakitzü.

        2. Hürrünetik ezagützen tüzü ene goguak oro; traukatü düzü ene bidexka, eta nuan bidia.

        3. Ezagützen tüzü ene ützül-üngürü güziak, ene mihiak erran beno lehen.

        4. Badakitzü zük, Jauna, gaizak oro, heltüko direnak eta igaran direnak. Zük egin naizü, eta gañen phausatü deitazüt eskia.

        5. Zure jakintarzüna enia beno harrigarriago düzü; gora beita, enintezü hartara hel.

        6. Nuat juan nainte zure izpiritütik hürrün? Nuat ihes egin niro zure begithartetik?

        7. Zelialat igaraiten baniz, han zirade zü; ifernialat eraisten balin baniz, han ere ikhusten zütüt.

        8. Argi hastian jaunsten batüt hegalak, eta itxas bazterrialat egoitera balin banua;

        9. Han ere zure eskiak lagüntzen nizü, eta begiratzen zure esküñak.

        10. Erranen düta: «Behar bada ülhünak gordeko nai»? Bena ene khantian gaia argi argia diagozü.

        11. Ülhünperik eztüzü zuretako, gaia egüna bezañ argi düzü, haren ülhüna zuretako argia bezala beita.

        12. Zü ene goguen bürüzagia zirade, amaren sabeletik elkitzian hartü benaizü.

        13. Hañ untsa egin naizülakoz, laidatzen zütüt: Eder diela zure eginak untsa beitaki ene arimak.

        14. Ene ezürren jostüra etzaizün gordatzen, gothortzen nintzalarik gordallian, eta bilbatzen zelarik ene khorpitza lürpian.

        15. Zure begiek ikhusten zizien ene mulde gabeko ekheia; hoiek oro izkiribatürik zütüzün zure librian; gure egünak izartürik dütüzü, eta nihurk ere izaria eztiezü gaintitzen.

        16. Jinkua, zure goguak zuñen eder dien! Zuñen hanitx dien!

        17. Khuntatzen balin batüt, hariña beno hanitxago dütüzü; iratzartzen nizanian haier niagozü ametsez.

        18. Jinkua, zentako eztütüzü erhaiten ogengiliak? Odolkhoiak, hürrünt zizteie nitarik.

        19. Zien goguan beitiozie: «Probetxü gabe gure hiriez nausitüko dia».

        20. Zure hügüntzaliak eztütüta hügüntü, Jauna? Eniza debeiüz eihartü zure etsaiak diela kausa?

        21. Untsa hügüntzen ditit, etsaitako ere bai hartzen.

        22. Boroga nezazü, Jinkua; ezagüt ezazü ene bihotza; zerbait galth ezadazü eta erakhats itzadatzü ene bidexkak.

        23. Soizü eia nitan badenez gaxtokeriako biderik; eta lagünt nezazü bethiereko bidetik.

 

 

GORANTZA CXXXIX.

 

Khantore huntzaliak othoitzen dü Jinkua gaxtuen xederetarik begira dezan. Bere etsaiak galdüko tiela dio. Jaunaren jüstiziaren haidürü dago.

 

Ürhentzeko. Dabiden khantoria.

 

        1. Jauna, gizon gaxtotik begira nezazü; solta nezazü gizon borthitzetik.

        2. Gaxtokeria dabilazie bihotzian, egün oroz ari ziztatzü gerlan.

        3. Sügiak bezala, zorroztü tizie beren mihiak, eta sügen phozua ezpañ petan dizie.

        4. Begira nezazü, Jauna, ogengilen eskütik, eta solta nezazü xüxen eztienetarik.

        5. Ene eror erazteko gogua beitüte. Ürgüllütsiek gordallian hedatü beteite zepho bat,

        6. Hedatü beteite txedera bat, bidian ene behatztoperazteko.

        7. Jaunari erran düt ordian: Ene Jinkua zira zü; beha zite, Jauna, ene othoitzeko botzari.

        8. Jauna, Jauna, ene salbamentüko indarra, begir' ezazü ene büria güdükako egünian.

        9. Enezazüla, nahi lükien bezala, ene etsaiari hartzera ützi; ene kuntra hitz hartü dizü, enizazüla ütz, hant eztadin.

        10. Üngüratzen naienen ezpañetako phozua, gaña eror dakiela berer.

        11. Süzko inkhatzak eror dazkitzela gaña; süialat urthuk itzatzü, hantik elkh ahal eztitien.

        12. Gizon mihi lüzia ezta lürrian bermatüko; gaxtuari jarraikiko zaio zorigaitza zilual'artio.

        13. Badakit Jaunak begiratüko diela emütsa, eta xüxenki ariko dela eskeliarekila.

        14. Xüxenek, arren, laidatüko dizie zure izena; eta xüxen dienak egonen tüzü zure begitharte aitzinian.

 

 

GORANTZA CXL.

 

Khantore huntzaliak othoitzen dü Jinkua begira dezan gaxtuen adixkideguatik eta bilkhüretarik. Arranküra da eskarniatürik delakoz. Esparantxa dü Jaunian.

 

Dabiden Khantoria.

 

        1. Jauna, oihü egin deizüt; hel zakitzat; beha zite ene mintzuari, oihü egiten deizüdanian.

        2. Ene othoitzia hel bedi zure gana, inseinsüko khia bezala; ene eskiek eskentzen deiziena, aldiz, arratseko sakrifiziua bezala.

        3. Ene ahuari ezorzü ahozañ bat, ene ezpañer aldiz begirazale bat.

        4. Gaitzialat eztezazüla irall eraz ene bihotza, ogen estakürü bilha ebil enadin.

        5. Gaizkiz ari dien gizonekila, eta izan enadin ogengile handienen khide.

        6. Xüxenak eraik bekitzat ene ogenak bere ürrikaltarzünian, eta gaizkigiliaren oliuak eztezala leinth ene büria.

        7. Ene othoitzia igorriko beitüt bürü egitera hen nahiküntier; hen jüjiak lehertü beitira zenden kuntra.

        8. Behatü dirade ene elher, ozenak dielakoz. Nula ere lür tharrokak barreiatzen beitirade alhorrian,

        9. Hala hala gure ezürrak barreiatürik izan dia hobi hegian. Jauna, Jauna, zütan esparantxa ükhen beitüt, bizia eztezadazüla idok.

        10. Beren zephuetara batetan eror ditiela ogengiliak oro, nihau hantik igaraiten nizalarik.

 

 

GORANTZA CXLI.

 

Engaddiko kharbian Jaunari othoiez dago Dabid hantik idoki dezan; hitzamaiten deio eskerrak eta laidoriuak emanen deitzola, langeretik elkhi datienian.

 

Dabiden enthelegia kharbian zaguelarik. Othoitzia.

 

        1. Botza goratzen düt Jauna ganat; oihüz othoitzen düt Jauna.

        2. Haren aitzinian iaurtzen düt ene khueinta; ene bihotz-mina erakhutsten deiot,

        3. Bihotza mentsten zaitalarik: «Ene bidia zük badakizü;

        4. Ebilten nintzan bideko gordallian hedatü ditazie zepho bat.

        5. Eslküñialat sogin dit, baita begixtatü bazterrak; nihurk ere enizie ezagütü.

        6. Ihes egiteko mediorik enizün, ene bizitziaz ihurk ere etzizün axolik.

        7. Oihü egin dit zure ganat, Jauna, eta erran deizüt: Zü zia ene esparantxa eta ene züzena bizien lürrian.

        8. Ene othoitziari beha zite, bihotza erdiratürik beitüt phenaz.

        9. Lasterkatzen naienetarik solta nezazü, ene kuntra azkhartü beitirade.

        10. Gaztelütik ene arima idek ezazü, laida dezan zure izena; xüxenak ene haidürü diagotzü, nik galthatü deizüdana zük eni eman artio».

 

 

GORANTZA CXLII.

 

Dabid, Jerüsalemetik Absalunek ohilt erazi dienian, Jaunari helez ari da, eta galthatzen deio erakhuts dizon hartü behar dien bidia.

 

Dabiden khantoria, Absalun bere semiak lasterkatzen zielarik.

 

        1. Jauna, beha zite ene othoitziari; zure egiatsütarzünian, ene othoitziala hed'etzatzü beharriak; zure xüxentarzünian beha zakitzat.

        2. Etzitiela auzian sar zure mithilarekila, zure aitzinian bizi dena ezpeitaite xurit.

        3. Etsaiak eskarniatzen dizü ene arima, eta lürrian erabilten herrestaz ene bizia.

        4. Ülhün petan ezarri nizü, lüzaz geroz hilik dienak bezala. Ene izpiritia phorrokatürik düzü; bihotza ere nahasten zitazü.

        5. Ohartzen nüzü egün zaharrez, goguan dabiltzat zure eginak oro; zure eskü-laner beha niagozü.

        6. Zure ganat hedatzen tit ene eskiak; egarri den lürra bezala, diagozü ene arima zure aitzinian.

        7. Ene behatzea lehia zite, Jauna; ene izpiritia engoxatürik beita.

        8. Eztezadazüla ützül zure begithartia bazterrialat, hobialat eraisten dienen izan enadin üdüri.

        9. Goiz hastetik entzün eraz ezadazü zure ürrikaltarzünaren mintzua, zütan esparantxa ükhen beitüt.

        10. Erakhuts ezadazü ebili behar düdan bidia, zure ganat eraikiten beitüt ene arima.

        11. Eruan nezazü, Jauna, ene etsaien eskietarik zure ganat ihes egin beitüt. Erakhats ezadazü zure nahiküntien egiten, ene Jinkua beitzia zü.

        12. Zure Izpiritü hunak lagünt nezala bide xüxenian. Zure izenaren amorekati, bizi eraz nezazü, Jauna, zure xüxentarzünaren arabera.

        13. Eskarniotik idok ezazü ene arima, eta zure ürrikalguaz arrabask'itzatzü ene etsaiak.

        14. Gal eraz itzatzü ene arimaren eskarniazale güziak, zure mithila beniz ni.

 

 

GORANTZA CXLIII.

 

Eskerrak Jaunari sokhorri igorri dielakoz. Othoitzen düte barreia ditzan popülüko bakiaren thürbüstea jin dien erregiak.

 

Dabiden khantoria. Goliathen kuntra.

 

        1. Benedika bedi ene Jinko Jauna, gerlako trebetü beitütü ene besuak, eta güdükako ene eskiak.

        2. Ene ürrikaltkorra eta ihes lekhia, ene begirazalia eta soltazalia beita.

        3. Ene estalgia da, eta hartan esparantxa hartü düt; eskü pian nazioniak ezarri deitzat.

        4. Jauna, gizona zer da, zük haren arthatzeko? Edo gizonaren semia zü hartzaz arranküratzeko?

        5. Ezdeus bat da gizona; haren egünak itzala bezala duatza.

        6. Jauna, aphal itzatzü zure zeliak, eta eraits zite; hunk'itzatzü mendiak, eta khetan jar ditiela.

        7. Zure iñhaziak argi eraz itzatzü ene etsaien barreiatzeko; igor itzetzü zure flexak, harri ditien.

        8. Gañetik hed'ezazü zure eskia; eruan nezazü; salba nezazü hur handietarik, atziaren haurren eskietarik.

        9. Hen ahua ezdeuskeriaz mintzatü beita, gezürti txar beita hen esküña.

        10. Jinkua, khantatüko deizüt khantore berri; sonü eginen deizüt hamar khordako xiribirian.

        11. Zük salbatzen beitütüzü erregiak; zük ezpata gaxtotik begiratü beitüzü Dabid, zure sehia.

        12. Khent nezazü atzen haurren eskietarik, hen ahua ezdeuskeriaz mintzo beita, hen esküña eskü gaxtua beita.

        13. Gure semiak, lanthare azkharrak bezala, beitia gaztaruan;

        14. Gure alhabak, elizako kantalak bezala, beitia ederki aphaintürik.

        15. Gure zederak ekhoitzez mükhürri, ekhoitzetara gainti bite.

        16. Gure ardiak, ernaltürik, üsü üsia erdi bite; gizent bite gure idiak.

        17. Gure harrisiak eztitiela lürta; eztezela agert sargiarik; gure kharriketan eztadila entzün heiagorarik.

        18. Dohatsü holako huntarzünez gozatzen den nazionia; dohatsü Jinkua nausitako dien popülia!

 

 

GORANTZA CXLIV.

 

Dabiden khantore.

 

        1. Laidatüko zütüt ene Jinko Erregia! Benedikatüko dit bethi zure izena mendez mende.

        2. Egün oroz benedikatüko zütüt; benedikatüko dit bethi zure izena mendez mende.

        3. Jauna handi da eta hanitx laidagarri; haren handitarzünak eztü mügarik.

        4. Undokuek undoriokuer erran beze zük egin tüzünak; zure ahalaren berri eman beze.

        5. Mintzatüko tüzü zure loriako edertarzünez, eta erranen tizie zure miragarriak.

        6. Mintzatüko tüzü zure indar izigarrikuaz, eta zure handitarzünaz.

        7. Erranen dizie zure eztitarzüna zuñ handi den, eta zure ürrikaltarzünian boztariotüko tüzü.

        8. Jauna ürrikalkor eta ürrikaltsü da; lüzakor eta ürrikaltsü.

        9. Jauna güzientako ezti da; egin dütien gaiza güziez ürrikalt dü.

        10. Laida zitzela, Jauna, egin tüzün gaizek orok; benedika zitzela zure saintiek.

        11. Zure bürüzagiguako loriaren berri eman beze, eta mintza bite zure ahalaz.

        12. Erakhats dezen gizonen haurrer zure ahala, eta zure bürüzagiguako loria handia.

        13. Zure bürüzagigua bethiko bürüzagigua düzü; zure nausigua hedatzen düzü undoriotik undoriuala.

        14. (Jauna xüxen bere erran orotan, eta saintü bere egitate güzietan).

        15. Jaunak zürkhaitzten tü erortea duatzanak oro, eraikiten ere bai lürrian dienak.

        16. Orok begiak zuri josirik ditizie, Jauna; ordü denian emaiten derezü hazkürri.

        17. Ahürra zabaltzen düzü zük, eta nahi den bezala asetzen düzü bizi dena.

        18. Jauna xüxen da bere bide güzietan, eta saintü bere lan orotan.

        19. Oihü egiten dioienen khantian dago Jauna, bihotzetik oihü egiten dioienen khantian.

        20. Beldür zaitzoner, nahi düten bezala, egiten dee; hen othoitziari beha dago, eta salbatzen tü.

        21. Begiratzen tü maite dütienak, ogengiliak aldiz galtzen.

        22. Ene ahuak erran betza Jaunaren laidoriuak; bizi dien güziek benedika beze bethi haren izen saintia, mendez mende.

 

 

GORANTZA CXLV.

 

Profetak laidatü nahi dü Jauna. Ezta behar fidatü printzer, ez eta ere gizon semer, bena bai Jinkuari, haren ahala eta huntarzüna handi dielakoz.

 

Laida Jinkua; Agjeak eta Zakhariak.

 

        1. Oi! ene arima, laid'ezak Jauna. Bizi nizano laidatüko düt Jauna; bizi nizano khantatüko dük Jinkuaren loria.

        2. Etziteiela fida printzer, ez eta ere gizon semer, hetarik ezta salbamentia jiten.

        3. Elkhitzen zaie hatsa, eta lürrialat ützültzen dia; hen goguak oro galtzen dia egün hartan.

        4. Dohatsü Jakoben Jinkua lagüntzale diena! Bere Jinko Jaunian esparantxa diena! Zelia eta lürra, itxasua eta edeiten dütien güziak, egin beitütü Jinkuak.

        5. Begiratzen beitü bethi hitzamana, gaizki pian lehertürik dienak ürgaitzten beitütü; gose diener jatera emaiten beteie.

        6. Jaunak laxatzen beitütü estekan daudenak; Jaunak argitzen beitütü ütsiak.

        7. Jaunak aphaintzen beitütü phorrokatürik dienak, Jaunak maite beitütü jüstuak.

        8. Jauna atzen althe jarten beita; zürkhaitzten beitütü zürtza eta alhargüntsa, eta ogengilen bidiak phorrokatzen.

        9. Jauna bürüzagi dateke mendez mende; hire Jinkua aldiz, Oi! Sione, undoriuetarik undoriuetara.

 

 

GORANTZA CXLVI.

 

Jaunaren laidoriuak. Bere popülia biltzen dü; Jerüsaleme eraikiten, gaxtuak lürrialat egoxten, jüstuak hunkiz bethatzen. Gizoner eta bizi diener behar zaien hazkürria emaiten dee.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Laid'ezazie Jauna; laidatzia hun beita. Agrada eta laket dakiola gure Jinkuari laidoriua.

        2. Eraikiten zielarik Jerüsaleme, Jaunak algarganatü tü Israeleko haur barreiatiak.

        3. Bihotza phorrokatürik zütenak sendotü tü, eta hertskallü ezarri dee zauri gañen.

        4. Izar salduak khuntatü tü, eta bakoitxa deithü bere izenaz.

        5. Gure Jauna handi; haren ahala zabal, haren zühürtarzüna müga gabe.

        6. Mantsuak arthatzen tü, eta ogengiliak herrestaz erabilten.

        7. Algarreki laid'ezazie Jauna; zithareki khantüz ari zitzoie gure Jinkuari.

        8. Zelia odeiez übeltzen dü, eta lürrarentako adelatzen dü euria.

        9. Mendietan sorth erazten tü belharra, eta gizonek behar tüzten lanthariak.

        10. Aberer emaiten dee behar zaien hazkürria; bele hümer ere bai, galthatzen dütenian.

        11. Zaldiaren indarrer fidatzia etzaio agrada; ezta ere fida gizonen zañ zalhier.

        12. Jauna laket da haren beldür dienekila, eta haren ürrikaltarzünian esparantxa dütenekila.

 

 

GORANTZA CXLVII.

 

Profetak khümitatzen dü Jerüsaleme Jaunaren laidatzea, begiratü dielakoz, eta huntarzünez bethe dielakoz; mintzo da Jaunaren ahal handiaz; elhürra, lantxurda, txitxerra eta kharrua egin beitütü.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Jerüsaleme, laid'ezak Jauna; Sione laid' ezak hire Jinkua.

        2. Zailtü beitütü hire portaletako güntzak; benedikatü beitütü hire barneko haurrak.

        3. Hire bazterretan phausatü dik bakia; og'irin liliz ase erazi ai.

        4. Lürrialat bere mezia igorten dik, eta haren errana behala egiten dük.

        5. Elhürra, ilhia bezala, eror erazten dik; lantxurda, erhautsa bezala, barreiatzen dik.

        6. Txitxerra, kharrua bezala, iaurtzen dik; haren hotzaren hüllan nur egon daite?

        7. Mezü igorten diek eta hurt erazten tik; haren hatsak, igaraitian, lodi erazten tik ibarrak.

        8. Jakobi igorri diok bere legia, bere maniak eta jüjamentiak aldiz Israeli.

        9. Eztik ez hola hola egin beste nazione güzier; eztietzak ez bere maniak erakhatsi. Laida Jinkua.

 

 

GORANTZA CXLVIII.

 

Khantore huntzaliak güziak khümitatzen tü Jaunaren laidatzea.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Laid'ezazie Jauna zelü gañetan, laid'ezazie güne gorenetan.

        2. Laid'ezazie, ziek haren Aingüriek; laid'ezazie, ziek haren indarrek.

        3. Laid'ezazie, ekhia eta argizagia; laid'ezazie izar argitsiek.

        4. Laid'ezazie zelien zeliek; eta ziek, gañgañeko hurrek, laid'ezazie Jaunaren izena.

        5. Mintzatzü zen, eta eginik izan zien; manhatü zien, eta zerbaitü ziradien.

        6. Bethiko mendez mende xarthatü beitütü, eman deien legia eztüte hautsiko.

        7. Lürretik laid'ezazie Jauna, heren sügek eta osin güziek;

        8. Süiek, txitxerrek, elhürrek, kharruek, eta arogaitzek, haren manü egilek;

        9. Mendiek eta mendixka güziek, zühañ ekhoitzdünek, eta izei güziek;

        10. Basa ihiziek eta abere güziek, sügek eta txoriek;

        11. Lürreko erregek eta popüliek; mündüko printzek eta jüjek,

        12. Muthikuek eta neskatilek, zaharrek eta gaztek, laida beze Jaunaren izena, handi beita haren izena!

        13. Haren loria lürra eta zelia beno gorago da; hark borthiztü dü bere popüliaren indarra.

        14. Saintü güziek laida beze; Israeleko haurrek, bere khantüko popüliak, ere bai. Laida Jinkua.

 

 

GORANTZA CXLIX.

 

Israel, laid'ezazü loriaz bethe behar zütien Jinkua, etsaiak azpiala ezarri behar deitzüna.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Jaunari khant'ezozie khantore berri; khant'etzatzie haren laidoriuak saintien bilkhüran.

        2. Alagera bedi Israel bere Egilian; boztario bite Sioneko haurrak beren Erregian.

        3. Haren izena laida dezela hüxtülotsez, laida dezela atabalotsez eta sonüz.

        4. Jauna goza beita bere popülian; bere salbamentian loriatzen beitütü bihotza erdiratürik dütenak.

        5. Lorian alageratüko dia Saintiak; bere phausüko ohetan boztariotüko dia.

        6. Jaunaren laidoriuak bethi hen ahuan, eta bi ahotako ezpatak hen eskietan,

        7. Nazionez mendekatzeko, eta popülien zaflatzeko,

        8. Hen erregen estekan, eta hen aitzindarien bürdün petan ezarteko.

        9. Hen kuntra manhatürik izan den jüjamentia egin dadin. Hori da haren haitatien loria. Laida Jinkua.

 

 

GORANTZA CL.

 

Jaunaren aphezek Elizan sonüz laida beze Jinkua.

 

Laida Jinkua.

 

        1. Laid'ezazie Jauna bere egongia saintian; laid'ezazie zelian, bere ahaleko lanian.

        2. Laid'ezazie bere indarrian; laid'ezazie bere handitarzü (sic) thini gabian.

        3. Laid'ezazie tütotsez, laid'ezazie txürülotsez eta xiribiriotsez.

        4. Laid'ezazie atabalotsez eta hüxtülotsez; laid'ezazie arabitotsez eta orgiñotsez.

        5. Laid'ezazie zinbal ozenotsez; laid'ezazie alagranziako zinbalotsez. Bizi den orok laida beza Jauna! Laida Jinkua!!

 

Ürhentze.

 

aurrekoa hurrengoa