www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen Bihotzaren Kongregazioko reglak
Sebastian Mendiburu
1751

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea.

Iturria: Jesusen Bihotzaren devocioa, Sebastian Mendiburu. Pedro Joseph Ezquerro, 1751

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN IGNAZIO LOIOLAKOAREN
BEDERATZI-URRENA

 

        Egin behar duenari.

        Bere Semea gatik ez ezik, Santuren bat bitarteko sartzen zaionean ere, eman oi ditu Jainkoak, berari zuzen eskatzen zaizkanean, ukatzen dituen zenbait gauza. Orregatik zerbait argandik nai dugunean, askotan bera gana baño lenago goaz Santuren baten gana; eta, zeren zenbait aldiz Santuak ere ez aditu egiten diguten lenbizian, berriz ta geiagotan eskatzen diegu izan ditezela Jaunarekiko gure Arteko.

        [1.] Onelako eskatzeak irauten dute zenbait egunez; ta, izen edo otsik andiena dutenak, bederatziz. Bederatzi egunez irauten duen eskatzeari deitu dakioke Bederatzi-urrena.

        2. Geiena lagunduko diola deritzan Santuari egiten dio bakoitzak egun horietako bere eskaera edo Bederatzi-urrena. Batekiñ baño bestearekin geiago ez dutenentzat badira zenbait Santu orretarako jaioak diruditenak. Orien artean konta ditezke Loiolako Aita San Ignazio ta onen Seme andi San Franzisko Xabier; bada biak izandu dira beti esku andikoak, billatu dituztenen onerako: ta orretaratzen bagiña, eunka ta millaka kontatu beharko genituzke aldi horietan egin dituzten gauza andiak edo milagroak.

        3. Laguntza Santuaren hau zu ganatzeko, bederatzi-urrenari zakitzanean, egin behar dituzu haren izenean zenbait gauza. Egin ditzaketzu Jesusen Bederatzi-urrenerako berezi ditugunak. Lekurik badezu, irakurri zazu egun orietan Santuaren bizitza edo beste libru onen bat.

        4. Nai zenuen gauza gabe arkitua gatik Bederatzi-urrena egin ondoan, ez dakizula iduri denbora galdu besterik egin ez dezula. Humeari ongi nai dion Aitak ez dio eskatzen duen kanibeta ematen; ta, haren lekuan, ematen dio behar duen janaria ta gauza. Zer behar dugun ta zer gure gaitzerako izain den guk baño obeki dakien Jaunaren humeak gara; bide onez eskatzen dioguna ukatzen badigu, galdu ez gaitzan da; ta haren ordañez ematen digu on egiñen digun gauzaren bat.

 

LENBIZIKO EGUNEAN EGIN BEHAR DENA.

ZIÑATU, TA NERE JESU-KRISTO JAUNA &c.
ERRAN ONDOAN, EGUN ORO LENBIZIKO LEKUAN
EGIN BEHAR DEN OTOITZA

        Jaunaren glori andirako ta munduko guziai lagundu naiez Jesusen Konpañia ekarri zenuen Aita S. Ignazio, lagun zakizkit zure izenean egiten dudan bederatzi-urren onetan; ta, ikusten ezpadezu nere gaitzerako dela, erditsi behar didazu Jauna gandik egun eskatzen diodana. Amen.

 

LENBIZIKO EGUNEAN BAIZIK EGITEN EZ DEN OTOITZA

        Andia zen Aita San Ignazioren siñestea ta fedea; hau baño lenago utziko zuela, zion, bere bizia. Ill zen artean egin zuen al egiña siñiste bera ta fedea arreraztea gatik Hereje gaixto, Turko ta Jentilei. Onetan ta bere sinistearekin egin zuen irabazia gatik, indazu arren, Jesus, gure legeko misterio ta gauza guzien siñiste bizi-sendo bat; baita egun eskatu behar dudan guzia ere. Amen.

        ¶ Orain A. San Ignaziok Trinidadeko Personekin izandu zuen debozioaren izenean, iru Aita gure ta Ave Maria.

 

EGUNORO EGIN BEHAR DEN IRUGARREN OTOITZA

        Jesusen Konpañia bildu ta zuzendu zenuen Aita San Ignazio, zuzendu nai nuke nik ere nere bihotza, ta utzi nere Jesus onari begira. Itsua bezala bizi naz, ta ez dakidala eskatzen ditudan gauzak gai diran onetarako edo ez. Dakizunak bezala lagundu behar didazu egiteko onetan; ta, nere naiari begiratu gabe, eska zagozu Jaunari nere onerako izain dena; ta, orrelakoa bada, beste gauzen artean, orain zure izenean eskatzera noakiona. Amen.

        ¶ Zenbait denboraz egoin zara Aita San Ignazioren izenean Jainkoari eskatzen nai zenukeana ta behar dezun guzia.

 

AZKENEAN EGIN BEHAR DEZU AITA SAN IGNAZIOK

JAUNARI EGIN OI ZION OTOITZA

        Ona, Jauna, zure eskuetan uzten ditut nere eskua, nere adimentua ta borondatea. Ez dut nik zu gandik artu gabeko gauzarik: zurea da dudan guzia: guzia biurtzen dizut, jabeari bezala. Ez dut gaurgero zuri ez dagokizun gauzarik nai. Baña, zureak diran ezkero nere gauzak, erakutsi zadazu nola egin; edo nola zu ziñez maitatu; bada maitatze onetatik datoz gauzak zuzen egitea ta sekulako gloria. Orregatik maitatze hau da nik nai dudan guzia ta orain eskatzen dizudana. Indazu arren. Amen.

        Aña. Similabo eum viro sapienti, qui aedificavit domun suam supra petram.

        Vers. Amavit eum Dominus, & ornavit eum.

        Resp. Stolam gloriae induit eum.

 

OREMUS

        Deus, qui ad majorem tui nominis gloriam propagandam novo per B. Ignatium subsidio militantem Ecclesiam roborasti, concede, ut ejus auxilio, & imitatione certantes in terris coronari cum ipso mereamur in Colis. Qui vivis, & regnas in saecula saeculorum. Amen.

 

BIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Eskatzen dugunaren emalle on Jaun maitagarria, iguzu Aita San Ignazioren izenean, oni eman zenion bezalako uste ta esperanza andi bat. Ezin siñistu zuen onek ukatu behar zeniola eskatzen zizun gauzarik. Nik ere, ukatuko ez didazulako ustean, eskatzen dizut, lenik Zerua irabazteko behar dudan grazia, ta gero zuri orain eskatu gogo dizudana. Arren indazu. Amen.

 

IRUGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Andiak ziran Aita San Ignazioren birtuteak; eta etzen txikiena Jainkoari zion ongi naia ta amorea: onek idarokitzen zion: lagun zakizkit zu ziñez maitatzen: maitatze onegatik ez dut berriro ta obeki zu maitatzea beste pagurik nai! Indazu, Jesus, onen bihotza berotu zuen sutik zerbait, maita zaitzadan nik ere oraindaño ez bezala: baita orain eskatu behar dizudan beste gauza ere. Amen.

 

LAUGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Zu maite zaituenak, Jesus ona, maite ditu zureak, eta zureak gatik egiten du zuk orretarako nai dezuna. Hau da San Ignaziok egin zuena: bada, zu gana zenetik ill artean, beti zebillen mundukoak zuzentzen ta nondik zeruan sarreraziko zituen. Orretan eman zizun atsegin andia gatik indazu arren nere hitz eta gauza guziekin ekusten nautenai Zeruko bidean lagunzeko grazia; ta orain eskatzen dizudana. Amen.

 

BOSTGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Arrigarria da, Jesus, zuk ixillik eta pazienzian gu gatik eraman dezuna. Zu gandik ikasi zuen Aita San Ignaziok nola eraman Presondegiak, kateak, makil-ukaldeak, desohore, gose-egarri ta gañerako nekeak. Gu gatik zuk eta zure izenean onek eraman zuena gatik, iguzu gure nekeak eta estutasunak behar bezala eramateko grazia; baita orain eskatu behar dizuguna ere. Amen.

 

SEIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Bihotz garbiak maite dituzun Jesus ona, garbitu zenion Aita San Ignaziori aragiaren su, gar ta tentazioetatik berea; bidaldurik orretarako Zerutik zere Ama. Indazu nere bihotza garbitzeko behar dudan grazia ta orain adiraziko dizudana. Eskatzen dizut S. Ignazioren, Birjin Amaren ta zure Bihotz garbiaren izenean. Amen.

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Aitak nai duena baizik nai ez dezun Jesus maitea; badakusazu nola S. Ignaziok egin zuen hal egiña zure Legeak diona egin ta eragitea gatik: orretan eman zizun atsegin andia gatik, iguzu zuk nai dezuna egiteko grazia; ta orain eskatzera goazena. Amen.

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Aberats izan zindezkeala, nekeak eta beharra besterik ikusi etzenuen Jesus maitea; San Ignaziok, zurearen iduriko bizitza egitea gatik, utzi zituen lurreko ondasunak, honrak eta gauzak; eta, ah! zein zikiña iduritzen zaidan mundua bere gauzekin —esan oi zuen—, Zeruaz ta an uste dudan atsegin-kontentuaz oroitzen nazanean! Nai nuke nik ere bide hau artu. Zuk eta Santu andi onek egin dezutena gatik indazu lan onek eskatzen duen grazia; baita eskatzera noan bertze gauza ere. Amen.

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Seme onak bezala maite dezu, Jesus, zere Ama; ta nai dezu maita dezaten besteak ere. Maitatzallerik izandu badu, izandu da bat Aita San Ignazio. Mundua utzi horduko billatu zuen zure Ama: billatu zueneko erakutsi zion Zeruko bidea, erakusten ziola Exerzizioetako Libru ederrean dagoena. Onek nai izandu ziona gatik, iguzu guri ere maitatasun ederraren Ama hau ziñez ta beti maitatzeko grazia; ta, Zeruko gloria diguzun artean, bizitza txar hau ongi igarotzeko behar duguna. Amen.

AITA SAN IGNAZIO LOIOLAKOARI

                Badakizu, San Ignazio,

                Etsai anitz dugula: (bai bai)

                guziakin peleara

                noiz nai aterako gara,

                zu bazatoz gugana. (ziñez)

                Etzaude galtzera uzteko

                billatzen zaituena: (ez ez)

                behartuko bazindugu,

                Euskaldunak uste dugu

                diguzun zuk eskua. (bai bai)

                Izan ziñan zu Loiolan,

                ez bein, bitan jaioa: (bai bai)

                bein Soldadu mundurako,

                urrengoan Zerurako;

                len ta gero Euskalduna, (bai bai)

                Soldadeska Mundukoan

                izan ziñan andia: (bai bai)

                Anditasun lurrekoak

                etziran deus, Zerukoak

                jaitsi ezkero zu gana (ez ez)

                Non da gerra? non da etsaia

                zu izutu zinduena? (non? non?)

                armak, lanzak, suak, garrak,

                etsai guzien indarrak

                zure kontra zer dira? (zer? zer?)

                Nondik nai ta nai adiña

                zetozela zu gana; (noiz [noiz])

                igesi nor-nai lijero

                zijoan, artu ezkero

                zuk eskuan ezpata. (bai bai)

                Artzeko zeuden Franzesak

                Iruindarren Erria: (bai, bai)

                orduan zu sarzen zara,

                laster zoaz armetara,

                ta arritzen da Franzesa. (bai, bai)

                Murallak galduak zeuden,

                galdurik Gaztelua; (bai, bai)

                zu bertan ez agertzera

                muru sendor izatera

                sartua zen Franzesa. (bai, bai)

                Iruñeko ta Españako

                Gazteluak zer dira? (zer? zer?)

                munduaren lau Bazterrak,

                onen Erresuma ederrak

                daude zure kontura. (bai, bai)

                Negarrez beterik dago

                zure deiez mundua: (bai, bai)

                nago, dio, ni galtzeko

                ta Infernuan erretzeko,

                ezpazatoz ni gana. (bai, bai)

                Atoz, atoz, San Ignazio,

                atoz arren onara; (laster)

                bekatuak, herejiak,

                munduko gaixtakeriak

                emen nere gain dira. (bai, bai)

                Erregeen Soldadeska

                utzazu bereala: (bai, bai)

                artu zazu Zerukoa,

                hau da, bai, hau honrazkoa,

                ez zuk orain dezuna. (ez ez)

                Bala batek bota zaitu

                murallatik lurrera. (bai, bai)

                Buru ta ezurrak austea,

                tripa, esteak urratzea

                da gerra onen pagua. (bai, bai)

                Badu beste Soldadeskak

                sekulako gloria: (bai, bai)

                hara gero zu zoazen,

                ta zurekin gu goazen,

                atoz atoz onara. (fite)

                Sendatzera zu San Pedro

                laster etorriko da. (bai, bai)

                Baña indarrak izain dira

                eramateko (begira)

                mundukoak Zerura. (bai, bai)

                Birjina dator uztera

                zu birtutez jaunzia: (bai, bai)

                Ori da arrek zu egitea

                Soldadu ta moldatzea

                gu ganako bidea. (bai, bai)

                Ea laster bildu zazu

                Jesusen Konpañia: (laster)

                zu Kapitan bazaitugu,

                erraz garaituko dugu

                guk Infernu guzia (erraz)

                Zure Kartak len zeduzkan

                Debruak ikara: (bai bai)

                Infernuan oik sartzeko,

                ta ondatuak gaur uzteko,

                asko da zure izena. (bai bai)

                Españian ta Italian

                bada zure beharra: (bai, bai)

                Afrikako bazterretan,

                Asian ta Indietan

                ai! agertzen baziña! ai! ai!

                Franzia ta Germania,

                Polonia guzia: (ai! ai!)

                Flandes, Olanda, Hungaria

                Dinamarka ta Eskozia

                zer egin ote dira? (zer, zer)

                Inglaterra ta Irilanda;

                Turkoaren erria, (ai, ai)

                Suezia, Moskobia,

                Tibet, Mogol, Tartaria,

                Txina, Japon non dira! (non? non?)

                Guziak eta geiagok

                dute zure beharra: (bai, bai)

                Atoz bada lagunzera

                diranai, ta eramatera

                nai dutenak Zerura. (zuzen)

                Lagunzeko zuk guziai,

                ez da zer utzi Roma: (ez ez)

                zure Seme Soldaduak

                betoz ongi prestatuak;

                ori laguntzea da? (bai, bai)

                Non nai ez egona gatik

                Soldadu Nagusia; (Zer da?)

                Soldaduak badabilza,

                Nagusiak darabilza;

                ta aien lana onena da. (bai, bai)

                Españara betor Borja,

                Canisio Nortera, (betor)

                betor Fabro Franziara,

                Xabier Indietara,

                betor Lainez Trentora. (betor)

                Aita Antxeta, Aita Lizardi,

                Aita Claver andia, (betoz)

                Acebedo lagunakin,

                ta Montoya besteekin

                betoz Amerikara. (betoz)

                Hitz batean esain dizut

                esan nai nukeana: (bai, bai)

                Jaunak bidaldua zera

                Semeekin zuzentzera

                Mundu guzi guzia. (bai, bai)

                Ea bada; nai diozu

                eman behar duena? (eman)

                Konpañia bana zazu

                Munduan, ta bete zazu

                Jesuitez guzia. (bai, bai)

 

 

aurrekoa hurrengoa