www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen Bihotzaren Kongregazioko reglak
Sebastian Mendiburu
1751

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea.

Iturria: Jesusen Bihotzaren devocioa, Sebastian Mendiburu. Pedro Joseph Ezquerro, 1751

 

 

aurrekoa  

SAN FRANZISKO XABIERREN
BEDERATZI-URRENA

 

        Bederatzi-urren hau egiten denean Jesusen Konpañiako Elizan, irabaz ditezke Induljenziak; bat osoa, eta gañerakoak zazpi urte ta zazpitan berrogei egunekoak. Guziak eskatzen dute konfesa-komekatzea ta otoitza. Otoitza egiten zaio Jainkoari komunioko egunean; ta egiten zaio pag. 349. erakutsi deguna gatik; eta egiten da Bederatzi-urrena den Jesusen Konpañiako Elizan. Lenbiziko hau egiten denean irabazten da Induljenzia ta barkazio osoa. Berriz bederatzi egunetan egiten den aldi oro irabazten da zazpi urte ta zazpitan berrogei egunekoa.

        Bederatzi-urrenaren ondotik arkituko dezu San Franzisko Xabier beraren Amar-urrena. Hau egiten den egunetarako bada Induljenzia bera: lenbiziko konfesa-komekatu ta otoitza egiten deneko osoa; ta beste egunetarako zazpi urte ta zazpitan berrogeikoa.

        Egun onelakoetan egin oi diran gauzak arkituko dituzu pag. 355.

 

EGUNOROKO ASIERA

        Santuaren Aldarean edo haren Imajinari begira zaudela ziñatuko zera: esain dezu Nere Jesu-Kristo Jauna &. ta egun oro lenbiziko

 

OTOITZA

        Zeruko doaiez ta gloriaz beterik zauden Indietako Apostol San Franzisko Xabier: eskatzen diozun gauzarik ez dizu Jaunak ukatzen: eska zagozu bada gure onerako ta beraren gloriarako den guzia; ta, orrelakoa bada, Bederatzi-urren onetan adiraziko dizuguna. Amen.

 

LENBIZIKO EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Aingeruen jabe ta Jaun andia; orietatik bat ematen diozu Lurreko bakoitzari, zai dezan ta gorde bizi den artean. Aingeruekin batean erabilli zenuen Lurrekoak zaitzen bere bihotz-asmo garbietan Aingerua zirudien San Franzisko Xabier. Batak eta besteak eman dizuten atsegin andia gatik, iguzu bihotz garbi bana, ta orain eskatzen dugun guzia. Amen.

 

SANTUAREN IZENEAN,

IRUR AITA GURE TA AVE MARIA;

TA GERO IRUGARREN OTOITZA

        Zer hari diran ez dakiten Aurren ezpañetatik zere laudarioak aditzen dituzun San Franzisko Xabier, nai genuke leuden eriotzeko horduan gure bihotzak Jaunaren amorez beteak, eta zu, guri laguntzeko, geren bazterrean zaitugula; legien Jesusek gure Animei, gorputzak utzirik arganatzen diranean, begitarte ona. Hau eskatzen diogu gure zorren alde eman zuen bizitza ta odola gatik, bere Amaren bihotz garbia gatik, eta zuk irabazi zenuen guzia gatik. Eskatzen diogu, denbora berean, lurreko asmo txarrak uzteko ta zeruko gauzen nai andi bat artzeko behar dugun grazia, bizitza zuzenaren bidez sar gaitezen eriotz onaren eskuetan. Lagun zakizkigu onetan ta gañerako eskatu behar diogun guzian. Amen.

 

ESKA ZAGOZU JAINKOARI,

SAN FRANZISKO XABIERREKIN BATEAN, IZAN GOGO DEZUNA.

ESAZU GERO SANTUAK EGUN ORO ESAN OI ZUEN OTOITZA

        Oroi zaitez, gauza guziak egiten dituzun Jainko maitea, zuk egiñak dirala bataiatu gabe daudenen animak. Badute, besteak bezala, zure antza ta iduria; baña gure Legearen berririk gabez, illunbean bezala daude ta galtzeko bidean. Argi egiezu, ezagu dezaten Jesusi zor diotena; balia ditezen onen odolezko Pasio Santuaz ta izan ditezen Zerukoak, Zerutik jaitsirik zure Semeak bere kontura artu zituenak. Bai arren, oriek gatik ezpad-ere, maite gaituzten Santuak gatik eta Elizan edo zure legean bizi diranen otoitzak gatik. Amen.

        Aña. Hic vir despiciens mundum, & terrena, triumphans, divitias Colo condidit ore, manu.

        Vers. Justum deduxit Dominus per vias rectas.

        Resp. Et ostendit illi regnum Dei.

 

OREMUS

        Deus, qui Indiarum gentes B. Francisci praedicatione, & miraculis Ecclesiae tuae aggregare voluisti, concede propitius, ut cujus glorioso merita veneramur, virtutum quoque imitemur exempla. Per Christum Dominum Nostrum. Amen.

 

BIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Arkanjeloei eman oi dieztezun egitekoak eman zeniozkan S. Franzisko Xabierri; ta egin zituen guziak, zuk nai bezala, zuzen ta ederki; orretan eman zizun atsegiñ andia gatik, iguzu, Jainko maitea, zuk nai dituzun gauzak behar bezala egiteko grazia; ta orain eskatzen duguna. Amen.

 

IRUGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Zeruko Prinzipadua zirudien S. Franzisko Xabierrek, berez, ta, bera ezin zoakeen aldeetara Lagunak bidaldurik, erakusten zebillenean Mundukoai onak izateko ta Zeruan sartzeko jakin behar zutena: zure izenean onek egin ta eragin zuena gatik, indazu arren, Jainko maitea, nereak eta gañerakoen gauzak zuzenzeko behar dudan ezaguera ta grazia; ta orain eskatuko dizudana. Amen.

 

LAUGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Zeruko Potestadeak ez ezik S. Franzisko Xabierrek ere aienatzen zituen gorputz-animetatik su-lezeko gaizkigin gaixtoak: onek eta zerukoak zure izenean egin dutena gatik, iguzu, Jaun andia, gure etsaiak garaitzeko behar dugun grazia; ukatu gabe egun eskatu uste dizuguna. Amen.

 

BOSTGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Zere Birtuteen eskuz anitz gauz andi egiten dituzun Jaun maitagarria, ez dira txikiak S. Franzisko Xabierrek Zeruan, Lurrean, itsasoan ta non-nai egin dituenak. Zerukoen gauzak gatik, eta lurreko Birtute andi onek egin zituenetan erakutsi zuen humiltasuna gatik, indazu nere gauzetan zure honra ta gloria billatzeko grazia; ta orain eskatzen dizudana. Amen.

 

SEIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Esku andikoak izana gatik Aingeru-Dominazioak, besteak bezain prest daude Jaunak adirazten diena bereala egiteko. Anitzen Nagusi ta Buru bezala zen San Franzisko Xabier; ta al-ere gogo osoz ta trikatu gabe egiten zuen Jaunaren izenean erraten zioten guzia. Onek eta Zerukoak dizuten errespetua gatik, indazu Jainko maitea, zuk zerorrek eta zure lekuan daudenak adirazten didatena zuzen egiteko grazia; ta beste behar dudan guzia. Amen.

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Aingeru Tronuen egitekoa bere gain arturik, Mundu guzian ibilli zen S. Franzisko Xabier, Jaunaren Izena ta gure Legeko berri onak banatzen. Orretan eman zizun atsegin andia gatik, indazu, Jainko maitea, zure Legeak erakusten duen bezala bizitzeko grazia ta orain eskatzen dizudana. Amen.

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Aingeru Kerubinei ez ezik S. Franzisko Xabierri ere agertu ziozkan Jaunak gauz ta misterio andiak; eta ala onek nola Zerukoak egin zuten agertze ta erakuste onek eskatzen zuena. Orretan artu zenuen atsegin andia gatik, iguzu, Jainko maitea, jakin behar ditugun gauzen berria ta berri onek eskatzen duen bezala bizitzeko grazia; ta orain eskatuko dizuguna. Amen.

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Badakit, Jainko maitagarria, zere amorez urtzen daduzkatzula Aingeru Serafinak: badakit orietatik bat zirudiela S. Franzisko Xabierrek, emen bizi zenean ere: lurreko Serafin onek eta Zerukoak dizuten amorea gatik, iguzu, zu ziñez maitatzeko behar duguna; ta Bederatzi-urren onetan eskatu dizugun guzia. Amen.

 

 

SAN FRANZISKO XABIERREN AMAR-URRENA

 

        Zenbaitek egiten diote San Franzisko Xabierri urtean Amar-urren bat. Egiten da amar egunez, Indietan Ebanjelioa erakusten egin zituen amar urteen izenean: ta egiten da, ez errenkako egunetan, baizik amar ostiralez. Ostiralak artzen dira ta ez beste egunak onetarako, zeren Santua ill zen ostiralean. Ostiral-oro konfesatu behar da ta artu komunioa, ta egin behar dira Bederatzi urrenetako berezi diran gauzetatik bat edo beste. Komulgatu ondoan esaten dira amar Aita gure, Ave Maria ta gloria; ta gero urrengo

 

OTOITZA

        Suari, Itsaso-Lurrai ta Zeruari, Jainkoak emanikako eskuarekin, nai dezuna eragiten diezun Indietako Apostol San Franzisko Xabier, Zeruko bidea Lurrekoai erakustea gatik eta orretan zenbiltzala eraman zenituen nekeak gatik lagundu behar didazu, Bitarteko onak bezala, Jainkoari egiten diodan otoitz onetan, ta eskatu behar diozu, berak bere izenean diela ez dutenai bere ta Zeruko bidearen berria; gaizki bizi diranai bekatuen damua ta onak izateko asmoa: eskatu behar diozu diela gure Lege santuko Erregeai elkarren arteko bakea ta Etsaiak garaitzeko eskua; diela Purgatorioan daudenai alik lasterrena bere arpegia ta gloria; ta didala niri ere orain eskatzen diodana. Zu ganatzen diranak aditu oi dituzu: ni ere adituko nazulako ustearekin nator: aditzen banazu, emen ta Zeruan zuri eskerrak ematera behartua gelditzen naz; baña pozik artuko dut lan hau nere gain, artzen badezu zuk zere kontura nik eskatzen dizudana. Arren bai; artu zazu, nere debozioko Santu andia. Amen.

 

S. FRANZISKO XABIERRI

                Deiez dago mundua,

                negarrez ta gogotik:

                San Xabier, Zerutik

                iguzu zere eskua.

                Santu bata baterako

                besterako bestea:

                San Xabier, zu zara

                nai dutenen onerako.

                Dago gure bizia

                neke-penaz beterik:

                San Xabier, Zerutik

                Agertu nai badezu

                dezun esku ta indarra,

                gure lan ta nekea

                kendu baizik ez dezu.

                Ai! Orretan asia

                bazeunde zu: gaur danik!

                San Xabier, Zerutik

                Ez andi ta ez txikirik

                arkitzen da munduan

                ez duenik askotan

                behar asko Zerutik.

                Zuk hau bai dakizula

                ez degu guk dudarik:

                San Xabier, Zerutik

                Behartsuak askotan

                zu gana bildu dira:

                utsik irten ez dira:

                orrelako horduan.

                Baldin zu mudatua

                ezpazaude geroztik,

                San Xabier, Zerutik

                Nere behar andiak

                nakar ni gaur zu gana:

                badakizu zertara:

                jakin beza munduak.

                Nik eskatzen dudana

                betor emen bertatik:

                San Xabier, Zerutik

                Anitz da len Munduan

                zuk egin zenuena:

                geldirik egotera

                sartu zara Zeruan?

                Ezin izain da orkoa

                dagoena geldirik:

                San Xabier, Zerutik

                Len ta gero bat zara,

                ongigillea beti:

                ez arren uka niri

                orain behar dudana.

                Uste dut ez nazula

                utziko ni galdurik:

                San Xabier, Zerutik

                Badakizu bizia

                ematen ill zenari:

                baita beste edozeñi

                behar duen guzia.

                Nik ere nai dudana

                uste dut gaur zu gandik:

                San Xabier, Zerutik

                Itsasoz ta leorrez

                zenbait on egin dezu:

                zerbait utzi badezu,

                izandu da nai gabez.

                Zuk nai dezun guzia

                nai du Jaunak gogotik:

                San Xabier, Zerutik

                Argia behar badu

                Itsasoko tristeak,

                laster zure eskatzeak

                Eguzkia lotzen du.

                Ez bat galdu dedilla,

                izan gabez argirik:

                San Xabier, Zerutik

                Erretzea suari

                kendu zenion noizbait,

                ez diozu utzi nonbait

                gatzik ur gaziari.

                Bekatuen gazia

                ken baledi gu gandik!

                San Xabier, Zerutik

                Alaba Seme egiña

                Ama batek nai zuen:

                zure Elizan egin zen

                ark eskatzen zuena.

                Guk eskatzen duguna

                orain bihotz guzitik:

                San Xabier, Zerutik

                Bi toki zuk batetan

                bete zenituen len

                arki zaitez gaur emen

                or zaudela Zeruan.

                Zu bazatoz gu gana

                ez da geroz nekerik:

                San Xabier, Zerutik

 

aurrekoa